SlideShare a Scribd company logo
Gorputza erabili
sentimenduak adierazteko
Gorputz Hizkuntza
Marta Muriel eta Eneritz Otegui
UPV-EHU
Sarrera
Gorputz hizkuntza lantzeko, gorputz adierazpenaren barnean dagoen gorputza
adierazteko eta komunikazio tresna bezala gaiaren barruan, gorputza erabili
sentimenduak adierazteko atalean zentratuko gara gure lanean. Gai hau
aukeratzeko ez genuen zalantzarik izan, garrantzitsua iruditzen zaigulako
sentimenduak adierazten jakitea, are gehiago Haur Hezkuntzako lehenengo
etapan. Etapa honetan umeak beraien gorputza ezagutzen hasten direlako eta
behin ezagututa beraien sentimenduak azaleratzea errazagoa egingo zaielako.
Gure lan honetan hasierako zatian gorputz adierazpena zer den edota zer
definizio eman dizkioten autore ezberdinak azalduko ditugu eta gure gaiarekiko
dagoen informazioa baita ere. Aurrerago Hezkuntza Curriculumarekin
erlazionatuko dugu, bertan gure gaiarekiko zein lotura duen azalduz eta
aurrerago egingo ditugun jarduerekin kontuan izango ditugun zenbait eduki eta
kontzeptu.
Zer da gorputz adierazpena?
Gorputz adierazpena zer den azaltzea zaila da, izan ere, historian zehar
definizio ugari eman dira eta autore bakoitzak modu batean azaldu du hau.
Jarraian autore hauetako batzuen definizio edo azalpenak landuko ditugu.
Maria Teresa Vizcarra (2011, 20-21 orri.) bere liburuan gorputz adierazpena
honela ulertu daitekeela dio: “Gorputz adierazpena, mugimenduaren bidez nork
bere sentimenduak azalarazteko hezkuntza artistikoarekin lotu daitekeen
diziplina da. Diziplina honek mugimendua eta sentimenduak oinarrizko
tresnatzat hartuz helburu adierazkor, komunikatibo eta estetikoak biltzen ditu”.
Arguedasek (2011) ere, gorputz adierazpena diziplina bat dela dio, eta
Vizcarraren ideiekin bat egiten du, gorputz adierazpenak gizakioi gure emozio,
sentimendu eta ezagutzak adierazteko aukera ematen digula esanez. Baina
diziplinaren ideia hau Motosek ere azaldu zuen, 1983. urtean, esanez gorputz
adierazpenak mugimendu eta pentsamenduaren diziplinak bateratzen dituela.
Mugimenduak, berriz, akto, estatu edo sentimendu bat irudikatzeko jomuga
dute. Hau da, pertsona baten barnealdea adieraztea dute helburu. Motosek
gorputz adierazpena gorputzaren lengoaia dela dio eta honen bitartez
pertsonak beraien barneko mundua ezagutzera ematen dutela. Beraien
sentsazio, emozio edo ideiak besteei komunikatzeko modua da. (Motos 1983 in
Ruano 2004)
Beste autore batzuek diziplina ordez beste terminologia bat erabiltzen dute
gorputz adierazpena definitzerako garaian. Santiagok (1985) gorputz
adierazpena gorputzaren manifestaziotzat hartzen du, gizakia hemen eta orain
denaz eta besteekin eta munduarekin duen erlazioaren bitartez garatzen dela
dio. Bara (1975), Birdwhistell (1979), Stokoe (1978) eta Harf-ek (1996), aldiz,
gorputz adierazpena pertsona den bezalakoa ezagutzera ematen duen
mintzaira moduko bat dela diote. (Bara, Bridwhistell, Stokoe eta Harf in Ruano
2004)
Ideia honekin bat dator Echeverría (2013, 7. orr.), honek dio gorputz
adierazpena dantza libre kontzeptutik eratorria dela, hau da, metodologia hau
mugimendua modu pertsonal batean gauzatzean oinarritzen dela, sormenari
garrantzia ematen diolarik. Gorputzaren mugimenduen osagarriak aztertuz
lengoaia bat dela alegia. Hortaz, gorputz adierazpenak lengoaia baten funtzioa
hartzen du. Mugimendu propioen bidez (hiztegia), hauek ondo ordenatuta,
forma eta eduki baten transmisioa lortu ahal izateko. Beste hainbat lengoaia
artistikok bezala (pintura, eskultura..) ideiak, emozioak eta sentsazio
pertsonalak transmititzeko helburuak izango ditu.
Emozioak gorputz adierazpenaren bidez
lantzeko proposamena. 10. horrialdetik hartutako grafikoa
Gorputz adierazpenak duen helburua azaltzerako garaian ere, autore
ezberdinak helburu ezberdinak aipatzen dituzte. Esate baterako, Consuelo
Arguedasek (2004) dio gorputz adierazpenak gizakiari prozesu kreatiboa eta
komunikazioa erraztea duela helburu eta hau gorputza ezagutzaren,
espazioaren eta objektuen maneiu eta autokonfiantzaren sendotzearen bitartez
lortzen dela. Aymerichek (1977) in Ruano (2004, 121 orr.), ordea, gorputz
adierazpena oreka fisiko eta psikiko bat lortzeko funtsezko bitartekaria dela dio.
Gorputza besteekin eta munduarekin irudikatzeko balio gehien duen erreminta
dela azaltzen du. Eta Learretak (2000) in Ruano (2004, 14 orr.) gorputz
adierazpena garatuz, gizabanakoaren bizipenak, sentsazioak, beldurrak, lotsak,
desioak eta errefusak azalarazten direla esaten du. Gorputz adierazpenak
gizabanakoaren dimentsio motorra mugiarazten duelako erlazio sozio-
afektiborantz hain zuzen.
Maria del Mar Cañete Pullidok (2009) idatzitako artikuluan, gorputzak
erabiltzen dituen zeinu sistemak orokorrean keinuak eta mugimenduak izaten
direla dio. Hori dela eta, aurpegiko mimikek eta keinuek sentimenduen
adierazpenean eta komunikazioan paper garrantzitsua hartzen dute eta
haurrek hauek zuzentasunez komunikatzeko ezinbestekoa da hau gelan
lantzea. Arguedasek (2011) ere erreferentzia egiten dio ideia honi eta berak,
gorputz adierazpenaren bidez gizakiok, espontaneoki gure gorputzaren nahi
eta desirak adierazteko aukera izaten dugula aipatzen du.
Maria Teresa Vizcarrak (2011) bere liburuan Sierraren (1996) ideia hau
azpimarratzen du; “Gorputz-adierazpena da gorputza erabiltzea, barneratzea,
bilatzea eta onartzea, gorputza erabiltzen baita emozioak, ideiak,
pentsamenduak, sentipenak, sentimenduak eta bizipenak adierazteko,
sormena gauza guztien aurretik jarrita”. Ideia honek garbi erakusten ditu orain
azaldutako ideia guztiak modu batean elkarrekin loturik daudela, izan
ere, gorputz adierazpenaren bidez haurrek beraien nahi eta sentimenduak
adierazteko aukera dutela azpimarratzen da. Hau dela eta, gorputz
adierazpena Haur Hezkuntzako haurrekin lantzea ezinbestekoa da.
Horren ildotik, gorputz adierazpena hezkuntza sistemara igarotzean, ikasleak
bere gorputzaren kontzientzia hartzea du helburu. Baita bere espresio,
sormenezko eta komunikazioko posibilitateaz kontzientzia hartzea ere. Hau
dela eta, sentitzen duen gorputza aurkitzen saiatu behar gara, kontzientziatik at
dagoen gorputza, buruz ikasi duen gorputzetik kanpo alegia. Gorputz
adierazpenaren oinarria gorputza da eta honen hasiera eta bukaera gure
bizipen emozionalak osatzen dituzte. (Ruano, 2004)
Maria Teresa Vizcarraren (2007) iritziz, Haur Hezkuntzan, haurrek
burutzen dituzten mugimenduak eta keinuak ezinbestekoak dira gauzak
adierazteko, gorputza arakatuz eta mugitzeko aukerak eta mugak aztertuz
antzezpena, imitazioa, mugimendu sortzaileak... sortzen baitira. Honetaz gain,
gorputz-adierazpena konpetentzia motorra hobetzeko ere erabili daiteke, hala
nola, oreka, koordinazioa edota lateralitatea. Lehenengo 5-6 urtetan umeak
oinarrizko mugimenduak eskuratzen ditu, aldez aurretik ohiturazko trebetasun
eta abileziak eskuratu dituelarik (4 urte arte).
Bestalde, Wickstromen esanetan (1990), honako hauek dira oinarrizko
mugimenduak: korrika egitea, salto egitea, jaurtitzea, mugikariak hartzea,
jaurtitzea oinarekin kolpatuz, jaurtitzea objektu edo inplementu batekin
kolpatuz. Esan beharra dago, Haur Hezkuntzan ezin dela imitazioaren bidez
hobetu, esperimentazioa ezinbestekoa baita; elementu desberdinekin jolastuz,
gauza desberdinak ukituz, eraikiz zein deseginez, esaterako. Hortaz, Haur
Hezkuntzan esperimentazio hori burutzera animatu beharko genituzke haurrak.
Gorputza adierazteko eta komunikatzeko tresna. Gorputza
erabili sentimenduak adierazteko
Guri egokitu zaigun gaia gorputzaren bitartez sentimenduak adieraztea da. Hau
gorputz adierazpenaren barne atal moduan kokatuko genuke, izan ere, gorputz
adierazpena lantzeko oinarrizko erreminta norberaren gorputza da eta bestetik,
sentimenduak adierazten ikastea oinarrizkoa da ez-hitzezko komunikazio egoki
bat izateko. Hau zuzen burutzeko, lehenik eta behin, haurrak norbere gorputza
ezagutzea funtsezkoa da.
Cardonak (2012) dio gorputza haurraren komunikazio tresnatzat uler
daitekeela, bere inguruarekin elkarrekintzan jarduteko modua, eta bere
sentimendu, sentsazio, ideiak... azaleratuko dituena. Hizkuntza oso bat osatzen
du, eta gorputzaren bidez pertsona bakoitza emozio, sentsazio, sentimendu eta
pentsamenduak adierazi ditzake in Onintze Azpeitia (2015, 45 orr.) .Barneko
eta kanpoko munduarekin harremanetan jarri behar dugu, besteekin
komunikatu behar dugu, eta keinuaren erabilera menderatzea ezinbesteko
bihur daiteke horrelako kasuetan. Hitzezko mintzaira garrantzitsua bada ere,
gorputz-hizkuntzak garrantzia izugarria hartzen du. Interesgarria da keinua eta
adierazpena aztertzea, eta horren inguruan ikertzea adierazpide berriak bilatuz,
pertsonen arteko komunikazioa eta ulermena hobetu ahal izateko (Vizcarra eta
Murua, 2014).
Gainera, Mar Montavezek (2012) bere doktore tesian dio, ordea, “emozio
desberdinak, gorputzak dituen egoera desberdinekin lotuta egoten direla.
Fisiologikoki gorputz atal hauekin daude lotuta normalean: Gihar lauetan, bihotz
taupadetan eta hormonen jariaketan; Gorputzeko fluidoen konposaketa
kimikoan; Hezurretako giharren ekintzen aldaketetan. Beraz, atal hauek
erantzuteko aukera emango digute, beharrezko egokitzapena lortzeko. Egoera
berdin batek eragin desberdina sortzen du pertsona bakoitzarengan.” Onintze
Azpeitiak (2015, 76 orr.)
Bestalde, Echeverríak (2013) dio, mugimenduak adierazpen esanahia izan
dezan lehenik eta behin gorputza osatzen duten elementu desberdinei
erreparatu behar diegula, hots, gorputzaren ezaguerari, gorputzaren irudiari,
gorputz segmentuei, ardatzei, planoei, posturari… Gorputzaren eta gorputz
segmentuen ezaguerak mugitzeko kapazitatea eta parte hartzen duten
segmentuen ezagutza eskatzen du.Gorputzaren kontzientzia eta gorputzaren
mugimendu posible eta segmentuak ezagutzeak berebiziko garrantzia dauka
gorputz adierazpenean.
Hau dela eta, Motosek (1983) gorputzaren segmentuak honela sailkatzen ditu:
 Burua: Burua
 Besoa: Besoa + eskua
 Hanka: Hanka + oina
 Bularraldea: Bularra + lepoa + burua
 Soina: Gerria + bularra + lepoa + burua
 Gorputz-enborra: Aldaka + gerria + bularra + lepoa + burua
Autore honentzat (Motos (1983) in Echeverría (2013, 14. orr.), unitate hauetako
bakoitzak adierazkorra da modu independentean eta honek eskaintzen dizkigun
aukera eta konbinazio infinituekiko kontziente izan behar gara. Honela gorputza
atalen konbinaketa horien bidez mugimendu simetriko edo asimetrikoak egiteko
gai izango gara modu natural batean. Segmentu bakoitzak adierazpen
gaitasuna duenez, bakoitzak adierazpen balio propio bat izango du. Enborrak
indarra adierazten du, aurpegiak emozioak, eskuek ekintza eta sentimenduak
eta hankek mugitzeko formaren jarrera.
Hortaz, Haur Hezkuntzan sentimenduei eta adimen emozionalari erreparatzea
funtsezkoa da. Adimen emozionala definitzeko Purificacion Cruzen (2014)
artikuluan Daniel Góleman- enek (1996) aipatzen du, sentimenduekin
harremanetan jartzeko gaitasuna izango litzatekeela eta hauetaz aprobetxatzen
garela bakoitzaren jarrera gidatzeko eta sentimenduak era egokian erabiltzeko.
Begoña Ibarrola (2009), in Purificacion Cruzen (2014) Adimen emozionalarekin
lantzeko gaitasunak ondorengoak direla dio:
 Emozioen berezko ezagutza (auto-kontzientzia)
 Emozioak erregulatzeko gaitasuna (auto-kontrola)
 Bakoitzaren burua motibatzeko gaitasuna (auto-motibazioa)
 Besteen emozioak ezagutzeko gaitasuna (enpatia)
 Erlazioak kontrolatzeko gaitasuna (trebezia soziala)
Hau guztia dela eta, sentimenduak gorputzaren bidez lantzea funtsezkoa da
Haur Hezkuntzan. Hau burutzeko, simulazio edo fikziozko jolasak burutu
daitezke adibidez. Izan ere, hauen bidez emozioak adierazten dira. Cruz-ek
(2014) gaitasun emozionala jolas dramatikoarekin erlazionatzen du ere.
Dramatizazioa tresna bezala erabiltzen du gorputzaren mugimenduentzat,
keinuentzat, hitzentzat, ... Antzerkia umearengan, bereziki jolas dramatikoa,
umearen energia emozionala, seguritatea eta duen kreatibitatea adieraztea du
funtsa. Modu horretan dituen zailtasunen edo arazoen aurrean komunikatzea
lortzen baitu. Sentimenduak adierazteaz gain (positiboak nahiz negatiboak),
sentimendu desatsegin horiek sorrarazten dituzten egoeren aurrean irtenbideak
aurki daitezke. Lankidetza-jolas irudimentsua sustatuz, emozionalitate positiboa
indartzen dugu.
Bestalde, haurrak txikiak direnez sentimenduen hiztegi bat egitea
gomendagarria izan daiteke ere. Nola sentitzen garen deskribatzen duten
hitzak oso tresna indartsuak baitira; “gertatzen dena” kontatzeko eta gauzak
geure barruan gordetzeak eragiten duen tentsioa baretzeko aukera ematen
