SlideShare a Scribd company logo
1 of 8
Download to read offline
XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza DIDAKTIKA
                                        erreformen kronologia:

SARRERA


LOMCE 11. lege erreforma izango da. Lege hauetatik 7 Lehen eta Bigarren hezkuntzakoak izan
dira, 1 Lanbide Heziketakoa, eta 3, berriz, Unibertsitate esparrukoak. Hiru urtean behin, bataz
beste, lege aldaketa berri bat jarri dute indarrean.


Garbi adierazten du honek, Espainiar Estatuan hezkuntzan ez dutela alderdi politiko nagusien
arteko paktuek agindu. Hezkuntza abagune politikoaren menpe egon izan da beti. Alegia,
garaian gobernuan egokitzen zen alderdi politikoak bere ideologiaren araberako hezkuntza legea
inposatu du. Hezkuntza komunitateko partaideek ez dute erabaki horietan inongo eskumenik
izan.


Hezkuntza ereduez hitz egiterakoan, Finlandiakoa izan ohi dugu hizpide. Izan ere, aipagarria da,
bertan, hezkuntza legeak hezkuntza komunitatearen artean kontsentsuz erabakitzeaz gain 30
urteko bizialdia izaten dutela.

Espainiar Estatuak oso barneraturik dauka hezkuntzak duen balioa jendartean, eta hezkuntza
erabiltzen du eraiki nahi duen jendartea egituratzeko.


MOYANO LEGEA (1857)


Espainiako lehendabiziko hezkuntza legea 1857ko “Ley de Instrucción Pública” izan zen,
Moyano legea bezala ezagutzen duguna, Isabel II.ren garaikoa, XIX.mendean. Gerra Karlisten
garaia izan zen hura, eta analfabetismo tasa oso altua zen. Horri konponbide bat emateko
bultzatu zuten Moyano legea. Gobernu Moderatuak bultzatu zuen legea, eta 1855.urtean
Progresistek landu zuten Instrukzio Publikorako Legearen Proiektua hartu zuten oinarri. Garai
honetan, Moderatuak eta Progresistak bereizten ziren korronte liberalean, eta interes
kontrajarriak izan arren, bat etorri ziren Espainiako lehendabiziko hezkuntza legea eratzeko.

Aipatu beharra dago, Moyano Legea ez zela guztiz berritzailea izan. Aurreko urteetan,
“1821.urteko Arautegian”, 1836.urteko “Duque de Rivas Planean” eta 1845.urteko “Pidal
Planean” jasotako hezkuntzari buruzko legeak bildu zituen hein handi batean Moyano Legeak.

Moyano legeak hala ezarrita, beraz, hezkuntza hiru gradutan antolatu zen. Lehendabiziko
eskolatzean (instrucción primaria) bi etapa bereizten jarraitu zituzten; oinarrizkoa eta goi
mailakoa. Eskolatze aldi honetarako doakotasun erlatiboa ezartzen da (seme-alaben eskolaratzea
ordaindu ezin duten gurasoentzat soilik dohakoa). Erdi mailako hezkuntzari dagokionez
(enseñanza media), berariazko izaera eta autonomia hartzen du, goi mailako ikasketetatik
XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza DIDAKTIKA
                                       erreformen kronologia:

bereiztearen eraginez. Eskola aldi hau bi ikasketa mota ezberdinetan banatu zen; orokorrak
(generales) eta zertarakoak (de aplicación). Azkenik, unibertsitateko ikasketak daude maila
ezberdinetan banatuta; Fakultatea, Irakaskuntza Teknikoak eta Irakaskuntza Profesionalak.
Aurreko urteetan “Pidal Planak” zioena konfirmatu zuen                   Moyano Legeak, erakunde
publikoetan burututako ikasketak izango zutela soilik balio akademikoa.

Moyano Legearekin, beraz, Moderantismo historikoaren printzipio nagusiak ezarri ziren:


       Doakotasun erlatiboa lehendabiziko eskola aldian.
       Zentralizazioa: Madrilen finkatutako instituzioei kontrol absolutu eta zuzena ematea
        izan zen lege honen helburu nagusietako bat.
       Uniformitatea.
       Sekularizazioa.
       Irakaskuntza askatasun mugatua.

Hezkuntza sistemaren egitura ondorengoa izan zen:


       Lehendabiziko Irakaskuntza eskoletan ematen zen eta doako izaera zuen.
       Bigarrengo Irakaskuntza institutuetan ematen zen. Arteetako Batxilergoko gradua
        eskuratzeko azterketa baimena ahalbidetzen zuen. Titulu hau ezinbestekoa zen
        Irakaskuntza Fakultatiboetarako eta gomendagarria Goi Mailako Irakaskuntzetarako.
       Irakaskuntza Fakultatiboak (hastapenetan Filosofia, Zuzenbidea, Zientziak, Medikuntza,
        Farmazia eta Teologia), unibertsitatetan irakasten zena eta Batxilergoko titulua eta
        Lizentziatu titulua lortzea ahalbidetzen zutena eta Doktoretzarako sarbidea zena.
       Goi Mailako Irakaskuntza, Goi Mailako Eskoletan ematen zena Ingeniaritza, Arte
        Ederrak (Arkitektura, Pintura eta Eskultura, Musika…), Diplomatika eta Notaritza
        tituluak eskuratzeko.
       Irakaskuntza      Profesionalak,    zentro      berezietan   irakasten   zirenak,   Lehenengo
        Eskolaldirako       Irakasle,      Albaitari,      Merkatari      Irakasle,    Nautika    eta
        Obra/Aparejadore/Agrimensore Irakasle tituluak eskuratzeko balio zutenak.


1970eko HEZKUNTZAREN LEGE OROKORRA


1969an, Francoren diktadurapean Hezkuntzako ministro izendatu zuten Jose Luis Villar Palasik
bultzatu zuen legea da hau. Garai hartan, Espainiako hezkuntza sistemak akats askok osatzen
zuten. Erantzun eta konponbide egokienak erabiltzeko, astebetez bildu zen ministegiko taldea,
eta bertatik atera zen hezkuntza erreformarako erabilitako trikimailua. Trikimailu hori
XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza DIDAKTIKA
                                       erreformen kronologia:

Hezkuntzaren liburu zurian oinarritzen zen. Liburu hau argitaratu zenean hezkuntzaren arau
klasikoekin puskatzea ekarri zuen 30 urteren ostean. Gobernuak bere iraganaren aurka egin
behar izan zuen, 244 orriz osatutako liburu honek 199 orritan momentuko hezkuntza egiturari
egiten baitzion kritika. Azkenean, arazo larriz beteriko egoera bat deskribatzea eta egoera horri
konponbide egokiak proposatzea izan zen liburuak lortu zuena.

