SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
Menéame, kazetarientzat

Berri-emaile alternatiboa edota herritarren hedabidea bezala kalifika daiteke
menéame.net webgunea. Orri honetan ez dago inolako hierarkia maltzurrik,
egiak du balioa eta egiaren bilaketa horretan herritarrek eta beraien
ikuspuntuak berebiziko tokia du. Honela, hemen, hainbat blogariri –hedabide
konbentzionaletan ahotsik izango ez luketen horiei- ematen zaie bozgorailua,
idazten dutenak benetan merezi badu.




Jakina da hedabide tradizionalek diru publikoa edota enpresa handien
laguntzak jasotzen dituztela,eta horrela, bertako idatziek interes batzuk
jarraitzen dituztela ezin ukatu. Iturri tradizionalen pozoia ukaezina den legez,
geroz eta indar handiagoa ari dira hartzen web gune alternatibo hauek
bezalakoxeak. Helburua, esandakoa: gaur egungo gertaerak, herritarren
ikuspuntutik kontatu izatea, eta benetako egiara hurbiltzea, independenteki,
inolako interes barik.

                                     Komunitatean, herrian, partekatzean
                                    dago egia. Inolako interes ekonomiko
                                   -politikorik jarraitzen ez dutenen ahotsa
                                               entzunaraztea berebizikoa da
Ricardo Galli argentinarrak sortutako orrialdea dugu honakoa, 2005.urtean.
Balear irletako unibertsitateko irakasle zela sortu zuen Gallik orria. Asmoa, Digg
webgune estatubatuarraren antzekoa bat lortzea zen, baina software librea
erabiliz, gainontzeko parte – hartzaileek kodigoa jakin eta tokiaren bertsio
propioa egiteko aukera izan zezaten.

Honela funtzionatzen du Menéame-k:
Menéame-ko erabiltzaile batek berri bat bidaltzen duenean, hau, erabiltzaileek
berriari botoa eman ahal izango dioten atal batera igaroko da. Mota guztietako
erabiltzaileek eman ahal izango dute boto positiboa. Boto negatiboa emateko
edota albistea iruzkintzeko ordea, erabiltzaileak erregistratuta egon beharko du.

Botoen arabera, albiste bat garrantzi handi edo gutxiagokoa bilakatuko da, eta
hori karma-ren bitartez jakinarazten da. Erabiltzaile bakoitzak, 0tik 20rainoko
karma kopurua izango du eta botoa –positiboa zein negatiboa- ematen dioten
albistearen arabera, igo edo jaitsi eginen da kopuru hori. Adibideekin hobeto
ulertzen omen da, eta hemen bat: Menéame.com orrian sartu eta albiste bat
erakargarri zaigunez, boto positiboa ematen diogu. Albiste hori ordea, ez zaio
jende askori gustatu, eta boto negatibo gehiago ditu onak baino. Kasu horretan,
karma galdu egingo genuke, gure proposamenak ez baitu arrakastarik izan.
Adibide honekin jarraituz, alderantzizkoa, jazoko litzateke, albisteak arrakasta
izango balu; karma irabaziko genuke kasu horretan.

Gaur egun, artikuluak modu hauetan kalifika daitezke:

Garrantzi gabea (Irrelevante): Informazio-maila eskasa edota garrantzia
gutxiko idatziei dagokie atal hau.

Zaharra: Gertaera jazo eta egunetara horri buruz diharduten artikuluak hemen.
Errealaren ortziraleko partidaren kronika hurrengo asteko asteazkenean
argitaratzea bezala.

Aspergarria (Cansina): Behin eta berriro, gai berdin baten inguruan dabiltzan
idatziak joango lirateke hemen, aspertzeraino.

Sentsazionalista: Informatu baino, atentzioa deitzea besterik bilatzen ez duten
albisteak sartuko lirateke hemen.

Spam: Izaera komertziala edota iragarki moduan kalifika daitezken berrientzako
txokoa da Spam-ena.

Bikoiztua: Gai bakar baten inguruan diharduten berrientzat zuzenduta dago
hau, nahiz eta iturria ezberdina izan.

Microblogging: Albiste distortsionatuak, nahasiak. Normalean, titularra
gorputzarekin bat etortzen ez denean sailkatzen dira artikuluak atal honetan.

Okerra: Berriaren gaiak (titular zein gorputzak), hura argitaratu den lekuarekin
zerikusirik ez duenean. Kirolen atalean, esaterako, ez letorke ondo, greba
orokorraren albisterik.

Kopia/plagioa: Honako atala, besteen lana hartu eta norbere izenpean ipintzen
duten artikuluei dagokie.

