1. BARROKOA: XVI.mende bukaera, XVII.mende osoa eta
XVIII.mendeko zati batean eman zen arte estilo berria.
• Barroko hitza: jadanik XIX.mendean agertzen da.
Zerbait negatiboa bezala (“perla desitxuratua edo
irregularra”). Gainbeheran zegoen artea.
Errenazimendua eta Neoklasikoaren artean.
• XX. mendean berriz ere alderdi sensoriala
nagusitzen da Artean eta Barrokoa estilo
garrantzitsu bezala hartzen da, nolabaitean Erroma
eta Greziako estilo garbiak alderatuz.
2. Zein zen Europako egoera?
Barrokoa boterearen erakusle gisa
Estatu modernoen agerpena
Elizaren aldetik diziplina moral zorrotz baten ezarpena
(Aita Santuaren boterea). Artearen bezerorik garrantzitsuena
Erregeen botere handia, Elizak bere fededunekiko zuenaren
parekoa. Hirigintza zein jauregiak bultzatuz
3. ESTETIKA BARROKOAREN
EZAUGARRI OROKORRAK
•Uko egiten dio errenazimenduko modu garbi eta intelektualei
•Uko egiten dio klasikoa den orori
•Sentsazioa ordenaren aurretik (inpresioa)
•Mugimenduaren goraipamena
•Helburua ez zen perfekzioa lortzea
4. Ondoko elementuak erabiltzen zituzten
-Lerro kurbatua (dekorazioan, fatxadetan, eskulturan,…)
-Proportzio finak desagertuko dira
-Gizatiarra, norbanakoa, natura eta errealitatea dira
erakargarrienak
-Monumentala, harrigarria, aberatsa,…
5. ARKITEKTURAREN EZAUGARRI OROKORRAK
Errenazimenduko oreka moldeekin apurtzen da,
mugimenduaren zerbitzutan jarriz
-Sinpletasunaren ukapena
-Mugimenduaren garrantzia
-Elementu klasiko guztiak askatasunez erabiltzen dira
-Oinplano eliptikoak,obalatuak,…
-Askotan euskarri gisa zutabe helikoidalak
-Estalki kupuladunak gehien bat
-Fatxada dinamikoak, alderdi ahur eta ganbilez
-Apaingarritasuna lehen mailan
-Jauregiak eta eliza
-Hirigintzaren garrantzia
6. ARKITEKTURA BARROKOAREN
GUNE NAGUSIAK
Italian gune nagusia Erroma izango da
Eta arkitektoak: Maderno, Borromini eta Bernini
Maderno: San Pedro Basilikaren zabaltzea
Borromini: San Carlo alle Quatro Fontane
Bernini: San Pedro Basilikako Baldakinoa eta San Pedro Plaza
7. ARKITEKTURA BARROKOAREN
GUNE NAGUSIAK
Frantzian, errege absolutuen garaian jauregi handiak eraiki ziren
Versalles (selektibitatean), Louvre, Chantilly bezalako jauregiak
Arkitektoak: Le Vau eta Hardouin Mansart
8. ARKITEKTURA BARROKOAREN
GUNE NAGUSIAK
Espainian, hirietan plaza nagusien eredua hedatu zen
-Madrileko eta Salamancako plaza nagusiak
(Gómez de Mora eta A. de Churriguera)
-Valladolideko Katedraleko fatxada
(Juan de Herrera eta A. Churriguera)
-Compostelako Santiagoko Obradoiroko fatxada
(Casas Novoa)
Estilo berezi bezala: “Churrigueresco” delakoa
(Jose Benito eta Alberto anaiak) : gehiegizko apaindura
9. BARROKOA ITALIAN
JUAN LORENZO
BERNINI: San Pedroko
Baldakinoa (1623)
Basilikako aldare nagusia
hartzen du. Brontzezko
egitura izugarri bat da eta
lerro zuzenik gabekoa, su
garra balitz bezala bihurtzen
da, molde espresionistekin
eta
Miguel
Anjelen
kupularen kontrapuntu gisa,
bere azpian aurkitzen baita.
