SlideShare a Scribd company logo
“Cultura escolar y resistencias al cambio”

          Serafín Antunez-k dioenez ikastetxea da aldaketarako unitatea eta hau
gertatzeko beharrezkoak dira bertako pertsonek autonomia eta boterea izatea eta
aldaketa prozesuen motorra izatea. Bere ustetan eragin handiagoa du aldaketan
irakasleen iniziatibak lege erreforma batek baino.
          Azken urteetan hezkuntza erreforma ezberdinen prozesuak jasan ditugu eta
eragin oso ezberdina izan dute eskoletan. Gainera aldaketa gutxi eman dira eta ez
dute denboran iraun.
          Aldaketa eta aldaketaren aurkako jarrera ulertzeko ezinbestekoa da
ikastetxeetan eragiten duten indarrak identifikatzea eta bertako arauak ezagutzea.
Arau hauek ezagutzeak erakutsiko digu ikastetxearen lan egiteko modua eta helburua .
          Aldaketarako lehen arazoa duen prentsa txarra da. Bestalde, gatazka
hezkuntza komunitatearen baloreetan zentratzen da eta irakasleen egonkortasuna
apurtzen du. Gainera, zaila egiten da berrikuntzak aurrera eramatea ikastetxe bereko
gehiengoak egiten ez badu. Horregatik, dibertsitatea onartzen duten eta beste ideia
batzuetara irekita dauden irakasleak prestatuago daude aldaketarako, batasuna
bilatzen dutenak baino.
          Beraz, erreforma estrukturalak soilik ez du balio aldaketa bat eman dadin eta
gatazkaren kudeaketa okerrak erreformen porrota dakar. Gainera, prozesuan
laguntzen ez duten elementu ezberdinak ere badaude, hala nola, irakasleekiko babes
baxua, presupuestoen mozketa eta ikastetxeen tratu estandarizatua.
          Benetako aldaketa emateko ezinbestekoa da irakasleen kolaboratzeko eta
aldatzeko nahia eta beren ideia, jarrera eta portaeretan aldaketak jasatea. Irakasleen
motibazioa garrantzitsua da baina kontziente izan behar dira ere ezin dutela denera
iritsi. Ikastetxeak ere zenbait gauza eskaini behar dizkie, adibidez, prestakuntza talde
dinamikan, denboraren kudeaketa, materialen erabilpena, komunikazioa, erabakiak
hartzea eta arazoen ebazpena.
          Teoria honen ondorioz aldaketarako elementu laguntzaileak identifikatu dira:
ikastetxeko arazoei buruzko kezka eta hausnarketa eta hauek ebazteko akzioen
martxan jartzea, helburu komunak eta hitzartutakoak izatea, berrikuntzarako ideia eta
jarduerekiko jarrera irekia, eta irakasleen konpromisoa.
          Gure ustetan artikulu honetatik atera dezakegun ideia garrantzitsuena
aldaketarako beharrezkoak diren aspektuak identifikatzea da. Argi dago ez dela
nahikoa legea aldatzea benetan eskoletan gauzak alda daitezen. Irakasleen
aldaketarako prestutasuna da garrantzitsuena eta ondoren ikastetxeak prozesu
honetan laguntzeko jarri beharreko baliabideak. Zerbait aldatu nahi badugu, dugun
arazoaren hausnarketa egin behar dugu eta ondoren, arazo honi irteera emango dion
aldaketak ezarri eta guztien artean adostu. Partaide guztien inplikazioa behar da
aldaketa bat emateko.

“Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo (6-12).
El ejemplo de las sociedades actuales e históricas en la formación inicial de
maestros.”

Artikulu honek “Investigando Nuestro Mundo” curriculumeko proiektuan jartzen du
arreta, Lehen Hezkuntzara bideratuta dagoena (6 eta 12 urte bitartean). Bere helburua,
irakasle eta irakasle izateko ikasten ari direnei curricululmaren diseinua egiterako
orduan lana erraztea da, beti ere ikerkuntzaren proposamenetik abiatu eta eskola
eraldatzea eta hobetzea bilatuz.

Egindako curriculum proposamena integratua da eta gure inguruko arazo sozio-
naturalei buruzko ikerkuntzetatik abiatu nahi du proiektu honek eskolako jakintza arloak
eraikitzeko.
Gaurko egunean, INM (6-12) proiektuaren burutzea eta argitaratzea bere azken
pausutan aurkitzen da. Orokorrak diren bi materialetan oinarritzen da eta zortzi
Ikerkuntza Esparru ezberdinetan banatzen da, Lehen Hezkuntzako etapa osoko
inguruneko ezagutzak bere gain hartzen dituena.

Oinarrizko bi materialak, “deskripzio orokorrak eta zimenduak” eta “ikerkuntzarako gela
bat”ean banatzen dira. Zortzi ikerkuntza esparruei dagokionez, honela banatzen dira:
     Jardunbide ekonomikoak ikertzen.
     Egungo eta garai bateko gizarteak ikertzen.
     Izaki bizidunak ikertzen.
     Elikadura ikertzen.
     Makinak eta tramankuluak ikertzen.
     Lurra eta unibertsoa ikertzen.
     Ekosistemak ikertzen.
     Gizakiaren kokalekuak ikertzen.

Aipamen berezia merezi du egungo eta garai bateko gizarteetako ikerkuntzari
artikuluak egiten dion erreferentzia. Gure ingurune hurbileko errealitatea hobeago
ulertzeko, noski, berau ikertu behar dugu, baina, modu paraleloan garai batean
gertatutakoak ezagutu eta egungo egoerarekin alderatu eta gogora ekartzeak
ezinbesteko balioa du. Garai bateko errealitatea ezagutzeak gaur egungo egoera
hobeago ulertzen lagunduko digu.
Egungo eta garai bateko ikerkuntza ikasleen ikertzeko senean uztea ere proposatzen
da. Irakasleak gidaturiko, baina ikasleek buruturiko ikerkuntzak emaitza ezin hobeak
ematen baititu ikasleen interesa pizterako orduan eta kontzeptuak barneratzerako
orduan.
Proposamen honek, ikusi litekeen moduan, ikuspegi tradizionalista duen diziplinaren
eta sekuentziazio kronologikoaren ideiarekin apurtzen du, konparazioaren eta atzera
begiratzearen ikuspegiarekin lotuz. Izan ere, historiari eman beharreko balioa handia
da, honek egungo errealitatearen ulerkuntzan duen balioa ere handia delako.
Laburbilduz, curriculum proiektuek teoriaren eta praktikaren arteko erlazioa erraztea
lortzen dute, irakasleen formaziotik hasi eta curriculumaren diseinuraino. INM (6-12)
proiektuan aurrera eramandako lanak horrela ziurtatzen du, ikasgela barruan egiten
diren ikerkuntzarako proposamenak oso baliotsuak direla Lehen Hezkuntzarako eta
berdin Goi Mailako Hezkuntzarako, garapen profesionala sustatzen baita, eta era
berean, curriculumaren garapena eta beronen ebaluazioa, eraldaketa didaktiko eta
soziala eta eskolaren marko orokorraren hobetzea.