Liburu honek, bere lehen atalean, publikoki zihoen sistemaren oinarrian diskriminazio larri bat
bizitzen ari zela. Lehen Hezkuntzan bi maila ezberdin bereizten ziren, non maila erdiko
ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako eskolaratzeak hamar urte arte irauten zuen, gainontzekoen
hamalau urteen aurrean. Hortaz gainera, hamar urterekin funtsezko batxilerrera igarotzearen
aurka zeuden, urrats handiegitzat jo baitzuten hau, hamar urte goizegi baita umearen garapenean
batxilergo batera bideratzeko. Horrela, batxilergoaren zatitzearen kritika egin zen, Zientzien
eta Letren arteko     banaketa goiztiarraren aurka eginez. Lanbide Heziketari dagokionez,
ikaskuntza planak batxilergoarekin sinkronizatuta ez egotea kritikatzen da,         gainontzeko
heziketa mailekin oso lotura gutxi izatea dakarrena.

Liburuaren bigarren atalean hezkuntzak jaso beharreko erreformak nolakoa izan beharko lukeen
esaten da. Oinarri hauek hartuz: oinarrizko hezkuntza bat ezartzea, dohainik eta hamalau urte
arte beharrezkoa dena. Hezkuntzaren ezberdintasunak gainditzea hirian eta landan. Batxiler
bakar bat ezartzea eta Lanbide Heziketa ikaskuntza modalitate baten moduan hartzea lan
munduari eta hezkuntza maila sistemei lotzea.


Liburuak esandakoari aldaketa batzuk egin ondoren, onartu egin zen bertan agertzen zen
erreforma. Horrela, eskola bidezko integrazio sozialaren printzipioa arrakasta izaten hasi zen,
non espainiar guztiek izango zuten eskolara joateko aukera inor baztertu eta diskriminatu gabe.
Horrela, 1970eko abuztuaren 4ean Espainiako hezkuntza sistema mende horretan lehen aldiz
aldatuko da, non erregulatu eta estrukturatu egingo den hezkuntza.


Lorpen handiko legea izan zen hau, sistema barruan zeuden kontraesanak gainditzeko helburua
baitzuen hainbat erreforma sektorialen ondorioz izandako beherakada zela eta, garai hartan
Espainia jasotzen ari zen aldaketa sozial eta ekonomikoei aurre egiteko nahikoa ez zena.
Hezkuntza liberalean oinarritzen zen legea, honek azken 30 urteetako hezkuntza autoritarioaren
porrotaren ezaguera inplizitua zekarren. Hezkuntza ikuspegi orokor eta iraunkor batetik, LGEk
sistema bateratu ( hasierako mailetan 2 mailak desagertu egingo dira) eta malgua (goi-mailetan
hainbat “zubi” eta aukera sortuko dira adar batetik bestera igarotzeko aukera ematen dutenak).
XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza DIDAKTIKA
                                        erreformen kronologia:

    4   mailatan antolatuko da egitura:

1 Eskolaurrea.Umearen ikaskuntzaren hasieratzat hartua.Bi etapetan banatuko da: lehenik,
“Jardín de infancia” 2-3 urte bitarteko umeentzat eta bigarrenik, haur eskola 4-5 urte
bitartekoentzat.

2 Oinarrizko hezkuntza. Eskolaurrearen jarraipen naturala izango litzateke.        Legeak maila
bakar, derrigorrezko eta doakoa espainiar guztientzat. Bi etapetan banatzen da: lehena, 6-10
urte bitartean non karakter orokortua nabarmenduko den ikaskuntzetan eta bigarrena,11-13 urte
bitarteko umeentzat izango da.


8 kurtsoak amaitzean amaierako ebaluazioa egokia bazen ikasleak graduatu eskolarreko titulua
jasoko du, kontrako kasuan, eskolaratze ziurtagiri bat emango zen. Bien arteko aldea litzateke
titulua jasota batxilerrera igarotzea badagoela eta bigarrenarekin aldiz Lanbide Heziketara soilik
bideratu liteke, kasu horretan derrigorrezkoa eta doakoa.

3 Erdi mailako ikaskuntza: batxilergoa bateratu moduan definitzen da. hiru kurtsotan oinarritzen
zen. Behin hau bukatuta ikasleak unibertsitate ikasketak edo bigarren maiako Lanbide
Heziketara jotzeko aukera izango zuen.

4 Unibertsitate ikaskuntza: 3 ziklotan banatua: lehenengoak hiru urteko iraupena, lanbide motzei
eskainiak, ondoren diplomatura, arkitekto tekniko edo ingeneritza teknikoentzat. Bigarren
zikloak bi urteko iraupena izango du eta lizentziatura eskuratzea ahalbidetzen du. Hirugarren
zikloan, espezializazio zehatza eta prestakuntzakoa ikerketarentzat eta ikaskuntzarentzat,
doktoretza eskuratzeko lagunduko duena.




Beraz, hauek lirateke Hezkuntzaren Lege Orokorraren ezaugarri nagusienak:


        1- 6 eta 14 urte bitarteko hezkuntzaren orokortzea herritar guztientzat, sistema bakar
            batekin, ez dena diskriminatzailea izango.
        2- Hezkuntzaren kalitatearekiko ardura. Horrela hezkuntza luzatzeaz gain, denentzako
            kalitateko hezkuntza bat izatea saiatu zen.
        3- Estatuaren subsiriedadearen amaiera, 1970 arte iraun zuena. Lege honek Estatuaren
            irakaskuntza funtzioa arakatuko du ikaskuntzaren antolamenduan eta eskolako
            postuen aurreikuspenean.
        4- Unibertsitarioak ez ziren mailetan irakaskuntza pribatuaren areagotze nabarmena.
XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza DIDAKTIKA
                                       erreformen kronologia:

        5- Hezkuntza sistemaren eta lan munduaren arteko erlazioa sortzeko ardura,
              hezkuntzak lan mundura bideratzeko zentzuarekin.
        6- Hezkuntza sistema zentralizatu baten konfigurazioa, hezkuntzan bateratasuna ekarri
              zuena.