More Related Content

More from Txandru

Miniquesta
MiniquestaMiniquesta
MiniquestaTxandru
 
Wordpress
WordpressWordpress
WordpressTxandru
 
Identi.ca
Identi.caIdenti.ca
Identi.caTxandru
 
Facebook
FacebookFacebook
FacebookTxandru
 
Barrapunto
BarrapuntoBarrapunto
BarrapuntoTxandru
 
Aitzinsolasa
AitzinsolasaAitzinsolasa
AitzinsolasaTxandru
 

More from Txandru (9)

Miniquesta
MiniquestaMiniquesta
Miniquesta
 
Wordpress
WordpressWordpress
Wordpress
 
Oovoo
OovooOovoo
Oovoo
 
Identi.ca
Identi.caIdenti.ca
Identi.ca
 
Facebook
FacebookFacebook
Facebook
 
Barrapunto
BarrapuntoBarrapunto
Barrapunto
 
Aitzinsolasa
AitzinsolasaAitzinsolasa
Aitzinsolasa
 
Addthis
AddthisAddthis
Addthis
 
Twitter
TwitterTwitter
Twitter
 

Menéame

  • 1. Menéame, kazetarientzat Berri-emaile alternatiboa edota herritarren hedabidea bezala kalifika daiteke menéame.net webgunea. Orri honetan ez dago inolako hierarkia maltzurrik, egiak du balioa eta egiaren bilaketa horretan herritarrek eta beraien ikuspuntuak berebiziko tokia du. Honela, hemen, hainbat blogariri –hedabide konbentzionaletan ahotsik izango ez luketen horiei- ematen zaie bozgorailua, idazten dutenak benetan merezi badu. Jakina da hedabide tradizionalek diru publikoa edota enpresa handien laguntzak jasotzen dituztela,eta horrela, bertako idatziek interes batzuk jarraitzen dituztela ezin ukatu. Iturri tradizionalen pozoia ukaezina den legez, geroz eta indar handiagoa ari dira hartzen web gune alternatibo hauek bezalakoxeak. Helburua, esandakoa: gaur egungo gertaerak, herritarren ikuspuntutik kontatu izatea, eta benetako egiara hurbiltzea, independenteki, inolako interes barik.  Komunitatean, herrian, partekatzean dago egia. Inolako interes ekonomiko -politikorik jarraitzen ez dutenen ahotsa entzunaraztea berebizikoa da Ricardo Galli argentinarrak sortutako orrialdea dugu honakoa, 2005.urtean. Balear irletako unibertsitateko irakasle zela sortu zuen Gallik orria. Asmoa, Digg webgune estatubatuarraren antzekoa bat lortzea zen, baina software librea erabiliz, gainontzeko parte – hartzaileek kodigoa jakin eta tokiaren bertsio propioa egiteko aukera izan zezaten. Honela funtzionatzen du Menéame-k:
  • 2. Menéame-ko erabiltzaile batek berri bat bidaltzen duenean, hau, erabiltzaileek berriari botoa eman ahal izango dioten atal batera igaroko da. Mota guztietako erabiltzaileek eman ahal izango dute boto positiboa. Boto negatiboa emateko edota albistea iruzkintzeko ordea, erabiltzaileak erregistratuta egon beharko du. Botoen arabera, albiste bat garrantzi handi edo gutxiagokoa bilakatuko da, eta hori karma-ren bitartez jakinarazten da. Erabiltzaile bakoitzak, 0tik 20rainoko karma kopurua izango du eta botoa –positiboa zein negatiboa- ematen dioten albistearen arabera, igo edo jaitsi eginen da kopuru hori. Adibideekin hobeto ulertzen omen da, eta hemen bat: Menéame.com orrian sartu eta albiste bat erakargarri zaigunez, boto positiboa ematen diogu. Albiste hori ordea, ez zaio jende askori gustatu, eta boto negatibo gehiago ditu onak baino. Kasu horretan, karma galdu egingo genuke, gure proposamenak ez baitu arrakastarik izan. Adibide honekin jarraituz, alderantzizkoa, jazoko litzateke, albisteak arrakasta izango balu; karma irabaziko genuke kasu horretan. Gaur egun, artikuluak modu hauetan kalifika daitezke: Garrantzi gabea (Irrelevante): Informazio-maila eskasa edota garrantzia gutxiko idatziei dagokie atal hau. Zaharra: Gertaera jazo eta egunetara horri buruz diharduten artikuluak hemen. Errealaren ortziraleko partidaren kronika hurrengo asteko asteazkenean argitaratzea bezala. Aspergarria (Cansina): Behin eta berriro, gai berdin baten inguruan dabiltzan idatziak joango lirateke hemen, aspertzeraino. Sentsazionalista: Informatu baino, atentzioa deitzea besterik bilatzen ez duten albisteak sartuko lirateke hemen. Spam: Izaera komertziala edota iragarki moduan kalifika daitezken berrientzako txokoa da Spam-ena. Bikoiztua: Gai bakar baten inguruan diharduten berrientzat zuzenduta dago hau, nahiz eta iturria ezberdina izan. Microblogging: Albiste distortsionatuak, nahasiak. Normalean, titularra gorputzarekin bat etortzen ez denean sailkatzen dira artikuluak atal honetan. Okerra: Berriaren gaiak (titular zein gorputzak), hura argitaratu den lekuarekin zerikusirik ez duenean. Kirolen atalean, esaterako, ez letorke ondo, greba orokorraren albisterik. Kopia/plagioa: Honako atala, besteen lana hartu eta norbere izenpean ipintzen duten artikuluei dagokie.