Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.
MARX
NIETZSCHE
FREUD
ETA DARWIN
 Paul RICOEUR (1913-2005)
 Le conflit des interprétations (1969)
 Adierazpena sortu zuen.
 Marx, Freud eta Nietzschere...
 Susmatzea ez da soilik
zalantza egitea.
 Norbaitek gezurra
dioela susmatzen dugu,
gauzak aldatuta edo
faltsututa azlatz...
 Kultura judeo-kristauaz susmoak zituzten:
 Gizakiaren jatorriaz
 Historiaren motorraz
 Moralaren jatorriaz
 Kontzien...
 DARWIN: Animalia antropoideen eboluzioaren ondorioz sortu
zen gizakia.
 MARX: historia giza bizitzaren ekoizpen materia...
 DARWIN: espezieen eboluzioa, bizirik irauteko
borroka, hautespen naturala.
 MARX: alienazioak, ideologia, gainbalioa
 ...
 Charles Robert Darwin
(Shrewsbury, West
Midlands, 1809ko
otsailaren 12– Kent,
South East England,
1882ko apirilaren 19)
...
 1831n Hego Amerikako itsasaldea
eta bereziki Galapagos uharteak
ikertzera abiatu zen. Beagle ontzian
egin zuen bost urte...
 Hurrengo urteak ikerkuntza urteak izan
ziren. Garaiko zientzialari onenek
Darwinek ekarritako espezie eta fosilak
aztert...
 1882ko apirilaren 19an
hil zen Downe-n (Kent,
Ingalaterra). Bertako
St.Mary elizan ehorztekoa
bazen ere Royal Societyko
...
 Bere lanean inplizituki
topatzen dira:
1. Filosofia bat
2. Metodo bat
3. Ikuspegi epistemologiko
bat
4. Arreta kritikoa
 Adimena libre mantendu nahi du gertaeretara egokitzen ez diren
hipotesiak baztertu ahal izateko.
 Metodoa: ez behaketa ...
 EBOLUZIOAREN TEORIA
 Nondik dator gizakia?
 Erantzunak:
 KREAZIONISMOA: animalia eta landareak bat-batean eta genero ...
 KARL HEINRICH MARX (maiatzaren 5,
1818 - martxoaren 14, 1883)
filosofialari eta politikaren teorialari
alemaniarra. Ekon...
 Familia judu burges batean hazi zen, baina eliza ebanjeliko batean
bataiatu zuten. Zuzenbide ikasketak egin zituen Bonn ...
 ‘Mundua hainbat eratara
interpretatzera mugatu dira
filosofoak; hura eraldatzea da egin
beharrekoa’
Karl Marx, Feuerbach...
Alemaniako filosofia Ekonomia politikoa
Sozialismo utopikoa
Owen Saint-Simon Fourier
Smith, Ricardo
lan-balioaren teoria
s...
 Dialektikaren alderdi iraultzailea
berreskuratu nahi zuen, euki
erlijiosoak eta politika
kontserbadorekoak
baztertuz.Uk...
• GIZAKIA
• Izaki gorena
• Izaki naturala eragilea
• Izaki soziala eta komunitarioa
• Izaki historikoa
ATEISMOAATEISMOA
LA...
 Dialektika materialistaren ikuspegitik
gizakiaren oinarrizko beharrak gizartearen eta
historiaren prozesua abian jartzen...
 Marxek idealismoaren eta materialismoaren arteko gatazka
PRAXIA kontzeptu dialektikoaren bidez gainditu zuen.
 Praxia. ...
 Historia modernoan esanahi eta eragin handiena izan duten
gertakari historikoei begiratzen die Marxek.
Hau ondorioztatu ...
Kontzientzia ideologikoak
 Gizabanakoa mundura egokitzen du, eta aldi berean
 Gizartearen oinarrizko kohesioa da
Horrela...
ALIENAZIOA
1. Alienatzeko ekintza eta horren ondorioa.
2. FIL. Bere burua eta lanaren emaitza bere baitatik irtenik, beste...
ERLIJIO ALIENAZIOA
 Alienazio guztien eredua.
 Oinarrian honako zatiketa dago: munduko bizitza eta erlijiozko bizitza; e...
ALIENAZIO POLITIKOA
 Oinarrian honako zatiketa:
 Hiritar gisa, askatasuna eta berdintasuna
 Lan harreman pribatuetan, d...
 GIZARTE ALIENAZIOA
 Gizartea antagonikoak diren bi klaseren artean zatituta dago:
burgesia eta proletarioak. Lehenaren ...
ALIENAZIO EKONOMIKOA (1)
 Gizartean truke harremanak hasi bezain laister, gizakiaren lanaren emaitza merkantzia
bihurtzen...
ALIENAZIO EKONOMIKOA (2)
 GAINBALIOAREN FENOMENO EKONOMIKOA
Langileak bere lan indarra aldi baterako saltzen du (beste er...
MATERIALISMO HISTORIKOA
FORMAZIO SOZIALA
AZPIEGITURA GAINEGITURA
PRODUKZIO MODUAK
FORMA IDEOLOGIKOAK
Izaki soziala
Gauzatz...
 MATERIALISMOA
 1. FIL. Substantzia espiritualaren existentzia ukatu eta materia beste gairik ez dagoela baieztatzen
due...
 Ekoizpen sistema kapitalistako lan esplotazioa
da gizaki alienaturaren azalpena.
 Gizartea antagonikoak eta etsaiak dir...
GLOSARIOA
EGITURA EKONOMIKOA edo azpiegitura.
Historian zehar ekoizpen indarren eta ekoizpen harremanen artean sortzen dir...
 Friedrich Wilhelm Nietzsche (Röcken,
Prusia, 1844ko urriaren 15a - Weimar,
1900eko abuztuaren 25a) filosofo eta
filologo...
 Nietzsche urriaren 15ean jaio zen 1844an, Röcken herrixkan, Leipzig hiritik hurbil. Aita, Carl
Ludwig Nietzsche, artzain...
 Sigmund Freud (Freiberg/Příbor,
1856ko maiatzaren 6a-London,
1939ko irailaren 23a) mediku eta
neurologo austriarra izan ...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

