4. Royal Society delakoan sartu zen Santa
Helenatik itzulita. Newtonen grabitazioaren
teorian oinarrituta, kometa baten orbita
kalkulatu zuen lehen aldiz (1682), eta iragarri
zuen 1758an berriro zela itzultzekoa. Haren
omenez Halley izena jarri zitzaion kometari.
5.
6. Halley kometa epe laburreko kometa ezagunena
da, Lurretik 75 edo 76 urtean behin ikus
daitekeena. Epe laburreko kometen artean begi
hutsez antzeman daitekeen bakarra da, eta
baliteke gizaki baten bizialdian bitan agertzea.
Begi hutsezko beste kometa batzuk,
argitsuagoak eta ikusgarriagoak izan daitezkeen
arren, milaka urtean behin baino ez dira
agertuko.
7. Halley kometa Eguzki sistemaren
barrenean sartzen ikusi izana
Txinako, Babiloniako eta Europako
Erdi Aroko kroniketan dago
idatzirik, gorputz zerutar bera zela
jakin gabe.Eguzki Sistemaren
barrenean 1986an sartu zen azken
aldiz, eta 2061ean agertuko da
berriz.
8.
9. 1986ko agerraldian, Halley kometa
espaziontzi batek behatu zuen lehen
aldiz, eta kometaren nukleoari eta
isatsari buruzko informazio zehatza
eman zuen.