SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
BELTZUNTZEKO GASTON



    XIV. mendean ba omen zen Lapurdin herensuge izugarri bat, bidean harrapatzen zuen guztia
suntsitzen zuena. Legenda honek herensugearen eta mutil gazte baten arteko borroka gogorra
kontatzen digu

    Orain dela urte asko eta asko, oilar batek arrautza jarri omen zuen eta bere goroztegi batean
ezkutatu zuen Lapurdiko Hiriburu herritik hurbil. Hala igaro ziren zazpi urte eta arrautza horretatik
herensugea jaio zen. Handik zazpi urtetara herensugea ehun bider hazi zen; hiru buru zituen zein
baino zein itsusiagoa eta bere hiru ahoetatik sua botatzen zuen etengabe. Bizkarretik bi hego irten
zitzaizkion eta horiei esker hegan egiten zuen herrialde osoan zehar, Errobi ibai inguruko biztanleak
beldur ikara batean jarriz. Eta bere atzapar beldurgarri haiekin segundo gutxitan txikitzen zuen
animaliarik handiena ere.

    Beltzuntzeko Gaston, Armand Baionako alkatearen semea zen. Bere 19 urtetan, abentura handi
baten egarri zebilen, hala, bere arbasoen armak eramateko gai zela erakutsiko zuen eta bere argazkia
gazteluko gela nagusian jarriko zuten asaba zaharren ondoan, familiako ospe eta adorea mendez
mende Europako lurralde guztietara zabaldu zituzten Beltzuntzetar handi haien ondoan.

    Behin batean zurrumurru beldurgarri bat zabaldu zen herrialdean eta jendeak hala esaten zuen
beldurrak airean, zazpi urtetako aldia zazpi bider igaro ondoren, Hiriburuko herensugea bere leizetik
irten zela eta bidean harrapatzen zuen guztia suntsitzen ari zela, berdin etxeak eta soroak, nola
animaliak hala gizakiak.

      Ehunka lagun abiatu ziren Baiona aldera hango harresi barruan babesteko
asmotan. Alkateak, Beltzuntzeko Antoinek, bere esku zegoen guztia egin zuen
piztia agertzen bazen, hari aurre egiteko.

     Gaston bere onetik aterata zegoen erabat,. Galdetu honi eta galdetu hari,
begiratu hemen eta miatu han…, piztia nolakoa zen jakin nahi zuen, nork ikusi
zuen, esaten zuten bezain handia al zen? Ahotik sua jaurtitzen al zuen, ala kea
besterik ez…?

  Galdera hauen guztien erantzunak jaso zituenean, aitarengana joan zen:

    -   Aita, hauxe da nik nahi nuen aukera! Utz iezadazu herensugearen bila joaten eta hiltzen.

    -   Hi burutik eginda hago! – erantzun zion aitak-. Hemen geratuko haiz beste guztiak bezalaxe!
        Hire kezkatan egotea besterik ez diat behar orain!

    Gastonek ez zion hitzik atera baina, erabakita zeukan bezala, prestatu zituen armak, hartu zuen
jateko zerbait eta, ezkutaria lagun, gaztelutik irten zen gauez, handik herensugearen gordelekura
bideratu zelarik.

     Ezkutaria beldurrez dardarka zegoen bitartean, Gaston ametsetan ari zen bueltakoan egingo
zioten ongietorriarekin… herensugea hiriko harresietara eramango zuen arrastaka… aitak negar
malkotan hartuko zuen eta Ricardo Corazón de León-ek foruak zin egitean berarekin egon zen Txikon
arbasoaren ezpata emango zion oparitzat… bere argazkia besteen ondoan eskegiko zuten eta..,.
Zaratots izugarri batek bere liluratik atera zuen.

                                               Herensugearen leize aurrean zegoen. Ezkutariak atzera
                                               jiratu eta korrika batean alde egin zuen handik.
                                               Gastonek deiadarra egin zuen ozen:

                                                   -   Hor al hago?

                                                       Aurrekoa baino oihu handiagoa eginez, jarraitu
                                                       zuen piztia zirikatzen:

    -   Hor baldin bahago, irten hadi kanpora!!! Hemen naukak zain!!!

