SlideShare a Scribd company logo
1 LIBURUXKA
MENDEBERRI 2025:
CURRICULUMA DISEINATZEKO GIDA:
IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA ERALDATZEKO
PRINTZIPIOAK ETA METODOLOGIA
Aipamena – Ez-komertziala – Berdintasunez Partekatu (by-nc-sa): Ez dago baimenduta jatorrizko
lanaren erabilera komertziala, ezta eratorri daitezkeen lanena ere, eta horien banaketa egiteko
lizentzia bat behar da, jatorrizko lana arautzen duenaren berdina.
AURKIBIDEA
SARRERA ..................................................................................................... 4
1. IRAKASKUNTZA- ETA IKASKUNTZA-PROZESUAREN BIRDISEINUA.. 5
1.1. HEZIKETA-EKINTZAREN OINARRIZKO ALDERDIAK.................................. 5
2. HEZKUNTZA ERALDATZEKO RIEDUSIS EREDUA.............................. 10
2.1 RIEDUSIS METODOLOGIAREN OINARRIZKO ELEMENTUAK.................. 10
2.2 RIEDUSIS METODOLOGIAREN FASEAK ....................................................... 12
4 de 15
SARRERA
2014-2015 ikasturtean, Mendeberri proiektua ezarri eta zenbait urteren ondoren, gizartea
eta hezkuntza nola aldatu diren ikusita, Mondragon Unibertsitateak hausnarketa- eta
azterketa-prozesu bat abiarazi zuen, MENDEBERRI 2025 izenekoa. Prozesu hartan,
hurrengo urteetarako hezkuntza-lerroak zehaztu ziren, Design Thinking metodologia
erabiliz.
Hori dela eta, ereduaren oinarrizko 6 ardatzak identifikatu dira, Mondragon Unibertsitateko
tituludunek lortu beharreko helburuekin bat:
o Munduko herritarra izatea: Bere sustraiak ezagutzen ditu; baina, aldi berean,
munduko herritar sentitzen da. Munduko arazoez kezkatzen da, eta gizarte-
erantzukizuneko eta elkarrekiko ikaskuntzako lankidetza-jarrera du.
o Nortasun eta helburu pertsonalak bereganatzea: Bere burua ezagutzen du eta
badaki hobetzeko zer aukera dituen. Erronka pertsonalak jartzen dizkio bere buruari,
eta erronka horiek lortzen ahalegintzen da. Horren ondorioz, gero eta libreagoa eta
independenteagoa da.
o Ikastun malgua izatea: Aldaketa eta berrikuntza onartzen ditu, sortzailea da eta
ilusioz gainezka dago. Jarrera erresilientea du, sor daitezkeen ziurgabetasunezko
testuinguruei aurre egiteko.
o Ikastun aktiboa izatea: Bere prozesuko protagonista da. Badaki zein diren bere
ikaskuntza-estrategiak, eta jarrera proaktiboa du bizitzan zeharreko ikaskuntzarekiko.
o Komunikatzailea eta komunikazioaren bideratzailea da: Hizkuntzak, teknologiak
eta komunikazio-bideak ezagutzen ditu. Horri esker, hainbat kulturatako pertsonekin
komunika daiteke; gainera, erronka konplexu eta askotarikoak uler ditzake, eta gauza
da haiei aurre egiteko.
o Pertsona kooperatiboa izatea: Komunitate bateko kide sentitzen da, eta haren
printzipio eta balioak hartzen ditu bere gain. Denen ongia norberaren ongiaren aurretik
jartzen du, eta gizarte-eraldaketa lortzeko egiten du lan, justiziaren eta pertsonen
duintasunaren onerako.
2015-2016 ikasturtean, Mendeberri 2025 proiektuaren esparru pedagogikoa garatu zen.
Esparru horren helburua izan zen ikaslearen (pertsonaren) konpetentziak garatzea eta
ikaskuntza-prozesu iraunkorra bideratzen duten arlo pedagogikoak aztertzea.
Azken batean, esparru pedagogiko horren xede nagusia Mondragon Unibertsitatearen
2017-2020 aldirako Plan Estrategikoari ekarpen esanguratsua egitea zen, Mondragon
Unibertsitatearen 2025erako ikuspegia gauzatzeko oinarriak ezartzen baititu:
"(MU) Aitzindaria da unibertsitateko hezkuntza-berrikuntzan, ikaskuntza-prozesuen
eraldaketaren eta gaikuntza-ibilbide malgu eta pertsonalizatuak diseinatzeko gaitasunaren
bidez. Digitalizazioa zeharka txertatzen du bere zerbitzu eta ikaskuntza-prozesu guztietan".
5 de 15
1. IRAKASKUNTZA- ETA IKASKUNTZA-PROZESUAREN BIRDISEINUA
Printzipio horien helburua da ikaskuntza hezkuntza-dinamikak (eta hezkuntza-inguruneak)
(bir)diseinatzeko eta aldatzeko prozesuaren ardatz bihurtzea, ikasleek XXI. mendean
profesional eta herritar gisa beharko dituzten konpetentziak gara ditzaten.
1.1.HEZIKETA-EKINTZAREN OINARRIZKO ALDERDIAK
Ildo horretan, printzipio horiek ahalik eta sakonen ezagutze aldera, hezkuntza-inguruneetan
aintzat hartu beharko liratekeen oinarrizko esparruak aztertuko ditugu jarraian. Lehenbizi,
orokorrean aztertuko ditugu, heziketa-ekintza ororen oinarrizko eskeman kokatzeko, eta,
ondoren, oinarrizko esparru hauetan jarriko dugu arreta:
1. Konpetentzien garapenean oinarritutako hezkuntzan
2. Konpetentzien garapenarekin bat datozen ebaluazio-sistemetan
3. Metodologia aktiboen ezarpenean
4. Irakaslearen eta ikaslearen rol berrietan
5. Hezkuntza-testuinguruaren garrantzian
6. Diziplinartekotasunean
7. Ikaskuntzaren pertsonalizazioan
8. Gizarte-eragile, enpresa eta erakundeen roletan
1. KONPETENTZIEN GARAPENEAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA
Ikasleak testuinguru sozial eta profesional jakin bateko egoerei aurre egiteko duen
ahalmena hartzen da konpetentziatzat, eta izaera “profesionalizatzaile” handia ematen dio
garatu beharreko curriculumari.
Konpetentziak –edozein motatakoak direla ere– garatzeko eta finkatzeko moduari
dagokionez, oinarrizko bi baldintza hartzen dira funtsezkotzat. Lehen baldintza ikaslea
zenbait egoeratan jartzea da, konpetentzia jakin bat erabiltzen ohitzeko, gerora bere
testuinguru sozial eta profesionalean eraginkortasunez moldatzeko gai izan dadin. Bigarren
baldintza ikasleari feedback-a ematea da, konpetentzia jakin horretan nola moldatu den
jakin dezan, eta, ondorioz, honako hauek identifika ditzan: batetik, bere trebetasunak edo
lortutako konpetentzi-maila, eta, beste batetik, bere helburuak lortzea eragozten dioten
oztopoak.
Esparru profesionaleko erreferentziak dira konpetentziak; hezkuntza-esparruan, ikaste
emaitzen bidez adierazten dira. Ikasleek garatzen eta lortzen dituzten ikaste-emaitzek
konpetentziak aktibatzen dituzte.
Konpetentziak eta ikaste-emaitzak zenbait modutan sailkatzen dira (oinarrizkoak, orokorrak
eta espezifikoak), eta hainbat eratakoak dira (teknikoak, pertsonalak, pertsonen
artekoak/sozialak, instrumentalak); horrek zenbait osagai jartzen ditu agerian: ezagutzari
dagozkionak, aplikazioari dagozkionak eta jarrerazkoak, heziketa-eraginekin lotuta
daudenak. Hain zuzen, ezaugarri pertsonal eta profesionaletan izandako eraginak ikasleek
garatutako eta lortutako ikaste-emaitzetan agertzen dira, batez ere jarrerazko osagaietan.
6 de 15
Konpetentzia eta ikaste-emaitza orokorrak dira eragin pertsonalekin zerikusirik handiena
dutenak. Konpetentzia eta ikaste-emaitza espezifikoek, berriz, loturarik estuena dute
ezaugarri profesionaletan izandako eraginekin.
2. KONPETENTZIEN GARAPENAREKIN BAT DATOZEN EBALUAZIO-SISTEMAK
Unibertsitate-paradigma berriaren helburua ikasleek konpetentziak garatzea dela kontuan
hartuta, eta, hori lortzeko, metodologia aktiboak erabili behar direla jakinda, ebaluazio-
sistemak bi alderdi horiekin bat egin beharko luke “konstruktiboki”.
Ondorioz, ebaluatzeko beste sistema eta estrategia batzuk behar dira, ikasleak
lanbidearekin lotutako egoeretan hiru konpetentzia-elementuak txertatzeko duen ahalmena
ebaluatzeko, hain zuzen. Ikuspegi horretatik, konpetentzietan oinarritutako ebaluazioak
ezaugarri hauek izan behar ditu:
• Benetako ebaluazioa: Ebaluazioan, jarduera profesionaleko benetako egoerei edo
oso antzeko egoerei aurre egiteko beharrezko ezagutza, trebetasun eta jarreren
multzo integratu baten bidez gauzatu behar diren zereginak dira ardatzak.
• Etengabeko ebaluazioa: Horretarako, konpetentzia bakoitzaren elementuak (ikaste-
emaitzak) bereizi behar dira, eta egiteko mailak eta irizpideak identifikatu (esaterako,
errubriken bidez...).
• Prestakuntza-ebaluazioa: Ikasleak bere ikaskuntza-prozesuaren atzeraelikadura
jasotzea eta, beraz, horren kontzienteago izatea da helburua. Horretarako, beharrezko
doikuntzak egiten dira, proposatutako konpetentziak beregana ditzan.
• Ebaluazio prestatzailea: Nahitaezkoa da ikasleak bere buruari eta bere hezkuntza-
prozesuari erreparatu ahal izatea (autoebaluazioa). Oraingoz, ikaskuntza-koadernoa
eta paper-zorroa dira (ikaskuntza-kontratu batekin konbinatuta edo konbinatu gabe),
besteak beste, ildo horretako ebaluazio-estrategiarik erabilienak.
• Ebaluazio orokorra: Ebaluazioak garapen pertsonalean zein profesionalean jarri
behar du arreta. Ebaluazioak prozesua eta emaitza neurtu behar ditu.
