SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
PROBA SOZIOMETRIKOA
Proba soziometrikoa erabiltzen dugu ikasgelaren talde-egitura (soziograma) nolakoa den
jakiteko eta ikasle bakoitzak taldean zer posizio hartzen duen zehazteko (koadro
soziometrikoa).
Proba soziometrikoa isilpeko galdeketa da. Erantzun bakoitzaren lehenengo bi izenak
hartuko ditugu kontuan, batez ere.
Sekula ere ez zaizkie ikasleei emaitzak jakinaraziko, ezta gurasoei ere.
1. Posizio soziometrikoa
Banakakoa da, eta definitzen du zenbat onespen eta gaitzespen lortu dituen norbaitek.
Tutorearentzat interesgarriak dira taldearen barruan ikasleek hartzen dituzten posizio
batzuk:
a) “Izarra” edo liderra: onespen gehien jasotzen dituen ikaslea, nabarmen.
b) “Eminentzia grisa”: bakartu xamarra, harremanak liderrarekin baino ez dituena;
eragin handia du taldean, nahiz eta itxura batean hala iruditu ez.
c) Arrunta: onespenak eta gaitzespenak jasotzen ditu; ikastaldeko kiderik gehienak dira
honelakoak.
d) Ez-onartua:
d.1) Partzialki onartua ez den ikaslea: gaitzespen-kopuru handi esanguratsua
duena (% 10 baino gehiago); hau da, gaitzespen gehiago ditu onespenak baino.
d.2) Batere onartua ez den ikaslea: gaitzespenak baino jasotzen ez dituena;
honen aurrean egotea gogaikarria izan ohi da, taldearentzat zein irakasleentzat.
e) Bakartua: inork ez du aukeratzen, ezta baztertzen ere; berak ere ez du inor
hautatzen (Soziograma batean nor den antzemateko, ikasleak galderak zuri uzteko
askatasuna izan behar du, hautaketa-kopurua mugatu gabe).
f) Baztertua: nahiz eta berak besteak aukeratu, bera ez du inork hautatzen.
g) Polemikoa: onespen eta gaitzespen dezente jasotzen dituena; taldea zatitu egiten
du, eta antilider gisa agertzen da; eragin eta ospe handi samarrak ditu.
2. Konfigurazio soziometrikoa
Supraindibiduala da (ez banakakoa), eta gutxienez bi pertsona erlazionatzen ditu. Honako
hauek dira garrantzitsuenak:
a) Bikotea edo harreman diadikoa: Bi pertsonak (A eta B) elkar aukeratzen dute.
b) Hirukia, hirukotea edo hiruren arteko harremana: A, B eta C-k elkar aukeratzen
dute.
c) Katea: A-k B aukeratzen du; B-k C aukeratzen du; C-k D aukeratzen du... eta horrela,
hurrenez hurren. Elkarrekiko hautaketak gertatu daitezke, nahiz eta katearentzat
beharrezkoak ez izan.
d) Izarra: Kasu hau agertzen zaigu ikasle batek onespen asko jasotzen dituenean.
Liderraren irudia islatzen du. Ikastaldearen ardatza da, eta, ondorioz, erabatekoa da
haren eragina taldearen dinamikan.
Ondoriozko egitura ez ezik, azpitaldeak eta azpitaldeen artean konexio-lana egiten duten
ikasleak, izarren arteko erlazioak, ikasle baztertuen edo bakartuekin lotura-lana egiten
dituzten ikasleak ere izan behar ditugu kontuan.
3. Proba-mota honen helburuak
• Taldearen dinamikan benetako eragina izatea.
• Taldearen kohesioa handitzea; bizikidetza eta lan eraginkorra sustatzea.
• Bazterkeria eta bakarkeria saihestea, eta, ondorioz, talde-dinamikan integratzea
ikasle gaitzetsiak, bakartuak eta irla-ikasleak.
• Lantalde eraginkorragoak antolatzea.
• Ikasgelaren martxa ona izan dadin, izarren laguntza lortzea.
• Izarren arteko edo aurka ari diren azpitaldeen arteko kontaktu-bideak zehaztea.
Gogoratu ikasleei ez diegula inondik inora ere emango emaitzen berri, ondorio larriak eragin
genitzake eta.
PROZEDURA: 5 etapa, gutxi gorabehera bereiziak
1. etapa
Tutoreak esango die ikasleei gai jakin bati buruzko galderak egingo dizkiela (aisialdiaz,
institutuko jarduera edo lanez, bizikidetzaz…), zer irizpide erabiliko dituen galderotan
erantzuteko (“onespena”, “gaitzespena” edota “ezaxola”) eta zenbat erantzun eskatuko
dizkien galdera bakoitzean.
2. etapa
Ikastaldeari galderak egingo zaizkio. Hasieran, hitzalditxo batekin ekingo dio tutoreak
jarduerari: bertan, teknika honen helburuak zein diren argitzen ahaleginduko da irakaslea,
eta, bidenabar, ikasleen zalantzak eta gaizki-ulertuak argituko ditu. Gainera, ikasleak
motibatzen saiatuko da zintzo eta argi erantzun dezaten, haien erantzunak oso
garrantzitsuak direla nabarmenduko du, eta emaitzek isilpekoak izan behar dutela ziurtatuko
du. Oso laburra izan behar du fase honek.
Jarraian, orri zuri bat eman eta datu pertsonalak idazteko eskatuko die ikasleei. Gero,
galdera/instrukzioak emango zaizkie (adibidez: “Lantalde bat osatzea gustatuko litzaizuke.
Horretarako zer hiru ikaskide aukeratuko zenituzkeen adierazi: idatzi haien izenak zure
lehentasunen arabera”).
Baliteke ikasleren batzuek huts egin izana egun horretan ikastetxera (hurrengo egunean
egingo dute bere aukera huts egin dutenek). Jakina, gelan ez dauden ikasle horiek ere
aukeratu daitezke; beraz, komeni da ikasle guztien izenak arbelean idaztea (edo zerrenda
batzuk eskura edukitzea), edo etorri ez direnenak behintzat. Handik aurrera, saihestu egin
behar da ikasleek iruzkinik ozenki egitea, gaitzespenekin zerikusia dutenak batez ere. Etapa
honek ordu-laurden inguru iraungo du.
3. etapa
Matrize soziometrikoa egingo dugu. Matrizea sarrera biko taula bat da, ardatz bakoitzak
