Eskema orokorra 1.-Nortasunaren definizioa 2.- Nortasuna eta teoriak 2.1.- Nortasuna eta Psikoanalisia 2.2.- Tipoen teoria 2.3.- Humanismoa 2.4.- Konduktismoa 2.5.- Ikuspegi kognitiboa 3.- Nortasuna aztertzeko metodoak 3.1. Test proiektiboak 3.2.- Proba objetiboak 3.3.- Elkarrizketa 3.4.- Behaketa 4.- Geure buruaz dugun iritzia (autoiritzia)
3.
Nortasuna Etimologikoki, "pertsonalitatea"(nortasuna, alegia) zein "pertsona" grezierako "prosopon') (prosopon) terminotik datoz. Jatorriz, hitz hori antzerkietan antzezleek erabiltzen zituzten maskarak izendatzeko erabili ohi zen.
4.
NORTASUNA M. Dueñaspsikiatrak proposatzen duen definizioa: 'gizakiaren pentsamoldeak eta adierazteko erak, jarrerek, interesek, ekintzek zein bizitzari buruzko ikuspegiak argi erakusten digute, nortasuna gizabanakoaren egitura psikiko osoaren errepresentazioa dela'
NORTASUNA:'gizakiaren pentsamoldeak etaadierazteko erak, jarrerek, interesek, ekintzek zein bizitzari buruzko ikuspegiak argi erakusten digute, nortasuna gizabanakoaren egituravpsikiko osoaren errepresentazioa da' Tenperamentua nortasunaren oinarria da, eta substratu neurofisikoa, endokrinoa eta biokimikoa barne hartzen ditu lzaera bizitzan zehar jaso ditugun jokabide-ohituren bidez eratzen da eta, beraz, aldakorra da
7.
Sigmund Freud etapsikoanalisia. Eredu topografikoa: Eredu horretan, hiru kontzientzia-maila bereiztu zituen Freud-ek: Kontzientea, Prekontzientea eta Inkontzientea . Eredu estrukturala : Hiru eremuak ere bereiztu zituen: Zera, Nia eta Supernia
8.
Eredu topografikoa: *Kontzientea. Kontzientzia-maila hau une oro kontzientzian dauden pertzepzio, pentsamendu eta oroitzapenek osatzen dute. * Prekontzientea. Oroitzapenek osatzen dute. Oroitzapenok ez dute zerikusirik bizi dugun uneko pentsamenduekin, baina kontzientera erraz ekar daitezke. * Inkontzientea . Maila honetan, kontzientean ez dauden oroitzapenak, asmoak eta osagaiak sartzen dira. Material horren parte bat ez da inoiz kontzientearen parte izan, baina beste parte handi bat, estuasun jasanezina sortu duten esperientzien eraginez, kontzientetik kanpora ateratakoa da.
Eredu estrukturala Ezaugarri Psikikoak Zera. Nortasunaren oinarri primitiboena da, instintuen eremua. Freud-en hitzetan: "zera anabasa hutsa da, sakonean irakiten ari den lapikoa': Zera jaiotzatik dugu gurekin eta inkontzientea da. Bizitza hasten denetik, zerean sortzen diren irrikak berehala asetzeko joera daukagu, ondorioak kontuan izan gabe, zeren zera plazeraren printzipioak z((((((uzentzen baitu. Oinarrizko irrika horiek oso zailak dira kontrolatzen, eta bizitza osoan zehar eragina dute gizakiongan.
11.
Eredu estrukturala Ezaugarri Psikikoak Supernia. Gurasoek eta gizarteak umeari portaera- -eredu ideal gisa transmititzen dizkioten balioek osatzen dute superniaren eremua. Arau moralak eta norbere jokabidea kontrolatu behar duten " ona" eta " txarra" nozioak barneratzen diren neurrian garatzen da. Superniaren helburua pertsonaren portaera nolakoa izan beharko litzatekeen adieraztea da.
12.
Eredu estrukturala Ezaugarri Psikikoak Nia . Eremu horretan, pertzepzio kontzientea, pentsamenduak, iritziak eta oroitzapenak daude. Nortasunaren atal arrazionalena da. Nia errealitate- -printzipioak gobernatzen du. Printzipio hori kanpoko mundura moldatzean eta barneko tentsioak kontrolatzean datza. Nia, errealitatearen arabera, zeraren irrikak asetzen saiatzen da. Gorputza berez kontserbatzea, errealitatera moldatzea eta barneko tentsioak kontrolatzea dira niaren betebehar nagusiak.
13.
