Gaixotasunei lotuta izaten dugu mina. Baina zer egin minez dagoenarekin? Nola arindu daiteke haren ondoeza? Gaur egun makina tratamendu daude minari aurre egiteko eta artikulu honetan, besteak beste, horietaz arituko da Jabier Agirre medikua.
1. Glotodidaktika ikastaroa
iraila-urria
Euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroa:
Hasierako prestakuntza metodologikoa eta didaktikoa. Izaera teoriko-praktikoa.
Formatua: konbinatua. Aurrez aurreko 5 eskola eta on-line jarduerak.
. Aurrez aurreko saioak:
. Non: Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean.
. Ordutegia: 09:00etatik 13:30era.
. Egunak:
. irailaren 7, 21 eta 28.
. urriak 5 eta 15.
. Online jarduerak: www.egela.aek.org helbidean.
Ikastaroaren iraupena: irailaren 7tik azaroaren 1era.
Prezioa: 327 €
Matrikulazio epea: ekainaren 29ra arte.
Informazioa eta izen-ematea:
. e-idazkaritza@aek.org
. 639440615 telefono zenbakia.
Gehienezko partaide kopurua 16koa da taldeko. Ikastaroan onartua izateko,
matrikula kudeatzailearen onarpena jaso behar da emailez.
*Ikastaroa egiteko izena eman dutenen artean hautaketa prozesua egingo da
AEKren beharren arabera. Kontuan izango da AEKn lan egiteko prestasuna eta
homologagarriak izatea: Diplomatua edo lizentziatua, eta EGA edo baliokidea
izatea.
Helburuak:
Euskararen irakaskuntzarako beharrezkoak diren tresna metodologikoak eta irizpide
teoriko eta praktikoak eskaintzea.
Irakaskuntzarako oinarrizkoak diren kontzeptuak aurkeztea komunikazioaren
osagaiei erreparatuz.
Klaserako materiala eta estrategia ezberdinak ezagutzea.
Norentzat:
Euskara irakasle izan nahi duenarentzat; lan poltsan sartzeko aukera.
Hizkuntza lantzeko metodoak ezagutu nahi dituenarentzat.
Hizkuntzaren irakaskuntzan bere formazioa osatu nahi duenarentzat.
AEKn irakasle jarduteko ikastaro hau egitea derrigorrezkoa da.
Egiaztatuko dena:
Bertaratze agiria banatuko da. Eginbeharren ehunekoa zehaztuko da. Glotodidaktika
ikastaroa egiteagatik Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek kredituak eskura
ditzakete.