SlideShare a Scribd company logo
1 of 54
Zer da informatika? 
Informatika hitza INFOR (informazioa) eta MATIKA (automatikoa) 
hitzetatik dator, eta honela defini daiteke: 
Informazioa automatiko eta arrazoizko eran tratatzen duen zientzia. 
Beste definizio bat, honakoa izan liteke: 
Ordenagailuekin zerikusia duen guztia ikertu eta irakasteaz arduratzen den 
zientzia.
INFORMATIKAREN 
HISTORIA
Informatikaren historia 
Informatika dirudien baino askoz ere zaharragoa da. 2.000 urte K.a., gizakiak 
kalkuluak egiteko erabili zuen lehenengo makina egin zen: abakoa. Orduz 
geroztik bilakaera etengabea izan da. Dena den, benetako iraultza XX. 
mendearen erdian hasi zen: 
Abakoa (2000 K.a.) kalkulu automatikoak egiteko gizakiak erabili zuen lehenengo 
makina dugu: 
- Abakoaren erabilera azaltzen duen bideoa: 
http://www.youtube.com/watch?v=tIGrYRGtngg 
- Abakoaren erabileraren adibidea: 
http://www.youtube.com/watch?v=sEvJ2sKIb6U&feature=
Babbageren makina (1832) 
segidako eragiketak egiteko gai 
zen lehenengo kalkulagailua 
izan zen. Bere tamaina handi 
samarra zen: 
Mark I (1944) lehenengo ordenagailua izan 
zela esan daiteke. Osagai elektriko eta 
mekanikoz osatuta zegoen. Howard Aitkenek 
asmatu zuen eta izugarrizko tamaina zeukan 
(5 tona inguruko pisua)
Eniac-ek (1945) balbulak (elektriko osagai 
bat) erabili zituen lehenengo ordenagailua 
dugu. Hau dela eta, aurrekoa baino askoz 
ere azkarrago zebilen. Hala ere, tamainak 
izugarria izaten jarraitzen zuen: 
Eniac ostean Mark II, Mark III eta Mark IV 
ordenagailuak agertu ziren (1951). 
Kalkuluak egiteko balbulez bakarrik 
(marrazkian agertzen diren bezalakoak) 
baliatzen ziren:
1958an osagai elektriko eta elektroniko berriak sortzen dira (transistoreak eta 
txip-ak). Geroago (1969) mikroprozesadoreak sortuko dira, oso garrantzitsua 
den osagai bat. Gaur egungo ordenagailuetan, mikroprozesadorea 
ordenagailuaren burmuina da: 
1980 inguruan ordenagailu pertsonalak (etxerako ordenagailu merkeak) 
sortzen hasi ziren. Besteak beste, Spectrum eta Commodore ordenagailuak. 
Batzuetan monitore bariko ordenagailuak ziren, hau da, telebistarekin 
konektatu behar ziren:
Spectrum eta Commodore ostean, 
benetako lehenengo ordenagailu 
pertsonala etorriko da. Lehenengo 
PC-ak dira (Personal Computer, 
Ordenagailu Pertsonala). Ez zuten 
gaur egungo Windows sistema 
eragilea erabiltzen, baizik eta 
Microsoft MS-DOS (erabiltzeko zaila 
zen sistema eragilea intuitiboa ez 
zelako; izen ere, ez baitzuen leiho eta 
marrazkirik erabiltzen): 
Informatika eta ordenadoreen historia kontatuko digu pertsonaia oso 
ezagun batek ondorengo bideoan: 
Informatikaren historia humore pixkatekin
1990az geroztik beste iraultza bat hasiko da. Multimedia kontzeptua (irudi eta soinua 
erabiltzeko ahalmena ordenagailuaren bidez) sortuko da. Internet ere sortuko da 
(horrela, beste ordenagailu batzuetan gordeta dagoen informazioa lortzeko aukera 
dugu eta beste pertsona batzuekin informazioa trukatzeko aukera ere eskaintzen digu 
Internetek):
Zer da ordenagailua? 
Ordenagailua honela defini daiteke: 
Informazio-kopuru handia gordetzeko 
eta prozesatzeko gai den makina 
elektronikoa. Eta hau guztia era azkar 
eta eraginkorrean. 
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
HARDWAREA eta SOFTWAREA 
ordenagailua 
ordenagailuaren 
barrutik dela 
atal logikoa da, 
esan dezakegu, 
hau da, 
haren atal 
ordenagailuan 
fisikoa da. Atal 
ukitu ezin 
nagusiena kutxa 
daitekeen guztia: 
edo PUZ-a 
programak eta 
(CPU) da. 
datuak.
Ordenagailua 
Sarrera-irteerako 
periferikoak 
(eta biltegiragailuak) 
Sarrerako 
periferikoak 
Irteerako 
periferikoak 
CPU 
Memoria
Ordenagailuaren osagai fisikoak 
• CPUa: ordenagailuaren burmuina da. 
Datuen prozesaketaz eta beste 
gailuen kontrolaz arduratzen da. 
• Memoria: CPUak erabiliko duen 
informazio guztia metatzen da 
bertan. 
• Periferikoak edo ordenagailuaren 
kanpoko osagai fisikoak. Bere 
funtzioaren arabera: sarrerakoak, 
irteerakoak edo sarrera-irteerakoak 
izan daitezke (biltegiragailuak ere 
bai)
Unitate zentralaren barrua konplexu samarra da. 
Besteak beste, bere barruan ditugu: 
• elikatze-iturria 
• oinarrizko plaka 
• prozesadorea (CPU) 
• RAM memoria 
• zabalkuntza-txartelak 
• Barruan ere biltegiratze unitateak 
(disko gogorra eta CD/DVD-unitatea) 
aurki ditzakegu.
MEMORIA 
Bi memoria mota daude: 
- RAM(Random Access Memory) memoria: 
ordenagailuaren memoria nagusia da. CPUak 
behar duen informazioa metatzen joaten da. 
Berak behar dituen datuak idazten ditu 
memorian, eta bertatik irakurtzen. Bere edukia 
hegazkorra da, hau da, ordenagailua 
itzalitakoan edukia galtzen du. 
- ROM(Read Only Memory) memoria: 
ordenagailuaren fabrikatzaileek bere 
datu teknikoak grabatzeko erabiltzen 
duen dispositiboa da. Prozesadoreak 
bere edukia irakur dezake, baina ez 
aldatu edo idatzi. Ordenagailua itzali 
arren, ez du edukia galtzen.
PERIFERIKOAK 
Hiru motatako periferikoak daude: 
- SARRERAKOAK: ordenagailuari prozesatu beharreko datuak 
ematea ahalbidetzen digute. 
- IRTEERAKOAK: ordenagailuak, informazioaren prozesaketa 
egin ondoren, bere emaitzak guri (erabiltzaileari) helarazteko 
dira. 
- SARRERA-IRTEERAKOAK: ordenagailuari datuak emateko 
eta berak emaitzak itzultzeko erabiltzen dira. Hauen barruan 
biltegiragailuak ere kontatu ditzakegu.
SARRERAKO DISPOSITIBOAK 
Teklatua 
Eskanerra 
Webcam 
Mikrofonoa 
Marrazketako 
tableta 
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten 
Sagua 
Joysticka
IRTEERAKO PERIFERIKOAK 
Inprimagailua 
Bozgorailuak 
plotterra 
Pantaila
SARRERA/IRTEERAKO PERIFERIKOAK 
RRoouutteerrrraa Modema Ukipen-pantaila
Sarrera/irteera periferikoen artean, BILTEGIRAGAILUAK 
aurki ditzakegu
Softwarea aztertuz, zenbait motatakoa izan daiteke. 
Hiru dira garrantzitsuenak: 
• Sistema eragilea. Osagai nagusia da. Makina eta gailu 
periferikoak kontrolatzeko eragiketak egiten ditu 
etengabe. Komunikazioaz arduratzen da. Ordenagailuari 
instalatu behar zaion gutxienezko programa da. 
Adibidez: Windows, Linux eta Mac OS. 
• Driver edo kontrolagailuak. Programa txikiak dira, eta 
sistema eragilea eta ordenagailuarekin konektatutako 
dispositiboak lotzen dituzte. 
• Programak edo aplikazioak. Ofimatika-paketea, 
nabigatzaileak, soinu editorea, diseinu grafikoko 
programak, audio edo bideo -editoreak, posta 
elektronikoko bezeroak, etab.
Dispositibo batzuen 
ezaugarriak
Pantaila 
Era errazean sortzen dira irudiak monitorean. Monitore baten 
pantaila oso puntu txikiez osatuta dago, pixel-ak. Pixel hauek 
honako oinarrizko kolore hauen bidez aktiba daitezke (gorria, 
