SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Download to read offline
ARRAZAKERIAREN HISTORIA
Lailaren hitzekin unkituta
Historian ikusiz, arrazakeriaren jatorrira jo behar da hau aztertzeko. Bertan, giza
talde batzuek besteengan duten nagusitasuna.
XIX. mendean sortu zen arrazaren kontzeptua. Bertan, Greziarrek “barbaro”
terminoa erabiltzen zuten hizkuntza ulertezinean hitz egiten zutenak izendatzeko. Honekin
esan nahi zutena zen, zibilizazio-maila jakin batera heldu ez zen norbait.
Kristautasunaren hedapenaren ondoren, lehenengoko biktimak judu eta
musulmanak izan ziren, beraien eskubideak murriztuz eta lortutako gorakada intelektuala
geldiaraziz adibidez. Geroago, XX mendean, Alemania naziak ere egin zituzten
heterofobiaren dimentsio erlijiosoa sortuz.
XV. mendean, Inkisizioa sortu zen Espainian, hau da, “odol-garbitasunaren”
kontzeptua. Bertan, erlijioengatik edo jokabide zibilagatik kanporatu zituzten pertsona
asko.
Desberdintasunaren tesia, XIX. mendean zabaldu eta sistematizatu zen
arrazakeria biologistaren bidez.
XVI. mendean, “arraza” terminoa sortu zen, baina ez zuen esan nahi giza taldeen
“bereizkuntza biologikoa” egiten zenik.
Kolonismoak ere banaketa bat ekarri zuen. Mailen gizartea sortu zen kolonietan.
Espainiako kolonietan, gerrak, esplotazioa eta intolerantzia ziren nagusi, baina ez
arrazakeria.
XIX. mendeko lehen zatian, arrazaren kontzeptuaren erabilera zientifiko eta
politikoa testuingururatzeko.
1775. urtean bost aldaeratan sailkatu zuen giza generoa Joan Blumenbeckek:
zuria edo kaukasiarra, horia edo mongoliarra, kobre-kolorekoa edo amerikarra, arrea
edo malaysiarra eta beltza edo etiopiarra. XVIII. Mendetik XIX. mendera, “arrazaren”
kontzeptuan beste era bateko ezaugarri kultural edo sozialak kontuan hartu ziren.
Arraza batzuek beste batzuen aldean zeukaten nagusitasuna ziurtatu zen,
menderakuntza inperialista eta esplotazio kapitalista zilegi egiteko orduan. 1789ko
iraultza burgesaren ondorioak desagerrarazi nahi zituzten.
XX. mendean, arrazakeria eta heterofobia mendebaldeko mundu kapitalistako
fenomeno esklusiboak ez baziren ere, zerezan handia zeukaten.
Hogeiko hamarkadako Alemanian, geldialdi ekonomiko egon zen, herrialdea
ezin atsekabetuta baitzegoen Lehen Mundu Gerraren ostean.
Garai hartako mundu intelektual eta finantzarioko ordezkari handienen artean,
erlijio juduko alemaniarrak bazeuden ere, nazioaren pertzepzioan ez zen aniztasuna
onartzen.
Holokaustoa arrazakeriaren, heterofobiaren eta aniztasunaren inguruko
gorrotoaren adierazgarri gorena izan zen.
“Arrazaren” kontzeptuaren sorrera historikoaren ondorioz, giza taldeen aldaketa
teoriko handia gertatu zen. justifikazio biologikoetan oinarrituta, giza taldeen arteko
desberdintasuna aldarrikatzen zuen.
ARRAZAKERIA BERRIAK
Ez gara arrazistak jaiotzen. Umetatik guraso edo senideek hesten gaituzte eta hauen
hezkuntza erabiliz, arrazistak izan gaitezke urteak pasa ala.
Honi buruzko hainbat hitz garrantzitsu aurki ditzakegu:
Bereizkeria: Pertsona bati, erlijioarengatik, arraza desberdinagatik, sexuagatik
edota ideia politikoengatik ematen zaion tratu desberdina. Bereizkeria mota ezberdinak
