SlideShare a Scribd company logo
Zer da Gorputz-adierazpena?
Dramatizazioa. Argibeltza.
Euskal Herriko Unibertsitatea
Gasteizko fakultatea
Haur Hezkuntza-ko gradua
4. maila
Ikasgaia: Gorputz-Hizkuntza
Irakaslea: Mariate Vizcarra
BINAKAKO LAN IDATZIA
EGILEAK:
SILVIA GANUZA
PATRICIA ROYO
AURKIBIDEA
1. SARRERA ………………………………………………………………………………….…1
2. MARKO TEORIKOA……………………………………………………………………….1
2.1. Gorputz Hizkuntzaetadramatizazioa…………………………………..1
2.2. Argi beltza……………………………………………………………………………5
2.3. Adinarenetataldearenezaugarriak……………………………………10
3. HELBURUAK………………………………………………………………………………13
4. METODOA……………….…………………………………………………………………16
5. PROPOSAMEN PRAKTIKOA……………………………………………………..…18
6. GERTATUTAKOARI BURUZKO LABURPENA ETA HAUSNARKETA….30
7. ONDORIOAK………………………………………………………………………………32
8. BIBLIOGRAFIA…………………………………………………………………………...33
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
1
1. SARRERA
Eskuartean duzun dokumentu hau, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko
4.mailan,dramatizazio minorrean gauden bikoteak egin dugu, Patricia Royok eta Silvia
Ganuzak. Batera Gorputz Hizkuntza ikasgairako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko gela
batean argi beltzaren teknika lantzeko proposamen didaktiko bat egingodugu lan honen
bitartez teknikaren eta dramatizazioaren inguruko marko teoriko batetik abiatuz.
Proposamen horren barnean, 6 jarduera ezberdinak planteatuko ditugu, batera helburu
orokor batzuk dituztenak, betiere adin honetako haurraren beharrak zein ezaugarriak
antzemanez eta errespetatuz.
Jarraian, testu honen egituraren berri emango da, irakurlea jakin dezan zer-noiz
topatuko duen: hasteko, gure proposamenaren oinarria izango den marko teorikoari
ekingo diogu. Bertan, ondorengo gaiak jorratuko ditugu haien nondik norakoak (
kontzeptuak, definizioak, tendentzia pedagogiko nagusiak,…) zehaztuz: gorputz
adierazpena, dramatizazioa eta argi beltza, Haur Hezkuntzako eremuan ari garela
kontuan izanik. Gero, gure proposamen praktikoaren azalpenari ekingo diogu.
Horretarako, lehenik helburu batzuk markatuko ditugu, ondoren erabiliko dugun
metodologia definitu eta azkenik proposamen hau praktikara eraman eta gero, praktika
hori deskribatu eta horri buruzko hausnarketa gauzatuko dugu.
HITZ GAKOAK: Gorputz-adierazpena, dramatizazioa, argi beltza, Haur Hezkuntza,
proposamen praktikoa.
2. MARKO TEORIKOA
Haur Hezkuntzan, mugimendu zein keinuak etengabe lantzen dira. Izan ere,
haurrek ezinbestekoak zein oinarrizkoak dituzten gauzak adierazi eta komunikatzeko.
Hortaz, komunikazioaren bitartez, ezagutzak, kontzeptuak, sentimenduak, ideiak edota
emozioak transmititzen dituzte (Razquin eta Zelaieta ,2015; 87.orr).
Haurrak bere ingurunearekin, irakaslearekin zein gelako ikaskideekin
komunikatzeko bere gorputzean jartzen du arreta. Bere gorputza arakatuz eta
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
2
mugitzeko muga edota aukerak ezagutuz, sormena zein inprobisazioa sustatuko ditu
(Vizcarra, 2007, ; 5.orr.).
Beraz, gorputz-adierazpenaren bidez, haurra bere gorputza ezagutuko du,
honek egiten dituen mugimendu ezberdinak, autoestimua zein autokontzeptua
hobetuko du, espazioa ezagutuko du etabaita adierazpena eta honek dakarren keinuzko
zein hitzezko sentimendu, ideia zein pentsamenduak egoki transmititu ere (Vizcarra,
2007, ; 7.orr.).
Tejerina-k (1999) ondo azaltzen duen moduan, hezkuntza arloan Logse
legearekin batera, bereizketa bat egiten hasten da gorputz-adierazpena edo
dramatizazioa eta antzerkiaren artean. Garai horretan egindako aldaketek, gorputz-
adierazpena, adierazpen plastikoeta adierazpen musikalak elkartuz hezkuntza artistikoa
sortuko dute. Hori dela eta, Tejerina-k (1999) adierazten duenez, curriculumaren
aldaketa honek irakasleen pentsaeran ere eragina izan zuen eta hortaz, gai honen
inguruko formakuntza egitera beharrezkoa ikusten dute irakasleek.
Gorputz-adierazpen mota ugari daude, hala nola; eszenikoa, pedagogikoa,
psikoanalitikoa eta metafisikoa. Eszenikoari dagokionez, publiko baten aurrean mezu
bat komunikatzen denean ematen da. Pedagogikoa, haurraren kontzientzia hartzea
gertatzen denean. Psikoanalitikoa, norberaren barruan gertatzen dena azaltzeko
erabiltzen da. Eta azkenik, metafisikoa, espiritualitatea balioesten duena da. (Vizcarra,
2007; 5-6.orr.).
Hori dela eta, Sierra-k (1996) gorputz-adierazpena, gorputza erabiltzea,
barneratzea, bilatzea eta onartzea dela dio. Gorputza erabiltzen baita emozioak, ideiak,
pentsamenduak, sentipenak, sentimenduak eta bizipenak adierazteko, sormena gauza
guztien aurretik jarrita. Gainera, Lapier-rek etaAcuturier-rek (1967) ondo azaltzen duten
moduan, gorputzaren bidezko komunikazioa zenbait ondorio afektibo, dinamiko
(musika eta dantza), plastiko zein dramatiko (interpretazioa eta dramatizazioa) ditu
(Argüelles eta Zelaieta, 2015). Hortaz, onuragarria da oso Haur Hezkuntzan aplikatzeko.
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
3
Gorputz-adierazpena lantzeko, eredu edo teknika ugari ditugu. Esate baterako,
dantza, psikomotrizitatea, mimoa, antzerkia… Gure kasuan antzerkiari jarriko diogu
arreta.
Nuñez-ek eta Navarro-k (2007; 230.orr.) dioten moduan, haur antzerkia, hiru
errealitate ezberdinetan banatu daiteke. Hala nola, haurrentzako antzerkia non
nagusiek antolatu eta haurrei eskaintzen dietena; haurren antzerkia, non haurrek
pentsatu zein antzezten dutena; eta azkenik antzerki mistoa, non nagusiakpentsatu zein
prestatzen duena, gero haurrek antzezteko. Azkeneko hau, haur hezkuntzan erabiliena
delarik.
Cervera-k (Gonzalez, 2003; 57.orr.) esaten duen moduan, antzerkia eta
dramatizazioa ezberdintzea ezinbestekoa da. Antzerkiari dagokionez, publiko baten
aurrean aurretik landu eta prestatutako egoera bat antzezteari deritzo. Hau da,
dramatizazio baten emaitza da, aktore batzuek paper zehatz batekin antzeztutako
ikuskizuna. Dramatizazioa ordea, jolas hezitzailea da, eskolan planteatu eta garatzen
dena eta publikorik behar ez duena.
Nolanahi ere, dramatizazioa gorputz adierazpena baino gehiago da. Esate
baterako, dramatizazio bat aurrera eramaten dugunean, ez dugu gorputz adierazpena
eta horrek dakartzan kendu, gorputz jarrera, begirada, etab erabiltzen, baizik etaahotsa,
mugimendua, objektuak etab ere kontuan hartzen ditugu (Argüelles eta Zelaieta, 2015).
Beraz, Garcia del Toro-k (Garcia del Toro, 1995 in Argüelles eta Zelaieta, 2015),
dramatizazioa ikasleen ahozko zein idatzizko adierazpenak hobetzeko asmoz erabil
daitekeen baliabide moduan definitzen du. Haien errealitatearen kontzientzia hartzen
laguntzen diena, haien errealitatearen eta munduaren arteko erlazioa ulertzen lagundu
eta balio zein trebetasun sozialak sustatzen dituena.
Haurrek erabiltzen dituzten jolasak askotan antzerkira hurbiltzen dira. Izan ere
haien gorputzetik abiatzen dira sormena, adierazpena eta komunikazioa landuz. Mota
honetako jolasei, jolas dramatikoa edo dramatizazioa deritzo. Hau da, espresio
dramatikoko estruktura zehatz batekoak dira eta garrantzia prozesuari ematen diote ez
azkenengo emaitzari (Nuñez eta Navarro, 2007; 232.orr.).
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
4
Nuñez-ek eta Navarro-k (2007) esaten duten moduan, jolasak estimulazioa,
aniztasuna, interesa, kontzentrazioa eta motibazioa eskaintzen du. Era horretan,
sormena sustatuz, gaitasun fisiko zein mentalak erabiliz.
Dramatizazioak gainera, (Navarro, 2006/2007) bi ezaugarri funtsezko ditu. Alde
batetik, jokaera eta ekintza sortzailea da. Horrenbestez, jolasak eragiten dituen egoerak
emozio ugari biltzen ditu eta baita berriak piztu ere, hori dela eta ezusteko egoeren
aurrean gure erreakzio emozionalekiko kontzientzia hartzen dugu, hezkuntza
emozionala sustatuz. Bestalde, harremanak indartu eta berriak eragiten ditu. Izan ere,
komunikazioaren bidez harreman dimentsioa garatzen du, bai interpertsonala zein
taldearekiko.
Haurra, jolas dramatikoaren bidez, bere aurrezagutzetatik abiatzen da; gorputzaz
baliatzen da espazioan zein denboran adierazteko; kanporatzen ditu
egunerokotasunean dituen beldur edo presioak; egunerokotasuneko egoeretan talde
moduan pentsatzera eragiten dio; eta behaketa, entzuketa zein interdependentzia
gaitasuna garatzen du (Navarro, 2007; 1996.orr). Hortaz, dramatizazioa hezkuntza-
baliabide moduan erabiliz, haurrak motibatzea lortuko da, irakaskuntza-ikaskuntza
eredu aktibo eta motibatzailea sortzea eratuz.Gainera, bertan giza-harremanak lantzen
direnez, pertsona orok behar duen formakuntza integrala ahalbidetuko du, besteekin
ditugun harremanak ulertaraziz eta norbere gaitasun sozialak sustatuz(Navarro,
2007;166.orr).
Beraz, dramatizazioak berarekin dakarren atmosfera motibatzaileak,
konfiantzazko zein onarpenezko giroa sorraraziko du, haurraren hezkuntza emozionala
garatzeko jarduerak aurrera eramaten lagunduz. Era horretan, espazio berri bat sortuko
da ideien, emozioen eta sentimenduen bilaketa ahalbidetzen duena.Horrenbestez,
ikasleen esperientzia propioetatik abiatzen da ikuspuntu konstruktibista abian jarriz.
Laburbilduz, dramatizazioa emozioak garatu, trebatu eta kontrolatzeko modua bezala
definitu dezakegu (Gonzalez, 2003; 58.orr).
Hori dela eta, Haur Hezkuntzan dramatizazioa lantzea ezinbestekoa da. Izan ere
garai horretan, haurra mundua zein inguruko pertsonak ezagutzen hasten da eta beraz,
sentitzen dituen emozio zein sentimenduak azalarazten laguntzen dio. Gainera, gelako
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
5
ikasleak ezagutzeko baliabide ezin hobea da, mundua zelan ikusten duten, zelan
arrazoitu eta pentsatzen duten ulertzen laguntzen digulako (Delgado, 2011; 382.orr).
Motos-ek (1995) dio, dramatizazioak gainera ikasle eta irakasleen artean erlazio
berezia sortzen duela. Izan ere, azken honek haurren jolasean partaide bihurtzen da
txikitxoak proposatuari jarraituz eta kontuan hartuz.Hori dela eta, garrantzitsua da Haur
Hezkuntzan irakasleek ere errekurtso dramatiko ezberdinak ezagutzea eta horiek gero
gelako dinamikan praktikan jartzea. Izan ere, (Navarro, 2007;168.orr) irakasle eta
ikasleenartean harreman berezia sortzen da, irakasleahaurraren jolaseanparte hartzen
duelako bere ideia zein proposamenak onartuz. Aitzitik, irakasle gehienak ez daukate
formakuntza handirik dramatizazioaren inguruan eta ondorioz gaur egun hutsune
handia dago hain garrantzitsua den arlo horretan.
Orain, ildo beretik jarraituz, gorputza adierazpenerako erabili daitekeen teknika
baten azalpen teorikoari ekingo diogu, argi beltza. Horretarako, ondorengo azpi-gaiak
hurrenez hurren jorratuko ditugu, “ARGI BELTZA” teknikaren nondik norakoen berri
eman nahian: argi beltzaren teknika (jatorria eta teknikaren deskribapen teknikoa), argi
beltzarekin antzezlan bat aurrera eramateko beharrezko elementuen zerrenda, horiek
izan behar dituzten ezaugarriak zehaztuz eta argi beltza lantzeak eskaini ditzakeen
abantailak edo alde onak (batez ere Haur Hezkuntza etapan).
Azalpen honetan teknika honek Haur Hezkuntzan izan dezakeen erabileran
zentratuko gara batez ere, gure marko teorikoa lan honetan ondoren egingo dugun
proposamen praktikoaren oinarri gisa jokatu dezan.
Antzerki beltza, edo argi beltza erabiltzen duen antzerkia, China-n sortu zen eta,
geroago magia ikuskizunetan erabili zen. Baina teknika hau azken bolada honetan
berpiztearen arrazoia Praga-ko antzerki beltzean aurkitu dezakegu (Pedraza eta Torrent,
2006), eta hori da famatuena. Horrenbestez, Conejo-k (2012) dioenez bertan, Txekiar
Errepublikan, gaur egun antzerki beltzaren teknikan oinarritutako ikuskizunak bakarrik
gauzatzen dituzten konpainia ugari aurki ditzakegu.
Autore horiek, Pedraza-k eta Torrent-ek (2006), antzerki beltza argi beltza
erabiltzen duen guztiz iluna den espazio batean gauzatzen den eszenifikazioadela diote.
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
6
Argi-baldintza berezi hauen ondorioz hainbat material, kolore eta ehunek distiratzen
dute eta beltza diren objektuak edo beltzez jantzitako aktoreak ezkutatuta geratzen dira,
hau da, ikusezinak bihurtzen dira. Horrela, teknika honetan nabarmentzen diren mirari
eszenikoak sortzen dira, ikusleen sormena piztuz.
Aurretik egindako teknikaren azalpenean agerian geratzen denez argi beltza
antzerkian baliatzeko ezinbestekoak diren hainbat elementu daude : materiala,
gorputza, espazioa eta soinua (Pedraza eta Torrent, 2006). Dirudienez, edozein
antzerkiak behar dituen elementuak dira, baina antzerki beltzak elementu hauek
ezaugarri konkretu batzuk izatea eskatzen du. Dena den, lau oinarrizko elementuez
aparte, badago garrantzi bera edo handiago bat duen bosgarren elementu bat Jimenez-
ek (2006) dioenez, “dibertitzeko gogogoak” deitzen duena. Autore honen ustez,
“garrantzitsuena dibertitzeko eta besteekin kooperatzeko eta elkarbanatzeko nahiak
dira” (Jimenez, 2006; 25. orr).
Materialari dagokionez, teknikari izena jartzen dion materiala ezinbestekoen
artean ezinbestekoena da: argi beltza. Argi beltza, Conejo-k (2012) dioenez, antzerkian
zehar erabiliko den argi bakarra izango da, eta argi hori sortzeko bi lanpara mota topa
ditzakegu (hodi edo bonbilla fluoreszenteak), eta biak zoru mailan edo pixka bat
altxatuta kokatuko dira eta haien kokapena espazioaren ezaugarrien araberakoa izango
da. Baina, autore honen ustez, beti saiatu behar gara publikoa ari horretatik babesten
argia kartoi-mehe beltzekin edo zapiekin estaliz.
Materialari buruzko atal honetan badago aipatu beharreko beste material mota
talde bat, “elementu eszenikoak” deituko duguna. Elementu eszeniko horiek ikusleak
antzerkian zehar eszenan ikusi ahalko dituen elementuak (txotxongiloak, adibidez)
izango dira. Elementu eszeniko horiek, Conejo-k (2012) dioenez, material desberdin
askoz egin ahalko dira (kartoi-mehea, goma-espuma, kartoia, oihalak,….) eta tamaina
ertainekoak izan beharko dira, ikusgai izateaz aparte manipulatzeko errazak izateko.
Horretaz aparte, elementu guztiek helduleku beltzak izan beharko dituzte, logikoa
denez. Elementu eszenikoen ezaugarri beharrezkoekin bukatzeko, kolore
fluoreszenteen eta zuriaren erabileraren beharra dugu (urdina, laranja, horia, arrosa,
berdea,…) publikoa ikustea nahi dugun elementuetan eta, beltza, aldiz, ezkutatu nahi
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
7
ditugun elementuetan. Hoster-rek (1998) dioenez, antzerki beltzan ez da bakarrik gizaki
figura erabiltzen eta loreak, eguzkia, izarrak eta edozein objektu bizigabeek beroa,
hotza, beldurra edo maitasuna sentitzen eta adierazten dituzte, baina, horretarako,
“objektuen eta pertsonaien mugimenduak ahalik eta burutsuak izan beharko dira” “ezin
dira alde batetik bestera mugitu bakarrik, aldiz, bizirik daudela iruditu behar du”(Hoster,
1998; 245).
Dena den, Conejo-k (2012) dioenez elementuen kolorearen egokitasuna
neurtzeko modurik onena elementu osoa eraiki aurretik argi beltzarekin
esperimentatzea da. Elementu eszenikoen atal honetan txotxongiloek garrantzi handia
dute eta Conejo-k horiek eraikitzeko hiru ideia ematen dizkigu : eskularru edo
galtzerdiekin (espazio txikietarako oso erabilgarriak izan daitezkeenak), media betez
sortutakoak (oso malguak eta manipulatzeko errazak direnak; harrak, sugeak,
dragoiak,… egiteko) eta kartoi-mehearekin edo kartoiarekin egindako panpinak
(gomendagarria da elementu hauei bolumenezko elementuak gehitzea). Bukatzeko
atrezzoan elementu errealak txertatu ditzakegula aipatzen du autoreak, beti ere, hauek
argibeltzarekin desberdin ikusiko direla kontutan hartuz eta, sorpresak ekiditeko, frogak
eginez.
Ondorioz, materialen ezaugarri hauei eta manipulatzaileak gehienetan ez
ikusteari (beltzez jantzita joateagatik) esker materiala manipulatzeko ez dugu ezagutza
dramatiko handien beharra izango (Pedraza eta Torrent, 2006).
Gorputza edo aktore/manipulatzaileak beste funtsezko elementu bat dira.
Pedraza-k eta Torrent-ek (2006) dioten moduan, gorputzaren kontzeptuaren barruan bi
azpi-kontzeptu bereiztu ditzakegu: gorputz ikusezina (ikusten ez den materialen
manipulatzailea etamugimendu sortzailea,teknikaren lanketarekin hasteko aproposena
dena) edo gorputz ikusgaia (horren lanketarekin pixkanaka- pixkanaka hasi behar gara;
lehenengo eskuak, gero besoak, gero oinak,…). Gorputz ikusezinari dagokionez, lehen
aipatu dugun moduan ez ditugu ezagutza dramatiko handirik behar izango eta beltzez
janztearekin nahikoa izango da. Baina, Conejo-k (2012; 5. orr.) aipatzen duen bezala,
“gorputza munduko txotxongilorik onena bihur daiteke apaingarri txiki batzuekin”
ikusgaia baldin bada. Autore berak eskuen erabilgarritasuna nabarmentzen du, izan ere,
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
8
hauek eskularru txuri batzuekin jantziz historiaren protagonistak bihurtu daitezke. Hala
ere, pertsona edo aktoreen gorputz osoa ere ager daitezke lanetan, hauek arropa
fluoreszenteak janzten badituzte eta era egoki batean makillatzen baditugu (Conejo,
2012).
Espazioari erreparatuz, argi beltzarekin arituz izugarrizko obrak sortzeko ez dugu
sekulako antzokiak behar, baina espazioa guztiz iluna izatea lortu behar dugu eta,
horretarako, eszenatokian “kutxa beltza” deritzogun espazioa sortu behar dugu (aldeak,
zorua eta teilatua beltzak izango dituena). Horren tamaina antzeztu nahi den obraren
araberakoa izango da. Gainera, kutxa honek edo eszenatokiak teloia izatea
gomendagarria da publikoak eszenatokian egingo den “magia” horren trukua ez
ikusteko (Conejo, 2012). Horretaz aparte, Pedraza eta Torrent (2006) izeneko autoreek
espazioari dagokionez oso ohar garrantzitsua egiten dute : “nahiz eta ikusleentzat
ikusezinak izan, gorputzek badute bere bolumena eta, beraz, espazioa okupatzen dute.
Gorputzak atzean duten guztia beltza izatea behar dute ikusezinak izateko eta,ondorioz,
antolaketa espaziala oso kontutan izan behar dugu” (Pedraza eta Torrent, 2006; 5. orr).
Azkenik, antzerki beltza egiteko azkeneko ezinbesteko elementua soinua edo
musika da. Izan ere, Pedraza-k eta Torrent-ek (2006; 5. orr) dioten bezala, “musikak guri
beste mundu batzuetara joateko eta bertan esperientzia eta sentsazio berriak bizitzeko
aukera eskaintzen digu”. Gainera, musikak ikasleriaren eta antzerkian parte hartzen
dutenen adierazpen lana sustatzen eta laguntzen du.
Bestalde, Conejo-k (2012) musika hori espektakuluarekin eta objektuen
mugimenduekin bat etorri behar dela dio. Gainera, musikaren bolumenari garrantzia
ematen dio, altua izan behar den heinean globalitate sentsazioa emateko, Pedraza-k eta
Torrent-ek (2006) aipatzen zuten bidai hori gerta dadin, eta manipulatzaileen
mugimendua ez entzuteko.
Hasieran aipatu dugunez, marko teoriko honen helburu nagusienetariko bat
antzerki mota honek, antzerki beltzak, esate baterako, Haur Hezkuntzan izan dezakeen
erabilera aztertzea da, eta horri ekingo diogu lanaren ataltxo honetan.
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
9
Argi beltzaren teknika honek bai antzerki munduan bai honen aplikazio
didaktikoan abantaila ugari eskaintzen dizkigula aipatu beharra dago: anonimatuan lan
egiten dela (Mondéjar-rek (2002)dioenez haurren eta parte hartzaileen deshinibitzea
laguntzen duena), berritzailea eta motibagarria dela eta, Martin-en (2016) ustez izaera
ludikoa du (eta horrela, ikasleriaren parte hartzea sustatzen da, adibidez), sortzen den
ikus-magia, … Ildo beretik, horrelako teknika bat gelan lantzean ondorengo alde onak
izan dezake : ikasleriareneta irakasleriaren arteko etaikasle taldearen barneko elkarlana
ahalbidetzen eta hobetzen duela, hurrengo ikasketenganako zubia izan dezake (gorputz-
adierazpen arloan, batez ere), diziplinarteko lanaegiteko aukera ematen duela, era erraz
batean aurrera eraman daiteke gela batean, ikaskuntza prozesuaren berri izatea erraza