berdea eta urdina). Hiru kolore hauen nahasketaren bidez 
(intentsitate desberdinak erabiliz), beste edozein kolore 
irudikatzea posible da. Horrela, pantailan ikus dezakegun 
edozer, oso puntu txikiez osatuta dago. Puntu hauek hain 
dira txikiak, ezen ezin baitira ikusi lupa erabiltzen ez badugu. 
Kontuan hartzekoa monitorearen bereizmena da, hots, irudiak ikusteko 
erabiltzen den pixel-kopurua. 
Gehien erabiltzen diren bereizmenak honako hauek dira: 
640 X 480 normalean 14”-ko monitoreetan erabiltzen da 
800 X 600 normalean 14” eta 15”-ko monitoreetan erabiltzen da 
1024 X 768 normalean 15” eta 17”-ko monitoreetan erabiltzen da 
1280 X 960 normalean 17” eta 21”-ko monitoreetan erabiltzen da 
Zenbat eta bereizmen handiago, orduan eta txikiago ikusten dira objektuak (hau 
da, gauza gehiago ikus daitezke pantailan). Bereizmena ondo aukeratu behar da; 
helburua gauza asko ikustea da baina tamaina egokian. 
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
Disko gogorra 
Disko gogorra azpidisko edo plater batzuez, bata bestearen gainean, osatuta dago karkasa baten barruan. 
Karkasa hori airearekiko eta hautsarekiko iragazgaitza da. Platerek 5 eta 13,3 cm bitarteko diametroa daukate. 
Plater bakoitzak 2 alde dauzka. Alde bakoitzean irakur-idazketarako buru bat dago, beso batean jarrita.
Funtzionamendua 
Disko gogorraren irakurketa/ idazketa 
prozesua, garai bateko “tokadiskoena” 
bezalakoa da. 
Informazioa (programak eta datuak), 
pistetan gordetzen da. 
Pistak: diskoaren azalean dauden 
zirkunferentzia zentrokideak dira. 
Aldi berean, plater bakoitza, sektoretan 
banatuta dago, pizza bat bailitzan. 
(Pizza zati1 = Sektore 1) 
Platera sektore eta pistatan zatituz gero, 
informazio bilaketak errazten dira.
Beraz, daturen bat irakurri edo idazteko garaian, 
nahikoa da zein platereko, zein sektoretako zein 
pistatan kokatzen den adieraztea. 
Adb: 
Lehen platereko lehen sektoreko laugarren pistan 
gordeko litzateke informazioa.
Irakur-idazketarako burua plater gainean egoten da platera ukitu barik, hau da, flotatzen, gutxi gorabehera 0,5 
mikrara. Plater eta irakur-idazketarako buruaren artean inongo partikularik sartzea saihestu behar da. Ondoko 
irudian ikus daitezke ohiko partikula batzuen tamaina eta plater eta irakur-idazketarako buruaren arteko 
distantzia: 
Halako partikula bat plater eta irakur-idazketarako buruaren artean sartzen bada bi osagaiek, hau da, platerak 
eta irakur-idazketarako buruak, konpondu ezinezko kaltea jasango dute. Horregatik, disko gogorrak babestuta 
daude karkasa batean hermetikoki itxita. Beraz, garrantzitsua da karkasa hori ez irekitzea. 
Ikusi bideo bat Internet helbide honetan: 
http://www.youtube.com/watch?v=Y7U8M6UsEwE
Ikus dezagun zelan idazten diren datuak disko gogorrean: 
Irakur-idazketarako buruan dagoen elektroiman baten bidez idazten dira datuak diskoaren azalean. 
Irakur-idazketarako buruaren elektroimana 
Diskoaren azala 
Fitxategi bat gordetzeko agindua ematen dugunean, adibidez Word programatik, ordenagailuak korronte 
elektrikoa bidaltzen dio elektroimanari. Orduan, eremu magnetikoa sortuz, elektroimanak diskoaren 
azalaren ezaugarri batzuk aldatu egiten ditu.
Eremu magnetikoak diskoaren azala magnetizatu egiten du. Orduan, dipolo bat sortzen da, hau da, 
ipar--poloa eta hego-poloa daukan gune bat, iman batean gertatzen den moduan. 
Dipolo hauek zelan dauden orientatuta, BIT izeneko gauza bat lortzen da, bi balore eduki ditzakeena: 0 
ala 1. 
0 balorea daukan BITa 1 balorea daukan BITa
CD/DVDa 
CD/DVD-ROMa aluminiozko disko islatzailea da plastiko gardenezko bi geruzek babestuta. Aluminiozko 
zatian gordetzen da informazioa. 
Grabazio-prozesua ezberdina da disko gogor edota disketearekin konparatuta. Grabazioa pitzadura-multzoak 
osatuz egiten da (pitzadura dagoenean 0a daukagu eta pitzadura ez dagoenean 1a). Laser-igorgailu batek izpi 
bat bidaltzen du diskoaren azalaren kontra. Izpi hau era batean isladatzen da pitzadura dagoenean eta beste era 
batean pitzadurarik ez dagoenean; horrela detektatzen dira 0ak eta 1ak.
CD/DVD-ROMean gordetzen den informazioa eramangarria da, hau da, ordenagailu batetik beste batera erraz 
garraia daiteke, ia ordenagailu guztiek CD/DVD-ROM unitatea baitaukate.
Inprimagailuak 
Irteerako gailu hau ordenagailuz egiten diren dokumentuak paperean inprimatzeko 
erabiltzen da. 
Hiru inprimagailu-mota daude: matriziala, tinta-txorrozkoa eta laserra. 
Laser inpresora 
Inpresora matriziala Tinta-txorrozko inpresora
Inprimagailua eta unitate zentrala konektatzeko era ondorengoa da (nahiz eta gaur egun USB konektorea asko 
erabiltzen hasi den): 
Inprimagailura 
Horretaz gain, inprimagailua “elektrizitate asko” behar duen gailua da. Horrek esan nahi du entxufe batekin 
konektatu behar dela.
Konektore desberdinak
Modema eta routerra 
Modema telefono-lineen bidez edo ADSL lineen bidez ordenagailu arteko komunikazioa sortzeko 
erabiltzen da. Beroni esker, telefonoek erabiltzen dituzten linea berberak erabiliz ordenagailuek 
informazioa truka dezakete haien artean. Beraz, Internet sarean sartzeko ezinbestekoak ditugu 
modemak. 
Telefono-lineen bidez bidaitzen duen informazioa analogikoa da; ordenagailuak, ordez, maneiatzen 
duen informazioa digitala da. Modemak informazio digitala informazio analogiko bihurtu eta 
informazioa transmititu egiten ditu. Alderantzizko lana ere egiten du: telefono-lineatik datorren 
informazio analogikoa jaso eta digital bihurtu. Ikus dezagun marrazki bat:
Modema eta routerra 
Badago beste gailu bat modemaren antzekoa dena: routerra. 
Modem baten ezaugarririk garrantzitsuena abiadura da. Aipatutako abiadura neurtzeko bps (bits 
segunduko, geroago ikusiko dugu zer den bit-a) erabiltzen da. 
EZBERDINTASUNAK 
MODEM ROUTER 
•Ordenagailu bakarra 
konekta daiteke. 
•Ordenagailu bat baino 
gehiago konekta daitezke. 
•Lehen aldiz konexioa 
ezarri behar da. 
•Beti internetera 
konektatuta dago. 
•Maneiatzeko erraza. •Maneiatzeko zailtasun 
gehiago.
Informazioaren kudeaketa 
Ordenagailuek informazioa kode bitarrean 
kudeatzen dute. Honek esan nahi du, 0ak eta 
1ekoak erabiltzen dituela datu guztiak 
kodifikatzeko. 
Informazio unitate txikiena BITa da. 
Informazioaren tratamendua egiterakoan, bitak multzotan banatuta lantzen 
dira. 8 bit-en multzoari BYTE deitzen zaio. 
Sistema bitarraren azalpena youtuben
UNITATEAK BALIOKIDETASUNA 
1 Byte 8 bit 
1 Kilobyte (1 Kb) 1024 Byte 
1 Megabyte (1 Mb) 1024 Kb 
1 Gigabyte (1Gb) 1024 Mb 
1 Terabyte (1Tb) 1024 Gb
ASCII kodea
Unitate zentrala 
Unitate zentrala informazioa prozesatzen den lekua da. Aipatutako informazioa 