izan dezakegu: Generoaren bereizkeria(soldata ezberdina), arraza(atzerritar).
Arrazakeria: gizabanakoen ezaugarriak baldintzatu edo determinatzen dituela
baieztatzen duen jarrera nahiz pentsaera. Beste arraza bat izateagatik baztertzea.
Xenofobia: atzerritarren mespretxua. Beste nazionalitate bat edo atzerritarren
kontra joaten garela.
Neoarrazakeria: Neoarrazakeria pertsonen ezaugarri kulturaletan gertatzen den
bazterketa. “Neo” hitzak berria esan nahi du. Ez dau arraza diskriminazioa, hau da,
kultura ezberdineko pertsonen ezberdintasunak.
Arrazakeria Neoarrazakeria: Bigarrena kulturarekin ezaugarria du eta lehenengoak
berriz ez.
Neoarrazakeriaren adibidea: Festa bat ospatu eta pertsona bat etxean uztea bera ijitoa
edo musulmana izateegatik, hau da, kultura ezberdin bat izateagatik.
Kultura, kolorea… aldaezin edo homogenoeoak izan daitezke, baita era heredagarriak
eta deterministak baina azken finean, pertsonak azaldu eta baldintzatu egiten ditu.
TESTIMONIOAK
“Eldiario” egunkariko testu hauek irakurri ondoren, oso harrituta geratu gara. Egia da
arrazismoa mundu osotik zehar zabalduta dagoela eta ezin da horrela geratu.
Egia da ez zaiela pertsona guztiei gertatzen baina beste herrialde batera joaten bazara,
zure kolore edo kultura ezberdinekin, bereizkeri senti zaitezke eta ez da denon gogokoa
hau gertatzea.
Testimonioetan, pertsona batzuek idatzitako adibideak agertzen dira non arrazismo,
xenofobia edo bereizkeria sufritzen duten. Lotsagarria da gaur egun, XXI. Mendean,
holakoak gertatzen dira eta hau desagertu egin behar da.
Ezinezkoa da, ume batek gizon bati beltza deitzea bere semearekin jolasten duen
bitartean edo musulmana izateagatik, klasean zegoen bitartean, bere aitak bonba bat
ipini zuela esatea. Azken honekin, oso unkituta geratu ginen.
EBALUAZIOA ETA IKASKETAK
Gaur solidaritate asteko bigarren eguna izan da eta gauza ezberdinak landu ditugu.
Lehendabizi otoitz bat egiten hasi dugu eguna, Beyoncéren kanta batekin. Goizean
zehar kontzeptu ezberdinak definitu ditugu, adibidez: bereizkeria, arrazakeria, xenofobia
eta neoarrazakeria.
Hori amaitu eta gero testu bat irakurri eta hori oinarritzat hartuta “time-line” bat egin
dugu. Historian zehar gertatuko arrazakeriaren eboluzioari buruzkoa. Arrazismoa gertatu
zenaren adibideak ‘inkisizioa’ eta ‘holocaustoa’ izan ziren, baina arrazakeria XIX.
mendean sortutako kontzeptu bat da. Horrela historiako gertakari askotaz jabetu gara:
Nelson Mandelak noiz irabazi zuen nobel saria, ‘arraza’ kontzeptua noiz sortu zen…
Ondoren, 7 pertsonek idatzitako testimonioak irakurri ditugu, bertan arrazakeria nola
islatzen den bere bizitzetan ageri da eta nola ahalegintzen diren aurre egiten. Testu
horiek unkitu gaituzte eta gero testu bat idatzi dugu bakoitzak sentitu duenari buruz
idazten.
Eguna amaitzeko ikasketak eta autoebaluazioa egin dugu. Bertan ondorioztatu dugu
komunikazioa falta zaigula taldean apur bat. Gainera denok ez gara heldu pentsatuta
zeukagun puntura horregatik biharko hobetu beharrekoa hau da: gure artean hobeto
ulertzea.
2 egun osoa (2)