da saiakera-akatsa metodoan oinarritzen badugu materialen lanketa, eszenifikazio on
batean bukatzen bada prozesua ikasleen auto-estimua handitzen du, irakurketa
sustatzeko aukera ematen du,… (Pedraza eta Torrent, 2006). Gainera, Mondejar-
ren(2002) ustez, ariketa egokiak planteatzen badira ikasleen ikaskuntza eta lan
autonomoa sustatuko da.
Jimenez-ek (2006; 25.orr) teknika hau Haur Hezkuntzan lantzeari beste alde on
batzuk ikusten ditu, gure ustez mailaorokorrago batean kokatzen direnak: “kolore biziek
haurren arretan eragiten duten erakarpena, jarraipen bisualaren garapena eta
“dispersoenak” despistatzen dituzten bigarren mailako estimuluen ezabapena, objektu
desberdinekin sortzearen edo osatzearen sormena eta batzuek iluntasunarekiko
sentitzen duten larritasuna murriztea”.
Martin-ek (2016; 20. orr.) Haur Hezkuntzan argi beltzarekin lan egitearen alde on
horietan sakondu egiten du eta sakontze lan horretatik ondorengo ideia teknika honi
atera diezaiokegun etekin handiena laburbiltzen duela uste dut : “sormenak izugarrizko
balorea du argi beltzarekin aritzerako orduan, izan ere, hau adierazpenaren eta
komunikazioaren bidezko gozamenaren oinarria delako. Gainera, antzerkiaren bidez
haurra bere barnealdearekin elkarrizketa bat izateko aukera izango du”.
Haur Hezkuntzako etapara pixka bat gehiago hurbilduz adin hauetako haurrekin
teknika honen lanketa informala esan behar dela esan beharra dago (Martin, 2016).
Gainera, nahiz eta haurrak teknika honen ikusle egiten baditugu arrakasta ziurtatuta
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
10
izan, hauek teknika honen sortzaile ere izan daiteke teknika honekin esperimentatzen
eta hainbat jolas dramatiko egiten uzten baditugu. Egin daitekeen horren barne, alde
batetik, objektuak manipulatzearen jolasak daude, non hainbat elementu eszeniko
eskainiko zaizkien haiek kutxa beltzean sartzeko eta haiekin esperimentatzeko,
esperimentazio horren ikusleak haien kideak izanda. Bestalde, ohiko materialen
erreakzioa argi beltzaren aurrean aztertzeko ariketak egongo lirateke (Pedraza eta
Torrent, 2006). Haurrak protagonistak izango diren ariketa guzti hauetan, Jimenez-en
(2006; 25.orr) ustez “hezitzaileak leku pribilegiatu bat okupatuko du taldea
dinamizatzeko”. Beraz, hezitzaileak pisu handia izango du haurren arteko harremanak
kudeatzerako eta sustatzerako orduan, jarduera hauetako helburu
garrantzitsuenetariko bat izango dena. Hoster-rek (1998; 421 orr.), argi beltzaren
aplikazioa Haur Hezkuntzan erroetatik aztertuz gero, honen helburu nagusia
“adierazpen dramatikoa biziaraztea pertsonaren garapen integralaren eta talde-
hazpenaren garraiobide gisa ” dela dio.
Dena den, lehen aipatu dugun moduan, Haur Hezkuntzako haurrekin teknika
honi etekin handiena ateratzeko modua, hauek ikusleak izatean izango zen, beraz, adin
honetako haurrei zuzendutako argi beltzarekin egindako lanek izan behar duten
ezaugarriak aipatu behar ditugu, Pedraza eta Torrent (2006) autoreen gomendioetan
oinarrituz. Hasteko, gidoia nahiko sinplea izan behar da (musika desberdina izango
duten hainbat historia sinple kateatzea, adibidez). Ikuskizunaren iraupena ezin da 20-25
minutu baino gehiago izan eta hasiera erakargarria izan behar da, ikusleen arreta
gaitasun txikiaren mesedetan eta ager daitekeen beldur sentimendua ekiditeko. Baina
teknika honek , duen arazo handienetariko bat iluntasunean egon beharra da, honek
beldurra piztu dezakeelako haurrengan. Hori ez gertatzeko hasieran zer gertatuko den
azaldu behar diegu, begiak ixteko eskatu eta, behin argia itzalita, begiak irekitzeko
eskatu edo argia pixkanaka itzaltzen joan, autore honen ustez. Begiak irekitzean
lehenengo elementu eszenikoa ikusten badute beldurra ahaztuko dute.
Gure proposamen praktikoa aurrera eramateko ezinbestekoa da horretan parte
hartuko duten haurren momentu ebolutiboari eta taldearen izaerari arreta jartzea. Izan
ere, haurren ezaugarrietara (fisiko zein kognitiboak), gaitasunetara, zailtasunetara
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
11
moldatzea eta egokitzea, gure ustez praktikaren arrakasta ziurtatzeko gakoa izango da.
Horretarako, hasteko 5-6 urteko haurren ezaugarri unibertsalak zehazten saiatuko gara,
adin honetako haurren momentu ebolutiboa haien lanetan definitu duten hainbat
autoreen esanak abiapuntutzat hartuz. Hala ere, ez ditugu aipatuko ezaugarri guztiak,
baizik eta gure praktikarako esanguratsuak direnak. Horrenbestez haur hauen gorputz
adierazpenean eta egunerokotasunean eraginadituzten baldintzen azalpen bat emango
dugu orain, gure proposamen praktikoaren baldintzak, mugak eta jarraibideak bihurtuko
direnak.
Piaget-ek(1969) garapen kognitiboa lauestadio edo fasenagusietan banatu zuen
eta bakoitzari adin batzuk eta ezaugarri batzuk atxiki zizkion, hainbat ikerketa aurrera
eraman ondoren. Gaur egun sailkapen hori oraindik indarrean dago garapen
ebolutiboaren munduan eta gure praktikaren adinetako haurrek operazio aurreko
estadioan daude, 5-6 urte baitituzte, eta estadio honek 2 urtetatik 7 urtera arte doalako.
Honen barruan, azpi-estadio intuitiboan daude gure gelako haurrek eta, beraz,
haur hauen pentsamendua logikoa izan arren, pertzepzioan oinarritzen da, eta haien
ikuspuntutik bakarrik ikusten dituzte gauzak (egozentrismoa: besteen ikuspuntuak
kontutan hartzeko arazoak dituzte). Etapa honetan jolas sinbolikoak garrantzi handia
dauka, haurrak ekintzak eta eszenak interpretatzeko gaitasuna dute eta mota honetako
jolasek intelektualki, afektiboki eta sozialki garatzeko aukera emango diete. Horretaz
aparte, haien pentsamenduak beste ezaugarri komun batzuk ere baditu: animismoa
(bizitza eman inanimatuak diren objetuei), fenomenismoa (fenomenoen arteko
harreman kausalak eraiki), finalismoa (denak dauka arrazoi bat), artifizialismoa (gizakiak
sortu du munduan dagoen guztia). (Piaget,1069). Hau guztia ez da izango arazo bat gure
proposamen praktikorako, haratago, gure ustez imaginatzeko, objektuei bizitza
emateko eta ekintzak eta eszenak interpretatzeko gaitasun hauek laguntza handia
eskaini diezagukete.
Aurretik aipatu dugun Piaget-engarapen kognitiboaren teoriaz aparte, psikologia
ebolutiboaren barruan hainbat autoreek lan egin dute aldagai desberdinak aztertuz.
Erikson-ek adibidez, garapen psikosoziala definitzen saiatu egin zen adin bakoitzean
ematen diren gatazkak abiapuntutzat hartuz. Teoria honen ustez, gure haurrak “ekimen-
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
12
kulpa” adinean daude eta, bertan, gehiegizko energia eta egiten den guztia egiterako
orduan ekimena dira gure praktikan izan dezaketen ezaugarri aipagarrienak, eta
bigarrenak gure alde jokatuko duela argi dago, baina lehenengoa kontrolatzen eta
kudeatzen jakin beharko dugu praktika kaos handi bat ez izateko (Muñoz, 2016). Beraz,
aurretik esandako guztian oinarrituz, halako ariketan parte hartzeko ekimen handia
izango dute 5-6 urteko haurrek (helduagoak direnak baino gehiago).
Dena den, Piaget-en (1969) lanetara bueltatuz, autore honen ustez adin txikiko
haurren garapen kognitiboa, garapen motorrarekin lotura handia dauka. Horregatik, eta
gorputz adierazpenean gorputzak eta horren mugimenduaren kontrolak garrantzi
handia daukala argi dagoelako haurren garapen motorra eta gure parte hartzaile txikien
momentu ebolutiboa definitzen saiatuko gara hurrengo lerroetan. Gil-en (1998)
analisiarekinbat eginez,5-6 urteko haurrek haien gorputzarekiko ezagutza garatua dute.
Giza gorputza irudikatzerako orduan, atal anatomikoetaz baliatzen dira; hala nola, ahoa,
sudurra, besoak, hankak eta oinak. Gainera, argi beltzaren teknikan hain garrantzitsu
den orientazioari dagokionez egokia eta normala dute. Horretaz gain, denbora eta
espazioa arazorik gabe kokatzen dute eta jarduera emaitzarekin erlazionatzeko kapaz
dira.
Gainera, Le Boulch-en (1977) aburuz, mugimendua ezinbestekoa da eta
"Psicocinética"-ren ideia proposatzen du gizakien garapen orokorra bermatzeko eta
baita etengabeko eraldaketan dagoen mundu honetan gizakia kokatu eta egoera baten
aurrean egoki jokatzen laguntzeko. Hau da, mugimenduan oinarritutako hezkuntza
metodo bat haurrari munduan kokatzen lagunduko diona. Horrenbestez, Le Boulch-ek
(1986), hezkuntza psikomotorraren oinarrizko helburuak zehazten ditu, hala nola;
sentimen gaitasuna, pertzepzio-gaitasuna eta azkenik gaitasun sinboliko zein
adierazpenekoa garatzea. Gure proposamen praktikoa, hirugarren hori landuko duenez
batez ere, eta, beraz, Le Boulch-en hezkuntza kontzeptuarekin bat dator.
Bukatzeko, gure taldean dauden ume konkretuen ezaugarriei pixka bat gehiago
erreparatuko diegu, adinka haurrek ezaugarri komun batzuk izan arren izaera propioa
ere badutelako eta hau ere garrantzitsua delako. Talde honetako haurrak nahiko ume
mugituak dira. Kontuan hartu beharreko faktore bat, denak ikastola berdinekoak direla
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
13
da, eta ondorioz, ondo ezagutzen dira elkar eta konfiantza giro bat osatzen du klaseak.
Orokorrean, nahiko prest daude gauza berriak ikasteko eta nahiz etanahiko talde handia
izan nahiko erraz lan egin daiteke haiekin. Gainera, nahiko nagusiak direnez haien kabuz
ibili daitezke eta arreta jartzen dute azalpenen aurrean. Aipatzekoa da ere, askotan,
haien jolasetan telebistan ikusten dutena zein etxean ikusitakoa erreproduzitzen eta
dramatizatzen dutela. Beraz, mugimendu ezberdinak zein gorputzarekin ondo
maneiatzen dira edozein egoeraren aurrean.
Haur talde honen ezaugarri konkretuak kontutan izanez, hain mugituak direla
ikusita, azalpenak ahalik eta laburren egiten saiatu ginen edo kasu askotan, azalpenak
ekiditeko haiek esperimentatzen utzi genituen (bakarrik gauza txuriak eta
fosforeszenteak ikusten zirela azaldu beharrean, haiek esperimentatzen eta hau
deskubritzen utzi genituen). Gainera, ahalik eta praktika dinamikoena egiten saiatu
ginen.
3. HELBURUAK:
Teknikarekin eta gorputz adierazpenarekin zuzenean lotutako helburuak:
GUK SORTUTAKOAK:
1. Argi beltzaren teknika ezagutzea.
2. Haurrengan gairekiko motibazio eta jakin-mina piztea.
3. Teknika honek eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatuz, diziplinartekotasunez
lantzea, ikuspuntu globalizatzaile batetik.
4. Era informal batean, hau da, esperimentazioaren bitartez, ikastea.
5. Haurrak antzerki, ikusle eta sortzaile bezala trebatzea.
6. Jolasaren bidez dramatizazio mundura hurbiltzea.
7. Gorputz adierazpen arlorako zubia izatea, modu dibertigarri batean.
CURRICULUMEKOAK (antzekoak):
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
14
(“Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremukoak”)
2) Hizkuntza askotarikoen komunikazio-tresnak eskuratzeko bidea egitea eta tresna
horiez gozatzea, norberaren egoera pertsonal, fisiko eta sozialeko beharrizanak,
sentimenduak eta bizipenak adierazi eta azaltzeko.
10) Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren
eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea,
askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera
ulertzen hasteko.
(HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA, 2016; 37-38. orr.)
Guk sortutako helburu zehatz hauek lotura zuzena dute Euskal Autonomia
Erkidegoko Haur Hezkuntzarako 2015-ko Abenduaren 22-n ezarritako curriculumaren
bigarren eremuarekin, hau da, “Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta
adierazpenaren eremuarekin”, batez ere. Dekretuak zehazten dituen Haur Hezkuntzako
bi eremu hauek oinarrizko konpetentzia espezifikoekin duten harremanekin bat etorriz,
gure ustez, gure proposamen praktikoaren bidez haurrek “arterako konpetentzia” eta
“konpetentzia motora” landuko dituzte. Baina guretzat landuko den konpetentzia
espezifiko azpimarragarriena “komunikaziorako trebetasuna” izango litzateke,
curriculumean oso izen eta definizio mugatzailea hartzen duena (Hizkuntza- eta
literatura- komunikaziorako konpetentzia). Izan ere,konpetentzia espezifiko honen
barruan bakarrik hitzezko eta idatzizko hizkuntza hartzen dira kontutan, hitzik gabe
komunikatzeko eta adierazteko aukera baztertzen da.
Hori da, guk konkretuki eta “gorputz adierazpenak” lantzen dituena, eta
curriculumaren kritika txiki bat eginez, honen errekonozimendu zehatza konpetentzia
espezifikoen artean ez egotea lotsagarria iruditzen zaigu.
Hala ere, “Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren
eremuaren” ezaugarrien artean ondorengokoa aipatzen da, gure proposamen
praktikoaren oinarrian kokatu ditzakegun ideia gakoak ematen dizkiguna eta, gainera,
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
15
Haur Hezkuntzako haurrekin halako proposamen bat aurrera eramateak duen zentzu
ukaezina agerian uzten duena:
“Komunikazio-trebetasunak eskuratzeko, indartu egin behar dira mezuak hartu eta
interpretatzeko ahalmenak eta haiek sortu edo igortzekoak. Ahalmen horiek landuta,
mundua ulertzeko urratsak ematen dituzte haurrek eta berezkotasunez, irudimenez,
sormenez eta funtzionaltasunez adierazten dituzte beraien sentimenduak, beharrizanak,
emozioak eta ideiak. Honako hizkuntza hauek baliatzen dira eremuan: hitzezkoa,
idatzizkoa, artistikoa, gorputzarena, matematika-hizkuntza, musika-hizkuntza, ikus-
entzunezkoa eta ikaskuntzaren eta ezagutzaren teknologiena.”
“Gorputz-hizkuntzak (keinuek, kontaktu tonikoak, begiradek, espazioen okupazioak,
etab.) adierazpenaren dimentsiorako atea zabaltzen du eta kanpora erakusten ditu
haurraren bizipen emozionalak. Haurrak gero eta egokiago doituko ditu,
ingurunearekiko harremanean, izaten dituen bizipenak. Haurrek, objektuekin jolastuz
eta munduaren eta niaren arteko dialektika etengabekoan, beraien gorputza
deskubritzen dute, mundu errealean ekintzak egiteko bitartekoa den aldetik, eta gero
eta zehaztasun handiagoz erregulatzen dituzte ekintzak.”
(HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA, 2016; 36-37. orr)
GURE ZEHARKAKO HELBURUAK:
Haur Hezkuntzako edozein proiektuan edo unidade didaktikoan lantzen saiatzen diren
beste hainbat helburu ere betetzen saiatuko gara:
1. Haurren autonomia eta auto-estimua sustatzea, batez ere, gorputz-
adierazpenaren arloan, ahalduntze- eta saiakera-prozesu batean lehenengo
pausotxoak emanez.
2. Elkarlana, sozializazioa, enpatia, errespetua eta beste hainbat balore lantzea.
Guk eraikitako bi zeharkako-helburu orokorrago hauek ere badute lotura Haur
Hezkuntzako curriculumak zehazten duenarekin, batez ere, curriculumean oinarrizko
zehar – konpetentziak edo orokorrak izena hartzen dutenekin. Izan ere, hauek “bizitzako
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
16
esparru eta egoera guztietan arazo-egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren
konpetentziak dira, bai esperientzia-eremuetan, bai eguneroko bizitzako gainerako
egoeretan. Esperientzia-eremu guztietan orotara egindako lanaren bidez sustatu eta
indartu behar dira zehar-konpetentziak, eta bizitzako esparru eta egoera guztietan
integratu edo barneratuz eskuratzen eta erabiltzen dira”. Curriculumak, atal honen
barruan ondorengoak oinarrizkotzat zehazten ditu:
 Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako
konpetentzia.
 Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
 Elkarbizitzarako konpetentzia.
 Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.
 Norbera izaten ikasteko konpetentzia.
(HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA, 2016; 23. orr.)
Guk ikuspuntu orokor eta integratu honekin ados gaude eta gure ustez, nahiz eta
konkretuki gorputz-adierazpena eta argi beltzaren teknika lantzen ibili, badaude Haur
Hezkuntzako haurrekin, hezitzaileak garen heinean, beti kontutan hartu behar diren eta
landu behar diren arlo orokorragoak, adibidez, batera ikasteko elkarbizitzen ikasi behar
dutelako. Ikuspuntu honen isla da guk proposamen praktiko honen helburu atalean
txertatutako “helburu zeharkakoak” izeneko atala.
4. METODOA:
Ondoren deskribatuko dugun jarduera multzoa 5-6 urteko haurrei zuzendua
sortu dugu eta, beraz, adin horretako talde batekin aurrera eraman dugu, normalean
“euskal dantzak” egiten duten momentu eta lekuan. Hala egin dugu, dantza eta
antzerkia gorputz adierazpenaren arloan kokatu ditzakegulako eta, horrenbestez, bien
arteko lotura argi bat dagoelako. Ondorioz, partaideak 5-6 urteko euskal-dantzetako 19
ikasle izango dira.
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
17
Praktika honetarako, aldez aurretik zer egingo dugun planifikatzeaz aparte,
hainbat material erosi, sortu eta bildu behar izan dugu: Conejo-k aipatzen zuen tutu
fluoreszentea (erabiliko den argi iturri bakarra izango dena), tamaina ertaineko eta
kolore ezberdinetako (fluoreszenteak eta zuriak, antzerkietan argi beltzarekin
erabiltzeko, eta kolore arruntekoak eta beltza, haurrek haien kabuz deskubritu ahal
izateko zeintzuk diren argi beltzarekin ikusten direnak eta zeintzuk ez) elementu-
eszenikoak: kartulina fosforeszenteen forma ezberdinak, eskeleto mozorroa,
txotxongiloak, kolore ezberdinetako zapiak eta objektuak, eskularru zuriak,…
Horretaz aparte, prestakuntza horretan, praktikako egunean beltzez jantzita
etortzeko eskatu genien partaideei, de Prado-k eta Torrent-ek (2006) aipatzen zuten
gorputz ikusezinaren gorputz kontzeptuarekin arituko ginelako, autore hauen ideien
arabera, haurren ezagutza dramatiko eskasarentzako eta teknikaren lanketarekin
hasteko aproposena dela jakinda. Dena den, gorputz ikusgaiaren kontzeptuarekin
aritzeko elementu edo material pare bat ere eraman genituen (eskularru zuriak eta
eskeleto mozorroa), haurrak nahi izatekotan haien antzerkietan eta guk gure ereduzko
antzerkian erabiltzeko, Conejo-k (2012; 5. orr.)dioenez, gorputza munduko
txotxongilorik onena bihur daitekeelako apaingarri txiki batzuekin.
Espazioari dagokionez, dantzarako erabiltzen duten gela mugimenduaren
sentsorearekin batera pizten denez, beste leku batera mugitu behar izan ginen. Nahiz
eta Conejo-k (2012) gomendatzen duen “kutxa beltza” sortzea ezinezkoa izan, ahaliketa
espazio ilunena sortzen saiatu ginen “argi beltzaren magia sortu ahal izateko.
Horretarako, paper beltza erabili genuen, gela horretako zenbait argi estaltzeko.
Bukatzeko, musika eta soinuarekin lotura zuen ariketa bat proposatu genuen (5.
ariketa) de Prado-k eta Torrent-ek (2006) aipatzen duten moduan musikak guri beste
mundu batzuetara joateko eta bertan esperientzia eta sentsazioberriak bizitzeko aukera
eskaintzen digulako eta ikasleen adierazpen lana sustatzen laguntzen duelako, gidoiak
gure ariketatik baztertuz.
Gure ariketetan Martin-ek (2016) proposatzen diguna, hau da, haurrak
haurrentzako argi beltzeko antzerki batek izan behar dituen ezaugarriak (lan honetako
10.orrialdean aipatzen direnak) betetzen dituen antzerki baten ikusleak izateaz aparte
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
18
(3. Jardueran) sortzaileak ere izatea jolas dramatikoen eta esperimentazioaren bidez (1.,
2. Eta 6. ariketetan), jarraitzen dugu. Gainera autore honek proposatzen dituen
ariketetan oinarritutako jarduerak planteatu ditugu: lehenengo jardueran Martin-ek
(2016) proposatzen dituen ohiko materialekin esperimentazioa (argi beltzaren aurrean
duten erreakzioa aztertzeko) egiten dugu, bigarrenean aldiz, haurrei hainbat elementu
eszeniko eskaintzen zaie haiekin kutxa beltzaren barruan esperimentatzeko eta
jolasteko. Gainera, Haur Hezkuntzan hain garrantzitsuak izaten diren azkeneko
produktu bat sortuko dute (antzerkia) eta hori sortzeko prozesuan kokatu ditzakegun
ariketak ere planteatzen ditugu, laugarrena eta bosgarrena, hain zuzen ere.
Gure ustez azkeneko antzerki horiei esker haien auto-estimua igoko da
dramatizazio eta gorputz adierazpenaren munduan, guk unibertsitatean ikusi dugunez
oso baliabide, denbora eta gaitasun dramatiko gutxirekin benetan politak eta
