SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
TARTALO ESKERRONEKOA



Berriro ere hemen dugu kopetan bgti bakarra duen erraldoia: Tartalo.

Batzuentzat Tartalo Polifemoren lehengusua zen, edo, errazago esanda, Siziliako meatzarien
lehengusua. Meatzariak eta beren linterna handiak, erromatarren garaietatik, Kantauriko
mendien barruak arakatzen ibili izan dira.

Herri gogoak Tartaloren irudia eman die antzinako gizakientzat hain ezezagun eta
beldurgarriak ziren naturaren indarrei.

     Munduan beste asko bezala, Behe Nafarroan guraso batzuk bizi ziren beren hiru
semeekin.

      Behin batean aita ehiza egitera irten zen eta kopetan begi bakarra zuen Tartalo
erraldoiarekin topo egin zuen. Etxera eraman eta ukuiluan gorde zuen. Gero, senide eta
lagunei deitu zien biharamunean bere etxera afaltzera joateko esanez, afalostean animalia
arraro bat erakutsi behar ziela eta.

   Biharamunean, etxeko semeetarik bi pilotan jokatzen ari ziren eta, halako batean, pilota
Tartalo zegoen lekura joan zitzaien.

   -   Mesedez, emadazu pilota – eskatu zion mutiko batek Tartalori.

   -   Emango dizut – erantzun zion – hemendik ateratzen banauzu…

   -   Baina giltza ez daukat nik – erantzun zion mutikoak.

   -   Giltzen iltzean izango dituzu seguru aski, joan eta bila itzazu!

  Mutikoa joan zen, giltzak aurkitu eta Tartalo askatu zuen.

   - Eskerrik asko! Hemendik aurrera zure zerbitzaria izango naiz! Nire beharrean aurkituko
zarenean, deitu!
Gaua etorri zenerako etxea apainduta zegoen gonbidatuei behar bezala harrera egiteko.
Afalostean etxeko nagusiak senideak eta lagunak Tartalo ikustera eraman zituen, baina
ukuilua hutsik zegoen. Sentitu zituen lotsa eta amorrua apartekoak izan ziren eta, bere
onetik aterata, esan zuen:

   -   Nire piztiari ihes egiten utzi dionaren bihotza jango nuke erdi gordinik eta gatzik
       gabe!

   Aitaren hitz gogor horiek entzundakoan, mutikoari beldurra sartu zitzaion eta etxetik alde
egin zuen. Luzaroan oinez ibili zen eta laster gosea eta nekea jabetu zitzaizkion. Zer egin ez
zekiela zegoen baina, bat-batean, erraldoiak esandakoa etorri zitzaion burura eta oihuka
deitu zion:

   -   Tartalo! Tartalo! Tartalo!

   Tartalo azaldu zitzaion eta Gorkak, izen hori baitzuen mutilak, gertatutakoaren berri eman
zion. Tartalok zer egin behar zuen esan zion:

     - Aurrerago hiri bat dago eta han erregea bizi da. Haren zerbitzuan egingo duzu lan
lorazain moduan. Lorategian aurkituko duzun guztia atera ezazu eta hurrengo egunean lehen
baino ederrago haziko da dena. Hiru lore eder aterako dira, har itzazu eta eraman iezazkiezu
erregearen hiru alabei, lorerik politena alaba gazteenarentzat utziz.

   Mutilak Tartaloren esana hark agindu bezala bete zuen. Gaztelura joan eta lorezain lana
eskatu zuen. Han zeuden landare eta barazki guztiak hondotik atera zituen eta
biharamunean sekula baino indartsuago eta ederrago hazi ziren. Hiru arrosa usaintsu ere
atera ziren eta Gorkak hiru printzesei eraman zizkien, politena gazteenari emanez.

    Behin batean printzesa gazte hark zera esan zion, triste-triste jarrita, hurrengo egunean
sugetzar baten janaria izan behar zuela. Gorkak lasai egoteko esan zion, ez zitzaiola ezer
gertatuko eta.

    Mutila goiz jaiki zen eta Tartalori deitu ondoren, dena kontatu zion. Tartalok, zaldia,
armadura eder bat eta ezpata eman zizkion esanez:

   -   Joan zaitez basora, han zalgurdi bat aurkituko duzu, printzesa barruan dela, zabaldu
       atea ezpataz eta akaba ezazu sugea.