sarrerako gailuetatik iristen zaio unitate zentralari, beronek emaitzak sortu eta 
bidaltzeko irteerako gailuetara. 
Unitate zentralaren barrua konplexu samarra da. Besteak beste, zera aurki 
dezakegu: elikatze-iturria, oinarrizko plaka, prozesadorea (CPU), RAM 
memoria eta zabalkuntza-txartelak. Barruan ere, diskete-unitatea, disko 
gogorra eta CD/DVD-unitatea aurki ditzakegu. 
Ikus dezagun bi irudi unitate zentraleko osagai nagusiak erakusten 
dituztenak, eta gero banan-banan aztertuko ditugu aipatutako 
osagaiak eta daukaten konektatzeko era.
Elikatze-iturria 
Elikatze-iturria ordenagailua 
korronte elektrikoarekin 
konektatzeko erabiltzen den 
osagaia da. Horrela, 
ordenagailuari heltzen zaizkion 
220 V tentsio txikiago bihurtzen 
dira (12 V, 5 V, 2 V, eta abar), 
horiek baitira unitate zentraleko 
osagaiek behar dituzten 
tentsioak.
Oinarrizko plaka 
Oinarrizko plaka unitate zentralaren barruan aurki daitekeen osagairik 
handiena da. Oinarrizko plakaren betebeharra gainerako osagaiak konektatu 
eta lotzea da haien artean informazioa trukatu ahal izateko. Adibidez...
RAM memoria moduloentzako 
erretenak 
Diskete- 
-unitatea 
konektatzeko 
Disko gogorra 
eta 
CD/DVD-unitateak 
konektatzeko 
Inprimagailua 
konektatzeko 
Zabalkuntza-txartelentzako 
PCI erretenak 
Prozesadorea 
txertatzeko 
Sagua 
konektatzeko 
Teklatua 
konektatzeko 
Txartel 
grafikoarentzako 
AGP erretena 
Elikatze-iturria 
konektatzeko
Prozesadorea (edo mikroprozesadorea) ordenagailuaren benetako burmuina 
da. Berak egin eta kontrolatzen ditu ordenagailuan egiten diren eragiketa 
guztiak. Adibidez... 
1986. urtean Intel 80386 sotzen 
da 16-40 MHz bitarteko 
abiadurekin. 
Geroago, 1989.ean, Intel 80486 
sortzen da 100 MHz-ko 
gehienezko abiadurarekin. 
Prozesadorea
1992. urtean Intel 
Pentium 
prozesadorea sortzen 
da. Bere abiadura 75- 
200 MHz bitartekoa 
da. 
Geroago, 1997. urtean, aldaketa handi samarrak gertatzen dira. Alde batetik Intelek 
prozesadoreen formatua aldatzen du Pentium II sortuz (233-450 MHz) eta Pentium 
Celeron. Bestalde, beste enpresa bat agertzen da prozesadoreak egiten dituena, 
AMD.
1999. urtean Intel Pentium III sortzen da 500-1.000 MHz-ko abiadurekin. Bestalde, AMD enpresak AMD 
Athlon izeneko prozesadorea sortzen du abiadura berdintsuekin baina merkeagoak eta, batzuen ustez, 
hobeak. 
Geroago, 2000. urtean aurreko formatuak erabiltzen hasten da.
2001. urtean Intelek Pentium 4 izeneko prozesadorea atera zuen. Hasierako abiadura 1.300 MHz-koa zen 
eta gaur egun 3.800 MHz-koa (3,8 GHz). Dena den, Pentium 4 guztiak ez dira berdinak; izan ere, 2002an 
Pentium 4 Hyper Threading eta 2003an Pentium 4 Extreme Edition Hyper Threading izenekoak atera 
zituen. 
2004. urtean Intelek Pentium Mobile izenekoa atera zuen. Nahiz eta bere abiadura txikia izan, potentzia 
handikoa zen (adibidez Pentium 4 3,0 GHz = Pentium Mobile 1,73 GHz potentzia aldetik). 
2005. urtean Intelek Pentium D prozesadorea atera zuen (barrutik 2 Pentium 4 edukiko balitu bezala 
funtzionatzen zuen). 
2006. urtean Intelek Intel Core Duo eta Intel Core 2 Duo izeneko prozesadoreak atera zituen. 
Aldi berean, AMDk bere prozesadoreak ateratzen jarraitu du: Athlon XP, Athlon 64, Athlon 64 X2 eta 
Athlon 64 FX. 
Lehen aipatutako prozesadoreekin batera, Intel beste prozesadore batzuk ateratzen ari da (Intel 
Celeron), merkeagoak baina potentzia gutxiagokoak; dena den, lan arruntak egiteko (testu prozesadorea 
erabiltzeko, Interneten ibiltzeko,...) nahikoak dira. Era berean, AMDk gauza bera egiten du (AMD Duron 
eta AMD Sempron).
Txartel grafikoa 
Txartel grafikoak ordenagailuan irudiak ikusteko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen dio 
prozesadoreari. 
Txartel grafikoa oso garrantzitsua da Windows motako ingurune grafikoak eta bideojokoak agertu zirenetik. 
Irudi grafikoak bistaratzeko eragiketa asko egin behar dira, eta, horregatik, prozesadoreak txartel grafiko on 
baten laguntza behar du. Gainera, berezko memoria daukate pantailan ikusten ari diren irudiak gordetzeko eta 
horrela RAM memoria ez erabiltzeko. 
Ikus dezagun argazki bat txartel grafikoa erakusten duena: 
Monitorearen kablea
Orain zelan konektatu txartel grafikoa eta oinarrizko plaka ikusiko dugu: 
Egin behar den gauza 
bakarra txartela oinarrizko 
plakaren AGP erretenean 
egokitzea da eta presioa 
egin sartu arte. 
Gaur egun AGP erretena 
barik PCI-Express (PCI-E) 
izeneko erretena erabiltzen 
hasi da AGP erretena 
baino askoz azkarragoa. 
Txartel grafiko batzuek telebista-antena konektatzeko aukera daukate. Horrela, telebista- eta irrati-kateak 
ordenagailuan ikus/entzun ditzakegu. Honen bidez, VHS bideoa ere ordenagailuarekin lotu dezakegu VHS 
zintak ordenagailuan gordetzeko (prozesu horri VHS zintak digitalizatzea deitzen zaio). 
Gaur egun (2007ko irailean), txartel grafikoek oso salneurri ezberdinak dauzkate (potentzia eta kalitatearen 
arabera). Etxeko ordenagailu arrunt batean gehien erabiltzen direnek 256 MB dauzkate memoriari dagokionez 
eta 40 € eta 150 € inguru balio dute. Dena den, salgai dauden azken bideojokoak erabili nahi baditugu diru 
gehiago ordaindu behar izango dugu txartel grafiko hobea lortzeko, kalitate eta gardentasun handiagoz irudiak 
ikusteko.
Soinu-txartela 
Soinu-txartela ordenagailuan soinua sortzeko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen dio 
prozesadoreari. 
Soinu-txartela garrantzitsua da, batez ere, bidojokoetan. Izan ere, soinua sortzeko eragiketa asko egin behar 
dira, eta, horregatik, prozesadoreak soinu-txartel baten laguntza behar du. 
Ikus dezagun argazki bat soinu-txartela erakusten duena: 
Audio-linea sarrera 
Mikrofono sarrera 
Bozgorailu irteera 
Joystick sarrera
Ordenagailua nola montatu: 
http://www.youtube.com/watch?v=XhIrOAEFtvY 
Ordenagailuaren historia bideotan: 
1. zatia: http://www.youtube.com/watch?v=OJx36OuvaUI 
2. zatia: http://www.youtube.com/watch?v=6S50UK_UiCs&feature=relmfu 
3. zatia: http://www.youtube.com/watch? 
v=h4qNH_fJzXY&feature=channel&list=UL 
4. zatia: http://www.youtube.com/watch? 
v=scT7Hllcvus&feature=channel&list=UL 
5. zatia: http://www.youtube.com/watch? 
v=lYYfcpJLjRA&feature=channel&list=UL 
Nanomemoriak: 
http://teknopolis.elhuyar.org/ikusi.asp? 
Multi_Kodea=857&atala=erreportajeak&lang=EU
-Software libreari buruzko bideoa: 
http://www.youtube.com/watch?v=A9YTtNgQ7AM 
http://www.youtube.com/watch?v=GWMUHLWwhKA 
-Eroski taldearen prozesatze zentroa: 
http://teknopolis.elhuyar.org/ikusi.asp? 
Multi_Kodea=160&atala=erreportajeak&lang=EU 
Iturria: www.inforbh.com 
http://mundudigitala.wordpress.com/ordenagailuak-hardwarea- 
eta-softwarea/