digute. Beren sentimenduak adierazteko hitzik ez duten pertsonak sarritan
zapuztuta sentitzen dira; emozioak ezkutatu egiten dituzte edo modu
desegokian azaleratzen dituzte, indarkeria erabiliz adibidez. Honekin batera,
sentimenduak kontrolik gabe beste pertsona batengan hustea ez dagoela ongi
irakatsiko beharko zaie haurrei. Emozioak errespetuz adierazi behar dira, eta
besteei gauza bera egiten utzi behar diete.
Gure gaian gehiago zentratuz, gorputzaren bidez (gorputz-atalen, aurpegiaren,
jarreren… bidez) emozioak eta afektuak adierazten dira. Izan ere, hitzen bidez
sentimenduak ezin dira gorputzaren bidez bezain ongi eta garbi adierazi. Hau
dela eta, lan honetan jarduera ezberdinak proposatuko ditugu gorputzaren
bitartez haurrek sentimenduak lan ditzaten.
Nola erlazionatu gure curriculumarekin
Oinarrizko Hezkuntza Curriculuma arautzen duen 237/2015 Dekretuan oinarritu
gara curriculumaren lotura lantzeko. Haur Hezkuntzako etapa 0-6 urte bitartean
gauzatzen den arren, bi zikloetan banatzen da: lehenengo zikloa (0-3) eta
bigarren zikloa(3-6). Gure ariketak lehenengo zikloko ikasleei bideratuta
egongo dira, gorputza adierazteko tresna izanik gai orokorra eta gorputza
erabili sentimenduak adierazteko izango da bereziki gure atala, beti ere haur
hezkuntzako curriculumeko, konpetentzia, helburu eta edukietan oinarrituta.
Gure lanaren oinarrizko zehar-konpetentzietatik ondorengoetan oinarritu gara:
1. Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.
2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
3. Elkarbizitzarako konpetentzia.
4. Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia.
5. Izaten ikasteko konpetentzia.
Curriculumaren antolamenduak arautzen duenaren inguruan haurrak bere
lehengo etapan bizitzen dituzten egoerarekin erlazionatzen dute hezkuntza-
planteamendua bi esperientzia-eremuetan banatzen ditu. Batetik, Nortasunaren
eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagutza eta bestetik,
Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena.
Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagutzaren
eremuak honakoa hartzen du barne: Norberaren gorputza ezagutzea da,
haurrarentzat, pertsona den aldetik bere burua ezagutzeko lehen erreferentea,
baita «ni» nozioa eta bere buruaren gaineko irudia osatzekoa ere.
Eta Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpenak honakoa:
Norberaren baitako eta kanpoko munduaren arteko lotura egiten dute
hizkuntzek; izan ere, haien bidez, errealitatea adierazten dugu, portaerak
erregulatzen ditugu, hartu-emanak izaten ditugu eta, besteak beste,
pentsamenduak, sentimenduak eta bizipenak adierazten ditugu.
Norberaren baitako eta kanpoko munduaren arteko lotura egiten dute
hizkuntzek; izan ere, haien bidez, errealitatea adierazten dugu, portaerak
erregulatzen ditugu, hartu-emanak izaten ditugu eta, besteak beste,
pentsamenduak, sentimenduak eta bizipenak adierazten ditugu.
Honako esperientzia-eremuen barruan oinarrizko diziplina-konpetentzia
espezifiko hauek landuko dituzte haurrek bereziki gure lanaren
planteamenduaren arabera:
1. Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia:
Sentimenduak eta emozioak adierazi eta bizipenak izan ahala, pertsonek gero
eta gehiago ezagutzen dute beraien burua. Adierazpen eta bizipen horien bidez
harreman eta lotura eraikitzaileak ezartzen dira beste pertsona batzuekin eta
ingurunearekin, entzuteko, azalpenak emateko eta elkarrizketan aritzeko
ahalmenak lantzen dira, eta komunikazio-trukerako arau eta gizarte-ohiturak
betetzen ikasten da.
2. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia:
Haurrak gizarte-errealitatea ulertzeko bidea urratzen dute familian eta eskolan
prestutasunez, errespetuz, elkarlanean eta ekimenez parte hartzen dutenean,
genero-diskriminaziorik gabe.
Honako jardun hauek landu behar dira bizikidetzarako trebetasun sozialak
eskuratzeko gizarte plural eta demokratikoetan: norberaren inguruko esparru
guztietan gogoz eta arduraz parte hartzea, jokabide egokiak eta desegokiak
bereiztea, gatazkak bide baketsuetatik konpontzea, norberaren iritziak adierazi
eta defendatzea, eta gainerako pertsonen iritziak errespetatzea.
3. Konpetentzia motorra.
Haurrak, jarduera motor kontzientearen bidez, bere nortasun propioa eraikitzen
du, bere gorputza ezagutzen du eta hura adierazpen-bitarteko moduan
erabiltzen, gorputz-egitura osatzen du, denbora-errealitatea bizi du, eta kanpo-
munduaz eta gainerako pertsonekin harmonian konpartitu behar duen
espazioaz jabetzen da.
Kanpo-munduan «den bezala» adierazteko aukera ematen dio gorputz-
adierazpenak haurrari, eta horretarako, keinuak, aurpegierak, mugimenduak,
gorputz-jarrerak, ukimena eta antzeko baliabideak erabiltzen ditu. Baliabide
horien bidez, ideiak eta emozioak adierazten ditu, eta egokitasunez
interpretatzen eta balioesten ditu gainerako pertsonen adierazpenak.
Haur Hezkuntzako lehen zikloan (0-3 urte), gorputza da mundua arakatzeko eta
esperientziak izateko abiapuntua. Adin horietan eratzen dira errealitatea
ulertzeko oinarriak, eta eratze-prozesu horretan, espazioak, denborak,
kausalitateak, erritmo biologikoek, plazerak, minak eta beste aldagai ugarik
osatutako erreferentzia-esparrua eraikitzen da. Prozesu horretan, bere
nortasun soziala deskubritzen du haurrak, eta komunikaziorako modu
askotarikoak lantzen ditu.
Lehenengo esperientzia eremuko helburuetatik gure gaiarekiko egokienak
iruditu zaizkigunak hauek dira:
1) Ohartzea norbera pertsona berezia dela eta nork bere buruaren
gaineko irudi orekatu eta positiboa osatzea, norberaren nortasuna
eraikitzeko.
2) Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea, zentzumen-pertzepzioa
lantzea eta testuinguruaren ezaugarrietara doitzea mugimenduaren
tonua, oreka eta koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak
deskubritzeko.
3) Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo
biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura,
garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu
eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.
Edukiei dagokionez, gorputza eta emozioak autoerregulatzea izango da ildo
nagusia. Eta lehenengo zikloari dagokionez, gure praktikak ziklo horretara
zuzenduta egongo direlako:
1. Arian-arian, norberaren gorputza eta nortasuna eraikitzea eta onartzea.
2. Norberaren eta gainerako pertsonen sentimenduak, emozioak, oinarrizko
beharrizanak eta interesak adieraztea, identifikatzea eta erregulatzen
hastea. Laguntza onartzea eta, arian-arian, hura bilatzea.
Bigarren esperientzia eremuko helburuetatik gure gaiarekiko egokiena iruditu
zaiguna hau da:
1. Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez
jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian,
gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
Edukiei dagokienez, aurreko esperientzia eremuan bezala, gorputza eta
emozioak autoerregulatzea izango da ildo nagusia. Eta edukiak:
1.multzoa:
1. Ahozko hizkuntza ulertu eta adierazteko urratsak ematea arian-arian,
beharrizanak eta emozioak komunikatzeko, izandako bizipenak
gogoratzeko eta norberaren portaera erregulatzeko.
2. Hizkuntzaz kanpoko zeinuak (intonazioa, keinuak, aurpegierak)
ezagutzea eta arian-arian erabiltzea, komunikazio-xedearen esanahia
indartzeko.
2.multzoa:
1. Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea,
deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua,
negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna, keinua.
2. Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-
adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzeko
interesa izatea.
Gure ustez, funtsezkoa da elkarrekiko konfiantza eta onarpeneko harremanak
ezartzea familien eta eskolaren artean, hezkuntzarekiko erantzukizunak
partekatu eta haurraren oinarrizko beharrizan hauek asetzeko.
Atal praktikoa
Gure atal praktiko honi dagokionez, lan guzti honen zehar hitz egiten egon
garen gaia landuko dugu, hau da, Gorputza erabili sentimenduak adierazteko.
Atal teorikoan aipatu bezala, hitzezko mintzaira garrantzitsua bada ere,
gorputz-hizkuntzak garrantzia izugarria hartzen du. Interesgarria da keinua eta
adierazpena aztertzea, eta horren inguruan ikertzea adierazpide berriak bilatuz,
pertsonen arteko komunikazioa eta ulermena hobetu ahal izateko (Vizcarra eta
Murua, 2014).
Hau dela eta, gure jardueretan besteekin komunikatzea izango da ildo
nagusietako bat. Baina, komunikatzeko modua ez-hitzezko hizkuntzan
oinarrituko da. Izan ere, Cardonak (2012) dioen bezala, gorputza haurraren
komunikazio tresnatzat uler daiteke, bere inguruarekin elkarrekintzan jarduteko
modua, eta bere sentimendu, sentsazio, ideiak... azaleratuko dituelako honen
bitartez. Hizkuntza oso bat osatzen du, eta gorputzaren bidez pertsona bakoitza
emozio, sentsazio, sentimendu eta pentsamenduak adierazi ditzake in Onintze
Azpeitia (2015, 45 orr.).
Jarduerak Haur Hezkuntzako 2.ziklora bideratuta egongo dira. Praktiketan
izango ditugun ikasleak ziklo horretakoak izango direlako, egokia iruditu zaigu
horrela egitea. Gainera, esan beharra dago Lehen Hezkuntza ikasitako ikasleak
garela eta gure lehenengo esperientzia izango dela adin horretako haurrekin.
Aurkeztuko ditugun jarduerak hiru saioko luzeera izango dute, saio bakoitzak
45 minutukoa dela kontuan hartuz.
Lehendabiziko saioan garrantzia emango diogu haurrak norberaren gorputza
ezagutzeari, Maria Teresa Vizcarrak (2011) bere liburuan Sierraren (1996) ideia
hau azpimarratzen du lehenago aipatu bezala; “Gorputz-adierazpena da
gorputza erabiltzea, barneratzea, bilatzea eta onartzea, gorputza erabiltzen
baita emozioak, ideiak, pentsamenduak, sentipenak, sentimenduak eta
bizipenak adierazteko, sormena gauza guztien aurretik jarrita”.
Beste bi saioetan berriz, emozioen munduan murgilduko gara, jolasen bidez
gure sentimenduak ezagutzeko baita ere besteekin partekatzeko.
EMOZIOEN MUSEOA
HELBURUAK
● Behaketa gaitasuna garatzea eta ez hitzezkohizkuntzarekiko
errespetua, bai propioa, baita gelakideena ere.
● Alfabeto komunikatiboa hobetzea, honen elementuak ezagutuz.
● Egoera bakoitzean adierazten den ez-hitzezko mezua baloratzen
ikastea.
● Gelakideekin lan taldean lan egitea ikastea.
MATERIALA
Emozio ezberdinak agertzen diren txarteltxoak. Haurrak irakurtzen ez
dakitenez, txarteltxoan aurpegi baten marrazkia edo argazkia agertuko da
emozio bat adieraziz(tritura, poztasuna, beldurra, haserrea…).
ANTOLAKETA
Gelakideak bi talde handietan banatu
ESPAZIOA
Gela, gimnasio edo patioan, ikasleak
sakabanatuta egongo dira espazio osoan
zehar.
GARAPENA
Lehenengo taldeko ikasleak gelatik ibiliko dira emozio bat adierazten duen
txarteltxo bat eskuan dutelarik. Beste taldekoek, ordea, gelatik ibiliko dira ere,
baina nahi duten emozioa adieraziz. Txartela duten ikasleak adi egon beharko
dira eta norbaitek beraien txartelan agertzen den emoozioa adierazten ari bada,
pertsona horrengana joan eta erakutsi txartela ea asmatu duen jakiteko.
Asmatu badu, ikasleak egiten ari zen emozioa aldatu beharko du. Irakasleak
esaten duenean rol aldaketa emango da, hau da, txarteltxoak zituzten ikasleak
emozioak adieraziko dituzte eta emozioak adierazten ari ziren ikasleak txartelak
izango dituzte.
AURPEGIAREKIN JOLASTUZ
HELBURUAK
● Behaketa gaitasuna garatzea eta ez hitzezko lengoaiarekiko errespetua,
bai propioa, baita gelakideena ere.
● Alfabeto komunikatiboa hobetzea, honen elementuak ezagutuz.
● Egoera bakoitzean adierazten den ez-hitzezko mezua baloratzen
ikastea.
MATERIALA
Ispilua
ANTOLAKETA
Banaka, ispiluari begira
ESPAZIOA
Gimnasioan, ispiluaren aurrean kokatuz.
GARAPENA
Irakasleak esaten dituen emozio ezberdinak adiierazi ispilura begira. Jarraian,
irakasleak argibide zehatzagoak emango ditu, hots, emozioak adierazi beharko
dituzte baina aurpegiko atal bat bakarrik erabiliz. Esate baterako, poza adierazi
ezpainekin edo harridura bekainekin. Gero, irakasleak gorputz atal bat
mugitzeko esango die eta irakasleak beraien aurpegia ispiluan begiratuz zein
emozio adierazten ari diren jakin beharko dute. Hala nola, bekain bat altxatuz
zein amozio adierazi daitekeen (maltzurkeria, harridura, haserrea…) edo
hortzak indarrez estutuz (haserrea, amorrua…)
NOLA SENTITZEN DIRA ANIMALIAK?
HELBURUAK
● Sentimendu bat adierazteko gaitasuna garatzea..
● Besteek adierazten dituzten keinuen ulermena garatzea.
● Taldeka lan egiten ikastea.
MATERIALA
Ez da materialik erabiltzen
ANTOLAKETA
4 ikasleetako taldeetan banatuko dira
ESPAZIOA
Gela, gimnasio edo patioan, ikasleak
sakabanatuta egongo dira espazio osoan
zehar.
GARAPENA
Irakasleak talde bakoitzari zein animali diren esango die eta baita hau nola