        Lege honek bere osotasunean martxan jartzeko 10 urte zituen arren, hilabete bat igaro
        ostean lehenengo lau mailak ezarri ziren. Berrikuntzak oso azkar ezartzen hasi ziren eta
        horrek erreformaren erritmoan zalantza asko ekarri zituen. 1975ean onartutako
        ikasketen legeak batxilergoa ikuspegi tradizional, akademiko eta teoriko batera bideratu
        zituen berriro ere. Gainera, hainbat arazo tradizionalek konponbide gabe jarraitu zuten
        nahiz eta eskolaratze maila honen une goren bat izan zen.


        Hortaz gain, behin Dikatadura amaitu zenean eta Demokrazia iritsi zenean Autonomi
        Erkidegotan derrigorrezko gai bezela bertako hizkuntza ikasten zen.

        Lege hau 1990ean ordezkatu zen LOGSE legeagatik.




LOGSE (1990)


XX. mendearen bukaeran, aldaketa sakonak gertatuko dira Espainian. Diktadura batean denbora
luzez murgildurik egon ondoren, estatuak demokrazia baterantz joko du, eta ondorioz, gizarteko
egitura guztietan aldaketa sakonak emango dira. Lehenik eta behin, 1978.urtean egindako
konstituzioak, demokraziari eta baita indibiduo bakoitzaren askatasun eta eskubideei ere
garrantzia handia emango die.       Agintea subiranotasun nazionalez aukeratutako monarkia
parlamentario baten esku egongo da, eta ondorioz, hezkuntzan edota gizartea osatzen duten
bestelako esparruetan ere, erabakiak era demokratikoan hartuko dira (denen artean hartuko dira
erabakiak).

1990.urtean, Sozialistak boterean zeudelarik, irakaskuntzan LOGSE (“ley orgánica general del
sistema educativo” edota hezkuntza sistemaren antolamendu orokorraren lege organikoa)
boterean jarri zen, gehiengo batek hala izatea onartu zuelako. Hezkuntza termino orokorretan
zehaztuko zuen curriculum berri honek, aurretik zegoen “ley general de educación” edo
hezkuntza lege orokorra (1970.urtekoa) ordezkatu zuen, eta indarrean egon zen Espainiar estatu
osoan zehar, 2006.urtean ordeztua izan zen arte.

Lege berri honek zituen ezaugarrien artean, hauek izan daitezke garrantzitsuenak:
XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza DIDAKTIKA
                                   erreformen kronologia:

   Lehenik eta behin, aipatzekoa da LOGSEk hezkuntza estatuaren agindupetik
    deszentralizatzea ekarri zuela, hau da, autonomia erkidego bakoitzak hezkuntza
    kontrolatzeko ahalmena izateaz gainera, curriculumaren zati handi bat erabakitzeko
    aukera zutelako ere.
   Bestalde, eta estatuak curriculum guztia zuzenean erabaki beharrean, autonomi erkidego
    bakoitzak curriculumaren zati handi bat idazteko aukera izateaz gainera, eskola
    bakoitzak curriculum hori aplikatzeko askatasun tarte bat ere badu, eta ondorioz,
    curriculum hau nahiko irekia (zehaztapen maila desberdinak onartzen dituelarik)eta
    flexiblea dela esan daiteke.
   Estatuak erabakitakoarekin jarraituz, eta demokrazia bermatu nahi zutela kontuan
    izanda, zentro bakoitzean irakasle klaustro bat egongo da, zeinak zuzendaria
    aukeratzeko gaitasuna izango duen. Gainera, ikasgeletan 40 ikasle egotetik, gehienez 25
    ikasle egotera pasa zen.
   Irakasleen ildotik jarraituz, eta kalitatezko irakaskuntza bat eskaintzeko asmotan,
    irakaslegoak era konstantean formakuntza jasoko du (kurtso bitartez adibidez) eta beraz,
    kalitatezko hezkuntzan inbertituko da. Gainera, hezkuntza berezia behar duten ikasle
    horieri ere, beharrezkoak dituzten baliabideak eskainiko zaizkie, gainontzekoek duten
    aukera emango zaielarik, eta irakasleen funtzio orientatzailea eta tutore funtzioa definitu
    ziren.
   Azkenik, irakaskuntza zenbait etapatan sailkatu zen, eta arteak eta horren inguruan
    dauden ikasketek (bai batxilergo mailan, baita ondorengoko ikasketetan ere) garrantzia
    hartu zuten. Bestalde, aipatzekoa da 16 urte bete bitartean, hezkuntza derrigorrezkoa
    izango dela.




   Etapen artean, lehen hezkuntza (doakoa izan arren, ez da derrigorrezkoa, eta 0-6 urte
    bitarteko ikasleek osatuko dutena), lehen hezkuntza (derrigorrezkoa eta doakoa, 6-12
    urte bitarteko ikasleek osatua, eta hiru ziklotan bereizia egongo dena), eta ondoren
    bigarren hezkuntza (hau ere derrigorrezkoa izango da, eta 12-16 urteko ikasleek osatuko
    dute). Ikaslearen gehiengoak beraz, bigarren hezkuntza 16 urte dituela bukatuko du, eta
    behin etapa hori gainditua duenean, DBH-ko titulua eskuratuko du.
   Ondoren, batxilergoko ikasketak burutzeko aukera izango luke (baita beste ikasketa
    mota batzuk ere, erdi mailako zikloak, eta ondoren goi mailakoak, beste batzuen
    artean).   Batxilergoa     bi   kurtsotan   egongo   litzateke   banatua,   eta   modalitate
XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza DIDAKTIKA
                                       erreformen kronologia:

        desberdinetako ikasketak burutzeko aukera ematen du (Artezkoa, humanistikokoa,
        osasun zientzietakoa, eta teknologikoa, hain zuzen ere).
       Behin batxilergoa egin ondoren, (16-18 urte bitartean ematen dena, baina
        derrigorrezkoa ez dena), ikasleak selektibitate proba egin beharko du, eta hau gainditu
        ondoren, egindako batxilergo motaren arabera, ikasketa batzuk edo beste batzuk
        aukeratu ahal izango ditu.
       Bestalde, eta etapak alde batera utzita, lege honen helburuetako bat hezkuntza
        askatasuna bermatzea zenez, bai eskola publikoa baita pribatua eta kontzertatua
        jasotzeko aukera izango du ikasle bakoitzak, bere tutoreek erabakitzen dutenaren
        arabera.
       Erlijioari dagokionez ere, familia bakoitzak aukera izango du bere seme-alabak eskolan
        ere erlijio ikasketa batzuk jasotzeko.