10. BARROKOA ITALIAN
-14mko zutabeak (ostoz
apainduta); guztira 29mko altuera
-Borrominiren parte hartzea ere
-1633an bukatuko da
-Putti: Barrokoan oso ohikoak
izango diren ornamentazio
elementuak (umeen eskulturak dira
askotan biluzik eta hegalekin
agertzen dira kupido gisa)
-Fededunengan lilura,
miresgarritasuna,…. Sortuarazi
nahi da
Arkitektura eta eskultura
lanak elkartzen dira
12. BARROKOA ITALIAN
-Lau zutabe toskaniarreko ilara
(284guztira). Zutabe bakoitzak 16mko
altuera
-Erreferentzia puntu gisa: obeliskoa (25m
eta Egiptotik ekarria) eta bi aldameneko
iturriak
-Elipse formako oin plantarekin
mugimendu gehiago lortzen da
-Fededun guztiek ikusi dezakete fatxada
nagusia
-Barroko garaiko hirigintzaren garrantzia:
enparantza nagusiak
-162 santuen eskultura daude
-Pariseko Konkordia Plaza honen kopia
izango litzateke
14. BARROKOA ITALIAN
FRANCESCO
BORROMINI: San Carlos
de las Cuatro Fuentes Eliza
(Erroma, 1634-40)
Oinplanta eliptiko
ausartekoa, Berniniren
antzera, hainbat
erreferentzia klasiko
mantentzen ditu. Fatxadan
forma kurbatuak nagusitzen
dira eta zutabe exentuei
garrantzia ematen zaie.
15. BARROKOA ITALIAN
Fatxada
-Konplexua eta mugimendu handikoa
-Lerro ahur eta ganbilez osatutakoa
-Bi pisu nagusietan antolatzen da
-Era berean, hiru gorputz bertikaletan
-Behekaldeko pisuan: erdiko eremu ganbila,
aldameneko bi eremu ahurrekin nahasten da
-Goikaldeko pisuan: hiru eremuak ahurrak dira
-Zutabeak: orden erraldoieko zutabeak bi
pisutan. Exentuak dira, ez daude murruari
atxekituta. Bertikaltasuna eta mugimendua
emanez
-Perspektiba: fatxada aldamenetik ikusia
izateko egina dago. Antzoki baten efektua, argi
ilunak, mugimendua… ez da zerbait geldoa
16. BARROKOA ITALIAN
Barrualdea
-Hemen ere forma kurbatuak nagusitzen dira
-Oinarri eliptikoarekin
-Elementu guztiak elkartzea lortu zuen
espazio txiki batean, osotasun bat lortzeko
-16 zutabe erraldoi entablamenduarekin
-Honen gainean erdi puntuko arkuez eta
petxinez osaturiko multzoa daukagu
-Hauek kupula eusten dutelarik: obalatua eta
kasetoiez osaturikoa
17. BARROKOA ITALIAN
•
•
Bi solairutan antolatua. Kupula apur bat ezkutatzen du.
Miguel Anjelen aurreko proiektua errespetatuz bideratu zen, baina
gurutze latindarrerako joera
•
Zutabe korintiarrak, taulamenduak, arkuak eta frontoiak.
•
•
Zutabe eta pilastrak tartekatuta.
Sartuneak eta irtenguneak dituen horma.
•
•
•
•
Argilun efektuak.
Sarbide gisa eskalinata bat ageri da
Bi aldamenetan kanpandorreak eta bi erloju goratuekin
Goiko plantan, atikoan, 13 eskultura daude: 11 apostolu Judas izan ezik,
erdian Kristo eta San Juan Bautista ageri dira
Carlo Maderno
San Pedro Basilikaren zabaltzea (fededun gehiago
sartu nahian)
1607tik aurrera
18. ESKULTURA BARROKOA
• Tipologia: konkor biribilekoak eta talde
eskultorikoak: hilobiak, iturriak, lorategiak….
