SlideShare a Scribd company logo
1 of 11
Power Point baten bidez lan bat
prestatuko duzue ordenagailuaren osagaiak
ezagutzeko.
Informazioa hurrengo horrietan dago,
moldatu behar duzue eta beste irudiak
txertatu ondo geratzeko.




                    1
Zer da ordenagailua?

Ordenagailua makina elektroniko bat da, informazio tratatzeko
memoria eta programak dituena. Memorian gordeta dituen programei
esker, problema aritmetikoak eta logikoak automatikoki ebazteko gai
da, esate baterako.



              Ordenagailuaren osagaiak:
              hardwarea eta softwarea
Badakigu, sistema informatiko batean, sarrerako datuak prozesatu eta
eraldatu ondoren, irteerako informazioa lortzen dela, eta
informazioaren prozesu automatiko hori gauzatu ahal izateko
ordenagailu izeneko makina bat behar da.

Ordenagailuaren osagaiak hardwarea eta softwarea dira:
  • Hardwarea. Ordenagailuaren atal fisikoa sa. Hardwarea
     ordenagailuaren osagaien multzoa da: zirkuitu elektronikoa,
     kablea, pantaila, teklatua, sagua, inprimagailua, CD irakurgailua,
     eskanerra etab.
  • Softwarea. Programak dira; hau da, ordenagailuak funtzionatu
     ahal izateko eman beharreko aginduak.


                        HARDWAREA

Unitate zentrala
edo sistemarena                            pantaila




                                   2
inprimagailua

        teklatua                        sagua             eskanerra

                      Zer da txip bat?
PUZ edo Prozesatzeko Unitate Zentrala, mikroprozesadore ere deitzen
dena, txip bat da.
Txipek osagai elektroniko asko dituzte, zirkuituak osatzen dituztenak,
eta silizio plaka baten gainean jarrita egoten dira. Plastikozko karkasa
batez estalita egoten dira eta beste zirkuitu batzuei komunikatzeko
aukera ematen dieten burdinazko hankatxo batzuetara konektatzen
dira.




                          Txipa.




Laburtu orain arte irakurri duzuna




Prozesatzeko Unitate Zentrala (PUZ)
PUZ ordenagailuaren osagai nagusia da;
ordenagailuaren “garuna” dela esan daiteke.
Programaren aginduak interpretatzeaz eta datuak
prozesatzeaz arduratzen da, bai eta sistema guztiak
gobernatzeaz eta kontrolatzeaz ere.

PUZ elementu hauek osatze dute:
  • kontrol Unitatea (KU). Prozesu guztiak
     koordinatzen eta kontrolatzen ditu.


                                   3
•   Unitate aritmetiko logikoa (UAL). Eragiketa matematikoak
      egiteaz arduratzen da.                   PUZ-a

                           Memoriak
Ordenagailuaren osagai hauetan datuak eta programek sortutako
aginduak gordetzen ditu. Bi motatako memoriak daude:
   • ROM memoria edo memoria hila. Izenak adierazten duen moduan,
      edukia irakurri bakarrik egin daiteke. Memoria honek gordetzen
      dituen datuei esker, ordenagailuak funtziona dezake eta PUZa
      beste osagai batzuekin komunika daiteke. Edukia ezin da aldatu,
      ordenagailua egiten denean idazten baita, eta ordenagailua
      itzaltzean ez da ezabatzen.

  •   RAM memoria edo memoria bizia. Memoria hauen edukia alda
      daiteke, hau da, irakurtzeko eta idazteko memoriak dira, baina
      ordenagailua itzaltzen denean memoriaren edukia ezabatu egiten
      da. RAM memoriak ordenagailuan exekutatzen ari diren
      programak edo datuak aldi baterako gordetzen ditu.



                 Disketeen dentsitatea
Dentsitatea, datu kopuru jakin bat edo informazio kopuru jakin bat
gordetzeko, euskarriak duen edukierarekin lotutako kontzeptua da.
Gaur egun, gehien erabiltzen diren disketeak dentsitate handikoak
(HD) dira; 1,44 Mb gorde ditzakete eta dentsitate bikoitzeko (DD)
disketeei, 720 Kb-eko edukiera dutenei, aurrea hartzen ari dira.




