1. Erakuslehio-apainketa eta merkatariza diseinua
1. GAIA. MERCHANDISING-a
11 MERKATARITZAMERKATARITZA
1.1 Merkataritza kontzeptua
Irabazteko asmoz egiten den ondasun eta zerbitzuen eskualdatzea da merkataritza.
Definiziotik horretatik, alderdi hauek azpimarratuko ditugu:
Lehenik, merkataritzak ez du ezer ekoizten, zerbait eskualdatzen du.
Bigarrenik, merkataritzak ekoizle eta kontsumitzaileen arteko bitartekaritza-lana
egiten du banaketa-kanalean.
Erlazionatutako konzeptuak:
1. Banaketa-kanala: banatzaile edo bitartekariez osatuta, ez ekoizleak,
kontsumitzaileak ez da ere. Bi motakoak izan daitezke:
- Handizkariak edo Handizkako merkatariak: Azken kontsumitzaileari saltzen ez dion
bitartekaria, beste ekoizle beti edo beste bitartekari bati (handizkari, txikizkari edo
komisiodun bati) saltzen diona.
- Txkizkariak edo Xehekariak edo txikizkako edo xehekako merkatariak:
Produktuak azken kontsumitzaileari saltzen dizkionak.
2. Banaketa-sarea: ekoizleak erabiltzen duen banaketa kanal multzoa edo taldea.
3. Zuzeneko salmenta: ez dago banaketa-kanala, bitartekaririk gabe.
Azkenik, eskualdatze horretatik irabaziak izateak ezinbesteko garrantzia dauka
merkataritza-enpresek bizirik irauteko.
Gizabanakoen historian, betidanik egin dira merkataritzatik eratorritako jarduerak. Antzina,
dirurik ez zegoenean, abeltzainek eta baserritarrek elkarren artean trukatzen zituzten produktuak.
Horren ostean, artisauak eta era guztietako azokak ere agertu ziren.
2. Erakuslehio-apainketa eta merkatariza diseinua
Azoka-egunen arteko denboran ase gabe geratzen ziren beharrei erantzuteko, biltegiak edota
denda txikiak agertu ziren. Hala, oinarrizko produktuak salgai paratzen zituen txikizkako
merkataritza agertu zen. Horixe da gure egunotara heldu den merkataritzaren jatorria.