SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Download to read offline
TXIMINIA
Ipuin guztietan, ia-ia beti, pertsonaia berberak agertzen dira: pertsona onak,
maltzur batzuk, gurasoak, eta, nola ez, zuek bezalako laguntxoak. Beraz, ziur
gaur entzungo duzuen ipuina zuen gustukoa izango dela. Jakizue oso aspaldiko
kontakizuna dela eta belaunaldiz belaunaldi hedatzen ari da ahoz aho gure
artean. Gaur zuek entzuteko aukera izango duzue, eta lehenengo aldia
delakoan gaude.
Bazen behin, Errenteria izeneko herri txiki bat, hamar baserriz
osatutakoa. Bertako etxeak harrizkoak ziren eta horien lurrak lastoz eginak.
Inguruan mendi izugarriak zeuden: Bizarain, Urdaburu, Landarbaso... Biztanleek
lurra lantzen zuten eta elikagaiak naturatik lortzen zituzten. Zuhaitz eta lorez
beteta zegoen ingurua eta, gainera, txorien txio-txioa entzuten zen non-nahi,
noiz-nahi etengabe.
Etxeen barruan ez zuten argi artifizialik; kandelak erabiltzen zituzten
gauean eta iratzargailuak oilarrak ziren, “kukurrukuuuu” egiten zuten goizero-
goizero. Eguzkia atera bezain laster, biztanle guztiak altxatzen ziren eta
eguneroko lanei ekiten zieten: sukaldeko sua piztu, animaliak zaindu, baratza
landu...
Herriko haur guztiak, hamabiren bat, Juantxoren etxera joaten ziren
egunero ikastolara moduan, eta nahiz eta nahiko bihurriak izan, ondo
moldatzen ziren. Batuketak eta kenketak ez ezik, bizitzaren arazoei aurre
egiteko beharko zuketen ereduak ere ikasten zituzten.
Baina... Gau ilun batean, Jone izeneko 8 urteko gaztetxo bat, ohean lotan
zegoenean, soinu arraroak entzuten hasi zen halako batean: dinbi-danba alde
batetik, garrasiak bestetik... ; Jone ikusmin handiz altxatu zen zer gertatzen
zen jakiteko.
Konturatu zen herri erdigunean etxe berri bat egin zutela, eta erdian
tximinia bat zegoela ke izugarria botatzen. Gurasoei ezer esan gabe, etxe
berrira hurbildu zen eta zirrikitu batetik ikusi zuen barruan gertatzen zena.
Sutan lapiko handiak zeuden; ontzi bakoitzaren ondoan zomorro handi
batek bueltak ematen zizkion barruan zegoenari. Inguruan, beste animalia
batzuek azukre ugari eta loreak botatzen zituzten. Lapiko batean gorri koloreko
loreak (jeranioak, mitxoletak...), beste batean txuriak (margaritak, petuniak),
beste batean arrosa kolorekoak.. Behin egosita, isurkaria makina batean sartu
eta gero, koloretako karameluak ateratzen zituzten: bihotzak, hodeiak eta era
guztietako gozoki polit-politak eta goxo-goxooak!
Jone, begiak zabal-zabalik, liluratuta zegoen guztia ikusten. Bat-batean,
esku zahar bat sumatu zuen bere sorbaldan. Atzera begiratzean, agure bat
ikusi zuen; beldurtu eta etxerantz abiatu zen ziztu bizian. Etxera iritsi, ohera
sartu eta dardarka hasi zen, eta horrelaxe jarraitu zuen loak hartu zuen arte.
Hala ere, “kukurrukuuuuuuuu” entzun eta pozik altxatu zen
biharamunean, eta guztia kontatu zien lagunei elkartu zirenean. Juantxoren
iritziz, hobe zen etxe berri hartara berriro ez inguratzea, baina klasetik atera
zirenean, harantz abiatu ziren guztiak.
Agure maitagarria ikusi zuten etxe berriaren sarreran bertan eta hauxe
esan zien haurrei:
- Sartu, sartu barrura maiteak, eta jan ezazue nahi duzuen guztia!
Zalantza izan zuten hasieran -sartu ala ez sartu-; erakargarria zen, aldiz,
barrutik ateratzen zitzaien usaina. Ezinezkoa zen ezetz esatea, ukaezina.
Arratsalde osoa eman zuten hantxe, jan eta jan bete-bete eginda geratu
ziren arte. Hurrengo egunean bueltatuko zirela esan eta etxerako bidea hartu
zuten. Arraro sentitzen ziren guztiak, gorputzean zerbait desberdina izango
balute bezala... eta zuzenean joan ziren ohera gurasoen errieta jaso eta
afaltzeko eskaintzari uko egin eta gero.
Hurrengo goizean, halako batean, oilarrek ez zuten kukurrukurik egin;
txoriak ez zeuden ohi bezala zuhaitzetan; eta lore guztiak desagertu ziren.
Triste zegoen herria, ez zen ezer ere entzuten, eta grisa kolorekoa zen...
Bat-batean, ahots xarmangarri bat entzun zen:
- Etorri...., etorri... hurbildu berriro ere gugana- zioen.