AMARABERRI TELEBISTA

Bideo honetan Amaraberri ikastolan grabazio eta edizioa nola antolatzen dituzten
ikusten da. Ikastolan badute bi ekintza hauek burutzeko gela bat. Gela hori bi zatitan
banatuta dago, alde batetik grabazioari zuzendutakoa eta bestetik, edizioari
bideratutakoa.

Grabazio gelan baliabide(kamerak, telebistak, mikrofonoak ezberdinak dituzte umeek
beraien telebistako programazioa egiteko.            Haurrak dira beraien lanaren
antolatzaileak, egileak eta ebaluatzaileak. Lana antolatzeko albistegiko fitxak, ariketen
entseguak, grabazioaren planifikazioak egin behar dituzte emaitza ona izan dadin.
Ondoren, momentu horretan grabazio gelaren arduradunak direnak telebistako saioak
grabatzeaz arduratuko dira.
Telebistan gaien aniztasuna lantzen da, bereziki ikastolari zuzendutako albistegian,
ostegun eta ostiralero egiten dena. Bertan, irakasle batek zuzenduko du albistegia eta
ikasle gorrek zeinu bidez emango dituzte albisteak. Ume bakoitzak albiste bat lantzen
du (langabezia, pelikulen estreinaldiak, heriotza garrantzitsuak, auzoko merkatu
berrien irikiera….) baina hortaz gainera albisteak mapetan kokatzen dituzte eta
urtebetetzeak bezalako albisteak ere eman ditzazkete. Saio hauek geletatik jarraituak
izaten dira.

Edizio gelan, grabazio gelan egindako lana “txukuntzen” dute. Edizio gelak ere
materiala (ordenagailuak, programak…) izatea eskatzen du eta bertan dituzte umeek
beren lana hobetzeko beharrezko baliabideak. Umeak bertara iristean beraien kabuz
hasten dira lanean beren lana hobetzen.

Beraz, bideo honetan grabazioa eta edizioa burutzeko umeek ematen dituzten
pausoak ikus ditzakegu, kooperazioa ezinbestekoa den tailer honetan.

Proiektu honetan gustatu zaidana da, umeak direla beraien lana egiten dutenak,
irakaslearen laguntza jaso arren, beraiek dira grabazio eta edizio tailerraren
protagonistak eta bakoitzak gustuko duenaz hitz egin dezake.

Ez nekien horrelako proiektuak aurrera eramaten zirenik eta asko gustatu zait umeak
horrelako gauzak egiteko aukera izatea. Oso egokia iruditzen zait tailer hau burutzea
gaur egun teknologiak garrantzia duelako eguneroko bizitzan, denok erabiltzen
baititugu baliabide teknologikoak ohikotasunez eta umeekin hauek lantzea albistegi
moduko batean oso aukera ona iruditzen zait, programa eta baliabide ugari erabiltzen
direlako.

AMARA BERRIKO IRRATIA ETA EGUNKARIA:

Amara Berriko eskolan euren komunikabide sail propioaz gozatzeko aukera dute.
Amara Berriko eskolako komunikabidea lau arlo ezberdinetan banatzen da; irratia,
telebista, prentsa idatzia eta Txiki Web deritzon web orrialdeaz. Komunikabideen
inguruan lan egiteak asko ikasteko aukera ematen die ikasleei. Alde batetik,
komunikabideetako arlo ezberdinetan lantzen den materialaren inguruan sakontzen
dute, alderdi kontzeptuala sakonduz, eta beste alde batetik, komunikabideak hartzen
dituen teknologiarekin kontaktuan daude etengabe.

Prentsa idatziaren kasuan, 3.zikloko lau ikaslek plazaratzen dute ABE egunkaria
egunero. Eguneroko lanak etenik izan ez dezan eta antolamendua hobetze aldera,
ondorengo antolatze metodoa erabiltzen dute: ikasle bakoitzak bi egunez jarraian
aritzen da prentsa idatziaren erredakzio gunean. Esan bezala, egunero lau ikaslek
osatzen dute taldea, baina, binaka txandakatzen joaten dira euren artean. Horrela, beti
daude erredakzioan bi ikasle berri aurreko egunean lan horretan aritu diren beste
birekin. Zentzu honetan, ikasleen arteko transmisioa ere lantzen dute. Gainera, 3.zikloa
hartzen duen 5. eta 6.mailakoak batera aritzen dira lan honetan.

Goizean goiz elkartzen da taldea eta lehenik bileratxo bat egiten dute egun horretako
edukiak zeintzuk izango diren zehaztu eta lana banatzeko. Ondoren, ordenagailuetan
aritzen dira lanean, egunkariari forma emanez. Azkenik, egunkaria argitaratzerako
garaian, ebaluazio bilera bat egiten dute euren artean.
Mota guztietako edukiak lantzen dituzte egunkarian. Ikasleek aukeratzen dute zer
landu nahi duten egun horretako argitalpenean. Honela, gelan egindako idazlanak eta
bestelako lanetatik abiatu eta kirol informazioa ematera iristen dira.

Irratiari dagokionez, egunkariak duen antolamendu metodo berbera erabiltzen dute,
baina 2.zikloko ikasleei zuzenduta. Beraz, 3. eta 4.mailako ikasleak dira Amara Berriko
Irratiko arduradunak.

Irratia ere egunero emititzen dute, 107.2 FM dialean zuzenean. Gainera, irratsaioak
grabatu egiten dituzte eta ondoren Txiki Web webgunera igotzen dute zuzenean
entzuteko aukera izan ez duenarentzat.