   Herensugea leizetik irten zen. Hain zen handia eta beldurgarria, non Gastonek atzeraka eman bait
zuen pauso bat. Gero, berriro adorea hartuz, piztiarenganantz aurreratu zen.

   Une batez elkarri begira egon ziren biak adi-adi, aurrekoak lehen mugimendua noiz egingo zain.
Gastonek piztiaren indarra kalkulatu nahian, eta hau harrituta hain izaki txikia bera desafiatzera
ausartzen zelako.

    Herensugea, ordea, ez zen luzaroan egon geldi, bere hiru ahoetatik su bafada jaurti zuen eta
atzeko hanken gainean zutik jarriz, gazteari eraso egin zion. Honek gogor heldu zion eskuan zeukan
ezpatari eta piztia gehiago hurbildu zain egon zen, eta gero, ahal bezain gogor jaurti zuen arma
herensugearen bihotzera.

    Piztiak abiada gelditu zuen, bere begiek sorpresa gisako zerbait adierazten zuten eta Baionan ere
entzun zuten oihua bota ondoren, zerraldo erori zen. Erortzean berarekin batera eraman zuen
Gaston, ez baitzuen honek baztertzeko denborarik izan, eta hala, biak heriozko besarkada batean
loturik, Errobira amildu ziren aldapan behera bueltaka.

     Mutilaren aitak jakin zuenean, ezkutariak esanda, semea herensugearen bila joan zela, astirik
galdu gabe irten zen bere bila zenbait gizonekin. Ibaian aurkitu zituzten bi gorpu hilak. Jende guztiak
txaloka eman zion ongietorria Gastoni, bere aitak arbaso Txikonen ezpatarekin lurperatu zuen eta
bere argazkia gela nagusian eskegi zuten. Eta harez gero, balentria horren oroigarri, Beltzuntzetarren
armarriak hiru buruko sugea darama alde batean.
Erantzun:

   1. Non gertatzen da legendak kontatzen duena?

   2. Zer zen eta nolakoa arrautzatik irten zen izakia?

   3. Zer hasi zen egiten herensugea?

   4. Nola zuen izena herensugeari aurre egin zion gazteak? Non bizi zen?

   5. Zer egin zuen protagonistak herensugeari aurre egiteko?

   6. Zer amesten zuen gazteak?

   7. Zer gertatu zen herensugea leizetik irten ondoren?

   8. Zer gertatu zitzaion gazteari?

   9. Zer egin zuen gaztearen aitak hau guztia gertatutakoan?

More Related Content

Viewers also liked

Viewers also liked (6)

tartalo
tartalotartalo
tartalo
 
Ziripot nafarroa
Ziripot  nafarroaZiripot  nafarroa
Ziripot nafarroa
 
TARTALO
TARTALOTARTALO
TARTALO
 
Anxo araba
Anxo   arabaAnxo   araba
Anxo araba
 
Baltzolako sugoia bizkaia
Baltzolako sugoia  bizkaiaBaltzolako sugoia  bizkaia
Baltzolako sugoia bizkaia
 
tartalo
tartalotartalo
tartalo
 

Similar to Beltzuntzeko gaston lapurdi

Bermeoko mitologia eta kondairak
Bermeoko mitologia eta kondairakBermeoko mitologia eta kondairak
Bermeoko mitologia eta kondairakAndoni Agirre
 
Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020OarsoaldekoAEK
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakelisaetalarraitz
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakelisaetalarraitz
 
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Maitan2
 
Zelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batZelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batmanlus
 
Bi anai hiztegia aixerrota
Bi anai hiztegia aixerrotaBi anai hiztegia aixerrota
Bi anai hiztegia aixerrotafelipeurkidi
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatanetxu8
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzataneotxoa4444
 
Irakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajanIrakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajanOarsoaldekoAEK
 
Txintxirri Kantari
Txintxirri KantariTxintxirri Kantari
Txintxirri Kantariamaiaguti
 
Euskal mitologia1.pps
Euskal mitologia1.pps Euskal mitologia1.pps
Euskal mitologia1.pps haurhezkuntza
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1xabieransola
 