Herriko ume guztiek entzun zuten ahots hura. Hortaz, ez ziren ikastolara joan
ere egin. Etxe berriaren parera hurbildu ziren haur guztiak eta agure
maitagarriak berriro sartzera gonbidatu zituen. Eta hauek sartu, jakina! Han,
txorien hegalez eta mokoz egindako goxokiak dastatu zituzten arratsaldera
arte. Ura edateko gogoa zeukaten hainbeste azukre jan eta gero, gizarajoek.
Beraz, ibaian ura edatea pentsatu zuten.
Oiartzun ibaira zihoazenean, lehenengo hortza erori zitzaion Joneri;
minutuak pasa ahala, gainontzeko guztiak. Gorputzeko zuloetatik (sudurretik,
belarrietatik...) lore eta hostoak hasi ziren ateratzen; eta... ai ama! ahoa moko
bihurtu zitzaion bat-batean. Sabela puztuta zuen, barrenean baloi erraldoi bat
izango balu bezala. Ingurura begiratu eta... izututa geratu zen... Gauza berbera
gertatu zitzaien laguntxo guztiei!!! Dena den, gertatzeke zegoen gogorrena...
Zer izango ote??
Halako batean, bi hegal zabaldu zitzaizkien sorbalda bakoitzetik, eta
hegaka-hegaka abiatu ziren zerurantz, haien gorputza kontrolatu ezinean.
Jaizkibel, Urdaburu eta mendi gailur guztien azpitik eta izar guztien gainetik ibili
ziren etengabe gau osoan zehar.
Egunsentia iritsi zenean, Listorreta parkean lortu zuten lurreratzea.
Nekatuak, izutuak eta damutuak sentitzen ziren, baina ezinezkoa zuten etxera
bueltatzea. Ez zekiten noiz arte egongo ote ziren horrela. Negar egiteko gogoa
besterik ez zuten; eta, gainera, ez zekiten nola konpondu egindakoa. Agian,
jada, ez lukete sentituko berriro gurasoen maitasuna, ez lituzkete entzungo
Juantxoren istorioak eta ez lirateke izango inoiz pertsona arruntak.
Orduan, gogoratu zuen Jonek handik gertu Landarbasoko kobazuloak
zeudela eta hantxe Maritxu izeneko azti bat bizi zela. Besteei aipatu eta ziztu
bizian iritsi ziren haren haitzulora. Ehun eta piko urteko emakume jator bat zen
Maritxu, jakintsua, maitagarria, edonori laguntzeko prest zegoena. Eta
garrantzitsuena: aztia zen. Bera gai izango zen ateratako mokoa, hegoak, sabel
puztua... eta horiek denak desagerrarazteko!
Berehala hasi ziren betetzen Maritxuk emandako aholkuak. Hasi ziren,
bada, fruta eta barazkiak jaten, lekaleak irensten, intxaurrak eta naturak
garaian ematen zizkietenak gogoz jaten. Hortaz, zuek ondo dakizuen bezala, ez
zuten azukre industrialik jaten, ezetz?
Oso onak izan ziren emaitzak: hustu zitzaien gorputza, itzuli zen betiko
erara ahoa, desagertu zitzaizkien loreak, baita hegalak ere, noski. Hortzak,
aldiz, ez ziren atera, baina eroritakoak esnekoak zirenez, ziurtasun osoz zioen
Maritxuk berriak aterako zitzaizkiela.
Berriro ere itzuli ziren betiko gaztetxo horiek izatera; beldur ziren, ordea,
herrira itzultzeko. Batetik, gurasoak oso haserre egongo zirelako, eta etxe
madarikatu hori bertan zegoelako, bestetik. Maritxuk esan zien etxeraino lagun
zekiekeela; arazoei aurre egiteko gai izan behar zirela; gainera, aipatu zien, ez
zutela zertan beldur izan.
Pozaren pozez, mendian zehar ibili ondoren, herrira iritsi ziren, eta
herriaren erdigunean tximinia bat besterik ez zegoen. Agertu bezain pronto
desagertu zen etxe magikoa. Gaur egun, tximinia hori ikusi nahi baduzue, joan
zaitezte Lanerako parkera, hantxe dago-eta.
Eta gurasoak? Horixe bera galdetuko diozue zeuen buruari, baietz?
Bada, gurasoak kalean zeuden, itxaroten, entzuteko prest, ulertzeko
prest, barkatzeko prest, edozein gauzatan laguntzeko prest, haurren beldurrak
haiekin partekatzeko prest, eta prest maitatzeko, jakina!
Beldurrak bizitzaren pasadizoak besterik ez dira. Beldurrak etorri bezala
joaten dira. Horretarako, partekatu egin behar dira, lagunekin, familiarekin,
irakasleekin. Partekatuta errazago uxatzen dira.
Tarteka, ordea, zaila izaten bada partekatzea, orritxo batean idatzi eta
GAU BELTZA bezalako egunek aukera ematen digute beldur horiek guztiak
gugandik aldentzeko. Beraz, idatz ezazue, idatz itzazue eta guztiok batera
botako ditugu sutara. Gugandik urrun, gugandik kanpo!!