Ebaluazioa egiteko, hainbat estrategia eta prozedura erabiltzen dira, eta ez bat soilik (oro
har, azterketak eta idatzizko lanak). Gainera, erabiltzen diren estrategiak eta prozedurak
egokiak izango dira ebaluazio-xedearen arabera (ezagutzak, trebetasunak edo jarrerak).
Ebaluaziorako eredua eta sistema erraz ulertu, azaldu eta gogoratu behar dira.
3. METODOLOGIA AKTIBOAK HARTZEA
Konpetentzietan eta ikaslearen ikaskuntzan oinarritutako curriculuma garatzerakoan,
agertoki metodologikoak erabakigarriak izango dira hezkuntza-aldaketa honetarako.
Esparru berrian proposatu behar diren metodologiek bi baldintza hauek bete behar dituzte:
alde batetik, etorkizuneko errealitate profesionaleko egoeretara ahalik eta gehien hurbildu
behar dute; eta, beste batetik, kontuan izan behar dute ikasleak bere konpetentzien
garapenari buruz hausnartu behar duela eta, konpetentziak hobetze aldera, atzeraelikadura
jaso behar duela.
7 de 15
Metodologia horiek guztiek bi puntu komun dituzte bereziki: 1) ikaslea bultzatzen dute, bere
ikaskuntza-prozesuko protagonista aktiboa izan dadin, horrela bere ekintzen eta bizipenen
bidez ikasiko baitu; eta 2) lortutako ikaskuntzak adierazgarriagoak eta iraunkorragoak dira,
eta, aldi berean, beste ingurune batzuetara transferi daitezke.
Gainera, garrantzitsua da, estrategia metodologiko horiek benetan eraginkorrak izango
badira, zenbait alderdi kontuan hartzea. Metodologiak ikasleen ezaugarrietara egokitu
behar du, eta ikaskuntza-xedeak ikaslearentzat eta bere etorkizunarentzat garrantzitsua eta
baliagarria izan behar du. Bestalde, garrantzitsua da hainbat metodologia txandaka
erabiltzea, proposatutako konpetentzia guztiak garatzeko aukerak ugaritze aldera.
4. GARAPEN PERTSONALA ETA PROFESIONALA
Ondorioztatzen denez, jauzi kualitatiboa egin nahi da. Dena den, ikasleengan eta
profesional gisa izango duten etorkizunean arreta jartzen jarraituko da, baina ikuspegi
integralago batetik: pertsonez ari gara. Orobat, testuingurua zabaldu egiten da; gaur egun,
lan-esparrua ez da unibertsitate-prestakuntzaren xede bakarra, gizartea eta mundua
zentzu zabalean ere hartzen baititu aintzat. Beraz, bizitzarako konpetentzietan oinarritutako
eta bizi osorako hezkuntzaz ari gara.
Goi-mailako hezkuntzaren ikuspegi profesionalizatzailea ahaztu gabe, kontuan izan behar
dugu egungo unibertsitateak beste helburu hau ere baduela: XXI. mendeko ezagutzaren
gizarteko herritarrak heztea eta gizartea eraldatzeko gai izan daitezen prestatzea
(UNESCO, 2009; ELGE, 2010). Proposamen horrekin bat eginez, honako hauek ere
konpetentziak osatzen dituztela azpimarratzen da gaur egun: alde batetik, motibazioarekin
eta emozioen kudeaketarekin lotutako ezaugarriek, bai pertsonalek bai pertsonartekoek
(ELGE, 2012); eta, beste batetik, balio etikoek (ELGE, 2010); eta hortaz, kontuan hartu
beharreko elementuak dira. Ondorioz, askotariko izaera horiek kontuan hartuta, lan-
esparruan eta gizartean beharrezkoak izango diren konpetentziak landu behar dira
unibertsitatean (ikaste-emaitzen bidez).
5. IRAKASLEAREN ETA IKASLEAREN ROL BERRIAK
Prestakuntza-proposamen on bat —konpetentzietan oinarritua eta aipatutako elementuekin
konstruktiboki bat datorrena— eginda ere, ikaskuntza eta konpetentzien garapena ez
daude per se bermatuta. Hezkuntza-eragile nagusiak (irakaslea eta ikaslea) dira
prestakuntza-proposamen batek ikaste-emaitzak lortzea bideratzen dutenak.
Metodologia aktiboek ikasleen eta irakasleen rol berriekin eta bizipenekin lotutako alderdiak
dituzte. Ildo horretan, motibazioa, autonomia-maila, frustrazioaren kudeaketa, erresilientzia
eta ziurgabetasunaren kudeaketa funtsezko alderdiak dira, bi kolektiboek ulertu eta
kudeatzen jakin beharrekoak.
Ikaslearen garapen pertsonala eta profesionala ardatz izateak aldaketa handiak ekartzen
ditu bi eragileen roletan, baina, gehienbat, irakasleen rolean; izan ere, kultura berrian, rol
tradizionalaz (aditua edo ikasgaiei buruzko ezagutzen igorleaz) gain, irakasleak beste rol
batzuk hartzen ditu bere gain: ikaslearen tutorea edo laguntzailea ikaskuntza-prozesuan;
mentorea edo laguntzailea garapen profesionalean; edo coacha edo bidaidea garapen
pertsonalean.
8 de 15
Irakaskuntza-rol berrien ondorioz, beste figura batzuk gehituko zaizkie unibertsitateko
irakasleei: kanpoko eragileak, unibertsitateen eta beste gizarte-eragile batzuen (enpresen
eta bestelako erakundeen) arteko aliantzen bidez, besteak beste.
Baina irakasleak ez dira rol-aldaketa egin behar duten bakarrak. Ikaslearen ikaskuntzan
oinarritutako paradigma berri horretan, hark ere aldaketa handiak egin beharko ditu,
ezinbestean, ikasle gisa duen zeregina onartzeko eran; gehienbat, ikaskuntzarako
nahitaezko jarrerei eta ikastea lortzeko egin beharrekoari dagokienez.
6. DIZIPLINARTEKOTASUNA
Ikaskuntza-metodologia aktiboetan, diziplinartekotasuna ezinbesteko baldintzetako bat da.
Horri esker, ikasleek diziplinen atomizazioa hauts dezakete; hots, problema konplexu bati
aurre egin behar diotenean ezagutza eta konpetentziak diziplinen artean transferitzen direla
uler dezakete, diziplina-jakintzaren ideia erlatibizatuz.
Curriculumeko diziplinarteko konexio- edo antolaketa-modalitateek zenbait maila dituzte:
1. Edukiak lotzeko eremuak diseinatzea, bi diziplinatarako edo gehiagotarako baliagarria
izan daitekeen lan edo proiektu batean.
2. Diziplina bat baino gehiago hartzen dituzten esparruak antolatzea; esaterako, zenbait
sekuentzia didaktiko diseinatzeko elkarrekin lan egiten duten irakasleen taldeak.
3. Curriculuma diseinatzean eta garatzean diziplinak lotzeko aukera ematen duten
esparruak antolatzea; esate baterako, aurretiko lanean, ikasgelan eta ikasleen jarraipenean
elkarrekin lan egiten duten irakasleen taldeak (ko-irakaskuntza).
4. Adar edo ibilbide desberdinetako ikasleak harremanetan jartzea sustatzen duten
esparruak antolatzea.
5. Ikasketa-planak (curriculuma) antolatzean, ikasleek garatu beharreko konpetentziak
aintzat hartzea. Ildo horretan, etorkizunean sortuko zaizkien arazoak edo egoera
profesionalak izango dira abiapuntua.
Hortaz, ikasketa-planak diziplinen arabera antolatzeari utzi behar zaio, eta ikaskuntza-
egoeren bidezkoak izango dira. Ardatz metodologiko nagusiak benetako kasuen azterketak
izango dira; ikasleentzat erronka bihurtzen diren proiektuak izango dira, eta, aztertu ostean,
proposatutako problemak ebatzi beharko dituzte.
Diziplinartekotasuna diziplina-aniztasuna baino gehiago da (diziplina-aniztasuna zenbait
diziplinatako ezagutzen metatze-baturatzat hartuta). Aldi beran, transdiziplinatasunera
iristeko tarteko pausoa izan daiteke; hain zuzen, diziplina-integrazioaren goi-mailako etapa
da transdiziplinatasuna.
7. IKASKUNTZAREN PERTSONALIZAZIOA: IKASLEAREN PAPER-ZORROA
Ikaskuntzaren pertsonalizazioan azpimarratzekoa da ikasleak bere ikaskuntza-ibilbidea
sortzen duela, bere ezaugarri pertsonalen arabera. Jakina, horretarako, hezkuntza-
9 de 15
inguruneak ikasle bakoitzaren ikaskuntza-premia, interes, asmo edo aurrekari kultural
zehatzei aurre egiteko eskura jartzen dituen aukerez baliatzen da (heziketa-programak,
ikaskuntza-esperientziak, irakaskuntza-metodoak eta laguntza akademikoko estrategiak).
Hasiera batean, unibertsitate-esparruari dagokionez, ikaskuntzaren pertsonalizazioa
bideratzen da, baldin eta alderdi hauek kontuan hartzen badira:
1. Prestakuntza-proposamen malguak eta askotarikoak aurreikusten dira. Ikasleek euren
interesen edo behar pertsonalen arabera aukeratzen dituzte. Gainera, proposamenak
zabaltzeko aukera dago, edo zabalagoak diren beste batzuekin lotzeko.
2. Ikaskuntza autonomorako baldintzak sortzen dira; hona hemen haietako batzuk:
ikaskuntza-kontratua, espero diren ikaste-emaitzak, ebaluazio-irizpide argiak eta
horiekin lotutako ebidentziak.
3. Tresna digitalen erabilera sustatzen da; batik bat, prestakuntza-aukerak eta ibilbide
bereiziak eskaintzen dituztenak, eta ikasleari bere ikaskuntzari buruzko erabakietan
aktiboki parte hartzeko aukera ematen diotenak.
Edozein proposamen aukeratzen dela ere, ezin ditugu ikuspegi soziala eta bestearekin
elkarlanean aritzeko ikuspegia inoiz ahaztu, ezinbestekoak baitira bizitzan zeharreko
ikaskuntza eratzeko.
8. IKASKUNTZA-EKOSISTEMAREN GARRANTZIA: FAKULTATE IKUSKERA BERRIA
XXI. menderako beharrezkoak diren konpetentziei dagokienez, aurreko bi puntuekin bat