More Related Content

Similar to 2 egun osoa (2)

Susmoaren filosofoak
Susmoaren filosofoakSusmoaren filosofoak
Susmoaren filosofoakAURKITU .
 
Aniztasun Berrien Harira - Mario Zubiaga
Aniztasun Berrien Harira - Mario ZubiagaAniztasun Berrien Harira - Mario Zubiaga
Aniztasun Berrien Harira - Mario ZubiagaLuistxo Fernandez
 
Kopia hippien lana erakusketa
Kopia   hippien lana erakusketaKopia   hippien lana erakusketa
Kopia hippien lana erakusketajuanicastro
 
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatuaHerder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatuahausnartzen
 
Kondenatuak historian
Kondenatuak historianKondenatuak historian
Kondenatuak historianonin91
 
Irune, itsasne, nahia eta olaia afroamerika
Irune, itsasne, nahia eta olaia  afroamerika Irune, itsasne, nahia eta olaia  afroamerika
Irune, itsasne, nahia eta olaia afroamerika josunebi
 
Homofobia-lesbofobi-transfobiaren aurkako nazioarteko eguna
Homofobia-lesbofobi-transfobiaren aurkako nazioarteko egunaHomofobia-lesbofobi-transfobiaren aurkako nazioarteko eguna
Homofobia-lesbofobi-transfobiaren aurkako nazioarteko egunaSan Frantzisko Liburutegia
 
Erramun baxok-quebec-2010-10-27
Erramun baxok-quebec-2010-10-27Erramun baxok-quebec-2010-10-27
Erramun baxok-quebec-2010-10-27Joxe
 
Mario Zubiagaren Aurkezpena
Mario Zubiagaren AurkezpenaMario Zubiagaren Aurkezpena
Mario Zubiagaren AurkezpenaJoxe
 
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 4 Erroma 2007 08
C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   4   Erroma    2007 08C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   4   Erroma    2007 08
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 4 Erroma 2007 08IES F.J.Z. BHI
 
1. gizarte antropologiarako sarrera
1. gizarte antropologiarako sarrera1. gizarte antropologiarako sarrera
1. gizarte antropologiarako sarreraEstibalizDM
 
Aurkezpena Palestina Quevedo
Aurkezpena Palestina QuevedoAurkezpena Palestina Quevedo
Aurkezpena Palestina Quevedokulturerrota
 
ANTONIO AÑOVEROS GOTZAINAK EGINDAKO SERMOIA.
ANTONIO AÑOVEROS GOTZAINAK EGINDAKO SERMOIA. ANTONIO AÑOVEROS GOTZAINAK EGINDAKO SERMOIA.
ANTONIO AÑOVEROS GOTZAINAK EGINDAKO SERMOIA. Mentxu Gandarias
 
Ijitoak Eta Agoteak
Ijitoak Eta AgoteakIjitoak Eta Agoteak
Ijitoak Eta Agoteakagorosarz
 
Cassirer. gizakiari buruzko entseiua
Cassirer. gizakiari buruzko entseiuaCassirer. gizakiari buruzko entseiua
Cassirer. gizakiari buruzko entseiuahausnartzen
 

Similar to 2 egun osoa (2) (20)

Susmoaren filosofoak
Susmoaren filosofoakSusmoaren filosofoak
Susmoaren filosofoak
 
Arrazakeria
ArrazakeriaArrazakeria
Arrazakeria
 
Aniztasun Berrien Harira - Mario Zubiaga
Aniztasun Berrien Harira - Mario ZubiagaAniztasun Berrien Harira - Mario Zubiaga
Aniztasun Berrien Harira - Mario Zubiaga
 
