SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
6.ERANSKINA
Ikasle enbaxadorearen lana errazteko zeregin batzuk:
1. Iritsi berriari komunak, eta sinbolo eta ikur oinarrizkoenak erakustea;
komunera joateko baimena nola eskatu behar den azaltzea.
2. Iritsi berriarekin batera ikastetxean zehar ibiltzea, zuzendaritza, jantokia,
gimnasioa, patioa eta abar non dauden erakusteko.
3. Iritsi berria jolas-garaian taldean onartzea, jolasak azalduz eta parte
hartzera bultzatuz.
4. Iritsi berriarekin batera bazkaltzea hasierako egunetan.
5. Iritsi berriaren ondoan esertzea hasierako egunetan, gelako ohituretan
laguntzeko.
6. Behar duenean, irakasleei laguntza eskatzen laguntzea.
7. Iritsi berriak zuzendariaren, irakasle tutorearen, hizkuntza indartzeko
irakaslearen eta abarren izenak ezagutzen dituela ziurtatzea.
7.ERANSKINA
Enbaxadore izan daitezkeen boluntario-taldearen inplikazioa lortzeko
eta lana antolatzeko ideia batzuk hauek dira:
• Iritsi berriak hasierako egunetan sentituko duenaz eztabaidatzea,
beste batzuen esperientzietan oinarrituz.
• Iritsi berriaren lekuan baleude, besteek zertan laguntzea gustatuko
litzaiekeen aztertzea.
• Zereginen zerrenda bat egitea, eta erantzukizunak banatzea.
8.ERANSKINA
SOZIOAFEKTIBOAK:
EZAGUTU NAZAZU
Adina: 5 urtetik aurrera
Partaide kopurua: nahi beste bikote edo hirukote
Materialak: Haurrak nahi izanez gero, orria eta arkatza datuak apuntatzeko, baina ez da
beharrezkoa
Iraupena: Talde txikietan 5-10 minutu eta komunean jartzea haur kopuruaren arabera
Helburua: Lagunen arteko ezagutza gertatzea
Garapena:
- Bikote edo hirukoteka jarri eta bata besteari bere bizitzako gauzarik garrantzitsuenak
kontatuko dizkie besteei, nortzuk dira bere gurasoak, neba arrebarik baldin badu, etxean
animaliarik badute…
- Behin taldeka egon eta gero talde handian jarri eta haurrak beste bikotearen istorioa
kontatuko die gelako beste kideei.
Ebaluaketa: Komunikatzeko erak, bata bestearekiko errespetua eta beste kideekin hitz
egiteko erraztasun edo zailtasun mailak behatuko dira
BOROBILEAN ERORI GABE
Adina: 5 urtetik aurrera
Partaide kopurua: Gutxienez 6 pertsonako taldeak izan behar dira, 5 borobila osatzeko
eta bat barruan egoteko.Gehiago baldin badaude kontuan eduki behar dugu borobila
handiegia ezin dela izan barruan dagoen haurra ez erortzeko.
Iraupena: Taldekide bakoitza erdian minutu bat gutxienez egongo da, beraz taldekide
kopuruen araberakoa.
Materialak:Espazio zabal bat eta begiak estaltzeko zapi bat
Helburuak: Barruan kokatzen den haurra beste taldekideekiko konfiantza garatzea,
erortzen utziko ez dutela sentiaraziz.
Garapena:
- 5haur gutxienez borobil forman kokatuko dira, bata besteren os gertu ipiniz
- Erdian beste haur bat egongo da eta honi begiak estaliko dizkiogu
- Prest dagoenean gorputza erlaxatu eta alde batera erortzen utziko du bere gorputza
- Borobila osatzen duten haurrek ezin dute barruko haurra lurrera erortzen utziko,
horretarako barruan dagoen haurra beste alde batzuetara bultzatu beharko dute
Ebaluaketa: Behaketaren bidez egingo da, barruko haurraren lasaitasuna eta konfiantza