More Related Content

What's hot

6 gaia mandazain inozoa euskara 4 santillana
6 gaia  mandazain inozoa euskara 4 santillana6 gaia  mandazain inozoa euskara 4 santillana
6 gaia mandazain inozoa euskara 4 santillanaidoialariz
 
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNAUlermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNAidoialariz
 
Ulermena escolar letra bi katakume beldurti
Ulermena escolar letra bi katakume beldurtiUlermena escolar letra bi katakume beldurti
Ulermena escolar letra bi katakume beldurtiidoialariz
 
Ulermena txakurtxo herrena
Ulermena   txakurtxo herrenaUlermena   txakurtxo herrena
Ulermena txakurtxo herrenaidoialariz
 
Ipuina hutsik orri bat
Ipuina hutsik  orri batIpuina hutsik  orri bat
Ipuina hutsik orri batidoialariz
 
Ulermena escolar letra sagua eta untxia
Ulermena escolar letra sagua eta untxia   Ulermena escolar letra sagua eta untxia
Ulermena escolar letra sagua eta untxia idoialariz
 
13 gaia robotak euskara 4 santillana
13 gaia  robotak euskara 4 santillana13 gaia  robotak euskara 4 santillana
13 gaia robotak euskara 4 santillanaidoialariz
 
Ulermena escolar letra ehiztaria oihanean
Ulermena escolar letra ehiztaria oihaneanUlermena escolar letra ehiztaria oihanean
Ulermena escolar letra ehiztaria oihaneanidoialariz
 
Euskera 4 ibaizabal 5.gaia
Euskera 4 ibaizabal  5.gaiaEuskera 4 ibaizabal  5.gaia
Euskera 4 ibaizabal 5.gaiaidoialariz
 
3 agerpen beldurgarria egiten jakin santillana lh4
3  agerpen beldurgarria  egiten jakin  santillana lh43  agerpen beldurgarria  egiten jakin  santillana lh4
3 agerpen beldurgarria egiten jakin santillana lh4idoialariz
 
ANIMALIAK ezaugarrien fitxak
ANIMALIAK  ezaugarrien fitxak ANIMALIAK  ezaugarrien fitxak
ANIMALIAK ezaugarrien fitxak idoialariz
 