               Informazioa gordetzea
Ordenagailuari ematen zaion informazioa diskoetan eta zintetan gorde
daiteke. Informazio hori memoria unitate horietan gordeta geratuko
da, erabiltzaileak nahita ezabatu arte.




                                  4
Memoria unitateak
Disko malguek edo disketeek 3 ½ hazbeteko
formatua dute eta 1,44 Mb-ko edukiera.
Ordenagailu batetik bestera informazioa
transmititzeko dira.

Oro har, ordenagailuek disketea sartzeko arteka bat dute.

 Disko gogorrek 60 Gb-ko edukiera edo handiagoa izaten dute.
Normalean ordenagailuaren barruan egoten dira. Datuak eta
informazioa gordetzen dituzte, bai eta aparatua deskonektatu
ondoren ere.

Zinta magnetikoek disketeek eta disko gogorrek baino askoz ere
informazio gehiago gordetzeko balio dute.

CD-ROMak laser izpien bidez irakurtzen diren disko konpaktua dira,
informazio asko gorde daiteke: 700 Mb. Erabiltzeko, ordenagailuak
CD-ROM irakurgailua eduki behar du.

DVD diskoak, CD-ROMen antzekoa, datu bolumen handiagoa
gordetzeko gai dira. Hauek ere laser izpien bidez irakurtzen dira.
Filmak gorde daitezke, soinu eta zenbait hizkuntzatako azpititulu eta
guzti. Gaur egun, ordenagailu askok DVD irakurgailua edukitzen dute.




Laburtu orain arte irakurri duzuna




                                  5
Badaude zenbait esparrutan asko erabiltzen diren sarrerako beste
periferiko batzuk:
   • Eskanerra. Inprimatutako agiriak ordenagailuan sartzeko
      erabiltzen da: irudiak, argazkiak, bai eta testua ere, idazten
      ibili gabe.
   • Barra kodeen irakurgailua. Supermerkatuetan eta biltegietan
      erabiltzen da produktuak identifikatzeko.
   • Banda magnetikoen irakurgailua. Banda magnetikoak irakurtzeko
      erabiltzen da.
   • Ukipeneko pantaila. Periferiko hau gero eta gehiago erabiltzen
      da. Pantaila ukituz funtzioak aukera daitezke.
   • Joysticka. Palanka bat eta botoi batzuk dituen gailua.
      Ordenagailuetako jokoetan erabiltzen da.



                         Periferikoak
Periferikoak ordenagailuaren barrukoa eta kanpoko mundua lotzen duten
gailuak dira.

Zereginaren arabera, periferikoak sarrerakoan, irteerakoak edo
sarrera/irteerakoak izan daitezke. Kanpoko periferiko horiek kableen
bidez konektatzen zaizkie ordenagailuaren atzeko aldean egoten diren
portu batzuei.




                                  6
Periferikoak              Zeregina
Sarrerakoak               Ordenagailuan datuak eta aginduak kanpotik
                          sartzeko aukera ematen dute. Teklatua eta
                          sagua, esaterako, sarrerako periferikoak
                          dira.
Irteerakoak               Datuak prozesatu ondoren ordenagailutik
                          informazioa ateratzeko balio dute. Pantaila
                          eta inprimagailua, esate baterako, irteerako
                          periferikoak dira.
Sarrera/irteerakoak       Ordenagailuan datuak sartzeko eta hortik
                          informazioa ateratzeko aukera ematen dute.
                          Sarrera/irteerako periferikoen adibide bat
                          modema da.




                            Teklatua

Ordenagailuen teklatuak idazmakinen teklatuen antzekoak dira, baina,
ordenagailuen teklatuek beste tekla batzuk dituzte, funtzio jakin
batzuetarako. Teklatuari esker, datuak sar daitezke ordenagailuan,
eta zenbait funtzio aukera daitezke. Gehien erabiltzen dena teklatu
hedatua da. Horrelako teklatuetan, zenbait atal bereizten dira:




                              Sagua
Sagua ordenagailuari lotuta dago, zure eskuaren luzapen moduko bat da
pantailan. Saguaren forma esku azpiari moldatzen zaio, eta, gutxienez,
bi botoi ditu: ezkerrekoa botoi nagusia da, eta eskuinekoa, bigarren
mailakoa. Bahako aldean, bola bat edo gurpil bat edukitzen du,
norabide guztietan erraztasunez mugitu ahal izateko.



