SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
IKASLE LAGUNTZAILEA
HAZKUNDE PERTSONALA ETA BIZIKIDETZA HOBETZEKO
PROGRAMA
ATARIKOA
Bilboko Maristak Ikastetxean ikasleen arteko laguntza sustatu nahi dugu, Ikasle
Laguntzailearen programaren bitartez, bizikidetza hobetzeko eta bide batez
lankidetzaren eta bakearen kultura sortzeko. Berdinen arteko sistema da; hala, ikasle
talde bat sortu nahi dugu zenbait ikaskiderekin elkarlanean aritzeko, ikaskide horiek
bideratzeko babesgabe edo galduta sentitzen direnean, edo ikasteko zailtasunak edo
besteekin harreman normalak izateko zailtasunak dituztenean.
Ikasgeletan, eskolako jardueretan eta eskolaz kanpoko jardueretan aplikatuko da
programa. Horrela, ikasle laguntzaileak ikasgelako zenbait jardueraren nondik norakoak
azaldu diezazkioke beste ikasleren bati, edo lagun talde batean integratu, etxera
bueltatzean lagundu, edo, ikasle hori gaixorik balego, etxera joan bisita egiteko eta
apunteak eramateko. Ikasle laguntzaileak, beraz, taldeko kideez arduratzen dira, eta
taldekideen arteko bizikidetzaz.
LAGUNTZA MOTAK
 Laguntza akademikoa: Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko, atazak
ebazteko eta lana planifikatzeko.
 Talde laguntza: Talde txikiko lidergoan oinarritutako laguntza.
 Gatazken aurreko laguntza: Gatazka egoeretan aplikatzekoa (ikasle bakartiak,
taldeak baztertutakoak, etorri berriak, banakoen edo taldeen arteko ika-mikak eta
liskarrak, berdinen arteko tratu txarrak, irainak…).
IKASLE LAGUNTZAILAREN FUNTZIOAK
 Gatazkaren bat denean, tartean daudenen arteko akordioak bilatzeko hartzen du
parte (iritzia eman gabe).
 Ikasle berriak taldean integratzeaz arduratzen da, ikasgelan eta zentroan.
 Beren kezkak, atsekabeak, zalantzak, arazoak… partekatu beharra duten ikaskideez
arduratzen da, jaramon egiten die eta babesten ditu.
 Esku hartze zuzena du ikasgelan: jarduerak egiten eta ikasten laguntzen du, eta
taldean lider rola jokatzen du.
 Dituen ezagutzak partekatu egiten ditu: zer estrategia erabili jarduerak edo atazak
burutzeko, zer teknika erabili ikasteko...
PROFILA
Laguntzaile izateko aukeratutako ikasleek eragin positiboa izan behar dute taldean. Eta
honako ezaugarri hauek izan behar dituzte: enpatia, tolerantzia, besteekiko begirunea,
besteei jaramon egiteko prestasuna, konfiantzazko laguna izateko prestasuna, gatazkak
daudenean parteen artean negoziatzeko gaitasuna, komunikatzeko trebetasuna, ikasteko
erantzukizuna, eta arazoak edo gatazkak bideratzeko sormena.
ONURAK
Elkarrizketa hobesteko jarrera sustatzea.
Ikasleen autoestimua hobetzea.
Gatazkak gutxitzea, eta, gatazka gertatuz gero, denak gogobetetzeko moduan
konpontzea.
Diziplina neurriak gutxitzea (zuzentzaileak, zigortzaileak…).
Taldean ikasteko eta lan egiteko orientatzea.
Ikasleek aktiboago eta arduratsuago parte hartzea.
Bizikidetza eta giroa hobetzea.
Ikastaldearen elkartasuna handiagoa izatea.
Bakearen kultura sustatzea.
EMAN BEHARREKO PAUSOAK
1. pausoa: programa zertan eta zertarako den azaldu ikasleei. Ikasle laguntzaileak
nortzuk izango diren aukeratu. Ikasle laguntzailearen rola zertan den azaldu (zer
funtzio dituen). Profila betetzen duten ikasleei boluntario aurkez daitezela eskatu.
2. pausoa: Programaren funtzionamendua familiei jakinarazi. Horrez gain, ikasle
laguntzaileen familiei baimena eta adostasuna eskatu.
3. pausoa: Ikasle laguntzaileak eginkizun berrietan trebatu (ikasle laguntzaileek bi
egunetan jasoko dute prestakuntza hori, ikasturtean zehar, eskola orduetan).
4. pausoa: Programa zabaldu: kartelak, triptikoak, hitzaldiak, proiekzioak… erabilita.
5. pausoa: Jarraipena egin eta ebaluatu (aldizka, programan parte hartzen duten
irakasleek ikasle laguntzaileekin izango dituzte bilerak, aztertzeko zer zailtasun
dituzten eta nola garatzen ari diren laguntzak).

