Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Azken Hausnarketa Taldean

397 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Azken Hausnarketa Taldean

  1. 1. AZKEN HAUSNARKETA TALDEAN ESPERIENTZIA: Gure esperientzia ikasgai honetan hasi aurretik oso urria zen, soilik Word eta Power Point bezalako programak eta interneteko erabilera orokorrena ezagutzen genuen. Ikasgai honetan erabili ditugun programa ezberdinek gure ezagutza garatzeaz gain, IKTen erabilerari buruzko zentzu kritikoa eraikitzen lagundu digu. Ondorioz, orain gai ikusten ditugu gure buruak eskoletan teknologia berriek izan dezaketen garrantziaz jabetu eta hauen erabilera egoki bat bermatzeko. Bestalde ohartu gara gaur egun beharrezkoak direla IKTak erabiltzea, gizartean teknologiak duen eraginaz jabetuta uste dugulako eskolak ere ezinbestean gizarte horrekin batera egin behar duela aurrera. Horrez gain, kontziente gara ikastetxe askotan dagoen baliabide urritasunak ez duela bermatzen ikasle guztiek eskubidea izatea teknologia berriekin aritzeko eta beraz, zaila iruditzen zaigu IKTen erabilera nahiko genukeen bezala sustatzea. Ikasgai honekiko dugun esperientzia ez da oso positiboa izan; edukiak garrantzitsuak iruditzen zaizkigun arren, gai gehiegi lantzen aritu gara denbora gutxian eta horren ondorioz, nekatu eta interesa galdu dugu hein handi batean. Lau hitzetan esanda, ikasgaia pixka bat astuna egin zaigu. Gure ustez klase dinamikoagoak izan beharko lirateke eta ez hain teorikoak. EZAGUTU DITUGUN BALIABIDEEK HEZKUNTZAN DUTEN ERABILERA: Ikasgai honetan ezagutu ditugun baliabideek hainbat erabilera izango dute hezkuntza munduan: • BLOGA: Ikasleen artean material eta ezagutza ezberdinak elkarbanatzeko baliabide egokia da. • Cmap: Ikasgaien eskemak egiteko eta hauen bidez haurrek ikasgaiaren inguruan hausnartzeko egokia iruditzen zaigu. Gainera, hausnarketa horrek, gaiaren inguruan gehiago ikastea ahalbidetzen du. • WEBQUEST: ikaste kooperatiboa bultzatzen duen tresna honek ikerketa bultzatzea du helburutzat, horrela ikasleen ikasketa autonomoa ere bultzatuz. Hori ikaslearen garapenerako oso aproposa da. • SLIDESHARE: power pointak blogean txertatzea ahalbidetzen du. • BIDEOAK, AUDIOAK ETA ARGAZKIAK: blogean txertatzen ikasi dugu.
  2. 2. GURE ARTEKO LANA: Uste dugu gure arteko talde lana gutxi bultzatu dela, azken ariketan soilik landu baita. Hala eta guztiz ere, asko saiatu gara lanak batera egin eta guztion interesetatik abiatzen, eta beraz positiboki baloratzen dugu egin dugun lana. EGOERA HIPOTETIKOA: Taldean pentsatu dugun egoera hipotetikoa ondorengoa da: LH-ko bigarren zikloko 2.mailako ikasleekin “Oñati gure herria” proiektua eraman nahi da aurrera. Proiektu honen bidez, ikasleak bizi den herria ezagutzea nahi da, bertako historia eta ezaugarri nabarmenekin. Proiektu honetan ikasleek landuko dituzten gaiak ondorengoak izango dira: • Biztanleriaren zenbatekoa eta adinaren bataz bestekoa. • Herriak hartzen duen azalera eta Gipuzkoako beste herri batzuen neurriekin lehen hiru handienak zeintzuk diren identifikatu eta hauen arteko erlazioa ezartzea. • Monumentu eta ezaugarri kulturalak ezagutzea. • Bertako geografia ezagutzea: ibaiak, mendiak… • … Uste dugu proiektua IKT