liluragarriak diren ikuskizunak sortu daitezkeelako teknika honi esker. Horrela, haurrak
gorputz adierazpenaren munduan ahalduntzea espero dugu, dantzarako ere baliagarria
izango dena. Hau gerta dadin, bukaerako mini-antzerkiak grabatuko dira eta haien
sortzaileek beste egun batean ikusteko aukera izango dute.
5. PROPOSAMEN PRAKTIKOA
PRAKTIKAREN DESKRIBAPENA:
1-Jarduera: “Argi beltza ezagutuz”
 Helburua: ohiko materialen erreakzioa argi beltzaren aurrean aztertzea, argi
beltzarekin ikusteko objektuek izan behar dituzten ezaugarriak zehazteko.
 Deskribapena: Jarduera honetan, haurrak argibeltzaren aurrean, kutxa beltzaren
barruan, jarriko dira eta bertan zer ikusten den eta zer ez antzeman eta elkar
trukatuko dute. Era horretan, guztion artean objektuak argi beltzarekin ikusteko
izan behar dituzten ezaugarriak zehaztuko dituzte.
 Marrazki adierazkorra:
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
19
 Iraupena: 7 minutu: 4 minutu esperimentatzeko eta 3 minutuko asanblada argi
beltzarekin objektuak izan behar dituzten ezaugarriak adosteko eta irakasleak
kartoi-mehe zati batean apuntatzeko.
 Taldekatzeak: Talde osoa.
 Kokapen espaziala: Librea
 Materiala/Baliabideak: Tutu fluoreszentea, kolore eta testura ezberdinetako
zapiak eta ohiko objektuak, kartoi-mehea eta musika aparatua.
 Abestia: https://www.youtube.com/watch?v=SDO8jAlk6SE (0:00-7:20)
 Ariketaren dokumentazio grafikoa:
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
20
 Gertatutakoaren inguruko oharrak:
Ariketa hau egiterako orduan, haur guztiak oso adi egon dira haientzako
oso berria zelako mota horretako argia.Galderak egin dizkiegu eta haiek bakarrik
ezaugarriak zeintzuk diren apurka-apurka asmatu dituzte. Galdetu diegu ere, ea
zergatik esan diegu beltzez janzteko eta hasieranez dute horren erantzuna jakin.
Baina txapela beltza argian jartzean, beste material batzuk ez bezala, hau ez dela
argian ikusten antzeman dute.
2-Jarduera: “Argi beltzarekin esperimentatuz”
 Helburua: Aurretik adostutako ezaugarriak dituzten elementu eszeniko
desberdinekin esperimentatu, antzerki beltzaren mundura pixka bat gehiago
hurbilduz.
 Deskribapena: Bukaerako mini-antzerkia egiteko taldeak zoriz sortu (zenbakien
teknikaren bidez) eta taldeka aurreko jardueran zehaztutako ezaugarriak
dituzten material ezberdinetako elementu eszenikoak aurkitu beste batzuen
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
21
artean. Objektu horiek dituzten ezaugarriak kontuan hartuz, haien antzerkian
zeintzuk eta nola erabiliko dituzten erabakiko dute (elementu bakoitza antzerki
batean baino gehiagotan erabili ahalko da, gatazkak ekiditeko), argi
naturalarekin. Gero, argiak itzali eta argi beltza piztuko da hautatuko objektuak
frogatu ahal izateko. Frogak eta gero aldaketak egin daitezke.
 Marrazki adierazkorra:
 Iraupena: 10 minutu: elementuak hautatzeko 5 minutu. Hautatutakoak argi
beltzarekin frogatzeko beste 3 minutu. Aldaketak egiteko hautatutako materialei
dagokionez, 2 minutu.
 Taldekatzeak: 4 pertsonetako taldeetan aritu, baina espazioan talde osoa aldi
berean ibili.
 Kokapen espaziala: Librea, baina taldeka.
 Materiala/Baliabideak: Elementu eszeniko desberdinak (zapiak, kartulinako
formak, arropa, mozorroak, eskularruak, txotxongiloak,…) eta argi beltza.
 Ariketaren dokumentazio grafikoa:
 Gertatutakoaren inguruko oharrak:
Jarduera hau egiteko, taldeak zenbakien teknikaren bidez egin ditugu.
Haur kopurua dela eta, lau talde irten dira bakoitzean 4 edo 5 ume izanda. Behin
argi beltza zer den ikusiz, egin beharrekoa azaldu diegu. Gelaren erdian kokatuta
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
22
egon den mahian material ugari egon da eta taldeka banaka-banaka etortzen
hasi dira material ezberdinak aukeratzeko.
3-Jarduera: “Antzerki beltzerako publiko ezinhobea!!”
 Helburua: Haurrak antzerki ikusle, interpretatzaile eta gozatzaile gisa trebatzea,
teknikaren praktika eredugarri bat ezagutzen duten bitartean.
 Deskribapena: Jarduera honetan, haurrak antzerki beltzeko eredu bat ikusiko
dute. Horrela, haiek egingo duten antzerkirako ideiak hartuko dituzte. Gainera,
antzerki ikusle gisa trebatuko dira. Antzerki hori, irakasleok aurrera eramango
dugu beti ere, haien adinarekin egiteko posiblea den antzerki beltza mota bat
aurkeztuz. Beldurra agertzea ekiditeko Prado eta Torrent-en gomendioak
kontutan hartuko ditugu eta gure antzerkia egin aurretik zer gertatuko den
azalduko diegu, gero begiak ixteko eskatuko diegu eta begiak irekitzeko
eskatzean lehenengo elementu eszenikoa jada eszenan egongo da eta musika
hasiko da
 Marrazki adierazkorra:
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
23
 Iraupena: 5 minutu.
 Taldekatzeak: Talde osoa.
 Kokapen espaziala: Haur guztiak “eszenatokiaren” aurrean eserita.
 Materiala/Baliabideak: Gure antzerkirako behar ditugun elementu eszenikoak
(eskularru zuriak, eskeleto mozorroa eta armiarma kartulina), argi beltza eta
musika aparatua.
 Musika: https://www.youtube.com/watch?v=FFmbCMJGLNQ (Adams
familiaren abestia)
 Ariketaren dokumentazio grafikoa:
 Gertatutakoaren inguruko oharrak:
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
24
Jarduera honetan, lehendik ikasitako antzerkia egin diegu gure haurrei.
Horretarako, eskularru txuriak erabili izan ditugu soilik, eta Adams familiaren
abestiaren eskutik, haurrak oso harrituta laga ditugu gure show bereziarekin.
Gainera, haiek ere bakarrik egiteko gogoak piztu dizkiegu.
4-Jarduera:“Istorioa sortzen”
 Helburua: Haurren sormena garatzea antzerki sortzaile gisa izango duten
lehenengo esperientzia bizitzen duten bitartean.
 Deskribapena: Jarduera honetan haien antzerkiaren bidez kontatu nahi duten
istorioa sortuko dute, gidoirik gabe, antzerkian inprobisazioa egon dadin eta
helburuetan zehaztu dugunez, era informal baten lan egiteko. Horretarako
hautatutako elementu eszenikoak eta argi beltzarekin argiztatutako
“eszenatokia” izango dituzte eskura, entseiuak egin ahal izateko. Irakasleak
taldez talde mugitzen joango dira haurren ideiak entzuten, hurrengo ariketan
eskainiko zaien musika istorioetara ahalik eta hobekien moldatzeko, nahiz eta
azkeneko erabakia haien eskuetan utzi.
 Marrazki adierazkorra:
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
25
 Iraupena: 10 minutu. Talde bakoitzak 8 minutu izango ditu egingo duenari buruz
hitz egitekoeta 2 minutu eszenan nola kokatu adosteko eta argibeltzarekin “nola
geratzen den” ikusteko.
 Taldekatzeak: Lau pertsonako taldeak.
 Kokapen espaziala: Taldeka. Talde guztiak bat izan ezik lurrean eserita bere
elementu eszenikoekin egingo dutenaren inguruan eztabaidatzen. Beste taldea
“eszenatokian” esperimentatzen eta frogak egiten. Taldeak txandakatuko dira
eszenatokian ibiltzeko.
 Materiala/Baliabideak: hautatutako elementu eszenikoak eta argi beltza.
 Ariketaren dokumentazio grafikoa:
 Gertatutakoaren inguruko oharrak:
Jarduera honetan, haienkaxara lagaditugu haurrak. Behin gure antzerkia zelakoa
izan den ikusidutenean, gogoak eta ideiak piztu zaizkie haieieta hortaz gogotsu aritu
dira lanari ekinez. Gu irakasleak haien taldetatik ibili gara ideia berri batzuk emanez
eta haienak entzuten.
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
26
5-Jarduera:“Antzerkiari soinua jarri”
 Helburua: Musikaren funtzio adierazkorra ezagutu eta hori baliatzen ikasi.
 Deskribapena:Haurrei 6 abesti desberdinen zatitxoak jarriko zaizkie (haien
artean oso desberdinak izango direnak (emozio desberdinak adieraziko dituzte).
Eta haurrek, taldeka, abestiak entzuten dituzten bitartean haien istorioarekin
hobekien doan abestia hautatu beharko dute.
 Marrazki adierazkorra:
 Iraupena:10 minutu. 8 minutu abesti desberdinak entzuten eta 2 taldeka zein
hautatu adosten.
 Taldekatzeak: 4 pertsonako taldeak. Nahiz eta entzuketa talde osoa aldi berean
egin.
 Kokapen espaziala: Taldeka eserita.
 Materiala/Baliabideak: Musika aparagailua.
 Musika: Hauek izan dira aukeratutako abestiak (denak haien ezagunak):
o aldapan gora
o euri tanta banintz
o euritan dantzan
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
27
o erre zenituzten
 Ariketaren dokumentazio grafikoa:
 Gertatutakoaren inguruko oharrak:
Jarduera honetan, aurretik deskargatutako abestiakjarri izan ditugu haiek
gustukoena zutena erabakitzeko. Hasieran kaos bat izango zela pentsatu dugu
baina nahiko ondo moldatu gara abestiak aukeratzeko. Abesti bat baino gehiago
aukeratzeko aukera izan dute eta horrek asko lagundu du.
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
28
6-Jarduera: “Goazen antzerkira!”
 Helburua: Adierazpen mailan garatu antzezle edo manipulatzaile gisa eta
antzerkien ikusle gisa trebatu ere, gorputz adierazpenaren arloan ahalduntzen
diren bitartean.
 Deskribapena: Azkenik jarduera honetan, haurrek haien antzerkia beste kideen
aurrean antzeztuko dute, argi beltza erabiliz.
 Marrazki adierazkorra:
 Iraupena: 10 minutu (gutxi gora behera). Talde bakoitzak bi/ hiru minutuko
antzerkia egingo du.
 Taldekatzeak: 4 pertsonako taldeak.
 Kokapen espaziala: Txanda bakoitzean talde desberdin bat eszenatokian
antzezten eta besteak eserita aurrean ikusle gisa.
 Materiala/Baliabideak: Elementu eszenikoak, argi beltza eta musika aparagailua.
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
29
 Ariketaren dokumentazio grafikoa:
 Gertatutakoaren inguruko oharrak:
Azkeneko jarduera honetan, oso denbora gutxi izan dutenez esaiatzeko
nahiko inprobisatua izan da. Haurrek aldiz, oso ondo pasatudute eta askojolastu
dute argiak eskaintzen dituen baliabideekin.
6. GERTATUTAKOARI BURUZKO LABURPENA ETA HAUSNARKETA :
Jarduera guzti hauek egiterakoan, oso pozik irten gara, bai irakasleak zein
haurrak ere. Izan ere, irakasleentzako oso sorpresa atsegina izan zen haien erreakzio
positiboak antzematea saio osoan zehar eta haurrentzako oso motibagarria izan zen
aldez aurretik ezagutzen ez zuten baliabidearekin (argi beltza) eta teknikarekin aritzea,
euskal dantzetatik ateraz gorputz adierazpena lantzeko bide desberdin bat hartuz eta
askatasun gehiago eskaintzen duen metodologia bat jarraituz.
Lan honetan zehar hainbat oztopo bizi izan ditugu. Hasieran, irakasleok ondo
irtengo ez zenaren beldurra geneukan, lehenengo aldia baitzen talde horrekin dantza ez
zen beste gauza bat egiten genuela eta oso denbora mugatua geneukalako nahiko
proposamen luzea eta osoa aurrera eramateko. Horretaz aparte, Haur Hezkuntzan aritu
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
30
garen guztiok dakigunez, bost urteko haurrekin egunak eta bakoitzaren egoera
pertsonalak eragin handia izan dezake hainbesteko antolamendua, koordinazioa, arreta
eta ekimena eskatzen duen ariketa batean. Aitzitik, konturatu gara haurrak edozein
ariketa berezi baten aurrean gogoekin daudela, eta haien motibazio eta indar guztiak
jartzen dituztela, eta horrek praktika aurrera eramatea asko errazten duela.
Ordea, esan beharra dugu, hautatutako teknika praktikara eramaterako orduan
teknika bera eta honek eskatzen duen guztia (materiala, baldintza espazialak,…) oztopo
bat bilakatu dela. Izan ere gure kasuan, elementu eszeniko gisa erabiltzeko material
ugari bilatu, erosi eta eraiki behar izan ditugu, eta argi beltza bera erosi behar izan dugu,
oso garestia izan dena, behin bakarrik erabiltzeko.
Gainera, ezustekoekin jarraitzeko, gure entseatzeko gelaren argia,
mugimenduaren sentsorearekin pizten denez, entseatzeko lekuz aldatu behar izan gara
jarduera guzti hauek aurrera eraman ahal izateko. Honek eragina izan du jarduerak
egiteko denboran eta, hori izan da gure azkeneko oztopoa: denbora falta. Izan ere,
lehenik aipatu dugun moduan oso zailaizan da hain proposamen praktiko osoa, borobila
eta luzea (ariketa asko ditu) hain denbora murriztuan aurrera eramatea. Nahiko
estresatuta ibili gara ariketa guztiak egin ahal izateko, guztiek daukatelako haien oinarri
teorikoa, zentzua eta lotura haien artean eta, azkeneko ariketa egiteko denborarik gabe
geratzea, adibidez, porrota absolutua esan nahiko luke, haurrek azkeneko produktu bat
behar dutelako eta haiek protagonistak izanez teknika barrutik bizitzeko eta gorputz
adierazpena lantzeko aukera delako ariketa hau, batez ere. Beraz, ariketa guztiak
ezinbestekoak izanda (lehenik aipatutako autoreek baieztatzen duten moduan),
(esperimentatzekoak, publikoa izatekoak, prestakuntzazkoak eta antzeztekoak) oso
ondo kudeatu behar genuen denbora saioak zentzua ez galtzeko.
Aitzitik, eta oztopo eta ezuste guzti hauen gainetik, haurren erreakzioak ikusita
gure lan guztia eta argi beltzean egindako inbertsioa pena merezi izan duela ikusi dugu.
Oso ideia polita da haurrekin lantzeko, eta gainera dantzak ikasteko taldea denaren
aukera aprobetxatuz, nahiko lotura egin dugu argi beltza eta euskal dantzekin ere.
Lotura hau, musika motan islatu dugu, izan ere euskal musika alaia eta dantzakorrari
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
31
apustua egin diogu. Beraz, oso pozik eta gustura eman diogu amaiera saioari, haurrek
argi beltza zer den ikasi dutelako, ondo pasatuz, gozatuz eta dantzatuz.
7. ONDORIOAK:
Ondorioz, gure ustez “ARGI BELTZA” oso teknika eta baliabide interesgarria da
Haur Hezkuntzan Gorputz Hizkuntza lantzeko. Adituek praktika hau aurrera eraman
aurretik aitortzen zuten moduan, motibazioa berehala pizten dute haurrengan argi
beltzeko lanparotxoak sortzen duen magia sentsazioa eta irudiak. Gainera, haurrak gure
proposamen praktikoan ikusle eta sortzaile gisa aritzea rol bakoitzaren abantailak eta
gaitasunak garatzen lagundu duela uste dugu. Alde batetik, ikusleak izan direnean
interpretatzaile gisa trebatu dira, eta antzerki beltzaren magiaz gozatu dute horrekiko
motibazioa piztuz. Bestetik, antzezleak izan direnean haien burua “aktore” gisa ikusi
dute, gehienek bizitzan lehen aldiz, lotsa eta intseguritateak alde batera errazten duen
teknika honekin (oso lotsatiak diren haur batzuk, teknikak eskaintzen dituen aukerak eta
saioaren izaera informala eta ludikoaren eraginez haien alde lotsagabeena atera dute),
gorputz adierazpenaren munduan ahalduntze prozesuan aurrera eginez eta bertan
egingo duten etorkizuneko jardueretarako autoestimua eta konfiantza eskuratuz.
Oztopoak, lehen aipatu dugun moduan egon dira: teknikak eskatzen zuen
materiala lortzeko lana eta dirua, ohikotik edo normalean egiten denetik ateratzeak
sortutako hasierako beldurrak eta denbora urritasuna. Azkenean, oztopo hauek
perspektibaz begiratuz gero ez dira hainbesterako izan eta, denbora faltak, adibidez,
mesede egin digu gure proposamenak bilatzen genuen izaera informala eta ludikoa
lortzearen alde,agiandenbora gehiegiizatekotan, bukaerako antzezpenetarako entsegu
denbora gehiago utziko geniekeelako haurrei eta ondorioz inprobisazioaren
gozamenetik gidoi bat ikastearen estresera pasatzearen arriskua agertuko litzaketelako.
Hala ere, aurreikusten zen bezala, ez da guztia espero genuen bezala atera, batez ere
“fallos del directo” direla eta, adibidez, mugimendu sentsoreen bidez pizten zen argien
kontua eta horrek eragindako gela aldaketa.
Dena den, haurren erreakzio positiboak, lilura aurpegiak eta irribarreak ikusiz
gero, ez gara egindako lan guztiaz damutzen eta oztopoak orain irribarre batekin
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
32
begiratzen ditugu. Gainera, marko teorikoa idazteari esker ikasi ditugun kontzeptu eta
alderdi teorikoetaz aparte, asko ikasi dugu praktikara eramanez. Izan ere, irakurtzen
genituen alde guztiak ondo antolatutako praktika batean sortzen direla frogatu dugu.
Gainera, gure etorkizuneko Haur Hezkuntza irakasle lanerako oso baliagarriak izango
diren ikaskuntzak ere egin ditugu, batez ere, oztopoak eta arazoak gainditu ditugunean.
Horrenbestez, guk teknika hau indarrez eta konbikzioz gomendatuko genioke
adin hauetan hain komuna den eta hain zabaldua dagoen lotsa ekidatu nahi duen eta
gorputz adierazpena era dinamiko eta dibertigarri batean landu nahi duen edozein
irakasleri, hezitzaileri edo begiraleri. Baina gomendio honi oharpen bat gehitu behar
diogu : “argi beltzak baldintza eta material berezia eskatzen du, eta beraz, ezin da egun
batetik bestera hori lantzeko edo erabiltzeko saioa planifikatu, hau da, antolamendu eta
prestaketa lan handia eskatzen du”.
Guk orokorrean hiru sentimendu-estadio pasa izan ditugu proiektu edo lan
honetan zehar: beldurra-estresa-poza. Bukaeran, ondo atera delaren pozarekin
geratzen gara, azken finean beldurrak gainditu ditugulako eta momentuko estresa
kudeatzen jakin dugulako, hori baita gure lana Haur Hezkuntzako irakasle gisa, ezta?
8. BIBLIOGRAFIA
Argüelles, G. R. , Zelaieta, E. (2015). Ahozko adierazpena eta dramatizazioa haur hezkuntzako
irakasleen baliabide. Tantak, 21. 87-105.
Conejo,D.(2012).El TeatroNegroenlaEducaciónInfantil :Técnicay Posibilidadesde Uso.Clave
21. Reflexiones y Experiencias en Educación, 17, 1-8.
Delgado, M. C. (2011). La dramatización, recurso didáctico en educacion infantil. Pedagogía
magna,11. 382-392.
Gil,P. (1998). La educación motrizy corporalen el curriculumde educación infantil. Asociación
Mundial de EducadoresInfantiles.Congresode Madrid.
HEZKUNTZA,HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA . (2016). 237/2015 DEKRETUA,
abenduaren22koa,Haur HezkuntzakocurriculumazehaztuetaEuskal AutonomiaErkidegoan
ezartzekoa.EUSKALHERRIKOAGINTARITZAREN ALDIZKARIA,0-47.
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
33
Gonzalez, M. M. (2003).Valoración y función de la dramatización en la educacion infantil y
primaria. El guiniguada, 12. 55-64.
Hoster,B. (1998). El tallerde teatro negroy de animación.Escuela abierta,2. 239-245.
Jimenez, A. (2006). Luz negra. Aula de Infantil, 34. 25.
Le Boulch,J.(1977). Simbología delmovimiento psicomotrizy educación. Barcelona:Científico
Médica.
Le Boulch,J.(1986). La educación porel movimiento en la edad escolar. Barcelona:Paidós
Martin, B. (2016). Propuesta didáctica para trabajar el lenguaje artístico musical a través del
teatrode luznegraessegundociclode laetapade EducaciónInfantil.(GraduAmaierako
Lana). Segovia: Universidad de Valladolid.
Mondéjar,G. (2002). El teatronegro:La magiade la luz. Kontsultatua2017ko urriareren8an in
www.kulturales.com/correo/setiembre_07
Motos, T. (1995). Por qué fallala improvisacióndramáticaenclase.Terboli,2, 2434
Muñoz,A. (2016). Desarrollopsicosocial.Lasetapasde Erikson.Kontsultaeginda 2018ko
Urtarrilaren5ean in http://www.cepvi.com/index.php/psicologia-infantil/articulos/desarrollo-
psicosocial-las-etapas-de-erik
Navarro, M. R. (2007). Drama, creatrividad y aprendizaje vivencial: algunas aportaciones del
drama a la educación emocional. Cuestiones Pedagógicas, 18.161-172.
Nuñez, C. L., Navarro, M.R. (2007). Dramatización y educación: aspectos teóricos. Universidad
de Sevilla. Facultad de Ciencias de la Educación. Departamento de Teoría e Historia de
la Educación y Pedagogía Social,19. 225-252.
Pedraza,M.P., Torrent,M.A.(2006). El teatronegro:instrumentoparalaexpresióncorporal. EF
deportes (aldizkari digitala), 101. Kontsultatuta 2017ko urriaren 9an,
inhttp://www.efdeportes.com/efd101/teatro.htm
Piaget, J. (1969). Psicología del niño. Madrid: editorial Morata.
Tejerina,I.(1999). El juegodramaticoenlaeducacionprimaria. TestosdeDidactica dela Lengua
y la Literatura. Barcelona: Graó
Sierra,M.A. (1996) La ExpresiónCorporal desde unadoble perspectiva:lade unalumnoy la de
un profesor. Actas del III Congreso Nacional de Educación Física de Facultades de
Educación y XIV de Escuelas Universitarias de Magisterio. Alcalako unibertsitatea.
Guadalajara.
Vizcarra, M. T. (2007)Komunikazioa eta gorputz adierazpena Haur Hezkuntzan. Garapen
psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte.Gasteiz: EHU.
13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza
34

