Erromako eskultura. Erretratua

8,423 views

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
8,423
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
5,480
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Erromako eskultura. Erretratua

  1. 1. ARTE KLASIKOA:ERROMAKO ARTEAEskultura
  2. 2. ERROMAKO ESKULTURAREN EZAUGARRI OROKORRAK• Oso izaera errealista, Grezia klasikoaren idealizazioaren aurrean.• Hortik dator erretratuaren garrantzia.• Materialak: marmola eta brontzea. Beste batzuk: zeramika, beira, egurra, hezurra eta marfila.• Gai nagusia gizakia da, hiritar gisa ulertua.• Erretratu eta eskulturen helburua pertsonai konkretu bat goraipatzea da. Idealizazioa izatekotan (enperadoreak), pertsonaiaren goi-maila eta agintea nabarmentzeko da. Julio Zesarren bi busto
  3. 3. ERROMAKO ESKULTURAREN EZAUGARRI OROKORRAK• Artista agintearen zerbitzura zegoen funtzionarioa zen; garrantzitsuena ez da estilo pertsonala, baizik eta bezero edo agintari publikoa goraipatzea.• Eskulturaren funtzioa Erroma eta bere gobernarien agintea eta nagusitasuna erakustea da.
  4. 4. ESKULTURA ERROMATARRA ERRETRATUA ERLIEBE HISTORIKOA• Helburu publikoa: Erromako nagusitasunean parte hartu zuten heroiak eta gertakizunak aditzera ematea• Kanonak baino garrantzitsuagoak dira detaileak eta errealitatearekiko fideltasuna.• Arte greziarraren edertasuna galtzen da testigantzaren mesedean.• Genero eskultorikorik nagusienak: erretratua eta erliebe historikoa.
  5. 5. ERRETRATU ERROMATARRA Jatorria eta eraginak• Jatorri greziar eta etruriarrak, baina berezko ezaugarriekin.Jatorri etruriarra:• Hildakoen erretratu ugari, indibidualak edo bikotean, bizirik egonen bailiran.• Hildakoaren hazpegiak modu zehatzean adierazteko kezka. Cerveteri-ko Sarkofagoa
  6. 6. ERRETRATU ERROMATARRA Jatorria eta eraginak Eragin greziarrak (Errepublika amaieran, K. a. II - I):• Aldi Helenistikoko gizon publikoen erretratuak• Antzeman fisikoa, baina hazpegiak eta akats naturalak leuntzen dira.• Perfekzio fisikorako joera, zuzentasun moralaren isla (agoran erakusten ziren). ALEXANDRO HANDIA
  7. 7. ERRETRATU ERROMATARRA Jatorria eta eraginak• Erromak Aldi Klasiko eta Helenistikoko eredu eskultoriko greziarrak hartu zituen, batez ere K. a. II. mendetik aurrera (erresuma helenistikoen konkista).• Goi mailako gizarte taldeek Greziako eskultura miresten zuten.• Jatorri greziarreko eskultoreek Erroman lan egiten zuten. Artelanen inportazio masiboa.• Greziarra zen guztiarekiko imitazioa: joera greziarzalea edo aristokratikoa.• Joera popularra, ordea, errealista zen (eragin etruriarra). Martzeloren eskultura, Augustoren iloba (K. a. 20)
  8. 8. ERRETRATU ERROMATARRA Jatorria eta eraginak • Greziako eskultura edertasun idealaren goreneko eredua ikusten zuten. • Greziako artelanen kopiak ugaritu ziren. • Kopia hauek bilduma pribatuetarako ziren, edo villa eta jauregietako lorategiak dekoratzen zituzten. • Eklektizismoa forma guztietan. • Erroma arte helenistikoaren egoitzik garrantzitsuena bihurtu zen, eta hor bilakaera berezia izan zuen. • Helenismoaren gaiak garatzen ziren: jainkoak, alegoriak, genero- gaiak, eta abar.