Ulermena escolar letra altxorraren planoa
Ulermena escolar letra altxorraren planoaUlermena escolar letra altxorraren planoa
Ulermena escolar letra altxorraren planoaidoialariz
 
Denborazko perpausak aurreti, -tzean, ostean
Denborazko perpausak   aurreti, -tzean, osteanDenborazko perpausak   aurreti, -tzean, ostean
Denborazko perpausak aurreti, -tzean, osteanidoialariz
 
Euskal herriko iñauteriak umeentzat
Euskal herriko iñauteriak umeentzatEuskal herriko iñauteriak umeentzat
Euskal herriko iñauteriak umeentzatTrumoi
 
4 zenbat eta handiago hobe egiten jakin santillana lh4
4  zenbat eta handiago hobe  egiten jakin  santillana lh44  zenbat eta handiago hobe  egiten jakin  santillana lh4
4 zenbat eta handiago hobe egiten jakin santillana lh4idoialariz
 
ANIMALIAK hiztegia
ANIMALIAK hiztegiaANIMALIAK hiztegia
ANIMALIAK hiztegiaidoialariz
 
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillanaidoialariz
 
Nora norengana
Nora norenganaNora norengana
Nora norenganaidoialariz
 
Ipuin baten atalak
Ipuin baten atalakIpuin baten atalak
Ipuin baten atalakaneazkue
 

What's hot (20)

Irakurgai motzak
Irakurgai motzakIrakurgai motzak
Irakurgai motzak
 
6 gaia mandazain inozoa euskara 4 santillana
6 gaia  mandazain inozoa euskara 4 santillana6 gaia  mandazain inozoa euskara 4 santillana
6 gaia mandazain inozoa euskara 4 santillana
 
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNAUlermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNA
 
Ulermena escolar letra bi katakume beldurti
Ulermena escolar letra bi katakume beldurtiUlermena escolar letra bi katakume beldurti
Ulermena escolar letra bi katakume beldurti
 
Ulermena txakurtxo herrena
Ulermena   txakurtxo herrenaUlermena   txakurtxo herrena
Ulermena txakurtxo herrena
 
Ipuina hutsik orri bat
Ipuina hutsik  orri batIpuina hutsik  orri bat
Ipuina hutsik orri bat
 
Ulermena escolar letra sagua eta untxia
Ulermena escolar letra sagua eta untxia   Ulermena escolar letra sagua eta untxia
Ulermena escolar letra sagua eta untxia
 
13 gaia robotak euskara 4 santillana
13 gaia  robotak euskara 4 santillana13 gaia  robotak euskara 4 santillana
13 gaia robotak euskara 4 santillana
 
Ulermena escolar letra ehiztaria oihanean
Ulermena escolar letra ehiztaria oihaneanUlermena escolar letra ehiztaria oihanean
Ulermena escolar letra ehiztaria oihanean
 
Euskera 4 ibaizabal 5.gaia
Euskera 4 ibaizabal  5.gaiaEuskera 4 ibaizabal  5.gaia
Euskera 4 ibaizabal 5.gaia
 
3 agerpen beldurgarria egiten jakin santillana lh4
3  agerpen beldurgarria  egiten jakin  santillana lh43  agerpen beldurgarria  egiten jakin  santillana lh4
3 agerpen beldurgarria egiten jakin santillana lh4
 
ANIMALIAK ezaugarrien fitxak
ANIMALIAK  ezaugarrien fitxak ANIMALIAK  ezaugarrien fitxak
ANIMALIAK ezaugarrien fitxak
 
Ulermena escolar letra altxorraren planoa
Ulermena escolar letra altxorraren planoaUlermena escolar letra altxorraren planoa
Ulermena escolar letra altxorraren planoa
 
Denborazko perpausak aurreti, -tzean, ostean
Denborazko perpausak   aurreti, -tzean, osteanDenborazko perpausak   aurreti, -tzean, ostean
Denborazko perpausak aurreti, -tzean, ostean
 
Euskal herriko iñauteriak umeentzat
Euskal herriko iñauteriak umeentzatEuskal herriko iñauteriak umeentzat
Euskal herriko iñauteriak umeentzat
 