sentitzen den ere. Adibidez, lehoiak triste daude, tximuek pozik edo txakurrek
hotza dute. Talde bakoitzak, irakasleak esandakoa irudikatu beharko du eta
beste taldeak talde batek irudikatzen ari den animalia eta sentimendua asmatu
beharko du.
ZER NAIZ NI?
HELBURUAK
● Sentimendu bat adierazteko gaitasuna garatzea..
● Besteek adierazten dituzten keinuen ulermena garatzea.
● Besteek erabiltzen dituzten ez-hitzezko komunikazioa ulertzea eta
errepetatzea.
MATERIALA
Emozioen eta animalien txarteltxoak.
ANTOLAKETA
Ikasleak gelan zehar banatuko dira eta
bakoitzak bi txarteltxo izango ditu. Bat
animali batena eta bestea emozio bat
adierazten duena.
ESPAZIOA
Gela, gimnasio edo patioan, ikasleak
sakabanatuta egongo dira espazio osoan zehar.
GARAPENA
Ikasle bakoitzari bi txartel (animalia eta emozioa) itsatsiko zaizkio gorputzean,
baina bera hauek ikusteko gai ezingo da izan. Ondoren, ikasleak espazioa
zehar kokatuko dira eta gelakideak dituen emozio eta animalia adierazi beharko
dute, gelakide horrek zein animali eta sentimendu dituen asmatu arte. Modu
honetan, ikasle bakoitzak ze animali den jakingo du eta animali hori nola
sentitzen den ere. Esate baterako, tigre bat haserre dagoela adierazteko,
haurra tigrearen modura mugitu beharko dau lau anketan eta aurpegiarekin
haserre dagoela irudikatu beharko du.
ALDERANTZIZKO MUNDUA
HELBURUAK
 Adierazkortasuna garatzea
 Gorputz eskemaren egitura barneratzea
MATERIALAK
Ez da materialik erabiltzen
ESPAZIOA
Gela, patio edo gimnasioan sakabanatua
bakoitzak nahi duen espazioa betez.
GARAPENA
Gelan azti bat egongo da, azti horrek botere magikoak izango ditu eta bere
eskuarekin ukitzen duen pertsona bakoitza esaten duen kontrakoa egin
beharko du beti.
Aztiak agindu ezberdinak ematen joango da eta beste guztiak esaten duenaren
kontrakoa egin beharko dute:
- Eserita geratuko gara, zutik geratuko gara, etzan egingo gara,
barre egingo dugu, triste egongo gara, guztiak eskua emango
dugu, salto egingo dugu, poliki ibiliko gara, korrika egingo dugu,
eskuineko besoa altxatuko dugu …
KONTRAKO SENTIMENDUAK
HELBURUAK
● Sentimenduak adieraztea
● Sentimenduen antonimoa ikastea
MATERIALAK
Ez da materialik behar.
ESPAZIOA
Gela edo daukagun espazio oso erabili
sakabanatuta.
GARAPENA
Bikoteka jarriko gara gelaren espazio guztiak betez. Bikoteko batek sentimendu
bat adierazten saiatu beharko da gorputzarekin eta aurpegiko espresioarekin
baino hitzik erabili gabe. Besteak sentimendua zein den konturatzen denean,
sentimendu horren kontrakoa egin beharko du, hitzik erabili gabe, gorputzarekin
soilik.
EMOZIOAK AZALERATZEN
HELBURUAK
● Sentimenduak identifikatzea eta bereiztea
● Sentimenduak adieraztea
● Talde lanean lan egiten ikastea
MATERIALAK
Eskura daukagun edozein materiala erabilgarria izango da, eta musika
ezberdinak hautatu egin behar ditu irakasleak.
ESPAZIOA
Gimnasioan edo psikomotrizitate gela egitea
izango litzateke egokiena, eta taldetan
sakabanatuta.
GARAPENA
Taldeetan banatu egin behar dira, eta irakasleak talde bakoitzari musika
ezberdin bat emango dio. Talde bakoitzak musika horrek sentiarazten dion
sentimendua adierazteko eszena edo egoera ezberdinak antzeztu beharko
dituzte beste gelakideen aurrean.
Aurkezpena
Sarrera: Gure esku-hartzea egiterakoan, garrantzitsua iruditzen zitzaigun
aurretik sentimenduak pixka bat lantzea, behintzat hauen inguruko nozioak izan
zitzaten. Bi ikastetxetan gu iritsi baina lehenago ez zuten emozioen inguruan
ezer landu, beraz Prakticum IIIaren esku-hartzea emozioak lantzeko
aprobetxatu genuen. Bideoan ikusi ahalko da aurretik emozioak lantzeko
egindako zenbait ariketa, eta horrela gorputz adierazpeneko ariketak kontestu
baten barruan kokatu genituen. Hala nola, esku-hartzea ipuin batekin hasiko
zen, koloretako munstroa hain zuzen ere. Liburuarekin kontestuan sartu ziren
eta sentimenduetaz jabetzen hasiko ziren. Ondoren emoziometro bat egin
genuen, pintza batzuen bidez egunero nola sentitzen ziren adierazi behar zuten
zegokion argazkian kokatuz. Gainera, jarduera hauek borobiltzeko asmoz,
aurpegi bat egin genuen eskulan modura, honekin jolas zezaten eta
sentimenduak lantzeko.
Sentimenduen garrantzia: Bestalde, sentimenduak eta emozioak gaiak Haur
Hezkuntzan lantzea funtsezkoa iruditzen zaigu, adin tarte honetan haurrak
sentitzen dutena adierazteko zailtasunak izan ditzaketelako. Hau dela eta,
proposatutako jardueren bitartez hitzezko eta ez-hitzezko komunikazioan
sentimendu ezberdinak nola adierazi ikasiko dute. Bestalde, adimen
emozionala garatzea oinarrizkoa da eta hau egiteko, sentimenduak landu behar
dira bai gelan baita psikomotrizitate gelan ere.
Egoeraren deskribapena: Gure egoera zein izan den jakin dezazuen, Jarduerak
3 urteko umeekin burutu ditugu biak. Batek, Tolosako Hirukide ikastetxean eta
besteak, Urretxu-Zumarragako ikastolan. Ikastetxeko psikomotrizitate gelan,
patioan eta ohiko gelan burutu ditugu ariketak, aukera geneukan momentua
aprobetxatuz hauek praktikan jartzeko. Hirukideren kasuan, psikomotrizitatea
astean bitan joaten ziren ordu eta erdiz, gainera ingelesez eta Urretxu-
Zumarragako ikastolan astean behin eta bi orduz joaten ziren.
Jardueren moldaketak: Eskolan egunerokotasunean gertatutako hainbat egoera
direla eta, saio oso bat egiteko aukerarik ez genuen izan. Beraz,
psikomotrizitate saio bateko zati bat erabili genuen jarduera batzuk burutzeko
eta besteak gela edo jolastokian jarri genituen praktikan ikasleekin. Hau
horrela, jarduerak momentuan moldatu behar izan genituen, baina jarduera
bakoitzak dituen helburuak betetzen saiatu ginen. Honetaz gain, ikasleak txikiak
direnez batzuetan lotsatu edo sentimendua nola adierazi ez zekiten, hau
saihesteko jarduera bera egun ezberdinetan landu beharko genuela
ondorioztatu dugu. Modu honetan, ikasleak praktika hartuko zuten jarduera
hauek burutzen eta sentimendu ezberdinak lantzeko aukera izango genuen.
 Bideoa
Bakoitzaren esperientzia:
E:Urretxu-Zumarragako ikastolan espero nuena baino gusturago egon naiz.
Gainera Haur Hezkuntzako nire praktika bakarrak izan dira, nahiz eta hiru
urteko haurrekin lehenengo kontaktua ez izan. Nire gelan 16 ikasle eta tutorea
zeuden, nirekin nahiko esku zabala izan da gainera. Esku-hartzea
burutzerakoan momentu askotan bakarrik egon nintzen gelan eta pixka bat
zaila izan zait azalpena ematea eta argazkiak ateratzea. Bestetik, ez nuen izan
gustatuko litzaidaken denbora nahikoa izan, nahiz eta ikasleak burututako
jarduerak egiterakoan oso ondo pasa. Gainera gabonak eta ondorengo asteak,
ikasle asko gaixo egon dira eta jarduerak guztiek egiteko aukera ez dute izan.
M: Hirukiden praktikak oso gustura egin ditut eta ikasle taldea 19 haurrez
osaturikoa zen. Tutorearekin oso gustura egon nintzen, baina azkeneko bi
asteetan, hau da, gabonak eta gero, ordezko batekin egon nintzen. Ordezko
honek, nik esku-hartzea burutzen nuen bitartean ez zidan ezer ez lagundu eta
jarduera hauek egiteko psikomotrizitate saio osoa ez zidan utzi. Beraz, ez nuen
jarduera guztiak burutzeko aukera izan. Bestalde, egun horretan zazpi ikasle
bakarrik etorri ziren gelara besteak gaixo zeudelako. Etorri zirenak, ordea, oso
gustura burutu zituzten ariketa hauek. Jarduerak burutzen ari ginen bitartean
argazki batzuk atera nituen, ikasleak asko lotsatzen ziren argazkiak ateratzen
ari nintzela ohartzen zirenean. Amaitzeko, ikaslek gehien ezagutzen zituzten
sentimenduak poztasuna eta tristura ziren. Hortaz, hauek adierazteko orduan
zailtasunik ez zutela nabaritu nuen, baina beste batzuk adierazteko zailtasunak
nabariagoak egin zitzaizkidan. Amaitzeko, ikasle pare bat esku-hartzea amaitu
ondoren lotsatuta edo harrituta zeudela esan zidaten, sentimenduak ulertu
zituztela adieraziz. Honek asko poztu ninduen, ikusi nuelako jardueren bitartez
sentimendu berri batzuen kontzeptuak eta adierazpena barneratu zutela.
Hobetzeko proposamenak: Hasieran aipatu dugun bezala, garrantzitsua
iruditzen zaigu nahikoa denboraz sentimenduen gaia lantzea. Bestela umeek
ez dituzte emozioak guztiz barneratzen eta gorputz adierazpeneko ariketak
egiterakoan, zenbait gauza kolokan gelditu daitezke. Gainera, lehen aipatu
bezala, denbora falta dela eta, jarduera batzuk momentuan moldatu egin behar
izan genituen. Gustatuko litzaiguke jarduera hauek egun ezberdinetan
burutzea, errepikatuz, ikasleak hauetara ohitzeko. Modu honetan, adibide eta
sentimendu gehiago izango genituela pentsatzen dugulako.
Aurkezpenaren ondorengo hausnarketa
Aurkezpena egiten hasi aurretik urduritasun pixka bat sentitu dugu biok, izan
ere, gela guztirako hitz egin behar dugunean pixka bat urduri jartzen gara
denok. Hala ere, minutura ia urduritasun horretaz ahaztu gara eta aurkezpena
ahal den hoberen egiten saiatu gara. Modu lasai batean hitz eginez eta ahal
ziren azalpen onenak ematen saiatuz.
Gelakideak adi egon dira hitz egiten ari ginen bitartean eta gure azalpenak
ematean hauek guri begira zeuden. Aurkezpen amaieran ez dute galderarik
egin beraien zalantzak argitzeko, baina aurkezpena egin eta gero hurbil eserita
zeudenak aurkezpena gustukoa izan dutela esan digute. Klasea amaitzean,
berriz, praktikaldian bizitakoaz pixka bat hitz egin dugu beste ikasle batzuekin.
Bestalde, gure akats nabariena aurkezpenean praktikaldian burututako
jarduerez azalpen sakonago bat eman behar genuela izan da. Hau da,
aurkezpena burutzerako garaian guk bizitako esperientziari eta ikasleek
izandako jarrerari garrantzi gehiago eman diogu egin ditugun jarduerei baino.
Hau dela eta, jarduerak bideo motz batez aurkeztu ditugu. Aurkezpena berriz
ere egin beharko bagenu, jarduerei garrantzi gehiago emango genien eta bideo
jarri aurretik horri buruzko azalpen sakon bat eman.
Amaitzeko, gustura egon gara bion artean lan hau burutzen eta praktikaldian
egindako jarduerak eta erantzunak oso interesgarriak izan dira. Ikasleak
gustura hartu zituzten jarduerak eta horiek lantzean lortu nahi genituen
helburuak lortu genituela esango genuke.
Bibliografia
Arguedas. C. (2011). La expresión corporal y la transversalidad como un eje
metodológico construido a partir de la expresión artística. Revista Educación,
28(1), 123-131.
Azpeitia Ruiz, O. (2015). Gorputz adierazpena eta emozioak lantzen ikerkuntza-
ekintzaren bidez: irakasle talde baten ibilbidea. (Tesi doktorala). Donostia:
Euskal Herriko Unibertsitatea
Campos Mesa, M. C., Castañeda Vázquez, C. eta Garrido Guzmán, M. E.
(2011). Una experiencia educativa: El trabajo de las emociones y sentimientos
a traves del aprendizaje cooperativo. Revista Pedagogica de Educacion Fisica,
23, 31-36. Kontsultatua 2016ko irailaren 26a, in
https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3815374
Cañete Pullido, M. del Mar. (2009). La expresión corporal en la etapa de
infantil. El gesto y el movimiento. La expresión corporal como ayuda en la
construcción de la identidad y autonomía personal. Juego simbólico y juego
dramático. Las actividades dramáticas.
Cruz Cruz, P. (2014): Creatividad e Inteligencia Emocional. (Cómo desarrollar
la competencia emocional, en Educación Infantil, a través de la expresión
lingüística y corporal). Historia y Comunicación Social. 19.107-118.
DOKUMENTU OFIZIALAK: 237/2015 DEKRETUA. Eusko Jaurlaritza. Haur
Hezkuntzako Curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomian ezartzekoa. EHAA,
9.zenbakia. 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala.
Echeverría Aranaz, Nizeyimana Francisco. (2013). Emozioak gorputz
adierazpenaren bidez lantzeko proposamena. Nafarroa: Nafarroako
Unibertsitate Publikoa.
Learreta, B., Ruano, K. eta Sierra M. A., (2006). Didáctica de la expresión
corporal. Talleres monográficos. INDE. 201-202
Lago, T. (2011-2012). La expresión corporal en educación infantil. Diseño y
elaboración de una unidad didáctica.(Tesi doktorala). Universidad de Valladolid
Montavez Martin, M. (2012). La expresion corporal en la realidad educativa.
Descripcion y analisis de su enseñanza como punto de referencia para la
mejora de la calidad docente en los centros publicos de educacion primaria de
la ciudad de Cordoba. (Tesi doktorala). Cordoba: Universidad de Cordoba
Ruano Arriagada, K. (2004). La influencia de la expresion corporal sobre las
emociones: Un estudio esperimental. (Tesi doktorala). Madrid: Universidad
politecnica de Madrid.
Vizcarra Morales, M. T. (2007). Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan (0 -6
urte)
Vizcarra Morales Mª Teresa (2011): Gorputz Adierazpena Lehen Hezkuntzan.
EHU, Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetza. 169. Orrialdea.
https://addi.ehu.es/bitstream/10810/9170/1/testu%20osoa%20bizkarra.pdf
Berreskuratua: 2016-09-26