1992.urtean indarrean jarri zen legeak, gehiengo baten babesa jaso bazuen ere, elizak edota
beste hainbat talde garrantzitsuk ere ez zuten lege hau onartu. Poliki-poliki gizarteko alderdi
desberdinetan gertatutako aldaketek (aldaketa ekonomikoak edota teknologikoak adibidez), lege
hau berriztea eta ordezko bat aurkitzea ekarri zuten. Ondorioz, eta gizarteko beharrak
bestelakoak zirelako, hezkuntza curriculum-ean ere erreforma berri bat egin zen, eta 2006.urtean
indarrean jarri zen LOE legearen helburua, gizartean gailentzen ziren hainbat balore eta
baliabideetara moldatzea (esfortzuari balioa ematea, ikasgela barruko diziplina indartzea,
teknologia berrien erabilpen egokia egitea…) nahi izan zen.


LOE


Gaur egun Espainiako estatuan indarrean dagoen legea da hau. Ezarri zen urtean, 2006an,
PSOEko partidu politikoa zegoen boterean. Aurretik LOGSE legea zegoen eta tartean saiakera
bat egon zen LOCE izeneko beste lege bat ezartzeko baina ez zen lortu. LOGSE eta LOE
alderdi politiko beraren proposamenak izanik badaude mantentzen diren aspektu batzuk, hala
nola:


       Hezkuntza etapa berdinak mantentzen dira: lehen hezkuntza hiru ziklotan banatua,
        bigarren hezkuntzako lau kurtsoak eta batxilergoa.
       Haur hezkuntza (3-6 urte) doakoa da eta ez da derrigorrezkoa
       Eduki komun minimoak %55ean

Hala ere LOEk baditu berrikuntzak eta esanguratsuenak hauek dira:
XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza DIDAKTIKA
                                     erreformen kronologia:

     Oinarrizko gaitasunak agertzen dira.
     Haur hezkuntzako 0-3 urte arteko etapa ez da doakoa.
     Erlijio katolikoa desagertzen da lehen hezkuntzan baina hautazko irakasgai moduan
      eskaini behar da.
     Irakasgai berria eta derrigorrezkoa: hiritartasuna. Lehen hezkuntzako 3.zikloan eta
      bigarren hezkuntzan.
     Dibertsitateari arreta eta aukera berdintasuna sustatzen da.
     Diru publikoarekin finantzatutako eskola guztiak, publikoak nahiz pribatuak, hezkuntza
      behar bereziko ikasleak eskolaratzeko ardura ezarri.
     Bigarren hezkuntzan gehienez bi gutxiegirekin pasa daiteke kurtsoz.
     Atzerriko hizkuntzaren ikaskuntza 5 urterekin hasiko da.
     Errefortzu programak egongo dira zailtasunak dituzten ikasleak laguntzeko.
     Dibertsifikazio programak bigarren hezkuntzan ikasleek titulua lortzea helburu izanik.
     Ikasleen biltzeko eskubidea jasotzen du.




INFORMAZIO ITURRIAK:


     http://es.wikipedia.org/wiki/LOGSE#Derogaci.C3.B3n_y_nuevas_leyes
     http://www.uclm.es/profesorado/ricardo/LOGSE.html
     http://berria.info/albisteak/73577/bkronologiab_werten_urtebeteko_zentralizazio_bidea.
      htm
     http://borrokagaraia.wordpress.com/2013/02/15/lomce-formakuntza-liburuxka/
     http://www.naiz.info/es/blogs/klarionez/posts/wert-eta-lomce-2-mehatxu-larriak
     http://es.wikipedia.org/wiki/Ley_Org%C3%A1nica_de_Educaci%C3%B3n_(Espa%C3
      %B1a)
     http://organizaciondecentros.wikispaces.com/file/view/LOE_y_LOGSE+Ana+V.+Cam
      u%C3%B1as.pdf
     http://organizaciondecentros.wikispaces.com/file/view/LOE_y_LOGSE+Ana+V.+Cam
      u%C3%B1as.pdf
     http://www.upct.es/seeu/_as/divulgacion_cyt_09/Libro_Historia_Ciencia/web/mapa-
      centros/La%20Ley%20Villar-Palasi%20de%201970.htm

More Related Content

Similar to Erreformak. lan osatua

Hezkuntzaerreformak 150215103441-conversion-gate01
Hezkuntzaerreformak 150215103441-conversion-gate01Hezkuntzaerreformak 150215103441-conversion-gate01
Hezkuntzaerreformak 150215103441-conversion-gate01
Jone85
 
Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK
Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEKZein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK
Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK
EHIGE
 
Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
hirukiak
 
Dk haur hezk_e
Dk haur hezk_eDk haur hezk_e
Dk haur hezk_e
Jone85
 
Power didaktika
Power didaktikaPower didaktika
Power didaktika
raccoonga2
 

Similar to Erreformak. lan osatua (13)

Hezkuntzaerreformak 150215103441-conversion-gate01
Hezkuntzaerreformak 150215103441-conversion-gate01Hezkuntzaerreformak 150215103441-conversion-gate01
Hezkuntzaerreformak 150215103441-conversion-gate01
 
Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK
Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEKZein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK
Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK
 
Erreformak
ErreformakErreformak
Erreformak
 
Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
LOMCE LEGEA EUSKAL HERRIAN
LOMCE LEGEA EUSKAL HERRIANLOMCE LEGEA EUSKAL HERRIAN
LOMCE LEGEA EUSKAL HERRIAN
 
Hezkuntza sistema historian zehar
Hezkuntza sistema historian zeharHezkuntza sistema historian zehar
Hezkuntza sistema historian zehar
 
Batxilergo
BatxilergoBatxilergo
Batxilergo
 
Decreto primaria heziberri eusk
Decreto primaria heziberri euskDecreto primaria heziberri eusk
Decreto primaria heziberri eusk
 
Paulo Freire
Paulo FreirePaulo Freire
Paulo Freire
 
Eusko Jaurlaritzak “herenegun!” hezkuntza programa aurkeztu du Euskadiren mem...
Eusko Jaurlaritzak “herenegun!” hezkuntza programa aurkeztu du Euskadiren mem...Eusko Jaurlaritzak “herenegun!” hezkuntza programa aurkeztu du Euskadiren mem...
Eusko Jaurlaritzak “herenegun!” hezkuntza programa aurkeztu du Euskadiren mem...
 
