Giza irudiaren adierazpena

  • 2,618 views
Uploaded on

Artearen Historian zehar giza irudiaren adierazpenak izan duen garapena aztertu eta azaltzen da, Historiaurretik gaur egun arte. Giza irudiaren kanona eta arte joera desberdinetan giza irudiak izan …

Artearen Historian zehar giza irudiaren adierazpenak izan duen garapena aztertu eta azaltzen da, Historiaurretik gaur egun arte. Giza irudiaren kanona eta arte joera desberdinetan giza irudiak izan dituen adierazpen mota desberdinak azaldu, aztertu eta erakusten dira.

More in: Education , Technology
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
No Downloads

Views

Total Views
2,618
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
6

Actions

Shares
Downloads
0
Comments
0
Likes
2

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA SARRERA GIZA IRUDIAREN KANONA GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR
  • 2. SARRERA Arte adierazpen askotan, marrazkia, pintura, argazkigintza, eskultura eta abarretan, era askotara landu izan da giza irudiaren adierazpena Artearen Historian zehar.
  • 3. SARRERA Giza irudia era desberdinetara adierazteko arrazoiak desberdinak izaten dira: egilearen estiloa edo interesa, egileak bizi izandako garaia eta estilo artistikoak, artista desberdinen eragina, irudia lantzeko erabilitako teknikak eta materialak eta abar.
  • 4. SARRERA Arrazoi hauek direla eta, Historiaurretik gaur egun arte ezagutzen ditugun giza irudiaren adierazpenak oso desberdinak dira. Historiaurreko irudiak oso era sinple edo eskematikoan adierazten baziren, Artearen Historian zehar adierazpen modu hauek aldaketa ugari izan dituzte, artisten berritzeko interesak edo teknika berrien aurkikuntzen ondorioz esaterako.
  • 5. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA SARRERA GIZA IRUDIAREN KANONA GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR
  • 6. GIZA IRUDIAREN KANONA Giza irudiaren proportzioa, giza irudia landu duten artisten kezka izan da betidanik. Proportzio desberdin asko landu izan da Artearen Historian zehar, baina guztietan, burua modulu edo neurri unitate bezala erabiltzen da giza irudiaren proportzio egokia lantzeko. Kanonak arau edo lege formala adierazten du, artelanaren atalen eta honen osotasunaren arteko proportzio edo erlazio – sistema ezarriz.
  • 7. GIZA IRUDIAREN KANONA Antzinatean hasi ziren artistak giza irudiaren atalen arteko proportzioak zehaztuko zituzten arauak bilatzen. Proportzio hauek Grezia klasikoko urrezko aroan ongi dokumentaturik agertzen dira . K.a. V. mendean, eskultore grekoek zehatz aplikatzen zuten giza irudiaren proportzioa. Polikletok bere Doriteo estatua ospetsuaren bitartez, kanon bat zehaztu zuen: zazpi buru eta erdian banatu zuen giza irudia. Kanona edo unitatea buruaren neurriak zehazten zuen.
  • 8. GIZA IRUDIAREN KANONA Geroago Lisipok beste kanon bat zehaztu zuen, giza irudia zortzi unitatetan banatuz. Hauxe izan zen erromatar inperioan eta ondoko artean erabili zen kanon klasiko nagusia. Errenazimendu garaian, Leonardo Da Vincik “Proportzioen Ikerketa” deituriko ohar liburuetan, behin betikotzat zehaztu zuen giza irudiaren atalen arteko proportzioen erlazioa. Vitrubio erromatar arkitektuaren kanona eredu bezala erabiliz, giza gorputza karratu eta zirkulu baten barnean inskribatuta adierazi zuen. Leonardoren marrazki hau Vitrubioren gizakia ere deitua izan da, erromatar arkitektuari zor dizkion proportzioen trataeragatik.
  • 9. GIZA IRUDIAREN KANONA Homo Cuadratus. Leonardo Da Vinci. 1485 – 1490 Vitrubioren gizakia ere deitua izan da Leonardoren marrazki hau, erromatar arkitektuari zor dion proportzioen trataeragatik.
  • 10. GIZA IRUDIAREN KANONA Zer da Kanona ? Kanon deitzen zaio giza irudiaren proportzioak zehazten eta harremanetan jartzen dituen arau, eredu edo sistemari. Oinarrizko neurri bat du abiapuntua, modulua , hau da, buruaren luzera, kokotsetik burezurraren gailurreraino neurtua.