Espainian erretaulak eta prozesioko pausoak
• Materiala eta teknika: koloreetako marmola,
brontzea, estukoa... Konbinaturik zizelkatutako
teknikan
Espainian zur polikromatua
19. ESKULTURA BARROKOA
• Modelatu erreala, naturalista, bai anatomian, baita
oihalen tolesduretan ere
• Oihalak eta ileak hegan irudikatzen dira askotan
(mugimendua)
• Argi-kontraste nabarmenak
• Mugimendua, dramatismoa, anatomia bihurritua
• Konposizio mugikorrak, ezegonkorrak, irekiagoak,
diagonalak,…
• Errealistagoa, errealitatearen unea harrapatu nahi da
(askotan unerik dramatikoena)
20. ESKULTURA BARROKOA
• Adierazkortasuna lortzen da eta Espainiaren kasuan
ileordeak, kristalezko begiak eta oihalezko jantziek
errealismoa areagotzen dute
• Denetariko gaiak lantzen dira : erlijiosoak,
mitologikoak,…
• Baina Espainian bereziki erlijiosoa (imagineria)
• Eskulturgileak:
ItalianJuan Lorenzo Bernini
Espainian Gregorio Fernández
21. BARROKOA
ITALIAN:
ESKULTURA
JUAN LORENZO BERNINI:
Apolo eta Dafne (1622-1625)
Galeria Borghese-Erroma
Apoloren dinamismoa
Dafneren gelditasunarekin
kontrajartzen du. Baita
neska gaztearen azal leuna
zuhaitzaren enbor
zakarrarekin.
22. BARROKOA ITALIAN:
ESKULTURA
JUAN LORENZO BERNINI: Apolo eta Dafne
(1622-1625)
-Marmolean egina eta mukulu biribilekoa (2,43m)
-Apolo eta Dafneren mitoa irudikatzen da: gezi
batek ikututa Apolo Dafneren maitasunaz kutsatzen
da, baina Dafnek ez dio erantzungo. Bere aita
Peneori eskatuko dio Apolorengandik askatzea eta
ninfa erramu landare batean bihurtuko du.
-Lerro diagonal garbia osatzen dute bi irudiek
(besoak jarraituz)
-Barrokoko konposizio argia beraz
-Momentua bera irudikatzen da (Apolo Dafne
harrapatzeko momentuan)zentzu narratiboa
-Mugimenduaren sentsazioa (ilean)
23. BARROKOA ITALIAN:
ESKULTURA
Eskulturaren trataera
piktorikoa lortzen du. Horrela
ehunen arintasuna
Sta.Teresaren gorputz
pisutsuaren sentsazioarekin
kontrajartzen du. Zuzenean
sentsazioak transmititu nahi
dira argi izpiak
irudikatzerakoan, Barrokoan
maiz gertatzen den bezala.
Erromako Santa Maria della
Vittoria Elizako Cornaro
kaperan
J. L. BERNINI:
Sta. Teresaren estasia
Teresa
1647-1652
24. J. L. BERNINI:
Sta. Teresaren estasia 1647-1652
Teresa
-Multzo osoaren garrantzia (eszenografia)
-Eskultura eta arkitekturaren arteko erlazioa
-Mukulu biribilekoa eta gai erlijiosoa
-Marmolean eginikoa
-Juxtu estasi mistikoaren unean irudikatu du
santua (aurpegian nabaria da: begiak itxita
eta ahoa erdi zabalik)
-Argi-ilunekin jokatzen du (zimurdurak eta
material desberdinak)
-Dramatismoaren eredu ere bada
-Erropen pisua santuaren aurpegi
arinagoarekin kontrajartzen da
-Aingerua irrifartsu eta pikaro ageri da,
geziak kristau maitasunaz santua zulatu
duelarik
26. ESKULTURA BARROKOA
ESPAINIAN
• Erlijio gaiak jorratuko dira
• Herriaren gustoko lanak eta erlijioa transmititzeko
modu berria izango da
• Errealismoa eta dramatismoa nagusituko dira
• Imajineria: erretaulak eta Aste Santuko pasoak
• Zur polikromatua material bezala (italiarren marnolari
kontrajarriz)
• Hainbat eskola agertuko dira: Gaztelakoa (Gregorio
Fernández) eta Andaluziakoa
27. ESKULTURA BARROKOA ESPAINIAN
Gregorio Fernández (1576-1636)
-Erretaulak, Aste Santuko pasoak. Pietatea, Kristo etzanik,…
-Errenazimenduko Alonso Berruguete edo Juan de Juni
eskulturgileen eragina jasoko du
-Kutsu manierista darie bere lanei
-Errealismoa nagusitzen da bere lanetan:
aurpegietan espresio handia
“postizoak” gehitzen ditu (begiak, ilea, odola…)
-Anatomiaren trataera errefinatua, konposizio errazak…
-Oso pertsonala da ehunduren trataera: “zimurdura
metalikoa”ehun gogorrak, puntadunak, akartonatuak…
irudikatzen ditu (argi-ilunen trataera lortuz)
-Egur zizelkatu polikromatua erabiltzen du
-Kolore soilak edo neurtuak erabiltzen ditu
-Bere obra gehienak “Museo Nacional de Escultura” delakoan
daude (Valladolid)
28. ESKULTURA BARROKOA ESPAINIAN
Pietatea-1616
Museo Nacional de Escultura
(Valladolid)
-Zur polikromatua
-Konposizioan diagonala
nagusitzen da, mugimendua
emanez
-Mariarengan eskuen eta
aurpegiaren garrantzia: oinazea
edo dramatismoa adieraziz
-Kristoren gorputz inertearekin
kontrajarriz
-Zaurien tratamendu naturalista
(askotan morbosoa)
-Ehunduren trataera (zimurdura
metalikoa)
-Kolore soilak
29. ESKULTURA BARROKOA ESPAINIAN
Kristo etzanik.