More Related Content

Similar to Ikasle laguntzailea zuzen

Practicum2
Practicum2Practicum2
Practicum2idurre
 
4. saioa partekatutako irakaskuntza
4. saioa partekatutako irakaskuntza  4. saioa partekatutako irakaskuntza
4. saioa partekatutako irakaskuntza naturzientziak1
 
Dossierra pdf (1)
Dossierra pdf (1)Dossierra pdf (1)
Dossierra pdf (1)Liiide
 
Printzipioakbalioaketaezaugarriak
PrintzipioakbalioaketaezaugarriakPrintzipioakbalioaketaezaugarriak
PrintzipioakbalioaketaezaugarriakAlaira Maps
 
Bikoteka irakurtzen. Marko orokorra
Bikoteka irakurtzen. Marko orokorraBikoteka irakurtzen. Marko orokorra
Bikoteka irakurtzen. Marko orokorrabnhizkuntzak
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 
Bikoteka irakurtzen 10-11_euskeraz
Bikoteka irakurtzen 10-11_euskerazBikoteka irakurtzen 10-11_euskeraz
Bikoteka irakurtzen 10-11_euskerazsanandresherrieskola
 
Hezkuntza: Altxor Ezkutua
Hezkuntza: Altxor EzkutuaHezkuntza: Altxor Ezkutua
Hezkuntza: Altxor EzkutuaLaiene Molina
 
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpenaHezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpenaLaiene Molina
 
Pere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpetaPere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpetainigoarregiartola
 
Urteko bizikidetza plana aurkezpena definitivo
Urteko bizikidetza plana aurkezpena definitivoUrteko bizikidetza plana aurkezpena definitivo
Urteko bizikidetza plana aurkezpena definitivoIrene Gonzalez
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroaLiiide
 

Similar to Ikasle laguntzailea zuzen (20)

Practicum2
Practicum2Practicum2
Practicum2
 
4. saioa partekatutako irakaskuntza
4. saioa partekatutako irakaskuntza  4. saioa partekatutako irakaskuntza
4. saioa partekatutako irakaskuntza
 
Dossierra pdf (1)
Dossierra pdf (1)Dossierra pdf (1)
Dossierra pdf (1)
 
Printzipioakbalioaketaezaugarriak
PrintzipioakbalioaketaezaugarriakPrintzipioakbalioaketaezaugarriak
Printzipioakbalioaketaezaugarriak
 
Bikoteka irakurtzen. Marko orokorra
Bikoteka irakurtzen. Marko orokorraBikoteka irakurtzen. Marko orokorra
Bikoteka irakurtzen. Marko orokorra
 
BIKOTEKA IRAKURTZEN.ppt
BIKOTEKA IRAKURTZEN.pptBIKOTEKA IRAKURTZEN.ppt
BIKOTEKA IRAKURTZEN.ppt
 
AZALPENA EUSKERAZ.ppt
AZALPENA EUSKERAZ.pptAZALPENA EUSKERAZ.ppt
AZALPENA EUSKERAZ.ppt
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Ba dozak 13 urte!
Ba dozak 13 urte! Ba dozak 13 urte!
Ba dozak 13 urte!
 
Bidelaguna informazioa gurea
Bidelaguna informazioa gureaBidelaguna informazioa gurea
Bidelaguna informazioa gurea
 
Bikoteka irakurtzen 10-11_euskeraz
Bikoteka irakurtzen 10-11_euskerazBikoteka irakurtzen 10-11_euskeraz
Bikoteka irakurtzen 10-11_euskeraz
 
Hezkuntza: Altxor Ezkutua
Hezkuntza: Altxor EzkutuaHezkuntza: Altxor Ezkutua
Hezkuntza: Altxor Ezkutua
 
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpenaHezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
 
Hezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektuaHezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektua
 
Pere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpetaPere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpeta
 
Urteko bizikidetza plana aurkezpena definitivo
Urteko bizikidetza plana aurkezpena definitivoUrteko bizikidetza plana aurkezpena definitivo
Urteko bizikidetza plana aurkezpena definitivo
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 
Laguntza zerbitzuak
Laguntza zerbitzuakLaguntza zerbitzuak
Laguntza zerbitzuak
 
Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
 
Bizidiketza jatorrizkoa
Bizidiketza jatorrizkoaBizidiketza jatorrizkoa
Bizidiketza jatorrizkoa
 

