Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Baltzolako sugoia bizkaia
1. BALTZOLAKO SUGOIA
Sugoia edo maju edo sugaar suge handi baten izena da.
Baltzolako haitzuloan bizi da, Diman. Mariren senarra
da eta hari gehien loturiko jeinua. Biak elkartzen
direnean, ekaitza sortzen dute.
Aspaldiko legenda batek dioenez, Sugoi printzesa
eskoziar batekin ezkondu zen. Hau, bere herritik ihes
etorria zen Mundakara. Seme bat izan zuten, larruazal
zuri eta ile hori-horikoa; horregatik, Jaun Zuria esaten zioten eta berau izan zen Bizkaiko lehen Jauna.
Behin batean bi anaia bizi ziren Bargondian (Diman). Zaharrena, Joxe, gizon serio eta jakintsua zen,
erabaki bat hartu baino lehen ondo hausnartzea gustatzen zitzaiona. Gaztea, Shanti, erabat
bestelakoa zen, txoriburu xamar eta erreakzio azkarretakoa.
Egun batean, Baltzolako haitzulotik hurbil zebiltzan biak.
- Ba al dakizu, Joxe? Hor barruan lamiak bizi omen dira altxor eder bat zaintzen – esan zuen
Shantik, haitzuloa seinalatuz.
- Beharbada bai eta beharbada ez – erantzun zion Joxek – baina hobe izango da bere horretan
uztea.
Anaia gazteak barre algara egin zuen.
- Hara! Ez didazu esango beldur zarenik, ezta?
- Nik gauza bakarra esaten dizut, ez dela misterioak argitzen ibili behar izaten. Shanti
haitzuloaren sarrerara joan zen.
- Beno… anima zaitez! Begirada bat botako dugu… Altxorra dagoela egia baldin bada, bion
artean banatuko dugu.
Gaztea sartzera zihoan, sarreran suge handi bat ikusi zuenean. Lo zirudien.
- A! Hemen dago haitzuloaren zaindaria! Ikusiko duzu zein azkar egingo ditudan zure lanak!
Eta Joxeri ezertarako denborarik eman gabe, harri handi bat hartu eta sugeari bota zion,
isatsa moztuz.
- Shanti! – oihukatu zion Joxek – egin duzun hori krudelkeria da! Sugea lo zegoen eguzkitan eta
hauxe izango da bere gordelekua… Ez zaitez basatia izan eta goazen etxera!
2. Urteak joan ziren.
Joxek urrutira joan
behar izan zuen diru
bila eta baita lan ona
aurkitu ere; baina
triste jartzen zen etxe,
senide eta bere lurraz
oroitzen zenean.
Egun batean, dotore jantzitako gizon hankabakar bat azaldu zitzaion, besotik heldu eta,
une batean, Baltzolako haitzuloaren aurrera eraman zuen.
Joxe ez zen bere harriduratik ateratzen, gizon misteriotsu hark esan zionean:
- Joxe, berriro zure etxean zaude eta berriz joan beharrik ez izateko hona hemen urrez
betetako kutxa zuretzat eta gerriko hau zure anaiarentzat.
Eta gizona desagertu egin zen.
Joxe bere anaiarengana joan eta gertatu zitzaiona kontatu zion. Shanti
gerrikoari begira geratu zen.
- Eta gizon horri hanka falta zitzaiola esaten al duzu?
- Ba… bai, baina orain gogoratzen dudanez, ez zuen ez makulu ez eta besterik erabiltzen.
Orduan gazteak gerrikoa hartu eta intxaurrondo bati lotu zion. Arbola berehala sutan jarri eta
erabat erre zen. Bi anaiek elkarri begiratu zioten eta garbi ikusi zuten Shantik isatsa
moztutako sugea eta gizon arraro hura, biak bat zirela: Baltzolako suge handia, sugoia.
3. Erantzun:
1. Zein zen Sugoia? Non bizi zen?
2. Nola zuten izena legendaren protagonistek? Non bizi ziren? Nolakoak ziren izaeraz?
3. Zer kontatzen zuen jendeak Baltzolako haitzuloaz?
4. Zer egin nahi zuen anaia gazteenak Baltzolako haitzuloan?
5. Zer gertatu zitzaion?
6. Norekin topatu zen anaia zaharrena urte batzuk beranduago?
7. Zer eman zion honek Joxeri?
8. Zer gertatu zen ezezagunak emandako gerrikoarekin?
9. Zein zen egitan ezezaguna?