More Related Content

Similar to Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)

Itzal txinatarrak - Aurkezpena
Itzal txinatarrak - AurkezpenaItzal txinatarrak - Aurkezpena
Itzal txinatarrak - Aurkezpenaamaialantziego
 
Diseinu eszenografikoa gorringostar
Diseinu eszenografikoa gorringostarDiseinu eszenografikoa gorringostar
Diseinu eszenografikoa gorringostarGorringo Star
 
Emozioetan barrena igeri eginez alioliak
Emozioetan barrena igeri eginez alioliakEmozioetan barrena igeri eginez alioliak
Emozioetan barrena igeri eginez alioliakGanuzasil
 
Argi beltza - Aurkezpena
Argi beltza - AurkezpenaArgi beltza - Aurkezpena
Argi beltza - Aurkezpenaamaialantziego
 
Haur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaHaur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaplay taldea
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapeneanmamasotatxu
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapeneanmamasotatxu
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaGanuzasil
 
Egilearen testua-Gure begirada taldea
Egilearen testua-Gure begirada taldeaEgilearen testua-Gure begirada taldea
Egilearen testua-Gure begirada taldeaAneGallastegi1
 
adimen emozionala - 3-4 urte
adimen emozionala - 3-4 urteadimen emozionala - 3-4 urte
adimen emozionala - 3-4 urtearaluze19
 
Adimen emozionala - 5 urte
Adimen emozionala - 5 urteAdimen emozionala - 5 urte
Adimen emozionala - 5 urtearaluze19
 
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpena
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - AurkezpenaItzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpena
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpenaamaialantziego
 
Ikuspegiglobalizatzailea
IkuspegiglobalizatzaileaIkuspegiglobalizatzailea
IkuspegiglobalizatzaileaAlaira Maps
 
Ikasle aurkezpena
Ikasle aurkezpenaIkasle aurkezpena
Ikasle aurkezpenamaisua
 
Laugarren gaia. gorputz adierazpena eta komunikazioa tamaina handian
Laugarren gaia. gorputz adierazpena eta komunikazioa tamaina handianLaugarren gaia. gorputz adierazpena eta komunikazioa tamaina handian
Laugarren gaia. gorputz adierazpena eta komunikazioa tamaina handianGotzouGotzou
 
