2. ZER DIRA UHARRAK? Uharrak malda handiko eta oso emari irregularreko ur-lasterrak dira, iragankorrak. Euria egin ondoren soilik eramaten dute ura. Ur basek bideratu gabeko urak dira, eta lurraren gainetik igarotzen dira, euri indartsuen ondoren, klima lehorretan. OSO ERLIEBE FORMA BEREZIAK SORTZEN DITU… -Karkabak: Lurrean sortzen diren kanal sakonak dira. -Sakanak: V itxurako haran sakonak dira. -Euri bideak: Oso ubide zabalak dira, eta lehortuta egon daitezke hainbat urtetan. Uharren harrera-arroetan sortzen dira karkabak. Sakanak, euri-uren hustubideak dira. Euri-bideak deiekzio-konoak dauden tokitik behera sortzen dira.
3. UHARRETAKO GARRAIOA ETA SEDIMENTAZIOA: Uharrak oso ahalmen handia du materialak garraiatzeko. Tamaina handiko klastoak eramaten ditu eta malden hasieran pilatzen ditu garraiatutako materialak. Garraio azkarra eta laburra da, eta material mota asko eramaten ditu. Tamainaren arabera bereiz daitezke sortutako metaketa sedimentarioak: -Deiekzio-konoak: Metaketa txikiak dira eta erreka txikiek sortzen dituzte erliebe malkartsuen hasieran. -Alubioi-konoak: Oso metaketa zabalak dira, ehunka metro koadrotik hamarka kilometro koadroraino edo azalera handiagokoak ere. -Pedimentuak: Hainbat alubioi-kono elkartuta sortzen dira, aldapa txiki bat duten gainazalak osatuz.
4. UHARREN EKINTZA GEOLOGIKOA ETA ZATIAK: -Harrera-arroa: Uharren lehen zatia da, prezipitazioetako urak biltzen dira, eta bertan higadura eta garraioa gertatzen da. -Hustubidea: Uharren ibilbidea da, goitik beherako bidea. Bertan, higadura eta garraioa gertatzen da. -Deiekzio-konoa: Uharraren azken zatia, garraiatutako sedimentuak irteten dira uraren abiadura mantsotzen denean. Badira eskualdeei berezkoak zaizkien beste aldizkako ur korronte batzuk; ibilbide zabalagoa eta egonkorragoa duten euri-bideak dira. Euri-bideak arriskutsuak izan daitezke sor daitezkeen uholdeengatik.