ikasle adina lauki dituelarik. Nola bete behar den jakiteko, adibide bat emango dugu
tutoretza-jardueraren azalpen hau amaitu ondoren.
4. etapa
Soziograma eraikiko dugu: matrize soziometrikoan ageri diren emaitzak grafikoki adieraziko
ditugu, eta, horrela, irudi esanguratsu bat lortu. Galdera bakoitzeko soziograma bat egin
behar da. Hala, aukera izango dugu grafikoki ikusteko zein den taldearen egitura informala,
zer komunikazio-kanal dauden, zenbat eta nolakoak diren ikastalde-barruko azpiegiturak, bai
eta nor eta nolakoak diren taldeko kideak ere (kide arruntak, liderrak, persona bakartuak…).
5. etapa
Soziograma interpretatu eta analizatuko dugu. Proba soziometrikoaren emaitzak aztertuta,
bi ondorio orokor aurkituko ditugu: alegia, posizio soziometrikoak (liderra, pertsona
bakartuak…) eta konfigurazio soziometrikoa.
TUTOREARENTZAKO JARRAIBIDEAK
Soziogramak erakusten digu zer-nolako harremanak dauden talde baten barruko banakoen
artean, baina ez digu azaltzen zergatik sortu diren hala, ezta noiz arte iraungo duten ere.
Ikasleei galdera laburrak eta soilak egiten zaizkie, jarduera batzuk egiteko orduan zer
ikaskide hautatuko lituzketen jakiteko.
Lehenengo galderari (“Norekin gustatuko litzaizuke ikasgelan eserita egotea eta eskolako
lanak egitea?”) ematen zaizkion erantzunek erakutsiko digute nor diren ikaskide
estimatuenak elkarrekin egin beharreko jardueretarako. Ikasle aukeratuen adimenak
eta/edo gaitasunek eragin handia izaten dute hautatzeko orduan.
Hirugarren galderaren erantzunek ikasleen arteko adiskidantza-maila azaleratuko dute:
lehenengo galderan egindako aukerarekin bat etorriz gero, elkar hautatutako ikaskide horien
arteko lotura indartuko dute; baina, hala ez bada, ikasketa- eta lan-kontuetarako berariazko
interesa ikusaraziko diegu, afektibitate-lehentasun pertsonalekin inolako zerikusirik eduki
gabe.
Bosgarren galderan, gaitzespena adieraziko dute. Hobe da galderari garrantzia kentzea eta
behin eta berriz ez errepikatzea, erantzun bat lortzeko trabarik izan ez dezagun.
Hori guztiori zuzentzeko, sarrera biko hiru matrize soziometriko beharko ditugu –hots, taula
bat galdera bakoitzeko–, bi ardatzetan ikasleen izenak dituztenak. Haietan, marka batez
seinalatuko ditugu bakoitzari dagozkion onespenak eta gaitzespenak. Taularen beheko
aldean, ikasle bakoitzak zenbat onespen eta gaitzespen izan dituen apuntatuko dugu.
Amaitzeko, ikasgelaren egitura dinamikoa (soziograma) zehazteko, galdera bakoitzaren
adierazpen grafikoaz baliatu behar gara, aldagai bakoitzarentzat ikur desberdinak erabilita.
Mutila: Neska: ⊕
Onespena edo gaitzespena: ⇒ Elkarrekiko onespena edo gaitzespena: ⇔
EZETZ IGARRI NOR DEN (Roman eta Pastor, 1979; moldatua)
Portaeraren bereizgarrien edo ezaugarrien gaineko deskribapen laburrak dira. Ikasle bakoitzak
adierazi behar du nor den emandako deskribapenarekin lotura gehien duen ikaskidea. Enuntziatuak
ezaugarri hauei dagozkie: begirunea, lankidetza, gizarte-kontuekiko kezka, laguntza, erantzukizuna...
ZER-NOLAKO HARREMANAK DAUZKAGU?
Izen-abizenak: Taldea:
1. Gelako lanetan jarduteko, noren alboan egon nahiko zenuke eserita? Idatzi
ikaskide horren izen-abizenak.
………………………………………………………………………………………..
2. Zergatik?
……………………………………………………………………………………….
……………………………………………………………………………………….
……………………………………………………………………………………….
……………………………………………………………………………………….
3. Gelakideen artean, nor aukeratuko zenuke txango batera edo festa batera
joateko, elkarrekin irteteko… Idatzi izen-abizenak.
……………………………………………………………………………………….
……………………………………………………………………………………….
……………………………………………………………………………………….
……………………………………………………………………………………….
4. Zergatik?
……………………………………………………………………………………….
……………………………………………………………………………………….
……………………………………………………………………………………….
……………………………………………………………………………………….
5. Nor EZ zenuke aukeratuko gelan alboan esertzeko edo elkarrekin irteteko? Idatzi
izen-abizenak.
……………………………………………………………………………………….
……………………………………………………………………………………….
……………………………………………………………………………………….
……………………………………………………………………………………….
MATRIZE SOZIOMETRIKOA (Taula soziometrikoa)
Galderaren zenbakia: _____
ONESPENAK EDO GAITZESPENAK
Onespenak
guztira
Gaitzespenak
guztira
EZETZ IGARRI NOR DEN
Izen-abizenak: Taldea:
Igarri nor den deskribapen bakoitzari hobeto egokitzen zaion ikaskidea, eta idatzi aldamenean
haren IZEN-ABIZENAK:
1. Gainerakoei gauzak nola egin erakusten die, eta besteek berarengana jotzen dute laguntza eske:
2. Gauza asko ekartzen ditu etxetik ikasgelara. Gauza horiek klasea interesgarriago egiten laguntzen
dute.
3. Behar izanez gero, gustura uzten dizkie ikaskideei arkatzak, liburuak, materiala…. Kezkatzen da
ikaskideez.
4. Arauak arduraz betetzen ditu, eta, horregatik, nekez egiten du hutsik.
5. Kontu handia hartzen du materiala ez hondatzean.
6. Berezia da, lana ondo egiten duelako.
7. Nor edo nor besteei buruz gaizki esaka arituz gero, ia-ia beti egiten du haien alde. Uste du
bidegabekoa dela jendeaz ezkutuan hitz egitea.