  9. 9. ERRETRATU ERROMATARRA IMAGINES MAIORUM Jatorria eta eraginak • Erromako eskulturaren errealismoaren jatorria dira. • Errepublikatik, erromatar patrizioek hildako senideen argizarizko maskarillak (hil-mozorroak) egiten zituzten, omenaldia egiteko. • Maskarilla hauetatik abiatuz, arbasoen eskulturak egiten ziren (imagines maiorum). • Hauek etxeko atrioan gordetzen ziren eta hileta-zeremonietan prozesioan eramaten ziren. • Lehen imagines-ek burua leporaino soilik irudikatzen zuten; I. mendean, bustoa sorbalda eta bularreraino hedatu zen eta II. mendearenBarberini erdialdean figura erdikoak ziren. Gorputz osoko eskulturak ere kontserbatzen dira, zutik, eserita edo zaldizko.
  10. 10. ERRETRATU ERROMATARRA Ezaugarriak• Erromako eskultura funtsean erretratuan oinarritzen da.• Erromatarrek, etruriarrek bezala, hildakoen gurtzari garrantzi handia eman zioten.• Arbasoen irudiak gordetzen zituzten (imagines maiorum).• Hildakoen hazpegiak kontserbatzeko joera honek eragin handia izan zuen erretratuaren garapenean: naturalismoa (idealizaziorik gabe).• Argizarizko irudi horiek imitatuz, marmolezko erretratuak egin ziren, heldu zaizkigunak.
  11. 11. • Erretratuak polikromatzen ziren, bizitasun- ERRETRATU espresioa areagotzeko. ERROMATARRA• Margotzeari utzi ziotenean, beste baliabide Ezaugarriak batzuk erabili ziren, esaterako, begietako irisa eta pupilak tailatzea. Bustoetan mota desberdinetako harri polikromatuak erabili ziren, naturalismoa indartzeko.• Enperadore eta bere familiaren erretratuak probintzietara bidaltzeak zenbait garaietan idealizazioaren lehentasuna erraztu zuen.
  12. 12. ERRETRATU ERROMATARRA Ezaugarriak • Erretratuan ematen dira desberdintasunik handienak Grezia eta Erromako eskulturaren artean. • Erromatarrentzat eskultura eta honen barnean erretratua, errealismoaren goreneko adierazpena da. • Eskultore erromatarrak ez zituen “edertasun ideala” irudikatzeko “formak” sortzen: natura, errealitatea irudikatzen du. • Eskultoreek tipo konkretuak sortzen dituzte, bere akatsekin eta adinaren seinaleekin.Zesarren erretratua
  13. 13. ERRETRATU ERROMATARRA Ezaugarriak Eskultorearen funtzioak (agintariak goraipatzea) artista erromatarren anonimatoa azaltzen du ; beraz, ezin da eskultura erromatarra estudiatu artisten arabera (posiblea dena Greziako kasuan).Klaudio enperadorearen erretratua, I. mendea
  14. 14. ERRETRATU ERROMATARRA Ezaugarriak • Erromatarren zentzu praktikoa; • Gertatutakoaren testigantza uzteko interesa, historia eta narratibarekiko zaletasuna; • Herri gerlari eta konkistatzailearen izpiritua, bere hazaina militarrez harro, gertaturikoaren testigantza utzi nahi duena. • Guzti honekin gauzak diren bezalakoak irudikatzen dituzte, eta ez izatea nahiko zuten bezalakoak.