Lehendabizi, irratsaioa aurrera eramateko arduradun den taldea elkartu eta jardueren
planifikazioa egiten dute. Behin programazioa eta materiala mahai gainean dutenean,
grabaketari ekiten diote. Euskaraz zein gazteleraz emititzen dituzte euren irratsaioak
eta mota guztietako programazioarekin gainera: aho-korapiloak, asmakizunak,
ipuinak, albisteak, eguraldia, poesia, …

FERNANDO HERNANDEZ: “ Trabajo por proyectos”:

1983.urtean sortu zen eskola batean, eta 90ko hamarkadan metodologia
konstruktibista modura onartua izan zen, eta gaur egun indarrean dagoen legeak ere
(LOE) onartzen du.

Hau betetzeko ezin bestekoa da lehenengo irakasle-ikasle arteko harremanean
aldaketa ematea, eta ondorioz, bai irakaslea baita ikasleak ere maila berean
daudelarik, interakzioan aritzea.
Garrantzitsuena ikasleei jakintza bat transmititzea da, baina betiko metodologia erabili
beharrean (metodologia tradizionala), irakasteko modu honek, ikasleek dauzkaten
esperientzietatik abiatzea proposatzen du (azken finean ikasleek asko dakitela
kontutan hartu behar delako, ez dira izaki hutsak).

Hala ere, irakasle asko ez daude modu honetara lan egiteko prest, lehenik eta behin,
irakasleari ikasgelara sartu eta klasea prestatua izan gabe, bete behar duen denborari
aurre egiteak segurtasun falta eman diezaiokeelako. Azken finean, metodologia berri
honek sormena eta irudimena erabiltzea eskatzen du, eta egoera desberdinen aurrean
moldatzeko abilezia izatea (alde edo kontra azalduz).
Azkenik, proiektu hauekin lan egiten duten irakasleek, beste irakasle batzuen babesa
izatea ere garrantzitsua da, egoera zailen aurrean bakarrik ez sentitzeko.


ARTO LAPURRA

Ispasterreko eskolan herriko jende helduak kontatutako ipuinak mantentzea da
proiektu honen helburua, ikerkuntza baten ostean, herri tradiziozko ipuinak ahaztu ez
daitezen. Eskolan azken urteetan teoria konstruktibistak aurrera eramatea izan duten
helburuarekin eta urtero ipuinak lantzen dituztenez, ipuinak modu tradizionalean
(idatziz) lantzeaz gain metodo digitalak erabiltzea erabaki zuten. Proiektu honetan
parte hartu dutenak, irakasle, ikasle eta bolondresak izan dira.

Horretarako, pauso ezberdinak eman zituzten umeekin, eta lehenik eta behin 45
minutuko saioak hasi baino lehen, egin beharrekoa azaldu zaie ikasleei. Proiektua
aurrera eramateko, ipuin digitala sortu da, eta honek hainbat baliabideren (Word
programa, soinu grabaketak, Photoshopa…) erabili dituzte. Baliabide horietaz gain,
marrazketa artistikoa eta sormen literarioa ere landu behar izan dira.

Lehenik, Ispaster herriaren inguruko informazioa bildu dute. Hortaz gainera, landa
eremuetan euskararen erabilpena nolakoa den aztertu dute eta Bizkaiko inguru
horietan erabiltzen diren hitz asko berreskuratu dituzte. Hango biztanleei galdetu diete
beraiek umeak zirela ea zein ipuin kontatzen zizkieten. Ipuinak lortzean, itzulpen
lanetan hasi eta ipuina zati ezberdinetan banatu dute. Zati bakoitzak irudi bat dauka
eta scanner bidez pasa dituzte ordenagailura. Bai scannerraren erabilpenerako eta
baita beste programak ulertzeko klase teorikoak eman dizkiete umeei ikasleek lana
egiteko aukera izan dezaten, egiten ari direna ulertuz. Hau lortu ostean, gaiarekin
lotura duen abesti bat lortu eta ipuinari egitura, esaldiak, ipuinak… ezarri dizkiote.

Proiektu hau oso proiektu polita iruditu zait, alde batetik ipuinak ez ahaztea dakarrelako
eta umeek ipuinekin lan egitea garrantzizkoa iruditzen zaidalako. Hortaz gain, oso
egokitzat hartzen dut modu tradizionalaz gain beste metodo batzuekin lantzea ipuinak,
umeei jarrera aktiboagoa izatea eskatzen eta proiektu batean gauza bat baino gehiago
ikasi dezaketelako.

“La Gramática de la escuela”
Ikasleen ikasketa prozesua bideratzeko, IKT bezala ezagutzen denak aukera berriak
ematen ditu. Dituen abantaila desberdinen artean, aipatzekoak dira, alde batetik
ikasgelak denbora eta espazio aldetik ezartzen dituen mugak gainditzeko aukera
ematen dutela, eta bestetik, ikasgelaz kanpo dagoen jendearekin harremanetan
jartzeko aukera emateak, ikasleak konpetentzia berriak garatzeko (adibidez
konpetentzia linguistikoa) eta egindako lanetan ebaluazioa edota kritika desberdinak
jasotzeko aukera ematen duelako.
Hala ere, eta hezkuntzan IKT-ak erabiltzeak aberasgarria izan baldin badaiteke ere,
errealitatean herrialde garatuenek ere ez dute tresna honen erabilerarik egiten. IKT-ek
hezkuntza sisteman hainbat oztoporekin egiten dute topo (irakasleek hauek txertatzeko
motibazio gutxi izatea edota formazio eskasa jaso izana, eskolak estruktura egokiak ez
izatea edota hauen erabilpenean esperientzia gutxi eta ondorioz estrategia gutxi
izatea, eta azkenik, guraso eta irakasleek beronek izan ditzakeen emaitzetan guztizko
segurtasunik ez izatea). Orokorrean, oztopo guztiak gaindi daitezke (irakasleei
formazio bat emanez, estruktura berriak txertatuz...) baina benetako arazoa eta
gainditzeko zailena, sistemak berak metodologia berri honekiko konfiantzarik ez izatea
da, metodologia tradizionaletatik urruntzen delako.
Horregatik da hain zaila IKT-ak hezkuntzan txertatzea, jada eskolek komunean
daukaten dekretu itxi bati jarraitzen diotelako, eta konpetentzia zehatz batzuk
garatzeko asmoz bideratzen dituztelako bai edukiak, baita jarraitu beharreko ebaluazio
irizpideak ere (eta ondorioz, IKT-ak bezalako berrikuntzek, curriculum horretan lekurik
ez dutelako printzipioz).
Beraz ezagutza “formala” litzatekeena egongo litzateke, eta horrek ikaskuntza zentzu
askotan mugatzen du (adibidez, IKT-ak ikaskuntza prozesuan txertatzeko orduan).
Hala ere, proiektu desberdinek (Logroño hirian egindako “pincel y ratón” edota
Zarautzen egindako “Menoska” besteak beste), IKT-ak eta eskolaz kanpoko jarduerek
(hala nola, ikasketa “informala” izango litzatekeena), umeengan ikasteko motibazioa
eta interesa piztu, eta etorkizun batean beharrezkoak izango dituzten gaitasunak
garatu, baina beraien errealitateari lotuta daudenak.
Hori dela eta, metodologia tradizionaletik kanpo dagoen edozein ikasketa prozesu
zalantzan jartzen bada ere, IKT-ek ordezko metodologia horien adibide gisara, hauek
ere baliagarriak eta egokiak direla frogatzen dute (beraz metodologia tradizionala ez da
eraginkorra den bakarra).
Gure aburuz, berrikuntzak txertatzea positiboa izan daiteke, baina beti ere, horrek izan
ditzakeen ondorioak aztertuta. Gainera berrikuntza bat ezartzeak ez du esan nahi hori
betirakoa izango denik, eta horregatik, irakasleak aldaketak onartzeko prest egon
behar dira, eta betiko metodologia tradizionala noizean behin alde batera utziz,
irakasteko modu berriak probatzen saiatzea.