of

Susmoaren filosofoak Slide 1 Susmoaren filosofoak Slide 2 Susmoaren filosofoak Slide 3 Susmoaren filosofoak Slide 4 Susmoaren filosofoak Slide 5 Susmoaren filosofoak Slide 6 Susmoaren filosofoak Slide 7 Susmoaren filosofoak Slide 8 Susmoaren filosofoak Slide 9 Susmoaren filosofoak Slide 10 Susmoaren filosofoak Slide 11 Susmoaren filosofoak Slide 12 Susmoaren filosofoak Slide 13 Susmoaren filosofoak Slide 14 Susmoaren filosofoak Slide 15 Susmoaren filosofoak Slide 16 Susmoaren filosofoak Slide 17 Susmoaren filosofoak Slide 18 Susmoaren filosofoak Slide 19 Susmoaren filosofoak Slide 20 Susmoaren filosofoak Slide 21 Susmoaren filosofoak Slide 22 Susmoaren filosofoak Slide 23 Susmoaren filosofoak Slide 24 Susmoaren filosofoak Slide 25 Susmoaren filosofoak Slide 26 Susmoaren filosofoak Slide 27 Susmoaren filosofoak Slide 28 Susmoaren filosofoak Slide 29 Susmoaren filosofoak Slide 30 Susmoaren filosofoak Slide 31 Susmoaren filosofoak Slide 32 Susmoaren filosofoak Slide 33 Susmoaren filosofoak Slide 34 Susmoaren filosofoak Slide 35 Susmoaren filosofoak Slide 36
Upcoming SlideShare
Marx: Materialismo Dialektikoa, Gizakia eta Lana
Next
Download to read offline and view in fullscreen.