More Related Content

What's hot

Teknologi multimedia
Teknologi multimediaTeknologi multimedia
Teknologi multimediaFarichah Riha
 
Materi ke 1 AIJ XII TKJ - Mikrotik.pptx
Materi ke 1 AIJ XII TKJ - Mikrotik.pptxMateri ke 1 AIJ XII TKJ - Mikrotik.pptx
Materi ke 1 AIJ XII TKJ - Mikrotik.pptxHendraSaputra670433
 
EVOLUCIÓN DE LOS PROCESADORES CISC
EVOLUCIÓN DE LOS PROCESADORES CISCEVOLUCIÓN DE LOS PROCESADORES CISC
EVOLUCIÓN DE LOS PROCESADORES CISCPatty Vm
 
6.MANAJEMEN_MEMORI.ppt
6.MANAJEMEN_MEMORI.ppt6.MANAJEMEN_MEMORI.ppt
6.MANAJEMEN_MEMORI.pptudnsupriadi
 
Presentasi cobit 5 (mid)
Presentasi cobit 5 (mid)Presentasi cobit 5 (mid)
Presentasi cobit 5 (mid)Joshua Mamahit
 
Visualisasi informasi _Interaksi Manusia & Komputer
Visualisasi informasi _Interaksi Manusia & KomputerVisualisasi informasi _Interaksi Manusia & Komputer
Visualisasi informasi _Interaksi Manusia & KomputerPreddyMarpaung
 
Mikrotik ppt
Mikrotik pptMikrotik ppt
Mikrotik ppt044249
 
Makalah Routing Dynamic
Makalah Routing DynamicMakalah Routing Dynamic
Makalah Routing DynamicRezi Fenorita
 
Pengenalan keamanan sistem operasi
Pengenalan keamanan sistem operasiPengenalan keamanan sistem operasi
Pengenalan keamanan sistem operasirizqiariy
 
Modul Workshop Mikrotik Bandwidth Management
Modul Workshop Mikrotik Bandwidth ManagementModul Workshop Mikrotik Bandwidth Management
Modul Workshop Mikrotik Bandwidth ManagementI Putu Hariyadi
 
Organisasi & Arsitektur Komputer
Organisasi & Arsitektur KomputerOrganisasi & Arsitektur Komputer
Organisasi & Arsitektur Komputernurainib13
 
9. Page Replacement (Agung. Dwi).pptx
9. Page Replacement (Agung. Dwi).pptx9. Page Replacement (Agung. Dwi).pptx
9. Page Replacement (Agung. Dwi).pptxAgungSutanto1
 
Perangkat Keras Komputer (Hardware)
Perangkat Keras Komputer (Hardware)Perangkat Keras Komputer (Hardware)
Perangkat Keras Komputer (Hardware)NRV21
 
Studi kasus sistem informasi
Studi kasus sistem informasiStudi kasus sistem informasi
Studi kasus sistem informasi1khw4n
 

What's hot (20)

Pengertian dan cara kerja processor
Pengertian dan cara kerja processorPengertian dan cara kerja processor
Pengertian dan cara kerja processor
 
Teknologi multimedia
Teknologi multimediaTeknologi multimedia
Teknologi multimedia
 