Museo Nacional de Escultura
(Valladolid)
-Kristo hilik irudikatzen duen taila
polikromatua
-Gai bereko hainbat egin zituen
-Guztiak berdin irudikatzen ditu:
burukoarekin, burua alderatua eta
gorputzean zauriak agerian
dituelarik
-Lerro kurbatuak nagusitzen dira
-Zimurdura metalikoa
-Errealismoa, dramatismoa eta
fededunengan erlijiositatea pizteko
edo areagotzeko obra
30. BARROKOA FRANTZIAN
LE VAU ETA
HARDOUIN MANSART.
Versalles Jauregia
(1669-1685)
Luis XIV.ren absolutismoaren islada da, dimentsio
erraldoiak dituelarik
33. BARROKOA FRANTZIAN
-Oinarrian U itxurako Luis
XIII.ren jauregia hartuko da
-Beso itxurako hegalak gehituko
zaizkio
-Emaitza: 600m inguruko
kontornoa duen eraikina
-Bi fatxadekin: bata hirira
zuzenduta eta bestea
lorategietara
34. BARROKOA FRANTZIAN
Zati zaharrean Austriarren eragina, adreilua fatxadan eta
arbela teilatueta abuhardilatuetan.
Betalde, zati berrian kareharriz eraikita eguzki izpien
islada nabariagoa da, erregearen islada bilatu nahian.
35. BARROKOA FRANTZIAN
3.Pisua
2.Pisua
1.Pisua
1.pisua: oinarri altua kuxindurako silareekin
2.pisua: dimentsio handiko gorputza. Erdi puntuko arkuak
sostengatzen dituzten pilareak, arkuak era berean pilastra jonikoz
apaindurik daude. Arkuek leiho handiekin bat egiten dute,
eraikinari argitasuna emanez. Zenbaitetan egitura honen monotonia
apurtzeko balkoi gisako egiturak aurreratzen dira
3.pisua: baxuena da leiho laukizuzenekin eta balaustrako egitura
batekin. Ornamentazio eskultorikorako oinarria: jarroiak, trofeoak,
…
36. BARROKOA FRANTZIAN
Barnealdea
Luxuz beteriko espazio baten aurrean
aurkitzen gara
Errege Kapera ere
aipatu behar da
Mansartek egina
Ispiluen Galeria
-Antzinako terraza izandakoa
lorategira begira
-Mansartek itxi eta estali zuena
-75m luzeerako espazioa
-Dena liluragarria da: marmola,
urregintza, kristaleria, eskulturak,…
37. BARROKOA FRANTZIAN
Versailleseko Lorategiak
-Diseinua André Le Notre
-Arkitektura geometriko baten eredu gisa: simetria eta ordena
-Gerora beste monarkek eredua kopiatuko dutelarik
-Iturriak, estatuak, ur-jauziak, kobazulo txikiak…. ageri dira
-Bertan erregeak festak ospatzen omen zituen
-Naturarekin bat egiten duen urbanismo baten eredu gisa
40. BARROKOA ESPAINIAN
• Barrokoa astiro garatzen da Herreraren
eraginagatik.