More Related Content

Similar to Gorputza erabili sentimenduak adierazteko eneritz otegi eta marta muriel ok

Itzal txinatarrak - Aurkezpena
Itzal txinatarrak - AurkezpenaItzal txinatarrak - Aurkezpena
Itzal txinatarrak - Aurkezpena
amaialantziego
 
Garapen kognitiboa
Garapen kognitiboaGarapen kognitiboa
Garapen kognitiboa
ana lopez
 
5. unitatea nortasuna definitiboa
5. unitatea nortasuna definitiboa5. unitatea nortasuna definitiboa
5. unitatea nortasuna definitiboaetxebazter
 
Gorputzarekin eta ahotsarekin komunikatzen12 13
Gorputzarekin eta ahotsarekin komunikatzen12 13Gorputzarekin eta ahotsarekin komunikatzen12 13
Gorputzarekin eta ahotsarekin komunikatzen12 13izinkunegi
 
Abilezi trebetasunak
Abilezi trebetasunakAbilezi trebetasunak
Abilezi trebetasunak
ana lopez
 
2 komunikazio eraginkorra
2 komunikazio eraginkorra2 komunikazio eraginkorra
2 komunikazio eraginkorraIciarU
 
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...
amaialantziego
 
Haur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaHaur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabrua
play taldea
 
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
amaialantziego
 
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketakMemoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Irekia - EJGV
 
Tertuliak Zientzia arloan
Tertuliak Zientzia arloanTertuliak Zientzia arloan
Tertuliak Zientzia arloan
bnhizkuntzak
 
Locke. giza adimenari buruzko entseiua ii
Locke. giza adimenari buruzko entseiua iiLocke. giza adimenari buruzko entseiua ii
Locke. giza adimenari buruzko entseiua iihausnartzen
 
Psikomotrizitatea eta Haur-Hezkuntza
Psikomotrizitatea eta Haur-HezkuntzaPsikomotrizitatea eta Haur-Hezkuntza
Psikomotrizitatea eta Haur-Hezkuntzaguest8ac143b
 