FERNANDO HERNANDEZ: “Hezkuntzaren ikuspegia:

XIX. mende bukaeratik hasita, kultura arloan ematen zen aldaketa bakoitzarekin,
hezkuntzaren esparruan ere aldaketa gertatuko zela uste izan da. Hala ere, eta
asmakizun eta berrikuntza desberdinak (hala nola liburutegi publikoa, irratia edota
azken urteetako Interneta) gure errealitatearen parte izan arren, eta hezkuntzan ere
inbertsio handiak egin diren arren aurrerakuntza hauek txertatzeko, irakasteko ereduak
edota metodologian aldaketa horiek islatzen ez direla konturatu gaitezke.

hau gertatzeko arrazoiak anitzak dira. Lehenik eta behin eskola industria deritzona eta
editorialen negozioa egongo litzateke. Bestalde, irakasleek ere prest egon beharko
lukete irakasteko modua aldatzeko, eta metodologia berriak txertatzeko. Gainera,
curriculum-ari buruz dagoen ikuspegia ere aldatu beharko litzateke, azken finean
hezkuntza sisteman duen eginkizun nagusia, editorialen negozioak mantentzea,
irakasleek duten estatus quoa mantentzea, eta ikasleen gurasoak ere beraien
seme/alaben ikasketa prozesuarekiko lasai egotea baita. Hori dela eta, eta ikasleen
zati handi batek eskolan beraien eguneroko bizitzan baliagarriak zaizkien gauzak
ikasten ez dituztela esaten dutenez, eta hezkuntzaren helburu nagusia ikasleek ikastea
denez, hezkuntzari lotutako aldaketa kultural bat egitea proposatzen du.

Azken finean, hezkuntzak ez baldin badu ikasleei beraien eguneroko bizitzan azaltzen
zaizkien arazoei aurre egiteko balio, eta gainera ez gizarteak, ez politikoek ezta
irakasleek beraiek ere, hezkuntza sistemak duen jardun garrantzitsuan sinisten ez
baldin badute, hezkuntza eraginkor bat transmititzea oso zaila delako (Paulo Freirek
esan bezala “ hay que leer la palabra y el mundo”).

DIFICULTADES DE LAS PRÁCTICAS

        Berrikuntza eta ikerkuntzaren arteko lotura bultzatu behar da, berrikuntza izan
behar baita ikerkuntza didaktikoaren motor nagusia. Gainera, biak irakasle eta ikasleei
aurkezten zaizkien ikaskuntza arazoetatik abiatu behar dira. Hala ere, esan beharra
dago bai ikerkuntzen baita berrikuntzen aplikazio praktikoa oso eskasa dela eta
hobetzeko beharra duela.
        Berrikuntza planifikatzeko eta hobetzeko prozesu bezala ulertzen da. Gauzak
egiteko dugun modua aldatzea suposatzen du, gerta dadin aldaketarako borondatea
agertu behar da eta baita sormena ere. Aldaketak ordea zailak izaten dira eta denbora
eskatzen dute, beraz, ez da erraza aldatzea ezta berrikuntza nahia duten
ikastetxeetan. Gainera, erresistentziak anitzak dira.
Berrikuntzak ez du estrukturala, bertikala eta hierarkikoa izan behar, baizik eta sare
informalena, horizontala eta kolaboratzailea.
        Hezkuntzaren arloko berrikuntzaren garapenerako proposamen batzuk
planteatzen dizkigu:
     Berrikuntzak egitea, egiteko modu berria ikastea da, beraz, irakasleen
        prestakuntza oinarrizkoa da, bai hasierakoa baita iraunkorra ere.
     Prestakuntza proiektuak eta berrikuntza taldean egin behar dira eta
        zuzendaritzaren babesa izan behar du.
   Lan taldeen eraketa beharrezkoa da berrikuntzak zabaltzeko.
   Irakasleen arteko komunikazioa hobetu behar da eta informazioa eta
    esperientziak alderaketa bultzatu.
   Ikerkuntza praktikari lotua egon behar da eta zuzenean eragin behar du
    hezkuntzaren hobekuntzan.

