17. 2.013-14 ikasturtea
GAIA: “Kontsumo jasangarria-kontsumismoa”
HELBURUAK:
●
EA21proiektuarekn zerikusia duten ekintzak,
irteerak...antolatu eta koordinatzea.
●
Ortua lantzen jarraitu.
●
Jantokiko hondakin organikoak jaso (konposta egiteko) eta
pisatu.
●
AKTIBATU + programan parte hartu.
●
Ikasleen partehartzea indartu.
18. LAN TALDEAK 13-14
1. ORTUA (LH 3-4) :Ikasle guztiek parte hartzen dute ortuaren
kudeaketan, batzutan klase orduetan lan eginez eta beste
batzutan jolasaldietan (adib. ureztatzen).
2. KONPOSTAJEA (LH 6): LH 6ko bolondresekin burutzen da.
Eguerdiro jasotzen dituzte jantokiko hondakin organikoak, pisatu
eta konpostontzira eraman.
3. AKORDIOEN JARRAIPENA (LH 5-6 ekoordezkariak):
Jolasordu eta eguerdietan, hilero behin datuak jasoz. Datu
batzuk hiruhilebete bakoitzaren hasieran besterik ez dira jaso
behar.
19. 4. INFORMAZIO TALDEA (DBH ekoordezkariak): EA21eko
informazioa zabaltzea helburu duten zenbait ekintzaren
arduradunak dira. Adib.: Tokiko AG21eko bilerak, guraso
ordezkarien bilerak ...
5. AKTIBATU + programa (ekoordezkariak DBH):Programa
aurrera eramateko bileretan parte hartu, lanak burutu eta
informazioa pasatu.
20. AKTIBATU + TALDEAREN
INFORMAZIOA
AKTIBATU + lan-taldea DBHko gela guztietako ikasleek osatzen
dugu.
Ikasturte honetako helburua hondakin gutxiago sortzea daukagu.
Behaketak egin genituen ikastola osoan zehar, irakasle gela,
ikasgelak eta jantokiko hondakinen kudeaketa nola egiten den jakiteko;
hondakinak pisatu ere egin genituen.
Lehenengo ikuskaritzaren emaitzek ikastolan hondakin asko
sortzen dela eta hondakinen sailkapena ez dela ondo egiten adierazi
ziguten.
Ondorio horiek aztertu ondoren, ekintza batzuk egitea pentsatu
pentsatu genuen ea horrela ikastolan sortzen den hondakin kopurua
jeistea lortzen dugun.
21. Zer egin dugu?
●
"Kaixo" astekarian idazti bat jarri genuen otsailean, gurasoak animatzen
emailez jasotzen eta ez paperez. Zertarako? Paper gutxiago
kontsumitzeko eta
baita, hondakin gutxiago sortzeko ere.
●
Postit-en ordez erabiltzeko orriak prestatu ditugu erabilitako orriekin.
●
Margoak... gordetzeko kutxak egin dituzte DBH 3koek plastikozko
botilekin
plastika saioan.
●
Gelaz-gela ari gara informatzen, AKTIBATU + taldekook egiten ari
garenaz eta
laguntza eskatzen HONDAKIN GUTXIAGO SORTU, HONDAKINAK
ONDO
BEREIZTU ETA BERRERABILI DAITEZKEEN MATERIALAK
22.
23. AKTIBATU + TALDEAREN PROPOSAMENAK:
✗
Hamaiketakoa edota askaria eramateko taperrak edo telazko poltsak erabili
(aluminiozko papera eta bilgarrien ordez).
✗
Orriak ahalik eta gehien aprobetxatu.
✗
Geletako zakarrontzietan jarri zer bota daitekeen bakoitzera eta hutsitu
aurretik begiratu sailkapena behar bezala eginda dagoen.
✗
Txoko Berdean jarri den ormairudian aportazioak egin, “Zer egin dezakegu
hondakin gutxiago sortzeko?" galderari erantzunez.
✗
Astekaria emailez jasotzeko izena eman idazkaritzan (paperez jaso
beharrean).
✗
Etxean hondakin organikoak bereizten animatu.
Laburbilduz, materialak ahal diren guztietan berrerabili, eta
behin hondakinak sortu direnean, bakoitza dagokion
zakarrontzira bota.
24. UDAL FOROA – 5. edukiontzia
(marroia)
Udaletxean batu ginen herriko ikastetxe guztiak (ikastetxe bakoitzetik 3
ordezkari) 5. edukiontziari buruz gehiago ezagutzeko. Herrian zehar jarrita
dauden edukiontzi berriak non dauden esan ziguten; ikastola inguruan adib.
badaude pare bat. Zabor organikoa bota behar dela jakinarazi ziguten.
Guk ikastolan konposta egiteko jasotzen dugu zabor organikoa eta beraz,
ez dugu ateratzen zakarrontzi marroira.
Zein da helburua? Hondakin organikoak berrerabiltzea konposta egiteko
eta honakin kopurua murriztea.
Animatu nahi zaituztegu bakoitzak bere etxean zabor organikoa jasotzen.
Nola egin daiteke? Lehenengo eta behin, udaletxera joan behar da
informazioa jasotzen. Udaletxean pertsona bat dago gai honetaz arduratzen
den (Nekane) eta berak azalduko dizue nola egin behar den eta behar duzuen
materiala ere emango dizue (zakarrontzia eta giltz bat).