Materi ke 1 AIJ XII TKJ - Mikrotik.pptx
Materi ke 1 AIJ XII TKJ - Mikrotik.pptxMateri ke 1 AIJ XII TKJ - Mikrotik.pptx
Materi ke 1 AIJ XII TKJ - Mikrotik.pptx
 
EVOLUCIÓN DE LOS PROCESADORES CISC
EVOLUCIÓN DE LOS PROCESADORES CISCEVOLUCIÓN DE LOS PROCESADORES CISC
EVOLUCIÓN DE LOS PROCESADORES CISC
 
6.MANAJEMEN_MEMORI.ppt
6.MANAJEMEN_MEMORI.ppt6.MANAJEMEN_MEMORI.ppt
6.MANAJEMEN_MEMORI.ppt
 
Presentasi cobit 5 (mid)
Presentasi cobit 5 (mid)Presentasi cobit 5 (mid)
Presentasi cobit 5 (mid)
 
Keamanan sistem operasi
Keamanan sistem operasiKeamanan sistem operasi
Keamanan sistem operasi
 
Visualisasi informasi _Interaksi Manusia & Komputer
Visualisasi informasi _Interaksi Manusia & KomputerVisualisasi informasi _Interaksi Manusia & Komputer
Visualisasi informasi _Interaksi Manusia & Komputer
 
Mikrotik ppt
Mikrotik pptMikrotik ppt
Mikrotik ppt
 
Makalah Routing Dynamic
Makalah Routing DynamicMakalah Routing Dynamic
Makalah Routing Dynamic
 
Microprocesador
MicroprocesadorMicroprocesador
Microprocesador
 
Alu
AluAlu
Alu
 
Cache memory
Cache memoryCache memory
Cache memory
 
Infografia placa base
Infografia placa baseInfografia placa base
Infografia placa base
 
Pengenalan keamanan sistem operasi
Pengenalan keamanan sistem operasiPengenalan keamanan sistem operasi
Pengenalan keamanan sistem operasi
 
Modul Workshop Mikrotik Bandwidth Management
Modul Workshop Mikrotik Bandwidth ManagementModul Workshop Mikrotik Bandwidth Management
Modul Workshop Mikrotik Bandwidth Management
 
Organisasi & Arsitektur Komputer
Organisasi & Arsitektur KomputerOrganisasi & Arsitektur Komputer
Organisasi & Arsitektur Komputer
 
9. Page Replacement (Agung. Dwi).pptx
9. Page Replacement (Agung. Dwi).pptx9. Page Replacement (Agung. Dwi).pptx
9. Page Replacement (Agung. Dwi).pptx
 
Perangkat Keras Komputer (Hardware)
Perangkat Keras Komputer (Hardware)Perangkat Keras Komputer (Hardware)
Perangkat Keras Komputer (Hardware)
 
Studi kasus sistem informasi
Studi kasus sistem informasiStudi kasus sistem informasi
Studi kasus sistem informasi
 

Similar to Inf. 4. oinarrizko inf.

Teoria 4dbh
Teoria 4dbhTeoria 4dbh
Teoria 4dbhiraurgi
 
zer da informatika
zer da informatikazer da informatika
zer da informatikaainarabello
 
Informatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailuaInformatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailuaMikel Garcia
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailuaainara
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
OrdenagailuaJanire
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
OrdenagailuaJanire
 
Hardwarea softwarea
Hardwarea softwareaHardwarea softwarea
Hardwarea softwareagsasiain
 
Ordenagailuak
OrdenagailuakOrdenagailuak
Ordenagailuakmikelzulu
 
Ordenagailuak
OrdenagailuakOrdenagailuak
Ordenagailuakmikelzulu
 
Informatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailua Informatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailua miriam2001
 

Similar to Inf. 4. oinarrizko inf. (20)

Teoria 4dbh
Teoria 4dbhTeoria 4dbh
Teoria 4dbh
 
zer da informatika
zer da informatikazer da informatika
zer da informatika
 
Ordenagailua Lana
Ordenagailua LanaOrdenagailua Lana
Ordenagailua Lana
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailua
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailua
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailua
 
Informatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailuaInformatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailua
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailua
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailua
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailua
 
Hardwarea softwarea
Hardwarea softwareaHardwarea softwarea
Hardwarea softwarea
 
Ordenagailua.
Ordenagailua.Ordenagailua.
Ordenagailua.
 
Ordenagailua.
Ordenagailua.Ordenagailua.
Ordenagailua.
 
Ordenagailuak !
Ordenagailuak !Ordenagailuak !
Ordenagailuak !
 
Ordenagailuak !
Ordenagailuak !Ordenagailuak !
Ordenagailuak !
 
Ordenagailuak
OrdenagailuakOrdenagailuak
Ordenagailuak
 
Ordenagailuak
OrdenagailuakOrdenagailuak
Ordenagailuak
 
Informatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailua Informatika eta ordenagailua
Informatika eta ordenagailua
 
Ordenagailua
OrdenagailuaOrdenagailua
Ordenagailua
 
Ordenagailua.
Ordenagailua.Ordenagailua.
Ordenagailua.
 

Inf. 4. oinarrizko inf.