  • 11. GIZA IRUDIAREN KANONA Zortzi buruko kanona Giza irudi ideala marrazteko erabiltzen da zortzi buruko kanona. Gorputz liraina da, atletikoa, garai samarra, 180 cm-koa, guztiz egokia bere proportzioetan eta, pertsona arrunta izan daitekeen arren, edozein gizakiaren neurriak ez dituena. Gaur egun kanon hau erabili ohi da proportzioak eta aurkezpen plastikoak aztertzeko unean.
  • 12. GIZA IRUDIAREN KANONA Zortzi buruko kanona Altueran zortzi buru ditu, eta zabaleran, sorbalden erdialderaino gutxi gora behera neurtuz, bi buru. Giza irudiaren erdialdea beraz, izterrondoan dago, eta laurdenak bularrean eta belaunetan.
  • 13. GIZA IRUDIAREN KANONA Beste motako kanonak: zazpi eta erdi eta zortzi eta erdi buruko kanonak Zazpi eta erdi edo zortzi eta erdi buruko kanona erabili ohi dira baita ere gizakiaren irudia adierazteko. Lehenengoa zortzi buruko kanona baino pixka bat txikiagoa da, 160-170 cm-ko altuera duena, eta zortzi eta erdi buruko kanona heroi lirainaren irudia eskaintzen digu.
  • 14. GIZA IRUDIAREN KANONA Gizon eta emakumezkoaren irudien arteko desberdintasunak Gizon eta emakumezkoaren irudien kanona buru kopuru berekoak dira (zortzi kasu honetan) baina, oro har, emakumezkoaren burua gizonezkoarena baino 1,25 cm txikiagoa denez, gizonezkoarena baino 10 bat cm txikiagoa da emakumezkoaren gorputza.
  • 15. GIZA IRUDIAREN KANONA Gizon eta emakumezkoaren irudien arteko desberdintasunak Gizonaren eta emakumearen arteko altuera desberdintasunez gain, badira beste alde batzuk, irudi plastiko harmoniatsuak itxuratzeko unean garrantzi handia dutenak. Hona hemen aipagarrienak:
    • emakumearen sorbaldak estuagoak dira proportzioan.
    • emakumearen gerria gizonarena baino meheagoa da.
    • emakumearen aldakak zabalagoak dira proportzioan.
  • 16. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA SARRERA GIZA IRUDIAREN KANONA GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR
  • 17. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Ondoren, giza irudia gaitzat duen zenbait artelan aztertuko dugu, kasu bakoitzean egilearen estiloa, garaia, erabilitako teknikak eta abarrek artelan hauetan duten garrantzia eta eragina aipatuz. Irudi hauen azterketa kronologikoki egingo dugu, Artearen Historiaren bilakaera ezagutzeko asmoz: Historiaurrea, Egipto, Grezia, Erroma, Erromanikoa, Errenazimendua, Manierismoa, Barrokoa eta XIX eta XX. mendeetako arte abangoardiak aztertuko ditugu.
  • 18. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Historiaurrea
  • 19. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Historiaurrea Historiaurreko irudietan, gizakien formak oso era sinple eta eskematikoan adierazita daude. Hala ere, gizakien keinuak eta mugimenduak bikain adierazita daude irudi sinple hauetan, ehizaren eszena era dinamikoan azalduz. Historiaurreko artistek ez zuten giza irudiaren kanona kontuan izan. Oinarrizko materialak erabiliz, ikatz ziriak, animalien koipeak, mineralez egindako pigmentuak etab., kobazuloetako hormetan egiten zituzten Historiaurreko artistek euren irudiak. Irudi hauen helburua, ehizaren erritoa adieraztea zen.
  • 20. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Egipto Egiptoko artean, giza irudiaren adierazpenak ezaugarri berezi bat du: gizakiak profilez agertzen dira beti. Garai honetako kanona bost edo sei burukoa zen.
  • 21. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Grezia Antzinate klasikoan hasi ziren artistak giza irudiaren atalen arteko proportzioak zehaztuko zituzten arauak bilatzen. Proportzio hauek Grezia klasikoko urrezko aroan ongi dokumentaturik agertzen dira. Irudian Miloren Venusa , K.a. 150 – 100. urtekoa.
  • 22. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR
  • 23. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Erroma Erromatarren aroan, artistek Grezian aurkitutako proportzioekin jarraitu zuten giza irudiaren adierazpena lantzen. Irudian Dionisos eta Spes , K.a. 27. urtekoa.