  15. 15. ERRETRATU ERROMATARRA Gorputz osoko erretratuak: tipologiaJarrera desberdinetan:• Zutik: arruntena.• Eserita: emakumeak batez ere.• Zaldizkoa: gutxitan (enperadoreak soilik).• Pertsonaia toga batez jantzita dagoen Il Arringatore erretratua (togatus).• Pertsonaia koraza batez jantzita dagoen erretratua (thoracatae).• Emakumezkoen hilobi-erretratuak: Togatus Barberini emakumeak burua eta gorputza mantu eta toga batez estalita irudikatzen dira. Marko Aurelio Livia Drusila Trajano
  16. 16. ERRETRATU ERROMATARRA Bilakaera orokorraErrepublika Goi Inperioa Behe Inperioa(K. a. VI-I) (I – II) (III-V) Errealista Helenikoa Errealista Eskematizazio (idealizatua) hieratikoa
  17. 17. • Erretratua leporaino: buruaren garrantzia. ERRETRATU • Gutxinaka bularreraino hedatzen da (busto ERROMATARRA motza eta ia triangularra).Errepublikako aldia • Brontzez edo harriz egindakoak eta polikromatuak. • Artista greziarrak, erromatarren gustuen arabera lanean. • Erretrataturiko pertsonaiak: pribatuak eta publikoak. • Errealismoa nagusi: hazpegi nabarmenduak. • Ile motza eta planoa. Emakumezkoen orrazkera erdiko marra batez egiten zen. • Izaera serio eta serenoa. Aurpegi biziak, indartsuak eta boteretsuak. • Erretratu publikoek idealizazio kutsu bat dute. • Erretratatuaren meritoen errekonozimendua: hortaz pertsonaiaren indibidualizazio errealista.
  18. 18. ERRETRATU ERROMATARRA Errepublikako aldiaJunius Lucius BrutusBrontzea, 32 zm (69 zmErrenazimenduko bustoarekin).Erroma, Musei Capitolini
  19. 19. ERRETRATU ERROMATARRA Errepublikako aldia ZIZERONPOMPEIO JULIO ZESAR (César Chiaramonti)
  20. 20. ERRETRATU ERROMATARRA Errepublikako aldia POMPEIO K. a. 55, marmola, 25 zm Copenhague, Ny Carlsberg Glyptotek
  21. 21. ERRETRATU ERROMATARRA Errepublikako aldiaJULIO ZESAR (César Chiaramonti)K. a. 27-20 , marmola, 26 zmErroma, Musei Vaticani
  22. 22. ERRETRATU ERROMATARRA Errepublikako aldia Seguraski, Zizeronen erretratu hau Berniniren Scipione Borghese artelanarako eredua izan zen (XVII. mendea)Marko Tulio ZIZERONK. a. I mendearen erdialdekoa,marmola, 93 zmErroma, Museo del Capitolio
  23. 23. ERRETRATU ERROMATARRA Errepublikako aldiaTogatus BarberiniK. a. I . mendea
  24. 24. ERRETRATU ERROMATARRA Inperioko aldia: Goi Inperioa (III. mendearen erdialdera arte) • Inperio garaian, eskultura aldatu zen, erretratua barne. • Prototipoa Oktavio Augustoren garaian finkatu zen (lehen enperadorea): Greziako jainkoen antzera erretratu zuten. Ilea bekokiaren gainean erortzen da modu irregularrez; aurpegia beti bizarrik gabe. TRAJANO • Adibideak: Augusto Prima Porta ; Klaudio jainkotua.OKTAVIO AUGUSTO
  25. 25. ERRETRATU ERROMATARRA Inperioko aldia Goi Inperioa (III. mendearen erdialdera arte) • Greziako idealismo klasikoaren eragin handiagoa erretratu ofizialean, pertsonaiaren nagusitasuna erakusteko asmoz (batez ere izaera jainkotarra baldin badu, enperadorea bezala). • Idealizazioa gorputzetan batez ere ikusten daKALIGULA Augusto Prima Porta Trajano
  26. 26. ERRETRATU ERROMATARRA Enperadoreen erretratuak• Erretratu hauetan enperadoreak beren aginte osoarekin irudikatzen ziren:• Kontsulak bezala (Errepublikako goi- magistratua). Toga kontsularra zeramaten (togata adierazpen mota) eta besoa altxatzen zuten herriari zuzentzeko.• Soldaduak bezala (thoracata adierazpen mota): militarrez jantzita eta isiltasuna eskatzeko jarreran ejertzitoari zuzentzeko.• Pretoreak bezala (legegilea eta justiziaren administratzailea), eskuan legeak idatzita zituen tresna zutelarik.• Pontifex Maximus bezala, buruaren gainean mantu bat zeramaten eta eskuan patena bat.• Heroiak (edo jainkotuak) bezala irudikatzen zirenean, enperadoreak erdi biluzik eta ereinotz-koroa buruan agertzen ziren (Jupiter bezala).
