Kurtso hasieran:
Irakasleentzako bilerainformatiboa egin zen..
Talde sustatzailea atera zen.
Patruila berdea osatu zen ikasleen artean.
Ingurumen batzordea ere osatu zen.
Irakasleok curriculumaren diagnostikoaren
berrikusketa egin genuen.
Gurasoentzako aholku batzuk banatu genituen
ikasturte hasierako bilereetan.
Gabonetako argiak
Kurtsoaren hasieran,gure
proiktuari harrera emateko, Udalara
joan ginen eta alkateak, han geuden
Ortuellako ikastetxe guztietako
ordezkariei, proposatu zigun aurten
kaleetan jarriko zituzten
Gabonetako argiak murriztea eta
honela ere kontsumoa eta gastua
murriztu genukeen. Ados jarri ginen
esanez aurreztuko zen dirua txarto
pasatzen ari ziren herriko familien
artean banatuko zela.Horrela egin
zen eta hainbat egunkarietan agertu
zen, gure herria adibide on moduan
jarriz. Oso harro sentitu ginen.