1 Like

Share

Download to read offline

Susmoaren filosofoak

Download to read offline

Related Books

Free with a 30 day trial from Scribd

See all

Related Audiobooks

Free with a 30 day trial from Scribd

See all

Susmoaren filosofoak

  1. 1. MARX NIETZSCHE FREUD ETA DARWIN
  2. 2.  Paul RICOEUR (1913-2005)  Le conflit des interprétations (1969)  Adierazpena sortu zuen.  Marx, Freud eta Nietzscheren pentsamenduan “susmoa” kontzientzia kritikoaren baldintza bihurtzen da, pentsaera cartesiarraren ziurtasunen aurrean. Hortik aurrera, pentsamenduak errealitatearen iruzurrari aurre egiteaz gain, pentsamenduaren iruzurrari ere aurre egin behar dio.Kritika eta analisia ezinbesteko bihurtzen dira errealitatea ezagutzeko eta eraldatzeko, zientziak egiten duen erara. Paul Ricoeur
  3. 3.  Susmatzea ez da soilik zalantza egitea.  Norbaitek gezurra dioela susmatzen dugu, gauzak aldatuta edo faltsututa azlatzeko asmoa dagoela ohartzen gara.
  4. 4.  Kultura judeo-kristauaz susmoak zituzten:  Gizakiaren jatorriaz  Historiaren motorraz  Moralaren jatorriaz  Kontzientziaren izaeraz
  5. 5.  DARWIN: Animalia antropoideen eboluzioaren ondorioz sortu zen gizakia.  MARX: historia giza bizitzaren ekoizpen materialean oinarritzen da, eta hori Estatuaren ustezko arrazionaltasunaren atzean geratzen da.  NIETZSCHE: Mendebaldeko pentsamenduaren jatorrian bizitzari beldur izatea eta ihes egin nahi izatea dago.  FREUD: moral eta kultura burgesak zentsuratutako libidoa inkontzientean dago, eta hori da jokabidearen azken azalpena.  Apostu horiek gizakiaren hasiera berri baten aldekoak dira.
  6. 6.  DARWIN: espezieen eboluzioa, bizirik irauteko borroka, hautespen naturala.  MARX: alienazioak, ideologia, gainbalioa  NIETZSCHE: apoliniarra, dionisiakoa, balioen alderanzketa, Jainkoaren heriotza, nihilismoa, botere nahia, supergizakia.  FREUD: inkontzientea, Eros eta Tanatos, k
  7. 7.  Charles Robert Darwin (Shrewsbury, West Midlands, 1809ko otsailaren 12– Kent, South East England, 1882ko apirilaren 19) naturalista eta biologo ingelesa izan zen.
  8. 8.  1831n Hego Amerikako itsasaldea eta bereziki Galapagos uharteak ikertzera abiatu zen. Beagle ontzian egin zuen bost urtetako bidaia. Brasilen ohian tropikalak aztertu zituen, Argentinako Bahia Blancan armadillo erraldoiak deitu zien bertan aurkituriko dinosauroen fosilei, Chileko Andeetan animalia itsastarren maskorrak aurkitu zituen eta Galapagoetan txontak eta dordokak aztertu zituen. Bertan hasi zen gerora plazaratuko zuen hautespen naturalaren teoria garatzen. Ingalaterrarako itzuleran Australiako ugaztun martsupialek ere bere jakinmina piztu zuten.
  9. 9.  Hurrengo urteak ikerkuntza urteak izan ziren. Garaiko zientzialari onenek Darwinek ekarritako espezie eta fosilak aztertu zituzten dinosauroen hezurdurek berebiziko harridura sortu zutelarik. Bere teoriak garatuz zihoan bitartean hainbat liburu argitaratu zituen Darwinek, tartean, Beagle-ren bidaiaren egunerokoa eta geologiaren inguruko hainbat liburu. Zortzi urtez zirripedoak aztertzen ere aritu zen Darwin eta 1857an Natural Selection liburua plazaratu zuen.  1859an bere ikerkuntzen laburbilduma osatzen zuen "Espezieen jatorriaz Hautespen naturalaren bidez" (On the Origin of Species by Means of Natural Selection) eman zuen argitara erabateko teoria iraultzailea plazaratuz. Bertan Darwinek, egindako aurkikuntzetan oinarri hartuta, ondorioztatu zuen izaki guztiok arbaso komuna geneukala eta gizakiok, zehazki, tximu eboluzionatuak ginela.
