Sarrera Inauteriak munduosoan ospatzen dira. Erromatar garaikoa da inauterien jatorria. Noiz ospatu?Garizuma aurretik ospatzen dira eta tradizio katolikoa duten herrietan bereziki. Carnabal hitza nondik datorren .Carne (haragi) levare(utzi).
3.
Euskal herrian biinauteri mota ospatzen dira: Aintzinako elementu sinbolikoak mantentzen dituztenak; adibidez, Zuberoako maskarak eta Lantzeko inatueriak.
Tolosa hiri girokoinauteriak Inauteriak baserri giroari esker mantendu badira ere, hiri inguruneetan ondo mantendu, garatu eta egokitu dira. Tolosak, garai latzak eta errepresiozkoak gaindituz, bere inauteriak kosta ahala kosta mantendu izan ditu. Tolosa mozorro izugarri bat da. Zezenketak, karrozen desfileak eta konpartsak, lehiaketak eta abar ospatzen dira, Tolosa erreferentziazko hiri-inauteri bihurtuz.
6.
Zuberoako maskaradak, herrigiroko inauteriak Inauterietako errepresentazio eta fartsarik bereizgarrienak Zuberoan ospatzen diren neguko maskaradak dira. Maskaradetan dantza ibiltariak, jolasak, txantxak, janzkera deigarriak eta arropa zaharrak, eskeak, herriaren parte-hartzea, erakusketak, lanbideen antzezpenak, arraza baztertuen antzezpenak, hizkera satiriko ugari eta musika biltzen dira. Segizioa bi talde ia antagonikoetan banatzen da: batetik Gorriak ditugu, dotore jantzita daude, ordenatuak dira eta dantzaren pauso eta mugimenduetan txukunak; eta, bestetik Beltzak ditugu, hauek desordenatuak eta zarpailak dira, ibiltariei zirikatzen diete, oihu egiten dute eta, beste garai batzuetan, Biarnoko hizkuntzan edo okzitanieraz mintzatzen ziren. Emankizuna eskaini behar duteneko herriko herritarrek harrera ona egiten diete eta goizez herriko kaleetan barrena ibiltzen dira eta, noizean behin, Barrikadak egiten dituzte.
7.
Garapena Gipuzkoan, kaledereroakematen dute inauterian berri; Hungariako buhame moduan jantzita, hau da, ijitoz jantzita. Landako aratusteek “txantxoak” moduko errituak dituzte. Gazteak baserriz-baserri ibiltzen dira, dantzen eta errituen trukean janaria askatuz. Adibidez; Amezketa eta Abaltziketa herrietan.
8.
Izen desberdinak Iñauteri,Inauteri, Aratuzte... izan da deitua Inauteria. Zanpantzart ere esan izan zaio. Inauteriek abendutik martxoa arte egiten diren festa ugari hartzen dituzte. Hausterre egunean ( Miercoles de Ceniza ) izaten dute amaiera. Inauteriei lotuta, egutegia aipatu beharra dago. Garai bateko gizonak ilargia hartzen zuen oinarritzat bere egutegia eratzeko. Egutegi horren arabera, udaberrian izaten zen urtearen hasiera, eta ez orain bezala, urtarrilean. Egutegia aldatzeak ohiturak dataz aldatzea ekarri zuen, inola ere ez ohitura galtzea.