• Eraikuntza zibilak zein erlijiosoak
• Hasieran forma urriak, gero dekorazio
gehiegira garatuko direlarik
• Hirigintza alorrean: plaza nagusien eredua
41. BARROKOA ESPAINIAN
Juan Gómez de Mora
Plaza Nagusia
Madril (1617-1619)
Hirigintza barrokoaren adibide bikaina
Espazio angeluzuzena eta eraikinez inguratua
Hiru mailatan antolatuta eta galeria arkupedun batekin
Eraikin nagusiak: Casa del Pan eta Casa de la Carnicería
Dorre gezidunekin goratuak
42. BARROKOA ESPAINIAN
Salamancako Plaza Nagusia
A. de Churriguera (1729-1755)
Udaletxea,
Andrés
García de
Quiñonesen
lana
-Mesenaza Don Rodrigo Caballero, hiriko korregidorea (funtzionarioa)
-Hiriko zentrua izateko proiektatu zen, aintzinako San Martín plazaren
ordez
-Jadanik dekorazioa ez da hain urria, rokokoaren araberako moldeak
-88 arku erdi puntukoak eta tarteetan medaloiak (pertsonai garrantzitsuen
aurpegiekin): hainbat errege-erregina, Cristobal Colón, A. Churriguera,
Francisco Franco, Miguel de Unamuno,….
43. BARROKOA ESPAINIAN
Ez da lauki perfektua, izan
ere lau fatxadek ez dute
neurri bera
Bitxikeria bezala Errege Pabiloiaren
arku inguruan honako inskripzioa
dago: “aquí se mató una mujer,
rueguen a Dios por ella”
45. BARROKOA ESPAINIAN
Valladolideko Katedralaren aurrealdea
-Juan de Herrerak hasitako lana eta A. de
Churriguerak bukatuko du
-Bigarren gorputz bat eraiki zuen balaustrada
batetik gora
-Estilo erabat Barrokoa
-Behealdeko gorputzean: lau zutabe eta San
Pedro eta San Pabloren bi irudi. Sarrera erdi
puntuko arku batean zabaltzen da; metopekin
osatutako erlaitza duelarik. Tinpanoan
amabirjinaren irudia ageri da
1572-1584
46. BARROKOA ESPAINIAN
Valladolideko Katedralaren aurrealdea
Bigarren gorputzean: erdian leiho laukizuzen bat ageri
da, pilastraz inguratuta, hauek behekaldeko zutabeen
jarraipena direlarik. Bertan eguzkiaren eta ilargiaren
ikurrak ageri dira.
Balaustrada bat ageri du lau oinarrirekin, hauetan San
Ambrosio, San Agustin, San Gregorio eta San Jeronimo
irudikatzen dira
Hirugarren gorputzetik, kornisa batez banatzen da.
Hirugarren gorputza: frontoi bat ageri du, non armarri
batean amabirjinaren izena ageri da bi angeruk
daramatelarik. Bi pilastra alderdi bakoitzean eta erdian
pilastra handi bat burdinezko gurutzearekin
47. BARROKOA ESPAINIAN
Obradoiro Plaza: Santiago
bidearen amaiera eta bertan
bestelako eraikinak ere
badaude: errege ospitalea,
Raxoi jauregia (udaletxea),….
Obradoiroko fatxada. Santiago. 1738-1747
Fernando Casas Novoa arkitektoa
48. BARROKOA ESPAINIAN
Obradoiroko fatxada:
- “H” itxuran egituratutako fatxada, aldameneko bi dorreekin
-Erdiko gorputza hiru zonaldeetan banatzen da
-bertikalitatea nagusitzen da
-Materiala: granito harria
-Ornamentazio ugaria: horror vacui aipatu daiteke (geometrikoa,
begetala,…)
-Loriako Atea babesteko pantaila gisa eraikia
-Dorreetan pilastra akanalatuak
-Erdiko gorputzean zutabe korintiar erraldoi exentuak
-Erdi puntuko arkuak nagusitzen dira
-Goratzen den tenplutxoan Santiagoren estatua ageri da
-Argiaren garrantzia eta barnealdeko hiru nabeak agerian utzi ditu
-Aldapa bikoitzeko eskailerarekin kanpokalderako lotura egiten da
(kripta erromanikoaren desnibela gainditu nahian)
49. BARROKOA ESPAINIAN
Bestelako arkitektura lanak:(214-215 orriak)
-Hauek ez dira Selektibitatean sartzen-
Pilarreko Basilika (Zaragoza), Granadako
Katedralaren fatxada, Jaengo Katedrala….
Hispanoamerikan ere hainbat lan agertuko
dira, Mexikon adibidez