Kepa Urbietak Azpeitiako Kultur Mahaia aurkezteko 12. Topaldian erabilitako aurkezpena.
Topaldia: "Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleen funtzioa?"
Durango, 2015eko urtarrilaren 29a
Saretuz Errenteriko lagun talde aktibo baten ekimena da. Euskara ahoan herritarren arteko harremana handitu, elgartrukea biderkatu eta bizikalitatea hobetzea dute helburu burutik pasatu edozein ekintzen bidez. 19. Korrikakari Oxkaxeko lepoan hartua zuten laster egiteko konpromisoa, eta bidenabar Zabalik, gure elkartearen ezagutza egiteko bizpalau oren pasatu dituzte gurekin, solas eta irriz... Hemen duzue beren agerkari berriaren lehen alea.
Kepa Urbietak Azpeitiako Kultur Mahaia aurkezteko 12. Topaldian erabilitako aurkezpena.
Topaldia: "Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleen funtzioa?"
Durango, 2015eko urtarrilaren 29a
Saretuz Errenteriko lagun talde aktibo baten ekimena da. Euskara ahoan herritarren arteko harremana handitu, elgartrukea biderkatu eta bizikalitatea hobetzea dute helburu burutik pasatu edozein ekintzen bidez. 19. Korrikakari Oxkaxeko lepoan hartua zuten laster egiteko konpromisoa, eta bidenabar Zabalik, gure elkartearen ezagutza egiteko bizpalau oren pasatu dituzte gurekin, solas eta irriz... Hemen duzue beren agerkari berriaren lehen alea.
Enekoitz Esnaolak Uztarria izan du hizpide, Azpeitiko Kultura Koordinakundea, 1998an sortu zenetik 2008a arte, desegin zenean, milatik gora bazkide zituela.
Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...Karraskan
BERRIKUNTZA ETA KULTURAREN III.JARDUNALDIA - SEKTOREA AZTERTZEKO MAHAI-INGURUA KULTURA ETA SORMEN ARLOKO INDUSTRIETAKO POLITIKAK ETA DIBERTSITATEA AZTERTZEKOA.
Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika SailaIrekia - EJGV
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Kultura Plana 19/22 aurkeztu du, aldi horretarako Sailaren lan-ildo nagusiak jasotzen dituen dokumentu estrategikoa. Dokumentu horretan hiru azpisistematan banatu dira kultura-politikak –sorkuntza eta ekoizpena, kultur eskaintza eta memoria bizia–, eta honako proiektuak nabarmendu dira: Euskal Liburutegia sortzea (euskal kulturaren inguruko liburutegi digitala), Euskadiko ikus-entzunezkoaren sektoreari bultzada ematea, Artearen Euskal Sistema indartzea edota euskal kulturaren nazioartekotzea sustatzea.
Berria IREKIAn:
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/56184
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Irekia - EJGV
Discurso del Lehendakari - El Lehendakari presenta la obra de Kirmen Uribe "Un pueblo ancestral que ama la vanguardia", carta de presentación de Euskadi Basque Country en el mundo
Eusko Jaurlaritzak Kultura 2028 Plan Estrategikoa onartu du. XII. Legealdian zehar onartzea aurreikusita dauden Gobernu mailako 16 Plan Estrategikoetako bat da Kultura 2028 Plan Estrategikoa.
Enekoitz Esnaolak Uztarria izan du hizpide, Azpeitiko Kultura Koordinakundea, 1998an sortu zenetik 2008a arte, desegin zenean, milatik gora bazkide zituela.
Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...Karraskan
BERRIKUNTZA ETA KULTURAREN III.JARDUNALDIA - SEKTOREA AZTERTZEKO MAHAI-INGURUA KULTURA ETA SORMEN ARLOKO INDUSTRIETAKO POLITIKAK ETA DIBERTSITATEA AZTERTZEKOA.
Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika SailaIrekia - EJGV
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Kultura Plana 19/22 aurkeztu du, aldi horretarako Sailaren lan-ildo nagusiak jasotzen dituen dokumentu estrategikoa. Dokumentu horretan hiru azpisistematan banatu dira kultura-politikak –sorkuntza eta ekoizpena, kultur eskaintza eta memoria bizia–, eta honako proiektuak nabarmendu dira: Euskal Liburutegia sortzea (euskal kulturaren inguruko liburutegi digitala), Euskadiko ikus-entzunezkoaren sektoreari bultzada ematea, Artearen Euskal Sistema indartzea edota euskal kulturaren nazioartekotzea sustatzea.