  10. 10.  1882ko apirilaren 19an hil zen Downe-n (Kent, Ingalaterra). Bertako St.Mary elizan ehorztekoa bazen ere Royal Societyko bere lagunen eraginez Westminsterko Abadian egin zioten hileta elizkizuna eta bertan lurperatu zuten Isaac Newton eta John Herschelen ondoan.
  11. 11.  Bere lanean inplizituki topatzen dira: 1. Filosofia bat 2. Metodo bat 3. Ikuspegi epistemologiko bat 4. Arreta kritikoa
  12. 12.  Adimena libre mantendu nahi du gertaeretara egokitzen ez diren hipotesiak baztertu ahal izateko.  Metodoa: ez behaketa eta esperimentazio hutsa (Bacon), bere teoriaren garapenak prozesu teoriko, kontzeptuala, analitiko eta hausnarketa sakonekoa suposatzen du, horretarako kontzeptu eta kategoria berriak sortu zituen.  Prozesu horretan zalantzak balio kritikoa du eta bere pentsamendua indartzen du. Emaitza: Biologia zientzia bihurtzen da.
  13. 13.  EBOLUZIOAREN TEORIA  Nondik dator gizakia?  Erantzunak:  KREAZIONISMOA: animalia eta landareak bat-batean eta genero eta espezie finko eta aldaezinetan banatuta sortu zirela dioen teoria.  FIXISMOA: espezie guztiak independienteak direla eta sortu zirenetik bere horretan iraun dutela defendatzen duen teoria. (George Cuvier, 1769-1832).  DARWINISMOA: espezieak aldatuz doaz. Espezieen artean bizirik irauteko borroka sortzen da, izaki bizidunak baliabideak baino ugariagoak direlako. Hautespen naturala borroka horren ondorioa da. Horrela, espezierik gogorrenek –ingurunera moldatzeko gaitasunik hadiena dutenek- egiten dute beti aurrera. Moldatzeko gai ez direnak hil egiten dira, eta gai direnen ezaugarraiak, berriz, ondorengoengana igarotzen dira. (Darwin, 1823-1913).  NEODARWINISMOA: 1920-50 bitartean sortu zen eboluzioari buruzko teoria, darwinismo tradizionala eta mendelismoaren genetika-ezagutza modernoak bat egin zituena. Mutazio genetikoak eta hautaketa naturala izaki-forma berriak agertzeko faktore bakarrak zirela aitortzen zuen  Animalia antropoideen eboluzioaren ondorioz sortu zen gizakia.
  14. 14.  KARL HEINRICH MARX (maiatzaren 5, 1818 - martxoaren 14, 1883) filosofialari eta politikaren teorialari alemaniarra. Ekonomia eta politikari buruz idatzi zuen. Manifestu Komunistaren egilea izan zen Friedrich Engelsekin batera 1848. urtean. Bertan, komunismoaren oinarri teorikoak eta helburuak lehen aldiz agertu ziren era sistematikoan.  Haren lan nagusia Das Kapital liburua izan zen. Bera hil eta gero, obraren beste bi liburuki argitaratu ziren, Marxek hamarkadetan zehar egindako kapitalismoaren analisi kritikoekin.
  15. 15.  Familia judu burges batean hazi zen, baina eliza ebanjeliko batean bataiatu zuten. Zuzenbide ikasketak egin zituen Bonn eta Berlingo jesuiten unibertsitateetan. Hemezortzi urte betetzean, Jenny von Westphalenekin ezkontzeko hitza hartu zuen. Berlinen kazetari gisan lanean ari zela. Bere ideia iraultzaileak zirela eta, hainbat alditan erbesteratu zuten, Parisera lehenik (garai hartan ezagutu zuen Engels, orduz geroztik beti ondoan izango zuen lagun mina) eta Bruselara gero. Han, filosofian bakarrik jardungo zuela erabaki zuen.  Zortzi seme-alaba izan zituen. Polizia beti ibili zitzaion atzetik. Prusiatik behin betiko bota zutenean, Londresera joan zen bizi izatera. Engelsek emandako babes ekonomikoari esker (Ingalaterrako hainbat lantegiren jabe baitzen), ikertzeko eta idazteko aski denbora lortu zuen eta 1867an, "Das Kapital" lana argitaratu. Marx gizartearen teoriko handienetakotzat hartu dute filosofo askok: filosofia ireki, zabala eta kritikoa du. Marxen testuingurua, 1814an Napoleon erori ondoren, Europak jasan zuen berregituratzean aurki daiteke, Vienako Batzarraren ondorengo egoeran.
