1. Fernando VII.aren garaia (1814-1833)
Valençayko Ituna (1813)
Napoleonen indar militarrak indarra galtzen joan ziren 1812tik aurrera,
Errusiako inbasio zailak eta Espainiako gerrillen gerrak sortu zizkien
eragozpenen ondorioz.
Britainia Handiko armadak funtsezko zeregina bete zuen ahultze horretan,
Wellingtongo dukearen gidaritzapean; izan ere, hari esker lortu zuten
espainiar-britainiar armadak eta gerrillek enperadoreak Pirinioetaraino atzera
egitea.
Arapilesko Guduak (Salamanca) eta Gasteiz eta San Martzialgo (Irun) guduek
Frantziaren inbasioa bertan behera gerarazi zuten.
Napoleonek Fernando VII.ari koroa itzuli zion eta Frantziako erbestetik itzultzea
onartu zuen.
Ondoren Fernando VII.ak, Desiratuak, itxaropen liberal guztiak zapuztu zituen;
baliorik gabe utziko zuen Cadizko Konstituzioa eta foru-legea jarriko zuen
indarrean. Horregatik foruzaleek bat etorriko ziren absolutismoarekin.
Bi taldeak
Erregezaleak (“realistas”): gehiengoa ziren. Eliza eta monarkia tradizionalaren
aldekoak. Batzuek erreformak onartzen zituzten (tradizioaren barruan); beste
batzuk muturreko erregezaleak ziren (erregea baino atzerakoiagoak)
Liberalak, gutxiengoa ziren, baina ongi antolatuak zeuden. Bere programa eta
jarduera politikoa erregimen konstituzionala lortzera eraman zuten. Hauek ere
bananduta zeuden
o Moderatuak
o Erradikalak (aurrerakoiak edo progresistak).
1814-20: Seiurteko Absolutista
Persiarren Manifestua dugu
Liberalismoaren aurkako diputatu talde batek (69 diputatuk) sinatu zuen
dokumentu hau Cadizeko Gorteetan.
Bertan, Cadizko Gorteen lana salatzen zuten, absolutismoa defendatu eta
liberalismoa gaitzetsi eta absolutismoa ezartzeko eskatzen zioten Fernando
VII.ari eta gorte ez parlamentarioak konbokatzeko.
Izena lehen esaldiak ematen dio: “Era costumbre entre los antiguos persas
pasar cinco días de anarquía...”
2. Absolutismoa
Desiratuak, une horretan zuen herri harrera ezin hobea eta armadaren laguntza
aprobetxatuz, Absolutismoa berrezartzeko neurriak hartu zituen eta ilegaltzat jo zuen
Cadizeko gorteen deialdia, egindako lan legegile guztia ezereztuz: 1812ko
Konstituzioa hutsean utzi zuen, prentsa askatasuna moztu, Inkisizioa berrezarri…
Liberalen aurkako errepresioari ekin zion eta nahigabea zabaltzen joan zen.
Krisia
Hau dena gutxi balitz, krisi ekonomikoak zigortu zituen. Eragile ugari zeuden
horretarako: Independentziako gerraren ondorioak, Amerikako kolonien
emantzipazioa...)
Oposizioa
Oposizioa indartzen joan zen liberalen artean: gerrillari ohiak, merkatariak... ezkutuko
konspirazioak egin zituzten, elkarte sekretuak eta zenbaitetan pronuntziamenduak
gauzatu zituzten.
1820-23: Hirurteko Liberala
Riegoren pronuntziamendua
1820an espainiar gudarosteak Cadizen zeuden Riego teniente koronelaren
agindupean, Amerikako altxamenduari aurre egiteko ontziratzeko prest; tropa hauek
matxinatu egin ziren eta 1812ko konstituzioa aldarrikatu zuten.
Erregea
Ekintza hark ez zuen hasieran ondoriorik ekarri, baina azkenean, Madrilgo errege-
guardia aldeko ez zuela ohartu zenean, Fernando VII.a erregeak men egin zion
1812ko konstituzioari.