4 zenbat eta handiago hobe egiten jakin santillana lh4
4  zenbat eta handiago hobe  egiten jakin  santillana lh44  zenbat eta handiago hobe  egiten jakin  santillana lh4
4 zenbat eta handiago hobe egiten jakin santillana lh4
 
ANIMALIAK hiztegia
ANIMALIAK hiztegiaANIMALIAK hiztegia
ANIMALIAK hiztegia
 
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
 
Nora norengana
Nora norenganaNora norengana
Nora norengana
 
Ipuin baten atalak
Ipuin baten atalakIpuin baten atalak
Ipuin baten atalak
 

Similar to Oreretako Xenpelar AEK. Gau beltza

Similar to Oreretako Xenpelar AEK. Gau beltza (20)

Ipuinak
IpuinakIpuinak
Ipuinak
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
Hondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuina
Hondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuinaHondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuina
Hondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuina
 
Sei hartz eta ile horia
Sei hartz eta ile horiaSei hartz eta ile horia
Sei hartz eta ile horia
 
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
 
Power Point
Power PointPower Point
Power Point
 
Lh4 c01
Lh4 c01Lh4 c01
Lh4 c01
 
Txanogorritxo
TxanogorritxoTxanogorritxo
Txanogorritxo
 
Uda. udako adarbakarra 1
Uda. udako adarbakarra 1Uda. udako adarbakarra 1
Uda. udako adarbakarra 1
 
Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 
Mikro-ipuinak
Mikro-ipuinakMikro-ipuinak
Mikro-ipuinak
 
Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 
Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 
Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 
Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 
Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bEuskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
 
Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 
Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 

More from OarsoaldekoAEK

KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfKORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfOarsoaldekoAEK
 
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfBertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfOarsoaldekoAEK
 
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiakOarsoaldekoAEK
 
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldekoAEK
 
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldekoAEK
 
Nola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariNola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariOarsoaldekoAEK
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariOarsoaldekoAEK
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfOarsoaldekoAEK
 
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdfOarsoaldekoAEK
 
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaXabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaOarsoaldekoAEK
 
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziEskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziOarsoaldekoAEK
 
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritikaOarsoaldekoAEK
 

More from OarsoaldekoAEK (20)

KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfKORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
 
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfBertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
 
16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
 
16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
 
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
 
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
 
Nola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariNola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probari
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
 
Mikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdfMikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdf
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
 
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
 
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaXabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
 
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziEskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
 
Idakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
 
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
 
Arropa katalogoa 22 5
Arropa katalogoa 22 5Arropa katalogoa 22 5
Arropa katalogoa 22 5
 