Autismoa Haur Hezkuntzan
Autismoa Haur HezkuntzanAutismoa Haur Hezkuntzan
Autismoa Haur Hezkuntzanabeaskoa
 

Similar to Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo) (20)

Itzal txinatarrak - Aurkezpena
Itzal txinatarrak - AurkezpenaItzal txinatarrak - Aurkezpena
Itzal txinatarrak - Aurkezpena
 
Diseinu eszenografikoa gorringostar
Diseinu eszenografikoa gorringostarDiseinu eszenografikoa gorringostar
Diseinu eszenografikoa gorringostar
 
Emozioetan barrena igeri eginez alioliak
Emozioetan barrena igeri eginez alioliakEmozioetan barrena igeri eginez alioliak
Emozioetan barrena igeri eginez alioliak
 
Argi beltza - Aurkezpena
Argi beltza - AurkezpenaArgi beltza - Aurkezpena
Argi beltza - Aurkezpena
 
Haur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaHaur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabrua
 
JOLASAK
JOLASAKJOLASAK
JOLASAK
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapenean
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapenean
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
 
Egilearen testua-Gure begirada taldea
Egilearen testua-Gure begirada taldeaEgilearen testua-Gure begirada taldea
Egilearen testua-Gure begirada taldea
 
adimen emozionala - 3-4 urte
adimen emozionala - 3-4 urteadimen emozionala - 3-4 urte
adimen emozionala - 3-4 urte
 
Hh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpenaHh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpena
 
Adimen emozionala - 5 urte
Adimen emozionala - 5 urteAdimen emozionala - 5 urte
Adimen emozionala - 5 urte
 
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpena
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - AurkezpenaItzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpena
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpena
 
Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza
Hitz kateatuak: Haur HezkuntzaHitz kateatuak: Haur Hezkuntza
Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza
 
Ikuspegiglobalizatzailea
IkuspegiglobalizatzaileaIkuspegiglobalizatzailea
Ikuspegiglobalizatzailea
 
Ikasle aurkezpena
Ikasle aurkezpenaIkasle aurkezpena
Ikasle aurkezpena
 
Laugarren gaia. gorputz adierazpena eta komunikazioa tamaina handian
Laugarren gaia. gorputz adierazpena eta komunikazioa tamaina handianLaugarren gaia. gorputz adierazpena eta komunikazioa tamaina handian
Laugarren gaia. gorputz adierazpena eta komunikazioa tamaina handian
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Autismoa Haur Hezkuntzan
Autismoa Haur HezkuntzanAutismoa Haur Hezkuntzan
Autismoa Haur Hezkuntzan
 

More from amaialantziego

Zer dakigu haurrari buruz?
Zer dakigu haurrari buruz?Zer dakigu haurrari buruz?
Zer dakigu haurrari buruz?amaialantziego
 
Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo
Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia CrespoDramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo
Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespoamaialantziego
 

More from amaialantziego (6)

Esku hartzea
Esku hartzeaEsku hartzea
Esku hartzea
 
Zer dakigu haurrari buruz?
Zer dakigu haurrari buruz?Zer dakigu haurrari buruz?
Zer dakigu haurrari buruz?
 
Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo
Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia CrespoDramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo
Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo
 
Dramatizazio musikala
Dramatizazio musikalaDramatizazio musikala
Dramatizazio musikala
 
Ipuin musikala
Ipuin musikalaIpuin musikala
Ipuin musikala
 
Kontaketa musikala
Kontaketa musikalaKontaketa musikala
Kontaketa musikala
 

Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)