More Related Content

Similar to Berrikuntzak sintesia

10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesiaEquipoa754
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaXingola
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaXingola
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesiaEquipoa754
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 
Sintesie bideona
Sintesie bideonaSintesie bideona
Sintesie bideonaXingola
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014
marijeuraga
 
Xxi
XxiXxi
Hezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaHezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bidea
Edurne M. Arrese
 
La gramatica de la escuela
La gramatica de la escuelaLa gramatica de la escuela
La gramatica de la escuelairakasletaldea
 
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundoInvestigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundoXingola
 
Mendeberri 2025 ardatzak
Mendeberri 2025 ardatzakMendeberri 2025 ardatzak
Mendeberri 2025 ardatzak
Mondragon Unibertsitatea
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
Liiide
 

Similar to Berrikuntzak sintesia (20)

10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
Sintesie bideona
Sintesie bideonaSintesie bideona
Sintesie bideona
 
Todo
TodoTodo
Todo
 
Sintesia
SintesiaSintesia
Sintesia
 
Berrikuntza
BerrikuntzaBerrikuntza
Berrikuntza
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
Sintesia(2)
Sintesia(2)Sintesia(2)
Sintesia(2)
 
Sintesia(2)
Sintesia(2)Sintesia(2)
Sintesia(2)
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014
 
Irakurgaiak
IrakurgaiakIrakurgaiak
Irakurgaiak
 
Xxi
XxiXxi
Xxi
 
Hezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaHezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bidea
 
La gramatica de la escuela
La gramatica de la escuelaLa gramatica de la escuela
La gramatica de la escuela
 
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundoInvestigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
 
Mendeberri 2025 ardatzak
Mendeberri 2025 ardatzakMendeberri 2025 ardatzak
Mendeberri 2025 ardatzak
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 