etorriz, kontuan izan behar dugu ikaskuntzarako moduak eta euskarriak aldatu egin direla,
eta aurrerantzean are gehiago aldatuko direla. Esparru formalean, ez-formalean eta
informalean lortzen diren ezagutzen arteko konbinazioa da bizitzan zeharreko
ikaskuntzaren ardatza. Jakina, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
eskuragarriago izateak hiru esparruak eta hiruren arteko erlazioa garatzeko aukera
handiagoa dakar. Dena den, helburua harago doa; izan ere, “orain arte hezkuntza ulertzeko
ezarri diren denbora- eta espazio-mugak berrikusi egin behar dira”.
Ikasleak konpetentziak garatuko baditu, beharrezkoa da, beti, hezkuntza-testuinguru egoki
batek garapen hori sustatzea.
Trebetasunak eta jarrerak (bi-biak konpetentzien ezinbesteko osagaiak) egoera naturaletan
bereganatzen dira eraginkortasunik handienaz; hau da, ikasten denak osotasun bat eratzen
duenean. Konpetentziak dinamikoak dira; alegia, denboran zehar aldatu eta garatu
daitezke, prestakuntza-esperientzien arabera.
10 de 15
2. HEZKUNTZA ERALDATZEKO RIEDUSIS EREDUA
Egun, gure ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuen (IIP) etengabeko hobekuntzan ari gara
arreta jartzen, baina, datozen urteetan, hori alde batera utzi gabe, unibertsitateok gure
IIPak aldatzeari ekin beharko diogu. Horretarako, pertsonaren garapena lehenesten duten
hezkuntza-berrikuntzako estrategia berriak garatu beharko ditugu.
Helburu hori lortze aldera, MU zenbait eragilerekin aliantza estrategikoak bultzatzen ari da,
hezkuntza-aldaketaren inguruan ikuspegi berriak atzitzeko. Ildo horretan, MUk lankidetza
estrategikoko hitzarmen bat egin du Reimagine Education Lab (RIEDULAB)
erakundearekin, RIEDUSIS metodologiaren bidez MUren hezkuntza-eskaintzaren IIP bir-
modaltzeko, unibertsitatearen egungo espezifikotasunen eta elementuen arabera.
Metodologia horrek pertsonaren/profesionalaren profilean jartzen du arreta.
2.1 RIEDUSIS METODOLOGIAREN OINARRIZKO ELEMENTUAK
Hezkuntza-eraldaketako RIEDUSIS metodologian, hezkuntza-misioa ezarri eta hartan
sakontzen da, ikasleen ezaugarri pertsonaletan eragina duten eraginen mailara iritsi arte.
1. irudia. Hezkuntza-aldaketarako RIEDUSIS metodologia
MUren hezkuntza-misioak Mendeberri 2025 heziketa-proiektuaren sei ardatzak ditu oinarri,
eta, esparru horretatik, ezaugarri pertsonaletan eragina duten eraginen oinarrizko hiru
elementuak zehazten dira: portaerak, ohiturak eta adimen-markoak.
Ikasleen ezaugarri pertsonalak eta profesionalak pertsonarengandik bereizi ezin diren bi
elementu dira. Ikuspegi tradizionalean, gradudunen profil profesionalari (konpetentziari)
erreparatu zaio batez ere. Heziketa-ikuspegi berri honetan, ezaugarri profesionalen maila
berean jartzen dira ezaugarri pertsonalak (eraginak); hau da, pertsonari eusten eta ibiltzen
laguntzen dioten bi hanken modukoak dira bi ezaugarri-mota horiek.
11 de 15
2. irudia. Hezi nahi dugun pertsonaren ezaugarri pertsonalen eta elementu
profesionalen integrazioa
IIParen helburua heziketa-eraginak lortzea da, baliabide berak erabilita eta nahi diren
aukera metodologikoen arabera. IIParen emaitzak ikaste-emaitzetan oinarritzen dira;
alegia, konpetentzi orokorrak eta espezifikoak hartzen dira aintzat.
IIP berriro diseinatzeko, haren ardatz izango diren oinarrizko edo funtsezko jarduerak ezarri
behar dira, baita prozesua eta eragina ebaluatzeko sistema bat ere.
Eraginen ebaluazioan, ikasleen ezaugarri pertsonalak ebaluatzen dira, unibertsitatean
sartzen direnean eta irten aurretik. Eraginen ebaluazio horrek misioari dagozkion heziketa-
eraginak berresten/birformulatzen ditu. Gainera, etengabeko hobekuntza-sistema ezartzen
du, IIParen beraren ebaluazio-prozesuan oinarrituta. Prozesuen ebaluazioak aukera
metodologikoak, emaitzak (konpetentziak/ikaste-emaitzak) eta jarduerak
berresten/birformulatzen ditu.
RIEDUSIS metodologiak hasierako hipotesiak adierazten dituen eredu bat finkatzen du.
Hipotesi horiek nahi den aldaketa sendotzen eta aldaketaren hipotesien oinarri izango diren
ebidentzia zientifikoak bilatzen laguntzen dute. Gainera, ezinbestekoa da prozesutik kanpo
dauden elementuak identifikatzea, haietan ere eragina izateko.
HORI GUZTIA ALDAKETARAKO BEHARREZKO ETA BERARIAZKO TEORIA BATEAN
GAUZATZEN ETA OINARRITZEN DA, BAITA ESTRATEGIA HORREK BEREKIN DUEN
BARNE-MAILAKO KULTURA-ALDAKETAN ERE.
12 de 15
2.2 RIEDUSIS METODOLOGIAREN FASEAK
RIEDUSIS metodologiak zortzi fase ditu:
3. irudia. Hezkuntza eraldatzeko prozesurako RIEDUSIS metodologia
1. IKUSKATZEA: metodologia ezagutzea eta hezi nahi dugun pertsona-eredua
proposatzea.
Lortu beharreko helburuak:
• Aldaketa gauzatu ahal izateko kontzeptu eta adimen-marko berriak ekartzea
(baliabideak, aktibitateak, emaitzak, eragina). Eragin motak.
• Aldaketaren bisio estrategiko eta holistikoa.
• Aldaketa etorkizuneko begiradako planteatzea.
• RIEDUSIS aldaketarako prozesuaren fase guztiak ezagutzea
• Zuzendariengan admine-marko aldaketa eta taldearen kohesioa.
2. ZEHAZTEA: pertsona-eredua ezartzea eta eredu hori lortu beharreko eraginen arabera
xehatzea.
Lortu beharreko helburuak:
• Gure erakundearen heziketa-etaparen amaierarako hezi nahi dugun pertsonari
buruzko ikuspegi bateratua eta argia izatea, eta idaztea (ezaugarri pertsonalen gurpila
eta, hala badagokio, ezaugarri profesionalen gurpila).
• Aukeratutako ezaugarrien oinarrizko deskribatzaileak izatea.
13 de 15
• Hezi nahi dugun pertsonarengan lortu beharreko eragin guztiak xehatzea eta taula
batean adieraztea.
3. KOKATZEA: aldaketarako teoria eta kontakizuna azaltzea, indarra emango digun
koalizioa proposatuz eta sendotuz.
Lortu beharreko helburuak:
• Aldaketaren helburuak eta arrazoiak barneratzea, eta azken zentzua ezartzea, gure
heziketa-misioaren eta karismaren arabera.
• Barne- zein kanpo-mailan zabaltzeko kontakizun propioa eta bateratua izatea.
• Ezarri nahi den aldaketa-proiektuari lotutako parte-hartzearen sakontasuna eta
irismena identifikatzea, eta, horrekin bat etorriz, aldaketarako koalizioaren perimetroa
zehaztea.
• Aldaketaren epea ezartzea.
4. BIRFORMULATZEA: ikaskuntza-prozesua berriz pentsatzea.
Lortu beharreko helburuak:
• Erakundearen ikaskuntza-prozesua goitik behera aztertzea etapa eta ziklo
guztietarako, lortu nahi dugun pertsona/profesional-ereduaren eraginak kontuan
hartuta.
• Aukera metodologiko orokorren eta eraginen artean harreman argia eta estua lortzea.
• Egin beharko diren aldaketa-protokoloak erabakitzea (zeharkako proiektuak eta/edo
aldaketa-esperientzia aurreratuak).
• Prototipoen epeak ezartzea.
5. BERREGITURATZEA: eraldatu beharreko funtsezko barne-elementuak identifikatzea.
Lortu beharreko helburuak:
• Aldaketari lotutako barne-kultura berria eratzea.
• Hezitzaileen eta zuzendarien profil berria argi edukitzea, bai haiei prestakuntza
emateko eta laguntzeko, bai kontratazio berrietarako.
• Antolaketa berria eta esparru berriak aintzat hartzea.
6. PROTOTIPATZEA: aldaketarako esperientzia aurreratuak diseinatzea eta ezartzea.
Lortu beharreko helburuak:
• Zeharkako proiektuak eta/edo EACak konbinatzen dituzten eraldaketa-prototipoak
diseinatuta eta argituta izatea, ezarri aurretik.
• Argi eta espezifikoki ezarritako prototipoetan erantzukizunak, taldeak, kronogramak,
esparru fisikoaren eta altzarien aldaketak, egutegiak eta komunikazioa zehaztea.
• Prototipoen ezarpen-egutegia argi izatea, ezinbestean prestatze- eta laguntza-
denborak izan behar dituela kontuan hartuta.
14 de 15
7. EBALUATZEA: prozesuen ebaluazioa eta eraginen ebaluazioa.
Lortu beharreko helburuak:
• Prototipatutako berrikuntza- eta aldaketa-ekimenen ebaluazioa sistematizatzea.
• Prozesuen eta eraginen ebaluazioen baldintzak, helburuak, taldeak eta egutegia
zehaztea.
• Ebaluazioen egutegia finkatzea, baita atzeraelikadura eta etengabeko hobekuntza-
sistema ere.
8. ZABALTZEA: esperientziak erreplikatzea, errepikatuz, egokituz eta/edo hobetuz.
Lortu beharreko helburuak:
• Berrikuntza- eta aldaketa-zabaltzeak gehitzea eta sistematizatzea, ezarritako eta
garatutako aldaketa-esperientzien ebaluazioan oinarrituta.
• Zabaltze horien baldintzak, helburuak, taldeak eta egutegia finkatzea.
• Egutegia eta errepikatzeko, egokitzeko eta etengabeko hobetzeko sistema finkatzea.
•
15 de 15
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•
•