Berria IREKIAn:
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/56184
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Irekia - EJGV
Discurso del Lehendakari - El Lehendakari presenta la obra de Kirmen Uribe "Un pueblo ancestral que ama la vanguardia", carta de presentación de Euskadi Basque Country en el mundo
Eusko Jaurlaritzak Kultura 2028 Plan Estrategikoa onartu du. XII. Legealdian zehar onartzea aurreikusita dauden Gobernu mailako 16 Plan Estrategikoetako bat da Kultura 2028 Plan Estrategikoa.
Lorea Agirrek 12. Topaldian egindako hitzaldian erabilitako aurkezpena.
Topaldia: "Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleen funtzioa?"
Durango, 2015eko urtarrilaren 29a
1. El documento discute estrategias para revitalizar la actividad cultural vasca, incluyendo mejorar la colaboración entre agentes sociales, administración pública y mercado; distinguir entre diferentes tipos de creación cultural; y promover un enfoque ecológico que valore la red social y la participación comunitaria.
1. Galderak
Kultura euskarari darion elikagai sinbolikoa da.
Gutasuna ematen du. Hizkuntza bat, kultura bat?
Euskarak eta euskal kulturak gune hegemonikoak
behar ditu? Ez al da hori baztertzailea?
Euskal kultura euskarazkoa al da bakarrik?
Kultur politikek hizkuntzazko bereizketa behar al
dute? Ez al da dena kultura?
2. nola egin, halako izan
euskal kulturaren oinarri eta estrategia batzuk
3. “Euskal nazioa atomizaturik dago. Bildu egin behar
da. Kulturgintzak bakarrik esan lezake non bildu.
Horixe da gure kulturgintza: herrigintza,
naziogintza, komunitate baten berregintza”
Joxe Azurmendi
Joxe Azurmendi
4. Garenak nola egin esaten baitu
Kultura sakonetik biziberritzeko giltza, modu,
eredu edota kultur politikez harago, hizkuntza
da: nola egiten dugun horrek nolakoak garen
esaten baitu. Alegia: euskara kontzienteki
erdigunean jartzeak modu jakin bateko eredu
eta kultur politikagintza eskatzen edo ekartzen
du halabeharrez.
5. Gurean, jokoan duguna, ez da
instrumentaltasun kontu bat, ez da kultur
politika neurriak aplikatze soila, ez hori
bakarrik: komunitate baten ezagutza lortzea,
izatearen sentimenduak zabaltzea eta maila
desberdinetako eragile kontzientziatuak
sortzea baizik. Euskal kulturaren
biziberritzearen historiak hori erakusten digu.
6. Antzerkia eta bertsolaritza,
bi paradigma, bi eredu:
Zer ginen? zer gara? nola definitzen dugu
geure burua?
Zer garen jakinda asmatuko dugu nola jokatu.
tradizio partekatu baina desberdina
60-70etako berpizkundea
80ko erakundetzea
amateurismoa / profesionalizazioa
kultur politika publiko bera bi hizkuntzetan
formazioa, transmisioa, merkaturatzea
goitik behera / behetik gora
hizkuntzaren hegemonia
tradizio partekatu baina desberdina
60-70etako berpizkundea
80ko erakundetzea
amateurismoa / profesionalizazioa
kultur politika publiko bera bi hizkuntzetan
formazioa, transmisioa, merkaturatzea
goitik behera / behetik gora
hizkuntzaren hegemonia
7. “Antzerkian sorkuntza elebidunaren garaia bukatua
da. Sistema horrek ez dio batere mesederik egin
euskarako produkzioari”. 1.46 solaskidea
“Bertsolaritzaren arrakasta zirkulu oso bat egitean
datza”. 2.2 solaskidea
“Antzerkia publikoari dagokionean oso marginala da.
Ez dago profesionalak sortzeko gunerik, ez zirkuitu
landurik”. 1.47 solaskidea
8. Euskararen premiei
erantzun beharrak
hizkuntzaren egoera
soziolinguistikoa kontutan
izatea dakar.
Euskararen egoera ez
normalizatuak profesional
zein zaletuak biltzeko
ezinbesteko beharra du.
Behetik gorako eredua
9. Euskara erdigunean jartzen duen diziplina orok
transmisio bideak antolatzea ezinbesteko du,
transmisio naturala oso eremu gutxitan ematen
baita.
Euskara erdigunean jartzen duen ezin diziplinak
merkaturatze eta hedatze sistema propio eta
berezia landu beharra du.