Berrikuntzak sintesia

  • 1. “Cultura escolar y resistencias al cambio” Serafín Antunez-k dioenez ikastetxea da aldaketarako unitatea eta hau gertatzeko beharrezkoak dira bertako pertsonek autonomia eta boterea izatea eta aldaketa prozesuen motorra izatea. Bere ustetan eragin handiagoa du aldaketan irakasleen iniziatibak lege erreforma batek baino. Azken urteetan hezkuntza erreforma ezberdinen prozesuak jasan ditugu eta eragin oso ezberdina izan dute eskoletan. Gainera aldaketa gutxi eman dira eta ez dute denboran iraun. Aldaketa eta aldaketaren aurkako jarrera ulertzeko ezinbestekoa da ikastetxeetan eragiten duten indarrak identifikatzea eta bertako arauak ezagutzea. Arau hauek ezagutzeak erakutsiko digu ikastetxearen lan egiteko modua eta helburua . Aldaketarako lehen arazoa duen prentsa txarra da. Bestalde, gatazka hezkuntza komunitatearen baloreetan zentratzen da eta irakasleen egonkortasuna apurtzen du. Gainera, zaila egiten da berrikuntzak aurrera eramatea ikastetxe bereko gehiengoak egiten ez badu. Horregatik, dibertsitatea onartzen duten eta beste ideia batzuetara irekita dauden irakasleak prestatuago daude aldaketarako, batasuna bilatzen dutenak baino. Beraz, erreforma estrukturalak soilik ez du balio aldaketa bat eman dadin eta gatazkaren kudeaketa okerrak erreformen porrota dakar. Gainera, prozesuan laguntzen ez duten elementu ezberdinak ere badaude, hala nola, irakasleekiko babes baxua, presupuestoen mozketa eta ikastetxeen tratu estandarizatua. Benetako aldaketa emateko ezinbestekoa da irakasleen kolaboratzeko eta aldatzeko nahia eta beren ideia, jarrera eta portaeretan aldaketak jasatea. Irakasleen motibazioa garrantzitsua da baina kontziente izan behar dira ere ezin dutela denera iritsi. Ikastetxeak ere zenbait gauza eskaini behar dizkie, adibidez, prestakuntza talde dinamikan, denboraren kudeaketa, materialen erabilpena, komunikazioa, erabakiak hartzea eta arazoen ebazpena. Teoria honen ondorioz aldaketarako elementu laguntzaileak identifikatu dira: ikastetxeko arazoei buruzko kezka eta hausnarketa eta hauek ebazteko akzioen martxan jartzea, helburu komunak eta hitzartutakoak izatea, berrikuntzarako ideia eta jarduerekiko jarrera irekia, eta irakasleen konpromisoa. Gure ustetan artikulu honetatik atera dezakegun ideia garrantzitsuena aldaketarako beharrezkoak diren aspektuak identifikatzea da. Argi dago ez dela nahikoa legea aldatzea benetan eskoletan gauzak alda daitezen. Irakasleen aldaketarako prestutasuna da garrantzitsuena eta ondoren ikastetxeak prozesu honetan laguntzeko jarri beharreko baliabideak. Zerbait aldatu nahi badugu, dugun arazoaren hausnarketa egin behar dugu eta ondoren, arazo honi irteera emango dion aldaketak ezarri eta guztien artean adostu. Partaide guztien inplikazioa behar da aldaketa bat emateko. “Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo (6-12). El ejemplo de las sociedades actuales e históricas en la formación inicial de maestros.” Artikulu honek “Investigando Nuestro Mundo” curriculumeko proiektuan jartzen du arreta, Lehen Hezkuntzara bideratuta dagoena (6 eta 12 urte bitartean). Bere helburua, irakasle eta irakasle izateko ikasten ari direnei curricululmaren diseinua egiterako orduan lana erraztea da, beti ere ikerkuntzaren proposamenetik abiatu eta eskola eraldatzea eta hobetzea bilatuz. Egindako curriculum proposamena integratua da eta gure inguruko arazo sozio- naturalei buruzko ikerkuntzetatik abiatu nahi du proiektu honek eskolako jakintza arloak eraikitzeko.
  • 2. Gaurko egunean, INM (6-12) proiektuaren burutzea eta argitaratzea bere azken pausutan aurkitzen da. Orokorrak diren bi materialetan oinarritzen da eta zortzi Ikerkuntza Esparru ezberdinetan banatzen da, Lehen Hezkuntzako etapa osoko inguruneko ezagutzak bere gain hartzen dituena. Oinarrizko bi materialak, “deskripzio orokorrak eta zimenduak” eta “ikerkuntzarako gela bat”ean banatzen dira. Zortzi ikerkuntza esparruei dagokionez, honela banatzen dira:  Jardunbide ekonomikoak ikertzen.  Egungo eta garai bateko gizarteak ikertzen.  Izaki bizidunak ikertzen.  Elikadura ikertzen.  Makinak eta tramankuluak ikertzen.  Lurra eta unibertsoa ikertzen.  Ekosistemak ikertzen.  Gizakiaren kokalekuak ikertzen. Aipamen berezia merezi du egungo eta garai bateko gizarteetako ikerkuntzari artikuluak egiten dion erreferentzia. Gure ingurune hurbileko errealitatea hobeago ulertzeko, noski, berau ikertu behar dugu, baina, modu paraleloan garai batean gertatutakoak ezagutu eta egungo egoerarekin alderatu eta gogora ekartzeak ezinbesteko balioa du. Garai bateko errealitatea ezagutzeak gaur egungo egoera hobeago ulertzen lagunduko digu. Egungo eta garai bateko ikerkuntza ikasleen ikertzeko senean uztea ere proposatzen da. Irakasleak gidaturiko, baina ikasleek buruturiko ikerkuntzak emaitza ezin hobeak ematen baititu ikasleen interesa pizterako orduan eta kontzeptuak barneratzerako orduan. Proposamen honek, ikusi litekeen moduan, ikuspegi tradizionalista duen diziplinaren eta sekuentziazio kronologikoaren ideiarekin apurtzen du, konparazioaren eta atzera begiratzearen ikuspegiarekin lotuz. Izan ere, historiari eman beharreko balioa handia da, honek egungo errealitatearen ulerkuntzan duen balioa ere handia delako. Laburbilduz, curriculum proiektuek teoriaren eta praktikaren arteko erlazioa erraztea lortzen dute, irakasleen formaziotik hasi eta curriculumaren diseinuraino. INM (6-12) proiektuan aurrera eramandako lanak horrela ziurtatzen du, ikasgela barruan egiten diren ikerkuntzarako proposamenak oso baliotsuak direla Lehen Hezkuntzarako eta berdin Goi Mailako Hezkuntzarako, garapen profesionala sustatzen baita, eta era berean, curriculumaren garapena eta beronen ebaluazioa, eraldaketa didaktiko eta soziala eta eskolaren marko orokorraren hobetzea. AMARABERRI TELEBISTA Bideo honetan Amaraberri ikastolan grabazio eta edizioa nola antolatzen dituzten ikusten da. Ikastolan badute bi ekintza hauek burutzeko gela bat. Gela hori bi zatitan banatuta dago, alde batetik grabazioari zuzendutakoa eta bestetik, edizioari bideratutakoa. Grabazio gelan baliabide(kamerak, telebistak, mikrofonoak ezberdinak dituzte umeek beraien telebistako programazioa egiteko. Haurrak dira beraien lanaren antolatzaileak, egileak eta ebaluatzaileak. Lana antolatzeko albistegiko fitxak, ariketen entseguak, grabazioaren planifikazioak egin behar dituzte emaitza ona izan dadin. Ondoren, momentu horretan grabazio gelaren arduradunak direnak telebistako saioak grabatzeaz arduratuko dira.