  • 24. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Erromanikoa Erromanikoan giza irudiak luzatuak eta xehetasunik gabekoak adierazten dira, eskematizazioa erabiltzen da. Begi handiak eta almendra itxurakoak nagusiki. Irudian Kataluniar gurutze erromanikoa , XII. mendekoa.
  • 25. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Erromanikoa Eskematizazioa, xehetasun gutxi eta almendra begiak ongi azaltzen dira irudian Irudian Núriako Ama Birjina , VIII. mendekoa.
  • 26. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Errenazimendua
  • 27. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Errenazimendua Errenazimenduaren ezaugarri nagusiena, garai klasikoaren ezaugarrietara bueltatzea izan zen: gizakia bizitzaren zentroa bilakatu zen aspektu guztietan. Errenazimenduko irudietan garai klasikoaren kanona jarraitu zen, zortzi burukoa. Errenazimenduan artista bikain eta emankor ugari egon zen: Leonardo Da Vinci, Miguel Angel, Rafael, Verrochio, Bramante, Botticelli eta abar luze bat. Artista hauen lanak oso ezagunak dira gaur egun, eta eragin handia izan dute geroko artistengan.
  • 28. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Errenazimendua
  • 29. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Venusen jaiotza Botticelli – Errenazimendua Botticelli pintore ospetsuaren lan honetan, irudia osatzen duten pertsonaia desberdinen keinuak ederto adierazita daude. Irudiak errealismoa adierazten du bere osotasunean, elementu desberdinak eta giza irudiaren adierazpen bikainagatik. Kanonari dagokionez, ongi ikus daiteke Botticellik garai klasikokoa erabili zuela. Kanon hau da gaur egun gehien erabiltzen dena.
  • 30. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Manierismoa Manierismoan 10, 11 eta 12 buruko kanona erabili zen, gizakien irudiak itxuraz altu edo luzatuagoak landuz. Kanon hau pertsonak handiagoak edo luzeagoak adierazteko eta lehenago landutako kanonarekin apurtzeko erabili zen. Irudian El Grecoren San Andres eta San Francisco, 1593koa.
  • 31. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Barrokoa Barrokoa XVII eta XVIII. mendeetan zabaldu zen arte mugimendu bat dugu. Barrokoan zortzi buruko kanona erabili zen gehienbat. Giza irudiaren proportzioak garai klasikotik berreskuratu zituen barroko garaiko pinturak. Irudian Vermeeren Pinturaren alegoria , 1675 urtean egina.
  • 32. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Barrokoa
  • 33. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR XIX eta XX. mendeetako arte abangoardiak XIX. mendearen bukaeran, argazkigintzaren asmakizunak aldaketa izugarria eragin zuen irudiaren munduan. Argazkigintza asmatu baino lehen, erretratuak, paisaiak, eraikinak eta edozein errealitateko irudi egiteko, marrazkia eta pintura ziren baliabide erabilienak. Argazkigintza asmatu zenean, ez zen artistaren beharrik erretratu edo paisaia baten irudia lortzeko, edozeinek lor zezakeen errealitatearen irudi bat argazki kameraren bitartez.
  • 34. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR XIX eta XX. mendeetako arte abangoardiak
  • 35. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR XIX eta XX. mendeetako arte abangoardiak Artistak pintura, marrazkigintza, eskultura eta beste adierazpideen baliabideak eta teknikak aztertu eta frogatzen hasi ziren euren lanetan . Irudiaren elementuak; koloreak eta formak, edo irudiak sortzeko teknika desberdinak artisten lanen helburu bilakatu ziren. Honen ondorioz, artistak irudi berri eta alternatiboak sortzen hasi ziren. XIX. mendearen bukaerako gizarteak ez zituen irudi berri hauek ulertzen eta askotan onartezinak kontsideratu zituen.
  • 36. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Inpresionismoa Inpresionismoa, XIX. mendearen bukaeran sortu zen lehenengo arte abangoardia bezala kontsideratuta dago, argazkigintzaren eragin zuzena jaso zuen lehenengo pintura estiloa izanik. Pintore inpresionistak mihisea, pintzelak, margoak, astotxoa eta margotzeko tresna guztiak hartuta, kanpora irteten ziren koadroak egitera. Oso denbora laburrean margotzen zituzten euren koadroak, hau dela eta, inpresio orokor bat adierazten zuten euren lanetan, irudiaren xehetasunei garrantzi handirik eman gabe.