10. Euskara erdigunean
jartzen duen ezein
diziplinak
administrazioarekin
elkarlana ezinbesteko
du.
Euskara erdigunean
jartzen duen ezein
diziplina euskararen
eta euskal kulturaren
eragile eta sustatzaile
izan behar du.
11. euskaldunok gure kultur
espazio propioa
eraikitzeko ahalmena
izan dezagun bermatu
behar da.
euskaldunok gure kultur
espazio propioa
eraikitzeko ahalmena
izan dezagun bermatu
behar da.
Kultur espazio propioa
izateko eskubidea ezezik,
premia ere badugu.
Kultur espazio propioa
izateko eskubidea ezezik,
premia ere badugu.
Espazio propio hori euskal
kultura da
Espazio propio hori euskal
kultura da
12. “Euskal kultura gero eta umeago egiten ari gara
merkatu parametroek eraginda”. 1.3. solaskidea
“Gaur egun Pirritx eta Porrotx dira trasmisio sistema
onena”. 1.39 solaskidea
“Gure drama zera da: ikusezinak garela
euskaldunentzat ere”. 1.40 solaskidea
“Kalitate handia dago, aniztasuna, baina EITBk ez du
ematen eta inpresioa eman lezake ez dagoela ezer.
Baina inoiz baino gehiago dago”. 1.33 solaskidea
13. “Normal itxura egiten dugunean gara anormalen.
Garena izateak ez gaitu arlote egiten” 1.16 soslaskidea
“Jendearen erantzuna ezinbestekoa da. Zergatik ez
dago kontsumorik? Mundu eroso batean bizi gara,
dena eskura, konpromisoak laxatu egin dira...
Kontsumitu ahal izateko bisible izan behar da eta
horretarako transmisioa giltza da”. 1.45 solaskidea
14. “Kulturaren Euskal Planean euskal adjektibo moduan
erabiltzen da, ez substantibo moduan. Guk guretzat
eginiko politikak behar ditugu. Honek guztiak
ebidentea dirudi, baina hemen ezin da aipatu ere egin,
bestela berehala esango dizute itxia zarela, ghettoan
bizi nahi duzula...” 1.9 solaskidea
“Kulturak zerbait badu hizkuntza du. Julio Medem ez
da euskal kultura eta kitto. Eztabaida horrek ez du ez
hanka ez buru”. 1.31 solaskidea
15. “Administrazioak euskararen alde zerbait egiten
badu diskriminazio positiboa da. SPRIk zerbait
antolatzen badu (beti-beti gaztelera hutsez) hori ez al
da erdalgintza? Etxezarretaren soldata euskal
hizkuntz politikan sartzen bada, Aresena ez ote da
erdal hizkuntz politikan sartzen? 1.18 solaskidea
“Zein gutxiengo mailan geratuko garen paktatzen ari
gara oraindik emakumeok”. Marcela Lagarde, ‘Argia-n’,
2010eko urtarrilean
16. Euskal kulturgintzaren biziberritzea
ulertzeko oinarriak
Euskal kulturgintza da euskarari darion
kulturgintza eta euskal hizkuntza komunitatea
sinbolikoki elikatzen duen sorkuntza.
Berebiziko egitekoa du gure herrigintzan.
Jakintza soziolinguistikotik eta hizkuntzen
ekologiaren paradigmatik biziberritu behar da
euskal kulturgintza.
17. Oinarrizko bereizketa egitea beharrezkoa da:
berbazko euskarazko sorkuntza, berbazko
erdal sorkuntza eta ez-berbazko sorkuntza.
Berbazko euskarazko sorkuntzak nagusiki eta
ez-berbazko sorkuntzako elementu batzuk
osatzen dute euskal hizkuntza komunitatearen
elikagai funtzioa betetzen duen kulturgintza
nuklearra.
18. Euskal kulturgintzara gizarte eta teknologia
aldaketek dakartzaten desafio eta aukerak eta
komunitatearen dinamikak elkarrekin
gurutzatuta bakarrik uler dezakegu egoera
modu zabal batean.
Euskal kulturgintzaren analisi instituzionala
edo eragile-analisia egiterakoan, oso kontuan
hartu behar da euskal komunitatearen
konfigurazioan gizarte-ehunak duen
garrantzia.
19. Merkatu parametro estandarretik haratago
dagoen kultura sorkuntza eta ospakuntza
humanizatzailea izateko birsortzeko aukera
izan du eta du euskal kulturgintzak.