More Related Content

Similar to 01 liburuxka mdb2025: irakaskuntza-ikaskuntza eraldatzeko printzipioak eta metodologia

Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzeguneUnitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
trutxete
 
Lh 2. modulua 16 17 eus
Lh 2. modulua 16 17 eusLh 2. modulua 16 17 eus
Lh 2. modulua 16 17 eus
Gorka Roman
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
Gorka Roman
 
Hezkuntza plana 2019-2020 ikasurtearen amaiera. Hezkuntzako Saila - Eusko Jau...
Hezkuntza plana 2019-2020 ikasurtearen amaiera. Hezkuntzako Saila - Eusko Jau...Hezkuntza plana 2019-2020 ikasurtearen amaiera. Hezkuntzako Saila - Eusko Jau...
Hezkuntza plana 2019-2020 ikasurtearen amaiera. Hezkuntzako Saila - Eusko Jau...
Irekia - EJGV
 
Ikas Unitateak AURKEZPENA
Ikas Unitateak AURKEZPENAIkas Unitateak AURKEZPENA
Ikas Unitateak AURKEZPENA
PlastikaDBHLauro
 
Mendeberri 2025 ardatzak
Mendeberri 2025 ardatzakMendeberri 2025 ardatzak
Mendeberri 2025 ardatzak
Mondragon Unibertsitatea
 
Ga2 ppt curriculuma-diseinua_hh31_2015-16
Ga2 ppt curriculuma-diseinua_hh31_2015-16Ga2 ppt curriculuma-diseinua_hh31_2015-16
Ga2 ppt curriculuma-diseinua_hh31_2015-16
iñaki jurado
 
Curriculuma eta bere diseinua
Curriculuma eta bere diseinuaCurriculuma eta bere diseinua
Curriculuma eta bere diseinua
Amaiaamaia11
 
Unitate didaktikoa 2010 11
Unitate didaktikoa 2010 11Unitate didaktikoa 2010 11
Unitate didaktikoa 2010 11san1235
 
22507316 programazio-laburra-egiteko-orientabideak
22507316 programazio-laburra-egiteko-orientabideak22507316 programazio-laburra-egiteko-orientabideak
22507316 programazio-laburra-egiteko-orientabideak
Bego Iturgaitz
 
Lan Harremanak Gradua
Lan Harremanak GraduaLan Harremanak Gradua
Lan Harremanak Graduaetxebazter
 
Berrikuntza galderak
Berrikuntza galderakBerrikuntza galderak
Berrikuntza galderakikusi-makusi
 
310021e pub isei_competencia_aprender_aprender_e
310021e pub isei_competencia_aprender_aprender_e310021e pub isei_competencia_aprender_aprender_e
310021e pub isei_competencia_aprender_aprender_etxiotxio
 
Zehaztapen mailak ariketa_
Zehaztapen mailak ariketa_Zehaztapen mailak ariketa_
Zehaztapen mailak ariketa_lanmodularra
 
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...eaaclanmodularra
 
Zehaztapen mailak ariketa
Zehaztapen mailak ariketaZehaztapen mailak ariketa
Zehaztapen mailak ariketairakasletaldea
 
Irakaskuntza jarduera egokien
Irakaskuntza jarduera egokienIrakaskuntza jarduera egokien
Irakaskuntza jarduera egokien
Amaia Olabarrieta Elorduy
 

Similar to 01 liburuxka mdb2025: irakaskuntza-ikaskuntza eraldatzeko printzipioak eta metodologia (20)

Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzeguneUnitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
 
Lh 2. modulua 16 17 eus
Lh 2. modulua 16 17 eusLh 2. modulua 16 17 eus
Lh 2. modulua 16 17 eus
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Hezkuntza plana 2019-2020 ikasurtearen amaiera. Hezkuntzako Saila - Eusko Jau...
Hezkuntza plana 2019-2020 ikasurtearen amaiera. Hezkuntzako Saila - Eusko Jau...Hezkuntza plana 2019-2020 ikasurtearen amaiera. Hezkuntzako Saila - Eusko Jau...
Hezkuntza plana 2019-2020 ikasurtearen amaiera. Hezkuntzako Saila - Eusko Jau...
 