Oreretako Xenpelar AEK. Gau beltza
Oreretako Xenpelar AEK. Gau beltzaOreretako Xenpelar AEK. Gau beltza
Oreretako Xenpelar AEK. Gau beltzaOarsoaldekoAEK
 
Irakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajanIrakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajanOarsoaldekoAEK
 

Similar to Beltzuntzeko gaston lapurdi (20)

Bermeoko mitologia eta kondairak
Bermeoko mitologia eta kondairakBermeoko mitologia eta kondairak
Bermeoko mitologia eta kondairak
 
Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020
 
Irakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko neguaIrakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko negua
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiak
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiak
 
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
 
Zelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batZelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin bat
 
Bi anai hiztegia aixerrota
Bi anai hiztegia aixerrotaBi anai hiztegia aixerrota
Bi anai hiztegia aixerrota
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
2013 Neguko irakurle kanpaina
2013 Neguko irakurle kanpaina2013 Neguko irakurle kanpaina
2013 Neguko irakurle kanpaina
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Irakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajanIrakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajan
 
Txintxirri Kantari
Txintxirri KantariTxintxirri Kantari
Txintxirri Kantari
 
Euskal Mitologia.
Euskal Mitologia.Euskal Mitologia.
Euskal Mitologia.
 
Euskal mitologia1.pps
Euskal mitologia1.pps Euskal mitologia1.pps
Euskal mitologia1.pps
 
Artolapurra
ArtolapurraArtolapurra
Artolapurra
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
 
Oreretako Xenpelar AEK. Gau beltza
Oreretako Xenpelar AEK. Gau beltzaOreretako Xenpelar AEK. Gau beltza
Oreretako Xenpelar AEK. Gau beltza
 
Irakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajanIrakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajan
 