More Related Content

What's hot

0 - 39 zenbakiak taulan idatzi
0 - 39 zenbakiak taulan idatzi0 - 39 zenbakiak taulan idatzi
0 - 39 zenbakiak taulan idatziidoialariz
 
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakAzalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakidoialariz
 
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNAUlermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNAidoialariz
 
4 maila buruketak 1
4 maila buruketak 1 4 maila buruketak 1
4 maila buruketak 1 idoialariz
 
URTAROAK 1 maila ikaSMina
URTAROAK  1 maila   ikaSMinaURTAROAK  1 maila   ikaSMina
URTAROAK 1 maila ikaSMinaidoialariz
 
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
6  gutuna  egiten jakin  santillana lh46  gutuna  egiten jakin  santillana lh4
6 gutuna egiten jakin santillana lh4idoialariz
 
Buruketak... gero eta hobeto ebazten
Buruketak... gero eta hobeto ebaztenBuruketak... gero eta hobeto ebazten
Buruketak... gero eta hobeto ebaztenidoialariz
 
Aurreko hurrengo zenbakia
Aurreko  hurrengo zenbakiaAurreko  hurrengo zenbakia
Aurreko hurrengo zenbakiaidoialariz
 
Unitate1, 3 zifrako zenbakiak
Unitate1, 3 zifrako zenbakiakUnitate1, 3 zifrako zenbakiak
Unitate1, 3 zifrako zenbakiakMargaGutierrez
 
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4
3  LANDAREAK   Zubia Santillana LH43  LANDAREAK   Zubia Santillana LH4
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4idoialariz
 
5. maila buruketa egokituak 1- 7 zifrarainoko zenbakiak- trebegai santillana
5. maila  buruketa egokituak 1- 7 zifrarainoko zenbakiak- trebegai santillana 5. maila  buruketa egokituak 1- 7 zifrarainoko zenbakiak- trebegai santillana
5. maila buruketa egokituak 1- 7 zifrarainoko zenbakiak- trebegai santillana idoialariz
 
1 EGURALDIA eta KLIMA ( Haritza- Anaya)
1 EGURALDIA eta KLIMA ( Haritza- Anaya)1 EGURALDIA eta KLIMA ( Haritza- Anaya)
1 EGURALDIA eta KLIMA ( Haritza- Anaya)idoialariz
 
Leku deskribapena
Leku deskribapenaLeku deskribapena
Leku deskribapenaidoialariz
 
10 PAISAIAK Zubia Santillana
10  PAISAIAK Zubia Santillana10  PAISAIAK Zubia Santillana
10 PAISAIAK Zubia Santillanaidoialariz
 