  • 1. Zer da Gorputz-adierazpena? Dramatizazioa. Argibeltza. Euskal Herriko Unibertsitatea Gasteizko fakultatea Haur Hezkuntza-ko gradua 4. maila Ikasgaia: Gorputz-Hizkuntza Irakaslea: Mariate Vizcarra BINAKAKO LAN IDATZIA EGILEAK: SILVIA GANUZA PATRICIA ROYO
  • 2. AURKIBIDEA 1. SARRERA ………………………………………………………………………………….…1 2. MARKO TEORIKOA……………………………………………………………………….1 2.1. Gorputz Hizkuntzaetadramatizazioa…………………………………..1 2.2. Argi beltza……………………………………………………………………………5 2.3. Adinarenetataldearenezaugarriak……………………………………10 3. HELBURUAK………………………………………………………………………………13 4. METODOA……………….…………………………………………………………………16 5. PROPOSAMEN PRAKTIKOA……………………………………………………..…18 6. GERTATUTAKOARI BURUZKO LABURPENA ETA HAUSNARKETA….30 7. ONDORIOAK………………………………………………………………………………32 8. BIBLIOGRAFIA…………………………………………………………………………...33
  • 3. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 1 1. SARRERA Eskuartean duzun dokumentu hau, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko 4.mailan,dramatizazio minorrean gauden bikoteak egin dugu, Patricia Royok eta Silvia Ganuzak. Batera Gorputz Hizkuntza ikasgairako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko gela batean argi beltzaren teknika lantzeko proposamen didaktiko bat egingodugu lan honen bitartez teknikaren eta dramatizazioaren inguruko marko teoriko batetik abiatuz. Proposamen horren barnean, 6 jarduera ezberdinak planteatuko ditugu, batera helburu orokor batzuk dituztenak, betiere adin honetako haurraren beharrak zein ezaugarriak antzemanez eta errespetatuz. Jarraian, testu honen egituraren berri emango da, irakurlea jakin dezan zer-noiz topatuko duen: hasteko, gure proposamenaren oinarria izango den marko teorikoari ekingo diogu. Bertan, ondorengo gaiak jorratuko ditugu haien nondik norakoak ( kontzeptuak, definizioak, tendentzia pedagogiko nagusiak,…) zehaztuz: gorputz adierazpena, dramatizazioa eta argi beltza, Haur Hezkuntzako eremuan ari garela kontuan izanik. Gero, gure proposamen praktikoaren azalpenari ekingo diogu. Horretarako, lehenik helburu batzuk markatuko ditugu, ondoren erabiliko dugun metodologia definitu eta azkenik proposamen hau praktikara eraman eta gero, praktika hori deskribatu eta horri buruzko hausnarketa gauzatuko dugu. HITZ GAKOAK: Gorputz-adierazpena, dramatizazioa, argi beltza, Haur Hezkuntza, proposamen praktikoa. 2. MARKO TEORIKOA Haur Hezkuntzan, mugimendu zein keinuak etengabe lantzen dira. Izan ere, haurrek ezinbestekoak zein oinarrizkoak dituzten gauzak adierazi eta komunikatzeko. Hortaz, komunikazioaren bitartez, ezagutzak, kontzeptuak, sentimenduak, ideiak edota emozioak transmititzen dituzte (Razquin eta Zelaieta ,2015; 87.orr). Haurrak bere ingurunearekin, irakaslearekin zein gelako ikaskideekin komunikatzeko bere gorputzean jartzen du arreta. Bere gorputza arakatuz eta
  • 4. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 2 mugitzeko muga edota aukerak ezagutuz, sormena zein inprobisazioa sustatuko ditu (Vizcarra, 2007, ; 5.orr.). Beraz, gorputz-adierazpenaren bidez, haurra bere gorputza ezagutuko du, honek egiten dituen mugimendu ezberdinak, autoestimua zein autokontzeptua hobetuko du, espazioa ezagutuko du etabaita adierazpena eta honek dakarren keinuzko zein hitzezko sentimendu, ideia zein pentsamenduak egoki transmititu ere (Vizcarra, 2007, ; 7.orr.). Tejerina-k (1999) ondo azaltzen duen moduan, hezkuntza arloan Logse legearekin batera, bereizketa bat egiten hasten da gorputz-adierazpena edo dramatizazioa eta antzerkiaren artean. Garai horretan egindako aldaketek, gorputz- adierazpena, adierazpen plastikoeta adierazpen musikalak elkartuz hezkuntza artistikoa sortuko dute. Hori dela eta, Tejerina-k (1999) adierazten duenez, curriculumaren aldaketa honek irakasleen pentsaeran ere eragina izan zuen eta hortaz, gai honen inguruko formakuntza egitera beharrezkoa ikusten dute irakasleek. Gorputz-adierazpen mota ugari daude, hala nola; eszenikoa, pedagogikoa, psikoanalitikoa eta metafisikoa. Eszenikoari dagokionez, publiko baten aurrean mezu bat komunikatzen denean ematen da. Pedagogikoa, haurraren kontzientzia hartzea gertatzen denean. Psikoanalitikoa, norberaren barruan gertatzen dena azaltzeko erabiltzen da. Eta azkenik, metafisikoa, espiritualitatea balioesten duena da. (Vizcarra, 2007; 5-6.orr.). Hori dela eta, Sierra-k (1996) gorputz-adierazpena, gorputza erabiltzea, barneratzea, bilatzea eta onartzea dela dio. Gorputza erabiltzen baita emozioak, ideiak, pentsamenduak, sentipenak, sentimenduak eta bizipenak adierazteko, sormena gauza guztien aurretik jarrita. Gainera, Lapier-rek etaAcuturier-rek (1967) ondo azaltzen duten moduan, gorputzaren bidezko komunikazioa zenbait ondorio afektibo, dinamiko (musika eta dantza), plastiko zein dramatiko (interpretazioa eta dramatizazioa) ditu (Argüelles eta Zelaieta, 2015). Hortaz, onuragarria da oso Haur Hezkuntzan aplikatzeko.
  • 5. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 3 Gorputz-adierazpena lantzeko, eredu edo teknika ugari ditugu. Esate baterako, dantza, psikomotrizitatea, mimoa, antzerkia… Gure kasuan antzerkiari jarriko diogu arreta. Nuñez-ek eta Navarro-k (2007; 230.orr.) dioten moduan, haur antzerkia, hiru errealitate ezberdinetan banatu daiteke. Hala nola, haurrentzako antzerkia non nagusiek antolatu eta haurrei eskaintzen dietena; haurren antzerkia, non haurrek pentsatu zein antzezten dutena; eta azkenik antzerki mistoa, non nagusiakpentsatu zein prestatzen duena, gero haurrek antzezteko. Azkeneko hau, haur hezkuntzan erabiliena delarik. Cervera-k (Gonzalez, 2003; 57.orr.) esaten duen moduan, antzerkia eta dramatizazioa ezberdintzea ezinbestekoa da. Antzerkiari dagokionez, publiko baten aurrean aurretik landu eta prestatutako egoera bat antzezteari deritzo. Hau da, dramatizazio baten emaitza da, aktore batzuek paper zehatz batekin antzeztutako ikuskizuna. Dramatizazioa ordea, jolas hezitzailea da, eskolan planteatu eta garatzen dena eta publikorik behar ez duena. Nolanahi ere, dramatizazioa gorputz adierazpena baino gehiago da. Esate baterako, dramatizazio bat aurrera eramaten dugunean, ez dugu gorputz adierazpena eta horrek dakartzan kendu, gorputz jarrera, begirada, etab erabiltzen, baizik etaahotsa, mugimendua, objektuak etab ere kontuan hartzen ditugu (Argüelles eta Zelaieta, 2015). Beraz, Garcia del Toro-k (Garcia del Toro, 1995 in Argüelles eta Zelaieta, 2015), dramatizazioa ikasleen ahozko zein idatzizko adierazpenak hobetzeko asmoz erabil daitekeen baliabide moduan definitzen du. Haien errealitatearen kontzientzia hartzen laguntzen diena, haien errealitatearen eta munduaren arteko erlazioa ulertzen lagundu eta balio zein trebetasun sozialak sustatzen dituena. Haurrek erabiltzen dituzten jolasak askotan antzerkira hurbiltzen dira. Izan ere haien gorputzetik abiatzen dira sormena, adierazpena eta komunikazioa landuz. Mota honetako jolasei, jolas dramatikoa edo dramatizazioa deritzo. Hau da, espresio dramatikoko estruktura zehatz batekoak dira eta garrantzia prozesuari ematen diote ez azkenengo emaitzari (Nuñez eta Navarro, 2007; 232.orr.).
  • 6. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 4 Nuñez-ek eta Navarro-k (2007) esaten duten moduan, jolasak estimulazioa, aniztasuna, interesa, kontzentrazioa eta motibazioa eskaintzen du. Era horretan, sormena sustatuz, gaitasun fisiko zein mentalak erabiliz. Dramatizazioak gainera, (Navarro, 2006/2007) bi ezaugarri funtsezko ditu. Alde batetik, jokaera eta ekintza sortzailea da. Horrenbestez, jolasak eragiten dituen egoerak emozio ugari biltzen ditu eta baita berriak piztu ere, hori dela eta ezusteko egoeren aurrean gure erreakzio emozionalekiko kontzientzia hartzen dugu, hezkuntza emozionala sustatuz. Bestalde, harremanak indartu eta berriak eragiten ditu. Izan ere, komunikazioaren bidez harreman dimentsioa garatzen du, bai interpertsonala zein taldearekiko. Haurra, jolas dramatikoaren bidez, bere aurrezagutzetatik abiatzen da; gorputzaz baliatzen da espazioan zein denboran adierazteko; kanporatzen ditu egunerokotasunean dituen beldur edo presioak; egunerokotasuneko egoeretan talde moduan pentsatzera eragiten dio; eta behaketa, entzuketa zein interdependentzia gaitasuna garatzen du (Navarro, 2007; 1996.orr). Hortaz, dramatizazioa hezkuntza- baliabide moduan erabiliz, haurrak motibatzea lortuko da, irakaskuntza-ikaskuntza eredu aktibo eta motibatzailea sortzea eratuz.Gainera, bertan giza-harremanak lantzen direnez, pertsona orok behar duen formakuntza integrala ahalbidetuko du, besteekin ditugun harremanak ulertaraziz eta norbere gaitasun sozialak sustatuz(Navarro, 2007;166.orr). Beraz, dramatizazioak berarekin dakarren atmosfera motibatzaileak, konfiantzazko zein onarpenezko giroa sorraraziko du, haurraren hezkuntza emozionala garatzeko jarduerak aurrera eramaten lagunduz. Era horretan, espazio berri bat sortuko da ideien, emozioen eta sentimenduen bilaketa ahalbidetzen duena.Horrenbestez, ikasleen esperientzia propioetatik abiatzen da ikuspuntu konstruktibista abian jarriz. Laburbilduz, dramatizazioa emozioak garatu, trebatu eta kontrolatzeko modua bezala definitu dezakegu (Gonzalez, 2003; 58.orr). Hori dela eta, Haur Hezkuntzan dramatizazioa lantzea ezinbestekoa da. Izan ere garai horretan, haurra mundua zein inguruko pertsonak ezagutzen hasten da eta beraz, sentitzen dituen emozio zein sentimenduak azalarazten laguntzen dio. Gainera, gelako
  • 7. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 5 ikasleak ezagutzeko baliabide ezin hobea da, mundua zelan ikusten duten, zelan arrazoitu eta pentsatzen duten ulertzen laguntzen digulako (Delgado, 2011; 382.orr). Motos-ek (1995) dio, dramatizazioak gainera ikasle eta irakasleen artean erlazio berezia sortzen duela. Izan ere, azken honek haurren jolasean partaide bihurtzen da txikitxoak proposatuari jarraituz eta kontuan hartuz.Hori dela eta, garrantzitsua da Haur Hezkuntzan irakasleek ere errekurtso dramatiko ezberdinak ezagutzea eta horiek gero gelako dinamikan praktikan jartzea. Izan ere, (Navarro, 2007;168.orr) irakasle eta ikasleenartean harreman berezia sortzen da, irakasleahaurraren jolaseanparte hartzen duelako bere ideia zein proposamenak onartuz. Aitzitik, irakasle gehienak ez daukate formakuntza handirik dramatizazioaren inguruan eta ondorioz gaur egun hutsune handia dago hain garrantzitsua den arlo horretan. Orain, ildo beretik jarraituz, gorputza adierazpenerako erabili daitekeen teknika baten azalpen teorikoari ekingo diogu, argi beltza. Horretarako, ondorengo azpi-gaiak hurrenez hurren jorratuko ditugu, “ARGI BELTZA” teknikaren nondik norakoen berri eman nahian: argi beltzaren teknika (jatorria eta teknikaren deskribapen teknikoa), argi beltzarekin antzezlan bat aurrera eramateko beharrezko elementuen zerrenda, horiek izan behar dituzten ezaugarriak zehaztuz eta argi beltza lantzeak eskaini ditzakeen abantailak edo alde onak (batez ere Haur Hezkuntza etapan). Azalpen honetan teknika honek Haur Hezkuntzan izan dezakeen erabileran zentratuko gara batez ere, gure marko teorikoa lan honetan ondoren egingo dugun proposamen praktikoaren oinarri gisa jokatu dezan. Antzerki beltza, edo argi beltza erabiltzen duen antzerkia, China-n sortu zen eta, geroago magia ikuskizunetan erabili zen. Baina teknika hau azken bolada honetan berpiztearen arrazoia Praga-ko antzerki beltzean aurkitu dezakegu (Pedraza eta Torrent, 2006), eta hori da famatuena. Horrenbestez, Conejo-k (2012) dioenez bertan, Txekiar Errepublikan, gaur egun antzerki beltzaren teknikan oinarritutako ikuskizunak bakarrik gauzatzen dituzten konpainia ugari aurki ditzakegu. Autore horiek, Pedraza-k eta Torrent-ek (2006), antzerki beltza argi beltza erabiltzen duen guztiz iluna den espazio batean gauzatzen den eszenifikazioadela diote.
  • 8. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 6 Argi-baldintza berezi hauen ondorioz hainbat material, kolore eta ehunek distiratzen dute eta beltza diren objektuak edo beltzez jantzitako aktoreak ezkutatuta geratzen dira, hau da, ikusezinak bihurtzen dira. Horrela, teknika honetan nabarmentzen diren mirari eszenikoak sortzen dira, ikusleen sormena piztuz. Aurretik egindako teknikaren azalpenean agerian geratzen denez argi beltza antzerkian baliatzeko ezinbestekoak diren hainbat elementu daude : materiala, gorputza, espazioa eta soinua (Pedraza eta Torrent, 2006). Dirudienez, edozein antzerkiak behar dituen elementuak dira, baina antzerki beltzak elementu hauek ezaugarri konkretu batzuk izatea eskatzen du. Dena den, lau oinarrizko elementuez aparte, badago garrantzi bera edo handiago bat duen bosgarren elementu bat Jimenez- ek (2006) dioenez, “dibertitzeko gogogoak” deitzen duena. Autore honen ustez, “garrantzitsuena dibertitzeko eta besteekin kooperatzeko eta elkarbanatzeko nahiak dira” (Jimenez, 2006; 25. orr). Materialari dagokionez, teknikari izena jartzen dion materiala ezinbestekoen artean ezinbestekoena da: argi beltza. Argi beltza, Conejo-k (2012) dioenez, antzerkian zehar erabiliko den argi bakarra izango da, eta argi hori sortzeko bi lanpara mota topa ditzakegu (hodi edo bonbilla fluoreszenteak), eta biak zoru mailan edo pixka bat altxatuta kokatuko dira eta haien kokapena espazioaren ezaugarrien araberakoa izango da. Baina, autore honen ustez, beti saiatu behar gara publikoa ari horretatik babesten argia kartoi-mehe beltzekin edo zapiekin estaliz. Materialari buruzko atal honetan badago aipatu beharreko beste material mota talde bat, “elementu eszenikoak” deituko duguna. Elementu eszeniko horiek ikusleak antzerkian zehar eszenan ikusi ahalko dituen elementuak (txotxongiloak, adibidez) izango dira. Elementu eszeniko horiek, Conejo-k (2012) dioenez, material desberdin askoz egin ahalko dira (kartoi-mehea, goma-espuma, kartoia, oihalak,….) eta tamaina ertainekoak izan beharko dira, ikusgai izateaz aparte manipulatzeko errazak izateko. Horretaz aparte, elementu guztiek helduleku beltzak izan beharko dituzte, logikoa denez. Elementu eszenikoen ezaugarri beharrezkoekin bukatzeko, kolore fluoreszenteen eta zuriaren erabileraren beharra dugu (urdina, laranja, horia, arrosa, berdea,…) publikoa ikustea nahi dugun elementuetan eta, beltza, aldiz, ezkutatu nahi
  • 9. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 7 ditugun elementuetan. Hoster-rek (1998) dioenez, antzerki beltzan ez da bakarrik gizaki figura erabiltzen eta loreak, eguzkia, izarrak eta edozein objektu bizigabeek beroa, hotza, beldurra edo maitasuna sentitzen eta adierazten dituzte, baina, horretarako, “objektuen eta pertsonaien mugimenduak ahalik eta burutsuak izan beharko dira” “ezin dira alde batetik bestera mugitu bakarrik, aldiz, bizirik daudela iruditu behar du”(Hoster, 1998; 245). Dena den, Conejo-k (2012) dioenez elementuen kolorearen egokitasuna neurtzeko modurik onena elementu osoa eraiki aurretik argi beltzarekin esperimentatzea da. Elementu eszenikoen atal honetan txotxongiloek garrantzi handia dute eta Conejo-k horiek eraikitzeko hiru ideia ematen dizkigu : eskularru edo galtzerdiekin (espazio txikietarako oso erabilgarriak izan daitezkeenak), media betez sortutakoak (oso malguak eta manipulatzeko errazak direnak; harrak, sugeak, dragoiak,… egiteko) eta kartoi-mehearekin edo kartoiarekin egindako panpinak (gomendagarria da elementu hauei bolumenezko elementuak gehitzea). Bukatzeko atrezzoan elementu errealak txertatu ditzakegula aipatzen du autoreak, beti ere, hauek argibeltzarekin desberdin ikusiko direla kontutan hartuz eta, sorpresak ekiditeko, frogak eginez. Ondorioz, materialen ezaugarri hauei eta manipulatzaileak gehienetan ez ikusteari (beltzez jantzita joateagatik) esker materiala manipulatzeko ez dugu ezagutza dramatiko handien beharra izango (Pedraza eta Torrent, 2006). Gorputza edo aktore/manipulatzaileak beste funtsezko elementu bat dira. Pedraza-k eta Torrent-ek (2006) dioten moduan, gorputzaren kontzeptuaren barruan bi azpi-kontzeptu bereiztu ditzakegu: gorputz ikusezina (ikusten ez den materialen manipulatzailea etamugimendu sortzailea,teknikaren lanketarekin hasteko aproposena dena) edo gorputz ikusgaia (horren lanketarekin pixkanaka- pixkanaka hasi behar gara; lehenengo eskuak, gero besoak, gero oinak,…). Gorputz ikusezinari dagokionez, lehen aipatu dugun moduan ez ditugu ezagutza dramatiko handirik behar izango eta beltzez janztearekin nahikoa izango da. Baina, Conejo-k (2012; 5. orr.) aipatzen duen bezala, “gorputza munduko txotxongilorik onena bihur daiteke apaingarri txiki batzuekin” ikusgaia baldin bada. Autore berak eskuen erabilgarritasuna nabarmentzen du, izan ere,
  • 10. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 8 hauek eskularru txuri batzuekin jantziz historiaren protagonistak bihurtu daitezke. Hala ere, pertsona edo aktoreen gorputz osoa ere ager daitezke lanetan, hauek arropa fluoreszenteak janzten badituzte eta era egoki batean makillatzen baditugu (Conejo, 2012). Espazioari erreparatuz, argi beltzarekin arituz izugarrizko obrak sortzeko ez dugu sekulako antzokiak behar, baina espazioa guztiz iluna izatea lortu behar dugu eta, horretarako, eszenatokian “kutxa beltza” deritzogun espazioa sortu behar dugu (aldeak, zorua eta teilatua beltzak izango dituena). Horren tamaina antzeztu nahi den obraren araberakoa izango da. Gainera, kutxa honek edo eszenatokiak teloia izatea gomendagarria da publikoak eszenatokian egingo den “magia” horren trukua ez ikusteko (Conejo, 2012). Horretaz aparte, Pedraza eta Torrent (2006) izeneko autoreek espazioari dagokionez oso ohar garrantzitsua egiten dute : “nahiz eta ikusleentzat ikusezinak izan, gorputzek badute bere bolumena eta, beraz, espazioa okupatzen dute. Gorputzak atzean duten guztia beltza izatea behar dute ikusezinak izateko eta,ondorioz, antolaketa espaziala oso kontutan izan behar dugu” (Pedraza eta Torrent, 2006; 5. orr). Azkenik, antzerki beltza egiteko azkeneko ezinbesteko elementua soinua edo musika da. Izan ere, Pedraza-k eta Torrent-ek (2006; 5. orr) dioten bezala, “musikak guri beste mundu batzuetara joateko eta bertan esperientzia eta sentsazio berriak bizitzeko aukera eskaintzen digu”. Gainera, musikak ikasleriaren eta antzerkian parte hartzen dutenen adierazpen lana sustatzen eta laguntzen du. Bestalde, Conejo-k (2012) musika hori espektakuluarekin eta objektuen mugimenduekin bat etorri behar dela dio. Gainera, musikaren bolumenari garrantzia ematen dio, altua izan behar den heinean globalitate sentsazioa emateko, Pedraza-k eta Torrent-ek (2006) aipatzen zuten bidai hori gerta dadin, eta manipulatzaileen mugimendua ez entzuteko. Hasieran aipatu dugunez, marko teoriko honen helburu nagusienetariko bat antzerki mota honek, antzerki beltzak, esate baterako, Haur Hezkuntzan izan dezakeen erabilera aztertzea da, eta horri ekingo diogu lanaren ataltxo honetan.