Agintea
Espainiar liberalak aukera berri baten aurrean aurkitu ziren, berehala hutsean amaitu
bazen ere. Behin-behineko Batzorde Aholkularia osatu zen; Batzordea kontsultarako
zen eta, horrenbestez, botereak erregearen esku jarraitzen zuen. Erbestetik etorritako
edo espetxetik ateratako liberalez osatutako gobernua eratu zen.
Aldaketak
Liberalizazioak eta beste zenbait aldaketa: Cadizeko Gorteen lana berriro ere
indarrean egon zen hiru urteko epean, Cadizeko Konstituzioa berrezarri baitzen
3. Askatu zituzten atxilotuak.
Inkisizioa kendu zuten.
Maiorazkoa, jaurgo eta gainerako pribilegioen abolizioa.
Komentuetako lurren saltzea (desamortizazioa).
Elizak zergak ordaintzeko betebeharra.
Aduanak kostaldean jarri ziren.
Euskal foruak bertan behera geratu ziren.
Zentsurarik gabeko inprenta.
Egunkari berriak argitaratu ziren, El liberal Guipuzcoano, adibidez.
Intelektual eta politikarien eztabaida-gune bihurtu ziren kafetegiak.
Ordena
Milizia Nazionala izan zen Konstituzio liberala eta ordena zaintzeaz arduratuko zen
gorputz zibil armatua.
Erregezaleak
Erregezaleek errege paternalaren eta gobernu desegoki baten mitoa aldarrikatzen
zuten eta pulpituetatik zabaldu zuten tradizioari lotutako kultura. El procurador general
del rey egunkaria argitaratu zuten absolutismoaren aldekoek. Laster agertuko zen
erregezale-agitatzailea, elizaren laguntzaz, zerga-mota berriak jasaten ari ziren
nekazariez osatutako guda-taldeak bultzatu eta eratuko zituena.
Oihartzuna
Riegoren pronuntziamenduak oihartzun ikaragarria izan zuen Europan eta altxamendu
liberalak zabaltzen joan ziren. Hala ere, 1820ko iraultza hauek guztiak zanpatuak izan
ziren.
Estatu liberalaren dinamika politikoa eta ezaugarriak
Ekonomia
Diputatuak hautatu ondoren, Gorteak osatu eta legegintzaldi berria hasi zen.
Askatasun ekonomikoen eta merkatuaren jardueraren aldeko irizpideen araberako
legeak xedatu zituzten diputatuek
Baliorik gabe utzi zen handikien erregimena.
Maiorazkoak legez kanpo geratu ziren guztiak. Horrenbestez, jabetza guztiak
aske geratu ziren eta desamortizazioari ekin zioten, eta abar.
Neurri hauei esker, gora egin zuen lur-eremu askeen kopuruak merkatu
nazionalean.
4. Erlijioa
Erlijioaren esparruan egindako aldaketen ondoren pribilegio batzuk galdu zituen
Elizak. Hala eta guztiz ere, Konstituzioa konfesionala eta katolikoa zen eta liberal
gehienak saiatu ziren Konstituzioa eta Eliza egokiro uztartzen. Fraideen ordenen ia
monasterio guztiak itxi ziren (308tik 290) eta klero arruntaren jurisdikziopean geratu
ziren.
Erregea
Erregeak oztopoak jarri zituen lege hura onartzeko eta gatazka izan zen beraren eta
Gorteen artean.
EH
Euskal Herriari dagokionez, barnealdeko aduanak kostaldera eraman ziren eta,
horrenbestez, suspertu egin zen barne-merkataritza.
Bukatu gabeko proiektuak
Beste zenbait proiektuk ez zuen burutzeko denborarik izan
Kode Zibil berria.
Merkataritza Kodea.
Zergen gaineko Erreforma.
Lurralde eta Administrazioaren garapena.
Ministroen Kontseilua eta haren ardura kolegiatua.
2 joera
Liberalen artean 2 joera nagusitu ziren: moderatuak eta erradikalak. Iraultza liberalari
eusteko estrategia desberdinak bideratu nahi zituzten.
Moderatuak: Hitzarmen edo itun bat egin nahi zuten Lege Zaharreko
sektore pribilegiodunekin (Eliza eta nobleekin) eta ordezkarien bigarren
Ganbera bat eratu, baina ez zuten erregearen boterea hainbeste
mugatu nahi.