FASE PSIKOSEXUALAK Faseorala . Lehenengo fasea da. Jaiotzatik une eta erdi urtera arte irauten du gutxi gorabehera. Umearentzat lehen plazer-iturria ahoa da. Fase anala . Bigarren fase honek lehenbiziko urte eta erditik 3 urtera arteko iraupena du. Fase falikoa . Hirugarren fasea da. 3 eta 6 urte bitartean garatzen da. Fase honetan, umeak genitaletatik lortzen du plazera. Aipatutako hiru etapotan gertatutakoaren arabera, nortasunaren funtsezko ezaugarriak sei urteren inguruan ezarriko dira eta, Edipo eta Elektra konplexua gainditu ondoren, sexualitatea "lo" geldituko den latentzia fasea deritzona hasiko da. Fase horrek pubertarora arte irauten du, pubertaroan behar sexuala berriro pizten baita. Pubertaroa ondo gaindituz gero gaztea heldua izango da eta fase genitalera iritsiko da.
14.
Defentsa-mekanismoak Jasanezinak edoonartezinak diren egoera edo sentimentuak ekiditzeko, inkontzienteki, niak erabiltzen dituen moduak. Estratrejia hauek bere neurrian erabiltzen badira egokitzaileak izan daitezke, baina neurritik kanpo erabiliz gero edota beti berberak izaten badira ostopatzen dute garapen emozional osasuntsua eta patologiko bihurtzen dira.
15.
Defentsa-mekanismoa Errepresioa : Arrisku eta mehatxagarri diren irrikak, pentsamenduak, gertaerak eta abar , inkontzientera bultzatzen dituen defentsa –mekanismoa da.Subjetuak “zerbait gertatzen zaidana” nabaritzen du, baina ez daki zertan datzan ezta zein egoeratan dagoen afektu hori oinarrituta.
16.
Defentsa- Mekanismoa Erregresioa:Nia bideratzen ez dakien egoera batean, garapen emozionalaren aurreko etapa itzultzen da errealitate onartezin horretatik eskapatzeko.
17.
Defentsa-Mekanismoa Sublimazioa: Sexu-eta agresio-irrika primitiboak sozialki onartuagoak diren beste bide batzuez ordezkatzen dira. Hau da, lana, kirola, ikerketa, eta abar.
Defentsa-Mekanismoa Erreakzio eraketa: Adierazten dena, ez da sentitzen dena, kontrakoa baizik. Erreakzio eraketak haurtzaroan agertzen dira lehenengoz. Nortasunaren atal batzuk eskutatzen dituzte eta subjetuak egoerei aurre egiteko duen ahalmena gutxitzen dute.
21.
2.1.2.- Defentsa-Mekanismo Konbertsioa:Mekanismo horren bidez larritasuna sortzen duen jokabidea ekiditzen da beste modu batean bideratzen, baina horren ondorioz eragozpen fisikoak zein sikikoak agertzen dira.
22.
Defentsa-Mekanismoa Ukapena: Nialarritzen duen gertaera ez da kontuan hartzen, erreal itatean gertatuko ez balitz. Hori dela eta, egoera ezin da zuzen gogoratu eta kasu larrietan ezin da gogora ekarri.
23.
Defentsa-Mekanismoa Disoziazioa: Niarenosagai problematikoak psikearen gainontzekoengandik bereiztean datza. Horregatik, subjetuak inkongruentzia sakon bizi da konturatu gabe.
KRETSCHMER eta berezitazunarenteoria: ” buruko arazoak zituzten gaixoek, sufritzen zituzten nahasteen arabera, itxura fisiko desberdinak zituztela”. Piknikoak Leptosomatikoak Atletikoak
26.
Kretschmer-en tipoak. ItxurakPiknikoak. Itxuraz txikiak dira; garezur, torax eta zilbor handikoak; koipea pilatzeko joera dute; aurpegi zabala eta lepo motza dituzte, eta garaiz hasten dira ilea galtzen. Leptosomatikoak . Itxuraz garaiak eta argalak dira; buru txikia, sudur luzea, azal zuria, bizkar estua, lepo luze eta argala eta esku handi eta hezurtsuak dituzte Atletikoak. Itxuraz hezur eta gihar handiak, obalo formako aurpegia eta lepo eta eskua luzeak dituzte.
27.