8 URA Zubia Santillana
8  URA   Zubia Santillana8  URA   Zubia Santillana
8 URA Zubia Santillanaidoialariz
 
Pertsona deskribapena idazteko txantiloia
Pertsona deskribapena idazteko  txantiloia    Pertsona deskribapena idazteko  txantiloia
Pertsona deskribapena idazteko txantiloia idoialariz
 
lehen , orain, gero ariketak
 lehen , orain, gero ariketak lehen , orain, gero ariketak
lehen , orain, gero ariketakidoialariz
 
5 maila 6 HARREMAN FUNTZIOA Anaya
5 maila  6 HARREMAN FUNTZIOA Anaya  5 maila  6 HARREMAN FUNTZIOA Anaya
5 maila 6 HARREMAN FUNTZIOA Anaya idoialariz
 

What's hot (20)

0 - 39 zenbakiak taulan idatzi
0 - 39 zenbakiak taulan idatzi0 - 39 zenbakiak taulan idatzi
0 - 39 zenbakiak taulan idatzi
 
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakAzalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
 
Azalpen testua
Azalpen testuaAzalpen testua
Azalpen testua
 
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNAUlermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNA
 
4 maila buruketak 1
4 maila buruketak 1 4 maila buruketak 1
4 maila buruketak 1
 
URTAROAK 1 maila ikaSMina
URTAROAK  1 maila   ikaSMinaURTAROAK  1 maila   ikaSMina
URTAROAK 1 maila ikaSMina
 
9. Klima
9. Klima9. Klima
9. Klima
 
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
6  gutuna  egiten jakin  santillana lh46  gutuna  egiten jakin  santillana lh4
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
 
Buruketak... gero eta hobeto ebazten
Buruketak... gero eta hobeto ebaztenBuruketak... gero eta hobeto ebazten
Buruketak... gero eta hobeto ebazten
 
Aurreko hurrengo zenbakia
Aurreko  hurrengo zenbakiaAurreko  hurrengo zenbakia
Aurreko hurrengo zenbakia
 
Unitate1, 3 zifrako zenbakiak
Unitate1, 3 zifrako zenbakiakUnitate1, 3 zifrako zenbakiak
Unitate1, 3 zifrako zenbakiak
 
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4
3  LANDAREAK   Zubia Santillana LH43  LANDAREAK   Zubia Santillana LH4
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4
 
5. maila buruketa egokituak 1- 7 zifrarainoko zenbakiak- trebegai santillana
5. maila  buruketa egokituak 1- 7 zifrarainoko zenbakiak- trebegai santillana 5. maila  buruketa egokituak 1- 7 zifrarainoko zenbakiak- trebegai santillana
5. maila buruketa egokituak 1- 7 zifrarainoko zenbakiak- trebegai santillana
 
1 EGURALDIA eta KLIMA ( Haritza- Anaya)
1 EGURALDIA eta KLIMA ( Haritza- Anaya)1 EGURALDIA eta KLIMA ( Haritza- Anaya)
1 EGURALDIA eta KLIMA ( Haritza- Anaya)
 
Leku deskribapena
Leku deskribapenaLeku deskribapena
Leku deskribapena
 
10 PAISAIAK Zubia Santillana
10  PAISAIAK Zubia Santillana10  PAISAIAK Zubia Santillana
10 PAISAIAK Zubia Santillana
 
8 URA Zubia Santillana
8  URA   Zubia Santillana8  URA   Zubia Santillana
8 URA Zubia Santillana
 
Pertsona deskribapena idazteko txantiloia
Pertsona deskribapena idazteko  txantiloia    Pertsona deskribapena idazteko  txantiloia
Pertsona deskribapena idazteko txantiloia
 
lehen , orain, gero ariketak
 lehen , orain, gero ariketak lehen , orain, gero ariketak
lehen , orain, gero ariketak
 
5 maila 6 HARREMAN FUNTZIOA Anaya
5 maila  6 HARREMAN FUNTZIOA Anaya  5 maila  6 HARREMAN FUNTZIOA Anaya
5 maila 6 HARREMAN FUNTZIOA Anaya
 

Viewers also liked

Gutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertas
Gutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertasGutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertas
Gutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertasiralekontsultazerbitzua
 
Ziklo amaierako ebaluazio txostena zuzenketa
Ziklo amaierako ebaluazio txostena zuzenketaZiklo amaierako ebaluazio txostena zuzenketa
Ziklo amaierako ebaluazio txostena zuzenketairalekontsultazerbitzua
 
Ikasgeletan birziklatzeko arautegia zuzenduta
Ikasgeletan birziklatzeko arautegia zuzendutaIkasgeletan birziklatzeko arautegia zuzenduta
Ikasgeletan birziklatzeko arautegia zuzendutairalekontsultazerbitzua
 
Irakurketa klubarena gurasoentzat eurena.docx
Irakurketa klubarena gurasoentzat eurena.docxIrakurketa klubarena gurasoentzat eurena.docx
Irakurketa klubarena gurasoentzat eurena.docxiralekontsultazerbitzua
 

Viewers also liked (20)