  • 11. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 9 Argi beltzaren teknika honek bai antzerki munduan bai honen aplikazio didaktikoan abantaila ugari eskaintzen dizkigula aipatu beharra dago: anonimatuan lan egiten dela (Mondéjar-rek (2002)dioenez haurren eta parte hartzaileen deshinibitzea laguntzen duena), berritzailea eta motibagarria dela eta, Martin-en (2016) ustez izaera ludikoa du (eta horrela, ikasleriaren parte hartzea sustatzen da, adibidez), sortzen den ikus-magia, … Ildo beretik, horrelako teknika bat gelan lantzean ondorengo alde onak izan dezake : ikasleriareneta irakasleriaren arteko etaikasle taldearen barneko elkarlana ahalbidetzen eta hobetzen duela, hurrengo ikasketenganako zubia izan dezake (gorputz- adierazpen arloan, batez ere), diziplinarteko lanaegiteko aukera ematen duela, era erraz batean aurrera eraman daiteke gela batean, ikaskuntza prozesuaren berri izatea erraza da saiakera-akatsa metodoan oinarritzen badugu materialen lanketa, eszenifikazio on batean bukatzen bada prozesua ikasleen auto-estimua handitzen du, irakurketa sustatzeko aukera ematen du,… (Pedraza eta Torrent, 2006). Gainera, Mondejar- ren(2002) ustez, ariketa egokiak planteatzen badira ikasleen ikaskuntza eta lan autonomoa sustatuko da. Jimenez-ek (2006; 25.orr) teknika hau Haur Hezkuntzan lantzeari beste alde on batzuk ikusten ditu, gure ustez mailaorokorrago batean kokatzen direnak: “kolore biziek haurren arretan eragiten duten erakarpena, jarraipen bisualaren garapena eta “dispersoenak” despistatzen dituzten bigarren mailako estimuluen ezabapena, objektu desberdinekin sortzearen edo osatzearen sormena eta batzuek iluntasunarekiko sentitzen duten larritasuna murriztea”. Martin-ek (2016; 20. orr.) Haur Hezkuntzan argi beltzarekin lan egitearen alde on horietan sakondu egiten du eta sakontze lan horretatik ondorengo ideia teknika honi atera diezaiokegun etekin handiena laburbiltzen duela uste dut : “sormenak izugarrizko balorea du argi beltzarekin aritzerako orduan, izan ere, hau adierazpenaren eta komunikazioaren bidezko gozamenaren oinarria delako. Gainera, antzerkiaren bidez haurra bere barnealdearekin elkarrizketa bat izateko aukera izango du”. Haur Hezkuntzako etapara pixka bat gehiago hurbilduz adin hauetako haurrekin teknika honen lanketa informala esan behar dela esan beharra dago (Martin, 2016). Gainera, nahiz eta haurrak teknika honen ikusle egiten baditugu arrakasta ziurtatuta
  • 12. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 10 izan, hauek teknika honen sortzaile ere izan daiteke teknika honekin esperimentatzen eta hainbat jolas dramatiko egiten uzten baditugu. Egin daitekeen horren barne, alde batetik, objektuak manipulatzearen jolasak daude, non hainbat elementu eszeniko eskainiko zaizkien haiek kutxa beltzean sartzeko eta haiekin esperimentatzeko, esperimentazio horren ikusleak haien kideak izanda. Bestalde, ohiko materialen erreakzioa argi beltzaren aurrean aztertzeko ariketak egongo lirateke (Pedraza eta Torrent, 2006). Haurrak protagonistak izango diren ariketa guzti hauetan, Jimenez-en (2006; 25.orr) ustez “hezitzaileak leku pribilegiatu bat okupatuko du taldea dinamizatzeko”. Beraz, hezitzaileak pisu handia izango du haurren arteko harremanak kudeatzerako eta sustatzerako orduan, jarduera hauetako helburu garrantzitsuenetariko bat izango dena. Hoster-rek (1998; 421 orr.), argi beltzaren aplikazioa Haur Hezkuntzan erroetatik aztertuz gero, honen helburu nagusia “adierazpen dramatikoa biziaraztea pertsonaren garapen integralaren eta talde- hazpenaren garraiobide gisa ” dela dio. Dena den, lehen aipatu dugun moduan, Haur Hezkuntzako haurrekin teknika honi etekin handiena ateratzeko modua, hauek ikusleak izatean izango zen, beraz, adin honetako haurrei zuzendutako argi beltzarekin egindako lanek izan behar duten ezaugarriak aipatu behar ditugu, Pedraza eta Torrent (2006) autoreen gomendioetan oinarrituz. Hasteko, gidoia nahiko sinplea izan behar da (musika desberdina izango duten hainbat historia sinple kateatzea, adibidez). Ikuskizunaren iraupena ezin da 20-25 minutu baino gehiago izan eta hasiera erakargarria izan behar da, ikusleen arreta gaitasun txikiaren mesedetan eta ager daitekeen beldur sentimendua ekiditeko. Baina teknika honek , duen arazo handienetariko bat iluntasunean egon beharra da, honek beldurra piztu dezakeelako haurrengan. Hori ez gertatzeko hasieran zer gertatuko den azaldu behar diegu, begiak ixteko eskatu eta, behin argia itzalita, begiak irekitzeko eskatu edo argia pixkanaka itzaltzen joan, autore honen ustez. Begiak irekitzean lehenengo elementu eszenikoa ikusten badute beldurra ahaztuko dute. Gure proposamen praktikoa aurrera eramateko ezinbestekoa da horretan parte hartuko duten haurren momentu ebolutiboari eta taldearen izaerari arreta jartzea. Izan ere, haurren ezaugarrietara (fisiko zein kognitiboak), gaitasunetara, zailtasunetara
  • 13. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 11 moldatzea eta egokitzea, gure ustez praktikaren arrakasta ziurtatzeko gakoa izango da. Horretarako, hasteko 5-6 urteko haurren ezaugarri unibertsalak zehazten saiatuko gara, adin honetako haurren momentu ebolutiboa haien lanetan definitu duten hainbat autoreen esanak abiapuntutzat hartuz. Hala ere, ez ditugu aipatuko ezaugarri guztiak, baizik eta gure praktikarako esanguratsuak direnak. Horrenbestez haur hauen gorputz adierazpenean eta egunerokotasunean eraginadituzten baldintzen azalpen bat emango dugu orain, gure proposamen praktikoaren baldintzak, mugak eta jarraibideak bihurtuko direnak. Piaget-ek(1969) garapen kognitiboa lauestadio edo fasenagusietan banatu zuen eta bakoitzari adin batzuk eta ezaugarri batzuk atxiki zizkion, hainbat ikerketa aurrera eraman ondoren. Gaur egun sailkapen hori oraindik indarrean dago garapen ebolutiboaren munduan eta gure praktikaren adinetako haurrek operazio aurreko estadioan daude, 5-6 urte baitituzte, eta estadio honek 2 urtetatik 7 urtera arte doalako. Honen barruan, azpi-estadio intuitiboan daude gure gelako haurrek eta, beraz, haur hauen pentsamendua logikoa izan arren, pertzepzioan oinarritzen da, eta haien ikuspuntutik bakarrik ikusten dituzte gauzak (egozentrismoa: besteen ikuspuntuak kontutan hartzeko arazoak dituzte). Etapa honetan jolas sinbolikoak garrantzi handia dauka, haurrak ekintzak eta eszenak interpretatzeko gaitasuna dute eta mota honetako jolasek intelektualki, afektiboki eta sozialki garatzeko aukera emango diete. Horretaz aparte, haien pentsamenduak beste ezaugarri komun batzuk ere baditu: animismoa (bizitza eman inanimatuak diren objetuei), fenomenismoa (fenomenoen arteko harreman kausalak eraiki), finalismoa (denak dauka arrazoi bat), artifizialismoa (gizakiak sortu du munduan dagoen guztia). (Piaget,1069). Hau guztia ez da izango arazo bat gure proposamen praktikorako, haratago, gure ustez imaginatzeko, objektuei bizitza emateko eta ekintzak eta eszenak interpretatzeko gaitasun hauek laguntza handia eskaini diezagukete. Aurretik aipatu dugun Piaget-engarapen kognitiboaren teoriaz aparte, psikologia ebolutiboaren barruan hainbat autoreek lan egin dute aldagai desberdinak aztertuz. Erikson-ek adibidez, garapen psikosoziala definitzen saiatu egin zen adin bakoitzean ematen diren gatazkak abiapuntutzat hartuz. Teoria honen ustez, gure haurrak “ekimen-
  • 14. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 12 kulpa” adinean daude eta, bertan, gehiegizko energia eta egiten den guztia egiterako orduan ekimena dira gure praktikan izan dezaketen ezaugarri aipagarrienak, eta bigarrenak gure alde jokatuko duela argi dago, baina lehenengoa kontrolatzen eta kudeatzen jakin beharko dugu praktika kaos handi bat ez izateko (Muñoz, 2016). Beraz, aurretik esandako guztian oinarrituz, halako ariketan parte hartzeko ekimen handia izango dute 5-6 urteko haurrek (helduagoak direnak baino gehiago). Dena den, Piaget-en (1969) lanetara bueltatuz, autore honen ustez adin txikiko haurren garapen kognitiboa, garapen motorrarekin lotura handia dauka. Horregatik, eta gorputz adierazpenean gorputzak eta horren mugimenduaren kontrolak garrantzi handia daukala argi dagoelako haurren garapen motorra eta gure parte hartzaile txikien momentu ebolutiboa definitzen saiatuko gara hurrengo lerroetan. Gil-en (1998) analisiarekinbat eginez,5-6 urteko haurrek haien gorputzarekiko ezagutza garatua dute. Giza gorputza irudikatzerako orduan, atal anatomikoetaz baliatzen dira; hala nola, ahoa, sudurra, besoak, hankak eta oinak. Gainera, argi beltzaren teknikan hain garrantzitsu den orientazioari dagokionez egokia eta normala dute. Horretaz gain, denbora eta espazioa arazorik gabe kokatzen dute eta jarduera emaitzarekin erlazionatzeko kapaz dira. Gainera, Le Boulch-en (1977) aburuz, mugimendua ezinbestekoa da eta "Psicocinética"-ren ideia proposatzen du gizakien garapen orokorra bermatzeko eta baita etengabeko eraldaketan dagoen mundu honetan gizakia kokatu eta egoera baten aurrean egoki jokatzen laguntzeko. Hau da, mugimenduan oinarritutako hezkuntza metodo bat haurrari munduan kokatzen lagunduko diona. Horrenbestez, Le Boulch-ek (1986), hezkuntza psikomotorraren oinarrizko helburuak zehazten ditu, hala nola; sentimen gaitasuna, pertzepzio-gaitasuna eta azkenik gaitasun sinboliko zein adierazpenekoa garatzea. Gure proposamen praktikoa, hirugarren hori landuko duenez batez ere, eta, beraz, Le Boulch-en hezkuntza kontzeptuarekin bat dator. Bukatzeko, gure taldean dauden ume konkretuen ezaugarriei pixka bat gehiago erreparatuko diegu, adinka haurrek ezaugarri komun batzuk izan arren izaera propioa ere badutelako eta hau ere garrantzitsua delako. Talde honetako haurrak nahiko ume mugituak dira. Kontuan hartu beharreko faktore bat, denak ikastola berdinekoak direla
  • 15. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 13 da, eta ondorioz, ondo ezagutzen dira elkar eta konfiantza giro bat osatzen du klaseak. Orokorrean, nahiko prest daude gauza berriak ikasteko eta nahiz etanahiko talde handia izan nahiko erraz lan egin daiteke haiekin. Gainera, nahiko nagusiak direnez haien kabuz ibili daitezke eta arreta jartzen dute azalpenen aurrean. Aipatzekoa da ere, askotan, haien jolasetan telebistan ikusten dutena zein etxean ikusitakoa erreproduzitzen eta dramatizatzen dutela. Beraz, mugimendu ezberdinak zein gorputzarekin ondo maneiatzen dira edozein egoeraren aurrean. Haur talde honen ezaugarri konkretuak kontutan izanez, hain mugituak direla ikusita, azalpenak ahalik eta laburren egiten saiatu ginen edo kasu askotan, azalpenak ekiditeko haiek esperimentatzen utzi genituen (bakarrik gauza txuriak eta fosforeszenteak ikusten zirela azaldu beharrean, haiek esperimentatzen eta hau deskubritzen utzi genituen). Gainera, ahalik eta praktika dinamikoena egiten saiatu ginen. 3. HELBURUAK: Teknikarekin eta gorputz adierazpenarekin zuzenean lotutako helburuak: GUK SORTUTAKOAK: 1. Argi beltzaren teknika ezagutzea. 2. Haurrengan gairekiko motibazio eta jakin-mina piztea. 3. Teknika honek eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatuz, diziplinartekotasunez lantzea, ikuspuntu globalizatzaile batetik. 4. Era informal batean, hau da, esperimentazioaren bitartez, ikastea. 5. Haurrak antzerki, ikusle eta sortzaile bezala trebatzea. 6. Jolasaren bidez dramatizazio mundura hurbiltzea. 7. Gorputz adierazpen arlorako zubia izatea, modu dibertigarri batean. CURRICULUMEKOAK (antzekoak):
  • 16. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 14 (“Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremukoak”) 2) Hizkuntza askotarikoen komunikazio-tresnak eskuratzeko bidea egitea eta tresna horiez gozatzea, norberaren egoera pertsonal, fisiko eta sozialeko beharrizanak, sentimenduak eta bizipenak adierazi eta azaltzeko. 10) Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko. (HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA, 2016; 37-38. orr.) Guk sortutako helburu zehatz hauek lotura zuzena dute Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzarako 2015-ko Abenduaren 22-n ezarritako curriculumaren bigarren eremuarekin, hau da, “Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremuarekin”, batez ere. Dekretuak zehazten dituen Haur Hezkuntzako bi eremu hauek oinarrizko konpetentzia espezifikoekin duten harremanekin bat etorriz, gure ustez, gure proposamen praktikoaren bidez haurrek “arterako konpetentzia” eta “konpetentzia motora” landuko dituzte. Baina guretzat landuko den konpetentzia espezifiko azpimarragarriena “komunikaziorako trebetasuna” izango litzateke, curriculumean oso izen eta definizio mugatzailea hartzen duena (Hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia). Izan ere,konpetentzia espezifiko honen barruan bakarrik hitzezko eta idatzizko hizkuntza hartzen dira kontutan, hitzik gabe komunikatzeko eta adierazteko aukera baztertzen da. Hori da, guk konkretuki eta “gorputz adierazpenak” lantzen dituena, eta curriculumaren kritika txiki bat eginez, honen errekonozimendu zehatza konpetentzia espezifikoen artean ez egotea lotsagarria iruditzen zaigu. Hala ere, “Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremuaren” ezaugarrien artean ondorengokoa aipatzen da, gure proposamen praktikoaren oinarrian kokatu ditzakegun ideia gakoak ematen dizkiguna eta, gainera,
  • 17. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 15 Haur Hezkuntzako haurrekin halako proposamen bat aurrera eramateak duen zentzu ukaezina agerian uzten duena: “Komunikazio-trebetasunak eskuratzeko, indartu egin behar dira mezuak hartu eta interpretatzeko ahalmenak eta haiek sortu edo igortzekoak. Ahalmen horiek landuta, mundua ulertzeko urratsak ematen dituzte haurrek eta berezkotasunez, irudimenez, sormenez eta funtzionaltasunez adierazten dituzte beraien sentimenduak, beharrizanak, emozioak eta ideiak. Honako hizkuntza hauek baliatzen dira eremuan: hitzezkoa, idatzizkoa, artistikoa, gorputzarena, matematika-hizkuntza, musika-hizkuntza, ikus- entzunezkoa eta ikaskuntzaren eta ezagutzaren teknologiena.” “Gorputz-hizkuntzak (keinuek, kontaktu tonikoak, begiradek, espazioen okupazioak, etab.) adierazpenaren dimentsiorako atea zabaltzen du eta kanpora erakusten ditu haurraren bizipen emozionalak. Haurrak gero eta egokiago doituko ditu, ingurunearekiko harremanean, izaten dituen bizipenak. Haurrek, objektuekin jolastuz eta munduaren eta niaren arteko dialektika etengabekoan, beraien gorputza deskubritzen dute, mundu errealean ekintzak egiteko bitartekoa den aldetik, eta gero eta zehaztasun handiagoz erregulatzen dituzte ekintzak.” (HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA, 2016; 36-37. orr) GURE ZEHARKAKO HELBURUAK: Haur Hezkuntzako edozein proiektuan edo unidade didaktikoan lantzen saiatzen diren beste hainbat helburu ere betetzen saiatuko gara: 1. Haurren autonomia eta auto-estimua sustatzea, batez ere, gorputz- adierazpenaren arloan, ahalduntze- eta saiakera-prozesu batean lehenengo pausotxoak emanez. 2. Elkarlana, sozializazioa, enpatia, errespetua eta beste hainbat balore lantzea. Guk eraikitako bi zeharkako-helburu orokorrago hauek ere badute lotura Haur Hezkuntzako curriculumak zehazten duenarekin, batez ere, curriculumean oinarrizko zehar – konpetentziak edo orokorrak izena hartzen dutenekin. Izan ere, hauek “bizitzako
  • 18. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 16 esparru eta egoera guztietan arazo-egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, bai esperientzia-eremuetan, bai eguneroko bizitzako gainerako egoeretan. Esperientzia-eremu guztietan orotara egindako lanaren bidez sustatu eta indartu behar dira zehar-konpetentziak, eta bizitzako esparru eta egoera guztietan integratu edo barneratuz eskuratzen eta erabiltzen dira”. Curriculumak, atal honen barruan ondorengoak oinarrizkotzat zehazten ditu:  Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia.  Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.  Elkarbizitzarako konpetentzia.  Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.  Norbera izaten ikasteko konpetentzia. (HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA, 2016; 23. orr.) Guk ikuspuntu orokor eta integratu honekin ados gaude eta gure ustez, nahiz eta konkretuki gorputz-adierazpena eta argi beltzaren teknika lantzen ibili, badaude Haur Hezkuntzako haurrekin, hezitzaileak garen heinean, beti kontutan hartu behar diren eta landu behar diren arlo orokorragoak, adibidez, batera ikasteko elkarbizitzen ikasi behar dutelako. Ikuspuntu honen isla da guk proposamen praktiko honen helburu atalean txertatutako “helburu zeharkakoak” izeneko atala. 4. METODOA: Ondoren deskribatuko dugun jarduera multzoa 5-6 urteko haurrei zuzendua sortu dugu eta, beraz, adin horretako talde batekin aurrera eraman dugu, normalean “euskal dantzak” egiten duten momentu eta lekuan. Hala egin dugu, dantza eta antzerkia gorputz adierazpenaren arloan kokatu ditzakegulako eta, horrenbestez, bien arteko lotura argi bat dagoelako. Ondorioz, partaideak 5-6 urteko euskal-dantzetako 19 ikasle izango dira.
  • 19. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 17 Praktika honetarako, aldez aurretik zer egingo dugun planifikatzeaz aparte, hainbat material erosi, sortu eta bildu behar izan dugu: Conejo-k aipatzen zuen tutu fluoreszentea (erabiliko den argi iturri bakarra izango dena), tamaina ertaineko eta kolore ezberdinetako (fluoreszenteak eta zuriak, antzerkietan argi beltzarekin erabiltzeko, eta kolore arruntekoak eta beltza, haurrek haien kabuz deskubritu ahal izateko zeintzuk diren argi beltzarekin ikusten direnak eta zeintzuk ez) elementu- eszenikoak: kartulina fosforeszenteen forma ezberdinak, eskeleto mozorroa, txotxongiloak, kolore ezberdinetako zapiak eta objektuak, eskularru zuriak,… Horretaz aparte, prestakuntza horretan, praktikako egunean beltzez jantzita etortzeko eskatu genien partaideei, de Prado-k eta Torrent-ek (2006) aipatzen zuten gorputz ikusezinaren gorputz kontzeptuarekin arituko ginelako, autore hauen ideien arabera, haurren ezagutza dramatiko eskasarentzako eta teknikaren lanketarekin hasteko aproposena dela jakinda. Dena den, gorputz ikusgaiaren kontzeptuarekin aritzeko elementu edo material pare bat ere eraman genituen (eskularru zuriak eta eskeleto mozorroa), haurrak nahi izatekotan haien antzerkietan eta guk gure ereduzko antzerkian erabiltzeko, Conejo-k (2012; 5. orr.)dioenez, gorputza munduko txotxongilorik onena bihur daitekeelako apaingarri txiki batzuekin. Espazioari dagokionez, dantzarako erabiltzen duten gela mugimenduaren sentsorearekin batera pizten denez, beste leku batera mugitu behar izan ginen. Nahiz eta Conejo-k (2012) gomendatzen duen “kutxa beltza” sortzea ezinezkoa izan, ahaliketa espazio ilunena sortzen saiatu ginen “argi beltzaren magia sortu ahal izateko. Horretarako, paper beltza erabili genuen, gela horretako zenbait argi estaltzeko. Bukatzeko, musika eta soinuarekin lotura zuen ariketa bat proposatu genuen (5. ariketa) de Prado-k eta Torrent-ek (2006) aipatzen duten moduan musikak guri beste mundu batzuetara joateko eta bertan esperientzia eta sentsazioberriak bizitzeko aukera eskaintzen digulako eta ikasleen adierazpen lana sustatzen laguntzen duelako, gidoiak gure ariketatik baztertuz. Gure ariketetan Martin-ek (2016) proposatzen diguna, hau da, haurrak haurrentzako argi beltzeko antzerki batek izan behar dituen ezaugarriak (lan honetako 10.orrialdean aipatzen direnak) betetzen dituen antzerki baten ikusleak izateaz aparte
  • 20. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 18 (3. Jardueran) sortzaileak ere izatea jolas dramatikoen eta esperimentazioaren bidez (1., 2. Eta 6. ariketetan), jarraitzen dugu. Gainera autore honek proposatzen dituen ariketetan oinarritutako jarduerak planteatu ditugu: lehenengo jardueran Martin-ek (2016) proposatzen dituen ohiko materialekin esperimentazioa (argi beltzaren aurrean duten erreakzioa aztertzeko) egiten dugu, bigarrenean aldiz, haurrei hainbat elementu eszeniko eskaintzen zaie haiekin kutxa beltzaren barruan esperimentatzeko eta jolasteko. Gainera, Haur Hezkuntzan hain garrantzitsuak izaten diren azkeneko produktu bat sortuko dute (antzerkia) eta hori sortzeko prozesuan kokatu ditzakegun ariketak ere planteatzen ditugu, laugarrena eta bosgarrena, hain zuzen ere. Gure ustez azkeneko antzerki horiei esker haien auto-estimua igoko da dramatizazio eta gorputz adierazpenaren munduan, guk unibertsitatean ikusi dugunez oso baliabide, denbora eta gaitasun dramatiko gutxirekin benetan politak eta liluragarriak diren ikuskizunak sortu daitezkeelako teknika honi esker. Horrela, haurrak gorputz adierazpenaren munduan ahalduntzea espero dugu, dantzarako ere baliagarria izango dena. Hau gerta dadin, bukaerako mini-antzerkiak grabatuko dira eta haien sortzaileek beste egun batean ikusteko aukera izango dute. 5. PROPOSAMEN PRAKTIKOA PRAKTIKAREN DESKRIBAPENA: 1-Jarduera: “Argi beltza ezagutuz”  Helburua: ohiko materialen erreakzioa argi beltzaren aurrean aztertzea, argi beltzarekin ikusteko objektuek izan behar dituzten ezaugarriak zehazteko.  Deskribapena: Jarduera honetan, haurrak argibeltzaren aurrean, kutxa beltzaren barruan, jarriko dira eta bertan zer ikusten den eta zer ez antzeman eta elkar trukatuko dute. Era horretan, guztion artean objektuak argi beltzarekin ikusteko izan behar dituzten ezaugarriak zehaztuko dituzte.  Marrazki adierazkorra:
  • 21. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 19  Iraupena: 7 minutu: 4 minutu esperimentatzeko eta 3 minutuko asanblada argi beltzarekin objektuak izan behar dituzten ezaugarriak adosteko eta irakasleak kartoi-mehe zati batean apuntatzeko.  Taldekatzeak: Talde osoa.  Kokapen espaziala: Librea  Materiala/Baliabideak: Tutu fluoreszentea, kolore eta testura ezberdinetako zapiak eta ohiko objektuak, kartoi-mehea eta musika aparatua.  Abestia: https://www.youtube.com/watch?v=SDO8jAlk6SE (0:00-7:20)  Ariketaren dokumentazio grafikoa:
  • 22. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 20  Gertatutakoaren inguruko oharrak: Ariketa hau egiterako orduan, haur guztiak oso adi egon dira haientzako oso berria zelako mota horretako argia.Galderak egin dizkiegu eta haiek bakarrik ezaugarriak zeintzuk diren apurka-apurka asmatu dituzte. Galdetu diegu ere, ea zergatik esan diegu beltzez janzteko eta hasieranez dute horren erantzuna jakin. Baina txapela beltza argian jartzean, beste material batzuk ez bezala, hau ez dela argian ikusten antzeman dute. 2-Jarduera: “Argi beltzarekin esperimentatuz”  Helburua: Aurretik adostutako ezaugarriak dituzten elementu eszeniko desberdinekin esperimentatu, antzerki beltzaren mundura pixka bat gehiago hurbilduz.  Deskribapena: Bukaerako mini-antzerkia egiteko taldeak zoriz sortu (zenbakien teknikaren bidez) eta taldeka aurreko jardueran zehaztutako ezaugarriak dituzten material ezberdinetako elementu eszenikoak aurkitu beste batzuen
  • 23. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 21 artean. Objektu horiek dituzten ezaugarriak kontuan hartuz, haien antzerkian zeintzuk eta nola erabiliko dituzten erabakiko dute (elementu bakoitza antzerki batean baino gehiagotan erabili ahalko da, gatazkak ekiditeko), argi naturalarekin. Gero, argiak itzali eta argi beltza piztuko da hautatuko objektuak frogatu ahal izateko. Frogak eta gero aldaketak egin daitezke.  Marrazki adierazkorra:  Iraupena: 10 minutu: elementuak hautatzeko 5 minutu. Hautatutakoak argi beltzarekin frogatzeko beste 3 minutu. Aldaketak egiteko hautatutako materialei dagokionez, 2 minutu.  Taldekatzeak: 4 pertsonetako taldeetan aritu, baina espazioan talde osoa aldi berean ibili.  Kokapen espaziala: Librea, baina taldeka.  Materiala/Baliabideak: Elementu eszeniko desberdinak (zapiak, kartulinako formak, arropa, mozorroak, eskularruak, txotxongiloak,…) eta argi beltza.  Ariketaren dokumentazio grafikoa:  Gertatutakoaren inguruko oharrak: Jarduera hau egiteko, taldeak zenbakien teknikaren bidez egin ditugu. Haur kopurua dela eta, lau talde irten dira bakoitzean 4 edo 5 ume izanda. Behin argi beltza zer den ikusiz, egin beharrekoa azaldu diegu. Gelaren erdian kokatuta
  • 24. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 22 egon den mahian material ugari egon da eta taldeka banaka-banaka etortzen hasi dira material ezberdinak aukeratzeko. 3-Jarduera: “Antzerki beltzerako publiko ezinhobea!!”  Helburua: Haurrak antzerki ikusle, interpretatzaile eta gozatzaile gisa trebatzea, teknikaren praktika eredugarri bat ezagutzen duten bitartean.  Deskribapena: Jarduera honetan, haurrak antzerki beltzeko eredu bat ikusiko dute. Horrela, haiek egingo duten antzerkirako ideiak hartuko dituzte. Gainera, antzerki ikusle gisa trebatuko dira. Antzerki hori, irakasleok aurrera eramango dugu beti ere, haien adinarekin egiteko posiblea den antzerki beltza mota bat aurkeztuz. Beldurra agertzea ekiditeko Prado eta Torrent-en gomendioak kontutan hartuko ditugu eta gure antzerkia egin aurretik zer gertatuko den azalduko diegu, gero begiak ixteko eskatuko diegu eta begiak irekitzeko eskatzean lehenengo elementu eszenikoa jada eszenan egongo da eta musika hasiko da  Marrazki adierazkorra:
  • 25. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 23  Iraupena: 5 minutu.  Taldekatzeak: Talde osoa.  Kokapen espaziala: Haur guztiak “eszenatokiaren” aurrean eserita.  Materiala/Baliabideak: Gure antzerkirako behar ditugun elementu eszenikoak (eskularru zuriak, eskeleto mozorroa eta armiarma kartulina), argi beltza eta musika aparatua.  Musika: https://www.youtube.com/watch?v=FFmbCMJGLNQ (Adams familiaren abestia)  Ariketaren dokumentazio grafikoa:  Gertatutakoaren inguruko oharrak:
  • 26. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 24 Jarduera honetan, lehendik ikasitako antzerkia egin diegu gure haurrei. Horretarako, eskularru txuriak erabili izan ditugu soilik, eta Adams familiaren abestiaren eskutik, haurrak oso harrituta laga ditugu gure show bereziarekin. Gainera, haiek ere bakarrik egiteko gogoak piztu dizkiegu. 4-Jarduera:“Istorioa sortzen”  Helburua: Haurren sormena garatzea antzerki sortzaile gisa izango duten lehenengo esperientzia bizitzen duten bitartean.  Deskribapena: Jarduera honetan haien antzerkiaren bidez kontatu nahi duten istorioa sortuko dute, gidoirik gabe, antzerkian inprobisazioa egon dadin eta helburuetan zehaztu dugunez, era informal baten lan egiteko. Horretarako hautatutako elementu eszenikoak eta argi beltzarekin argiztatutako “eszenatokia” izango dituzte eskura, entseiuak egin ahal izateko. Irakasleak taldez talde mugitzen joango dira haurren ideiak entzuten, hurrengo ariketan eskainiko zaien musika istorioetara ahalik eta hobekien moldatzeko, nahiz eta azkeneko erabakia haien eskuetan utzi.  Marrazki adierazkorra:
  • 27. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 25  Iraupena: 10 minutu. Talde bakoitzak 8 minutu izango ditu egingo duenari buruz hitz egitekoeta 2 minutu eszenan nola kokatu adosteko eta argibeltzarekin “nola geratzen den” ikusteko.  Taldekatzeak: Lau pertsonako taldeak.  Kokapen espaziala: Taldeka. Talde guztiak bat izan ezik lurrean eserita bere elementu eszenikoekin egingo dutenaren inguruan eztabaidatzen. Beste taldea “eszenatokian” esperimentatzen eta frogak egiten. Taldeak txandakatuko dira eszenatokian ibiltzeko.  Materiala/Baliabideak: hautatutako elementu eszenikoak eta argi beltza.  Ariketaren dokumentazio grafikoa:  Gertatutakoaren inguruko oharrak: Jarduera honetan, haienkaxara lagaditugu haurrak. Behin gure antzerkia zelakoa izan den ikusidutenean, gogoak eta ideiak piztu zaizkie haieieta hortaz gogotsu aritu dira lanari ekinez. Gu irakasleak haien taldetatik ibili gara ideia berri batzuk emanez eta haienak entzuten.
  • 28. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 26 5-Jarduera:“Antzerkiari soinua jarri”  Helburua: Musikaren funtzio adierazkorra ezagutu eta hori baliatzen ikasi.  Deskribapena:Haurrei 6 abesti desberdinen zatitxoak jarriko zaizkie (haien artean oso desberdinak izango direnak (emozio desberdinak adieraziko dituzte). Eta haurrek, taldeka, abestiak entzuten dituzten bitartean haien istorioarekin hobekien doan abestia hautatu beharko dute.  Marrazki adierazkorra:  Iraupena:10 minutu. 8 minutu abesti desberdinak entzuten eta 2 taldeka zein hautatu adosten.  Taldekatzeak: 4 pertsonako taldeak. Nahiz eta entzuketa talde osoa aldi berean egin.  Kokapen espaziala: Taldeka eserita.  Materiala/Baliabideak: Musika aparagailua.  Musika: Hauek izan dira aukeratutako abestiak (denak haien ezagunak): o aldapan gora o euri tanta banintz o euritan dantzan
  • 29. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 27 o erre zenituzten  Ariketaren dokumentazio grafikoa:  Gertatutakoaren inguruko oharrak: Jarduera honetan, aurretik deskargatutako abestiakjarri izan ditugu haiek gustukoena zutena erabakitzeko. Hasieran kaos bat izango zela pentsatu dugu baina nahiko ondo moldatu gara abestiak aukeratzeko. Abesti bat baino gehiago aukeratzeko aukera izan dute eta horrek asko lagundu du.
  • 30. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 28 6-Jarduera: “Goazen antzerkira!”  Helburua: Adierazpen mailan garatu antzezle edo manipulatzaile gisa eta antzerkien ikusle gisa trebatu ere, gorputz adierazpenaren arloan ahalduntzen diren bitartean.  Deskribapena: Azkenik jarduera honetan, haurrek haien antzerkia beste kideen aurrean antzeztuko dute, argi beltza erabiliz.  Marrazki adierazkorra:  Iraupena: 10 minutu (gutxi gora behera). Talde bakoitzak bi/ hiru minutuko antzerkia egingo du.  Taldekatzeak: 4 pertsonako taldeak.  Kokapen espaziala: Txanda bakoitzean talde desberdin bat eszenatokian antzezten eta besteak eserita aurrean ikusle gisa.  Materiala/Baliabideak: Elementu eszenikoak, argi beltza eta musika aparagailua.
  • 31. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 29  Ariketaren dokumentazio grafikoa:  Gertatutakoaren inguruko oharrak: Azkeneko jarduera honetan, oso denbora gutxi izan dutenez esaiatzeko nahiko inprobisatua izan da. Haurrek aldiz, oso ondo pasatudute eta askojolastu dute argiak eskaintzen dituen baliabideekin. 6. GERTATUTAKOARI BURUZKO LABURPENA ETA HAUSNARKETA : Jarduera guzti hauek egiterakoan, oso pozik irten gara, bai irakasleak zein haurrak ere. Izan ere, irakasleentzako oso sorpresa atsegina izan zen haien erreakzio positiboak antzematea saio osoan zehar eta haurrentzako oso motibagarria izan zen aldez aurretik ezagutzen ez zuten baliabidearekin (argi beltza) eta teknikarekin aritzea, euskal dantzetatik ateraz gorputz adierazpena lantzeko bide desberdin bat hartuz eta askatasun gehiago eskaintzen duen metodologia bat jarraituz. Lan honetan zehar hainbat oztopo bizi izan ditugu. Hasieran, irakasleok ondo irtengo ez zenaren beldurra geneukan, lehenengo aldia baitzen talde horrekin dantza ez zen beste gauza bat egiten genuela eta oso denbora mugatua geneukalako nahiko proposamen luzea eta osoa aurrera eramateko. Horretaz aparte, Haur Hezkuntzan aritu
  • 32. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 30 garen guztiok dakigunez, bost urteko haurrekin egunak eta bakoitzaren egoera pertsonalak eragin handia izan dezake hainbesteko antolamendua, koordinazioa, arreta eta ekimena eskatzen duen ariketa batean. Aitzitik, konturatu gara haurrak edozein ariketa berezi baten aurrean gogoekin daudela, eta haien motibazio eta indar guztiak jartzen dituztela, eta horrek praktika aurrera eramatea asko errazten duela. Ordea, esan beharra dugu, hautatutako teknika praktikara eramaterako orduan teknika bera eta honek eskatzen duen guztia (materiala, baldintza espazialak,…) oztopo bat bilakatu dela. Izan ere gure kasuan, elementu eszeniko gisa erabiltzeko material ugari bilatu, erosi eta eraiki behar izan ditugu, eta argi beltza bera erosi behar izan dugu, oso garestia izan dena, behin bakarrik erabiltzeko. Gainera, ezustekoekin jarraitzeko, gure entseatzeko gelaren argia, mugimenduaren sentsorearekin pizten denez, entseatzeko lekuz aldatu behar izan gara jarduera guzti hauek aurrera eraman ahal izateko. Honek eragina izan du jarduerak egiteko denboran eta, hori izan da gure azkeneko oztopoa: denbora falta. Izan ere, lehenik aipatu dugun moduan oso zailaizan da hain proposamen praktiko osoa, borobila eta luzea (ariketa asko ditu) hain denbora murriztuan aurrera eramatea. Nahiko estresatuta ibili gara ariketa guztiak egin ahal izateko, guztiek daukatelako haien oinarri teorikoa, zentzua eta lotura haien artean eta, azkeneko ariketa egiteko denborarik gabe geratzea, adibidez, porrota absolutua esan nahiko luke, haurrek azkeneko produktu bat behar dutelako eta haiek protagonistak izanez teknika barrutik bizitzeko eta gorputz adierazpena lantzeko aukera delako ariketa hau, batez ere. Beraz, ariketa guztiak ezinbestekoak izanda (lehenik aipatutako autoreek baieztatzen duten moduan), (esperimentatzekoak, publikoa izatekoak, prestakuntzazkoak eta antzeztekoak) oso ondo kudeatu behar genuen denbora saioak zentzua ez galtzeko. Aitzitik, eta oztopo eta ezuste guzti hauen gainetik, haurren erreakzioak ikusita gure lan guztia eta argi beltzean egindako inbertsioa pena merezi izan duela ikusi dugu. Oso ideia polita da haurrekin lantzeko, eta gainera dantzak ikasteko taldea denaren aukera aprobetxatuz, nahiko lotura egin dugu argi beltza eta euskal dantzekin ere. Lotura hau, musika motan islatu dugu, izan ere euskal musika alaia eta dantzakorrari
  • 33. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 31 apustua egin diogu. Beraz, oso pozik eta gustura eman diogu amaiera saioari, haurrek argi beltza zer den ikasi dutelako, ondo pasatuz, gozatuz eta dantzatuz. 7. ONDORIOAK: Ondorioz, gure ustez “ARGI BELTZA” oso teknika eta baliabide interesgarria da Haur Hezkuntzan Gorputz Hizkuntza lantzeko. Adituek praktika hau aurrera eraman aurretik aitortzen zuten moduan, motibazioa berehala pizten dute haurrengan argi beltzeko lanparotxoak sortzen duen magia sentsazioa eta irudiak. Gainera, haurrak gure proposamen praktikoan ikusle eta sortzaile gisa aritzea rol bakoitzaren abantailak eta gaitasunak garatzen lagundu duela uste dugu. Alde batetik, ikusleak izan direnean interpretatzaile gisa trebatu dira, eta antzerki beltzaren magiaz gozatu dute horrekiko motibazioa piztuz. Bestetik, antzezleak izan direnean haien burua “aktore” gisa ikusi dute, gehienek bizitzan lehen aldiz, lotsa eta intseguritateak alde batera errazten duen teknika honekin (oso lotsatiak diren haur batzuk, teknikak eskaintzen dituen aukerak eta saioaren izaera informala eta ludikoaren eraginez haien alde lotsagabeena atera dute), gorputz adierazpenaren munduan ahalduntze prozesuan aurrera eginez eta bertan egingo duten etorkizuneko jardueretarako autoestimua eta konfiantza eskuratuz. Oztopoak, lehen aipatu dugun moduan egon dira: teknikak eskatzen zuen materiala lortzeko lana eta dirua, ohikotik edo normalean egiten denetik ateratzeak sortutako hasierako beldurrak eta denbora urritasuna. Azkenean, oztopo hauek perspektibaz begiratuz gero ez dira hainbesterako izan eta, denbora faltak, adibidez, mesede egin digu gure proposamenak bilatzen genuen izaera informala eta ludikoa lortzearen alde,agiandenbora gehiegiizatekotan, bukaerako antzezpenetarako entsegu denbora gehiago utziko geniekeelako haurrei eta ondorioz inprobisazioaren gozamenetik gidoi bat ikastearen estresera pasatzearen arriskua agertuko litzaketelako. Hala ere, aurreikusten zen bezala, ez da guztia espero genuen bezala atera, batez ere “fallos del directo” direla eta, adibidez, mugimendu sentsoreen bidez pizten zen argien kontua eta horrek eragindako gela aldaketa. Dena den, haurren erreakzio positiboak, lilura aurpegiak eta irribarreak ikusiz gero, ez gara egindako lan guztiaz damutzen eta oztopoak orain irribarre batekin
  • 34. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 32 begiratzen ditugu. Gainera, marko teorikoa idazteari esker ikasi ditugun kontzeptu eta alderdi teorikoetaz aparte, asko ikasi dugu praktikara eramanez. Izan ere, irakurtzen genituen alde guztiak ondo antolatutako praktika batean sortzen direla frogatu dugu. Gainera, gure etorkizuneko Haur Hezkuntza irakasle lanerako oso baliagarriak izango diren ikaskuntzak ere egin ditugu, batez ere, oztopoak eta arazoak gainditu ditugunean. Horrenbestez, guk teknika hau indarrez eta konbikzioz gomendatuko genioke adin hauetan hain komuna den eta hain zabaldua dagoen lotsa ekidatu nahi duen eta gorputz adierazpena era dinamiko eta dibertigarri batean landu nahi duen edozein irakasleri, hezitzaileri edo begiraleri. Baina gomendio honi oharpen bat gehitu behar diogu : “argi beltzak baldintza eta material berezia eskatzen du, eta beraz, ezin da egun batetik bestera hori lantzeko edo erabiltzeko saioa planifikatu, hau da, antolamendu eta prestaketa lan handia eskatzen du”. Guk orokorrean hiru sentimendu-estadio pasa izan ditugu proiektu edo lan honetan zehar: beldurra-estresa-poza. Bukaeran, ondo atera delaren pozarekin geratzen gara, azken finean beldurrak gainditu ditugulako eta momentuko estresa kudeatzen jakin dugulako, hori baita gure lana Haur Hezkuntzako irakasle gisa, ezta? 8. BIBLIOGRAFIA Argüelles, G. R. , Zelaieta, E. (2015). Ahozko adierazpena eta dramatizazioa haur hezkuntzako irakasleen baliabide. Tantak, 21. 87-105. Conejo,D.(2012).El TeatroNegroenlaEducaciónInfantil :Técnicay Posibilidadesde Uso.Clave 21. Reflexiones y Experiencias en Educación, 17, 1-8. Delgado, M. C. (2011). La dramatización, recurso didáctico en educacion infantil. Pedagogía magna,11. 382-392. Gil,P. (1998). La educación motrizy corporalen el curriculumde educación infantil. Asociación Mundial de EducadoresInfantiles.Congresode Madrid. HEZKUNTZA,HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA . (2016). 237/2015 DEKRETUA, abenduaren22koa,Haur HezkuntzakocurriculumazehaztuetaEuskal AutonomiaErkidegoan ezartzekoa.EUSKALHERRIKOAGINTARITZAREN ALDIZKARIA,0-47.
  • 35. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 33 Gonzalez, M. M. (2003).Valoración y función de la dramatización en la educacion infantil y primaria. El guiniguada, 12. 55-64. Hoster,B. (1998). El tallerde teatro negroy de animación.Escuela abierta,2. 239-245. Jimenez, A. (2006). Luz negra. Aula de Infantil, 34. 25. Le Boulch,J.(1977). Simbología delmovimiento psicomotrizy educación. Barcelona:Científico Médica. Le Boulch,J.(1986). La educación porel movimiento en la edad escolar. Barcelona:Paidós Martin, B. (2016). Propuesta didáctica para trabajar el lenguaje artístico musical a través del teatrode luznegraessegundociclode laetapade EducaciónInfantil.(GraduAmaierako Lana). Segovia: Universidad de Valladolid. Mondéjar,G. (2002). El teatronegro:La magiade la luz. Kontsultatua2017ko urriareren8an in www.kulturales.com/correo/setiembre_07 Motos, T. (1995). Por qué fallala improvisacióndramáticaenclase.Terboli,2, 2434 Muñoz,A. (2016). Desarrollopsicosocial.Lasetapasde Erikson.Kontsultaeginda 2018ko Urtarrilaren5ean in http://www.cepvi.com/index.php/psicologia-infantil/articulos/desarrollo- psicosocial-las-etapas-de-erik Navarro, M. R. (2007). Drama, creatrividad y aprendizaje vivencial: algunas aportaciones del drama a la educación emocional. Cuestiones Pedagógicas, 18.161-172. Nuñez, C. L., Navarro, M.R. (2007). Dramatización y educación: aspectos teóricos. Universidad de Sevilla. Facultad de Ciencias de la Educación. Departamento de Teoría e Historia de la Educación y Pedagogía Social,19. 225-252. Pedraza,M.P., Torrent,M.A.(2006). El teatronegro:instrumentoparalaexpresióncorporal. EF deportes (aldizkari digitala), 101. Kontsultatuta 2017ko urriaren 9an, inhttp://www.efdeportes.com/efd101/teatro.htm Piaget, J. (1969). Psicología del niño. Madrid: editorial Morata. Tejerina,I.(1999). El juegodramaticoenlaeducacionprimaria. TestosdeDidactica dela Lengua y la Literatura. Barcelona: Graó Sierra,M.A. (1996) La ExpresiónCorporal desde unadoble perspectiva:lade unalumnoy la de un profesor. Actas del III Congreso Nacional de Educación Física de Facultades de Educación y XIV de Escuelas Universitarias de Magisterio. Alcalako unibertsitatea. Guadalajara. Vizcarra, M. T. (2007)Komunikazioa eta gorputz adierazpena Haur Hezkuntzan. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte.Gasteiz: EHU.
  • 36. 13. Zer da GorputzAdierazpena? Argibeltza 34