SlideShare a Scribd company logo
1
Aitzinsolasa
Hipokoristikoen azterketa zergatik den garrantzizkoa galdeginen
balidate ihardetsiko nuke, lehen-lehenik, euskaldunok erabili ditugun eta
oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen berri ematen digulako dela
munta handikoa. Nago hau, berez, aski arrazoi pisuzkoa dela, izan ere
onomastikaren zeregina izen bereziak aztertzea baita. Honetaz landa eta
bigarrenik, izen ttipiek egungo deitura eta oikonimo asko ongi ulertzeko
aukera ematen digute: adibidez, Peruskirena-n Peru dugula lehen
begiratuan antzeman daiteke, eta bukaera edutezko genitiboa dela,
baina tarteko segmentua zer den ez da garbi egonen hipokoristiko
sistema ikertu ezean. Era berean, Martija deituran Marti dagoela aise
ikusiko dugu, baina ez diogu apika amaieran dugunari igarriko, gure
izendegia aztertzen ez badugu.
Hirugarrenik, izen ttipien arloko ikerketa toponimoen etimologia
argitzeko ere lagungarri izan daiteke; erraterako, Baztango Almandoz
herri izenak Alaman antroponimoaren eratorri batean, hipokoristiko
batean, duke oinarri, *Alamando-n hain zuzen ere, Irigoienen (1995f)
ustekaria egia izatera, eta nire iritzian egiantz handikoa da. Nik neronek
ez dut bizkaitar euskaltzainak aipatzen zuen aldaera aurkitu, baina bai
horren biziki irudia den Alemantto. Erran bezala, euskal onomastika
arautzen ere lagun diezagukete hipokoristikoek, oraingo deituraren
jatorria eta nondik norakoa hobeki ulertzeko bide ematen digutenez
geroztik.
2
Laugarrenik, izen ttipiek aukera ematen dute ohiko hizkeraren
azpian dauden egitura fonologikoak aztertzeko: silaben barne egitura eta
motak, «template» edo plantillak, errepikapen baliabideak eta irudikatze
fonologikoaren maila desberdinen arteko harremanak batez ere (Lipski,
1995: 387). Nik garbi baino garbiago dakusat, azken urte hauetako
lanak irakurrita, hipokoristikoen azterketan aurrera eginen badugu
fonologialarien premia dugula, euskal onomastikariok ez baitakigu —nik
segurik ez— fonologiaren barreneko zoko-mokoen eta (azken)
korronteen berri.
Bosgarrenik, dialektologiarekin ere badute zerikusia, izen ttipiek
berek eta hauek erdiesteko ibilitako erabideek historian zehar izan duten
hedadura geografikoa bestelako ezaugarri dialektalekin erlaziona
daitekeelako, euskalkien garapena eta bilakaera hobeki konprenitzeko.
Buruenik, izen ttipiak hertsiki erlazionaturik daude haur hizkerarekin,
eta garbi dago arlo honetan ari diren ikertzaileei ekarpen polita egin
diezaiekegula onomastikariok, eta orobat haiek guri, hipokoristikoak
eremu zabalago batean kokatzeko abagune ematen baitigute.

More Related Content

More from amaiamaialen

Azalpen testu labur
Azalpen testu laburAzalpen testu labur
Azalpen testu labur
amaiamaialen
 
Testuantolatz
TestuantolatzTestuantolatz
Testuantolatz
amaiamaialen
 
Testua.ezaugarri orokor
Testua.ezaugarri orokorTestua.ezaugarri orokor
Testua.ezaugarri orokor
amaiamaialen
 
Testua.ezau.orokor
Testua.ezau.orokorTestua.ezau.orokor
Testua.ezau.orokor
amaiamaialen
 
Puntuazio arauak copia
Puntuazio arauak copiaPuntuazio arauak copia
Puntuazio arauak copia
amaiamaialen
 
Unai perez irakaslearen lana (3)
Unai perez irakaslearen lana (3)Unai perez irakaslearen lana (3)
Unai perez irakaslearen lana (3)
amaiamaialen
 
Microsoft word gida
Microsoft word gidaMicrosoft word gida
Microsoft word gida
amaiamaialen
 
Microsoft word ariketak
Microsoft word ariketakMicrosoft word ariketak
Microsoft word ariketak
amaiamaialen
 
Microsoft power point_gida
Microsoft power point_gidaMicrosoft power point_gida
Microsoft power point_gida
amaiamaialen
 
Microsoft power point_ariketak
Microsoft power point_ariketakMicrosoft power point_ariketak
Microsoft power point_ariketak
amaiamaialen
 
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)
amaiamaialen
 
Aurkezpenak (1)
Aurkezpenak (1)Aurkezpenak (1)
Aurkezpenak (1)
amaiamaialen
 
Gure irakasle gogokoena
Gure irakasle gogokoenaGure irakasle gogokoena
Gure irakasle gogokoena
amaiamaialen
 
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
amaiamaialen
 
Perpaus motak
Perpaus motakPerpaus motak
Perpaus motak
amaiamaialen
 
1 ariketa juankar (5)
1 ariketa juankar (5)1 ariketa juankar (5)
1 ariketa juankar (5)
amaiamaialen
 
Zuzentzeko testua a
Zuzentzeko testua aZuzentzeko testua a
Zuzentzeko testua a
amaiamaialen
 
Hutsak norberarenak
Hutsak norberarenakHutsak norberarenak
Hutsak norberarenak
amaiamaialen
 