Ikas Unitateak AURKEZPENA
Ikas Unitateak AURKEZPENAIkas Unitateak AURKEZPENA
Ikas Unitateak AURKEZPENA
 
Mendeberri 2025 ardatzak
Mendeberri 2025 ardatzakMendeberri 2025 ardatzak
Mendeberri 2025 ardatzak
 
Ga2 ppt curriculuma-diseinua_hh31_2015-16
Ga2 ppt curriculuma-diseinua_hh31_2015-16Ga2 ppt curriculuma-diseinua_hh31_2015-16
Ga2 ppt curriculuma-diseinua_hh31_2015-16
 
Curriculuma eta bere diseinua
Curriculuma eta bere diseinuaCurriculuma eta bere diseinua
Curriculuma eta bere diseinua
 
Unitate didaktikoa 2010 11
Unitate didaktikoa 2010 11Unitate didaktikoa 2010 11
Unitate didaktikoa 2010 11
 
22507316 programazio-laburra-egiteko-orientabideak
22507316 programazio-laburra-egiteko-orientabideak22507316 programazio-laburra-egiteko-orientabideak
22507316 programazio-laburra-egiteko-orientabideak
 
Eskola 2.0 laburpena
Eskola 2.0 laburpenaEskola 2.0 laburpena
Eskola 2.0 laburpena
 
Konpetentzia Digitalak
Konpetentzia DigitalakKonpetentzia Digitalak
Konpetentzia Digitalak
 
Lan Harremanak Gradua
Lan Harremanak GraduaLan Harremanak Gradua
Lan Harremanak Gradua
 
Hobbide kudeaketa eredua
Hobbide kudeaketa ereduaHobbide kudeaketa eredua
Hobbide kudeaketa eredua
 
Berrikuntza galderak
Berrikuntza galderakBerrikuntza galderak
Berrikuntza galderak
 
310021e pub isei_competencia_aprender_aprender_e
310021e pub isei_competencia_aprender_aprender_e310021e pub isei_competencia_aprender_aprender_e
310021e pub isei_competencia_aprender_aprender_e
 
Zehaztapen mailak ariketa_
Zehaztapen mailak ariketa_Zehaztapen mailak ariketa_
Zehaztapen mailak ariketa_
 
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...
 
Zehaztapen mailak ariketa
Zehaztapen mailak ariketaZehaztapen mailak ariketa
Zehaztapen mailak ariketa
 
Irakaskuntza jarduera egokien
Irakaskuntza jarduera egokienIrakaskuntza jarduera egokien
Irakaskuntza jarduera egokien
 

More from Mondragon Unibertsitatea

Cuaderno 02 mdb2025: los perfiles personales e impactos de las titulaciones d...
Cuaderno 02 mdb2025: los perfiles personales e impactos de las titulaciones d...Cuaderno 02 mdb2025: los perfiles personales e impactos de las titulaciones d...
Cuaderno 02 mdb2025: los perfiles personales e impactos de las titulaciones d...
Mondragon Unibertsitatea
 
El Futuro del aprendizaje 3: ¿Qué tipo de pedagogías se necesitan para el sig...
El Futuro del aprendizaje 3: ¿Qué tipo de pedagogías se necesitan para el sig...El Futuro del aprendizaje 3: ¿Qué tipo de pedagogías se necesitan para el sig...
El Futuro del aprendizaje 3: ¿Qué tipo de pedagogías se necesitan para el sig...
Mondragon Unibertsitatea
 
Megaupload liburua 1 (1)
Megaupload liburua 1 (1)Megaupload liburua 1 (1)
Megaupload liburua 1 (1)
Mondragon Unibertsitatea
 
Megaupload azala
Megaupload azalaMegaupload azala
Megaupload azala
Mondragon Unibertsitatea
 
Arteziak aldizkaria
Arteziak aldizkariaArteziak aldizkaria
Arteziak aldizkaria
Mondragon Unibertsitatea
 
Megaportada
MegaportadaMegaportada
Auzia aldizkaria
Auzia aldizkariaAuzia aldizkaria
Auzia aldizkaria
Mondragon Unibertsitatea
 

More from Mondragon Unibertsitatea (9)

Cuaderno 02 mdb2025: los perfiles personales e impactos de las titulaciones d...
Cuaderno 02 mdb2025: los perfiles personales e impactos de las titulaciones d...Cuaderno 02 mdb2025: los perfiles personales e impactos de las titulaciones d...
Cuaderno 02 mdb2025: los perfiles personales e impactos de las titulaciones d...
 
El Futuro del aprendizaje 3: ¿Qué tipo de pedagogías se necesitan para el sig...
El Futuro del aprendizaje 3: ¿Qué tipo de pedagogías se necesitan para el sig...El Futuro del aprendizaje 3: ¿Qué tipo de pedagogías se necesitan para el sig...
El Futuro del aprendizaje 3: ¿Qué tipo de pedagogías se necesitan para el sig...
 
Megaupload liburua 1 (1)
Megaupload liburua 1 (1)Megaupload liburua 1 (1)
Megaupload liburua 1 (1)
 
Megaupload azala
Megaupload azalaMegaupload azala
Megaupload azala
 
Arteziak aldizkaria
Arteziak aldizkariaArteziak aldizkaria
Arteziak aldizkaria
 
Diruzblai aldizkaria
Diruzblai aldizkariaDiruzblai aldizkaria
Diruzblai aldizkaria
 
Krisi boom aldizkaria
Krisi boom aldizkariaKrisi boom aldizkaria
Krisi boom aldizkaria
 
Megaportada
MegaportadaMegaportada
Megaportada
 
Auzia aldizkaria
Auzia aldizkariaAuzia aldizkaria
Auzia aldizkaria
 

01 liburuxka mdb2025: irakaskuntza-ikaskuntza eraldatzeko printzipioak eta metodologia