  • 1.
  • 2. Zer da informatika? Informatika hitza INFOR (informazioa) eta MATIKA (automatikoa) hitzetatik dator, eta honela defini daiteke: Informazioa automatiko eta arrazoizko eran tratatzen duen zientzia. Beste definizio bat, honakoa izan liteke: Ordenagailuekin zerikusia duen guztia ikertu eta irakasteaz arduratzen den zientzia.
  • 4. Informatikaren historia Informatika dirudien baino askoz ere zaharragoa da. 2.000 urte K.a., gizakiak kalkuluak egiteko erabili zuen lehenengo makina egin zen: abakoa. Orduz geroztik bilakaera etengabea izan da. Dena den, benetako iraultza XX. mendearen erdian hasi zen: Abakoa (2000 K.a.) kalkulu automatikoak egiteko gizakiak erabili zuen lehenengo makina dugu: - Abakoaren erabilera azaltzen duen bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=tIGrYRGtngg - Abakoaren erabileraren adibidea: http://www.youtube.com/watch?v=sEvJ2sKIb6U&feature=
  • 5. Babbageren makina (1832) segidako eragiketak egiteko gai zen lehenengo kalkulagailua izan zen. Bere tamaina handi samarra zen: Mark I (1944) lehenengo ordenagailua izan zela esan daiteke. Osagai elektriko eta mekanikoz osatuta zegoen. Howard Aitkenek asmatu zuen eta izugarrizko tamaina zeukan (5 tona inguruko pisua)
  • 6. Eniac-ek (1945) balbulak (elektriko osagai bat) erabili zituen lehenengo ordenagailua dugu. Hau dela eta, aurrekoa baino askoz ere azkarrago zebilen. Hala ere, tamainak izugarria izaten jarraitzen zuen: Eniac ostean Mark II, Mark III eta Mark IV ordenagailuak agertu ziren (1951). Kalkuluak egiteko balbulez bakarrik (marrazkian agertzen diren bezalakoak) baliatzen ziren:
  • 7. 1958an osagai elektriko eta elektroniko berriak sortzen dira (transistoreak eta txip-ak). Geroago (1969) mikroprozesadoreak sortuko dira, oso garrantzitsua den osagai bat. Gaur egungo ordenagailuetan, mikroprozesadorea ordenagailuaren burmuina da: 1980 inguruan ordenagailu pertsonalak (etxerako ordenagailu merkeak) sortzen hasi ziren. Besteak beste, Spectrum eta Commodore ordenagailuak. Batzuetan monitore bariko ordenagailuak ziren, hau da, telebistarekin konektatu behar ziren:
  • 8. Spectrum eta Commodore ostean, benetako lehenengo ordenagailu pertsonala etorriko da. Lehenengo PC-ak dira (Personal Computer, Ordenagailu Pertsonala). Ez zuten gaur egungo Windows sistema eragilea erabiltzen, baizik eta Microsoft MS-DOS (erabiltzeko zaila zen sistema eragilea intuitiboa ez zelako; izen ere, ez baitzuen leiho eta marrazkirik erabiltzen): Informatika eta ordenadoreen historia kontatuko digu pertsonaia oso ezagun batek ondorengo bideoan: Informatikaren historia humore pixkatekin
  • 9. 1990az geroztik beste iraultza bat hasiko da. Multimedia kontzeptua (irudi eta soinua erabiltzeko ahalmena ordenagailuaren bidez) sortuko da. Internet ere sortuko da (horrela, beste ordenagailu batzuetan gordeta dagoen informazioa lortzeko aukera dugu eta beste pertsona batzuekin informazioa trukatzeko aukera ere eskaintzen digu Internetek):
  • 10. Zer da ordenagailua? Ordenagailua honela defini daiteke: Informazio-kopuru handia gordetzeko eta prozesatzeko gai den makina elektronikoa. Eta hau guztia era azkar eta eraginkorrean. Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
  • 11. HARDWAREA eta SOFTWAREA ordenagailua ordenagailuaren barrutik dela atal logikoa da, esan dezakegu, hau da, haren atal ordenagailuan fisikoa da. Atal ukitu ezin nagusiena kutxa daitekeen guztia: edo PUZ-a programak eta (CPU) da. datuak.
  • 12. Ordenagailua Sarrera-irteerako periferikoak (eta biltegiragailuak) Sarrerako periferikoak Irteerako periferikoak CPU Memoria
  • 13. Ordenagailuaren osagai fisikoak • CPUa: ordenagailuaren burmuina da. Datuen prozesaketaz eta beste gailuen kontrolaz arduratzen da. • Memoria: CPUak erabiliko duen informazio guztia metatzen da bertan. • Periferikoak edo ordenagailuaren kanpoko osagai fisikoak. Bere funtzioaren arabera: sarrerakoak, irteerakoak edo sarrera-irteerakoak izan daitezke (biltegiragailuak ere bai)
  • 14. Unitate zentralaren barrua konplexu samarra da. Besteak beste, bere barruan ditugu: • elikatze-iturria • oinarrizko plaka • prozesadorea (CPU) • RAM memoria • zabalkuntza-txartelak • Barruan ere biltegiratze unitateak (disko gogorra eta CD/DVD-unitatea) aurki ditzakegu.
  • 15. MEMORIA Bi memoria mota daude: - RAM(Random Access Memory) memoria: ordenagailuaren memoria nagusia da. CPUak behar duen informazioa metatzen joaten da. Berak behar dituen datuak idazten ditu memorian, eta bertatik irakurtzen. Bere edukia hegazkorra da, hau da, ordenagailua itzalitakoan edukia galtzen du. - ROM(Read Only Memory) memoria: ordenagailuaren fabrikatzaileek bere datu teknikoak grabatzeko erabiltzen duen dispositiboa da. Prozesadoreak bere edukia irakur dezake, baina ez aldatu edo idatzi. Ordenagailua itzali arren, ez du edukia galtzen.
  • 16. PERIFERIKOAK Hiru motatako periferikoak daude: - SARRERAKOAK: ordenagailuari prozesatu beharreko datuak ematea ahalbidetzen digute. - IRTEERAKOAK: ordenagailuak, informazioaren prozesaketa egin ondoren, bere emaitzak guri (erabiltzaileari) helarazteko dira. - SARRERA-IRTEERAKOAK: ordenagailuari datuak emateko eta berak emaitzak itzultzeko erabiltzen dira. Hauen barruan biltegiragailuak ere kontatu ditzakegu.
  • 17. SARRERAKO DISPOSITIBOAK Teklatua Eskanerra Webcam Mikrofonoa Marrazketako tableta Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten Sagua Joysticka
  • 18. IRTEERAKO PERIFERIKOAK Inprimagailua Bozgorailuak plotterra Pantaila
  • 20. Sarrera/irteera periferikoen artean, BILTEGIRAGAILUAK aurki ditzakegu
  • 21. Softwarea aztertuz, zenbait motatakoa izan daiteke. Hiru dira garrantzitsuenak: • Sistema eragilea. Osagai nagusia da. Makina eta gailu periferikoak kontrolatzeko eragiketak egiten ditu etengabe. Komunikazioaz arduratzen da. Ordenagailuari instalatu behar zaion gutxienezko programa da. Adibidez: Windows, Linux eta Mac OS. • Driver edo kontrolagailuak. Programa txikiak dira, eta sistema eragilea eta ordenagailuarekin konektatutako dispositiboak lotzen dituzte. • Programak edo aplikazioak. Ofimatika-paketea, nabigatzaileak, soinu editorea, diseinu grafikoko programak, audio edo bideo -editoreak, posta elektronikoko bezeroak, etab.