maila ebaluatuko dugu
PSIKOMOTOREAK:
LA TXILA
Tokia: Patioa
Materiala: Bi baloia
Adina: 6 urtetik aurrera
Partaide kopurua: 12 pertsona baino gehiago
Helburua: Aurkariari baloiarekin jo
Garapena:
- Bi talde egiten dira, partaide kopuru berdinarekin.
- Talde bakoitzean bikote bana egon behar da, estutik helduta.
- Bikote bakoitzak, taldeko erasotzaileak izango dira, eta baloi bana edukiko dute.
- Talde erasotzaileak, eskutik askatu gabe, era indibidualean mugitzen direnen atzetik
korrika egiten dute baloiarekin ematen saiatzen diren bitartean.
- Helburua talde erasotzaileak jaurtiketen bidez aurkako taldearen kide guztiak
baloiarekin ematea da.
- Partaide bat baloiarekin jotzean, jokutik kanpo geratzen da bere taldeko erasotzaileak
animatzen. Berriz, baloia ematen ez badio, korrikan jarraitu behar du, eta erasotzaileak
baloia jaso eta berriro besteak harrapatzera bueltatau behar .
- Taldekide guztiak ukituak direnean, rolak aldatzen
Ebaluaketa: Haurraren garapen motoreak eta bere trebetasun eta abileziak
(lekualdaketak, jauziak,...) ezagutzeko balio digu
AULKIEN JOLAS KOOPERATIBOA
Tokia: Klasea
Materiala: Aulkiak eta musika
Adina: 6 urtetik aurrera
Partaide kopurua: Nahi bezain beste, klase osos, 20 inguru
Helburua: Azkar esertzea
Garapena:
- Musika entzuten den bitartean, honen erritmora borobilean mugitzen goaz eta musika
gelditzean, bakoitza aulki batean eseri behar da
- Aulkirik ez duena beste norbaiten gainean eseriko da
- Aulkiak kenduz joango gara baina guztiek parte hartuko dute jolasaren amaiera arte
Ebaluaketa: Jolas honek talde kohesio lantzeko balio digu
9.ERANSKINA
HIZKUNTZA LANTZEKO ARIKETA:
Hizkuntza bereganatzeko, haurrekin eta ikasle gazteekin, oso garrantzitsua eta egokiak
dira zenbait joko eta jardueren bidez hizkuntza barneratzen joatea; ondoren, zenbait
adibide aipatuko dira:
1) Hiztegia lantzeko ariketa:
Ikasleak, borobilean eseriko dira, eta haietako bat, borobilaren erdialdean kokatuko da.
Orduan, banan-banan, gorputzaren zatiak esaten joango dira, eta erdialdean dagoenak
bere buruan seinalatu behar ditu esaten diren atalak.
2) Elkarrizketa bultzatzeko ariketa:
Klasea bikoteetan banatuko dugu, eta bikotekide bakoitzari argazki bat emango diogu
(paisai bat,marrazki bizidun bat,...) zenbait minutu erabiliko dira ikasleek haien argazkia
ondo analizatzeko. Ondoren, batak besteari, azaldu behar dio bere argazkian agertzen
dena.
3) Hitz egiteko ariketa:
Ikasleek klasera ailegatzean, proposatuko diegu guri kontatzeko zer gosaldu/bazkaldu
duten, goizean edo arratsaldean izatearen arabera. Ariketa honekin, esan dezakegu
ikaslea behartzen dugula hitz egiteko, eta beraz, hizkuntza erabiltzeko.
4) Idatzia eta irudia lotu:
Klasea txokotan banatuta, txoko bakoitzari emango diogu fitxa kopuru bat. Fitxekin
zera egin behar dute: alde batetik, hitzak idatzita egongo dira, eta bestetik, irudiak
dituzten fitxak. Ikasleek, lotu behar dute hitza bere irudiarekin. Honekin hiztegia landu
eta bereganatuko dute, hizkuntza ikasten duten bitartean.