  • 1. 1 LIBURUXKA MENDEBERRI 2025: CURRICULUMA DISEINATZEKO GIDA: IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA ERALDATZEKO PRINTZIPIOAK ETA METODOLOGIA
  • 2. Aipamena – Ez-komertziala – Berdintasunez Partekatu (by-nc-sa): Ez dago baimenduta jatorrizko lanaren erabilera komertziala, ezta eratorri daitezkeen lanena ere, eta horien banaketa egiteko lizentzia bat behar da, jatorrizko lana arautzen duenaren berdina.
  • 3. AURKIBIDEA SARRERA ..................................................................................................... 4 1. IRAKASKUNTZA- ETA IKASKUNTZA-PROZESUAREN BIRDISEINUA.. 5 1.1. HEZIKETA-EKINTZAREN OINARRIZKO ALDERDIAK.................................. 5 2. HEZKUNTZA ERALDATZEKO RIEDUSIS EREDUA.............................. 10 2.1 RIEDUSIS METODOLOGIAREN OINARRIZKO ELEMENTUAK.................. 10 2.2 RIEDUSIS METODOLOGIAREN FASEAK ....................................................... 12
  • 4. 4 de 15 SARRERA 2014-2015 ikasturtean, Mendeberri proiektua ezarri eta zenbait urteren ondoren, gizartea eta hezkuntza nola aldatu diren ikusita, Mondragon Unibertsitateak hausnarketa- eta azterketa-prozesu bat abiarazi zuen, MENDEBERRI 2025 izenekoa. Prozesu hartan, hurrengo urteetarako hezkuntza-lerroak zehaztu ziren, Design Thinking metodologia erabiliz. Hori dela eta, ereduaren oinarrizko 6 ardatzak identifikatu dira, Mondragon Unibertsitateko tituludunek lortu beharreko helburuekin bat: o Munduko herritarra izatea: Bere sustraiak ezagutzen ditu; baina, aldi berean, munduko herritar sentitzen da. Munduko arazoez kezkatzen da, eta gizarte- erantzukizuneko eta elkarrekiko ikaskuntzako lankidetza-jarrera du. o Nortasun eta helburu pertsonalak bereganatzea: Bere burua ezagutzen du eta badaki hobetzeko zer aukera dituen. Erronka pertsonalak jartzen dizkio bere buruari, eta erronka horiek lortzen ahalegintzen da. Horren ondorioz, gero eta libreagoa eta independenteagoa da. o Ikastun malgua izatea: Aldaketa eta berrikuntza onartzen ditu, sortzailea da eta ilusioz gainezka dago. Jarrera erresilientea du, sor daitezkeen ziurgabetasunezko testuinguruei aurre egiteko. o Ikastun aktiboa izatea: Bere prozesuko protagonista da. Badaki zein diren bere ikaskuntza-estrategiak, eta jarrera proaktiboa du bizitzan zeharreko ikaskuntzarekiko. o Komunikatzailea eta komunikazioaren bideratzailea da: Hizkuntzak, teknologiak eta komunikazio-bideak ezagutzen ditu. Horri esker, hainbat kulturatako pertsonekin komunika daiteke; gainera, erronka konplexu eta askotarikoak uler ditzake, eta gauza da haiei aurre egiteko. o Pertsona kooperatiboa izatea: Komunitate bateko kide sentitzen da, eta haren printzipio eta balioak hartzen ditu bere gain. Denen ongia norberaren ongiaren aurretik jartzen du, eta gizarte-eraldaketa lortzeko egiten du lan, justiziaren eta pertsonen duintasunaren onerako. 2015-2016 ikasturtean, Mendeberri 2025 proiektuaren esparru pedagogikoa garatu zen. Esparru horren helburua izan zen ikaslearen (pertsonaren) konpetentziak garatzea eta ikaskuntza-prozesu iraunkorra bideratzen duten arlo pedagogikoak aztertzea. Azken batean, esparru pedagogiko horren xede nagusia Mondragon Unibertsitatearen 2017-2020 aldirako Plan Estrategikoari ekarpen esanguratsua egitea zen, Mondragon Unibertsitatearen 2025erako ikuspegia gauzatzeko oinarriak ezartzen baititu: "(MU) Aitzindaria da unibertsitateko hezkuntza-berrikuntzan, ikaskuntza-prozesuen eraldaketaren eta gaikuntza-ibilbide malgu eta pertsonalizatuak diseinatzeko gaitasunaren bidez. Digitalizazioa zeharka txertatzen du bere zerbitzu eta ikaskuntza-prozesu guztietan".
  • 5. 5 de 15 1. IRAKASKUNTZA- ETA IKASKUNTZA-PROZESUAREN BIRDISEINUA Printzipio horien helburua da ikaskuntza hezkuntza-dinamikak (eta hezkuntza-inguruneak) (bir)diseinatzeko eta aldatzeko prozesuaren ardatz bihurtzea, ikasleek XXI. mendean profesional eta herritar gisa beharko dituzten konpetentziak gara ditzaten. 1.1.HEZIKETA-EKINTZAREN OINARRIZKO ALDERDIAK Ildo horretan, printzipio horiek ahalik eta sakonen ezagutze aldera, hezkuntza-inguruneetan aintzat hartu beharko liratekeen oinarrizko esparruak aztertuko ditugu jarraian. Lehenbizi, orokorrean aztertuko ditugu, heziketa-ekintza ororen oinarrizko eskeman kokatzeko, eta, ondoren, oinarrizko esparru hauetan jarriko dugu arreta: 1. Konpetentzien garapenean oinarritutako hezkuntzan 2. Konpetentzien garapenarekin bat datozen ebaluazio-sistemetan 3. Metodologia aktiboen ezarpenean 4. Irakaslearen eta ikaslearen rol berrietan 5. Hezkuntza-testuinguruaren garrantzian 6. Diziplinartekotasunean 7. Ikaskuntzaren pertsonalizazioan 8. Gizarte-eragile, enpresa eta erakundeen roletan 1. KONPETENTZIEN GARAPENEAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA Ikasleak testuinguru sozial eta profesional jakin bateko egoerei aurre egiteko duen ahalmena hartzen da konpetentziatzat, eta izaera “profesionalizatzaile” handia ematen dio garatu beharreko curriculumari. Konpetentziak –edozein motatakoak direla ere– garatzeko eta finkatzeko moduari dagokionez, oinarrizko bi baldintza hartzen dira funtsezkotzat. Lehen baldintza ikaslea zenbait egoeratan jartzea da, konpetentzia jakin bat erabiltzen ohitzeko, gerora bere testuinguru sozial eta profesionalean eraginkortasunez moldatzeko gai izan dadin. Bigarren baldintza ikasleari feedback-a ematea da, konpetentzia jakin horretan nola moldatu den jakin dezan, eta, ondorioz, honako hauek identifika ditzan: batetik, bere trebetasunak edo lortutako konpetentzi-maila, eta, beste batetik, bere helburuak lortzea eragozten dioten oztopoak. Esparru profesionaleko erreferentziak dira konpetentziak; hezkuntza-esparruan, ikaste emaitzen bidez adierazten dira. Ikasleek garatzen eta lortzen dituzten ikaste-emaitzek konpetentziak aktibatzen dituzte. Konpetentziak eta ikaste-emaitzak zenbait modutan sailkatzen dira (oinarrizkoak, orokorrak eta espezifikoak), eta hainbat eratakoak dira (teknikoak, pertsonalak, pertsonen artekoak/sozialak, instrumentalak); horrek zenbait osagai jartzen ditu agerian: ezagutzari dagozkionak, aplikazioari dagozkionak eta jarrerazkoak, heziketa-eraginekin lotuta daudenak. Hain zuzen, ezaugarri pertsonal eta profesionaletan izandako eraginak ikasleek garatutako eta lortutako ikaste-emaitzetan agertzen dira, batez ere jarrerazko osagaietan.
  • 6. 6 de 15 Konpetentzia eta ikaste-emaitza orokorrak dira eragin pertsonalekin zerikusirik handiena dutenak. Konpetentzia eta ikaste-emaitza espezifikoek, berriz, loturarik estuena dute ezaugarri profesionaletan izandako eraginekin. 2. KONPETENTZIEN GARAPENAREKIN BAT DATOZEN EBALUAZIO-SISTEMAK Unibertsitate-paradigma berriaren helburua ikasleek konpetentziak garatzea dela kontuan hartuta, eta, hori lortzeko, metodologia aktiboak erabili behar direla jakinda, ebaluazio- sistemak bi alderdi horiekin bat egin beharko luke “konstruktiboki”. Ondorioz, ebaluatzeko beste sistema eta estrategia batzuk behar dira, ikasleak lanbidearekin lotutako egoeretan hiru konpetentzia-elementuak txertatzeko duen ahalmena ebaluatzeko, hain zuzen. Ikuspegi horretatik, konpetentzietan oinarritutako ebaluazioak ezaugarri hauek izan behar ditu: • Benetako ebaluazioa: Ebaluazioan, jarduera profesionaleko benetako egoerei edo oso antzeko egoerei aurre egiteko beharrezko ezagutza, trebetasun eta jarreren multzo integratu baten bidez gauzatu behar diren zereginak dira ardatzak. • Etengabeko ebaluazioa: Horretarako, konpetentzia bakoitzaren elementuak (ikaste- emaitzak) bereizi behar dira, eta egiteko mailak eta irizpideak identifikatu (esaterako, errubriken bidez...). • Prestakuntza-ebaluazioa: Ikasleak bere ikaskuntza-prozesuaren atzeraelikadura jasotzea eta, beraz, horren kontzienteago izatea da helburua. Horretarako, beharrezko doikuntzak egiten dira, proposatutako konpetentziak beregana ditzan. • Ebaluazio prestatzailea: Nahitaezkoa da ikasleak bere buruari eta bere hezkuntza- prozesuari erreparatu ahal izatea (autoebaluazioa). Oraingoz, ikaskuntza-koadernoa eta paper-zorroa dira (ikaskuntza-kontratu batekin konbinatuta edo konbinatu gabe), besteak beste, ildo horretako ebaluazio-estrategiarik erabilienak. • Ebaluazio orokorra: Ebaluazioak garapen pertsonalean zein profesionalean jarri behar du arreta. Ebaluazioak prozesua eta emaitza neurtu behar ditu. Ebaluazioa egiteko, hainbat estrategia eta prozedura erabiltzen dira, eta ez bat soilik (oro har, azterketak eta idatzizko lanak). Gainera, erabiltzen diren estrategiak eta prozedurak egokiak izango dira ebaluazio-xedearen arabera (ezagutzak, trebetasunak edo jarrerak). Ebaluaziorako eredua eta sistema erraz ulertu, azaldu eta gogoratu behar dira. 3. METODOLOGIA AKTIBOAK HARTZEA Konpetentzietan eta ikaslearen ikaskuntzan oinarritutako curriculuma garatzerakoan, agertoki metodologikoak erabakigarriak izango dira hezkuntza-aldaketa honetarako. Esparru berrian proposatu behar diren metodologiek bi baldintza hauek bete behar dituzte: alde batetik, etorkizuneko errealitate profesionaleko egoeretara ahalik eta gehien hurbildu behar dute; eta, beste batetik, kontuan izan behar dute ikasleak bere konpetentzien garapenari buruz hausnartu behar duela eta, konpetentziak hobetze aldera, atzeraelikadura jaso behar duela.