Gizarte-sarea eta sare birtualak. Biak, lehena
oinarri dela.
Potentzial berezia du euskal
kulturgintzarentzat ‘herria kultura
kontsumitzaile’ versus ‘herria kultura sortzaile’
binomioak.
20. Euskal kultur eremuak “ekosistema” moduan
ulertuta eta modu horretan garatuta egiten
dute aurrera.
Hiru eremu: merkatua, gizarte autoeratua eta
botere publikoa. Bigarrena bereziki
garrantzitsua da.
Kultur sorkuntza mailak indargune eta legami:
auzo eta herriko kolektiboetatik hasi eta
sofistikazio maila handiko sortzaile
profesionaletaraino.
21. Merkatu “doitua” da bidea.
Beharrezkoa da administrazio eta gizarte
erakundeen papera kokatzea eta hauen
arteko adostasun prozesua zabaltzea.
Gizarte antolatuko indarrekin batera
bultzatutako politika publikoa behar dugu.
* &*?¿(/&%$·”!/()=?¿¿*Ǩ^¿?=)(/&%$·”!·$%)*
22. Kulturgintzako eragile sozialak eta gizarte-
erakundeak artikulatu bi mailatan: esparru
bakoitzaren barruan eta esparru desberdinen
arteko eremu orokorrean.
Esparru bakoitzaren ‘ekosistema’ lantzea hiru
arlotan: transmisioa, sustapena eta jakintza.
Tokian tokian tokiko gizarte-eragile eta eragile
publikoen indarrak norabide berean jarriz,
herri eta auzoetako kulturgile, kolektibo eta
sortzaileen konexioa sustatzea.
Estrategia orokorrak
23. Euskal kulturgintzaren belaunaldi-
transmisiorako bideak lantzea.
Hezkuntza arautuan euskal kulturgintzaren
transmisioa txertatzea ikastetxeen jardun
curricularrean.
Esparru bakoitzean merkatu doituaren
parametroak landu, adostu eta modu dinamiko
batean inplementatzea.
24. Euskal kulturgintzaren hedapen edo
erresonantzia-kutxa antolatzea Euskal Herriko
hedabide-sisteman.
Jakintzaren arloa indartu eta artikulatzea.
Euskal kulturgintzari buruzko ikasketak
indartzea, bai belaunaldi berrietako
gidariatzari begira, eta bai une honetako
eragile politiko, kultur teknikari, dinamizatzaile,
irakasle eta abarri begira.
25. Euskal sorkuntzaren edukiak internet sarean
eta teknologia berrietan txertatzea.
Euskal lurraldeko erdal komunitateei euskal
kulturgintzaren hedapen kualitatiboa
helaraztea eta mundu mailako presentzia
guneak lantzea.
Euskal sorkuntzaren agertoki unibertsal
iraunkor bat sortzea, prestigio handiko
proiektu kultural eta arkitektoniko batean.
26. “Bisioa eta guneak behar ditugu. Beharrezko da
inplikatu daitekeen guztia inplikatzea, maila
nazionalean”. 1.30 solaskidea
“Zer ondare, ze elementu dira geroratu beharrekoak?
Ze indar ditugu? Zer da bidean utzi beharrekoa?
Termino horietan eztabaidatu behar da, ikuspegi
zentratu batetik, euskalduntasunetik, euskaldun
izatea munduan egoteko gure modua dela sinestetik”.
1.24 solaskidea
Mila esker!!
27. Hizkuntza eta kultura
Hizkuntza minorizatua, kultura minorizatua.
• Hizkuntzaren berreskurapena,
kosmobisioaren galera.
• Kosmobisioaren gordetzea, hizkuntzaren
galera.
29. Hizkuntza eta kultura
Bi paradigma:
• Quebec: frantsesez den oro kultura
quebectarra da, beste hizkuntzetakoa ez.
Hizkuntzak definitzen du. Hizkuntz
normalizazioa seguru ez den egoera.
• Hizkuntza hegemonian: Hizkuntza ez da
definitzailea, baizik eta jarduera.
30. Hizkuntza eta kultura
Katalunia: hegemoniaren ereduan.
Frantzia: Quebec-eko ereduan.
Espainia: hegemoniaren ereduan.
Aymara, kitxua: hegemoniaren ereduan.
Euskal Herria?