Kopia hippien lana erakusketa
Kopia   hippien lana erakusketaKopia   hippien lana erakusketa
Kopia hippien lana erakusketa
 
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatuaHerder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua
 
Kondenatuak historian
Kondenatuak historianKondenatuak historian
Kondenatuak historian
 
Irune, itsasne, nahia eta olaia afroamerika
Irune, itsasne, nahia eta olaia  afroamerika Irune, itsasne, nahia eta olaia  afroamerika
Irune, itsasne, nahia eta olaia afroamerika
 
Islamofobia: musulmanak gaur egungo judutarrak dira
Islamofobia: musulmanak gaur egungo judutarrak diraIslamofobia: musulmanak gaur egungo judutarrak dira
Islamofobia: musulmanak gaur egungo judutarrak dira
 
Homofobia-lesbofobi-transfobiaren aurkako nazioarteko eguna
Homofobia-lesbofobi-transfobiaren aurkako nazioarteko egunaHomofobia-lesbofobi-transfobiaren aurkako nazioarteko eguna
Homofobia-lesbofobi-transfobiaren aurkako nazioarteko eguna
 
Erramun baxok-quebec-2010-10-27
Erramun baxok-quebec-2010-10-27Erramun baxok-quebec-2010-10-27
Erramun baxok-quebec-2010-10-27
 
Mario Zubiagaren Aurkezpena
Mario Zubiagaren AurkezpenaMario Zubiagaren Aurkezpena
Mario Zubiagaren Aurkezpena
 
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 4 Erroma 2007 08
C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   4   Erroma    2007 08C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   4   Erroma    2007 08
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 4 Erroma 2007 08
 
Egitaraua programme ii kongresua
Egitaraua programme ii kongresuaEgitaraua programme ii kongresua
Egitaraua programme ii kongresua
 
1. gizarte antropologiarako sarrera
1. gizarte antropologiarako sarrera1. gizarte antropologiarako sarrera
1. gizarte antropologiarako sarrera
 
2. Eguna
2. Eguna2. Eguna
2. Eguna
 
Aurkezpena Palestina Quevedo
Aurkezpena Palestina QuevedoAurkezpena Palestina Quevedo
Aurkezpena Palestina Quevedo
 
ANTONIO AÑOVEROS GOTZAINAK EGINDAKO SERMOIA.
ANTONIO AÑOVEROS GOTZAINAK EGINDAKO SERMOIA. ANTONIO AÑOVEROS GOTZAINAK EGINDAKO SERMOIA.
ANTONIO AÑOVEROS GOTZAINAK EGINDAKO SERMOIA.
 
Santo Tomas LOE
Santo Tomas LOESanto Tomas LOE
Santo Tomas LOE
 
Ijitoak Eta Agoteak
Ijitoak Eta AgoteakIjitoak Eta Agoteak
Ijitoak Eta Agoteak
 
Cassirer. gizakiari buruzko entseiua
Cassirer. gizakiari buruzko entseiuaCassirer. gizakiari buruzko entseiua
Cassirer. gizakiari buruzko entseiua
 

More from Aner Urain

More from Aner Urain (8)

Mnam (1)
Mnam (1)Mnam (1)
Mnam (1)
 
55555555555555
5555555555555555555555555555
55555555555555
 
1 egun e
1 egun e1 egun e
1 egun e
 
4. eguna
4. eguna4. eguna
4. eguna
 
3. egun osoa (1)
3. egun osoa (1)3. egun osoa (1)
3. egun osoa (1)
 
1 egun azkena
1 egun azkena1 egun azkena
1 egun azkena
 
2 egun osoa
2 egun osoa2 egun osoa
2 egun osoa
 
1 egun osoa (4)
1 egun osoa (4)1 egun osoa (4)
1 egun osoa (4)
 

2 egun osoa (2)