                                  7
Erakuslea edo kurtsorea adierazle bat da, sagua
desplazatzean pantailan zehar mugitzen dena.

Saguaren ezkerreko botoiaren bidez, oinarriko zenbait eragiketa egin
ditzakegu:
   • Aukeratu. Ordenagailuak zer elementuri eragin dion jakin behar
      du. Horretarako, kurtsorea elementu horren gainean jarri eta
      ezkerreko botoiaz klik egin. Elementua aukeratu egiten da.
   • Ireki. Dokumentu, aplikazio edo karpeta jakin bat irekitzeko,
      kurtsorea ikonoaren gainean jarri eta saguaren ezkerreko botoiaz
      klik bikoitza egin, elkarren segidan eta azkar.
   • Arrastatu. Saguarekin ikono edo testu bat pantailan zehar
      mugitu eta nahi dugun lekura eraman dezakegu. Horretarako,
      lehendabizi, klik batez mugitu nahi duguna aukeratu behar dugu,
      eta, ondoren, nahi dugun lekuraino arrastatu, saguaren
      ezkerreko botoia sakatuta edukita.


                       Eskuineko botoia
   Dokumentu, hitz edo paragrafo baten gainean jarri, aukeratu eta
   saguaren eskuineko botoiarekin klik egiten bada, lanean hari garen
   dokumentuari aplika dakizkiokeen funtzioen segida bat agertuko da
   pantailan.




                               Pantaila
   Pantaila irteerako periferiko bat, telebista pantailen oso antzekoa
   dena. Pantailan, irudiak edo testuak ikus daitezke.

   Ordenagailuko pantailak zenbait botoi ditu:
     1. Piztu eta itzaltzeko botoia.
     2. Distira.
     3. Kontrastea.
     4. Piztuta edo itzalita dagoen adierazten
        duen argi bat.

Pantaila askotan menu botoi ere agertzen da, zenbait aukera dituena:
pantaila horizontalki eta bertikalki doitzea, zooma, hizkuntza
aukeratzea, geometria eta kolorea doitzea.



                                   8
Inprimagailua
Irteerako periferiko honen bidez, informazioa
zenbait euskarritan inprima daiteke.

Mota askotako inprimagailuak daude: inprimagailu
matrizialak, tinta txorrozkoak, laser
inprimagailuak, sublimaziozkoak… horien arteko funtsezko aldea
inprimagailu bakoitzak inprimatzeko prozesuan erabiltzen duen
teknologian datza.




                             Modema
Modemak elkarrengandik urruti dauden ordenagailuen
arteko komunikazioa egiteko aukera ematen du,
telefono linearen bitartez: Internet konekzioa. Bi
motatakoak daude:
   • Barrukoa. Ordenagailuan instalatuta dago eta
      telefono lineari konektatuta.
   • Kanpokoa. Ordenagailuaren portu bati eta telefono lineari
      konektatuta egoten da. Argindarrari konektatu behar zaio.



                                 Busa
Busak Prozesatzeko Unitatea Zentrala memoriaekin eta
sarrera/irteerako gailuekin komunikatzen dituen eroale elektrikoak
dira.




                                   9
ARIKETAK

1. Zer da ordenagailu baten hardwarea? Zer elementuk osatzen dute?

a) Zein dira ordenagailu baten osagai nagusiak?

b) Ordenagailuaren zer osagairen bidez sartzen duzu informazioa

c) Zer osagairen bidez ikus dezakezu ordenagailuko informazioa?

2. Zer osagai ditu Prozesatzeko Unitate Zentralak? Azaldu osagai
   bakoitzaren zeregina.

3. Zer da ordenagailu baten memoria?

4. Osatu esaldi hau:      memoriari esker, ordenagailua konektatzen
   dugunean funtzionatu egiten du eta informazioa modu iraunkorrean
   gordetzen du.       memoriak exekutatzen ari diren programak edo
   datuak aldi baterako gordetzen ditu.