Ii 1970-eko hezkuntza lege orokorra (lge)-tik heziberri 2020-ra (BEGOÑA OCHOA)
Ii   1970-eko hezkuntza lege orokorra (lge)-tik heziberri 2020-ra (BEGOÑA OCHOA)Ii   1970-eko hezkuntza lege orokorra (lge)-tik heziberri 2020-ra (BEGOÑA OCHOA)
Ii 1970-eko hezkuntza lege orokorra (lge)-tik heziberri 2020-ra (BEGOÑA OCHOA)
 
Dk haur hezk_e
Dk haur hezk_eDk haur hezk_e
Dk haur hezk_e
 
Power didaktika
Power didaktikaPower didaktika
Power didaktika
 

More from ikusi-makusi

Berrikuntza galderak
Berrikuntza galderakBerrikuntza galderak
Berrikuntza galderak
ikusi-makusi
 
Berrikuntzak sintesia
Berrikuntzak sintesiaBerrikuntzak sintesia
Berrikuntzak sintesia
ikusi-makusi
 
Amaraberri telebista laburpena
Amaraberri telebista laburpenaAmaraberri telebista laburpena
Amaraberri telebista laburpena
ikusi-makusi
 
Didaktika konpetentziak
Didaktika konpetentziakDidaktika konpetentziak
Didaktika konpetentziak
ikusi-makusi
 
Currriculuma galderak
Currriculuma galderakCurrriculuma galderak
Currriculuma galderak
ikusi-makusi
 
Curriculuma laburpena
Curriculuma laburpenaCurriculuma laburpena
Curriculuma laburpena
ikusi-makusi
 
Lehen hezkuntza gogoeta taldean
Lehen hezkuntza gogoeta taldeanLehen hezkuntza gogoeta taldean
Lehen hezkuntza gogoeta taldean
ikusi-makusi
 

More from ikusi-makusi (7)

Berrikuntza galderak
Berrikuntza galderakBerrikuntza galderak
Berrikuntza galderak
 
Berrikuntzak sintesia
Berrikuntzak sintesiaBerrikuntzak sintesia
Berrikuntzak sintesia
 
Amaraberri telebista laburpena
Amaraberri telebista laburpenaAmaraberri telebista laburpena
Amaraberri telebista laburpena
 
Didaktika konpetentziak
Didaktika konpetentziakDidaktika konpetentziak
Didaktika konpetentziak
 
Currriculuma galderak
Currriculuma galderakCurrriculuma galderak
Currriculuma galderak
 
Curriculuma laburpena
Curriculuma laburpenaCurriculuma laburpena
Curriculuma laburpena
 
Lehen hezkuntza gogoeta taldean
Lehen hezkuntza gogoeta taldeanLehen hezkuntza gogoeta taldean
Lehen hezkuntza gogoeta taldean
 