Ikasle laguntzailea zuzen

  • 1. IKASLE LAGUNTZAILEA HAZKUNDE PERTSONALA ETA BIZIKIDETZA HOBETZEKO PROGRAMA ATARIKOA Bilboko Maristak Ikastetxean ikasleen arteko laguntza sustatu nahi dugu, Ikasle Laguntzailearen programaren bitartez, bizikidetza hobetzeko eta bide batez lankidetzaren eta bakearen kultura sortzeko. Berdinen arteko sistema da; hala, ikasle talde bat sortu nahi dugu zenbait ikaskiderekin elkarlanean aritzeko, ikaskide horiek bideratzeko babesgabe edo galduta sentitzen direnean, edo ikasteko zailtasunak edo besteekin harreman normalak izateko zailtasunak dituztenean. Ikasgeletan, eskolako jardueretan eta eskolaz kanpoko jardueretan aplikatuko da programa. Horrela, ikasle laguntzaileak ikasgelako zenbait jardueraren nondik norakoak azaldu diezazkioke beste ikasleren bati, edo lagun talde batean integratu, etxera bueltatzean lagundu, edo, ikasle hori gaixorik balego, etxera joan bisita egiteko eta apunteak eramateko. Ikasle laguntzaileak, beraz, taldeko kideez arduratzen dira, eta taldekideen arteko bizikidetzaz. LAGUNTZA MOTAK  Laguntza akademikoa: Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko, atazak ebazteko eta lana planifikatzeko.  Talde laguntza: Talde txikiko lidergoan oinarritutako laguntza.  Gatazken aurreko laguntza: Gatazka egoeretan aplikatzekoa (ikasle bakartiak, taldeak baztertutakoak, etorri berriak, banakoen edo taldeen arteko ika-mikak eta liskarrak, berdinen arteko tratu txarrak, irainak…). IKASLE LAGUNTZAILAREN FUNTZIOAK  Gatazkaren bat denean, tartean daudenen arteko akordioak bilatzeko hartzen du parte (iritzia eman gabe).  Ikasle berriak taldean integratzeaz arduratzen da, ikasgelan eta zentroan.  Beren kezkak, atsekabeak, zalantzak, arazoak… partekatu beharra duten ikaskideez arduratzen da, jaramon egiten die eta babesten ditu.  Esku hartze zuzena du ikasgelan: jarduerak egiten eta ikasten laguntzen du, eta taldean lider rola jokatzen du.  Dituen ezagutzak partekatu egiten ditu: zer estrategia erabili jarduerak edo atazak burutzeko, zer teknika erabili ikasteko...
  • 2. PROFILA Laguntzaile izateko aukeratutako ikasleek eragin positiboa izan behar dute taldean. Eta honako ezaugarri hauek izan behar dituzte: enpatia, tolerantzia, besteekiko begirunea, besteei jaramon egiteko prestasuna, konfiantzazko laguna izateko prestasuna, gatazkak daudenean parteen artean negoziatzeko gaitasuna, komunikatzeko trebetasuna, ikasteko erantzukizuna, eta arazoak edo gatazkak bideratzeko sormena. ONURAK Elkarrizketa hobesteko jarrera sustatzea. Ikasleen autoestimua hobetzea. Gatazkak gutxitzea, eta, gatazka gertatuz gero, denak gogobetetzeko moduan konpontzea. Diziplina neurriak gutxitzea (zuzentzaileak, zigortzaileak…). Taldean ikasteko eta lan egiteko orientatzea. Ikasleek aktiboago eta arduratsuago parte hartzea. Bizikidetza eta giroa hobetzea. Ikastaldearen elkartasuna handiagoa izatea. Bakearen kultura sustatzea. EMAN BEHARREKO PAUSOAK 1. pausoa: programa zertan eta zertarako den azaldu ikasleei. Ikasle laguntzaileak nortzuk izango diren aukeratu. Ikasle laguntzailearen rola zertan den azaldu (zer funtzio dituen). Profila betetzen duten ikasleei boluntario aurkez daitezela eskatu. 2. pausoa: Programaren funtzionamendua familiei jakinarazi. Horrez gain, ikasle laguntzaileen familiei baimena eta adostasuna eskatu. 3. pausoa: Ikasle laguntzaileak eginkizun berrietan trebatu (ikasle laguntzaileek bi egunetan jasoko dute prestakuntza hori, ikasturtean zehar, eskola orduetan). 4. pausoa: Programa zabaldu: kartelak, triptikoak, hitzaldiak, proiekzioak… erabilita. 5. pausoa: Jarraipena egin eta ebaluatu (aldizka, programan parte hartzen duten irakasleek ikasle laguntzaileekin izango dituzte bilerak, aztertzeko zer zailtasun dituzten eta nola garatzen ari diren laguntzak).