Ikasleen hutsak
Ikasleen hutsakIkasleen hutsak
Ikasleen hutsak
amaiamaialen
 
Kt eta ikt_atalen_kontratua
Kt eta ikt_atalen_kontratuaKt eta ikt_atalen_kontratua
Kt eta ikt_atalen_kontratua
amaiamaialen
 

More from amaiamaialen (20)

Azalpen testu labur
Azalpen testu laburAzalpen testu labur
Azalpen testu labur
 
Testuantolatz
TestuantolatzTestuantolatz
Testuantolatz
 
Testua.ezaugarri orokor
Testua.ezaugarri orokorTestua.ezaugarri orokor
Testua.ezaugarri orokor
 
Testua.ezau.orokor
Testua.ezau.orokorTestua.ezau.orokor
Testua.ezau.orokor
 
Puntuazio arauak copia
Puntuazio arauak copiaPuntuazio arauak copia
Puntuazio arauak copia
 
Unai perez irakaslearen lana (3)
Unai perez irakaslearen lana (3)Unai perez irakaslearen lana (3)
Unai perez irakaslearen lana (3)
 
Microsoft word gida
Microsoft word gidaMicrosoft word gida
Microsoft word gida
 
Microsoft word ariketak
Microsoft word ariketakMicrosoft word ariketak
Microsoft word ariketak
 
Microsoft power point_gida
Microsoft power point_gidaMicrosoft power point_gida
Microsoft power point_gida
 
Microsoft power point_ariketak
Microsoft power point_ariketakMicrosoft power point_ariketak
Microsoft power point_ariketak
 
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)
 
Aurkezpenak (1)
Aurkezpenak (1)Aurkezpenak (1)
Aurkezpenak (1)
 
Gure irakasle gogokoena
Gure irakasle gogokoenaGure irakasle gogokoena
Gure irakasle gogokoena
 
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
 
Perpaus motak
Perpaus motakPerpaus motak
Perpaus motak
 
1 ariketa juankar (5)
1 ariketa juankar (5)1 ariketa juankar (5)
1 ariketa juankar (5)
 
Zuzentzeko testua a
Zuzentzeko testua aZuzentzeko testua a
Zuzentzeko testua a
 
Hutsak norberarenak
Hutsak norberarenakHutsak norberarenak
Hutsak norberarenak
 
Ikasleen hutsak
Ikasleen hutsakIkasleen hutsak
Ikasleen hutsak
 
Kt eta ikt_atalen_kontratua
Kt eta ikt_atalen_kontratuaKt eta ikt_atalen_kontratua
Kt eta ikt_atalen_kontratua
 

Izen ttipiak.b.labur

  • 1. 1 Aitzinsolasa Hipokoristikoen azterketa zergatik den garrantzizkoa galdeginen balidate ihardetsiko nuke, lehen-lehenik, euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen berri ematen digulako dela munta handikoa. Nago hau, berez, aski arrazoi pisuzkoa dela, izan ere onomastikaren zeregina izen bereziak aztertzea baita. Honetaz landa eta bigarrenik, izen ttipiek egungo deitura eta oikonimo asko ongi ulertzeko aukera ematen digute: adibidez, Peruskirena-n Peru dugula lehen begiratuan antzeman daiteke, eta bukaera edutezko genitiboa dela, baina tarteko segmentua zer den ez da garbi egonen hipokoristiko sistema ikertu ezean. Era berean, Martija deituran Marti dagoela aise ikusiko dugu, baina ez diogu apika amaieran dugunari igarriko, gure izendegia aztertzen ez badugu. Hirugarrenik, izen ttipien arloko ikerketa toponimoen etimologia argitzeko ere lagungarri izan daiteke; erraterako, Baztango Almandoz herri izenak Alaman antroponimoaren eratorri batean, hipokoristiko batean, duke oinarri, *Alamando-n hain zuzen ere, Irigoienen (1995f) ustekaria egia izatera, eta nire iritzian egiantz handikoa da. Nik neronek ez dut bizkaitar euskaltzainak aipatzen zuen aldaera aurkitu, baina bai horren biziki irudia den Alemantto. Erran bezala, euskal onomastika arautzen ere lagun diezagukete hipokoristikoek, oraingo deituraren jatorria eta nondik norakoa hobeki ulertzeko bide ematen digutenez geroztik.
  • 2. 2 Laugarrenik, izen ttipiek aukera ematen dute ohiko hizkeraren azpian dauden egitura fonologikoak aztertzeko: silaben barne egitura eta motak, «template» edo plantillak, errepikapen baliabideak eta irudikatze fonologikoaren maila desberdinen arteko harremanak batez ere (Lipski, 1995: 387). Nik garbi baino garbiago dakusat, azken urte hauetako lanak irakurrita, hipokoristikoen azterketan aurrera eginen badugu fonologialarien premia dugula, euskal onomastikariok ez baitakigu —nik segurik ez— fonologiaren barreneko zoko-mokoen eta (azken) korronteen berri. Bosgarrenik, dialektologiarekin ere badute zerikusia, izen ttipiek berek eta hauek erdiesteko ibilitako erabideek historian zehar izan duten hedadura geografikoa bestelako ezaugarri dialektalekin erlaziona daitekeelako, euskalkien garapena eta bilakaera hobeki konprenitzeko. Buruenik, izen ttipiak hertsiki erlazionaturik daude haur hizkerarekin, eta garbi dago arlo honetan ari diren ikertzaileei ekarpen polita egin diezaiekegula onomastikariok, eta orobat haiek guri, hipokoristikoak eremu zabalago batean kokatzeko abagune ematen baitigute.