  27. 27. ERRETRATU INPERIALAREN TIPOLOGIAK Thoracatae: imperator edo jeneral garaile bezala Togatae: Zibilez jantzita edo patrizioen toga klasikoarekin Apotheosica: Enperadorearen Pontifex erretratu Maximus:jainkotua, erdi biluzik Burua estalita eta ereinotzez mantu batez koroatua jantzita
  28. 28. AUGUSTO
  29. 29. ERRETRATU INPERIALA• Augustorekin Inperioa hasi zenean, enperadorearen irudi ofiziala irudikatzeko irizpide berri bat nagusitu zen.• Ikusi dugunez, joera greziar klasikoa nagusitu zen: Augusto kanon eta proportzio klasikoekin irudikatzen da, kontraposton, aurpegi idealizatua eta ilea aurrealderantz.• Orijinala brontzezkoa edo urrezkoa zen eta horretatik marmolezko kopiak egin ziren.• Argi eta garbi Polikletoren Doriforoan inspiratzen da: Augusto ejertzitoari zuzentzen zaio eta horregatik eramaten du aurrera besoa; halaber, ezkerreko hanka gehiegi tolesten da Polikletoren ereduari jarraitzeko. Augusto Prima Porta
  30. 30. ERRETRATU INPERIALA Enperadorearen hazpegiek erretratu psikologiko bikaina egiten dute, agintearen keinua izan arren: agintari duinaren irudia da, harrotasunik gabe, baina autoritatea adieraziz.Augusto Prima Porta
  31. 31. Oin biluziak gizaki jainkotuaren sinboloadira, hortaz badirudi hil ondoko artelanadela, omenaldia egiteko.Oinetan duen umeak ere enperadorearenjatorri dibinoa adierazten du (gainera,artelanaren euskarria da).Marmolezko kopia polikromatuazegoen, artelanaren bizitasunaareagotzeko.
  32. 32. ERRETRATU INPERIALA Ikonografiari dagokionez, artelan hau enperadorearen erretratuaren tipologia berria da, bere korazaren erliebeak nabarmentzen direlarik.
  33. 33. ERRETRATU INPERIALA Enperadoreak tunika motza eta koraza janzten ditu, azken honetan erliebean sinbolo asko agertzen dira: goiko partean zerua bere mantua zabaltzen; beheko partean Lurra; honen gainean Apolo eta Diana. Erdian, Erromako ordezkari bat eta hiriko otsoeme mitikoa. Baita Marte eta konkistatu berri ziren probintziak ere (Germania, Hispania eta Galia).
  34. 34. ERRETRATU INPERIALA
  35. 35. ERRETRATU INPERIALA1. Egunsentia Eguzkiaren koadriga gidatzen.2. Caelus.3. Fosforo (Luzifer, goizeko izarra).4. Ihintza, Fosforo ondoan, Egunsentiaren aurretik.5. Hispania.6. Apolo grifoaren gainean.7. Lurra, bi ume eta Kornucopiarekin.8. Diana orein baten gainean.9. Galia.10. Marte eta Otsoeme Kapitolinoa, Inperio partiarren gerlari batek eskainitako sinbolo erromatarrak hartzen.