    Joan zen bada Gorka basora eta, bai, hantxe zegoen printzesaren zalgurdia. Atea ezpataz
bota eta suge beldurgarri hura hil zuen. Gero ihes egin zuen handik. Neskak ez zuen bere
salbatzailea ezagutu eta han inor ez zegoela ikusirik, bere gaztelura itzuli zen. Aitak pozak
zoratzen hartu zuen eta jakinarazi zuen piztiaren hiltzailearekin ezkonduko zuela alaba, baina
ez zen inor azaldu. Orduan, erregeak, kanpai batetik burdin uztaia zintzilikatzeko agindu zuen
eta hura ezpataz zeharkatzen zuenari alabaren eskua emango ziola esan zuen.
Gorkak Tartalori deitu zion eta honek zaldi berria eman zion, aurrekoa baino askoz
azkarrago eta dotoreagoa, eta baita parekorik ez zuten arropa eta ezpata ere.

    Lehiaketaren unea iritsi zenean asko zeuden frogari ekiteko prest, baina ez zuen inork
lortu; azkenean, Gorkaren txanda iritsi zen eta honek garbi-garbi zeharkatu zuen burdin
uztaiaren hutsartea. Baina han geratu ordez, zaldia arrapaladan jarri eta alde egin zuen
handik.

   -   Aita! – oihukatu zuen printzesak – badoa berriro ere!

   Erregeak bere gezia jaurtiki eta hanka batean jo zuen gaztea, baina honek bere bidaiari
eutsi zion, hala ere.

    Printzesa lorezainarengana joan zen gertatutakoaren berri ematera baina hau oheratuta
zegoen eta zer gertatzen zitzaion galdetu zionean, arantza bat sartu zitzaiola erantzun zion.
Printzesak mutilak zerbait gordetzen zuelako susmoa hartu zuen; horrela, bada, aitarengana
joan eta mutilaren gaixotasuna ikertzeko eskatu zion. Erregea joan zitzaion eta zauria
erakusteko agindu zion. Harrituta, berak jaurtitako gezia zeramala ikusi zuen.

   Ezkontzarako prestakuntzak egin zituzten. Mutilak bere aita gonbidatzeko agindu zuen eta
bazkarian, arkume bihotz erdi gordina eta gatzik gabe emateko esan zien zerbitzariei. Berari
horrelako janaria ematen ziotela ikusi zuenean, aitak gaizki hartu zuen. Orduan semeak esan
zion:

   -   A! Aita! Ez al zenuen bada esan Tartalori ihes egiten lagundu zionaren bihotza erdi
       gordina eta gatzik gabe jan nahi zenuela? Nik egin nuen, bada, eta jakin ezazu
       Tartalok geroztik asko lagundu didala.

    Biek elkar besarkatu zuten eta ezkonberriak erabat zoriontsu izan ziren. Bizi izan zirren
bitartea, Tartalo izan zuten zaindari.
Erantzun:

   1. Nor zen Tartalo?

   2. Zer egin nahi zuen aitak Tartalorekin?

   3. Nola lortu zuen Tartalok askatasuna?

   4. Zer gertatu zen afalostean gonbidatuek Tartalo ikusi nahi izan zutenean?

   5. Zer aholkatu zion Tartalok Gorkari honek laguntza eskatu zionean?

   6. Zer kontatu zion printzesak Gorkari?

   7. Zer egin zuen Gorkak neskari laguntza emateko?

   8. Zer gertatu zitzaion Gorkari lehiaketan?

   9. Nola jakin izan zuen printzesak Gorka izan zela lehiaketa irabazi zuena?

   10. Zer eskatu zion Gorkak erregeari bere ezkontza egunerako?

   11. Nola bukatzen da legenda?




   ←

More Related Content

Featured

2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by HubspotMarius Sescu
 
Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTExpeed Software
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsPixeldarts
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthThinkNow
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfmarketingartwork
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024Neil Kimberley
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)contently
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024Albert Qian
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsKurio // The Social Media Age(ncy)
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Search Engine Journal
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summarySpeakerHub
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Tessa Mero
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentLily Ray
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best PracticesVit Horky
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementMindGenius
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...RachelPearson36
 