  16. 16.  ‘Mundua hainbat eratara interpretatzera mugatu dira filosofoak; hura eraldatzea da egin beharrekoa’ Karl Marx, Feuerbachi buruzko tesiak  ‘Darwinek izaera organikoaren garapenaren legea aurkitu zuen. Marxek, berriz, giza historiaren garapenaren legea aurkitu zuen (...) hori zen zientzia gizona. Baina hori esatearekin ez dugu hura zen gizonaren erdia ere adierazten; izan ere, beste ezer baino lehen iraultzailea zen’ Engelsen hitzak Marxen hilobiaren aurrean (1883)
  17. 17. Alemaniako filosofia Ekonomia politikoa Sozialismo utopikoa Owen Saint-Simon Fourier Smith, Ricardo lan-balioaren teoria sozialismoa Hegel dialektika MARX-en FILOSOFÍA Feuerbach materialismoa gizakia bere esentzia lana horren bitartez sozialki ekoizten du bere bizitza teknologia lan banaketa natura eraldatu eta gizatzen du baliabideen iturria Klase sozialetan banaketa garatzen da lan-indarra handitzen da produkzio harremanak aldatzen dira ondorioz kapitalismoa (produkzio- modua) sortzen du alienazioairaultza proletalgoa Klaserik gabeko gizartea esplotazioaren amaiera Alienazioa gainditu eta gizakiaren errealizazioa HISTORIA dialektikoki garatzen da jabetza harremanak Produkzio baliabideen jabetza pribatua
  18. 18.  Dialektikaren alderdi iraultzailea berreskuratu nahi zuen, euki erlijiosoak eta politika kontserbadorekoak baztertuz.Ukapena edo kontraesana.  Hegelen dialektikak errealitatea galdua zuendialektika alderantzikatu behar da pentsamendua eta ideiak bere lekuan uzteko.  Ez ordezkatu materialismoaz idealismoa: pentsamendua benetan dialektikoa bada, materialismoa zein idealismoa gaindi ditzake.  Ez dago giza ekintazen edo kontientziaren aurretiazkoa den ezer. Gizakiek lanaren bidez sortzen dute zentzumenezko beharren eta naturaren arteko harreman dialektikoa.  GIZAKIA Izaki gorena (alienazio erlijiosoa) Izaki naturala eragilea lana edo praxi ekoizlea Lanaren bidez gizakia bere berezko ezaugarriak kanporatzen ditu Izaki soziala eta komunitarioa Gizakia gizartetik banandurik abstrakzio hutsa da: besteekin lanean gizakia harreman sozialen multzoa Izaki historikoa, bere burua historian zehar sortu du. Gizakiek objektuak produzitzeaz gain , beren burua ere ekoizten dute historian zehar.
  19. 19. • GIZAKIA • Izaki gorena • Izaki naturala eragilea • Izaki soziala eta komunitarioa • Izaki historikoa ATEISMOAATEISMOA LANALANA MATERIALISMO HISTORIKOA MATERIALISMO HISTORIKOA PRODUKZIO HARREMANAK PRODUKZIO HARREMANAK
  20. 20.  Dialektika materialistaren ikuspegitik gizakiaren oinarrizko beharrak gizartearen eta historiaren prozesua abian jartzen duten mekanismoak dira.  1845, Feuerbach-i buruzko tesiak lanean, Feuerbach- ek erlijioari egindako kritikaren gabeziak azaleratu zituen:  Ez zuen erlijiozko sentimenddua ezabatzen  Gizakia alienaturik dago  Segurtzat jo zuen bazegoela giza esentzia gizakia bera baino lehenago
  21. 21.  Marxek idealismoaren eta materialismoaren arteko gatazka PRAXIA kontzeptu dialektikoaren bidez gainditu zuen.  Praxia. Gizakiaren ekinta eraldatzailea. Esanahi hirukoitza du:  Praxi ezagutzailea, subjektuaren ekintza ezagulea, mundu objektiboa eraldatzen duena.  Praxi ekoizlea, lana edo ekintza ekoizlea, natura eraldatzen duena  Praxi iraultzailea, gizarte eta historiaren eraldatzea iraultzaren bidez. Hori da benetako ekintza. Materialismo dialektikoa