  36. 36. KALIGULA
  37. 37. KLAUDIO
  38. 38. ERRETRATU ERROMATARRAInperioko aldia: Goi Inperioa (III. mendearen erdialdera arte) • Erretrataturiko pertsonaiak ez ditu bere hazpegi indibidualak galtzen, ezta bere izaeraren espresioa ere. Vespasiano Neron
  39. 39. NERON
  40. 40. Vespasiano
  41. 41. TRAJANO
  42. 42. ERRETRATU ERROMATARRAInperioko aldia: Goi Inperioa (III. mendearen erdialdera arte) • Augustoren garaiko klasizismoan, eskultoreak normalean greziarrak ziren. Orestes eta Pilades K. a. I. mendea
  43. 43. ERRETRATU ERROMATARRA Inperioko aldia: Goi Inperioa (III. mendearen erdialdera arte)• Antoninotarren ondoren (II. mendea) joera errealista hasi zen berriro; orrazkerak (kizkurtua) bolumen gehiago hartzen du eta bizarra berragertzen da (hurrengo bi mendeetan modan egonen dena), oso nabaria, argilun efektuak nabarmenduz.• Bustoaren tamaina handitzen da, sorbalda, bularra eta besoen hasierara arte hartuz. KARAKALLA ADRIANO
  44. 44. ERRETRATU ERROMATARRA Inperioko aldia: Goi Inperioa (III. mendearen erdialdera arte) Adriano Karakalla Kolore desberdinetako harriak konbinatzenAntonino Pio dira, errealismoa handitzeko.
  45. 45. ERRETRATU ERROMATARRA Inperioko aldia: Goi Inperioa (III. mendearen erdialdera arte)Adibideak:• Adrianoren erretratuak, bizarra eta ile markatuarekin.• Antinoo Farnesio. Adrianoren “faboritoa” zen.• K. a. V. mendeko Klasizismo greziarraren eragina erakusten du azken honek. Adriano Antinoo
  46. 46. Adriano
  47. 47. Antonino Pio
  48. 48. ERRETRATU ERROMATARRA Inperioko aldia: Goi Inperioa (III. mendearen erdialdera arte)• Adrianorekin (117-138) artista helenistikoen eragina handitu zen.• Irisa eta pupila lerro kontzentrikoekin markatzen dira. Lucio Vero Komodo (180-192)
  49. 49. Lucio Vero
  50. 50. KOMODO (180-192)
  51. 51. ERRETRATU ERROMATARRA Inperioko aldia: Goi Inperioa (III. mendearen erdialdera arte)Adibideak:• Marko Aurelioren zaldizko erretratua ( II. mendea).• Komodoren erretratua: enperadorea jainkotua, Herkules bezala, agertzen da, burua lehoi- larru batez estalia, eskuan maza bat duelarik. Eskultorea ilean, bizarrean, irisean eta pupilan zentratzen da. Bustoa gerriraino luzatzen da. Besoak ere ikusten dira• Karakallaren erretratua: burua albo batera, ile kizkurtua eta bizarrarekin irudikatzen da enperadorea, eta sakontasun psikologikoa ere badu, keinuaren bidez bere izaera antzematen baita.
  52. 52. MARKO AURELIO (III. mendea)
  53. 53. ERRETRATU INPERIALA Zaldizko erretratua• Inperiotik aurrera egin ziren zaldizko eskultura hauek, batez ere jarrera militarreko enperadoreak irudikatzeko, besoa luzatuta, herriari eta ejertzitoari agurtzeko.• Tipologia honetakoa da Marko Aurelioren zaldizko artelana (brontzezkoa); artelan hau heldu zaigun bakarra da, gainerakoak galdu baitira.• Enperadore hau arrazoizko gizon baketsua zen, eta horrela agertzen da erretratatua: ez dago militarrez jantzita, baizik eta arrazoia menperatzen duen filosofoaren togarekin. Sinbolismoa indartzeko zaldiaren hankaren azpian barbaro garaitu bat zegoen, gaur desagertua.