Adimen emozionala
Adimen emozionalaAdimen emozionala
Adimen emozionalaorbeamaia
 
25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz
Jota Cuatro
 
Osatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzoOsatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzoAFMENICA
 
Emozioen kontrola
Emozioen kontrolaEmozioen kontrola
Emozioen kontrola
Andrea Antunez Roncero
 
Irriz eta malkoz2 aurkezpena
Irriz eta malkoz2 aurkezpenaIrriz eta malkoz2 aurkezpena
Irriz eta malkoz2 aurkezpena
JIEABU
 

Similar to Gorputza erabili sentimenduak adierazteko eneritz otegi eta marta muriel ok (20)

Itzal txinatarrak - Aurkezpena
Itzal txinatarrak - AurkezpenaItzal txinatarrak - Aurkezpena
Itzal txinatarrak - Aurkezpena
 
Garapen kognitiboa
Garapen kognitiboaGarapen kognitiboa
Garapen kognitiboa
 
5. unitatea nortasuna definitiboa
5. unitatea nortasuna definitiboa5. unitatea nortasuna definitiboa
5. unitatea nortasuna definitiboa
 
Gorputzarekin eta ahotsarekin komunikatzen12 13
Gorputzarekin eta ahotsarekin komunikatzen12 13Gorputzarekin eta ahotsarekin komunikatzen12 13
Gorputzarekin eta ahotsarekin komunikatzen12 13
 
NORTASUNA
NORTASUNANORTASUNA
NORTASUNA
 
Abilezi trebetasunak
Abilezi trebetasunakAbilezi trebetasunak
Abilezi trebetasunak
 
Dismorfobia
DismorfobiaDismorfobia
Dismorfobia
 
2 komunikazio eraginkorra
2 komunikazio eraginkorra2 komunikazio eraginkorra
2 komunikazio eraginkorra
 
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...
 
Haur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaHaur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabrua
 
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
 
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketakMemoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
 
Tertuliak Zientzia arloan
Tertuliak Zientzia arloanTertuliak Zientzia arloan
Tertuliak Zientzia arloan
 
Locke. giza adimenari buruzko entseiua ii
Locke. giza adimenari buruzko entseiua iiLocke. giza adimenari buruzko entseiua ii
Locke. giza adimenari buruzko entseiua ii
 
Psikomotrizitatea eta Haur-Hezkuntza
Psikomotrizitatea eta Haur-HezkuntzaPsikomotrizitatea eta Haur-Hezkuntza
Psikomotrizitatea eta Haur-Hezkuntza
 
Adimen emozionala
Adimen emozionalaAdimen emozionala
Adimen emozionala
 
25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz
 
Osatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzoOsatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzo
 
Emozioen kontrola
Emozioen kontrolaEmozioen kontrola
Emozioen kontrola
 
Irriz eta malkoz2 aurkezpena
Irriz eta malkoz2 aurkezpenaIrriz eta malkoz2 aurkezpena
Irriz eta malkoz2 aurkezpena
 