More Related Content

Similar to Ikasgela

Urtebetetzeko ilara
Urtebetetzeko ilaraUrtebetetzeko ilara
Urtebetetzeko ilaraBakeola
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaatxinparta1
 
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrakJolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrakAlaira Maps
 
Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetzaInguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetzaloregalduak
 
Gorputzarekin eta ahotsarekin komunikatzen12 13
Gorputzarekin eta ahotsarekin komunikatzen12 13Gorputzarekin eta ahotsarekin komunikatzen12 13
Gorputzarekin eta ahotsarekin komunikatzen12 13izinkunegi
 
planteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoaplanteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoahaizea28
 
Gorputz eskema
Gorputz eskemaGorputz eskema
Gorputz eskemaBeaKor Kor
 
Bertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoaBertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoagorka azk
 
Folio birakaria
Folio  birakariaFolio  birakaria
Folio birakariaLiiide
 
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikak
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikakIkasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikak
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikakIrene Gonzalez
 
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAna Basterra
 
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorraUnitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorraGoizaneOtegui
 

Similar to Ikasgela (20)

Urtebetetzeko ilara
Urtebetetzeko ilaraUrtebetetzeko ilara
Urtebetetzeko ilara
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrakJolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
 
Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetzaInguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Gorputzarekin eta ahotsarekin komunikatzen12 13
Gorputzarekin eta ahotsarekin komunikatzen12 13Gorputzarekin eta ahotsarekin komunikatzen12 13
Gorputzarekin eta ahotsarekin komunikatzen12 13
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoa Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
planteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoaplanteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoa
 
Gorputz eskema
Gorputz eskemaGorputz eskema
Gorputz eskema
 
Behaketa
BehaketaBehaketa
Behaketa
 
Bertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoaBertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoa
 
Esku hartzea
Esku hartzeaEsku hartzea
Esku hartzea
 
Folio birakaria
Folio  birakariaFolio  birakaria
Folio birakaria
 
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikak
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikakIkasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikak
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikak
 
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
 
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorraUnitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
 