31. Hizkuntza eta kultura
“Euskal jendeak hizkuntza garatu du bere
kulturaren araudi nagusi gisa, beharbada beste
batzuen ezean, eta horixe da gaur eta hemen
dugun gure kulturaren sistema-adierazle
nagusia”. (Josu Amezaga)
32. Hizkuntza eta kultura
Beraz, Oteiza ez da euskal kultura. Anjel
Lertxundi erdal kultura ote da?
Wikipediako sarrera :“Mikel Laboa: cantante
español que tambien canta en euskera”
Azkoitiko Matadeixeko euskaraz kantatzen
duen 17 urteko gaztea: “Gu ez gara euskal
kultura, guk punk musika egiten dugu.
Euskal kultura trikitixa da, bertsolariak
dira...”
33. Hizkuntza eta kultura
Kultur politiketan Kultura egiten da, ez
euskara: “Kultura da garrantzitsuena,
mezua, ez hizkuntza”
Euskal eta vasco. Euskal kultura, cultura
vasca? Zer da zer?
Noiz gertatu da disoziazio hori? Zergatik
banandu dira euskara eta kultura?
34. Hizkuntza eta kultura
Hizkuntzarik gabeko kultura, posible al da?
Gaztelera, hizkuntza zerutiarra.
Kultura k larriz, eta euskal kultura k txikiz.
Normalizazioa ote?
Kulturarik gabeko hizkuntz politika, posible
al da?
35. XXI. Mendeko erronkak
Gizarte aldaketen garaia bizi dugu.
Identitate anitzak, pertenentzia anitzak eta
aldakorrak. Solidotik likidora.
Kontsumoa identitate emaile nagusienetako
bat. Kultura kontsumo produktu masifikatua.
Kultura sortu eta kontsumitzeko paradigma
berriak.
36. XXI. Mendeko erronkak
Indibidualismoa: norberaren bizitza mapa
egiteko agindua.
Eskubide indibidualen erreinua.
Aniztasunaren eta elkarbizitzaren erronka.
Kultur-aniztasuna edo kulturartekotasuna.
Pertenentzia beharra, taldetasuna,
identitatea.
37. XXI. Mendeko erronka
Zergatik segi euskaldun izaten?
Esan gabe doa, Errezilen: berezkotasuna.
Oxigenoa.
Ezin da esan gabe utzi, Iruñean: kontzientzia.
Oxigenoa, baina bonbonan.
Gozo esaten da. Estetika. Cool da euskaldun
izatea. Tolosan: aukera bat da.
39. Zer diogu euskara
diogunean?
• Xabier Montoia: “Punk musika euskaraz izango
da edo ez da punka izango”. (80ko hamarkada
hasiera)
40. Zer diogu euskaraz ari
garenean?
Zerk egiten du gehiago erakundeen diskurtso
hegemonikoen kontra, erakundeen kontrako
diskurtso batek gazteleraz, eta beraz
erakundeen diskurtso hegemonikoetako
baten baitan kokatua, edo erakundeek
erabili arren, euskaraz den heinean,
erakundeen diskurtso hegemonikoetatik
kanpo kokatzen den diskurtso batek? hots,
egin daiteke erakundeen kontrako
diskurtsorik erakundeen hizkuntza
ikuspegiari kontra egin gabe?
41. Zer diogu euskaraz ari
garenean?
Ramon Saizarbitoria: Txikiok asmamen
handiagokoak, sorkuntzan askeagoak,
izateko aukera dugu.
Eider Rodriguez: Txikiok harrikatu egiten
gaituzte egunero, beraz, amildegira bidean
izan gaitezen sortzaile askeak.
Anjel Erro: Txikiok asmamen handiagokoak,
sorkuntzan askeagoak izatera behartuta
gaude.
42. Zer diogu euskara
diogunean?
• Euskararen biziberritzea gizartea eraldatzeko
tresna bat da bere horretan.
• Beraz, eraldaketa dakartzaten mugimendu eta
guneek ez al dute zentzu betea hartzen
euskaraz direnean?
43. Zer diogu euskaraz ari
garenean?
• Euskaraz ari garenean, euskara eskaintzen
dugunean, euskara normaldu nahi dugunean,
parte hartzea, berdintasuna, hezkidetza,
eraikitzeko aukera, demokrazia egikaritza
eskaintzeak ez al dauka zentzu betea?
44. Irrien Lagunak Oarsoaldean
• Prozesu parte hartzaile, herritar, ireki eta
hezitzaile bat da. Eta euskaraz da.
• Gizarte interbentziorako plataforma bat.
• Eraldaketa proposamen bat da.
• http://oarsoirriak.net