  • 1. ARRAZAKERIAREN HISTORIA Lailaren hitzekin unkituta Historian ikusiz, arrazakeriaren jatorrira jo behar da hau aztertzeko. Bertan, giza talde batzuek besteengan duten nagusitasuna. XIX. mendean sortu zen arrazaren kontzeptua. Bertan, Greziarrek “barbaro” terminoa erabiltzen zuten hizkuntza ulertezinean hitz egiten zutenak izendatzeko. Honekin esan nahi zutena zen, zibilizazio-maila jakin batera heldu ez zen norbait. Kristautasunaren hedapenaren ondoren, lehenengoko biktimak judu eta musulmanak izan ziren, beraien eskubideak murriztuz eta lortutako gorakada intelektuala geldiaraziz adibidez. Geroago, XX mendean, Alemania naziak ere egin zituzten heterofobiaren dimentsio erlijiosoa sortuz. XV. mendean, Inkisizioa sortu zen Espainian, hau da, “odol-garbitasunaren” kontzeptua. Bertan, erlijioengatik edo jokabide zibilagatik kanporatu zituzten pertsona asko. Desberdintasunaren tesia, XIX. mendean zabaldu eta sistematizatu zen arrazakeria biologistaren bidez. XVI. mendean, “arraza” terminoa sortu zen, baina ez zuen esan nahi giza taldeen “bereizkuntza biologikoa” egiten zenik. Kolonismoak ere banaketa bat ekarri zuen. Mailen gizartea sortu zen kolonietan. Espainiako kolonietan, gerrak, esplotazioa eta intolerantzia ziren nagusi, baina ez arrazakeria. XIX. mendeko lehen zatian, arrazaren kontzeptuaren erabilera zientifiko eta politikoa testuingururatzeko. 1775. urtean bost aldaeratan sailkatu zuen giza generoa Joan Blumenbeckek: zuria edo kaukasiarra, horia edo mongoliarra, kobre-kolorekoa edo amerikarra, arrea edo malaysiarra eta beltza edo etiopiarra. XVIII. Mendetik XIX. mendera, “arrazaren” kontzeptuan beste era bateko ezaugarri kultural edo sozialak kontuan hartu ziren. Arraza batzuek beste batzuen aldean zeukaten nagusitasuna ziurtatu zen, menderakuntza inperialista eta esplotazio kapitalista zilegi egiteko orduan. 1789ko iraultza burgesaren ondorioak desagerrarazi nahi zituzten. XX. mendean, arrazakeria eta heterofobia mendebaldeko mundu kapitalistako fenomeno esklusiboak ez baziren ere, zerezan handia zeukaten. Hogeiko hamarkadako Alemanian, geldialdi ekonomiko egon zen, herrialdea ezin atsekabetuta baitzegoen Lehen Mundu Gerraren ostean. Garai hartako mundu intelektual eta finantzarioko ordezkari handienen artean, erlijio juduko alemaniarrak bazeuden ere, nazioaren pertzepzioan ez zen aniztasuna onartzen. Holokaustoa arrazakeriaren, heterofobiaren eta aniztasunaren inguruko gorrotoaren adierazgarri gorena izan zen.
  • 2. “Arrazaren” kontzeptuaren sorrera historikoaren ondorioz, giza taldeen aldaketa teoriko handia gertatu zen. justifikazio biologikoetan oinarrituta, giza taldeen arteko desberdintasuna aldarrikatzen zuen. ARRAZAKERIA BERRIAK Ez gara arrazistak jaiotzen. Umetatik guraso edo senideek hesten gaituzte eta hauen hezkuntza erabiliz, arrazistak izan gaitezke urteak pasa ala. Honi buruzko hainbat hitz garrantzitsu aurki ditzakegu: Bereizkeria: Pertsona bati, erlijioarengatik, arraza desberdinagatik, sexuagatik edota ideia politikoengatik ematen zaion tratu desberdina. Bereizkeria