5. Adierazi non gordeko zenukeen dokumentu hauetako bakoitza
   gordetzeko:



                                10
•   2 Gb-ko film bat.
      •   19.456 byte dituen eskutitz bat.
      •   Natur Zientzietako liburuko unitate bat, testuen eta irudien
          artean 440 Mb-ko edukiera duena..
      •   16.384 byteko ordenagailu joko bat..




6. Ordenagailuetako periferikoak hiru multzo handitan sailka
   daitezke. Zer multzo dira? Azaldu bakoitzaren



7. Zertarako da ordenagailuaren sagua?




                                 11

More Related Content

What's hot

Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
OrdenagailuaJanire
 
Informatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailua Informatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailua MAIDER BAIGORRI
 
Ordenagailuak
OrdenagailuakOrdenagailuak
Ordenagailuakmikelzulu
 
Informatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailuaInformatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailuaAnder Rodriguez
 
Informatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailua Informatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailua miriam2001
 
PresentacióN1
PresentacióN1PresentacióN1
PresentacióN1jonaitor99
 
Power point ordenagailuaren osagaiak
Power point ordenagailuaren osagaiakPower point ordenagailuaren osagaiak
Power point ordenagailuaren osagaiakik012071tp
 

What's hot (10)

Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailua
 
Informatika eta ordenadorea (1)
Informatika eta ordenadorea (1)Informatika eta ordenadorea (1)
Informatika eta ordenadorea (1)
 
Informatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailua Informatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailua
 
Ordenagailuak
OrdenagailuakOrdenagailuak
Ordenagailuak
 
Informatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailuaInformatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailua
 
Informatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailua Informatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailua
 
Ordenagailua.
Ordenagailua.Ordenagailua.
Ordenagailua.
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailua
 
PresentacióN1
PresentacióN1PresentacióN1
PresentacióN1
 
Power point ordenagailuaren osagaiak
Power point ordenagailuaren osagaiakPower point ordenagailuaren osagaiak
Power point ordenagailuaren osagaiak
 

Viewers also liked

ORDENAGAILUAREN OSAGAIAK
ORDENAGAILUAREN OSAGAIAKORDENAGAILUAREN OSAGAIAK
ORDENAGAILUAREN OSAGAIAKsusperregi
 
Busqueda activa de empleo en redes
Busqueda activa de empleo en redesBusqueda activa de empleo en redes
Busqueda activa de empleo en redesCbdlg Inf
 
ordenagailuaren osagaiak
ordenagailuaren osagaiakordenagailuaren osagaiak
ordenagailuaren osagaiaksusperregi
 
Onarrizko informatika
Onarrizko informatikaOnarrizko informatika
Onarrizko informatikaGoikoo
 
Infomatika eta ordenagailuak Kristian Gubia
Infomatika eta ordenagailuak Kristian Gubia Infomatika eta ordenagailuak Kristian Gubia
Infomatika eta ordenagailuak Kristian Gubia Kristian Gubia
 
Informatika elber jokin
Informatika elber jokin Informatika elber jokin
Informatika elber jokin Jokin Agirre
 
Usos y características Creative Commons
Usos y características Creative CommonsUsos y características Creative Commons
Usos y características Creative CommonsStewie_Griffin7
 
Informática. Partes de un ordenador. Hardware.
Informática. Partes de un ordenador. Hardware.Informática. Partes de un ordenador. Hardware.
Informática. Partes de un ordenador. Hardware.PezMolly
 
Zirkulazioa eta iraizketa
Zirkulazioa eta iraizketaZirkulazioa eta iraizketa
Zirkulazioa eta iraizketaMargaGutierrez
 

Viewers also liked (11)

ORDENAGAILUAREN OSAGAIAK
ORDENAGAILUAREN OSAGAIAKORDENAGAILUAREN OSAGAIAK
ORDENAGAILUAREN OSAGAIAK
 
Busqueda activa de empleo en redes
Busqueda activa de empleo en redesBusqueda activa de empleo en redes
Busqueda activa de empleo en redes
 
ordenagailuaren osagaiak
ordenagailuaren osagaiakordenagailuaren osagaiak
ordenagailuaren osagaiak
 
