Nortzuk gara? BilboZaharra euskaltegiak bultzatu nahi duen irakaskuntza eredua, integratzailea, bizia da, eguneroko bizitzan erabiltzeko-bizitzeko-modukoa. Guretzat eskolak mintegi bizigarriak izan behar dute, ikasleari entzun, eta behar duen, erabiliko duen, euskara landu, lortu eta erabiltzeko tokia. Eta hori erakutsi digute gure ikasleek: etxeko, lagun eta lankideekin euskaraz mintzatzen diren eta mintzatu nahi duten lagunek, euskaraz irakatsi nahi duten irakasleek, seme-alabekin euskaraz mintzatu nahi duten gurasoek, euskaraz jolastu nahi duten haurrek, euskaraz aritu nahi eta behar duten funtzionariek, interneten nabigatu nahi duten gazteek, eguneroko bizitzan, euskara komunikazio-hizkuntza izan dadila nahi duten guztiek.
6.
IKASLE EGUNAIKASLE EGUNA 2. HAMAIKA PAUSO RAMON SAIZARBITORIA
7.
2.1 HELBURUA HAMAIKAPAUSOren irakurketa publikoa eta ozena antolatzearekin errekonozimendu publikoa egin nahi diogu ikasleek euskara ikasteko egiten duten ahaleginari, lortutako euskara maila horrek bermatzen baitie euskaraz komunikatzeko gaitasuna. Hizkuntzaren erabilera eta normalkuntzarako pauso berriak eman behar direlakoan gaude. Irakurketa publiko honekin ikasle guzti-guztiei ERREKONOZIMENDUA azaldu nahi diegu publikoki, gizarte osoaren aurrean.
8.
2.2 2011ko ekainaren 16ko irakurketa publikoa eta ozena HAMAIKA PAUSOren irakurketa publikoa eta ozena Bilbon izango da 2011ko ekainaren 16an. Ekitaldia honako hau izango da: Ramon Saizarbitoriaren “Hamaika Pauso”ren irakurketa Arriaga Antzokian 08:00etatik 20:00etara, 400 bat irakurleren laguntzaz.
9.
2.3 INSTITUZIO LAGUNTZAILEAKInstituzio hauek laguntza emango diote ekitaldiari: Bilboko Udala Iparkutxa Euskaltzaindia EHU Bizkaiko Foru Aldundia HABE Kultura Saila … .
10.
2.4 BESTELAKO LANKIDETZAKGustuko izango genuke GUZTION lankidetza izatea. Gizarte arlo ezberdinekin lankidetza konpromisoak lortzen lagunduko digulakoan.
11.
HARREMANETARAKO Pedro Alberdi Zinkunegi [email_address] Te.: 94.415.82.92