Hardwarea . Ordenagailuaren atal fisikoa da. Hardwarea ordenagailuaren osagaien multzoa da. Softwarea . Programak dira; hau da, ordenagailuak funtzionatu ahal izateko eman beharreko aginduak. osagaiak: hardware eta software
4.
PUZ edo Prozesatzeko Unitate Zentrala , mikroprozesadore ere deitzen dena, txip bat da. Txipek osagai elektroniko asko dituzte, Plastikozko karkasa batez estalita egoten dira zer da txip bat ?
5.
PUZ ordenagailuarenosagai nagusia da; ordenagailuaren “garuna” dela esan daiteke : prozesatzeaz arduratzen delako. PUZ elementuak: kontrol Unitatea (KU) . Prozesu guztiak koordinatzen eta kontrolatzen ditu Unitate aritmetiko logikoa (UAL) . Eragiketa matematikoak egiteaz arduratzen da. prozesatzeko unitate zentrala (PUZ)
6.
Bi motatako memoriakdaude: ROM memoria edo memoria hila. Izenak adierazten duen moduan, edukia irakurri bakarrik egin daiteke. Memoria honek gordetzen dituen datuei esker, ordenagailuak funtziona dezake eta PUZa beste osagai batzuekin komunika daiteke. RAM memoria edo memoria bizia. Memoria hauen edukia alda daiteke, hau da, irakurtzeko eta idazteko memoriak dira, baina ordenagailua itzaltzen denean memoriaren edukia ezabatu egiten da. memoriak rom ram
7.
Dentsitatea , datu kopuru jakin bat edo informazio kopuru jakin bat gordetzeko, euskarriak duen edukierarekin lotutako kontzeptua da. Gaur egun, gehien erabiltzen diren disketeak dentsitate handikoak (HD) eta dentsitate bikoitzeko (DD) dira. Disketeen dentsitatea
8.
Ordenagailuari ematen zaioninformazioa diskoetan eta zintetan gorde daiteke. Informazio hori memoria unitate horietan gordeta geratuko da, erabiltzaileak nahita ezabatu arte. InFoRmAzIoA GoRdEtZeA
9.
Disko malguek edodisketeek 3 ½ hazbeteko formatua dute eta 1,44 Mb-ko edukiera. Ordenagailu batetik bestera informazioa transmititzeko dira. Disko gogorrek 60 Gb-ko edukiera edo handiagoa izaten dute.Datuak eta informazioa gordetzen dituzte. Zinta magnetikoek disketeek eta disko gogorrek baino askoz ere informazio gehiago gordetzeko balio dute. MeMoRiA uNiTaTeAk
10.
CD-ROM ak laser izpien bidez irakurtzen diren disko konpaktua dira, informazio asko gorde daiteke: 700 Mb. Erabiltzeko, ordenagailuak CD-ROM irakurgailua eduki behar du. DVD diskoak, CD-ROMen antzekoa, datu bolumen handiagoa gordetzeko gai dira. Hauek ere laser izpien bidez irakurtzen dira. Filmak gorde daitezke, soinu eta zenbait hizkuntzatako azpititulu eta guzti. Beste memoria unitateak
11.
Sarrerakoak: Ordenagailuan datuaketa aginduak kanpotik sartzeko aukera ematen dute. Teklatua eta sagua, esaterako, sarrerako periferikoak dira. Irteerakoak Datuak prozesatu ondoren ordenagailutik informazioa ateratzeko balio dute. Pantaila eta inprimagailua, esate baterako, irteerako periferikoak dira. Sarrera/irteerakoakOrdenagailuan Datuak sartzeko eta hortik informazioa ateratzeko aukera ematen dute. Sarrera/irteerako periferikoen adibide bat modema da. periferoak
12.
Ordenagailuen teklatuak idazmakinen teklatuen antzekoak dira, baina, ordenagailuen teklatuek beste tekla batzuk dituzte, funtzio jakin batzuetarako. Teklatuari esker, datuak sar daitezke ordenagailuan, eta zenbait funtzio aukera daitezke. Gehien erabiltzen dena teklatu hedatua da. Horrelako teklatuetan, zenbait atal bereizten dira: Teklatua
13.
Sagua ordenagailuarilotuta dago, zure eskuaren luzapen moduko bat da pantailan. Saguaren forma esku azpiari moldatzen zaio, eta, gutxienez, bi botoi ditu: ezkerrekoa botoi nagusia da, eta eskuinekoa, bigarren mailakoa. Bahako aldean, bola bat edo gurpil bat edukitzen du, norabide guztietan erraztasunez mugitu ahal izateko. SaGuA
14.
Dokumentu, hitz edoparagrafo baten gainean jarri, aukeratu eta saguaren eskuineko botoiarekin klik egiten bada, lanean hari garen dokumentuari aplika dakizkiokeen funtzioen segida bat agertuko da pantailan. saguaren ESKUINEKO botoia
15.
Pantaila irteerako periferikobat, telebista pantailen oso antzekoa dena. Ordenagailuko pantailak zenbait botoi ditu: Piztu eta itzaltzeko botoia. Distira. Kontrastea. Piztuta edo itzalita dagoen adierazten duen argi bat. Pantaila askotan menu botoi ere agertzen da, zenbait aukera dituena: pantaila horizontalki eta bertikalki doitzea, zooma, hizkuntza aukeratzea, geometria eta kolorea doitzea. pantalla
16.
Irteerako periferiko honenbidez, informazioa zenbait euskarritan inprima daiteke. Mota askotako inprimagailuak daude: inprimagailu matrizialak, tinta txorrozkoak, laser inprimagailuak, sublimaziozkoak… horien arteko funtsezko aldea inprimagailu bakoitzak inprimatzeko prozesuan erabiltzen duen teknologian datza. inprimagailua
17.
Modemak elkarrengandik urrutidauden ordenagailuen arteko komunikazioa egiteko aukera ematen du, telefono linearen bitartez: Internet konekzioa. Bi motatakoak daude: Barrukoa. Ordenagailuan instalatuta dago eta telefono lineari konektatuta. Kanpokoa. Ordenagailuaren portu bati eta telefono lineari konektatuta egoten da. Argindarrari konektatu behar zaio. modema
18.
Busak Prozesatzeko UnitateaZentrala memoriaekin eta sarrera/irteerako gailuekin komunikatzen dituen eroale elektrikoak dira. busa