Onarrizko informatika
Onarrizko informatikaOnarrizko informatika
Onarrizko informatika
 
Infomatika eta ordenagailuak Kristian Gubia
Infomatika eta ordenagailuak Kristian Gubia Infomatika eta ordenagailuak Kristian Gubia
Infomatika eta ordenagailuak Kristian Gubia
 
Informatika elber jokin
Informatika elber jokin Informatika elber jokin
Informatika elber jokin
 
Inf3. ordng. atalak
Inf3. ordng. atalakInf3. ordng. atalak
Inf3. ordng. atalak
 
Usos y características Creative Commons
Usos y características Creative CommonsUsos y características Creative Commons
Usos y características Creative Commons
 
Informática. Partes de un ordenador. Hardware.
Informática. Partes de un ordenador. Hardware.Informática. Partes de un ordenador. Hardware.
Informática. Partes de un ordenador. Hardware.
 
Como usar creative commons (cc)
Como usar creative commons (cc)Como usar creative commons (cc)
Como usar creative commons (cc)
 
Zirkulazioa eta iraizketa
Zirkulazioa eta iraizketaZirkulazioa eta iraizketa
Zirkulazioa eta iraizketa
 

Similar to Ordenagailua Lana

Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailuaeirextu
 
Presentaciion conn fondoos todo echo
Presentaciion conn fondoos todo echoPresentaciion conn fondoos todo echo
Presentaciion conn fondoos todo echodbhnagore
 
Ordenagailuak
OrdenagailuakOrdenagailuak
Ordenagailuakmikelzulu
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailuaainara
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
OrdenagailuaJanire
 
ordenagailua
ordenagailuaordenagailua
ordenagailuamanuyibon
 
O rdenaagailuuak!!!
O rdenaagailuuak!!!O rdenaagailuuak!!!
O rdenaagailuuak!!!andreaportu
 
Presentación 2
Presentación 2Presentación 2
Presentación 2Paula
 
Presentación 2
Presentación 2Presentación 2
Presentación 2Paula
 
Teoria 4dbh
Teoria 4dbhTeoria 4dbh
Teoria 4dbhiraurgi
 
Ordenagailuaren osagaiak
Ordenagailuaren osagaiakOrdenagailuaren osagaiak
Ordenagailuaren osagaiakik012071tp
 

Similar to Ordenagailua Lana (20)

Ordenagailua.
Ordenagailua.Ordenagailua.
Ordenagailua.
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailua
 
Presentaciion conn fondoos todo echo
Presentaciion conn fondoos todo echoPresentaciion conn fondoos todo echo
Presentaciion conn fondoos todo echo
 
Ordenagailuak
OrdenagailuakOrdenagailuak
Ordenagailuak
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailua
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailua
 
Ordenagailuak !
Ordenagailuak !Ordenagailuak !
Ordenagailuak !
 
Ordenagailua.
Ordenagailua.Ordenagailua.
Ordenagailua.
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailua
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailua
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailua
 
ordenagailua
ordenagailuaordenagailua
ordenagailua
 
ordenagailua!!!!!!!!
ordenagailua!!!!!!!!ordenagailua!!!!!!!!
ordenagailua!!!!!!!!
 
O rdenaagailuuak!!!
O rdenaagailuuak!!!O rdenaagailuuak!!!
O rdenaagailuuak!!!
 
Presentación 2
Presentación 2Presentación 2
Presentación 2
 
Presentación 2
Presentación 2Presentación 2
Presentación 2
 
Leire R.
Leire R.Leire R.
Leire R.
 