Featured (20)

2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot
 
Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPT
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
 
Skeleton Culture Code
Skeleton Culture CodeSkeleton Culture Code
Skeleton Culture Code
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
 
How to have difficult conversations
How to have difficult conversations How to have difficult conversations
How to have difficult conversations
 
Introduction to Data Science
Introduction to Data ScienceIntroduction to Data Science
Introduction to Data Science
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best Practices
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project management
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
 

Tartalo eskerronekoa behe nafarroa

  • 1. TARTALO ESKERRONEKOA Berriro ere hemen dugu kopetan bgti bakarra duen erraldoia: Tartalo. Batzuentzat Tartalo Polifemoren lehengusua zen, edo, errazago esanda, Siziliako meatzarien lehengusua. Meatzariak eta beren linterna handiak, erromatarren garaietatik, Kantauriko mendien barruak arakatzen ibili izan dira. Herri gogoak Tartaloren irudia eman die antzinako gizakientzat hain ezezagun eta beldurgarriak ziren naturaren indarrei. Munduan beste asko bezala, Behe Nafarroan guraso batzuk bizi ziren beren hiru semeekin. Behin batean aita ehiza egitera irten zen eta kopetan begi bakarra zuen Tartalo erraldoiarekin topo egin zuen. Etxera eraman eta ukuiluan gorde zuen. Gero, senide eta lagunei deitu zien biharamunean bere etxera afaltzera joateko esanez, afalostean animalia arraro bat erakutsi behar ziela eta. Biharamunean, etxeko semeetarik bi pilotan jokatzen ari ziren eta, halako batean, pilota Tartalo zegoen lekura joan zitzaien. - Mesedez, emadazu pilota – eskatu zion mutiko batek Tartalori. - Emango dizut – erantzun zion – hemendik ateratzen banauzu… - Baina giltza ez daukat nik – erantzun zion mutikoak. - Giltzen iltzean izango dituzu seguru aski, joan eta bila itzazu! Mutikoa joan zen, giltzak aurkitu eta Tartalo askatu zuen. - Eskerrik asko! Hemendik aurrera zure zerbitzaria izango naiz! Nire beharrean aurkituko zarenean, deitu!
  • 2. Gaua etorri zenerako etxea apainduta zegoen gonbidatuei behar bezala harrera egiteko. Afalostean etxeko nagusiak senideak eta lagunak Tartalo ikustera eraman zituen, baina ukuilua hutsik zegoen. Sentitu zituen lotsa eta amorrua apartekoak izan ziren eta, bere onetik aterata, esan zuen: - Nire piztiari ihes egiten utzi dionaren bihotza jango nuke erdi gordinik eta gatzik gabe! Aitaren hitz gogor horiek entzundakoan, mutikoari beldurra sartu zitzaion eta etxetik alde egin zuen. Luzaroan oinez ibili zen eta laster gosea eta nekea jabetu zitzaizkion. Zer egin ez zekiela zegoen baina, bat-batean, erraldoiak esandakoa etorri zitzaion burura eta oihuka deitu zion: - Tartalo! Tartalo! Tartalo! Tartalo azaldu zitzaion eta Gorkak, izen hori baitzuen mutilak, gertatutakoaren berri eman zion. Tartalok zer egin behar zuen esan zion: - Aurrerago hiri bat dago eta han erregea bizi da. Haren zerbitzuan egingo duzu lan lorazain moduan. Lorategian aurkituko duzun guztia atera ezazu eta hurrengo egunean lehen baino ederrago haziko da dena. Hiru lore eder aterako dira, har itzazu eta eraman iezazkiezu erregearen hiru alabei, lorerik politena alaba gazteenarentzat utziz. Mutilak Tartaloren esana hark agindu bezala bete zuen. Gaztelura joan eta lorezain lana eskatu