Ikasgela

  • 1. 6.ERANSKINA Ikasle enbaxadorearen lana errazteko zeregin batzuk: 1. Iritsi berriari komunak, eta sinbolo eta ikur oinarrizkoenak erakustea; komunera joateko baimena nola eskatu behar den azaltzea. 2. Iritsi berriarekin batera ikastetxean zehar ibiltzea, zuzendaritza, jantokia, gimnasioa, patioa eta abar non dauden erakusteko. 3. Iritsi berria jolas-garaian taldean onartzea, jolasak azalduz eta parte hartzera bultzatuz. 4. Iritsi berriarekin batera bazkaltzea hasierako egunetan. 5. Iritsi berriaren ondoan esertzea hasierako egunetan, gelako ohituretan laguntzeko. 6. Behar duenean, irakasleei laguntza eskatzen laguntzea. 7. Iritsi berriak zuzendariaren, irakasle tutorearen, hizkuntza indartzeko irakaslearen eta abarren izenak ezagutzen dituela ziurtatzea. 7.ERANSKINA Enbaxadore izan daitezkeen boluntario-taldearen inplikazioa lortzeko eta lana antolatzeko ideia batzuk hauek dira: • Iritsi berriak hasierako egunetan sentituko duenaz eztabaidatzea, beste batzuen esperientzietan oinarrituz. • Iritsi berriaren lekuan baleude, besteek zertan laguntzea gustatuko litzaiekeen aztertzea. • Zereginen zerrenda bat egitea, eta erantzukizunak banatzea.
  • 2. 8.ERANSKINA SOZIOAFEKTIBOAK: EZAGUTU NAZAZU Adina: 5 urtetik aurrera Partaide kopurua: nahi beste bikote edo hirukote Materialak: Haurrak nahi izanez gero, orria eta arkatza datuak apuntatzeko, baina ez da beharrezkoa Iraupena: Talde txikietan 5-10 minutu eta komunean jartzea haur kopuruaren arabera Helburua: Lagunen arteko ezagutza gertatzea Garapena: - Bikote edo hirukoteka jarri eta bata besteari bere bizitzako gauzarik garrantzitsuenak kontatuko dizkie besteei, nortzuk dira bere gurasoak, neba arrebarik baldin badu, etxean animaliarik badute… - Behin taldeka egon eta gero talde handian jarri eta haurrak beste bikotearen istorioa kontatuko die gelako beste kideei. Ebaluaketa: Komunikatzeko erak, bata bestearekiko errespetua eta beste kideekin hitz egiteko erraztasun edo zailtasun mailak behatuko dira
  • 3. BOROBILEAN ERORI GABE Adina: 5 urtetik aurrera Partaide kopurua: Gutxienez 6 pertsonako taldeak izan behar dira, 5 borobila osatzeko eta bat barruan egoteko.Gehiago baldin badaude kontuan eduki behar dugu borobila handiegia ezin dela izan barruan dagoen haurra ez erortzeko. Iraupena: Taldekide bakoitza erdian minutu bat gutxienez egongo da, beraz taldekide kopuruen araberakoa. Materialak:Espazio zabal bat eta begiak estaltzeko zapi bat Helburuak: Barruan kokatzen den haurra beste taldekideekiko konfiantza garatzea, erortzen utziko ez dutela sentiaraziz. Garapena: - 5haur gutxienez borobil forman kokatuko dira, bata besteren os gertu ipiniz - Erdian beste haur bat egongo da eta honi begiak estaliko dizkiogu - Prest dagoenean gorputza erlaxatu eta alde batera erortzen utziko du bere gorputza - Borobila osatzen duten haurrek ezin dute barruko haurra lurrera erortzen utziko, horretarako barruan dagoen haurra beste alde batzuetara bultzatu beharko dute Ebaluaketa: Behaketaren bidez egingo da, barruko haurraren lasaitasuna eta konfiantza maila ebaluatuko dugu
  • 4. PSIKOMOTOREAK: LA TXILA Tokia: Patioa Materiala: Bi baloia Adina: 6 urtetik aurrera Partaide kopurua: 12 pertsona baino gehiago Helburua: Aurkariari baloiarekin jo Garapena: - Bi talde egiten dira, partaide kopuru berdinarekin. - Talde bakoitzean bikote bana egon behar da, estutik helduta. - Bikote bakoitzak, taldeko erasotzaileak izango dira, eta baloi bana edukiko dute. - Talde erasotzaileak, eskutik askatu gabe, era indibidualean mugitzen direnen atzetik korrika egiten dute baloiarekin ematen saiatzen diren bitartean. - Helburua talde erasotzaileak jaurtiketen bidez aurkako taldearen kide guztiak baloiarekin ematea da. - Partaide bat baloiarekin jotzean, jokutik kanpo geratzen da bere taldeko erasotzaileak animatzen. Berriz, baloia ematen ez badio, korrikan jarraitu behar du, eta erasotzaileak baloia jaso eta berriro besteak harrapatzera bueltatau behar . - Taldekide guztiak ukituak direnean, rolak aldatzen
  • 5. Ebaluaketa: Haurraren garapen motoreak eta bere trebetasun eta abileziak (lekualdaketak, jauziak,...) ezagutzeko balio digu AULKIEN JOLAS KOOPERATIBOA Tokia: Klasea Materiala: Aulkiak eta musika Adina: 6 urtetik aurrera Partaide kopurua: Nahi bezain beste, klase osos, 20 inguru Helburua: Azkar esertzea Garapena: - Musika entzuten den bitartean, honen erritmora borobilean mugitzen goaz eta musika gelditzean, bakoitza aulki batean eseri behar da - Aulkirik ez duena beste norbaiten gainean eseriko da - Aulkiak kenduz joango gara baina guztiek parte hartuko dute jolasaren amaiera arte
  • 6. Ebaluaketa: Jolas honek talde kohesio lantzeko balio digu 9.ERANSKINA HIZKUNTZA LANTZEKO ARIKETA: Hizkuntza bereganatzeko, haurrekin eta ikasle gazteekin, oso garrantzitsua eta egokiak dira zenbait joko eta jardueren bidez hizkuntza barneratzen joatea; ondoren, zenbait adibide aipatuko dira: 1) Hiztegia lantzeko ariketa: Ikasleak, borobilean eseriko dira, eta haietako bat, borobilaren erdialdean kokatuko da. Orduan, banan-banan, gorputzaren zatiak esaten joango dira, eta erdialdean dagoenak bere buruan seinalatu behar ditu esaten diren atalak. 2) Elkarrizketa bultzatzeko ariketa: Klasea bikoteetan banatuko dugu, eta bikotekide bakoitzari argazki bat emango diogu (paisai bat,marrazki bizidun bat,...) zenbait minutu erabiliko dira ikasleek haien argazkia ondo analizatzeko. Ondoren, batak besteari, azaldu behar dio bere argazkian agertzen dena. 3) Hitz egiteko ariketa:
  • 7. Ikasleek klasera ailegatzean, proposatuko diegu guri kontatzeko zer gosaldu/bazkaldu duten, goizean edo arratsaldean izatearen arabera. Ariketa honekin, esan dezakegu ikaslea behartzen dugula hitz egiteko, eta beraz, hizkuntza erabiltzeko. 4) Idatzia eta irudia lotu: Klasea txokotan banatuta, txoko bakoitzari emango diogu fitxa kopuru bat. Fitxekin zera egin behar dute: alde batetik, hitzak idatzita egongo dira, eta bestetik, irudiak dituzten fitxak. Ikasleek, lotu behar dute hitza bere irudiarekin. Honekin hiztegia landu eta bereganatuko dute, hizkuntza ikasten duten bitartean.