Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
3. egun osoa (1)
1. Gai gara desberdintasunen aberastasuna ikusten?
Beltzen botoa
SELMA
Martin Luther King, 1964. urtean “Premio Nobel de la Paz” irabazi zuen eta beste
hainbat pertsonekin, manifestatu egin zen beltzek botoa lor zezaten.
Asko sufritu zuten, hilketak egon ziren beltzen aurka botoa lortzea nahi zutelako modu
baketsuan eta asko kostatu zitzaien bere helburua lortzeko.
Alabaman manifestazio bat antolatu zuten, Selman bereziki, eta gipoituta bukatu zuten
asko. Hau dela eta, bideoak mundu osotik zehar zabaldu ziren, bereziki Estatu Batuetan
eta milaka pertsona beltz eta zuri agertu ziren manifestazioan laguntzeko.
Azkenean, 1965an, botoa emateko eskubidea lortu zuten denon artean, Jhonson
presidente zela eta. eskuz. Baina, Martin Luther King 1968an, bala betan ondorioz hil
zuten.
ZIENTZIEN MUNDUAN
1908an, New Yorkeko fabrika batean 146emakume matxinatu egin zituzten lantegi
batean. Bertan, soldata txarrak, lan baldintza
txarrak eta emakume eta gizoneko
berdintasuna lor zezaten. Fabrika erre egin
zuten, bertan zeuden emakume guztiak hiltzen.
1909an New Yorken, Emakumeen Nazioarteko
Eguna ospatu zen lehen adiz. Europako zati
handi batean berriz, 1911an.
1910an, Emakumeen sozialisten Nazioarteko batzarra egin zen Kopenhagen,
emakumeen eskubideen aldeko eguna aldarrikatuz Ciara Zetek eraginez.
Espainian emakumeei Goi Hezkuntzan matrikulatzea baimendu zien.
Euskal Herrian, 1977an ospatu zen lehen aldiz, Bilbon bereziki.
2. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) martxoaren
8a aukeratu zuen “Emakumeen Nazioarteko
Eguna” izan zedin. Emakumeen eskubideen
aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko zein
eskubide horiek betetzea eskatzeko erabiltzen
da eguna.
Bertan Emakumeen Eskubide Politikoen
Konbentzioa onartu zen, eta, bertan adierazitakoaren arabera, emakumeek
hauteskunde guztietan bozkatzeko eskubidea zeukaten gizonen baldintza berberetan,
inolako bereizkeriarik egin gabe. Gainera, kargu publikoak betetzeko eskubidea ere
bazuten.
Testu honen bidez omenaldia egin nahi diegu historian barrena borroka pertsonal
handiak burutu dituzten eta gizarteak emakumeen eskubideak onar ditzan ahalegin
handiak egin dituzten emakumeei.
Horretarako oztopo handiak gainditu behar izan dituzte erabakiak hartzen diren
eremuetan sartzeko, eta, batzuetan, emakume direla ere ezkutatu behar izan dute
aipatutako eremu horietan sartzeko.
EBALUAZIOA ETA IKASKETAK
Gaur Solidaritate Asteko hirugarren eguna izan da. Hasieran, otoitza egin dugu bideo
bat ikusiz. Bertan ikusi dugu abesle bat, Ed Sheeran, hitz egitea kostatzen zitzaiola eta
pixkanaka pixkanaka, esfortzu handiarekin, lortu duela bere hizketa hobetzea.
Gero, “Selma” pelikula ikusi dugu. Luzea izan harren, konturatu gara esfortzu handiak
behar direla gauzak lortzeko. Kasu honetan, eskubideengatik borroka baketsua egin
zuten eta asko kostatu zitzaien helburua lortzea. Horregatik, nahi duguna lortzeko,
ezinbestekoa da esfortzua egitea. Ondoren, pelikulako pertsona edta data
garrantzitsuak jarri ditugu denbora-lerroan; adibidez, Martin Luther King-ek Nobel Saria
lortu zuen urtea, 1964an.
Baita ere, data batzuk aukeratu eta bertan gertatutako ekintza garrantzitsu baten
buruz egin dugu proiektu bat. Guk, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) martxoaren 8a
aukeratu zuen “Emakumeen Nazioarteko Eguna” aukeratu dugu. Data hau
garrantzitsua dela uste dugu, emakumeen eskubideak asko hobetu baitziren honen
ondoren.