Kretschmer-en tipoak: izaera.. Izaeraren arabera, Z iklotimikoa deritzon tenperamentua dute: umore ona, harremanetarako erraztasuna eta aldarte aldakorra. Eskizotimikoa deritzon tenperamentua dute: barnekoiak eta isilak dira, harremanetarako zailtasunak dituzte eta emozionalki egonkorrak, lotsatiak eta sentiberatasun handikoak dira Atletikoak : Izaeraren arabera tenperamentu gogorra dute, astiro hitz egiten eta pentsatzen dute eta gauzak behin eta berriro errepikatzeko joera dute. Zintzoak eta leialak dira, ekimen handikoak eta oso langileak
Endomorfoak Endomorfoak. Itxura biguna eta borobila dute. Tenperamentu biszerotonikoa: patxadarako joera; garrantzi handia ematen diote janariari, lagunak egiteko erraztasuna dute eta alaiak dira.
30.
3.3.2. Mesomorfoak Mesomorfoak. Itxura indartsua eta muskulutsua dute. Tenperamentu somatotonikoa : oso abenturazaleak, energia handikoak eta ausartak dira; oldarkorrak dira, zakarrak harremanetan, arrakasta lortzen dute eta oso aktiboak dira
31.
Ektomorfoak .Ektomorfoak . Itxura argala eta leuna dute. Tenperamentu zerebrotonikoa : bakartiak dira, emozioak nekez adierazten dituzte eta harremanetarako zailtasunak dituzte.
Maslow Maslow(1903-1970) psikologoaren ustez, mailakatutako beharrek motibatzen dute gizakia. Beheko mailako beharrak asez gero, hurrengo mailakoak asetzeko bulkada sentituko dugu, zeren pertsonok gure ahalmena gauzatzeko joera baitugu. Joera horri autoerrealizazioa deitu zion Maslow-k. Nortasunaren ezaugarriak autorrealizazio hori lortzeko ase ditugun beharren mailakoak izango dira. Autorrealizazio osoa lortu duten pertsonak ezaugarri komunak izango dituzte: errealitatea argi eta erraz atzemango dute, espontaneoak izango dira, iritzi autonomoa izango dute, euren buruarekin konfiantza handia izango dute, betebehar zehatzak burutzeko ahalmena erakutsiko dute eta harreman sakonak lortzeko erraztasuna izango dute.
34.
Carl Rogers Rogers(1902-1982) psikologia humanistaren beste aitzindaria da. Rogers-en ustez, edozein pertsonak garapen psikiko osoa lortzeko berezko ahalmena du. Gizakia berez zintzoa da eta bere sentimenduen arabera jokatu ohi du, besteek oztoporik jartzen ez dioten bitartean: besteak dira, beren jokabideekin, gure errealitatea distortsionatzen digutenak, erreprimitzen gaituztenak edo arazo emozionalak sufritzera bultzatzen gaituztenak. Rogers-en teoria norberaren kontzeptuan oinarritzen da, hau da, autokontzeptuan, eta horixe da, hain zuzen ere, nortasunaren ardatza. Autokontzeptua nortasunaren neurgailua da eta bi faktoreren arabera eraikitzen da: norberak norbere buruaz duen kontzeptua, alde batetik, eta beste alde batetik, besteek gutaz duten kontzeptua.
35.
2.5.- Behaviorismoaedo konduktismoa Konduktistentzat nortasuna ikasitakoaren ondorioa da. Ikasitako ohiko jokabidea baino ez da, inguruko estimuluei erantzuteko eredu bat baino ez. Watson psikologoaren hitzetan, jaioberria orrialde zuri baten modukoa da eta giroa orrialde horretan bere nortasuna idazten joango da. Emozio gehienak ikasitakoak dira.
36.
2.6.- Ikuspegi kognitiboa.- G. Kelly Kelly-k kategoria kognitiboetan oinarritutako nortasun-eredua planteatu zuen. Gizakiaren oinarrizko eginkizuna errealitatea antolatzea da eta bakoitzak bere bizitzari zentzua emateko, errealitateak aurkezten diguna aukeratu, albo batera utzi, epaitu eta baloratu behar da.
37.
3.- NORTASUNA aztertzeko metodoak Test proiektiboak: Roscharch T.A.T. Test P. Grafikoak 2. Proba objektiboak: MMPI 16PF HSPQ 3. Elkarrizketa: Elkarrizketaren bidez, pertsonek euren sentimenduei, pentsamenduei edo gatazkei buruzko informazioa ematen dute. 4. Behaketa: Behaketaren bidez, pertsonaren jokabide batzuen maiztasuna edo iraupena sistematikoki erregistra daitezke
38.
Autokontzeptua Geure buruazdaukagun iritzia. Ezinbesteko eragina du jokabideetan. Eratzeko prozesuan eragina daukate: - besteek nitaz daukaten iritzia eta itxaropenak - norberaren arrakasta eta porrot esperientziak - pertsona garrantzitsuen iritzia (gurasoak…)