  • 37. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Inpresionismoa
  • 38. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Vincent Van Gogh
  • 39. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Adolfo Guiard
  • 40. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Espresionismoa Espresionismoaren helburura, gizakiaren espresioa edo adierazpena azaltzea zen, askotan gizakien kezka, mina, egonezina, tristura eta antzerako sentimendu edo espresioak adieraziz. Giza irudiaren kanona momentuan adierazi nahi zen espresioari egokituta lantzen zuten artista espresionistek. Espresio honen arabera, giza irudiaren deformazioa edo proportzio klasikoen aldaketa adierazi zituzten espresionistek euren lanetan.
  • 41. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Espresionismoa
  • 42. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Egon Schiele
  • 43. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Kubismoa Kubismoaren ezaugarri nagusia hauxe da: artistak ikuspuntu desberdinak erabili eta nahastu egiten ditu irudi berdin batean. Hau dela eta, irudian agertzen diren elementuak zatika egongo balira bezala agertzen zaizkigu. Ikuspuntu desberdinen erabilerak formen deskonposaketa iradokitzen du, hau dela eta, giza irudiaren kanona beraz, erabat desberdina da lehenagoko abangoardia edo estiloekin alderatuz gero.
  • 44. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Kubismoa
  • 45. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Pablo Picasso
  • 46. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Pablo Picasso
  • 47. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Amadeo Modigliani
  • 48. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Pop artea Pop artea Ingalaterran eta Estatu Batuetan 1950eko hamarkadan sortu zen arte mugimendu bat da. Eguneroko bizitzaren irudiak, pertsonaia famatuak, kontsumorako produktuak edo komiki eta publizitatean erabilitako irudiak izan ziren pop artearen gai nagusiak. Pop artean ez zen kanon zehatz bat jarraitu g iza irudia adierazteko, jatorrizko argazki edo irudietan agertzen zen kanon berbera erabiltzen zen. Irudiak gehienetan argazkiak edo kopiak zirenez, jatorrizko irudietan agertzen ziren proportzio berdinak zituen giza irudiak lan hauetan.
  • 49. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Pop artea
  • 50. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Pop artea: Andy Warhol
  • 51. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Pop artea: Roy Lichtenstein
  • 52. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Gaur egungo artea Gaur egungo artean hainbat teknika erabili ohi da, eta hauek, askotan, irudietan elkarrekin landuta aurkezten dira. Pintura ohi den bezala erabiltzen jarraitzen da, baina egileek baditu aukeran beste teknika asko, teknika digitalak esaterako. Teknika digitalak izan duen aurrerakuntzak irudiak egiteko moduak ugaritu ditu. Egileak teknika ongi erabili ahal izateko, hau menperatu behar du eta noiz eta nola erabili argi izan behar du. Argazkien bitartez lortutako irudiak errealitatearen adierazpen zehatza ematen digute, eta ondorengo trataera digitalek askatasun adierazpen handiak eskaintzen dizkiote egileari.
  • 53. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Gaur egungo artea: Francis Bacon
  • 54. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Gaur egungo artea: Gerhard Ritchter
  • 55. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Gaur egungo artea: Fernando Botero
  • 56. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Gaur egungo artea: Antonio López
  • 57. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Gaur egungo artea: Francesco Clemente
  • 58. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Gaur egungo artea: Dave McKean
  • 59. GIZA IRUDIAREN ADIERAZPENA ARTEAREN HISTORIAN ZEHAR Gaur egungo artea: Dave McKean