Gorputza erabili sentimenduak adierazteko eneritz otegi eta marta muriel ok

  • 1. Gorputza erabili sentimenduak adierazteko Gorputz Hizkuntza Marta Muriel eta Eneritz Otegui UPV-EHU
  • 2. Sarrera Gorputz hizkuntza lantzeko, gorputz adierazpenaren barnean dagoen gorputza adierazteko eta komunikazio tresna bezala gaiaren barruan, gorputza erabili sentimenduak adierazteko atalean zentratuko gara gure lanean. Gai hau aukeratzeko ez genuen zalantzarik izan, garrantzitsua iruditzen zaigulako sentimenduak adierazten jakitea, are gehiago Haur Hezkuntzako lehenengo etapan. Etapa honetan umeak beraien gorputza ezagutzen hasten direlako eta behin ezagututa beraien sentimenduak azaleratzea errazagoa egingo zaielako. Gure lan honetan hasierako zatian gorputz adierazpena zer den edota zer definizio eman dizkioten autore ezberdinak azalduko ditugu eta gure gaiarekiko dagoen informazioa baita ere. Aurrerago Hezkuntza Curriculumarekin erlazionatuko dugu, bertan gure gaiarekiko zein lotura duen azalduz eta aurrerago egingo ditugun jarduerekin kontuan izango ditugun zenbait eduki eta kontzeptu. Zer da gorputz adierazpena? Gorputz adierazpena zer den azaltzea zaila da, izan ere, historian zehar definizio ugari eman dira eta autore bakoitzak modu batean azaldu du hau. Jarraian autore hauetako batzuen definizio edo azalpenak landuko ditugu. Maria Teresa Vizcarra (2011, 20-21 orri.) bere liburuan gorputz adierazpena honela ulertu daitekeela dio: “Gorputz adierazpena, mugimenduaren bidez nork bere sentimenduak azalarazteko hezkuntza artistikoarekin lotu daitekeen diziplina da. Diziplina honek mugimendua eta sentimenduak oinarrizko tresnatzat hartuz helburu adierazkor, komunikatibo eta estetikoak biltzen ditu”. Arguedasek (2011) ere, gorputz adierazpena diziplina bat dela dio, eta Vizcarraren ideiekin bat egiten du, gorputz adierazpenak gizakioi gure emozio, sentimendu eta ezagutzak adierazteko aukera ematen digula esanez. Baina diziplinaren ideia hau Motosek ere azaldu zuen, 1983. urtean, esanez gorputz adierazpenak mugimendu eta pentsamenduaren diziplinak bateratzen dituela. Mugimenduak, berriz, akto, estatu edo sentimendu bat irudikatzeko jomuga
  • 3. dute. Hau da, pertsona baten barnealdea adieraztea dute helburu. Motosek gorputz adierazpena gorputzaren lengoaia dela dio eta honen bitartez pertsonak beraien barneko mundua ezagutzera ematen dutela. Beraien sentsazio, emozio edo ideiak besteei komunikatzeko modua da. (Motos 1983 in Ruano 2004) Beste autore batzuek diziplina ordez beste terminologia bat erabiltzen dute gorputz adierazpena definitzerako garaian. Santiagok (1985) gorputz adierazpena gorputzaren manifestaziotzat hartzen du, gizakia hemen eta orain denaz eta besteekin eta munduarekin duen erlazioaren bitartez garatzen dela dio. Bara (1975), Birdwhistell (1979), Stokoe (1978) eta Harf-ek (1996), aldiz, gorputz adierazpena pertsona den bezalakoa ezagutzera ematen duen mintzaira moduko bat dela diote. (Bara, Bridwhistell, Stokoe eta Harf in Ruano 2004) Ideia honekin bat dator Echeverría (2013, 7. orr.), honek dio gorputz adierazpena dantza libre kontzeptutik eratorria dela, hau da, metodologia hau mugimendua modu pertsonal batean gauzatzean oinarritzen dela, sormenari garrantzia ematen diolarik. Gorputzaren mugimenduen osagarriak aztertuz lengoaia bat dela alegia. Hortaz, gorputz adierazpenak lengoaia baten funtzioa hartzen du. Mugimendu propioen bidez (hiztegia), hauek ondo ordenatuta, forma eta eduki baten transmisioa lortu ahal izateko. Beste hainbat lengoaia artistikok bezala (pintura, eskultura..) ideiak, emozioak eta sentsazio pertsonalak transmititzeko helburuak izango ditu. Emozioak gorputz adierazpenaren bidez lantzeko proposamena. 10. horrialdetik hartutako grafikoa
  • 4. Gorputz adierazpenak duen helburua azaltzerako garaian ere, autore ezberdinak helburu ezberdinak aipatzen dituzte. Esate baterako, Consuelo Arguedasek (2004) dio gorputz adierazpenak gizakiari prozesu kreatiboa eta komunikazioa erraztea duela helburu eta hau gorputza ezagutzaren, espazioaren eta objektuen maneiu eta autokonfiantzaren sendotzearen bitartez lortzen dela. Aymerichek (1977) in Ruano (2004, 121 orr.), ordea, gorputz adierazpena oreka fisiko eta psikiko bat lortzeko funtsezko bitartekaria dela dio. Gorputza besteekin eta munduarekin irudikatzeko balio gehien duen erreminta dela azaltzen du. Eta Learretak (2000) in Ruano (2004, 14 orr.) gorputz adierazpena garatuz, gizabanakoaren bizipenak, sentsazioak, beldurrak, lotsak, desioak eta errefusak azalarazten direla esaten du. Gorputz adierazpenak gizabanakoaren dimentsio motorra mugiarazten duelako erlazio sozio- afektiborantz hain zuzen. Maria del Mar Cañete Pullidok (2009) idatzitako artikuluan, gorputzak erabiltzen dituen zeinu sistemak orokorrean keinuak eta mugimenduak izaten direla dio. Hori dela eta, aurpegiko mimikek eta keinuek sentimenduen adierazpenean eta komunikazioan paper garrantzitsua hartzen dute eta haurrek hauek zuzentasunez komunikatzeko ezinbestekoa da hau gelan lantzea. Arguedasek (2011) ere erreferentzia egiten dio ideia honi eta berak, gorputz adierazpenaren bidez gizakiok, espontaneoki gure gorputzaren nahi eta desirak adierazteko aukera izaten dugula aipatzen du. Maria Teresa Vizcarrak (2011) bere liburuan Sierraren (1996) ideia hau azpimarratzen du; “Gorputz-adierazpena da gorputza erabiltzea, barneratzea, bilatzea eta onartzea, gorputza erabiltzen baita emozioak, ideiak, pentsamenduak, sentipenak, sentimenduak eta bizipenak adierazteko, sormena gauza guztien aurretik jarrita”. Ideia honek garbi erakusten ditu orain azaldutako ideia guztiak modu batean elkarrekin loturik daudela, izan ere, gorputz adierazpenaren bidez haurrek beraien nahi eta sentimenduak adierazteko aukera dutela azpimarratzen da. Hau dela eta, gorputz adierazpena Haur Hezkuntzako haurrekin lantzea ezinbestekoa da.
  • 5. Horren ildotik, gorputz adierazpena hezkuntza sistemara igarotzean, ikasleak bere gorputzaren kontzientzia hartzea du helburu. Baita bere espresio, sormenezko eta komunikazioko posibilitateaz kontzientzia hartzea ere. Hau dela eta, sentitzen duen gorputza aurkitzen saiatu behar gara, kontzientziatik at dagoen gorputza, buruz ikasi duen gorputzetik kanpo alegia. Gorputz adierazpenaren oinarria gorputza da eta honen hasiera eta bukaera gure bizipen emozionalak osatzen dituzte. (Ruano, 2004) Maria Teresa Vizcarraren (2007) iritziz, Haur Hezkuntzan, haurrek burutzen dituzten mugimenduak eta keinuak ezinbestekoak dira gauzak adierazteko, gorputza arakatuz eta mugitzeko aukerak eta mugak aztertuz antzezpena, imitazioa, mugimendu sortzaileak... sortzen baitira. Honetaz gain, gorputz-adierazpena konpetentzia motorra hobetzeko ere erabili daiteke, hala nola, oreka, koordinazioa edota lateralitatea. Lehenengo 5-6 urtetan umeak oinarrizko mugimenduak eskuratzen ditu, aldez aurretik ohiturazko trebetasun eta abileziak eskuratu dituelarik (4 urte arte). Bestalde, Wickstromen esanetan (1990), honako hauek dira oinarrizko mugimenduak: korrika egitea, salto egitea, jaurtitzea, mugikariak hartzea, jaurtitzea oinarekin kolpatuz, jaurtitzea objektu edo inplementu batekin kolpatuz. Esan beharra dago, Haur Hezkuntzan ezin dela imitazioaren bidez hobetu, esperimentazioa ezinbestekoa baita; elementu desberdinekin jolastuz, gauza desberdinak ukituz, eraikiz zein deseginez, esaterako. Hortaz, Haur Hezkuntzan esperimentazio hori burutzera animatu beharko genituzke haurrak. Gorputza adierazteko eta komunikatzeko tresna. Gorputza erabili sentimenduak adierazteko Guri egokitu zaigun gaia gorputzaren bitartez sentimenduak adieraztea da. Hau gorputz adierazpenaren barne atal moduan kokatuko genuke, izan ere, gorputz adierazpena lantzeko oinarrizko erreminta norberaren gorputza da eta bestetik, sentimenduak adierazten ikastea oinarrizkoa da ez-hitzezko komunikazio egoki bat izateko. Hau zuzen burutzeko, lehenik eta behin, haurrak norbere gorputza ezagutzea funtsezkoa da.
  • 6. Cardonak (2012) dio gorputza haurraren komunikazio tresnatzat uler daitekeela, bere inguruarekin elkarrekintzan jarduteko modua, eta bere sentimendu, sentsazio, ideiak... azaleratuko dituena. Hizkuntza oso bat osatzen du, eta gorputzaren bidez pertsona bakoitza emozio, sentsazio, sentimendu eta pentsamenduak adierazi ditzake in Onintze Azpeitia (2015, 45 orr.) .Barneko eta kanpoko munduarekin harremanetan jarri behar dugu, besteekin komunikatu behar dugu, eta keinuaren erabilera menderatzea ezinbesteko bihur daiteke horrelako kasuetan. Hitzezko mintzaira garrantzitsua bada ere, gorputz-hizkuntzak garrantzia izugarria hartzen du. Interesgarria da keinua eta adierazpena aztertzea, eta horren inguruan ikertzea adierazpide berriak bilatuz, pertsonen arteko komunikazioa eta ulermena hobetu ahal izateko (Vizcarra eta Murua, 2014). Gainera, Mar Montavezek (2012) bere doktore tesian dio, ordea, “emozio desberdinak, gorputzak dituen egoera desberdinekin lotuta egoten direla. Fisiologikoki gorputz atal hauekin daude lotuta normalean: Gihar lauetan, bihotz taupadetan eta hormonen jariaketan; Gorputzeko fluidoen konposaketa kimikoan; Hezurretako giharren ekintzen aldaketetan. Beraz, atal hauek erantzuteko aukera emango digute, beharrezko egokitzapena lortzeko. Egoera berdin batek eragin desberdina sortzen du pertsona bakoitzarengan.” Onintze Azpeitiak (2015, 76 orr.) Bestalde, Echeverríak (2013) dio, mugimenduak adierazpen esanahia izan dezan lehenik eta behin gorputza osatzen duten elementu desberdinei erreparatu behar diegula, hots, gorputzaren ezaguerari, gorputzaren irudiari, gorputz segmentuei, ardatzei, planoei, posturari… Gorputzaren eta gorputz segmentuen ezaguerak mugitzeko kapazitatea eta parte hartzen duten segmentuen ezagutza eskatzen du.Gorputzaren kontzientzia eta gorputzaren mugimendu posible eta segmentuak ezagutzeak berebiziko garrantzia dauka gorputz adierazpenean.
  • 7. Hau dela eta, Motosek (1983) gorputzaren segmentuak honela sailkatzen ditu:  Burua: Burua  Besoa: Besoa + eskua  Hanka: Hanka + oina  Bularraldea: Bularra + lepoa + burua  Soina: Gerria + bularra + lepoa + burua  Gorputz-enborra: Aldaka + gerria + bularra + lepoa + burua Autore honentzat (Motos (1983) in Echeverría (2013, 14. orr.), unitate hauetako bakoitzak adierazkorra da modu independentean eta honek eskaintzen dizkigun aukera eta konbinazio infinituekiko kontziente izan behar gara. Honela gorputza atalen konbinaketa horien bidez mugimendu simetriko edo asimetrikoak egiteko gai izango gara modu natural batean. Segmentu bakoitzak adierazpen gaitasuna duenez, bakoitzak adierazpen balio propio bat izango du. Enborrak indarra adierazten du, aurpegiak emozioak, eskuek ekintza eta sentimenduak eta hankek mugitzeko formaren jarrera. Hortaz, Haur Hezkuntzan sentimenduei eta adimen emozionalari erreparatzea funtsezkoa da. Adimen emozionala definitzeko Purificacion Cruzen (2014) artikuluan Daniel Góleman- enek (1996) aipatzen du, sentimenduekin harremanetan jartzeko gaitasuna izango litzatekeela eta hauetaz aprobetxatzen garela bakoitzaren jarrera gidatzeko eta sentimenduak era egokian erabiltzeko. Begoña Ibarrola (2009), in Purificacion Cruzen (2014) Adimen emozionalarekin lantzeko gaitasunak ondorengoak direla dio:  Emozioen berezko ezagutza (auto-kontzientzia)  Emozioak erregulatzeko gaitasuna (auto-kontrola)  Bakoitzaren burua motibatzeko gaitasuna (auto-motibazioa)  Besteen emozioak ezagutzeko gaitasuna (enpatia)  Erlazioak kontrolatzeko gaitasuna (trebezia soziala)
  • 8. Hau guztia dela eta, sentimenduak gorputzaren bidez lantzea funtsezkoa da Haur Hezkuntzan. Hau burutzeko, simulazio edo fikziozko jolasak burutu daitezke adibidez. Izan ere, hauen bidez emozioak adierazten dira. Cruz-ek (2014) gaitasun emozionala jolas dramatikoarekin erlazionatzen du ere. Dramatizazioa tresna bezala erabiltzen du gorputzaren mugimenduentzat, keinuentzat, hitzentzat, ... Antzerkia umearengan, bereziki jolas dramatikoa, umearen energia emozionala, seguritatea eta duen kreatibitatea adieraztea du funtsa. Modu horretan dituen zailtasunen edo arazoen aurrean komunikatzea lortzen baitu. Sentimenduak adierazteaz gain (positiboak nahiz negatiboak), sentimendu desatsegin horiek sorrarazten dituzten egoeren aurrean irtenbideak aurki daitezke. Lankidetza-jolas irudimentsua sustatuz, emozionalitate positiboa indartzen dugu. Bestalde, haurrak txikiak direnez sentimenduen hiztegi bat egitea gomendagarria izan daiteke ere. Nola sentitzen garen deskribatzen duten hitzak oso tresna indartsuak baitira; “gertatzen dena” kontatzeko eta gauzak geure barruan gordetzeak eragiten duen tentsioa baretzeko aukera ematen digute. Beren sentimenduak adierazteko hitzik ez duten pertsonak sarritan zapuztuta sentitzen dira; emozioak ezkutatu egiten dituzte edo modu desegokian azaleratzen dituzte, indarkeria erabiliz adibidez. Honekin batera, sentimenduak kontrolik gabe beste pertsona batengan hustea ez dagoela ongi irakatsiko beharko zaie haurrei. Emozioak errespetuz adierazi behar dira, eta besteei gauza bera egiten utzi behar diete. Gure gaian gehiago zentratuz, gorputzaren bidez (gorputz-atalen, aurpegiaren, jarreren… bidez) emozioak eta afektuak adierazten dira. Izan ere, hitzen bidez sentimenduak ezin dira gorputzaren bidez bezain ongi eta garbi adierazi. Hau dela eta, lan honetan jarduera ezberdinak proposatuko ditugu gorputzaren bitartez haurrek sentimenduak lan ditzaten.