Ordenagaiua
OrdenagaiuaOrdenagaiua
Ordenagaiua
 
Teoria 4dbh
Teoria 4dbhTeoria 4dbh
Teoria 4dbh
 
Ordenagailuaren osagaiak
Ordenagailuaren osagaiakOrdenagailuaren osagaiak
Ordenagailuaren osagaiak
 

Ordenagailua Lana

  • 1. Power Point baten bidez lan bat prestatuko duzue ordenagailuaren osagaiak ezagutzeko. Informazioa hurrengo horrietan dago, moldatu behar duzue eta beste irudiak txertatu ondo geratzeko. 1
  • 2. Zer da ordenagailua? Ordenagailua makina elektroniko bat da, informazio tratatzeko memoria eta programak dituena. Memorian gordeta dituen programei esker, problema aritmetikoak eta logikoak automatikoki ebazteko gai da, esate baterako. Ordenagailuaren osagaiak: hardwarea eta softwarea Badakigu, sistema informatiko batean, sarrerako datuak prozesatu eta eraldatu ondoren, irteerako informazioa lortzen dela, eta informazioaren prozesu automatiko hori gauzatu ahal izateko ordenagailu izeneko makina bat behar da. Ordenagailuaren osagaiak hardwarea eta softwarea dira: • Hardwarea. Ordenagailuaren atal fisikoa sa. Hardwarea ordenagailuaren osagaien multzoa da: zirkuitu elektronikoa, kablea, pantaila, teklatua, sagua, inprimagailua, CD irakurgailua, eskanerra etab. • Softwarea. Programak dira; hau da, ordenagailuak funtzionatu ahal izateko eman beharreko aginduak. HARDWAREA Unitate zentrala edo sistemarena pantaila 2
  • 3. inprimagailua teklatua sagua eskanerra Zer da txip bat? PUZ edo Prozesatzeko Unitate Zentrala, mikroprozesadore ere deitzen dena, txip bat da. Txipek osagai elektroniko asko dituzte, zirkuituak osatzen dituztenak, eta silizio plaka baten gainean jarrita egoten dira. Plastikozko karkasa batez estalita egoten dira eta beste zirkuitu batzuei komunikatzeko aukera ematen dieten burdinazko hankatxo batzuetara konektatzen dira. Txipa. Laburtu orain arte irakurri duzuna Prozesatzeko Unitate Zentrala (PUZ) PUZ ordenagailuaren osagai nagusia da; ordenagailuaren “garuna” dela esan daiteke. Programaren aginduak interpretatzeaz eta datuak prozesatzeaz arduratzen da, bai eta sistema guztiak gobernatzeaz eta kontrolatzeaz ere. PUZ elementu hauek osatze dute: • kontrol Unitatea (KU). Prozesu guztiak koordinatzen eta kontrolatzen ditu. 3
  • 4. Unitate aritmetiko logikoa (UAL). Eragiketa matematikoak egiteaz arduratzen da. PUZ-a Memoriak Ordenagailuaren osagai hauetan datuak eta programek sortutako aginduak gordetzen ditu. Bi motatako memoriak daude: • ROM memoria edo memoria hila. Izenak adierazten duen moduan, edukia irakurri bakarrik egin daiteke. Memoria honek gordetzen dituen datuei esker, ordenagailuak funtziona dezake eta PUZa beste osagai batzuekin komunika daiteke. Edukia ezin da aldatu, ordenagailua egiten denean idazten baita, eta ordenagailua itzaltzean ez da ezabatzen. • RAM memoria edo memoria bizia. Memoria hauen edukia alda daiteke, hau da, irakurtzeko eta idazteko memoriak dira, baina ordenagailua itzaltzen denean memoriaren edukia ezabatu egiten da. RAM memoriak ordenagailuan exekutatzen ari diren programak edo datuak aldi baterako gordetzen ditu. Disketeen dentsitatea Dentsitatea, datu kopuru jakin bat edo informazio kopuru jakin bat gordetzeko, euskarriak duen edukierarekin lotutako kontzeptua da. Gaur egun, gehien erabiltzen diren disketeak dentsitate handikoak (HD) dira; 1,44 Mb gorde ditzakete eta dentsitate bikoitzeko (DD) disketeei, 720 Kb-eko edukiera dutenei, aurrea hartzen ari dira. Informazioa gordetzea Ordenagailuari ematen zaion informazioa diskoetan eta zintetan gorde daiteke. Informazio hori memoria unitate horietan gordeta geratuko da, erabiltzaileak nahita ezabatu arte. 4