  54. 54. ERRETRATU INPERIALA Zaldizko erretratua Erretratu psikologikoa da: zaldiaren jarrera lasaiak ere aginte sereno eta jakintsuaren ideia ematen du: beso altxatuak eta lurraren gaineko hiru hankek figura orekatuz. Marko Aurelio ere, aurpegi serenoa duelarik, eta neurri batean idealizatua, orekaren irudia da eta, beraz, jakinduriarena. Konposizioa orekatua eta itxia da eta honi zaldiaren jarrerak laguntzen dio: burua eta buztana behera eta hankak konposizioaren erdira norabideak markatuz.
  55. 55. Bere eragina oso handia izanen da Errenazimenduko zaldizko erretratuetan
  56. 56. SEPTIMIO SEVERO (193-211)
  57. 57. SEPTIMIO SEVERO (193-211)
  58. 58. KARAKALLA
  59. 59. ERRETRATU ERROMATARRAInperioko aldia: Behe Inperioa (III. mendearen erdialdetik V. mendera arte) • Erretratua eta eskultura erromatar osoa hasten da eraldatzen, zentzu antiklasikoa hartuz. • Modelatu fina desagertzen da. • Aurpegiaren espresio handiagoa. • Sinpletasuna eta hieratismoa. • Proportzioak eta detaileak desagertzen dira. • Gizatartzeko joera desagertzen da. • Monumentaltasuna. • Eskematizazioa (itxura arkaikoa), eskultura bizantziarra iragarriz.
  60. 60. ERRETRATU ERROMATARRAinperioko aldia: Behe Inperioa (III. mendearen erdialdetik V. mendera arte) • Adibiderik nabarmenena Konstantino enperadorearen buru kolosala da (IV. mendearen hasierakoa). • Enperadorea eserita zegoen eskultura monumental baten zatia da, Majencio basilikaren gela nagusian zegoelarik Konstantinoren buru kolosala
  61. 61. ERRETRATU ERROMATARRAInperioko aldia: Behe Inperioa (III. mendearen erdialdetik V. mendera arte) • Aurreko erretratuen aldean, hazpegien sinpletasuna agerikoa da: ilea gutxi markatua, ileordea bailitzan, bizarra desagertzen da; begiak handi-handiak eta oso aterata daude.
  62. 62. ERRETRATU ERROMATARRA Inperioko aldia: Behe Inperioa (III. mendearen erdialdetik V. mendera arte)Diokleciano Konstantino II San Markosen Tetrarkak Konstantino Handia (Venetzia, IV. mendea)
  63. 63. ERRETRATU ERROMATARRA Emakumezkoen erretratua• Inperioan emakumezkoen erretratua agertzen da, garai bakoitzeko moden islada.• Interes handia orrazkeran.• Gizonezkoen erretratuetan bezala, emakumezkoaren irudikapen errealistaLivia enperatriza
  64. 64. ERRETRATU ERROMATARRA Emakumezkoen erretratua Popea Sabina (Neronen amorantea) LiviaAgripina(Neronen ama)
  65. 65. Popea Sabina(Neronen amorantea)
  66. 66. ERRETRATU ERROMATARRA Emakumezkoen erretratua• Titoren Inperioan emakumezkoen orrazkera berezi bat jarri zen modan, buruaren aurrealdean kizkur-ilara handiak bekokirantz eroriz.• Teknika trepanoa zen (zuloak egiteko erabiltzen zen tresna). Permanentearen anderea. Titoren alaba omen zen, Julia izenekoa, orrazkera hau modan jarri zuena. Museo Kapitolino, Erroma, I. mendea
  67. 67. ERRETRATU ERROMATARRA Emakumezkoen erretratua TrepanoaJulia, Titoren emaztea Matidia, Trajanoren amaztea Julia Domma, Septimio Severoren emaztea Domitia, Trajanoren iloba

×