mota ezberdinak izan dezakegu: Generoaren bereizkeria(soldata ezberdina), arraza(atzerritar). Arrazakeria: gizabanakoen ezaugarriak baldintzatu edo determinatzen dituela baieztatzen duen jarrera nahiz pentsaera. Beste arraza bat izateagatik baztertzea. Xenofobia: atzerritarren mespretxua. Beste nazionalitate bat edo atzerritarren kontra joaten garela. Neoarrazakeria: Neoarrazakeria pertsonen ezaugarri kulturaletan gertatzen den bazterketa. “Neo” hitzak berria esan nahi du. Ez dau arraza diskriminazioa, hau da, kultura ezberdineko pertsonen ezberdintasunak. Arrazakeria Neoarrazakeria: Bigarrena kulturarekin ezaugarria du eta lehenengoak berriz ez. Neoarrazakeriaren adibidea: Festa bat ospatu eta pertsona bat etxean uztea bera ijitoa edo musulmana izateegatik, hau da, kultura ezberdin bat izateagatik. Kultura, kolorea… aldaezin edo homogenoeoak izan daitezke, baita era heredagarriak eta deterministak baina azken finean, pertsonak azaldu eta baldintzatu egiten ditu.
  • 3. TESTIMONIOAK “Eldiario” egunkariko testu hauek irakurri ondoren, oso harrituta geratu gara. Egia da arrazismoa mundu osotik zehar zabalduta dagoela eta ezin da horrela geratu. Egia da ez zaiela pertsona guztiei gertatzen baina beste herrialde batera joaten bazara, zure kolore edo kultura ezberdinekin, bereizkeri senti zaitezke eta ez da denon gogokoa hau gertatzea. Testimonioetan, pertsona batzuek idatzitako adibideak agertzen dira non arrazismo, xenofobia edo bereizkeria sufritzen duten. Lotsagarria da gaur egun, XXI. Mendean, holakoak gertatzen dira eta hau desagertu egin behar da. Ezinezkoa da, ume batek gizon bati beltza deitzea bere semearekin jolasten duen bitartean edo musulmana izateagatik, klasean zegoen bitartean, bere aitak bonba bat ipini zuela esatea. Azken honekin, oso unkituta geratu ginen. EBALUAZIOA ETA IKASKETAK Gaur solidaritate asteko bigarren eguna izan da eta gauza ezberdinak landu ditugu. Lehendabizi otoitz bat egiten hasi dugu eguna, Beyoncéren kanta batekin. Goizean zehar kontzeptu ezberdinak definitu ditugu, adibidez: bereizkeria, arrazakeria, xenofobia eta neoarrazakeria. Hori amaitu eta gero testu bat irakurri eta hori oinarritzat hartuta “time-line” bat egin dugu. Historian zehar gertatuko arrazakeriaren eboluzioari buruzkoa. Arrazismoa gertatu zenaren adibideak ‘inkisizioa’ eta ‘holocaustoa’ izan ziren, baina arrazakeria XIX. mendean sortutako kontzeptu bat da. Horrela historiako gertakari askotaz jabetu gara: Nelson Mandelak noiz irabazi zuen nobel saria, ‘arraza’ kontzeptua noiz sortu zen… Ondoren, 7 pertsonek idatzitako testimonioak irakurri ditugu, bertan arrazakeria nola islatzen den bere bizitzetan ageri da eta nola ahalegintzen diren aurre egiten. Testu horiek unkitu gaituzte eta gero testu bat idatzi dugu bakoitzak sentitu duenari buruz idazten. Eguna amaitzeko ikasketak eta autoebaluazioa egin dugu. Bertan ondorioztatu dugu komunikazioa falta zaigula taldean apur bat. Gainera denok ez gara heldu pentsatuta zeukagun puntura horregatik biharko hobetu beharrekoa hau da: gure artean hobeto ulertzea.