  • 7. 7 de 15 Metodologia horiek guztiek bi puntu komun dituzte bereziki: 1) ikaslea bultzatzen dute, bere ikaskuntza-prozesuko protagonista aktiboa izan dadin, horrela bere ekintzen eta bizipenen bidez ikasiko baitu; eta 2) lortutako ikaskuntzak adierazgarriagoak eta iraunkorragoak dira, eta, aldi berean, beste ingurune batzuetara transferi daitezke. Gainera, garrantzitsua da, estrategia metodologiko horiek benetan eraginkorrak izango badira, zenbait alderdi kontuan hartzea. Metodologiak ikasleen ezaugarrietara egokitu behar du, eta ikaskuntza-xedeak ikaslearentzat eta bere etorkizunarentzat garrantzitsua eta baliagarria izan behar du. Bestalde, garrantzitsua da hainbat metodologia txandaka erabiltzea, proposatutako konpetentzia guztiak garatzeko aukerak ugaritze aldera. 4. GARAPEN PERTSONALA ETA PROFESIONALA Ondorioztatzen denez, jauzi kualitatiboa egin nahi da. Dena den, ikasleengan eta profesional gisa izango duten etorkizunean arreta jartzen jarraituko da, baina ikuspegi integralago batetik: pertsonez ari gara. Orobat, testuingurua zabaldu egiten da; gaur egun, lan-esparrua ez da unibertsitate-prestakuntzaren xede bakarra, gizartea eta mundua zentzu zabalean ere hartzen baititu aintzat. Beraz, bizitzarako konpetentzietan oinarritutako eta bizi osorako hezkuntzaz ari gara. Goi-mailako hezkuntzaren ikuspegi profesionalizatzailea ahaztu gabe, kontuan izan behar dugu egungo unibertsitateak beste helburu hau ere baduela: XXI. mendeko ezagutzaren gizarteko herritarrak heztea eta gizartea eraldatzeko gai izan daitezen prestatzea (UNESCO, 2009; ELGE, 2010). Proposamen horrekin bat eginez, honako hauek ere konpetentziak osatzen dituztela azpimarratzen da gaur egun: alde batetik, motibazioarekin eta emozioen kudeaketarekin lotutako ezaugarriek, bai pertsonalek bai pertsonartekoek (ELGE, 2012); eta, beste batetik, balio etikoek (ELGE, 2010); eta hortaz, kontuan hartu beharreko elementuak dira. Ondorioz, askotariko izaera horiek kontuan hartuta, lan- esparruan eta gizartean beharrezkoak izango diren konpetentziak landu behar dira unibertsitatean (ikaste-emaitzen bidez). 5. IRAKASLEAREN ETA IKASLEAREN ROL BERRIAK Prestakuntza-proposamen on bat —konpetentzietan oinarritua eta aipatutako elementuekin konstruktiboki bat datorrena— eginda ere, ikaskuntza eta konpetentzien garapena ez daude per se bermatuta. Hezkuntza-eragile nagusiak (irakaslea eta ikaslea) dira prestakuntza-proposamen batek ikaste-emaitzak lortzea bideratzen dutenak. Metodologia aktiboek ikasleen eta irakasleen rol berriekin eta bizipenekin lotutako alderdiak dituzte. Ildo horretan, motibazioa, autonomia-maila, frustrazioaren kudeaketa, erresilientzia eta ziurgabetasunaren kudeaketa funtsezko alderdiak dira, bi kolektiboek ulertu eta kudeatzen jakin beharrekoak. Ikaslearen garapen pertsonala eta profesionala ardatz izateak aldaketa handiak ekartzen ditu bi eragileen roletan, baina, gehienbat, irakasleen rolean; izan ere, kultura berrian, rol tradizionalaz (aditua edo ikasgaiei buruzko ezagutzen igorleaz) gain, irakasleak beste rol batzuk hartzen ditu bere gain: ikaslearen tutorea edo laguntzailea ikaskuntza-prozesuan; mentorea edo laguntzailea garapen profesionalean; edo coacha edo bidaidea garapen pertsonalean.
  • 8. 8 de 15 Irakaskuntza-rol berrien ondorioz, beste figura batzuk gehituko zaizkie unibertsitateko irakasleei: kanpoko eragileak, unibertsitateen eta beste gizarte-eragile batzuen (enpresen eta bestelako erakundeen) arteko aliantzen bidez, besteak beste. Baina irakasleak ez dira rol-aldaketa egin behar duten bakarrak. Ikaslearen ikaskuntzan oinarritutako paradigma berri horretan, hark ere aldaketa handiak egin beharko ditu, ezinbestean, ikasle gisa duen zeregina onartzeko eran; gehienbat, ikaskuntzarako nahitaezko jarrerei eta ikastea lortzeko egin beharrekoari dagokienez. 6. DIZIPLINARTEKOTASUNA Ikaskuntza-metodologia aktiboetan, diziplinartekotasuna ezinbesteko baldintzetako bat da. Horri esker, ikasleek diziplinen atomizazioa hauts dezakete; hots, problema konplexu bati aurre egin behar diotenean ezagutza eta konpetentziak diziplinen artean transferitzen direla uler dezakete, diziplina-jakintzaren ideia erlatibizatuz. Curriculumeko diziplinarteko konexio- edo antolaketa-modalitateek zenbait maila dituzte: 1. Edukiak lotzeko eremuak diseinatzea, bi diziplinatarako edo gehiagotarako baliagarria izan daitekeen lan edo proiektu batean. 2. Diziplina bat baino gehiago hartzen dituzten esparruak antolatzea; esaterako, zenbait sekuentzia didaktiko diseinatzeko elkarrekin lan egiten duten irakasleen taldeak. 3. Curriculuma diseinatzean eta garatzean diziplinak lotzeko aukera ematen duten esparruak antolatzea; esate baterako, aurretiko lanean, ikasgelan eta ikasleen jarraipenean elkarrekin lan egiten duten irakasleen taldeak (ko-irakaskuntza). 4. Adar edo ibilbide desberdinetako ikasleak harremanetan jartzea sustatzen duten esparruak antolatzea. 5. Ikasketa-planak (curriculuma) antolatzean, ikasleek garatu beharreko konpetentziak aintzat hartzea. Ildo horretan, etorkizunean sortuko zaizkien arazoak edo egoera profesionalak izango dira abiapuntua. Hortaz, ikasketa-planak diziplinen arabera antolatzeari utzi behar zaio, eta ikaskuntza- egoeren bidezkoak izango dira. Ardatz metodologiko nagusiak benetako kasuen azterketak izango dira; ikasleentzat erronka bihurtzen diren proiektuak izango dira, eta, aztertu ostean, proposatutako problemak ebatzi beharko dituzte. Diziplinartekotasuna diziplina-aniztasuna baino gehiago da (diziplina-aniztasuna zenbait diziplinatako ezagutzen metatze-baturatzat hartuta). Aldi beran, transdiziplinatasunera iristeko tarteko pausoa izan daiteke; hain zuzen, diziplina-integrazioaren goi-mailako etapa da transdiziplinatasuna. 7. IKASKUNTZAREN PERTSONALIZAZIOA: IKASLEAREN PAPER-ZORROA Ikaskuntzaren pertsonalizazioan azpimarratzekoa da ikasleak bere ikaskuntza-ibilbidea sortzen duela, bere ezaugarri pertsonalen arabera. Jakina, horretarako, hezkuntza-
  • 9. 9 de 15 inguruneak ikasle bakoitzaren ikaskuntza-premia, interes, asmo edo aurrekari kultural zehatzei aurre egiteko eskura jartzen dituen aukerez baliatzen da (heziketa-programak, ikaskuntza-esperientziak, irakaskuntza-metodoak eta laguntza akademikoko estrategiak). Hasiera batean, unibertsitate-esparruari dagokionez, ikaskuntzaren pertsonalizazioa bideratzen da, baldin eta alderdi hauek kontuan hartzen badira: 1. Prestakuntza-proposamen malguak eta askotarikoak aurreikusten dira. Ikasleek euren interesen edo behar pertsonalen arabera aukeratzen dituzte. Gainera, proposamenak zabaltzeko aukera dago, edo zabalagoak diren beste batzuekin lotzeko. 2. Ikaskuntza autonomorako baldintzak sortzen dira; hona hemen haietako batzuk: ikaskuntza-kontratua, espero diren ikaste-emaitzak, ebaluazio-irizpide argiak eta horiekin lotutako ebidentziak. 3. Tresna digitalen erabilera sustatzen da; batik bat, prestakuntza-aukerak eta ibilbide bereiziak eskaintzen dituztenak, eta ikasleari bere ikaskuntzari buruzko erabakietan aktiboki parte hartzeko aukera ematen diotenak. Edozein proposamen aukeratzen dela ere, ezin ditugu ikuspegi soziala eta bestearekin elkarlanean aritzeko ikuspegia inoiz ahaztu, ezinbestekoak baitira bizitzan zeharreko ikaskuntza eratzeko. 8. IKASKUNTZA-EKOSISTEMAREN GARRANTZIA: FAKULTATE IKUSKERA BERRIA XXI. menderako beharrezkoak diren konpetentziei dagokienez, aurreko bi puntuekin bat etorriz, kontuan izan behar dugu ikaskuntzarako moduak eta euskarriak aldatu egin direla, eta aurrerantzean are gehiago aldatuko direla. Esparru formalean, ez-formalean eta informalean lortzen diren ezagutzen arteko konbinazioa da bizitzan zeharreko ikaskuntzaren ardatza. Jakina, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eskuragarriago izateak hiru esparruak eta hiruren arteko erlazioa garatzeko aukera handiagoa dakar. Dena den, helburua harago doa; izan ere, “orain arte hezkuntza ulertzeko ezarri diren denbora- eta espazio-mugak berrikusi egin behar dira”. Ikasleak konpetentziak garatuko baditu, beharrezkoa da, beti, hezkuntza-testuinguru egoki batek garapen hori sustatzea. Trebetasunak eta jarrerak (bi-biak konpetentzien ezinbesteko osagaiak) egoera naturaletan bereganatzen dira eraginkortasunik handienaz; hau da, ikasten denak osotasun bat eratzen duenean. Konpetentziak dinamikoak dira; alegia, denboran zehar aldatu eta garatu daitezke, prestakuntza-esperientzien arabera.
