2. EZBERDINTASUNAK I
Montessori metodoaren eta metodo
tradizionalaren artean badira zenbait
ezberdintasun nabarmen eta honenbestez, bi
metodo hauen arteko ezberdintasunak
azaleratzeko asmoz, bi metodoak konparatuko
ditugu jarraian:
• Montessori metodoari dagokionez, enfasi
gehiago ipintzen du estruktura konnotatibo eta
garapen sozialean, aldiz, metodo tradizionalean
enfasia jartzen bazaio ere garapen sozialari,
memorizatutako jakintzei ere ipintzen zaie.
3. EZBERDINTASUNAK II
• Bestetik, Montessori metodoan irakasleak ez du metodo tradizionalean bezala
menderatzaile papera hartzen eta ondorioz, umeak aktiboki parte hartzen du gelako
jardueretan; metodo tradizionalean aldiz, umeak pasiboki jokatzen du.
• Horrela, Montessori metodoak barneko autodiziplina elikatzen badu ere, metodo
tradizionalean, irakaslea izaten da diziplina hori ezartzen duena.
• Gainera, taldekako irakaskuntzan edota bakarkakoan, Montessori ikasle bakoitzaren
ikasketa metodora egokitzen da, baina, metodo tradizionalean, helduen ikaskuntza
metodoetara egokitu beharra izaten da. Gainera, adin ezberdinetako ikasleek elkarrekin
ikasten dute lehenengo metodoan, aldiz, tradizionalean, bakoitzak bere adinekoekin
ikasten duelarik.
• Montessori metodoak, umeak gainerako umeei irakastera nahiz laguntzera edota
kolaboratzera bultzatzen ditu, eta metodo tradizionalean aldiz, irakaslea da soilik
irakasten duena eta haurrak ez dira egoten hain motibatuta kolaboratzeko.
4. EZBERDINTASUNAK III
• Gainera, umeek lan indibidual bat egin behar dutenean, Montessori
metodoak, norbere gustu eta interesen araberako lan egiteko aukera
ematen die umeei; aldiz, metodorik ohikoenean, umeek curriculumean
adostutako lana egin beharko dute, nahiz eta euren gustukoa ez izan.
Bestetik, lehenego metodoan, umeek eurek bakoitzak bere materiala
hautatu ondoren norbere kontzeptuak biltzen dituen bitartean,
bigarren metodoan, irakasleek kontzeptuak bildu eta zuzenean haurrei
ematen dizkiete.
• Horrela, Montessori metodoan haurrek eurek hautatutako gai edota
materialak nahi adina denbora jardun dezakete, baina bestean,
denbora jakin eta mugatu batean soilik. Horrela, lehenengo
metodoan, haurra izaten da ikasteko eta jasotako informazio hori
barneratzeko pausoa markatzen duena, bigarren metodoan ez bezala.
Izan ere, taldeko erritmoa edota irakaslearena jarraitzen baitute.
5. EZBERDINTASUNAK IV
• Bestetik, haurrak berak bere akatsak ikusten dute
Montessori metodoan, aldiz, bestean, irakasleak
aipatzen ditu akatsak(lan bat zuzenduta ematen
dionean, esaterako).
• Gainera, umeak erosoen sentitzen diren lekuan eseri
daitezke Montessori metodoan baina bestean,
bakoitzak bere aulkian eta mahaian eseri beharra
izaten du.
• Bestetik, gurasoentzako programa bat eskaintzen da
Montessori metodoan, metodo horren filosofia
azaltzeko eta baita euren seme-alaben ikasketa
prozesuan parte hartzeko; honako hau beste metodoan
egiten ez delarik.