Beltzuntzeko gaston lapurdi

  • 1. BELTZUNTZEKO GASTON XIV. mendean ba omen zen Lapurdin herensuge izugarri bat, bidean harrapatzen zuen guztia suntsitzen zuena. Legenda honek herensugearen eta mutil gazte baten arteko borroka gogorra kontatzen digu Orain dela urte asko eta asko, oilar batek arrautza jarri omen zuen eta bere goroztegi batean ezkutatu zuen Lapurdiko Hiriburu herritik hurbil. Hala igaro ziren zazpi urte eta arrautza horretatik herensugea jaio zen. Handik zazpi urtetara herensugea ehun bider hazi zen; hiru buru zituen zein baino zein itsusiagoa eta bere hiru ahoetatik sua botatzen zuen etengabe. Bizkarretik bi hego irten zitzaizkion eta horiei esker hegan egiten zuen herrialde osoan zehar, Errobi ibai inguruko biztanleak beldur ikara batean jarriz. Eta bere atzapar beldurgarri haiekin segundo gutxitan txikitzen zuen animaliarik handiena ere. Beltzuntzeko Gaston, Armand Baionako alkatearen semea zen. Bere 19 urtetan, abentura handi baten egarri zebilen, hala, bere arbasoen armak eramateko gai zela erakutsiko zuen eta bere argazkia gazteluko gela nagusian jarriko zuten asaba zaharren ondoan, familiako ospe eta adorea mendez mende Europako lurralde guztietara zabaldu zituzten Beltzuntzetar handi haien ondoan. Behin batean zurrumurru beldurgarri bat zabaldu zen herrialdean eta jendeak hala esaten zuen beldurrak airean, zazpi urtetako aldia zazpi bider igaro ondoren, Hiriburuko herensugea bere leizetik irten zela eta bidean harrapatzen zuen guztia suntsitzen ari zela, berdin etxeak eta soroak, nola animaliak hala gizakiak. Ehunka lagun abiatu ziren Baiona aldera hango harresi barruan babesteko asmotan. Alkateak, Beltzuntzeko Antoinek, bere esku zegoen guztia egin zuen piztia agertzen bazen, hari aurre egiteko. Gaston bere onetik aterata zegoen erabat,. Galdetu honi eta galdetu hari, begiratu hemen eta miatu han…, piztia nolakoa zen jakin nahi zuen, nork ikusi zuen, esaten zuten bezain handia al zen? Ahotik sua jaurtitzen al zuen, ala kea besterik ez…? Galdera hauen guztien erantzunak jaso zituenean, aitarengana joan zen: - Aita, hauxe da nik nahi nuen aukera! Utz iezadazu herensugearen bila joaten eta hiltzen. - Hi burutik eginda hago! – erantzun zion aitak-. Hemen geratuko haiz beste guztiak bezalaxe! Hire kezkatan egotea besterik ez diat behar orain! Gastonek ez zion hitzik atera baina, erabakita zeukan bezala, prestatu zituen armak, hartu zuen jateko zerbait eta, ezkutaria lagun, gaztelutik irten zen gauez, handik herensugearen gordelekura bideratu zelarik. Ezkutaria beldurrez dardarka zegoen bitartean, Gaston ametsetan ari zen bueltakoan egingo zioten ongietorriarekin… herensugea hiriko harresietara eramango zuen arrastaka… aitak negar malkotan hartuko zuen eta Ricardo Corazón de León-ek foruak zin egitean berarekin egon zen Txikon
  • 2. arbasoaren ezpata emango zion oparitzat… bere argazkia besteen ondoan eskegiko zuten eta..,. Zaratots izugarri batek bere liluratik atera zuen. Herensugearen leize aurrean zegoen. Ezkutariak atzera jiratu eta korrika batean alde egin zuen handik. Gastonek deiadarra egin zuen ozen: - Hor al hago? Aurrekoa baino oihu handiagoa eginez, jarraitu zuen piztia zirikatzen: - Hor baldin bahago, irten hadi kanpora!!! Hemen naukak zain!!! Herensugea leizetik irten zen. Hain zen handia eta beldurgarria, non Gastonek atzeraka eman bait zuen pauso bat. Gero, berriro adorea hartuz, piztiarenganantz aurreratu zen. Une batez elkarri begira egon ziren biak adi-adi, aurrekoak lehen mugimendua noiz egingo zain. Gastonek piztiaren indarra kalkulatu nahian, eta hau harrituta hain izaki txikia bera desafiatzera ausartzen zelako. Herensugea, ordea, ez zen luzaroan egon geldi, bere hiru ahoetatik su bafada jaurti zuen eta atzeko hanken gainean zutik jarriz, gazteari eraso egin zion. Honek gogor heldu zion eskuan zeukan ezpatari eta piztia gehiago hurbildu zain egon zen, eta gero, ahal bezain gogor jaurti zuen arma herensugearen bihotzera. Piztiak abiada gelditu zuen, bere begiek sorpresa gisako zerbait adierazten zuten eta Baionan ere entzun zuten oihua bota ondoren, zerraldo erori zen. Erortzean berarekin batera eraman zuen Gaston, ez baitzuen honek baztertzeko denborarik izan, eta hala, biak heriozko besarkada batean loturik, Errobira amildu ziren aldapan behera bueltaka. Mutilaren aitak jakin zuenean, ezkutariak esanda, semea herensugearen bila joan zela, astirik galdu gabe irten zen bere bila zenbait gizonekin. Ibaian aurkitu zituzten bi gorpu hilak. Jende guztiak txaloka eman zion ongietorria Gastoni, bere aitak arbaso Txikonen ezpatarekin lurperatu zuen eta bere argazkia gela nagusian eskegi zuten. Eta harez gero, balentria horren oroigarri, Beltzuntzetarren armarriak hiru buruko sugea darama alde batean.
  • 3. Erantzun: 1. Non gertatzen da legendak kontatzen duena? 2. Zer zen eta nolakoa arrautzatik irten zen izakia? 3. Zer hasi zen egiten herensugea? 4. Nola zuen izena herensugeari aurre egin zion gazteak? Non bizi zen? 5. Zer egin zuen protagonistak herensugeari aurre egiteko? 6. Zer amesten zuen gazteak? 7. Zer gertatu zen herensugea leizetik irten ondoren? 8. Zer gertatu zitzaion gazteari? 9. Zer egin zuen gaztearen aitak hau guztia gertatutakoan?