Matrikulazio egiaztagiria 1(eredua)
Matrikulazio egiaztagiria 1(eredua)Matrikulazio egiaztagiria 1(eredua)
Matrikulazio egiaztagiria 1(eredua)
 
Kontsulta zerbitzua nola erabili3
Kontsulta zerbitzua nola erabili3Kontsulta zerbitzua nola erabili3
Kontsulta zerbitzua nola erabili3
 
Gutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertas
Gutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertasGutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertas
Gutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertas
 
3 bilera deia(2)
3 bilera deia(2)3 bilera deia(2)
3 bilera deia(2)
 
Hautaketa akta euskaraz gurea
Hautaketa akta euskaraz gureaHautaketa akta euskaraz gurea
Hautaketa akta euskaraz gurea
 
Ziklo amaierako ebaluazio txostena zuzenketa
Ziklo amaierako ebaluazio txostena zuzenketaZiklo amaierako ebaluazio txostena zuzenketa
Ziklo amaierako ebaluazio txostena zuzenketa
 
Dbh 2ko matrikula orri berria eredua
Dbh 2ko matrikula orri berria ereduaDbh 2ko matrikula orri berria eredua
Dbh 2ko matrikula orri berria eredua
 
Ikasgeletan birziklatzeko arautegia zuzenduta
Ikasgeletan birziklatzeko arautegia zuzendutaIkasgeletan birziklatzeko arautegia zuzenduta
Ikasgeletan birziklatzeko arautegia zuzenduta
 
4egiaztagiria
4egiaztagiria4egiaztagiria
4egiaztagiria
 
1akta
1akta1akta
1akta
 
Eskabide orria zuzenketa
Eskabide orria zuzenketaEskabide orria zuzenketa
Eskabide orria zuzenketa
 
Jabetze agiria (agiria)
Jabetze agiria (agiria)Jabetze agiria (agiria)
Jabetze agiria (agiria)
 
Aja zuzenduta
Aja zuzendutaAja zuzenduta
Aja zuzenduta
 
Aja jatorrizkoa
Aja jatorrizkoaAja jatorrizkoa
Aja jatorrizkoa
 
Matrikulazio egiaztagiria (jatorrizkoa)
Matrikulazio egiaztagiria (jatorrizkoa)Matrikulazio egiaztagiria (jatorrizkoa)
Matrikulazio egiaztagiria (jatorrizkoa)
 
Matrikulazio egiaztagiria (zuzenketa)
Matrikulazio egiaztagiria (zuzenketa)Matrikulazio egiaztagiria (zuzenketa)
Matrikulazio egiaztagiria (zuzenketa)
 
Irakurketa klubarena gurasoentzat eurena.docx
Irakurketa klubarena gurasoentzat eurena.docxIrakurketa klubarena gurasoentzat eurena.docx
Irakurketa klubarena gurasoentzat eurena.docx
 
Soldadura langilea (jatorrizkoa)
Soldadura langilea (jatorrizkoa)Soldadura langilea (jatorrizkoa)
Soldadura langilea (jatorrizkoa)
 
PBL eta ebaluazioa (jatorrizkoa)
PBL eta ebaluazioa (jatorrizkoa)PBL eta ebaluazioa (jatorrizkoa)
PBL eta ebaluazioa (jatorrizkoa)
 
Egitaraua (jatorrizkoa)
Egitaraua (jatorrizkoa)Egitaraua (jatorrizkoa)
Egitaraua (jatorrizkoa)
 

Similar to Murgia bh iko dokumentuak 6.tutoretza. soziograma

ARAZO EGOERAK
ARAZO EGOERAKARAZO EGOERAK
ARAZO EGOERAKtrutxete
 
Lh 2. modulua 16 17 eus
Lh 2. modulua 16 17 eusLh 2. modulua 16 17 eus
Lh 2. modulua 16 17 eusGorka Roman
 
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikak
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikakIkasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikak
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikakIrene Gonzalez
 
Helburuak eta edukiak
Helburuak eta edukiakHelburuak eta edukiak
Helburuak eta edukiakdidaktikaek
 
Ebaluatu ikasteko:Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa. Neus Sanmartí
Ebaluatu ikasteko:Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa. Neus SanmartíEbaluatu ikasteko:Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa. Neus Sanmartí
Ebaluatu ikasteko:Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa. Neus Sanmartíamaiafilo
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaXingola
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaXingola
 
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etalTrafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etalpatxigalarraga
 
1. trimestre. 7. saioa
1. trimestre. 7. saioa1. trimestre. 7. saioa
1. trimestre. 7. saioaJanireayesta
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 
Golden 5 eusk
Golden 5 euskGolden 5 eusk
Golden 5 eusktxiotxio
 
Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015
Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015
Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015Jokin Lacalle
 
Ikasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axular
Ikasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axularIkasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axular
Ikasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axularnaturzientziak1
 
KONPETENTZIEN EGIAZKO EBALUAZIOA
KONPETENTZIEN EGIAZKO EBALUAZIOAKONPETENTZIEN EGIAZKO EBALUAZIOA
KONPETENTZIEN EGIAZKO EBALUAZIOAbostkote5
 