  • 3. Telebistan gaien aniztasuna lantzen da, bereziki ikastolari zuzendutako albistegian, ostegun eta ostiralero egiten dena. Bertan, irakasle batek zuzenduko du albistegia eta ikasle gorrek zeinu bidez emango dituzte albisteak. Ume bakoitzak albiste bat lantzen du (langabezia, pelikulen estreinaldiak, heriotza garrantzitsuak, auzoko merkatu berrien irikiera….) baina hortaz gainera albisteak mapetan kokatzen dituzte eta urtebetetzeak bezalako albisteak ere eman ditzazkete. Saio hauek geletatik jarraituak izaten dira. Edizio gelan, grabazio gelan egindako lana “txukuntzen” dute. Edizio gelak ere materiala (ordenagailuak, programak…) izatea eskatzen du eta bertan dituzte umeek beren lana hobetzeko beharrezko baliabideak. Umeak bertara iristean beraien kabuz hasten dira lanean beren lana hobetzen. Beraz, bideo honetan grabazioa eta edizioa burutzeko umeek ematen dituzten pausoak ikus ditzakegu, kooperazioa ezinbestekoa den tailer honetan. Proiektu honetan gustatu zaidana da, umeak direla beraien lana egiten dutenak, irakaslearen laguntza jaso arren, beraiek dira grabazio eta edizio tailerraren protagonistak eta bakoitzak gustuko duenaz hitz egin dezake. Ez nekien horrelako proiektuak aurrera eramaten zirenik eta asko gustatu zait umeak horrelako gauzak egiteko aukera izatea. Oso egokia iruditzen zait tailer hau burutzea gaur egun teknologiak garrantzia duelako eguneroko bizitzan, denok erabiltzen baititugu baliabide teknologikoak ohikotasunez eta umeekin hauek lantzea albistegi moduko batean oso aukera ona iruditzen zait, programa eta baliabide ugari erabiltzen direlako. AMARA BERRIKO IRRATIA ETA EGUNKARIA: Amara Berriko eskolan euren komunikabide sail propioaz gozatzeko aukera dute. Amara Berriko eskolako komunikabidea lau arlo ezberdinetan banatzen da; irratia, telebista, prentsa idatzia eta Txiki Web deritzon web orrialdeaz. Komunikabideen inguruan lan egiteak asko ikasteko aukera ematen die ikasleei. Alde batetik, komunikabideetako arlo ezberdinetan lantzen den materialaren inguruan sakontzen dute, alderdi kontzeptuala sakonduz, eta beste alde batetik, komunikabideak hartzen dituen teknologiarekin kontaktuan daude etengabe. Prentsa idatziaren kasuan, 3.zikloko lau ikaslek plazaratzen dute ABE egunkaria egunero. Eguneroko lanak etenik izan ez dezan eta antolamendua hobetze aldera, ondorengo antolatze metodoa erabiltzen dute: ikasle bakoitzak bi egunez jarraian aritzen da prentsa idatziaren erredakzio gunean. Esan bezala, egunero lau ikaslek osatzen dute taldea, baina, binaka txandakatzen joaten dira euren artean. Horrela, beti daude erredakzioan bi ikasle berri aurreko egunean lan horretan aritu diren beste birekin. Zentzu honetan, ikasleen arteko transmisioa ere lantzen dute. Gainera, 3.zikloa hartzen duen 5. eta 6.mailakoak batera aritzen dira lan honetan. Goizean goiz elkartzen da taldea eta lehenik bileratxo bat egiten dute egun horretako edukiak zeintzuk izango diren zehaztu eta lana banatzeko. Ondoren, ordenagailuetan aritzen dira lanean, egunkariari forma emanez. Azkenik, egunkaria argitaratzerako garaian, ebaluazio bilera bat egiten dute euren artean.
  • 4. Mota guztietako edukiak lantzen dituzte egunkarian. Ikasleek aukeratzen dute zer landu nahi duten egun horretako argitalpenean. Honela, gelan egindako idazlanak eta bestelako lanetatik abiatu eta kirol informazioa ematera iristen dira. Irratiari dagokionez, egunkariak duen antolamendu metodo berbera erabiltzen dute, baina 2.zikloko ikasleei zuzenduta. Beraz, 3. eta 4.mailako ikasleak dira Amara Berriko Irratiko arduradunak. Irratia ere egunero emititzen dute, 107.2 FM dialean zuzenean. Gainera, irratsaioak grabatu egiten dituzte eta ondoren Txiki Web webgunera igotzen dute zuzenean entzuteko aukera izan ez duenarentzat. Lehendabizi, irratsaioa aurrera eramateko arduradun den taldea elkartu eta jardueren planifikazioa egiten dute. Behin programazioa eta materiala mahai gainean dutenean, grabaketari ekiten diote. Euskaraz zein gazteleraz emititzen dituzte euren irratsaioak eta mota guztietako programazioarekin gainera: aho-korapiloak, asmakizunak, ipuinak, albisteak, eguraldia, poesia, … FERNANDO HERNANDEZ: “ Trabajo por proyectos”: 1983.urtean sortu zen eskola batean, eta 90ko hamarkadan metodologia konstruktibista modura onartua izan zen, eta gaur egun indarrean dagoen legeak ere (LOE) onartzen du. Hau betetzeko ezin bestekoa da lehenengo irakasle-ikasle arteko harremanean aldaketa ematea, eta ondorioz, bai irakaslea baita ikasleak ere maila berean daudelarik, interakzioan aritzea. Garrantzitsuena ikasleei jakintza bat transmititzea da, baina betiko metodologia erabili beharrean (metodologia tradizionala), irakasteko modu honek, ikasleek dauzkaten esperientzietatik abiatzea proposatzen du (azken finean ikasleek asko dakitela kontutan hartu behar delako, ez dira izaki hutsak). Hala ere, irakasle asko ez daude modu honetara lan egiteko prest, lehenik eta behin, irakasleari ikasgelara sartu eta klasea prestatua izan gabe, bete behar duen denborari aurre egiteak segurtasun falta eman diezaiokeelako. Azken finean, metodologia berri honek sormena eta irudimena erabiltzea eskatzen du, eta egoera desberdinen aurrean moldatzeko abilezia izatea (alde edo kontra azalduz). Azkenik, proiektu hauekin lan egiten duten irakasleek, beste irakasle batzuen babesa izatea ere garrantzitsua da, egoera zailen aurrean bakarrik ez sentitzeko. ARTO LAPURRA Ispasterreko eskolan herriko jende helduak kontatutako ipuinak mantentzea da proiektu honen helburua, ikerkuntza baten ostean, herri tradiziozko ipuinak ahaztu ez daitezen. Eskolan azken urteetan teoria konstruktibistak aurrera eramatea izan duten helburuarekin eta urtero ipuinak lantzen dituztenez, ipuinak modu tradizionalean (idatziz) lantzeaz gain metodo digitalak erabiltzea erabaki zuten. Proiektu honetan parte hartu dutenak, irakasle, ikasle eta bolondresak izan dira. Horretarako, pauso ezberdinak eman zituzten umeekin, eta lehenik eta behin 45 minutuko saioak hasi baino lehen, egin beharrekoa azaldu zaie ikasleei. Proiektua aurrera eramateko, ipuin digitala sortu da, eta honek hainbat baliabideren (Word