bidez aurrera eramateko bidea ondorengoa izango litzatekeela: 1. Bloga: aurrez ikasgelan guztion artean egindako blog-ean asteko proiektuaren aurkezpena egingo da. Aurkezpen horretan lanaren nondik norakoak azalduko dira eta irakasleak azalpen txiki batez lagunduko dio aurkezpen honi. Azalpenaren ondoren, ikasleek talde txikietan banatuta beraiek gai horren inguruan duten aurrezagutzak idatzi beharko dituzte word dokumentu batean eta ondoren blogera igo. Blogean irakasleak aurrez prestatutako webquesterako sarrera egongo da eta horrela, lanaren bigarren pausura pasatuko dira. 2. Webquestean hainbat ariketa proposatuko zaizkie eta hauek egiteko behar dituzten baliabideen zerrenda ere bertan izango dute. Egokia ikusten dugu bigarren pausu honetarako 5 edo 6 ikasleko taldeetan banatzea, horrela
  3. 3. taldekatzeak aldatu eta lana nola egin eta bideratu pentsatzeko irizpide gehiago kontutan har ditzaten. 3. Webquestean eskatzen zaizkien ariketak amaitu ondoren, ikasle taldeak aldatuko dira eta galdeketa bat prestatuko dute talde berrietan. Taldeka egindako zirriborroetatik guztien artean, galdera egokienak aukeratuko dira eta hauek Urdin Elortzari eta Oñatiko Natur Eskolakoei egiteko izango dira. Honen bidez, Oñatiko geografia landuko da eta galdeketen grabaketak egingo dira Kamerez, ondoren blogera igo eta nahi dutenean ikus dezaten. Bertan jasotakoaz laburpen txiki bat idatzi beharko dute. 4. Aste erdi aldera, txango bat egingo dute Oñatiko hainbat leku ikusteko ( bai herri barruan eta baita mendi aldera). Txangoak taldeka egingo dituzte eta batzuk monumentuak ikusten ari diren bitartean, beste batzuk Iturrigorri aldeko paisaiak ikustera joango dira. Horrela, talde bakoitzak eraman duen argazki kamararekin, aurreko egunean egindako galdeketan eta webquestean landutako gaiekin lotura duten argazkiak egin beharko dituzte. Argazki hauek ere blogera igoko dituzte horrela denek izango dituzte eskura azken ekoizpenerako. 5. Webquestean jazotakoarekin, itzaldietatik egindako laburpenarekin eta argazkiekin Power pointa egin beharko dute hurrengo asterako eta horretarako beta ikasgelan izango dute. Horrela irakaslearen gidari lana bermatzen da. Hauek txangoak egin dituzten taldeetan egingo dira eta lan hauek ere blogera igoko dira. 6. Azkenerako, egindako lanekin aurkezpen txiki bat egingo da Oñati-ri buruz ikasi dutena azalduz. Proiektu honetako pausu bakoitzak IKT ezberdin baten erabilera eskatzen du. Horrela ikasleak horien erabilera anitzetan trebatuko dira eta edozein lan egiteko izan dezaketen erabileraz jabetuko dira. Bestalde, beraien lan autonomoa bultzatu nahi da eta esploratzeko duten gaitasuna ere sustatzeko bide egokia iruditzen zaigu. Irakaslearen rola bide guzti honetan, gidariarena izango da; hau da, irakasleak ikasleak gidatuko ditu bidetik atera ez daitezen eta edozein gatazkaren aurrean laguntza emango die. Uste dugu proposatu dugun metodo honekin ikasketak modu globalizatzaile baten lantzeko aukera ere eskaintzen digula eta beraz, ikasleek zentzua bilatuko diotela ikasten ari diren horri. Gainera herriko testuinguruarekin ere kontaktuan jarriko dira eta honen parte aktibo direla jabetu nahi da, ezaugarri honek dakartzan ondorioez konturatzeko.

×