  • 5. Memoria unitateak Disko malguek edo disketeek 3 ½ hazbeteko formatua dute eta 1,44 Mb-ko edukiera. Ordenagailu batetik bestera informazioa transmititzeko dira. Oro har, ordenagailuek disketea sartzeko arteka bat dute. Disko gogorrek 60 Gb-ko edukiera edo handiagoa izaten dute. Normalean ordenagailuaren barruan egoten dira. Datuak eta informazioa gordetzen dituzte, bai eta aparatua deskonektatu ondoren ere. Zinta magnetikoek disketeek eta disko gogorrek baino askoz ere informazio gehiago gordetzeko balio dute. CD-ROMak laser izpien bidez irakurtzen diren disko konpaktua dira, informazio asko gorde daiteke: 700 Mb. Erabiltzeko, ordenagailuak CD-ROM irakurgailua eduki behar du. DVD diskoak, CD-ROMen antzekoa, datu bolumen handiagoa gordetzeko gai dira. Hauek ere laser izpien bidez irakurtzen dira. Filmak gorde daitezke, soinu eta zenbait hizkuntzatako azpititulu eta guzti. Gaur egun, ordenagailu askok DVD irakurgailua edukitzen dute. Laburtu orain arte irakurri duzuna 5
  • 6. Badaude zenbait esparrutan asko erabiltzen diren sarrerako beste periferiko batzuk: • Eskanerra. Inprimatutako agiriak ordenagailuan sartzeko erabiltzen da: irudiak, argazkiak, bai eta testua ere, idazten ibili gabe. • Barra kodeen irakurgailua. Supermerkatuetan eta biltegietan erabiltzen da produktuak identifikatzeko. • Banda magnetikoen irakurgailua. Banda magnetikoak irakurtzeko erabiltzen da. • Ukipeneko pantaila. Periferiko hau gero eta gehiago erabiltzen da. Pantaila ukituz funtzioak aukera daitezke. • Joysticka. Palanka bat eta botoi batzuk dituen gailua. Ordenagailuetako jokoetan erabiltzen da. Periferikoak Periferikoak ordenagailuaren barrukoa eta kanpoko mundua lotzen duten gailuak dira. Zereginaren arabera, periferikoak sarrerakoan, irteerakoak edo sarrera/irteerakoak izan daitezke. Kanpoko periferiko horiek kableen bidez konektatzen zaizkie ordenagailuaren atzeko aldean egoten diren portu batzuei. 6
  • 7. Periferikoak Zeregina Sarrerakoak Ordenagailuan datuak eta aginduak kanpotik sartzeko aukera ematen dute. Teklatua eta sagua, esaterako, sarrerako periferikoak dira. Irteerakoak Datuak prozesatu ondoren ordenagailutik informazioa ateratzeko balio dute. Pantaila eta inprimagailua, esate baterako, irteerako periferikoak dira. Sarrera/irteerakoak Ordenagailuan datuak sartzeko eta hortik informazioa ateratzeko aukera ematen dute. Sarrera/irteerako periferikoen adibide bat modema da. Teklatua Ordenagailuen teklatuak idazmakinen teklatuen antzekoak dira, baina, ordenagailuen teklatuek beste tekla batzuk dituzte, funtzio jakin batzuetarako. Teklatuari esker, datuak sar daitezke ordenagailuan, eta zenbait funtzio aukera daitezke. Gehien erabiltzen dena teklatu hedatua da. Horrelako teklatuetan, zenbait atal bereizten dira: Sagua Sagua ordenagailuari lotuta dago, zure eskuaren luzapen moduko bat da pantailan. Saguaren forma esku azpiari moldatzen zaio, eta, gutxienez, bi botoi ditu: ezkerrekoa botoi nagusia da, eta eskuinekoa, bigarren mailakoa. Bahako aldean, bola bat edo gurpil bat edukitzen du, norabide guztietan erraztasunez mugitu ahal izateko. 7