Konpetentzien egiazko ebaluazioa
Konpetentzien egiazko ebaluazioaKonpetentzien egiazko ebaluazioa
Konpetentzien egiazko ebaluazioabostkote5
 
IKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANAK
IKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANAKIKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANAK
IKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANAKuzuxunago
 
Konpetentzien ebaluazioa
Konpetentzien ebaluazioaKonpetentzien ebaluazioa
Konpetentzien ebaluazioaMaria Galdeano
 

Similar to Murgia bh iko dokumentuak 6.tutoretza. soziograma (20)

Ikas kooperatiboa 2
Ikas kooperatiboa 2Ikas kooperatiboa 2
Ikas kooperatiboa 2
 
ARAZO EGOERAK
ARAZO EGOERAKARAZO EGOERAK
ARAZO EGOERAK
 
Lh 2. modulua 16 17 eus
Lh 2. modulua 16 17 eusLh 2. modulua 16 17 eus
Lh 2. modulua 16 17 eus
 
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikak
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikakIkasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikak
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikak
 
Helburuak eta edukiak
Helburuak eta edukiakHelburuak eta edukiak
Helburuak eta edukiak
 
Ebaluatu ikasteko:Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa. Neus Sanmartí
Ebaluatu ikasteko:Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa. Neus SanmartíEbaluatu ikasteko:Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa. Neus Sanmartí
Ebaluatu ikasteko:Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa. Neus Sanmartí
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 
Ikastea ez da hartzea
Ikastea ez da hartzeaIkastea ez da hartzea
Ikastea ez da hartzea
 
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etalTrafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etal
 
1. trimestre. 7. saioa
1. trimestre. 7. saioa1. trimestre. 7. saioa
1. trimestre. 7. saioa
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
Golden 5 eusk
Golden 5 euskGolden 5 eusk
Golden 5 eusk
 
Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015
Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015
Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015
 
Ikasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axular
Ikasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axularIkasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axular
Ikasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axular
 
Ae7
Ae7Ae7
Ae7
 
KONPETENTZIEN EGIAZKO EBALUAZIOA
KONPETENTZIEN EGIAZKO EBALUAZIOAKONPETENTZIEN EGIAZKO EBALUAZIOA
KONPETENTZIEN EGIAZKO EBALUAZIOA
 
Konpetentzien egiazko ebaluazioa
Konpetentzien egiazko ebaluazioaKonpetentzien egiazko ebaluazioa
Konpetentzien egiazko ebaluazioa
 
IKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANAK
IKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANAKIKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANAK
IKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANAK
 
Konpetentzien ebaluazioa
Konpetentzien ebaluazioaKonpetentzien ebaluazioa
Konpetentzien ebaluazioa
 