  • 10. 10 de 15 2. HEZKUNTZA ERALDATZEKO RIEDUSIS EREDUA Egun, gure ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuen (IIP) etengabeko hobekuntzan ari gara arreta jartzen, baina, datozen urteetan, hori alde batera utzi gabe, unibertsitateok gure IIPak aldatzeari ekin beharko diogu. Horretarako, pertsonaren garapena lehenesten duten hezkuntza-berrikuntzako estrategia berriak garatu beharko ditugu. Helburu hori lortze aldera, MU zenbait eragilerekin aliantza estrategikoak bultzatzen ari da, hezkuntza-aldaketaren inguruan ikuspegi berriak atzitzeko. Ildo horretan, MUk lankidetza estrategikoko hitzarmen bat egin du Reimagine Education Lab (RIEDULAB) erakundearekin, RIEDUSIS metodologiaren bidez MUren hezkuntza-eskaintzaren IIP bir- modaltzeko, unibertsitatearen egungo espezifikotasunen eta elementuen arabera. Metodologia horrek pertsonaren/profesionalaren profilean jartzen du arreta. 2.1 RIEDUSIS METODOLOGIAREN OINARRIZKO ELEMENTUAK Hezkuntza-eraldaketako RIEDUSIS metodologian, hezkuntza-misioa ezarri eta hartan sakontzen da, ikasleen ezaugarri pertsonaletan eragina duten eraginen mailara iritsi arte. 1. irudia. Hezkuntza-aldaketarako RIEDUSIS metodologia MUren hezkuntza-misioak Mendeberri 2025 heziketa-proiektuaren sei ardatzak ditu oinarri, eta, esparru horretatik, ezaugarri pertsonaletan eragina duten eraginen oinarrizko hiru elementuak zehazten dira: portaerak, ohiturak eta adimen-markoak. Ikasleen ezaugarri pertsonalak eta profesionalak pertsonarengandik bereizi ezin diren bi elementu dira. Ikuspegi tradizionalean, gradudunen profil profesionalari (konpetentziari) erreparatu zaio batez ere. Heziketa-ikuspegi berri honetan, ezaugarri profesionalen maila berean jartzen dira ezaugarri pertsonalak (eraginak); hau da, pertsonari eusten eta ibiltzen laguntzen dioten bi hanken modukoak dira bi ezaugarri-mota horiek.
  • 11. 11 de 15 2. irudia. Hezi nahi dugun pertsonaren ezaugarri pertsonalen eta elementu profesionalen integrazioa IIParen helburua heziketa-eraginak lortzea da, baliabide berak erabilita eta nahi diren aukera metodologikoen arabera. IIParen emaitzak ikaste-emaitzetan oinarritzen dira; alegia, konpetentzi orokorrak eta espezifikoak hartzen dira aintzat. IIP berriro diseinatzeko, haren ardatz izango diren oinarrizko edo funtsezko jarduerak ezarri behar dira, baita prozesua eta eragina ebaluatzeko sistema bat ere. Eraginen ebaluazioan, ikasleen ezaugarri pertsonalak ebaluatzen dira, unibertsitatean sartzen direnean eta irten aurretik. Eraginen ebaluazio horrek misioari dagozkion heziketa- eraginak berresten/birformulatzen ditu. Gainera, etengabeko hobekuntza-sistema ezartzen du, IIParen beraren ebaluazio-prozesuan oinarrituta. Prozesuen ebaluazioak aukera metodologikoak, emaitzak (konpetentziak/ikaste-emaitzak) eta jarduerak berresten/birformulatzen ditu. RIEDUSIS metodologiak hasierako hipotesiak adierazten dituen eredu bat finkatzen du. Hipotesi horiek nahi den aldaketa sendotzen eta aldaketaren hipotesien oinarri izango diren ebidentzia zientifikoak bilatzen laguntzen dute. Gainera, ezinbestekoa da prozesutik kanpo dauden elementuak identifikatzea, haietan ere eragina izateko. HORI GUZTIA ALDAKETARAKO BEHARREZKO ETA BERARIAZKO TEORIA BATEAN GAUZATZEN ETA OINARRITZEN DA, BAITA ESTRATEGIA HORREK BEREKIN DUEN BARNE-MAILAKO KULTURA-ALDAKETAN ERE.
  • 12. 12 de 15 2.2 RIEDUSIS METODOLOGIAREN FASEAK RIEDUSIS metodologiak zortzi fase ditu: 3. irudia. Hezkuntza eraldatzeko prozesurako RIEDUSIS metodologia 1. IKUSKATZEA: metodologia ezagutzea eta hezi nahi dugun pertsona-eredua proposatzea. Lortu beharreko helburuak: • Aldaketa gauzatu ahal izateko kontzeptu eta adimen-marko berriak ekartzea (baliabideak, aktibitateak, emaitzak, eragina). Eragin motak. • Aldaketaren bisio estrategiko eta holistikoa. • Aldaketa etorkizuneko begiradako planteatzea. • RIEDUSIS aldaketarako prozesuaren fase guztiak ezagutzea • Zuzendariengan admine-marko aldaketa eta taldearen kohesioa. 2. ZEHAZTEA: pertsona-eredua ezartzea eta eredu hori lortu beharreko eraginen arabera xehatzea. Lortu beharreko helburuak: • Gure erakundearen heziketa-etaparen amaierarako hezi nahi dugun pertsonari buruzko ikuspegi bateratua eta argia izatea, eta idaztea (ezaugarri pertsonalen gurpila eta, hala badagokio, ezaugarri profesionalen gurpila). • Aukeratutako ezaugarrien oinarrizko deskribatzaileak izatea.
  • 13. 13 de 15 • Hezi nahi dugun pertsonarengan lortu beharreko eragin guztiak xehatzea eta taula batean adieraztea. 3. KOKATZEA: aldaketarako teoria eta kontakizuna azaltzea, indarra emango digun koalizioa proposatuz eta sendotuz. Lortu beharreko helburuak: • Aldaketaren helburuak eta arrazoiak barneratzea, eta azken zentzua ezartzea, gure heziketa-misioaren eta karismaren arabera. • Barne- zein kanpo-mailan zabaltzeko kontakizun propioa eta bateratua izatea. • Ezarri nahi den aldaketa-proiektuari lotutako parte-hartzearen sakontasuna eta irismena identifikatzea, eta, horrekin bat etorriz, aldaketarako koalizioaren perimetroa zehaztea. • Aldaketaren epea ezartzea. 4. BIRFORMULATZEA: ikaskuntza-prozesua berriz pentsatzea. Lortu beharreko helburuak: • Erakundearen ikaskuntza-prozesua goitik behera aztertzea etapa eta ziklo guztietarako, lortu nahi dugun pertsona/profesional-ereduaren eraginak kontuan hartuta. • Aukera metodologiko orokorren eta eraginen artean harreman argia eta estua lortzea. • Egin beharko diren aldaketa-protokoloak erabakitzea (zeharkako proiektuak eta/edo aldaketa-esperientzia aurreratuak). • Prototipoen epeak ezartzea. 5. BERREGITURATZEA: eraldatu beharreko funtsezko barne-elementuak identifikatzea. Lortu beharreko helburuak: • Aldaketari lotutako barne-kultura berria eratzea. • Hezitzaileen eta zuzendarien profil berria argi edukitzea, bai haiei prestakuntza emateko eta laguntzeko, bai kontratazio berrietarako. • Antolaketa berria eta esparru berriak aintzat hartzea. 6. PROTOTIPATZEA: aldaketarako esperientzia aurreratuak diseinatzea eta ezartzea. Lortu beharreko helburuak: • Zeharkako proiektuak eta/edo EACak konbinatzen dituzten eraldaketa-prototipoak diseinatuta eta argituta izatea, ezarri aurretik. • Argi eta espezifikoki ezarritako prototipoetan erantzukizunak, taldeak, kronogramak, esparru fisikoaren eta altzarien aldaketak, egutegiak eta komunikazioa zehaztea. • Prototipoen ezarpen-egutegia argi izatea, ezinbestean prestatze- eta laguntza- denborak izan behar dituela kontuan hartuta.
  • 14. 14 de 15 7. EBALUATZEA: prozesuen ebaluazioa eta eraginen ebaluazioa. Lortu beharreko helburuak: • Prototipatutako berrikuntza- eta aldaketa-ekimenen ebaluazioa sistematizatzea. • Prozesuen eta eraginen ebaluazioen baldintzak, helburuak, taldeak eta egutegia zehaztea. • Ebaluazioen egutegia finkatzea, baita atzeraelikadura eta etengabeko hobekuntza- sistema ere. 8. ZABALTZEA: esperientziak erreplikatzea, errepikatuz, egokituz eta/edo hobetuz. Lortu beharreko helburuak: • Berrikuntza- eta aldaketa-zabaltzeak gehitzea eta sistematizatzea, ezarritako eta garatutako aldaketa-esperientzien ebaluazioan oinarrituta. • Zabaltze horien baldintzak, helburuak, taldeak eta egutegia finkatzea. • Egutegia eta errepikatzeko, egokitzeko eta etengabeko hobetzeko sistema finkatzea. •