  • 23. Pantaila Era errazean sortzen dira irudiak monitorean. Monitore baten pantaila oso puntu txikiez osatuta dago, pixel-ak. Pixel hauek honako oinarrizko kolore hauen bidez aktiba daitezke (gorria, berdea eta urdina). Hiru kolore hauen nahasketaren bidez (intentsitate desberdinak erabiliz), beste edozein kolore irudikatzea posible da. Horrela, pantailan ikus dezakegun edozer, oso puntu txikiez osatuta dago. Puntu hauek hain dira txikiak, ezen ezin baitira ikusi lupa erabiltzen ez badugu. Kontuan hartzekoa monitorearen bereizmena da, hots, irudiak ikusteko erabiltzen den pixel-kopurua. Gehien erabiltzen diren bereizmenak honako hauek dira: 640 X 480 normalean 14”-ko monitoreetan erabiltzen da 800 X 600 normalean 14” eta 15”-ko monitoreetan erabiltzen da 1024 X 768 normalean 15” eta 17”-ko monitoreetan erabiltzen da 1280 X 960 normalean 17” eta 21”-ko monitoreetan erabiltzen da Zenbat eta bereizmen handiago, orduan eta txikiago ikusten dira objektuak (hau da, gauza gehiago ikus daitezke pantailan). Bereizmena ondo aukeratu behar da; helburua gauza asko ikustea da baina tamaina egokian. Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
  • 24. Disko gogorra Disko gogorra azpidisko edo plater batzuez, bata bestearen gainean, osatuta dago karkasa baten barruan. Karkasa hori airearekiko eta hautsarekiko iragazgaitza da. Platerek 5 eta 13,3 cm bitarteko diametroa daukate. Plater bakoitzak 2 alde dauzka. Alde bakoitzean irakur-idazketarako buru bat dago, beso batean jarrita.
  • 25. Funtzionamendua Disko gogorraren irakurketa/ idazketa prozesua, garai bateko “tokadiskoena” bezalakoa da. Informazioa (programak eta datuak), pistetan gordetzen da. Pistak: diskoaren azalean dauden zirkunferentzia zentrokideak dira. Aldi berean, plater bakoitza, sektoretan banatuta dago, pizza bat bailitzan. (Pizza zati1 = Sektore 1) Platera sektore eta pistatan zatituz gero, informazio bilaketak errazten dira.
  • 26. Beraz, daturen bat irakurri edo idazteko garaian, nahikoa da zein platereko, zein sektoretako zein pistatan kokatzen den adieraztea. Adb: Lehen platereko lehen sektoreko laugarren pistan gordeko litzateke informazioa.
  • 27. Irakur-idazketarako burua plater gainean egoten da platera ukitu barik, hau da, flotatzen, gutxi gorabehera 0,5 mikrara. Plater eta irakur-idazketarako buruaren artean inongo partikularik sartzea saihestu behar da. Ondoko irudian ikus daitezke ohiko partikula batzuen tamaina eta plater eta irakur-idazketarako buruaren arteko distantzia: Halako partikula bat plater eta irakur-idazketarako buruaren artean sartzen bada bi osagaiek, hau da, platerak eta irakur-idazketarako buruak, konpondu ezinezko kaltea jasango dute. Horregatik, disko gogorrak babestuta daude karkasa batean hermetikoki itxita. Beraz, garrantzitsua da karkasa hori ez irekitzea. Ikusi bideo bat Internet helbide honetan: http://www.youtube.com/watch?v=Y7U8M6UsEwE
  • 28. Ikus dezagun zelan idazten diren datuak disko gogorrean: Irakur-idazketarako buruan dagoen elektroiman baten bidez idazten dira datuak diskoaren azalean. Irakur-idazketarako buruaren elektroimana Diskoaren azala Fitxategi bat gordetzeko agindua ematen dugunean, adibidez Word programatik, ordenagailuak korronte elektrikoa bidaltzen dio elektroimanari. Orduan, eremu magnetikoa sortuz, elektroimanak diskoaren azalaren ezaugarri batzuk aldatu egiten ditu.
  • 29. Eremu magnetikoak diskoaren azala magnetizatu egiten du. Orduan, dipolo bat sortzen da, hau da, ipar--poloa eta hego-poloa daukan gune bat, iman batean gertatzen den moduan. Dipolo hauek zelan dauden orientatuta, BIT izeneko gauza bat lortzen da, bi balore eduki ditzakeena: 0 ala 1. 0 balorea daukan BITa 1 balorea daukan BITa
  • 30. CD/DVDa CD/DVD-ROMa aluminiozko disko islatzailea da plastiko gardenezko bi geruzek babestuta. Aluminiozko zatian gordetzen da informazioa. Grabazio-prozesua ezberdina da disko gogor edota disketearekin konparatuta. Grabazioa pitzadura-multzoak osatuz egiten da (pitzadura dagoenean 0a daukagu eta pitzadura ez dagoenean 1a). Laser-igorgailu batek izpi bat bidaltzen du diskoaren azalaren kontra. Izpi hau era batean isladatzen da pitzadura dagoenean eta beste era batean pitzadurarik ez dagoenean; horrela detektatzen dira 0ak eta 1ak.
  • 31. CD/DVD-ROMean gordetzen den informazioa eramangarria da, hau da, ordenagailu batetik beste batera erraz garraia daiteke, ia ordenagailu guztiek CD/DVD-ROM unitatea baitaukate.
  • 32. Inprimagailuak Irteerako gailu hau ordenagailuz egiten diren dokumentuak paperean inprimatzeko erabiltzen da. Hiru inprimagailu-mota daude: matriziala, tinta-txorrozkoa eta laserra. Laser inpresora Inpresora matriziala Tinta-txorrozko inpresora
  • 33. Inprimagailua eta unitate zentrala konektatzeko era ondorengoa da (nahiz eta gaur egun USB konektorea asko erabiltzen hasi den): Inprimagailura Horretaz gain, inprimagailua “elektrizitate asko” behar duen gailua da. Horrek esan nahi du entxufe batekin konektatu behar dela.
  • 35. Modema eta routerra Modema telefono-lineen bidez edo ADSL lineen bidez ordenagailu arteko komunikazioa sortzeko erabiltzen da. Beroni esker, telefonoek erabiltzen dituzten linea berberak erabiliz ordenagailuek informazioa truka dezakete haien artean. Beraz, Internet sarean sartzeko ezinbestekoak ditugu modemak. Telefono-lineen bidez bidaitzen duen informazioa analogikoa da; ordenagailuak, ordez, maneiatzen duen informazioa digitala da. Modemak informazio digitala informazio analogiko bihurtu eta informazioa transmititu egiten ditu. Alderantzizko lana ere egiten du: telefono-lineatik datorren informazio analogikoa jaso eta digital bihurtu. Ikus dezagun marrazki bat:
  • 36. Modema eta routerra Badago beste gailu bat modemaren antzekoa dena: routerra. Modem baten ezaugarririk garrantzitsuena abiadura da. Aipatutako abiadura neurtzeko bps (bits segunduko, geroago ikusiko dugu zer den bit-a) erabiltzen da. EZBERDINTASUNAK MODEM ROUTER •Ordenagailu bakarra konekta daiteke. •Ordenagailu bat baino gehiago konekta daitezke. •Lehen aldiz konexioa ezarri behar da. •Beti internetera konektatuta dago. •Maneiatzeko erraza. •Maneiatzeko zailtasun gehiago.
  • 37. Informazioaren kudeaketa Ordenagailuek informazioa kode bitarrean kudeatzen dute. Honek esan nahi du, 0ak eta 1ekoak erabiltzen dituela datu guztiak kodifikatzeko. Informazio unitate txikiena BITa da. Informazioaren tratamendua egiterakoan, bitak multzotan banatuta lantzen dira. 8 bit-en multzoari BYTE deitzen zaio. Sistema bitarraren azalpena youtuben
  • 38. UNITATEAK BALIOKIDETASUNA 1 Byte 8 bit 1 Kilobyte (1 Kb) 1024 Byte 1 Megabyte (1 Mb) 1024 Kb 1 Gigabyte (1Gb) 1024 Mb 1 Terabyte (1Tb) 1024 Gb