Erreformak. lan osatua

  • 1. XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza DIDAKTIKA erreformen kronologia: SARRERA LOMCE 11. lege erreforma izango da. Lege hauetatik 7 Lehen eta Bigarren hezkuntzakoak izan dira, 1 Lanbide Heziketakoa, eta 3, berriz, Unibertsitate esparrukoak. Hiru urtean behin, bataz beste, lege aldaketa berri bat jarri dute indarrean. Garbi adierazten du honek, Espainiar Estatuan hezkuntzan ez dutela alderdi politiko nagusien arteko paktuek agindu. Hezkuntza abagune politikoaren menpe egon izan da beti. Alegia, garaian gobernuan egokitzen zen alderdi politikoak bere ideologiaren araberako hezkuntza legea inposatu du. Hezkuntza komunitateko partaideek ez dute erabaki horietan inongo eskumenik izan. Hezkuntza ereduez hitz egiterakoan, Finlandiakoa izan ohi dugu hizpide. Izan ere, aipagarria da, bertan, hezkuntza legeak hezkuntza komunitatearen artean kontsentsuz erabakitzeaz gain 30 urteko bizialdia izaten dutela. Espainiar Estatuak oso barneraturik dauka hezkuntzak duen balioa jendartean, eta hezkuntza erabiltzen du eraiki nahi duen jendartea egituratzeko. MOYANO LEGEA (1857) Espainiako lehendabiziko hezkuntza legea 1857ko “Ley de Instrucción Pública” izan zen, Moyano legea bezala ezagutzen duguna, Isabel II.ren garaikoa, XIX.mendean. Gerra Karlisten garaia izan zen hura, eta analfabetismo tasa oso altua zen. Horri konponbide bat emateko bultzatu zuten Moyano legea. Gobernu Moderatuak bultzatu zuen legea, eta 1855.urtean Progresistek landu zuten Instrukzio Publikorako Legearen Proiektua hartu zuten oinarri. Garai honetan, Moderatuak eta Progresistak bereizten ziren korronte liberalean, eta interes kontrajarriak izan arren, bat etorri ziren Espainiako lehendabiziko hezkuntza legea eratzeko. Aipatu beharra dago, Moyano Legea ez zela guztiz berritzailea izan. Aurreko urteetan, “1821.urteko Arautegian”, 1836.urteko “Duque de Rivas Planean” eta 1845.urteko “Pidal Planean” jasotako hezkuntzari buruzko legeak bildu zituen hein handi batean Moyano Legeak. Moyano legeak hala ezarrita, beraz, hezkuntza hiru gradutan antolatu zen. Lehendabiziko eskolatzean (instrucción primaria) bi etapa bereizten jarraitu zituzten; oinarrizkoa eta goi mailakoa. Eskolatze aldi honetarako doakotasun erlatiboa ezartzen da (seme-alaben eskolaratzea ordaindu ezin duten gurasoentzat soilik dohakoa). Erdi mailako hezkuntzari dagokionez (enseñanza media), berariazko izaera eta autonomia hartzen du, goi mailako ikasketetatik
  • 2. XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza DIDAKTIKA erreformen kronologia: bereiztearen eraginez. Eskola aldi hau bi ikasketa mota ezberdinetan banatu zen; orokorrak (generales) eta zertarakoak (de aplicación). Azkenik, unibertsitateko ikasketak daude maila ezberdinetan banatuta; Fakultatea, Irakaskuntza Teknikoak eta Irakaskuntza Profesionalak. Aurreko urteetan “Pidal Planak” zioena konfirmatu zuen Moyano Legeak, erakunde publikoetan burututako ikasketak izango zutela soilik balio akademikoa. Moyano Legearekin, beraz, Moderantismo historikoaren printzipio nagusiak ezarri ziren:  Doakotasun erlatiboa lehendabiziko eskola aldian.  Zentralizazioa: Madrilen finkatutako instituzioei kontrol absolutu eta zuzena ematea izan zen lege honen helburu nagusietako bat.  Uniformitatea.  Sekularizazioa.  Irakaskuntza askatasun mugatua. Hezkuntza sistemaren egitura ondorengoa izan zen:  Lehendabiziko Irakaskuntza eskoletan ematen zen eta doako izaera zuen.  Bigarrengo Irakaskuntza institutuetan ematen zen. Arteetako Batxilergoko gradua eskuratzeko azterketa baimena ahalbidetzen zuen. Titulu hau ezinbestekoa zen Irakaskuntza Fakultatiboetarako eta gomendagarria Goi Mailako Irakaskuntzetarako.  Irakaskuntza Fakultatiboak (hastapenetan Filosofia, Zuzenbidea, Zientziak, Medikuntza, Farmazia eta Teologia), unibertsitatetan irakasten zena eta Batxilergoko titulua eta Lizentziatu titulua lortzea ahalbidetzen zutena eta Doktoretzarako sarbidea zena.  Goi Mailako Irakaskuntza, Goi Mailako Eskoletan ematen zena Ingeniaritza, Arte Ederrak (Arkitektura, Pintura eta Eskultura, Musika…), Diplomatika eta Notaritza tituluak eskuratzeko.  Irakaskuntza Profesionalak, zentro berezietan irakasten zirenak, Lehenengo Eskolaldirako Irakasle, Albaitari, Merkatari Irakasle, Nautika eta Obra/Aparejadore/Agrimensore Irakasle tituluak eskuratzeko balio zutenak. 1970eko HEZKUNTZAREN LEGE OROKORRA 1969an, Francoren diktadurapean Hezkuntzako ministro izendatu zuten Jose Luis Villar Palasik bultzatu zuen legea da hau. Garai hartan, Espainiako hezkuntza sistemak akats askok osatzen zuten. Erantzun eta konponbide egokienak erabiltzeko, astebetez bildu zen ministegiko taldea, eta bertatik atera zen hezkuntza erreformarako erabilitako trikimailua. Trikimailu hori
  • 3. XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza DIDAKTIKA erreformen kronologia: Hezkuntzaren liburu zurian oinarritzen zen. Liburu hau argitaratu zenean hezkuntzaren arau klasikoekin puskatzea ekarri zuen 30 urteren ostean. Gobernuak bere iraganaren aurka egin behar izan zuen, 244 orriz osatutako liburu honek 199 orritan momentuko hezkuntza egiturari egiten baitzion kritika. Azkenean, arazo larriz beteriko egoera bat deskribatzea eta egoera horri konponbide egokiak proposatzea izan zen liburuak lortu zuena. Liburu honek, bere lehen atalean, publikoki zihoen sistemaren oinarrian diskriminazio larri bat bizitzen ari zela. Lehen Hezkuntzan bi maila ezberdin bereizten ziren, non maila erdiko ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako eskolaratzeak hamar urte arte irauten zuen, gainontzekoen hamalau urteen aurrean. Hortaz gainera, hamar urterekin funtsezko batxilerrera igarotzearen aurka zeuden, urrats handiegitzat jo baitzuten hau, hamar urte goizegi baita umearen garapenean batxilergo batera bideratzeko. Horrela, batxilergoaren zatitzearen kritika egin zen, Zientzien eta Letren arteko banaketa goiztiarraren aurka eginez. Lanbide Heziketari dagokionez, ikaskuntza planak batxilergoarekin sinkronizatuta ez egotea kritikatzen da, gainontzeko heziketa mailekin oso lotura gutxi izatea dakarrena. Liburuaren bigarren atalean hezkuntzak jaso beharreko erreformak