Murgia bh iko dokumentuak 6.tutoretza. soziograma

  • 1. PROBA SOZIOMETRIKOA Proba soziometrikoa erabiltzen dugu ikasgelaren talde-egitura (soziograma) nolakoa den jakiteko eta ikasle bakoitzak taldean zer posizio hartzen duen zehazteko (koadro soziometrikoa). Proba soziometrikoa isilpeko galdeketa da. Erantzun bakoitzaren lehenengo bi izenak hartuko ditugu kontuan, batez ere. Sekula ere ez zaizkie ikasleei emaitzak jakinaraziko, ezta gurasoei ere. 1. Posizio soziometrikoa Banakakoa da, eta definitzen du zenbat onespen eta gaitzespen lortu dituen norbaitek. Tutorearentzat interesgarriak dira taldearen barruan ikasleek hartzen dituzten posizio batzuk: a) “Izarra” edo liderra: onespen gehien jasotzen dituen ikaslea, nabarmen. b) “Eminentzia grisa”: bakartu xamarra, harremanak liderrarekin baino ez dituena; eragin handia du taldean, nahiz eta itxura batean hala iruditu ez. c) Arrunta: onespenak eta gaitzespenak jasotzen ditu; ikastaldeko kiderik gehienak dira honelakoak. d) Ez-onartua: d.1) Partzialki onartua ez den ikaslea: gaitzespen-kopuru handi esanguratsua duena (% 10 baino gehiago); hau da, gaitzespen gehiago ditu onespenak baino. d.2) Batere onartua ez den ikaslea: gaitzespenak baino jasotzen ez dituena; honen aurrean egotea gogaikarria izan ohi da, taldearentzat zein irakasleentzat. e) Bakartua: inork ez du aukeratzen, ezta baztertzen ere; berak ere ez du inor hautatzen (Soziograma batean nor den antzemateko, ikasleak galderak zuri uzteko askatasuna izan behar du, hautaketa-kopurua mugatu gabe). f) Baztertua: nahiz eta berak besteak aukeratu, bera ez du inork hautatzen. g) Polemikoa: onespen eta gaitzespen dezente jasotzen dituena; taldea zatitu egiten du, eta antilider gisa agertzen da; eragin eta ospe handi samarrak ditu. 2. Konfigurazio soziometrikoa Supraindibiduala da (ez banakakoa), eta gutxienez bi pertsona erlazionatzen ditu. Honako hauek dira garrantzitsuenak: a) Bikotea edo harreman diadikoa: Bi pertsonak (A eta B) elkar aukeratzen dute.
  • 2. b) Hirukia, hirukotea edo hiruren arteko harremana: A, B eta C-k elkar aukeratzen dute. c) Katea: A-k B aukeratzen du; B-k C aukeratzen du; C-k D aukeratzen du... eta horrela, hurrenez hurren. Elkarrekiko hautaketak gertatu daitezke, nahiz eta katearentzat beharrezkoak ez izan. d) Izarra: Kasu hau agertzen zaigu ikasle batek onespen asko jasotzen dituenean. Liderraren irudia islatzen du. Ikastaldearen ardatza da, eta, ondorioz, erabatekoa da haren eragina taldearen dinamikan. Ondoriozko egitura ez ezik, azpitaldeak eta azpitaldeen artean konexio-lana egiten duten ikasleak, izarren arteko erlazioak, ikasle baztertuen edo bakartuekin lotura-lana egiten dituzten ikasleak ere izan behar ditugu kontuan. 3. Proba-mota honen helburuak • Taldearen dinamikan benetako eragina izatea. • Taldearen kohesioa handitzea; bizikidetza eta lan eraginkorra sustatzea. • Bazterkeria eta bakarkeria saihestea, eta, ondorioz, talde-dinamikan integratzea ikasle gaitzetsiak, bakartuak eta irla-ikasleak. • Lantalde eraginkorragoak antolatzea. • Ikasgelaren martxa ona izan dadin, izarren laguntza lortzea. • Izarren arteko edo aurka ari diren azpitaldeen arteko kontaktu-bideak zehaztea. Gogoratu ikasleei ez diegula inondik inora ere emango emaitzen berri, ondorio larriak eragin genitzake eta. PROZEDURA: 5 etapa, gutxi gorabehera bereiziak 1. etapa Tutoreak esango die ikasleei gai jakin bati buruzko galderak egingo dizkiela (aisialdiaz, institutuko jarduera edo lanez, bizikidetzaz…), zer irizpide erabiliko dituen galderotan erantzuteko (“onespena”, “gaitzespena” edota “ezaxola”) eta zenbat erantzun eskatuko dizkien galdera bakoitzean. 2. etapa Ikastaldeari galderak egingo zaizkio. Hasieran, hitzalditxo batekin ekingo dio tutoreak jarduerari: bertan, teknika honen helburuak zein diren argitzen ahaleginduko da irakaslea, eta, bidenabar, ikasleen zalantzak eta gaizki-ulertuak argituko ditu. Gainera, ikasleak motibatzen saiatuko da zintzo eta argi erantzun dezaten, haien erantzunak oso
  • 3. garrantzitsuak direla nabarmenduko du, eta emaitzek isilpekoak izan behar dutela ziurtatuko du. Oso laburra izan behar du fase honek. Jarraian, orri zuri bat eman eta datu pertsonalak idazteko eskatuko die ikasleei. Gero, galdera/instrukzioak emango zaizkie (adibidez: “Lantalde bat osatzea gustatuko litzaizuke. Horretarako zer hiru ikaskide aukeratuko zenituzkeen adierazi: idatzi haien izenak zure lehentasunen arabera”). Baliteke ikasleren batzuek huts egin izana egun horretan ikastetxera (hurrengo egunean egingo dute bere aukera huts egin dutenek). Jakina, gelan ez dauden ikasle horiek ere aukeratu daitezke; beraz, komeni da ikasle guztien izenak arbelean idaztea (edo zerrenda batzuk eskura edukitzea), edo etorri ez direnenak behintzat. Handik aurrera, saihestu egin behar da ikasleek iruzkinik ozenki egitea, gaitzespenekin zerikusia dutenak batez ere. Etapa honek ordu-laurden inguru iraungo du. 3. etapa Matrize soziometrikoa egingo dugu. Matrizea sarrera biko taula bat da, ardatz bakoitzak ikasle adina lauki dituelarik. Nola bete behar den jakiteko, adibide bat emango dugu tutoretza-jardueraren azalpen hau amaitu ondoren. 