  • 5. programa, soinu grabaketak, Photoshopa…) erabili dituzte. Baliabide horietaz gain, marrazketa artistikoa eta sormen literarioa ere landu behar izan dira. Lehenik, Ispaster herriaren inguruko informazioa bildu dute. Hortaz gainera, landa eremuetan euskararen erabilpena nolakoa den aztertu dute eta Bizkaiko inguru horietan erabiltzen diren hitz asko berreskuratu dituzte. Hango biztanleei galdetu diete beraiek umeak zirela ea zein ipuin kontatzen zizkieten. Ipuinak lortzean, itzulpen lanetan hasi eta ipuina zati ezberdinetan banatu dute. Zati bakoitzak irudi bat dauka eta scanner bidez pasa dituzte ordenagailura. Bai scannerraren erabilpenerako eta baita beste programak ulertzeko klase teorikoak eman dizkiete umeei ikasleek lana egiteko aukera izan dezaten, egiten ari direna ulertuz. Hau lortu ostean, gaiarekin lotura duen abesti bat lortu eta ipuinari egitura, esaldiak, ipuinak… ezarri dizkiote. Proiektu hau oso proiektu polita iruditu zait, alde batetik ipuinak ez ahaztea dakarrelako eta umeek ipuinekin lan egitea garrantzizkoa iruditzen zaidalako. Hortaz gain, oso egokitzat hartzen dut modu tradizionalaz gain beste metodo batzuekin lantzea ipuinak, umeei jarrera aktiboagoa izatea eskatzen eta proiektu batean gauza bat baino gehiago ikasi dezaketelako. “La Gramática de la escuela” Ikasleen ikasketa prozesua bideratzeko, IKT bezala ezagutzen denak aukera berriak ematen ditu. Dituen abantaila desberdinen artean, aipatzekoak dira, alde batetik ikasgelak denbora eta espazio aldetik ezartzen dituen mugak gainditzeko aukera ematen dutela, eta bestetik, ikasgelaz kanpo dagoen jendearekin harremanetan jartzeko aukera emateak, ikasleak konpetentzia berriak garatzeko (adibidez konpetentzia linguistikoa) eta egindako lanetan ebaluazioa edota kritika desberdinak jasotzeko aukera ematen duelako. Hala ere, eta hezkuntzan IKT-ak erabiltzeak aberasgarria izan baldin badaiteke ere, errealitatean herrialde garatuenek ere ez dute tresna honen erabilerarik egiten. IKT-ek hezkuntza sisteman hainbat oztoporekin egiten dute topo (irakasleek hauek txertatzeko motibazio gutxi izatea edota formazio eskasa jaso izana, eskolak estruktura egokiak ez izatea edota hauen erabilpenean esperientzia gutxi eta ondorioz estrategia gutxi izatea, eta azkenik, guraso eta irakasleek beronek izan ditzakeen emaitzetan guztizko segurtasunik ez izatea). Orokorrean, oztopo guztiak gaindi daitezke (irakasleei formazio bat emanez, estruktura berriak txertatuz...) baina benetako arazoa eta gainditzeko zailena, sistemak berak metodologia berri honekiko konfiantzarik ez izatea da, metodologia tradizionaletatik urruntzen delako. Horregatik da hain zaila IKT-ak hezkuntzan txertatzea, jada eskolek komunean daukaten dekretu itxi bati jarraitzen diotelako, eta konpetentzia zehatz batzuk garatzeko asmoz bideratzen dituztelako bai edukiak, baita jarraitu beharreko ebaluazio irizpideak ere (eta ondorioz, IKT-ak bezalako berrikuntzek, curriculum horretan lekurik ez dutelako printzipioz). Beraz ezagutza “formala” litzatekeena egongo litzateke, eta horrek ikaskuntza zentzu askotan mugatzen du (adibidez, IKT-ak ikaskuntza prozesuan txertatzeko orduan). Hala ere, proiektu desberdinek (Logroño hirian egindako “pincel y ratón” edota Zarautzen egindako “Menoska” besteak beste), IKT-ak eta eskolaz kanpoko jarduerek (hala nola, ikasketa “informala” izango litzatekeena), umeengan ikasteko motibazioa eta interesa piztu, eta etorkizun batean beharrezkoak izango dituzten gaitasunak garatu, baina beraien errealitateari lotuta daudenak. Hori dela eta, metodologia tradizionaletik kanpo dagoen edozein ikasketa prozesu zalantzan jartzen bada ere, IKT-ek ordezko metodologia horien adibide gisara, hauek ere baliagarriak eta egokiak direla frogatzen dute (beraz metodologia tradizionala ez da eraginkorra den bakarra).
  • 6. Gure aburuz, berrikuntzak txertatzea positiboa izan daiteke, baina beti ere, horrek izan ditzakeen ondorioak aztertuta. Gainera berrikuntza bat ezartzeak ez du esan nahi hori betirakoa izango denik, eta horregatik, irakasleak aldaketak onartzeko prest egon behar dira, eta betiko metodologia tradizionala noizean behin alde batera utziz, irakasteko modu berriak probatzen saiatzea. FERNANDO HERNANDEZ: “Hezkuntzaren ikuspegia: XIX. mende bukaeratik hasita, kultura arloan ematen zen aldaketa bakoitzarekin, hezkuntzaren esparruan ere aldaketa gertatuko zela uste izan da. Hala ere, eta asmakizun eta berrikuntza desberdinak (hala nola liburutegi publikoa, irratia edota azken urteetako Interneta) gure errealitatearen parte izan arren, eta hezkuntzan ere inbertsio handiak egin diren arren aurrerakuntza hauek txertatzeko, irakasteko ereduak edota metodologian aldaketa horiek islatzen ez direla konturatu gaitezke. hau gertatzeko arrazoiak anitzak dira. Lehenik eta behin eskola industria deritzona eta editorialen negozioa egongo litzateke. Bestalde, irakasleek ere prest egon beharko lukete irakasteko modua aldatzeko, eta metodologia berriak txertatzeko. Gainera, curriculum-ari buruz dagoen ikuspegia ere aldatu beharko litzateke, azken finean hezkuntza sisteman duen eginkizun nagusia, editorialen negozioak mantentzea, irakasleek duten estatus quoa mantentzea, eta ikasleen gurasoak ere beraien seme/alaben ikasketa prozesuarekiko lasai egotea baita. Hori dela eta, eta ikasleen zati handi batek eskolan beraien eguneroko bizitzan baliagarriak zaizkien gauzak ikasten ez dituztela esaten dutenez, eta hezkuntzaren helburu nagusia ikasleek ikastea denez, hezkuntzari lotutako aldaketa kultural bat egitea proposatzen du. Azken finean, hezkuntzak ez baldin badu ikasleei beraien eguneroko bizitzan azaltzen zaizkien arazoei aurre egiteko balio, eta gainera ez gizarteak, ez politikoek ezta irakasleek beraiek ere, hezkuntza sistemak duen jardun garrantzitsuan sinisten ez baldin badute, hezkuntza eraginkor bat transmititzea oso zaila delako (Paulo Freirek esan bezala “ hay que leer la palabra y el mundo”). DIFICULTADES DE LAS PRÁCTICAS Berrikuntza eta ikerkuntzaren arteko lotura bultzatu behar da, berrikuntza izan behar baita ikerkuntza didaktikoaren motor nagusia. Gainera, biak irakasle eta ikasleei aurkezten zaizkien ikaskuntza arazoetatik abiatu behar dira. Hala ere, esan beharra dago bai ikerkuntzen baita berrikuntzen aplikazio praktikoa oso eskasa dela eta hobetzeko beharra duela. Berrikuntza planifikatzeko eta hobetzeko prozesu bezala ulertzen da. Gauzak egiteko dugun modua aldatzea suposatzen du, gerta dadin aldaketarako borondatea agertu behar da eta baita sormena ere. Aldaketak ordea zailak izaten dira eta denbora eskatzen dute, beraz, ez da erraza aldatzea ezta berrikuntza nahia duten ikastetxeetan. Gainera, erresistentziak anitzak dira. Berrikuntzak ez du estrukturala, bertikala eta hierarkikoa izan behar, baizik eta sare informalena, horizontala eta kolaboratzailea. Hezkuntzaren arloko berrikuntzaren garapenerako proposamen batzuk planteatzen dizkigu:  Berrikuntzak egitea, egiteko modu berria ikastea da, beraz, irakasleen prestakuntza oinarrizkoa da, bai hasierakoa baita iraunkorra ere.  Prestakuntza proiektuak eta berrikuntza taldean egin behar dira eta zuzendaritzaren babesa izan behar du.
  • 7. Lan taldeen eraketa beharrezkoa da berrikuntzak zabaltzeko.  Irakasleen arteko komunikazioa hobetu behar da eta informazioa eta esperientziak alderaketa bultzatu.  Ikerkuntza praktikari lotua egon behar da eta zuzenean eragin behar du hezkuntzaren hobekuntzan.