  • 9. Nola erlazionatu gure curriculumarekin Oinarrizko Hezkuntza Curriculuma arautzen duen 237/2015 Dekretuan oinarritu gara curriculumaren lotura lantzeko. Haur Hezkuntzako etapa 0-6 urte bitartean gauzatzen den arren, bi zikloetan banatzen da: lehenengo zikloa (0-3) eta bigarren zikloa(3-6). Gure ariketak lehenengo zikloko ikasleei bideratuta egongo dira, gorputza adierazteko tresna izanik gai orokorra eta gorputza erabili sentimenduak adierazteko izango da bereziki gure atala, beti ere haur hezkuntzako curriculumeko, konpetentzia, helburu eta edukietan oinarrituta. Gure lanaren oinarrizko zehar-konpetentzietatik ondorengoetan oinarritu gara: 1. Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia. 2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. 3. Elkarbizitzarako konpetentzia. 4. Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia. 5. Izaten ikasteko konpetentzia. Curriculumaren antolamenduak arautzen duenaren inguruan haurrak bere lehengo etapan bizitzen dituzten egoerarekin erlazionatzen dute hezkuntza- planteamendua bi esperientzia-eremuetan banatzen ditu. Batetik, Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagutza eta bestetik, Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena. Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagutzaren eremuak honakoa hartzen du barne: Norberaren gorputza ezagutzea da, haurrarentzat, pertsona den aldetik bere burua ezagutzeko lehen erreferentea, baita «ni» nozioa eta bere buruaren gaineko irudia osatzekoa ere. Eta Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpenak honakoa: Norberaren baitako eta kanpoko munduaren arteko lotura egiten dute hizkuntzek; izan ere, haien bidez, errealitatea adierazten dugu, portaerak erregulatzen ditugu, hartu-emanak izaten ditugu eta, besteak beste, pentsamenduak, sentimenduak eta bizipenak adierazten ditugu.
  • 10. Norberaren baitako eta kanpoko munduaren arteko lotura egiten dute hizkuntzek; izan ere, haien bidez, errealitatea adierazten dugu, portaerak erregulatzen ditugu, hartu-emanak izaten ditugu eta, besteak beste, pentsamenduak, sentimenduak eta bizipenak adierazten ditugu. Honako esperientzia-eremuen barruan oinarrizko diziplina-konpetentzia espezifiko hauek landuko dituzte haurrek bereziki gure lanaren planteamenduaren arabera: 1. Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia: Sentimenduak eta emozioak adierazi eta bizipenak izan ahala, pertsonek gero eta gehiago ezagutzen dute beraien burua. Adierazpen eta bizipen horien bidez harreman eta lotura eraikitzaileak ezartzen dira beste pertsona batzuekin eta ingurunearekin, entzuteko, azalpenak emateko eta elkarrizketan aritzeko ahalmenak lantzen dira, eta komunikazio-trukerako arau eta gizarte-ohiturak betetzen ikasten da. 2. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia: Haurrak gizarte-errealitatea ulertzeko bidea urratzen dute familian eta eskolan prestutasunez, errespetuz, elkarlanean eta ekimenez parte hartzen dutenean, genero-diskriminaziorik gabe. Honako jardun hauek landu behar dira bizikidetzarako trebetasun sozialak eskuratzeko gizarte plural eta demokratikoetan: norberaren inguruko esparru guztietan gogoz eta arduraz parte hartzea, jokabide egokiak eta desegokiak bereiztea, gatazkak bide baketsuetatik konpontzea, norberaren iritziak adierazi eta defendatzea, eta gainerako pertsonen iritziak errespetatzea. 3. Konpetentzia motorra. Haurrak, jarduera motor kontzientearen bidez, bere nortasun propioa eraikitzen du, bere gorputza ezagutzen du eta hura adierazpen-bitarteko moduan
  • 11. erabiltzen, gorputz-egitura osatzen du, denbora-errealitatea bizi du, eta kanpo- munduaz eta gainerako pertsonekin harmonian konpartitu behar duen espazioaz jabetzen da. Kanpo-munduan «den bezala» adierazteko aukera ematen dio gorputz- adierazpenak haurrari, eta horretarako, keinuak, aurpegierak, mugimenduak, gorputz-jarrerak, ukimena eta antzeko baliabideak erabiltzen ditu. Baliabide horien bidez, ideiak eta emozioak adierazten ditu, eta egokitasunez interpretatzen eta balioesten ditu gainerako pertsonen adierazpenak. Haur Hezkuntzako lehen zikloan (0-3 urte), gorputza da mundua arakatzeko eta esperientziak izateko abiapuntua. Adin horietan eratzen dira errealitatea ulertzeko oinarriak, eta eratze-prozesu horretan, espazioak, denborak, kausalitateak, erritmo biologikoek, plazerak, minak eta beste aldagai ugarik osatutako erreferentzia-esparrua eraikitzen da. Prozesu horretan, bere nortasun soziala deskubritzen du haurrak, eta komunikaziorako modu askotarikoak lantzen ditu. Lehenengo esperientzia eremuko helburuetatik gure gaiarekiko egokienak iruditu zaizkigunak hauek dira: 1) Ohartzea norbera pertsona berezia dela eta nork bere buruaren gaineko irudi orekatu eta positiboa osatzea, norberaren nortasuna eraikitzeko. 2) Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea, zentzumen-pertzepzioa lantzea eta testuinguruaren ezaugarrietara doitzea mugimenduaren tonua, oreka eta koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak deskubritzeko. 3) Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.
  • 12. Edukiei dagokionez, gorputza eta emozioak autoerregulatzea izango da ildo nagusia. Eta lehenengo zikloari dagokionez, gure praktikak ziklo horretara zuzenduta egongo direlako: 1. Arian-arian, norberaren gorputza eta nortasuna eraikitzea eta onartzea. 2. Norberaren eta gainerako pertsonen sentimenduak, emozioak, oinarrizko beharrizanak eta interesak adieraztea, identifikatzea eta erregulatzen hastea. Laguntza onartzea eta, arian-arian, hura bilatzea. Bigarren esperientzia eremuko helburuetatik gure gaiarekiko egokiena iruditu zaiguna hau da: 1. Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko. Edukiei dagokienez, aurreko esperientzia eremuan bezala, gorputza eta emozioak autoerregulatzea izango da ildo nagusia. Eta edukiak: 1.multzoa: 1. Ahozko hizkuntza ulertu eta adierazteko urratsak ematea arian-arian, beharrizanak eta emozioak komunikatzeko, izandako bizipenak gogoratzeko eta norberaren portaera erregulatzeko. 2. Hizkuntzaz kanpoko zeinuak (intonazioa, keinuak, aurpegierak) ezagutzea eta arian-arian erabiltzea, komunikazio-xedearen esanahia indartzeko. 2.multzoa: 1. Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna, keinua. 2. Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz- adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzeko interesa izatea.
  • 13. Gure ustez, funtsezkoa da elkarrekiko konfiantza eta onarpeneko harremanak ezartzea familien eta eskolaren artean, hezkuntzarekiko erantzukizunak partekatu eta haurraren oinarrizko beharrizan hauek asetzeko. Atal praktikoa Gure atal praktiko honi dagokionez, lan guzti honen zehar hitz egiten egon garen gaia landuko dugu, hau da, Gorputza erabili sentimenduak adierazteko. Atal teorikoan aipatu bezala, hitzezko mintzaira garrantzitsua bada ere, gorputz-hizkuntzak garrantzia izugarria hartzen du. Interesgarria da keinua eta adierazpena aztertzea, eta horren inguruan ikertzea adierazpide berriak bilatuz, pertsonen arteko komunikazioa eta ulermena hobetu ahal izateko (Vizcarra eta Murua, 2014). Hau dela eta, gure jardueretan besteekin komunikatzea izango da ildo nagusietako bat. Baina, komunikatzeko modua ez-hitzezko hizkuntzan oinarrituko da. Izan ere, Cardonak (2012) dioen bezala, gorputza haurraren komunikazio tresnatzat uler daiteke, bere inguruarekin elkarrekintzan jarduteko modua, eta bere sentimendu, sentsazio, ideiak... azaleratuko dituelako honen bitartez. Hizkuntza oso bat osatzen du, eta gorputzaren bidez pertsona bakoitza emozio, sentsazio, sentimendu eta pentsamenduak adierazi ditzake in Onintze Azpeitia (2015, 45 orr.). Jarduerak Haur Hezkuntzako 2.ziklora bideratuta egongo dira. Praktiketan izango ditugun ikasleak ziklo horretakoak izango direlako, egokia iruditu zaigu horrela egitea. Gainera, esan beharra dago Lehen Hezkuntza ikasitako ikasleak garela eta gure lehenengo esperientzia izango dela adin horretako haurrekin. Aurkeztuko ditugun jarduerak hiru saioko luzeera izango dute, saio bakoitzak 45 minutukoa dela kontuan hartuz. Lehendabiziko saioan garrantzia emango diogu haurrak norberaren gorputza ezagutzeari, Maria Teresa Vizcarrak (2011) bere liburuan Sierraren (1996) ideia
  • 14. hau azpimarratzen du lehenago aipatu bezala; “Gorputz-adierazpena da gorputza erabiltzea, barneratzea, bilatzea eta onartzea, gorputza erabiltzen baita emozioak, ideiak, pentsamenduak, sentipenak, sentimenduak eta bizipenak adierazteko, sormena gauza guztien aurretik jarrita”. Beste bi saioetan berriz, emozioen munduan murgilduko gara, jolasen bidez gure sentimenduak ezagutzeko baita ere besteekin partekatzeko. EMOZIOEN MUSEOA HELBURUAK ● Behaketa gaitasuna garatzea eta ez hitzezkohizkuntzarekiko errespetua, bai propioa, baita gelakideena ere. ● Alfabeto komunikatiboa hobetzea, honen elementuak ezagutuz. ● Egoera bakoitzean adierazten den ez-hitzezko mezua baloratzen ikastea. ● Gelakideekin lan taldean lan egitea ikastea. MATERIALA Emozio ezberdinak agertzen diren txarteltxoak. Haurrak irakurtzen ez dakitenez, txarteltxoan aurpegi baten marrazkia edo argazkia agertuko da emozio bat adieraziz(tritura, poztasuna, beldurra, haserrea…). ANTOLAKETA Gelakideak bi talde handietan banatu ESPAZIOA Gela, gimnasio edo patioan, ikasleak sakabanatuta egongo dira espazio osoan zehar.
  • 15. GARAPENA Lehenengo taldeko ikasleak gelatik ibiliko dira emozio bat adierazten duen txarteltxo bat eskuan dutelarik. Beste taldekoek, ordea, gelatik ibiliko dira ere, baina nahi duten emozioa adieraziz. Txartela duten ikasleak adi egon beharko dira eta norbaitek beraien txartelan agertzen den emoozioa adierazten ari bada, pertsona horrengana joan eta erakutsi txartela ea asmatu duen jakiteko. Asmatu badu, ikasleak egiten ari zen emozioa aldatu beharko du. Irakasleak esaten duenean rol aldaketa emango da, hau da, txarteltxoak zituzten ikasleak emozioak adieraziko dituzte eta emozioak adierazten ari ziren ikasleak txartelak izango dituzte. AURPEGIAREKIN JOLASTUZ HELBURUAK ● Behaketa gaitasuna garatzea eta ez hitzezko lengoaiarekiko errespetua, bai propioa, baita gelakideena ere. ● Alfabeto komunikatiboa hobetzea, honen elementuak ezagutuz. ● Egoera bakoitzean adierazten den ez-hitzezko mezua baloratzen ikastea. MATERIALA Ispilua ANTOLAKETA Banaka, ispiluari begira ESPAZIOA Gimnasioan, ispiluaren aurrean kokatuz. GARAPENA Irakasleak esaten dituen emozio ezberdinak adiierazi ispilura begira. Jarraian, irakasleak argibide zehatzagoak emango ditu, hots, emozioak adierazi beharko dituzte baina aurpegiko atal bat bakarrik erabiliz. Esate baterako, poza adierazi
  • 16. ezpainekin edo harridura bekainekin. Gero, irakasleak gorputz atal bat mugitzeko esango die eta irakasleak beraien aurpegia ispiluan begiratuz zein emozio adierazten ari diren jakin beharko dute. Hala nola, bekain bat altxatuz zein amozio adierazi daitekeen (maltzurkeria, harridura, haserrea…) edo hortzak indarrez estutuz (haserrea, amorrua…) NOLA SENTITZEN DIRA ANIMALIAK? HELBURUAK ● Sentimendu bat adierazteko gaitasuna garatzea.. ● Besteek adierazten dituzten keinuen ulermena garatzea. ● Taldeka lan egiten ikastea. MATERIALA Ez da materialik erabiltzen ANTOLAKETA 4 ikasleetako taldeetan banatuko dira ESPAZIOA Gela, gimnasio edo patioan, ikasleak sakabanatuta egongo dira espazio osoan zehar. GARAPENA Irakasleak talde bakoitzari zein animali diren esango die eta baita hau nola sentitzen den ere. Adibidez, lehoiak triste daude, tximuek pozik edo txakurrek hotza dute. Talde bakoitzak, irakasleak esandakoa irudikatu beharko du eta beste taldeak talde batek irudikatzen ari den animalia eta sentimendua asmatu beharko du.