Oreretako Xenpelar AEK. Gau beltza

  • 1. TXIMINIA Ipuin guztietan, ia-ia beti, pertsonaia berberak agertzen dira: pertsona onak, maltzur batzuk, gurasoak, eta, nola ez, zuek bezalako laguntxoak. Beraz, ziur gaur entzungo duzuen ipuina zuen gustukoa izango dela. Jakizue oso aspaldiko kontakizuna dela eta belaunaldiz belaunaldi hedatzen ari da ahoz aho gure artean. Gaur zuek entzuteko aukera izango duzue, eta lehenengo aldia delakoan gaude. Bazen behin, Errenteria izeneko herri txiki bat, hamar baserriz osatutakoa. Bertako etxeak harrizkoak ziren eta horien lurrak lastoz eginak. Inguruan mendi izugarriak zeuden: Bizarain, Urdaburu, Landarbaso... Biztanleek lurra lantzen zuten eta elikagaiak naturatik lortzen zituzten. Zuhaitz eta lorez beteta zegoen ingurua eta, gainera, txorien txio-txioa entzuten zen non-nahi, noiz-nahi etengabe. Etxeen barruan ez zuten argi artifizialik; kandelak erabiltzen zituzten gauean eta iratzargailuak oilarrak ziren, “kukurrukuuuu” egiten zuten goizero- goizero. Eguzkia atera bezain laster, biztanle guztiak altxatzen ziren eta eguneroko lanei ekiten zieten: sukaldeko sua piztu, animaliak zaindu, baratza landu... Herriko haur guztiak, hamabiren bat, Juantxoren etxera joaten ziren egunero ikastolara moduan, eta nahiz eta nahiko bihurriak izan, ondo moldatzen ziren. Batuketak eta kenketak ez ezik, bizitzaren arazoei aurre egiteko beharko zuketen ereduak ere ikasten zituzten. Baina... Gau ilun batean, Jone izeneko 8 urteko gaztetxo bat, ohean lotan zegoenean, soinu arraroak entzuten hasi zen halako batean: dinbi-danba alde batetik, garrasiak bestetik... ; Jone ikusmin handiz altxatu zen zer gertatzen zen jakiteko. Konturatu zen herri erdigunean etxe berri bat egin zutela, eta erdian tximinia bat zegoela ke izugarria botatzen. Gurasoei ezer esan gabe, etxe berrira hurbildu zen eta zirrikitu batetik ikusi zuen barruan gertatzen zena.
  • 2. Sutan lapiko handiak zeuden; ontzi bakoitzaren ondoan zomorro handi batek bueltak ematen zizkion barruan zegoenari. Inguruan, beste animalia batzuek azukre ugari eta loreak botatzen zituzten. Lapiko batean gorri koloreko loreak (jeranioak, mitxoletak...), beste batean txuriak (margaritak, petuniak), beste batean arrosa kolorekoak.. Behin egosita, isurkaria makina batean sartu eta gero, koloretako karameluak ateratzen zituzten: bihotzak, hodeiak eta era guztietako gozoki polit-politak eta goxo-goxooak! Jone, begiak zabal-zabalik, liluratuta zegoen guztia ikusten. Bat-batean, esku zahar bat sumatu zuen bere sorbaldan. Atzera begiratzean, agure bat ikusi zuen; beldurtu eta etxerantz abiatu zen ziztu bizian. Etxera iritsi, ohera sartu eta dardarka hasi zen, eta horrelaxe jarraitu zuen loak hartu zuen arte. Hala ere, “kukurrukuuuuuuuu” entzun eta pozik altxatu zen biharamunean, eta guztia kontatu zien lagunei elkartu zirenean. Juantxoren iritziz, hobe zen etxe berri hartara berriro ez inguratzea, baina klasetik atera zirenean, harantz abiatu ziren guztiak. Agure maitagarria ikusi zuten etxe berriaren sarreran bertan eta hauxe esan zien haurrei: - Sartu, sartu barrura maiteak, eta jan ezazue nahi duzuen guztia! Zalantza izan zuten hasieran -sartu ala ez sartu-; erakargarria zen, aldiz, barrutik ateratzen zitzaien usaina. Ezinezkoa zen ezetz esatea, ukaezina. Arratsalde osoa eman zuten hantxe, jan eta jan bete-bete eginda geratu ziren arte. Hurrengo egunean bueltatuko zirela esan eta etxerako bidea hartu zuten. Arraro sentitzen ziren guztiak, gorputzean zerbait desberdina izango balute bezala... eta zuzenean joan ziren ohera gurasoen errieta jaso eta afaltzeko eskaintzari uko egin eta gero. Hurrengo goizean, halako batean, oilarrek ez zuten kukurrukurik egin; txoriak ez zeuden ohi bezala zuhaitzetan; eta lore guztiak desagertu ziren. Triste zegoen herria, ez zen ezer ere entzuten, eta grisa kolorekoa zen... Bat-batean, ahots xarmangarri bat entzun zen:
  • 3. - Etorri...., etorri... hurbildu berriro ere gugana- zioen. Herriko ume guztiek entzun zuten ahots hura. Hortaz, ez ziren ikastolara joan ere egin. Etxe berriaren parera hurbildu ziren haur guztiak eta agure maitagarriak berriro sartzera gonbidatu zituen. Eta hauek sartu, jakina! Han, txorien hegalez eta mokoz egindako goxokiak dastatu zituzten arratsaldera arte. Ura edateko gogoa zeukaten hainbeste azukre jan eta gero, gizarajoek. Beraz, ibaian ura edatea pentsatu zuten. Oiartzun ibaira zihoazenean, lehenengo hortza erori zitzaion Joneri; minutuak pasa ahala, gainontzeko guztiak. Gorputzeko zuloetatik (sudurretik, belarrietatik...) lore eta hostoak hasi ziren ateratzen; eta... ai ama! ahoa moko bihurtu zitzaion bat-batean. Sabela puztuta zuen, barrenean baloi erraldoi bat izango balu bezala. Ingurura begiratu eta... izututa geratu zen... Gauza berbera gertatu zitzaien laguntxo guztiei!!! Dena den, gertatzeke zegoen gogorrena... Zer izango ote?? Halako batean, bi hegal zabaldu zitzaizkien sorbalda bakoitzetik, eta hegaka-hegaka abiatu ziren zerurantz, haien gorputza kontrolatu ezinean. Jaizkibel, Urdaburu eta mendi gailur guztien azpitik eta izar guztien gainetik ibili ziren etengabe gau osoan zehar. Egunsentia iritsi zenean, Listorreta parkean lortu zuten lurreratzea. Nekatuak, izutuak eta damutuak sentitzen ziren, baina ezinezkoa zuten etxera bueltatzea. Ez zekiten noiz arte egongo ote ziren horrela. Negar egiteko gogoa besterik ez zuten; eta, gainera, ez zekiten nola konpondu egindakoa. Agian, jada, ez lukete sentituko berriro gurasoen maitasuna, ez lituzkete entzungo Juantxoren istorioak eta ez lirateke izango inoiz pertsona arruntak. Orduan, gogoratu zuen Jonek handik gertu Landarbasoko kobazuloak zeudela eta hantxe Maritxu izeneko azti bat bizi zela. Besteei aipatu eta ziztu bizian iritsi ziren haren haitzulora. Ehun eta piko urteko emakume jator bat zen Maritxu, jakintsua, maitagarria, edonori laguntzeko prest zegoena. Eta garrantzitsuena: aztia zen. Bera gai izango zen ateratako mokoa, hegoak, sabel puztua... eta horiek denak desagerrarazteko!
  • 4. Berehala hasi ziren betetzen Maritxuk emandako aholkuak. Hasi ziren, bada, fruta eta barazkiak jaten, lekaleak irensten, intxaurrak eta naturak garaian ematen zizkietenak gogoz jaten. Hortaz, zuek ondo dakizuen bezala, ez zuten azukre industrialik jaten, ezetz? Oso onak izan ziren emaitzak: hustu zitzaien gorputza, itzuli zen betiko erara ahoa, desagertu zitzaizkien loreak, baita hegalak ere, noski. Hortzak, aldiz, ez ziren atera, baina eroritakoak esnekoak zirenez, ziurtasun osoz zioen Maritxuk berriak aterako zitzaizkiela. Berriro ere itzuli ziren betiko gaztetxo horiek izatera; beldur ziren, ordea, herrira itzultzeko. Batetik, gurasoak oso haserre egongo zirelako, eta etxe madarikatu hori bertan zegoelako, bestetik. Maritxuk esan zien etxeraino lagun zekiekeela; arazoei aurre egiteko gai izan behar zirela; gainera, aipatu zien, ez zutela zertan beldur izan. Pozaren pozez, mendian zehar ibili ondoren, herrira iritsi ziren, eta herriaren erdigunean tximinia bat besterik ez zegoen. Agertu bezain pronto desagertu zen etxe magikoa. Gaur egun, tximinia hori ikusi nahi baduzue, joan zaitezte Lanerako parkera, hantxe dago-eta. Eta gurasoak? Horixe bera galdetuko diozue zeuen buruari, baietz? Bada, gurasoak kalean zeuden, itxaroten, entzuteko prest, ulertzeko prest, barkatzeko prest, edozein gauzatan laguntzeko prest, haurren beldurrak haiekin partekatzeko prest, eta prest maitatzeko, jakina! Beldurrak bizitzaren pasadizoak besterik ez dira. Beldurrak etorri bezala joaten dira. Horretarako, partekatu egin behar dira, lagunekin, familiarekin, irakasleekin. Partekatuta errazago uxatzen dira. Tarteka, ordea, zaila izaten bada partekatzea, orritxo batean idatzi eta GAU BELTZA bezalako egunek aukera ematen digute beldur horiek guztiak gugandik aldentzeko. Beraz, idatz ezazue, idatz itzazue eta guztiok batera botako ditugu sutara. Gugandik urrun, gugandik kanpo!!