  22. 22.  Historia modernoan esanahi eta eragin handiena izan duten gertakari historikoei begiratzen die Marxek. Hau ondorioztatu zuen:  Politikak, berak bakarrik, ez du errealitatea aldatzen.  Ideia politikoek ez dute errealitatea erabakitzen. Errealitate soziala da historiako une zehatz bateko politika azaltzen duena. MARXEK susmopean jarri zituen: Erlijioaren helburuak Hegelen historiako ikuspegi baikorra Estatu Modernoa Filosofia bera: filosofoen bizimodua, filosofoek errealitatea faltsutu egiten dute, hura ezkutatzeko  IDEOLOGIA kontzeptua
  23. 23. Kontzientzia ideologikoak  Gizabanakoa mundura egokitzen du, eta aldi berean  Gizartearen oinarrizko kohesioa da Horrela lortzen du bere nolakotasuna eta “egia”.  Menderatzailea da kontserbadorea  Erealitatea kontraesankorra eta injustua den guztietan faltsutu egingo du.  “Gizarte produktua” da.  Kontientzia praktikoa ere bada, eta gizartean eragiten du. Praxia, krontraesan horiek murrizteko gai.
  24. 24. ALIENAZIOA 1. Alienatzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. FIL. Bere burua eta lanaren emaitza bere baitatik irtenik, besteren mende ikusten dituen norbanakoaren egoera; bereziki marxismoan, alokairu baten truke bere lan-indarra saldu, enpresaren gestioan parte hartu ez eta bere lanaren emaitza osoa jasotzen ez duen langilearen egoera. • alienazio mental. (zah.) Adimena erabat alteratua izanik gizartean bizitzeko zailtasunak dituen gizabanakoaren egoera. ALIENATU 1. Inori norberaren ondasun edo eskubide baten lagapena egin. 2. Burua galdu, erotu. 3. Gizakia askatasunik gabe utzi, bere gizatasuna ahaztarazi. 4. FIL. Alienazioa gertatu.
  25. 25. ERLIJIO ALIENAZIOA  Alienazio guztien eredua.  Oinarrian honako zatiketa dago: munduko bizitza eta erlijiozko bizitza; erlijioak bere ideologia zabaltzen du “beste bizitza” eta jainkozko probidentzia daudela sinestaraziz. Marxek erlijioaz esan zuen “herriaren opioa” dela.  Estatuko erlijioari kritika egiten dio gizakien arteko desberditasunen azalpen transzendentala ematen duelako.  Erlijiozko bizimodua kritikatzen du gizakia alienatzen duelako, naturatik eta mundutik banatzen duelako, “betiko bizitza” iristeko bidean igaro beharreko “negarrezko herria”gisa ulertarazten duelako.  “Erlijiozko sentimendu bera gizarte produktua da”
  26. 26. ALIENAZIO POLITIKOA  Oinarrian honako zatiketa:  Hiritar gisa, askatasuna eta berdintasuna  Lan harreman pribatuetan, diskriminazioa eta menperatze egoera.  Zuzenbideko Estatuan gauzatutako arrazionaltasunak askatasuna eta legezko berdintasuna aitortu ditu, baina , aldi berean, gizarte berri hori bi klase antagonikotan zatituta dago: burgesia eta proletarioak. Beraz, ustezko berdintasuna menperatzearen eta diskriminazioaren koartada dira.
  27. 27.  GIZARTE ALIENAZIOA  Gizartea antagonikoak diren bi klaseren artean zatituta dago: burgesia eta proletarioak. Lehenaren aberasteak bigarrenaren pobretzea eragiten du. Horrez gain, gizarte alienazioak bien degradazioa eta deshumanizazio dakar, giza harremanak merkataritzako harreman bihurtzen baitira.  1848ko Manifestua langileen klase kontzientziari egindako deia. Horregatik bukaeran dio : “Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte!”