zuen. Han zeuden landare eta barazki guztiak hondotik atera zituen eta biharamunean sekula baino indartsuago eta ederrago hazi ziren. Hiru arrosa usaintsu ere atera ziren eta Gorkak hiru printzesei eraman zizkien, politena gazteenari emanez. Behin batean printzesa gazte hark zera esan zion, triste-triste jarrita, hurrengo egunean sugetzar baten janaria izan behar zuela. Gorkak lasai egoteko esan zion, ez zitzaiola ezer gertatuko eta. Mutila goiz jaiki zen eta Tartalori deitu ondoren, dena kontatu zion. Tartalok, zaldia, armadura eder bat eta ezpata eman zizkion esanez: - Joan zaitez basora, han zalgurdi bat aurkituko duzu, printzesa barruan dela, zabaldu atea ezpataz eta akaba ezazu sugea. Joan zen bada Gorka basora eta, bai, hantxe zegoen printzesaren zalgurdia. Atea ezpataz bota eta suge beldurgarri hura hil zuen. Gero ihes egin zuen handik. Neskak ez zuen bere salbatzailea ezagutu eta han inor ez zegoela ikusirik, bere gaztelura itzuli zen. Aitak pozak zoratzen hartu zuen eta jakinarazi zuen piztiaren hiltzailearekin ezkonduko zuela alaba, baina ez zen inor azaldu. Orduan, erregeak, kanpai batetik burdin uztaia zintzilikatzeko agindu zuen eta hura ezpataz zeharkatzen zuenari alabaren eskua emango ziola esan zuen.
  • 3. Gorkak Tartalori deitu zion eta honek zaldi berria eman zion, aurrekoa baino askoz azkarrago eta dotoreagoa, eta baita parekorik ez zuten arropa eta ezpata ere. Lehiaketaren unea iritsi zenean asko zeuden frogari ekiteko prest, baina ez zuen inork lortu; azkenean, Gorkaren txanda iritsi zen eta honek garbi-garbi zeharkatu zuen burdin uztaiaren hutsartea. Baina han geratu ordez, zaldia arrapaladan jarri eta alde egin zuen handik. - Aita! – oihukatu zuen printzesak – badoa berriro ere! Erregeak bere gezia jaurtiki eta hanka batean jo zuen gaztea, baina honek bere bidaiari eutsi zion, hala ere. Printzesa lorezainarengana joan zen gertatutakoaren berri ematera baina hau oheratuta zegoen eta zer gertatzen zitzaion galdetu zionean, arantza bat sartu zitzaiola erantzun zion. Printzesak mutilak zerbait gordetzen zuelako susmoa hartu zuen; horrela, bada, aitarengana joan eta mutilaren gaixotasuna ikertzeko eskatu zion. Erregea joan zitzaion eta zauria erakusteko agindu zion. Harrituta, berak jaurtitako gezia zeramala ikusi zuen. Ezkontzarako prestakuntzak egin zituzten. Mutilak bere aita gonbidatzeko agindu zuen eta bazkarian, arkume bihotz erdi gordina eta gatzik gabe emateko esan zien zerbitzariei. Berari horrelako janaria ematen ziotela ikusi zuenean, aitak gaizki hartu zuen. Orduan semeak esan zion: - A! Aita! Ez al zenuen bada esan Tartalori ihes egiten lagundu zionaren bihotza erdi gordina eta gatzik gabe jan nahi zenuela? Nik egin nuen, bada, eta jakin ezazu Tartalok geroztik asko lagundu didala. Biek elkar besarkatu zuten eta ezkonberriak erabat zoriontsu izan ziren. Bizi izan zirren bitartea, Tartalo izan zuten zaindari.
  • 4. Erantzun: 1. Nor zen Tartalo? 2. Zer egin nahi zuen aitak Tartalorekin? 3. Nola lortu zuen Tartalok askatasuna? 4. Zer gertatu zen afalostean gonbidatuek Tartalo ikusi nahi izan zutenean? 5. Zer aholkatu zion Tartalok Gorkari honek laguntza eskatu zionean? 6. Zer kontatu zion printzesak Gorkari? 7. Zer egin zuen Gorkak neskari laguntza emateko? 8. Zer gertatu zitzaion Gorkari lehiaketan? 9. Nola jakin izan zuen printzesak Gorka izan zela lehiaketa irabazi zuena? 10. Zer eskatu zion Gorkak erregeari bere ezkontza egunerako? 11. Nola bukatzen da legenda? ←