nolakoa izan beharko lukeen esaten da. Oinarri hauek hartuz: oinarrizko hezkuntza bat ezartzea, dohainik eta hamalau urte arte beharrezkoa dena. Hezkuntzaren ezberdintasunak gainditzea hirian eta landan. Batxiler bakar bat ezartzea eta Lanbide Heziketa ikaskuntza modalitate baten moduan hartzea lan munduari eta hezkuntza maila sistemei lotzea. Liburuak esandakoari aldaketa batzuk egin ondoren, onartu egin zen bertan agertzen zen erreforma. Horrela, eskola bidezko integrazio sozialaren printzipioa arrakasta izaten hasi zen, non espainiar guztiek izango zuten eskolara joateko aukera inor baztertu eta diskriminatu gabe. Horrela, 1970eko abuztuaren 4ean Espainiako hezkuntza sistema mende horretan lehen aldiz aldatuko da, non erregulatu eta estrukturatu egingo den hezkuntza. Lorpen handiko legea izan zen hau, sistema barruan zeuden kontraesanak gainditzeko helburua baitzuen hainbat erreforma sektorialen ondorioz izandako beherakada zela eta, garai hartan Espainia jasotzen ari zen aldaketa sozial eta ekonomikoei aurre egiteko nahikoa ez zena. Hezkuntza liberalean oinarritzen zen legea, honek azken 30 urteetako hezkuntza autoritarioaren porrotaren ezaguera inplizitua zekarren. Hezkuntza ikuspegi orokor eta iraunkor batetik, LGEk sistema bateratu ( hasierako mailetan 2 mailak desagertu egingo dira) eta malgua (goi-mailetan hainbat “zubi” eta aukera sortuko dira adar batetik bestera igarotzeko aukera ematen dutenak).
  • 4. XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza DIDAKTIKA erreformen kronologia: 4 mailatan antolatuko da egitura: 1 Eskolaurrea.Umearen ikaskuntzaren hasieratzat hartua.Bi etapetan banatuko da: lehenik, “Jardín de infancia” 2-3 urte bitarteko umeentzat eta bigarrenik, haur eskola 4-5 urte bitartekoentzat. 2 Oinarrizko hezkuntza. Eskolaurrearen jarraipen naturala izango litzateke. Legeak maila bakar, derrigorrezko eta doakoa espainiar guztientzat. Bi etapetan banatzen da: lehena, 6-10 urte bitartean non karakter orokortua nabarmenduko den ikaskuntzetan eta bigarrena,11-13 urte bitarteko umeentzat izango da. 8 kurtsoak amaitzean amaierako ebaluazioa egokia bazen ikasleak graduatu eskolarreko titulua jasoko du, kontrako kasuan, eskolaratze ziurtagiri bat emango zen. Bien arteko aldea litzateke titulua jasota batxilerrera igarotzea badagoela eta bigarrenarekin aldiz Lanbide Heziketara soilik bideratu liteke, kasu horretan derrigorrezkoa eta doakoa. 3 Erdi mailako ikaskuntza: batxilergoa bateratu moduan definitzen da. hiru kurtsotan oinarritzen zen. Behin hau bukatuta ikasleak unibertsitate ikasketak edo bigarren maiako Lanbide Heziketara jotzeko aukera izango zuen. 4 Unibertsitate ikaskuntza: 3 ziklotan banatua: lehenengoak hiru urteko iraupena, lanbide motzei eskainiak, ondoren diplomatura, arkitekto tekniko edo ingeneritza teknikoentzat. Bigarren zikloak bi urteko iraupena izango du eta lizentziatura eskuratzea ahalbidetzen du. Hirugarren zikloan, espezializazio zehatza eta prestakuntzakoa ikerketarentzat eta ikaskuntzarentzat, doktoretza eskuratzeko lagunduko duena. Beraz, hauek lirateke Hezkuntzaren Lege Orokorraren ezaugarri nagusienak: 1- 6 eta 14 urte bitarteko hezkuntzaren orokortzea herritar guztientzat, sistema bakar batekin, ez dena diskriminatzailea izango. 2- Hezkuntzaren kalitatearekiko ardura. Horrela hezkuntza luzatzeaz gain, denentzako kalitateko hezkuntza bat izatea saiatu zen. 3- Estatuaren subsiriedadearen amaiera, 1970 arte iraun zuena. Lege honek Estatuaren irakaskuntza funtzioa arakatuko du ikaskuntzaren antolamenduan eta eskolako postuen aurreikuspenean. 4- Unibertsitarioak ez ziren mailetan irakaskuntza pribatuaren areagotze nabarmena.
  • 5. XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza DIDAKTIKA erreformen kronologia: 5- Hezkuntza sistemaren eta lan munduaren arteko erlazioa sortzeko ardura, hezkuntzak lan mundura bideratzeko zentzuarekin. 6- Hezkuntza sistema zentralizatu baten konfigurazioa, hezkuntzan bateratasuna ekarri zuena. Lege honek bere osotasunean martxan jartzeko 10 urte zituen arren, hilabete bat igaro ostean lehenengo lau mailak ezarri ziren. Berrikuntzak oso azkar ezartzen hasi ziren eta horrek erreformaren erritmoan zalantza asko ekarri zituen. 1975ean onartutako ikasketen legeak batxilergoa ikuspegi tradizional, akademiko eta teoriko batera bideratu zituen berriro ere. Gainera, hainbat arazo tradizionalek konponbide gabe jarraitu zuten nahiz eta eskolaratze maila honen une goren bat izan zen. Hortaz gain, behin Dikatadura amaitu zenean eta Demokrazia iritsi zenean Autonomi Erkidegotan derrigorrezko gai bezela bertako hizkuntza ikasten zen. Lege hau 1990ean ordezkatu zen LOGSE legeagatik. LOGSE (1990) XX. mendearen bukaeran, aldaketa sakonak gertatuko dira Espainian. Diktadura batean denbora luzez murgildurik egon ondoren, estatuak demokrazia baterantz joko du, eta ondorioz, gizarteko egitura guztietan aldaketa sakonak emango dira. Lehenik eta behin, 1978.urtean egindako konstituzioak, demokraziari eta baita indibiduo bakoitzaren askatasun eta eskubideei ere garrantzia handia emango die. Agintea subiranotasun nazionalez aukeratutako monarkia parlamentario baten esku egongo da, eta ondorioz, hezkuntzan edota gizartea osatzen duten bestelako esparruetan ere, erabakiak era demokratikoan hartuko dira (denen artean hartuko dira erabakiak). 1990.urtean, Sozialistak boterean zeudelarik, irakaskuntzan LOGSE (“ley orgánica general del sistema educativo” edota hezkuntza sistemaren antolamendu orokorraren lege organikoa) boterean jarri zen, gehiengo batek hala izatea onartu zuelako. Hezkuntza termino orokorretan zehaztuko zuen curriculum berri honek, aurretik zegoen “ley general de educación” edo hezkuntza lege orokorra (1970.urtekoa) ordezkatu zuen, eta indarrean egon zen Espainiar estatu osoan zehar, 2006.urtean ordeztua izan zen arte. Lege berri honek zituen ezaugarrien artean, hauek izan daitezke garrantzitsuenak:
  • 6. XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza DIDAKTIKA erreformen kronologia:  Lehenik eta behin, aipatzekoa da LOGSEk hezkuntza estatuaren agindupetik deszentralizatzea ekarri zuela, hau da, autonomia erkidego bakoitzak hezkuntza kontrolatzeko ahalmena izateaz gainera, curriculumaren zati handi bat erabakitzeko aukera zutelako ere.  Bestalde, eta estatuak curriculum guztia zuzenean erabaki beharrean, autonomi erkidego bakoitzak curriculumaren zati handi bat idazteko aukera izateaz gainera, eskola bakoitzak curriculum hori aplikatzeko askatasun tarte bat ere badu, eta ondorioz, curriculum hau nahiko irekia (zehaztapen maila desberdinak onartzen dituelarik)eta flexiblea dela esan daiteke.  Estatuak erabakitakoarekin jarraituz, eta demokrazia bermatu nahi zutela kontuan izanda, zentro bakoitzean irakasle klaustro bat egongo da, zeinak zuzendaria aukeratzeko gaitasuna izango duen. Gainera, ikasgeletan 40 ikasle egotetik, gehienez 25 ikasle egotera pasa zen.  Irakasleen ildotik jarraituz, eta kalitatezko irakaskuntza bat eskaintzeko asmotan, irakaslegoak era konstantean formakuntza jasoko du (kurtso bitartez adibidez) eta beraz, kalitatezko hezkuntzan inbertituko da. Gainera, hezkuntza berezia behar duten ikasle horieri ere, beharrezkoak dituzten baliabideak eskainiko zaizkie, gainontzekoek duten aukera emango zaielarik, eta irakasleen funtzio orientatzailea eta tutore funtzioa definitu ziren.  Azkenik, irakaskuntza zenbait etapatan sailkatu zen, eta arteak eta horren inguruan dauden ikasketek (bai batxilergo mailan, baita ondorengoko ikasketetan ere) garrantzia hartu zuten. Bestalde, aipatzekoa da 16 urte bete bitartean, hezkuntza derrigorrezkoa izango dela.  Etapen artean, lehen hezkuntza (doakoa izan arren, ez da derrigorrezkoa, eta 0-6 urte bitarteko ikasleek osatuko dutena), lehen hezkuntza (derrigorrezkoa eta doakoa, 6-12 urte bitarteko ikasleek osatua, eta hiru ziklotan bereizia egongo dena), eta ondoren bigarren hezkuntza (hau ere derrigorrezkoa izango da, eta 12-16 urteko ikasleek osatuko dute). Ikaslearen gehiengoak beraz, bigarren hezkuntza 16 urte dituela bukatuko du, eta behin etapa hori gainditua duenean, DBH-ko titulua eskuratuko du.  Ondoren, batxilergoko ikasketak burutzeko aukera izango luke (baita beste ikasketa mota batzuk ere, erdi mailako zikloak, eta ondoren goi mailakoak, beste batzuen artean). Batxilergoa bi kurtsotan egongo litzateke banatua, eta modalitate
  • 7. XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza DIDAKTIKA erreformen kronologia: desberdinetako ikasketak burutzeko aukera ematen du (Artezkoa, humanistikokoa, osasun zientzietakoa, eta teknologikoa, hain zuzen ere).  Behin batxilergoa egin ondoren, (16-18 urte bitartean ematen dena, baina derrigorrezkoa ez dena), ikasleak selektibitate proba egin beharko du, eta hau gainditu ondoren, egindako batxilergo motaren arabera, ikasketa batzuk edo beste batzuk aukeratu ahal izango ditu.  Bestalde, eta etapak alde batera utzita, lege honen helburuetako bat hezkuntza askatasuna bermatzea zenez, bai eskola publikoa baita pribatua eta kontzertatua jasotzeko aukera izango du ikasle bakoitzak, bere tutoreek erabakitzen dutenaren arabera.  Erlijioari dagokionez ere, familia bakoitzak aukera izango du bere seme-alabak eskolan ere erlijio ikasketa batzuk jasotzeko. 1992.urtean indarrean jarri zen legeak, gehiengo baten babesa jaso bazuen ere, elizak edota beste hainbat talde garrantzitsuk ere ez zuten lege hau onartu. Poliki-poliki gizarteko alderdi desberdinetan gertatutako aldaketek (aldaketa ekonomikoak edota teknologikoak adibidez), lege hau berriztea eta ordezko bat aurkitzea ekarri zuten. Ondorioz, eta gizarteko beharrak bestelakoak zirelako, hezkuntza curriculum-ean ere erreforma berri bat egin zen, eta 2006.urtean indarrean jarri zen LOE legearen helburua, gizartean gailentzen ziren hainbat balore eta baliabideetara moldatzea (esfortzuari balioa ematea, ikasgela barruko diziplina indartzea, teknologia berrien erabilpen egokia egitea…) nahi izan zen. LOE Gaur egun Espainiako estatuan indarrean dagoen legea da hau. Ezarri zen urtean, 2006an, PSOEko partidu politikoa zegoen boterean. Aurretik LOGSE legea zegoen eta tartean saiakera bat egon zen LOCE izeneko beste lege bat ezartzeko baina ez zen lortu. LOGSE eta LOE alderdi politiko beraren proposamenak izanik badaude mantentzen diren aspektu batzuk, hala nola:  Hezkuntza etapa berdinak mantentzen dira: lehen hezkuntza hiru ziklotan banatua, bigarren hezkuntzako lau kurtsoak eta batxilergoa.  Haur hezkuntza (3-6 urte) doakoa da eta ez da derrigorrezkoa  Eduki komun minimoak %55ean Hala ere LOEk baditu berrikuntzak eta esanguratsuenak hauek dira:
  • 8. XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza DIDAKTIKA erreformen kronologia:  Oinarrizko gaitasunak agertzen dira.  Haur hezkuntzako 0-3 urte arteko etapa ez da doakoa.  Erlijio katolikoa desagertzen da lehen hezkuntzan baina hautazko irakasgai moduan eskaini behar da.  Irakasgai berria eta derrigorrezkoa: hiritartasuna. Lehen hezkuntzako 3.zikloan eta bigarren hezkuntzan.  Dibertsitateari arreta eta aukera berdintasuna sustatzen da.  Diru publikoarekin finantzatutako eskola guztiak, publikoak nahiz pribatuak, hezkuntza behar bereziko ikasleak eskolaratzeko ardura ezarri.  Bigarren hezkuntzan gehienez bi gutxiegirekin pasa daiteke kurtsoz.  Atzerriko hizkuntzaren ikaskuntza 5 urterekin hasiko da.  Errefortzu programak egongo dira zailtasunak dituzten ikasleak laguntzeko.  Dibertsifikazio programak bigarren hezkuntzan ikasleek titulua lortzea helburu izanik.  Ikasleen biltzeko eskubidea jasotzen du. INFORMAZIO ITURRIAK:  http://es.wikipedia.org/wiki/LOGSE#Derogaci.C3.B3n_y_nuevas_leyes  http://www.uclm.es/profesorado/ricardo/LOGSE.html  http://berria.info/albisteak/73577/bkronologiab_werten_urtebeteko_zentralizazio_bidea. htm  http://borrokagaraia.wordpress.com/2013/02/15/lomce-formakuntza-liburuxka/  http://www.naiz.info/es/blogs/klarionez/posts/wert-eta-lomce-2-mehatxu-larriak  http://es.wikipedia.org/wiki/Ley_Org%C3%A1nica_de_Educaci%C3%B3n_(Espa%C3 %B1a)  http://organizaciondecentros.wikispaces.com/file/view/LOE_y_LOGSE+Ana+V.+Cam u%C3%B1as.pdf  http://organizaciondecentros.wikispaces.com/file/view/LOE_y_LOGSE+Ana+V.+Cam u%C3%B1as.pdf  http://www.upct.es/seeu/_as/divulgacion_cyt_09/Libro_Historia_Ciencia/web/mapa- centros/La%20Ley%20Villar-Palasi%20de%201970.htm