  28. 28. ALIENAZIO EKONOMIKOA (1)  Gizartean truke harremanak hasi bezain laister, gizakiaren lanaren emaitza merkantzia bihurtzen da:   Erabilera balioa: beharrak asetzea.  Truke balioa: normalean, produktuari erantsitako lan kopurua, lan denbora. Merkantziek duten ezaugarri kuantitatibo abstraktu horrek diruz aldatzeko aukera ematen du.  Merkantzia diru bihurtzean, desagertu egiten dira lanari aipamen guztiak. Balioaren fetitxismoa: diruak berez du balioa.  Lanaren ondorio diren giza harreman pertsonalak lan abstraktu bilakatzen dira merkantzian, eta gero gauza bihurtu dira diruan.  Dirua beharrezko bezain arriskutsua da gizartearentzat. Harreman ekonomiko bihurtzen ditu giza harremanak. Dirua ez da alienazioa, bai alienazioaren baldintza. Ekoizpen modu kapitalista berriak sortzen ditu kapitala, kapitalistak eta proletarioak.
  29. 29. ALIENAZIO EKONOMIKOA (2)  GAINBALIOAREN FENOMENO EKONOMIKOA Langileak bere lan indarra aldi baterako saltzen du (beste erremediorik gabe)soldata Lana erostean egiten den negozioa lan merkataritzak duen erabilera balioan datza, berez balioa duena baino balio gehiago sortzen baitu. Gain balioaren fenomenoa kapitalismoaren oinarrian dago.  SISTEMA KAPITALISTAREN ALDIZKAKO KRISIAK Lanpostuen galera eta langileen klasearen eroste ahalmenaren murrizketa  LANEKO ALIENAZIO MODUAK  Produktuarekiko alienazioa  Alienazioa ekoizpena egiten den unean  Naturarekiko alienazioa  Beste gizakiekiko alienazioa
  30. 30. MATERIALISMO HISTORIKOA FORMAZIO SOZIALA AZPIEGITURA GAINEGITURA PRODUKZIO MODUAK FORMA IDEOLOGIKOAK Izaki soziala Gauzatzen da historian PRODUKZIO HARREMANAK PRODUKZIO INDARRAK TESIA KONTRAESANAK Jabetza harremanak ANTITESIA IRAULTZA SOZIALA PRODUKZIO MODU BERRIA SINTESIA Klaseen arteko borroka Garapen dialektikoa kontraesanak gainditzen ditu Baldintzapen harremana osagaiak sortzen dira ondorioz emaitza Klaserik gabeko gizartea Produkzio baliabideen jabetza pribatua desagertzen da Gorenera iristen da osagaiak Kontzientzia soziala ERLIJIOSOAK POLITIKOAK JURIDIKO-SOZIALAK FILOSOFIKOAK mota ezberdinekoak
  31. 31.  MATERIALISMOA  1. FIL. Substantzia espiritualaren existentzia ukatu eta materia beste gairik ez dagoela baieztatzen duen doktrina metafisikoa.  2. Ondasun eta atsegin materialen bila dabilenaren jokaera.  MATERIALISMO DIALEKTIKOA. Marxismoaren filosofi doktrina, materialismo zientifikoaren eta Hegel- en filosofia dialektikoaren ikuspegiak bateratzen dituena. ||  MATERIALISMO HISTORIKOA. Historiaren teoria marxista, ekonomia gizartearen historiaren funtsezko eragilea dela dioena. Gizarteko klase-borroka eta produkzio-bideen garapen eta kontrola dira historiaren indar eragile horren elementu erabakigarriak.
  32. 32.  Ekoizpen sistema kapitalistako lan esplotazioa da gizaki alienaturaren azalpena.  Gizartea antagonikoak eta etsaiak diren bi klasetan banatzea da  gizakiak bere buruarekiko duen zatiketaren adierazpenik nabarmena, eta  Ekonomia eta errealitatearen egiazko zientziak hartu beharreko abiapuntua
  33. 33. GLOSARIOA EGITURA EKONOMIKOA edo azpiegitura. Historian zehar ekoizpen indarren eta ekoizpen harremanen artean sortzen diren harremanen artean sortzen diren harremanak; une historiko bakoitzean dagoen ekoizpen moduarekin edo sistemarekin bat datorren ideologia baldintzatzen du. EKOIZPEN HARREMANAK Ekoizpen bitartekoen jabeen eta langileen artean sortzen diren harremanak dira. Harreman horiek lanaren banaketan eta ekoitzitako ondasunen banaketa eta truke moduetan gauzatzen dira. Horien araberako klaseak daudelako, klase sozialak, alegia. EKOIZPEN INDARRAK Gizakiek une historiko jakin batean eta bitarteko jakin batzuekin, duten lan edo ekoipen ahaldena. Ekoizteko baliabideak dira: makinak, tresnak... ezagutza teknikoak, antolaketa