1. Aitzinsolasa
Mikel Lizarazu eta Jurgi Arruti Agirrek tutorial edota lan honetan transmititu nahi
izan duguna kazetari hasi berrien beharrekin bat datorrela uste dugu. Aspaldi
igaro ziren kazetaritza tradizionalaren garaiak: idaztea oinarri, egiaren bilaketa
baino ajola ez zuen aroa iragana da jada. Teoria ez da aldatu, bai ordea,
praktika. Egungo kazetariak multimodala izan behar du, teknologia lagun, ez
eta etsai arrotz. Mikel eta Jurgik hain justu, horixe izan dugu izpide, honako
galdera jaurtiz: zer tresna behar ditu egungo kazetari batek arrakastatsu bilaka
dadin? Eta ikastaroan azaldu ditugun gai zein programak atera genituen,
brainstorming sakon horietako batean: Oovoo, Twitter, Wordpress, Menéame,
Facebook, Identi.ca, Barrapunto eta Addthis. Guztiak ezberdinak, oinarrizko
gauza bat dute komunean, tresna baliagarri direla guretzat, kazetari proiektu
garenontzat, hasiberrientzat.
Lana ez da erraza izan. Egiari zor, aitortu beharra dago, gu ere ez geundela
oso jantziak gai horien inguruan, ez baitigute irakatsi unibertsitatean. Horrela
beraz, orduak sartu ditugu orrialde bana banaka bisitatu eta kazetarien
ikuspuntutik interesgarriena zer den eta zer ez eztabaidatzen. Amaierako
emaitza, esku artean duzuena.
Oinarrizko azalpenak dira guztiak, eta ez dago inolako hitz tekniko edota
nahasterik. Horretan ahalegindu gara espresuki bai Miniquest, mapa
kontzeptual, Screencast, bideo eta Pdf-tan. Askotan, hitzen erabilera
desegokian edota zailak, ukatzen baitu ikasketa eraginkorra. Gure asmoa,
beraz, lanak erraza dirudin jardutea izan da.
Haseran buruan proiektaturikoa eta amaierako produktua askotan, ordea, ez
dira berdinak izaten, eta guri ere horrelakorik pasa zaigu. Álex Fiestas ospetsua
elkarrizketatu nahi genuen Oovoo bitartez lanari nolabaiteko erreputazioa
emateko, ez zaigu ordea, posible suertatu. Gizona lanpetuta omen dabil eta ez
omen zuen denborarik; lastima.
Honetaz gain, aipatu behar dugu Screenr-ekin tirabira eta komeriak izan
ditugula. Aipatutako programak ez zigun gure screencastak argitaratzen uzten,
eta denbora piloa galdu dugu horrekin. Oovoo komunikazio zerbitzu garatuaren
kasuan, aldiz, youtubeko bideo bat eskegitzea erabaki dugu. “How to use
oovoo” izenpean, partekatzeko moduan dagoela ikusi eta halaxe egin dugu.
Ingelesez da tutorial laburra, ingeles garbia ordea, edozeinek ulertzeko
modukoa.
Azkenik, aipatu behar dugu, gure hamar orduko ikastaro hau guztiz doan eta
eskuragarri izango dutela nahi dutenek, gurekin kontaktatuz gero. Lizentzia
askea erabiliko dugu, CC atribuzioarekin.
2. Espero dugu etekina aterako diezuela guk eginiko lanari, eta ea jakintza
partekatzen jarraitzen dugun!
CC Atribution