  • 8. Erakuslea edo kurtsorea adierazle bat da, sagua desplazatzean pantailan zehar mugitzen dena. Saguaren ezkerreko botoiaren bidez, oinarriko zenbait eragiketa egin ditzakegu: • Aukeratu. Ordenagailuak zer elementuri eragin dion jakin behar du. Horretarako, kurtsorea elementu horren gainean jarri eta ezkerreko botoiaz klik egin. Elementua aukeratu egiten da. • Ireki. Dokumentu, aplikazio edo karpeta jakin bat irekitzeko, kurtsorea ikonoaren gainean jarri eta saguaren ezkerreko botoiaz klik bikoitza egin, elkarren segidan eta azkar. • Arrastatu. Saguarekin ikono edo testu bat pantailan zehar mugitu eta nahi dugun lekura eraman dezakegu. Horretarako, lehendabizi, klik batez mugitu nahi duguna aukeratu behar dugu, eta, ondoren, nahi dugun lekuraino arrastatu, saguaren ezkerreko botoia sakatuta edukita. Eskuineko botoia Dokumentu, hitz edo paragrafo baten gainean jarri, aukeratu eta saguaren eskuineko botoiarekin klik egiten bada, lanean hari garen dokumentuari aplika dakizkiokeen funtzioen segida bat agertuko da pantailan. Pantaila Pantaila irteerako periferiko bat, telebista pantailen oso antzekoa dena. Pantailan, irudiak edo testuak ikus daitezke. Ordenagailuko pantailak zenbait botoi ditu: 1. Piztu eta itzaltzeko botoia. 2. Distira. 3. Kontrastea. 4. Piztuta edo itzalita dagoen adierazten duen argi bat. Pantaila askotan menu botoi ere agertzen da, zenbait aukera dituena: pantaila horizontalki eta bertikalki doitzea, zooma, hizkuntza aukeratzea, geometria eta kolorea doitzea. 8
  • 9. Inprimagailua Irteerako periferiko honen bidez, informazioa zenbait euskarritan inprima daiteke. Mota askotako inprimagailuak daude: inprimagailu matrizialak, tinta txorrozkoak, laser inprimagailuak, sublimaziozkoak… horien arteko funtsezko aldea inprimagailu bakoitzak inprimatzeko prozesuan erabiltzen duen teknologian datza. Modema Modemak elkarrengandik urruti dauden ordenagailuen arteko komunikazioa egiteko aukera ematen du, telefono linearen bitartez: Internet konekzioa. Bi motatakoak daude: • Barrukoa. Ordenagailuan instalatuta dago eta telefono lineari konektatuta. • Kanpokoa. Ordenagailuaren portu bati eta telefono lineari konektatuta egoten da. Argindarrari konektatu behar zaio. Busa Busak Prozesatzeko Unitatea Zentrala memoriaekin eta sarrera/irteerako gailuekin komunikatzen dituen eroale elektrikoak dira. 9
  • 10. ARIKETAK 1. Zer da ordenagailu baten hardwarea? Zer elementuk osatzen dute? a) Zein dira ordenagailu baten osagai nagusiak? b) Ordenagailuaren zer osagairen bidez sartzen duzu informazioa c) Zer osagairen bidez ikus dezakezu ordenagailuko informazioa? 2. Zer osagai ditu Prozesatzeko Unitate Zentralak? Azaldu osagai bakoitzaren zeregina. 3. Zer da ordenagailu baten memoria? 4. Osatu esaldi hau: memoriari esker, ordenagailua konektatzen dugunean funtzionatu egiten du eta informazioa modu iraunkorrean gordetzen du. memoriak exekutatzen ari diren programak edo datuak aldi baterako gordetzen ditu. 5. Adierazi non gordeko zenukeen dokumentu hauetako bakoitza gordetzeko: 10
  • 11. 2 Gb-ko film bat. • 19.456 byte dituen eskutitz bat. • Natur Zientzietako liburuko unitate bat, testuen eta irudien artean 440 Mb-ko edukiera duena.. • 16.384 byteko ordenagailu joko bat.. 6. Ordenagailuetako periferikoak hiru multzo handitan sailka daitezke. Zer multzo dira? Azaldu bakoitzaren 7. Zertarako da ordenagailuaren sagua? 11