moduak. gizadiaren garapen teknologikoa adierazten dute. EKOIZPEN MODUA Ekoizpenaren gizarte antolaketa une historiko jakin batean, ekoizpen indar eta ekoizpen harreman jakin batzuk barne hartzen dituena. Ekoizpen modu hauek bereizi zituen Marxek: asiarra, antzinakoa(hiritarrak eta esklabuak), feudala (zaldunak eta jopuak) eta burgesa (industri kapitalismoa). FORMA IDEOLOGIKOAK (IDEOLOGIA) Ideia eta irudikapen multzoa; gizartearen emaitza da, eta errealitatearen emaitza irudi desitxuratua osatzen duena; gizakien alienazioa estaltzen duen kontzientzia faltsua.
  34. 34.  Friedrich Wilhelm Nietzsche (Röcken, Prusia, 1844ko urriaren 15a - Weimar, 1900eko abuztuaren 25a) filosofo eta filologo alemana izan zen, XIX mendeko pentsalari modernoetako bat izan zen, eta eragin handienetako izan zuena. Bere filosofiak eragin handia izan du XX. mendean, ideologia oso desberdinengan. Oso filosofo aztertua eta eztabaidatua izan da, eta asko eta oso desberdinak dira bere pentsamenduari egin zaizkion interpretazioak.
  35. 35.  Nietzsche urriaren 15ean jaio zen 1844an, Röcken herrixkan, Leipzig hiritik hurbil. Aita, Carl Ludwig Nietzsche, artzain luteranoa zuen, eta agian horregatik teologia eta filologia klasiko ikasketak hasiko zituen 1864. urtean Bonn-go Unibersitatean. Gurasoen nahigaberako, ordea, berehala utzi zuen Teologia (seihileko bat soilik bete zuen), eta filologian sartu zen buru-belarri. 1865. urtean Leipzig-eko Unibertsitatean sartu zen, eta bertan Arthur Schopenhauer eta Friederich Albert Lange-ren lanak ezagutzen hasi zen, filosofiaren munduan murgiltzen joan zelarik.  1867-1878 urteetan prusiar armadan aritu zen borondatez, zaldi istripu batek zerbitzu militarretik kanpo utzi zuen arte. Urte horretan bertan ezagutu zuen Richard Wagner, bere bizitzan pisu handia izango zuen pertsona.  1869an Leipzig-eko Unibersitateak doktoretza emango dio bere filologia lanengatik. Garai horietan Basileako Unibersitateko irakasle lanetan zebilen (karrera bukatu gabe zuen arren), eta berehala irakasle izendatua izan zen bertan, 1879rarte beteko zuen postua, berau. Basileara bizitzera joatean Alemaniar Naziotasunari uko egin eta Suitzako hiritartasuna lortu zuen.  1870an gerra franko-prusiarrean prusiarren alde mediku bezala lan egiteko baimena eman zion suitzar gobernuak. Gerran hilabete soilik egin zuen arren, bizitza osorako markatuko zuten gertaerak bizi izan zituen, bere osasuna betirako kaltetuko zituzten difteria eta disenteria ere bertan harrapatu zituelarik.  1900ean hil zen Weimar-en, nahiz eta bere azken urteak ohean, garun paralisi baten ondorioz egoera begetatiboan eman zituen.
  36. 36.  Sigmund Freud (Freiberg/Příbor, 1856ko maiatzaren 6a-London, 1939ko irailaren 23a) mediku eta neurologo austriarra izan zen.  Familia judu baten barruan jaio zen. Vienako Unibertsitatean ikasi zuen, hipnosia landu zuen baina historiara pasatu da "Psikoanalisiaren aita" moduan, arlo honetan egindako lan itzela dela eta. Inkontzientea ikertu zuen bereziki, ametsen mundua eta buru-gaixotasunek sexualitatearekin dituzten loturak. Erlijioek patologia psikiatrikoarekin dauzkaten zerikusiak ere aztertu zituen.  Nazien jazarpenagatik, 1938an ihes egin behar zuen Frantziara, eta hortik Ingalaterrara. 1939ko irailaren 23an hil zen Londonen, minbizi prozesu baten ondorioz.
  • mdiezsanz

    Feb. 27, 2013

Views

Total views

3,360

On Slideshare

0

From embeds

0

Number of embeds

765

Actions

Downloads

33

Shares

0

Comments

0

Likes

1

×