PERTSONAI MITOLOGIKOAK AIREGAIZTOAHERENSUGEA LAMIAK TARTALO AKERBELTZ JENTILAK IRATXOAK – GORRITXIKIAK EGUZKI ETA ILARGIA MATEO TXISTU MARI SORGINA OLENTZERO
2.
AIREGAIZTOA Izaki gaiztohonek ekaitzak zuzentzen ditu, eta bere eragin txarretatik babesteko, etxe atarian eguzki-lorea edo ereinotz-adarrez egindako gurutzea jartzen ditugu. Hurritzaren adarrak jartzea edo aizkora bat gora begira jartzea ere ohikoa da. Lainogaixto eta Aidegaxto izenak ere hartzen ditu.
3.
HERENSUGEA Herensugea edoDragoia mundu osoko mitologian agertzen den animalia-izakia da, baita Euskal Herriko mitologian ere. Zazpi buru zituen sugea da. Leize batean bizi zen animaliak eta gizakiak janez. Aspaldian lortu zuten Herensuge akabatzea, eta harrezkero lasai bizi gara.Antzinako kulturen ikusmolde telurikoaren osagai garrantzitsu bat da eta herrien erlijiozko sinesmenetan eragin handia dauka.
4.
LAMIAK Lamiak edoamilamiak erreka zuloetan egoten dira ilea urrezko orraziaz orrazten. Hankak oiloenak bezalakoak izaten dituzte, eta gizakumeak liluratuta lagatzen dituzte. Kostaldean, lamiak gerritik behera arrain dira eta itsaslamia izena dute. Ostadarraren muturrean lamia bat egoten da ilea orrazten, eta eguzkiak bere adatsean joz zabaltzen du ostadarra. Lamia arrak ere badira eta sekulako indarra dute. Gauez trikuharriak egiten dituzte batzuetan, eta etxeetan sartzen dira askotan etxekoak oheratutakoan.
5.
TARTALO Begi bakarrekoizaki gaiztoa da. Haitzuloetan bizi da eta gazteak harrapatu eta jan egiten ditu.
6.
AKERBELTZ Akerbeltz lurbarruan bizi eta mendean morroi asko dituen ahaidea da. Ba du ekaitzak sortzeko indarra; eta bere zainpean dituen abereak oker eta gaitz guztietatik gordetzen ditu. Horregatik baserri askotan aker bat hazten dute etxeko abereen artean.
7.
JENTILAK Kristoaurreko pertsonaiak ziren. Jentilek bazekiten beraien ohiturak aldatuko zituen norbait etorri behar zela, eta Kixmi izena jarri zioten. Gizon handi eta basati hauek mendian bizi ziren eta izugarrizko indarra zuten. Euren indarrez harri handiak mugitzeko gai ziren eta harri horiek gaur egun monumentu megalitikotzat dauzkagu.
8.
IRATXOAK - GORRITXIKIAK Izaki txikiak dira, prakagorriak bezalakoak. Batzuetan kalte egiten dute .
9.
EGUZKI ETA ILARGIALurraren alabak dira eta egunero euren ibilbidea egin ostean lurrera joaten dira. Eguzkia edo Ekia Jaungoikoaren begia da, eta Ilargia aurpegia. Baserri atarietan eguzki lorea jartzen dugu eguzkiaren omenez.
10.
MATEO TXISTU Apaizehiztari hau meza ematen zegoela, txakurrak zaunkaka entzun zituen, erbi bat zebilelako seinale. Meza bertan behera laga eta, eskopeta hartuta, erbiaren atzetik joan zen. Harrez gero hor dabil bere txakurrekin. Ekaitza egunetan txakurrei entzuten zaie, eta haize-boladak daudenean, bera hor dabilen adierazgarria da. Beste izen batzuk ere badauzka, Juanito Txistularia, Abade Txakurra, Ehiztari Beltza, Errege Salomon...
11.
MARI Mari dagure irudirik behinena. Lurraren antzirudia da, eta ahaide edo jenio guztien ama. Ume bi izan zituen senar Majurekin: Atarrabi eta Mikelats. Majurekin elkartzen denean sekulako ekaitzak sortzen ditu. Beste izen batzuk ezagutzen dizkiogu: Maya, Ioana Gorri…eta beste batzuk ere. Mariren etxea leizea da. Etxe asko ditu Marik, eta denak gure mendietan: Anboton, Oizen, Mugarran, Aketegin, Aizkorrin, Txindokin, Murumendin, Gorbeian eta abar. Mari lur barrutik kobazuloetan zehar mugitzen denean, ahuntz edo oilo hankak izaten ditu; eta leizeetatik ateratzen denean, emakume eder moduan azaltzen zaigu.
12.
Dama elegantea etaederra da Mari, lurpekoen andere, trumoi eta tximisten gidari, aberatsa eta ibiltaria: zazpi urtetik zazpi urtera mugitzen da leize batetik bestera argi biziz inguraturik, suzko bola baten moduan; lau zaldik eramandako gurdi baten gainean, edo ilargi betearen aurrean ere ikusi izan dute. Urrezko orrazi batez orraztu eta orraztu dihardu egun guztian. Badaki gaiztoak zigortzen eta zintzoak saritzen. Gezurra, lapurreta, harrokeria gaitzesten ditu; eta hitza bete, elkar onartu eta elkarri laguntzea eskatzen du. Gaiztoei uztak hondatzen dizkie, eta zintzoei lurreko emaitzak ugaritzen, iturriko ur onak ematen. Mariturri dute izena halako iturri batzuek.
13.
Anbotoko damaren leizerajoaten ziren urtero inguruko artzainak, arkumetxo edo antxume bana eskuetan haren laguntzaren eske; urtero opari bat eroateko ohitura zen. Kobazuloetara txanponak eta harriak botatzen ziren Mariren omenez. Gehien gustatzen zaion oparietako bat aharia da. Bere ohe buruan bat daukala esaten dute eta haren adarrak harilkai erabiltzen dituela. Mariri beti hika egin behar zaio. Ezin da bere aurrean eseri, eta bere kobazulotik sartutako eran atera behar da.
14.
SORGINA Sorginak Marirenleizetan haren neskame dauden ahaideak dira. Pizti itxura hartzen dute sarritan, eta gorputz atal bat falta zaie gehienetan, eskua, hanka edo burua; katu itxura hartzen dute maiz. Gauerdian hasi eta goizaldeko oilarraren kukurrukuraino bakarrik iristen da euren aginpidea. Zuberoan Belegile izena hartzen dute. Katu itxuraz azaltzen dira askotan, eta sorginkeria kentzeko, katuaren itzalari egurra eman behar zaio.
15.
OLENTZERO Kixmi jaiozenean, Jentilek horren berri jakin zuten. Horrek eragin zuen beraien desagerpena, baina haietako bat menditik herrira jaitsi eta jendeari Jesusen berri eman zion. Guk ikazkin mozkortia dela esan ohi dugu menditik etorri zelako eta Gabonetan (urteko egunik motzenetan) jai egiten dugu berak ekarritako berri ona ospatzeko. Herri askotan Gabon gauean enbor zati bat erretzen dute beheko suan.