  • 17. ZER NAIZ NI? HELBURUAK ● Sentimendu bat adierazteko gaitasuna garatzea.. ● Besteek adierazten dituzten keinuen ulermena garatzea. ● Besteek erabiltzen dituzten ez-hitzezko komunikazioa ulertzea eta errepetatzea. MATERIALA Emozioen eta animalien txarteltxoak. ANTOLAKETA Ikasleak gelan zehar banatuko dira eta bakoitzak bi txarteltxo izango ditu. Bat animali batena eta bestea emozio bat adierazten duena. ESPAZIOA Gela, gimnasio edo patioan, ikasleak sakabanatuta egongo dira espazio osoan zehar. GARAPENA Ikasle bakoitzari bi txartel (animalia eta emozioa) itsatsiko zaizkio gorputzean, baina bera hauek ikusteko gai ezingo da izan. Ondoren, ikasleak espazioa zehar kokatuko dira eta gelakideak dituen emozio eta animalia adierazi beharko dute, gelakide horrek zein animali eta sentimendu dituen asmatu arte. Modu honetan, ikasle bakoitzak ze animali den jakingo du eta animali hori nola sentitzen den ere. Esate baterako, tigre bat haserre dagoela adierazteko, haurra tigrearen modura mugitu beharko dau lau anketan eta aurpegiarekin haserre dagoela irudikatu beharko du.
  • 18. ALDERANTZIZKO MUNDUA HELBURUAK  Adierazkortasuna garatzea  Gorputz eskemaren egitura barneratzea MATERIALAK Ez da materialik erabiltzen ESPAZIOA Gela, patio edo gimnasioan sakabanatua bakoitzak nahi duen espazioa betez. GARAPENA Gelan azti bat egongo da, azti horrek botere magikoak izango ditu eta bere eskuarekin ukitzen duen pertsona bakoitza esaten duen kontrakoa egin beharko du beti. Aztiak agindu ezberdinak ematen joango da eta beste guztiak esaten duenaren kontrakoa egin beharko dute: - Eserita geratuko gara, zutik geratuko gara, etzan egingo gara, barre egingo dugu, triste egongo gara, guztiak eskua emango dugu, salto egingo dugu, poliki ibiliko gara, korrika egingo dugu, eskuineko besoa altxatuko dugu … KONTRAKO SENTIMENDUAK HELBURUAK ● Sentimenduak adieraztea ● Sentimenduen antonimoa ikastea MATERIALAK Ez da materialik behar.
  • 19. ESPAZIOA Gela edo daukagun espazio oso erabili sakabanatuta. GARAPENA Bikoteka jarriko gara gelaren espazio guztiak betez. Bikoteko batek sentimendu bat adierazten saiatu beharko da gorputzarekin eta aurpegiko espresioarekin baino hitzik erabili gabe. Besteak sentimendua zein den konturatzen denean, sentimendu horren kontrakoa egin beharko du, hitzik erabili gabe, gorputzarekin soilik. EMOZIOAK AZALERATZEN HELBURUAK ● Sentimenduak identifikatzea eta bereiztea ● Sentimenduak adieraztea ● Talde lanean lan egiten ikastea MATERIALAK Eskura daukagun edozein materiala erabilgarria izango da, eta musika ezberdinak hautatu egin behar ditu irakasleak. ESPAZIOA Gimnasioan edo psikomotrizitate gela egitea izango litzateke egokiena, eta taldetan sakabanatuta. GARAPENA Taldeetan banatu egin behar dira, eta irakasleak talde bakoitzari musika ezberdin bat emango dio. Talde bakoitzak musika horrek sentiarazten dion sentimendua adierazteko eszena edo egoera ezberdinak antzeztu beharko dituzte beste gelakideen aurrean.
  • 20. Aurkezpena Sarrera: Gure esku-hartzea egiterakoan, garrantzitsua iruditzen zitzaigun aurretik sentimenduak pixka bat lantzea, behintzat hauen inguruko nozioak izan zitzaten. Bi ikastetxetan gu iritsi baina lehenago ez zuten emozioen inguruan ezer landu, beraz Prakticum IIIaren esku-hartzea emozioak lantzeko aprobetxatu genuen. Bideoan ikusi ahalko da aurretik emozioak lantzeko egindako zenbait ariketa, eta horrela gorputz adierazpeneko ariketak kontestu baten barruan kokatu genituen. Hala nola, esku-hartzea ipuin batekin hasiko zen, koloretako munstroa hain zuzen ere. Liburuarekin kontestuan sartu ziren eta sentimenduetaz jabetzen hasiko ziren. Ondoren emoziometro bat egin genuen, pintza batzuen bidez egunero nola sentitzen ziren adierazi behar zuten zegokion argazkian kokatuz. Gainera, jarduera hauek borobiltzeko asmoz, aurpegi bat egin genuen eskulan modura, honekin jolas zezaten eta sentimenduak lantzeko. Sentimenduen garrantzia: Bestalde, sentimenduak eta emozioak gaiak Haur Hezkuntzan lantzea funtsezkoa iruditzen zaigu, adin tarte honetan haurrak sentitzen dutena adierazteko zailtasunak izan ditzaketelako. Hau dela eta, proposatutako jardueren bitartez hitzezko eta ez-hitzezko komunikazioan sentimendu ezberdinak nola adierazi ikasiko dute. Bestalde, adimen emozionala garatzea oinarrizkoa da eta hau egiteko, sentimenduak landu behar dira bai gelan baita psikomotrizitate gelan ere. Egoeraren deskribapena: Gure egoera zein izan den jakin dezazuen, Jarduerak 3 urteko umeekin burutu ditugu biak. Batek, Tolosako Hirukide ikastetxean eta besteak, Urretxu-Zumarragako ikastolan. Ikastetxeko psikomotrizitate gelan, patioan eta ohiko gelan burutu ditugu ariketak, aukera geneukan momentua aprobetxatuz hauek praktikan jartzeko. Hirukideren kasuan, psikomotrizitatea astean bitan joaten ziren ordu eta erdiz, gainera ingelesez eta Urretxu- Zumarragako ikastolan astean behin eta bi orduz joaten ziren.
  • 21. Jardueren moldaketak: Eskolan egunerokotasunean gertatutako hainbat egoera direla eta, saio oso bat egiteko aukerarik ez genuen izan. Beraz, psikomotrizitate saio bateko zati bat erabili genuen jarduera batzuk burutzeko eta besteak gela edo jolastokian jarri genituen praktikan ikasleekin. Hau horrela, jarduerak momentuan moldatu behar izan genituen, baina jarduera bakoitzak dituen helburuak betetzen saiatu ginen. Honetaz gain, ikasleak txikiak direnez batzuetan lotsatu edo sentimendua nola adierazi ez zekiten, hau saihesteko jarduera bera egun ezberdinetan landu beharko genuela ondorioztatu dugu. Modu honetan, ikasleak praktika hartuko zuten jarduera hauek burutzen eta sentimendu ezberdinak lantzeko aukera izango genuen.  Bideoa Bakoitzaren esperientzia: E:Urretxu-Zumarragako ikastolan espero nuena baino gusturago egon naiz. Gainera Haur Hezkuntzako nire praktika bakarrak izan dira, nahiz eta hiru urteko haurrekin lehenengo kontaktua ez izan. Nire gelan 16 ikasle eta tutorea zeuden, nirekin nahiko esku zabala izan da gainera. Esku-hartzea burutzerakoan momentu askotan bakarrik egon nintzen gelan eta pixka bat zaila izan zait azalpena ematea eta argazkiak ateratzea. Bestetik, ez nuen izan gustatuko litzaidaken denbora nahikoa izan, nahiz eta ikasleak burututako jarduerak egiterakoan oso ondo pasa. Gainera gabonak eta ondorengo asteak, ikasle asko gaixo egon dira eta jarduerak guztiek egiteko aukera ez dute izan. M: Hirukiden praktikak oso gustura egin ditut eta ikasle taldea 19 haurrez osaturikoa zen. Tutorearekin oso gustura egon nintzen, baina azkeneko bi asteetan, hau da, gabonak eta gero, ordezko batekin egon nintzen. Ordezko honek, nik esku-hartzea burutzen nuen bitartean ez zidan ezer ez lagundu eta jarduera hauek egiteko psikomotrizitate saio osoa ez zidan utzi. Beraz, ez nuen jarduera guztiak burutzeko aukera izan. Bestalde, egun horretan zazpi ikasle bakarrik etorri ziren gelara besteak gaixo zeudelako. Etorri zirenak, ordea, oso gustura burutu zituzten ariketa hauek. Jarduerak burutzen ari ginen bitartean
  • 22. argazki batzuk atera nituen, ikasleak asko lotsatzen ziren argazkiak ateratzen ari nintzela ohartzen zirenean. Amaitzeko, ikaslek gehien ezagutzen zituzten sentimenduak poztasuna eta tristura ziren. Hortaz, hauek adierazteko orduan zailtasunik ez zutela nabaritu nuen, baina beste batzuk adierazteko zailtasunak nabariagoak egin zitzaizkidan. Amaitzeko, ikasle pare bat esku-hartzea amaitu ondoren lotsatuta edo harrituta zeudela esan zidaten, sentimenduak ulertu zituztela adieraziz. Honek asko poztu ninduen, ikusi nuelako jardueren bitartez sentimendu berri batzuen kontzeptuak eta adierazpena barneratu zutela. Hobetzeko proposamenak: Hasieran aipatu dugun bezala, garrantzitsua iruditzen zaigu nahikoa denboraz sentimenduen gaia lantzea. Bestela umeek ez dituzte emozioak guztiz barneratzen eta gorputz adierazpeneko ariketak egiterakoan, zenbait gauza kolokan gelditu daitezke. Gainera, lehen aipatu bezala, denbora falta dela eta, jarduera batzuk momentuan moldatu egin behar izan genituen. Gustatuko litzaiguke jarduera hauek egun ezberdinetan burutzea, errepikatuz, ikasleak hauetara ohitzeko. Modu honetan, adibide eta sentimendu gehiago izango genituela pentsatzen dugulako. Aurkezpenaren ondorengo hausnarketa Aurkezpena egiten hasi aurretik urduritasun pixka bat sentitu dugu biok, izan ere, gela guztirako hitz egin behar dugunean pixka bat urduri jartzen gara denok. Hala ere, minutura ia urduritasun horretaz ahaztu gara eta aurkezpena ahal den hoberen egiten saiatu gara. Modu lasai batean hitz eginez eta ahal ziren azalpen onenak ematen saiatuz. Gelakideak adi egon dira hitz egiten ari ginen bitartean eta gure azalpenak ematean hauek guri begira zeuden. Aurkezpen amaieran ez dute galderarik egin beraien zalantzak argitzeko, baina aurkezpena egin eta gero hurbil eserita zeudenak aurkezpena gustukoa izan dutela esan digute. Klasea amaitzean, berriz, praktikaldian bizitakoaz pixka bat hitz egin dugu beste ikasle batzuekin. Bestalde, gure akats nabariena aurkezpenean praktikaldian burututako jarduerez azalpen sakonago bat eman behar genuela izan da. Hau da,
  • 23. aurkezpena burutzerako garaian guk bizitako esperientziari eta ikasleek izandako jarrerari garrantzi gehiago eman diogu egin ditugun jarduerei baino. Hau dela eta, jarduerak bideo motz batez aurkeztu ditugu. Aurkezpena berriz ere egin beharko bagenu, jarduerei garrantzi gehiago emango genien eta bideo jarri aurretik horri buruzko azalpen sakon bat eman. Amaitzeko, gustura egon gara bion artean lan hau burutzen eta praktikaldian egindako jarduerak eta erantzunak oso interesgarriak izan dira. Ikasleak gustura hartu zituzten jarduerak eta horiek lantzean lortu nahi genituen helburuak lortu genituela esango genuke.
  • 24. Bibliografia Arguedas. C. (2011). La expresión corporal y la transversalidad como un eje metodológico construido a partir de la expresión artística. Revista Educación, 28(1), 123-131. Azpeitia Ruiz, O. (2015). Gorputz adierazpena eta emozioak lantzen ikerkuntza- ekintzaren bidez: irakasle talde baten ibilbidea. (Tesi doktorala). Donostia: Euskal Herriko Unibertsitatea Campos Mesa, M. C., Castañeda Vázquez, C. eta Garrido Guzmán, M. E. (2011). Una experiencia educativa: El trabajo de las emociones y sentimientos a traves del aprendizaje cooperativo. Revista Pedagogica de Educacion Fisica, 23, 31-36. Kontsultatua 2016ko irailaren 26a, in https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3815374 Cañete Pullido, M. del Mar. (2009). La expresión corporal en la etapa de infantil. El gesto y el movimiento. La expresión corporal como ayuda en la construcción de la identidad y autonomía personal. Juego simbólico y juego dramático. Las actividades dramáticas. Cruz Cruz, P. (2014): Creatividad e Inteligencia Emocional. (Cómo desarrollar la competencia emocional, en Educación Infantil, a través de la expresión lingüística y corporal). Historia y Comunicación Social. 19.107-118. DOKUMENTU OFIZIALAK: 237/2015 DEKRETUA. Eusko Jaurlaritza. Haur Hezkuntzako Curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomian ezartzekoa. EHAA, 9.zenbakia. 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala. Echeverría Aranaz, Nizeyimana Francisco. (2013). Emozioak gorputz adierazpenaren bidez lantzeko proposamena. Nafarroa: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
  • 25. Learreta, B., Ruano, K. eta Sierra M. A., (2006). Didáctica de la expresión corporal. Talleres monográficos. INDE. 201-202 Lago, T. (2011-2012). La expresión corporal en educación infantil. Diseño y elaboración de una unidad didáctica.(Tesi doktorala). Universidad de Valladolid Montavez Martin, M. (2012). La expresion corporal en la realidad educativa. Descripcion y analisis de su enseñanza como punto de referencia para la mejora de la calidad docente en los centros publicos de educacion primaria de la ciudad de Cordoba. (Tesi doktorala). Cordoba: Universidad de Cordoba Ruano Arriagada, K. (2004). La influencia de la expresion corporal sobre las emociones: Un estudio esperimental. (Tesi doktorala). Madrid: Universidad politecnica de Madrid. Vizcarra Morales, M. T. (2007). Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan (0 -6 urte) Vizcarra Morales Mª Teresa (2011): Gorputz Adierazpena Lehen Hezkuntzan. EHU, Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetza. 169. Orrialdea. https://addi.ehu.es/bitstream/10810/9170/1/testu%20osoa%20bizkarra.pdf Berreskuratua: 2016-09-26