2. Landare, animalia? Onddoak ez daukate ez plastorik ez eta pigmentu fotosintesigilerik. Ondorioz, ez dira beraien janaria osatzeko gai eta beste bizidunengandik edo hauen hondakinetatik jaso behar izaten dute elikagaia, hau da; elikadura heterotrofoa dute. Landareak berriz, beste elikatze modu bat dute: fotosintesia. Fotosintesia, eguzkiak sortzen duen erreakzioa da, landareen hostoek (edo klorofila daukaten beste zenbait zatik) ura, gatz mineralak eta karbonodioxidoa konbinatuz elikagaia fabrika dezaten eragiten duena, prozesuan zehar oxigenoa liberatuz azukreak sortzeko. Fotosintesia gure elikadurakatearen oinarria da, landareek beren zelulen hazkuntzarako beharrezkoa den erregaia sortzen dutelako eta aldi berean animaliei (landareak jaten dituztenean) energia nutrizionala ematen dietelako. Hau da, guri oxigenoa ematen digute. Beraz, onddoak ez dira landareak, fotosintesirik egiten ez dutelako, nahiz eta garai batean, landareak bezala onartuta zeuden.
3. Onddoak, piluletan ere bai? 1galdera: Gizaki eta animaliek jasaten ditugun gaixotasunetako asko bakterioek eragindakoak dira. Eta horiei kontra egiteko antibiotikoak erabiltzen ditugu. Beste modu baten esanda, organismo kutsatzaileen hazkundea ezabatu edo eragozteko erabiltzen den edozein konposaketa kimiko dira. Antibiotikoek aukerazko toxikotasuna daukate, hau da, bere ekintza toxikoa handiagoa da organismo erasotzaileentzat egoitza ematen dietenentzat baino. Ezagunenen artean, gaixotasun kutsakor anitzen tratamenduan (adibidez, sifilia, gonokozia, tetanos edo eskarlatina) erabilitako penizilina aipa liteke. 2galdera: antibiotikoak onddoetatik ateratzen diela. 3galdera: Penizilina, Alexander Fleming- ek asmatu zuen 1929an.
4. Sukaldean... han ere! Legamia bota diogun ogia asko puztu da, baina beste ogia zapaldua gelditu da. Legamia bota diogun ogiak mamia zuen besteak berriz mami gutxiago zuen.