  • 40. Unitate zentrala Unitate zentrala informazioa prozesatzen den lekua da. Aipatutako informazioa sarrerako gailuetatik iristen zaio unitate zentralari, beronek emaitzak sortu eta bidaltzeko irteerako gailuetara. Unitate zentralaren barrua konplexu samarra da. Besteak beste, zera aurki dezakegu: elikatze-iturria, oinarrizko plaka, prozesadorea (CPU), RAM memoria eta zabalkuntza-txartelak. Barruan ere, diskete-unitatea, disko gogorra eta CD/DVD-unitatea aurki ditzakegu. Ikus dezagun bi irudi unitate zentraleko osagai nagusiak erakusten dituztenak, eta gero banan-banan aztertuko ditugu aipatutako osagaiak eta daukaten konektatzeko era.
  • 41.
  • 42.
  • 43. Elikatze-iturria Elikatze-iturria ordenagailua korronte elektrikoarekin konektatzeko erabiltzen den osagaia da. Horrela, ordenagailuari heltzen zaizkion 220 V tentsio txikiago bihurtzen dira (12 V, 5 V, 2 V, eta abar), horiek baitira unitate zentraleko osagaiek behar dituzten tentsioak.
  • 44. Oinarrizko plaka Oinarrizko plaka unitate zentralaren barruan aurki daitekeen osagairik handiena da. Oinarrizko plakaren betebeharra gainerako osagaiak konektatu eta lotzea da haien artean informazioa trukatu ahal izateko. Adibidez...
  • 45. RAM memoria moduloentzako erretenak Diskete- -unitatea konektatzeko Disko gogorra eta CD/DVD-unitateak konektatzeko Inprimagailua konektatzeko Zabalkuntza-txartelentzako PCI erretenak Prozesadorea txertatzeko Sagua konektatzeko Teklatua konektatzeko Txartel grafikoarentzako AGP erretena Elikatze-iturria konektatzeko
  • 46. Prozesadorea (edo mikroprozesadorea) ordenagailuaren benetako burmuina da. Berak egin eta kontrolatzen ditu ordenagailuan egiten diren eragiketa guztiak. Adibidez... 1986. urtean Intel 80386 sotzen da 16-40 MHz bitarteko abiadurekin. Geroago, 1989.ean, Intel 80486 sortzen da 100 MHz-ko gehienezko abiadurarekin. Prozesadorea
  • 47. 1992. urtean Intel Pentium prozesadorea sortzen da. Bere abiadura 75- 200 MHz bitartekoa da. Geroago, 1997. urtean, aldaketa handi samarrak gertatzen dira. Alde batetik Intelek prozesadoreen formatua aldatzen du Pentium II sortuz (233-450 MHz) eta Pentium Celeron. Bestalde, beste enpresa bat agertzen da prozesadoreak egiten dituena, AMD.
  • 48. 1999. urtean Intel Pentium III sortzen da 500-1.000 MHz-ko abiadurekin. Bestalde, AMD enpresak AMD Athlon izeneko prozesadorea sortzen du abiadura berdintsuekin baina merkeagoak eta, batzuen ustez, hobeak. Geroago, 2000. urtean aurreko formatuak erabiltzen hasten da.
  • 49. 2001. urtean Intelek Pentium 4 izeneko prozesadorea atera zuen. Hasierako abiadura 1.300 MHz-koa zen eta gaur egun 3.800 MHz-koa (3,8 GHz). Dena den, Pentium 4 guztiak ez dira berdinak; izan ere, 2002an Pentium 4 Hyper Threading eta 2003an Pentium 4 Extreme Edition Hyper Threading izenekoak atera zituen. 2004. urtean Intelek Pentium Mobile izenekoa atera zuen. Nahiz eta bere abiadura txikia izan, potentzia handikoa zen (adibidez Pentium 4 3,0 GHz = Pentium Mobile 1,73 GHz potentzia aldetik). 2005. urtean Intelek Pentium D prozesadorea atera zuen (barrutik 2 Pentium 4 edukiko balitu bezala funtzionatzen zuen). 2006. urtean Intelek Intel Core Duo eta Intel Core 2 Duo izeneko prozesadoreak atera zituen. Aldi berean, AMDk bere prozesadoreak ateratzen jarraitu du: Athlon XP, Athlon 64, Athlon 64 X2 eta Athlon 64 FX. Lehen aipatutako prozesadoreekin batera, Intel beste prozesadore batzuk ateratzen ari da (Intel Celeron), merkeagoak baina potentzia gutxiagokoak; dena den, lan arruntak egiteko (testu prozesadorea erabiltzeko, Interneten ibiltzeko,...) nahikoak dira. Era berean, AMDk gauza bera egiten du (AMD Duron eta AMD Sempron).
  • 50. Txartel grafikoa Txartel grafikoak ordenagailuan irudiak ikusteko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen dio prozesadoreari. Txartel grafikoa oso garrantzitsua da Windows motako ingurune grafikoak eta bideojokoak agertu zirenetik. Irudi grafikoak bistaratzeko eragiketa asko egin behar dira, eta, horregatik, prozesadoreak txartel grafiko on baten laguntza behar du. Gainera, berezko memoria daukate pantailan ikusten ari diren irudiak gordetzeko eta horrela RAM memoria ez erabiltzeko. Ikus dezagun argazki bat txartel grafikoa erakusten duena: Monitorearen kablea
  • 51. Orain zelan konektatu txartel grafikoa eta oinarrizko plaka ikusiko dugu: Egin behar den gauza bakarra txartela oinarrizko plakaren AGP erretenean egokitzea da eta presioa egin sartu arte. Gaur egun AGP erretena barik PCI-Express (PCI-E) izeneko erretena erabiltzen hasi da AGP erretena baino askoz azkarragoa. Txartel grafiko batzuek telebista-antena konektatzeko aukera daukate. Horrela, telebista- eta irrati-kateak ordenagailuan ikus/entzun ditzakegu. Honen bidez, VHS bideoa ere ordenagailuarekin lotu dezakegu VHS zintak ordenagailuan gordetzeko (prozesu horri VHS zintak digitalizatzea deitzen zaio). Gaur egun (2007ko irailean), txartel grafikoek oso salneurri ezberdinak dauzkate (potentzia eta kalitatearen arabera). Etxeko ordenagailu arrunt batean gehien erabiltzen direnek 256 MB dauzkate memoriari dagokionez eta 40 € eta 150 € inguru balio dute. Dena den, salgai dauden azken bideojokoak erabili nahi baditugu diru gehiago ordaindu behar izango dugu txartel grafiko hobea lortzeko, kalitate eta gardentasun handiagoz irudiak ikusteko.
  • 52. Soinu-txartela Soinu-txartela ordenagailuan soinua sortzeko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen dio prozesadoreari. Soinu-txartela garrantzitsua da, batez ere, bidojokoetan. Izan ere, soinua sortzeko eragiketa asko egin behar dira, eta, horregatik, prozesadoreak soinu-txartel baten laguntza behar du. Ikus dezagun argazki bat soinu-txartela erakusten duena: Audio-linea sarrera Mikrofono sarrera Bozgorailu irteera Joystick sarrera
  • 53. Ordenagailua nola montatu: http://www.youtube.com/watch?v=XhIrOAEFtvY Ordenagailuaren historia bideotan: 1. zatia: http://www.youtube.com/watch?v=OJx36OuvaUI 2. zatia: http://www.youtube.com/watch?v=6S50UK_UiCs&feature=relmfu 3. zatia: http://www.youtube.com/watch? v=h4qNH_fJzXY&feature=channel&list=UL 4. zatia: http://www.youtube.com/watch? v=scT7Hllcvus&feature=channel&list=UL 5. zatia: http://www.youtube.com/watch? v=lYYfcpJLjRA&feature=channel&list=UL Nanomemoriak: http://teknopolis.elhuyar.org/ikusi.asp? Multi_Kodea=857&atala=erreportajeak&lang=EU
  • 54. -Software libreari buruzko bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=A9YTtNgQ7AM http://www.youtube.com/watch?v=GWMUHLWwhKA -Eroski taldearen prozesatze zentroa: http://teknopolis.elhuyar.org/ikusi.asp? Multi_Kodea=160&atala=erreportajeak&lang=EU Iturria: www.inforbh.com http://mundudigitala.wordpress.com/ordenagailuak-hardwarea- eta-softwarea/