4. etapa Soziograma eraikiko dugu: matrize soziometrikoan ageri diren emaitzak grafikoki adieraziko ditugu, eta, horrela, irudi esanguratsu bat lortu. Galdera bakoitzeko soziograma bat egin behar da. Hala, aukera izango dugu grafikoki ikusteko zein den taldearen egitura informala, zer komunikazio-kanal dauden, zenbat eta nolakoak diren ikastalde-barruko azpiegiturak, bai eta nor eta nolakoak diren taldeko kideak ere (kide arruntak, liderrak, persona bakartuak…). 5. etapa Soziograma interpretatu eta analizatuko dugu. Proba soziometrikoaren emaitzak aztertuta, bi ondorio orokor aurkituko ditugu: alegia, posizio soziometrikoak (liderra, pertsona bakartuak…) eta konfigurazio soziometrikoa. TUTOREARENTZAKO JARRAIBIDEAK Soziogramak erakusten digu zer-nolako harremanak dauden talde baten barruko banakoen artean, baina ez digu azaltzen zergatik sortu diren hala, ezta noiz arte iraungo duten ere. Ikasleei galdera laburrak eta soilak egiten zaizkie, jarduera batzuk egiteko orduan zer ikaskide hautatuko lituzketen jakiteko. Lehenengo galderari (“Norekin gustatuko litzaizuke ikasgelan eserita egotea eta eskolako lanak egitea?”) ematen zaizkion erantzunek erakutsiko digute nor diren ikaskide estimatuenak elkarrekin egin beharreko jardueretarako. Ikasle aukeratuen adimenak eta/edo gaitasunek eragin handia izaten dute hautatzeko orduan.
  • 4. Hirugarren galderaren erantzunek ikasleen arteko adiskidantza-maila azaleratuko dute: lehenengo galderan egindako aukerarekin bat etorriz gero, elkar hautatutako ikaskide horien arteko lotura indartuko dute; baina, hala ez bada, ikasketa- eta lan-kontuetarako berariazko interesa ikusaraziko diegu, afektibitate-lehentasun pertsonalekin inolako zerikusirik eduki gabe. Bosgarren galderan, gaitzespena adieraziko dute. Hobe da galderari garrantzia kentzea eta behin eta berriz ez errepikatzea, erantzun bat lortzeko trabarik izan ez dezagun. Hori guztiori zuzentzeko, sarrera biko hiru matrize soziometriko beharko ditugu –hots, taula bat galdera bakoitzeko–, bi ardatzetan ikasleen izenak dituztenak. Haietan, marka batez seinalatuko ditugu bakoitzari dagozkion onespenak eta gaitzespenak. Taularen beheko aldean, ikasle bakoitzak zenbat onespen eta gaitzespen izan dituen apuntatuko dugu. Amaitzeko, ikasgelaren egitura dinamikoa (soziograma) zehazteko, galdera bakoitzaren adierazpen grafikoaz baliatu behar gara, aldagai bakoitzarentzat ikur desberdinak erabilita. Mutila: Neska: ⊕ Onespena edo gaitzespena: ⇒ Elkarrekiko onespena edo gaitzespena: ⇔ EZETZ IGARRI NOR DEN (Roman eta Pastor, 1979; moldatua) Portaeraren bereizgarrien edo ezaugarrien gaineko deskribapen laburrak dira. Ikasle bakoitzak adierazi behar du nor den emandako deskribapenarekin lotura gehien duen ikaskidea. Enuntziatuak ezaugarri hauei dagozkie: begirunea, lankidetza, gizarte-kontuekiko kezka, laguntza, erantzukizuna...
  • 5. ZER-NOLAKO HARREMANAK DAUZKAGU? Izen-abizenak: Taldea: 1. Gelako lanetan jarduteko, noren alboan egon nahiko zenuke eserita? Idatzi ikaskide horren izen-abizenak. ……………………………………………………………………………………….. 2. Zergatik? ………………………………………………………………………………………. ………………………………………………………………………………………. ………………………………………………………………………………………. ………………………………………………………………………………………. 3. Gelakideen artean, nor aukeratuko zenuke txango batera edo festa batera joateko, elkarrekin irteteko… Idatzi izen-abizenak. ………………………………………………………………………………………. ………………………………………………………………………………………. ………………………………………………………………………………………. ………………………………………………………………………………………. 4. Zergatik? ………………………………………………………………………………………. ………………………………………………………………………………………. ………………………………………………………………………………………. ………………………………………………………………………………………. 5. Nor EZ zenuke aukeratuko gelan alboan esertzeko edo elkarrekin irteteko? Idatzi izen-abizenak. ………………………………………………………………………………………. ………………………………………………………………………………………. ………………………………………………………………………………………. ……………………………………………………………………………………….
  • 6. MATRIZE SOZIOMETRIKOA (Taula soziometrikoa) Galderaren zenbakia: _____ ONESPENAK EDO GAITZESPENAK Onespenak guztira Gaitzespenak guztira
  • 7. EZETZ IGARRI NOR DEN Izen-abizenak: Taldea: Igarri nor den deskribapen bakoitzari hobeto egokitzen zaion ikaskidea, eta idatzi aldamenean haren IZEN-ABIZENAK: 1. Gainerakoei gauzak nola egin erakusten die, eta besteek berarengana jotzen dute laguntza eske: 2. Gauza asko ekartzen ditu etxetik ikasgelara. Gauza horiek klasea interesgarriago egiten laguntzen dute. 3. Behar izanez gero, gustura uzten dizkie ikaskideei arkatzak, liburuak, materiala…. Kezkatzen da ikaskideez. 4. Arauak arduraz betetzen ditu, eta, horregatik, nekez egiten du hutsik. 5. Kontu handia hartzen du materiala ez hondatzean. 6. Berezia da, lana ondo egiten duelako. 7. Nor edo nor besteei buruz gaizki esaka arituz gero, ia-ia beti egiten du haien alde. Uste du bidegabekoa dela jendeaz ezkutuan hitz egitea.