Erradikalak: herritarrak iraultza liberalean parte hartzearen aldekoak
ziren. Erradikalak gutxiengoa ziren Gorteetan.
Gizartea eta politika
Noble eta burgesen elitean erabakitzen ziren politika gaiak. Hiritarrak liberalak ziren
eta Elizaren eragina oso handia zen nekazariengan.
5. 1821
Gobernu moderatuen aldia. Absolutismoaren aldekoen konspirazioak gero eta
handiagoak ziren, haien aurkako oposizioa bezala.
1822
Aurrez-aurre borrokatu ziren errege-guardiak eta Madrilgo Milizia Nazionala eta
bigarren hauek izan ziren garaile.
1823
Gertaera hauen ondoren, erradikalek osatu zuten berriro gobernua. 1823an “Hil bedi
erregea” oihukatzen zuten herritar batzuek. Bitartean, erregea bahituta zegoela zioten
absolutismoaren aldekoek. Liberalentzat susmagarria zen erregea eta bera zen
egiazki kontrairaultzaren burua.
Gerra zibila: erregezaleak liberalen aurka
Klero erregularra eta nekazarien parte bat liberalen gobernuaren aurka bildu ziren;
herriak ez zituen diskurtso berriak ulertzen, bere egoerak ez baitzuen hobera egiten
eta bizirik irautea baitzen bere kezka nagusiena.
Gobernuak hamarrenak erdira jaisteko erabakia hartu zuen, baina
nekazarientzat neurri hau konpentsazio txikia izan zen, orain ordaindu
beharrekoa askoz gehiago baitzen: lurren askatasunak alokairua
ordainarazten zien, herri lurren desamortizazioak behar zituzten lurrak
ordainarazten zien, nahitaezko zerbitzu militarra ezarri zieten eta
dirutan ordaindu beharreko zergak gero eta altuagoak ziren.
Noble txiki gero eta pobreagoak ere liberalen aurka jarri ziren,
maiorazkoak eta, beraz, beren estatus tradizionala galtzen ari baitziren.
Gainera, euskal lurraldeetan baliorik gabe utzi zen foruen araberako
erakunde-sistema.
Eztabaidak euskal lurraldeetan ere
Joerak
Batzuentzat erabat kontrajarriak ziren foru-legea eta konstituzioa. ¾ Beste
batzuentzat, aldiz, Konstituzioa Foruen guztizko garapena zen; gauza bera ziren
funtsean.
Propaganda
Berehala hasi ziren konstituzioaren aurkako eta sistema tradizionalaren aldeko orriak
eta manifestuak agertzen, hirietan bereziki. Bilbon eta Bizkaian, esate baterako, erruz
6. zabaldu zen El Diario Vizcaíno izeneko orria, debekaturik egon arren. Argitalpen
honek zuzen-zuzen konstituzio liberalaren aurka egiten zuen eta Bizkaiko konstituzio
tradizionalean oinarritzen zen konstituzio liberalari kontra egiteko. Gipuzkoan ere
antzeko panfletoak kaleratu ziren, arazo zehatz batzuk azalduz: aduanak lekuz aldatu,
ondoko kontsumo-produktuen garestitasuna, paper zigiluduna erabiltzeko
derrigortasuna, presio fiskalaren areagotzea edo soldadutza egin beharra.
Milizia Nazionala
Euskal hirietan ere Milizia Nazionalak direlakoak antolatu ziren. Kutsu burgesa eta
klasista zuten, eta dirudunak izan ohi ziren talde hauen buru. Konstituzioa defendatu
nahi zuten.
Eliza
Hala eta guztiz ere, laster azaldu ziren konstituzio liberalaren aurkako erreakzio
armatuak, apaizek sustatuak batzuetan, Elizak mendeetan zehar metatu zuen botere
ekonomikoa eta eragina arriskuan ikusten baitzituen.
Konstituzioarekin zer?
Ordutik aurrera, han eta hemen sortu ziren konstituzioaren aurkako taldeak edo
partidak: Fernando Zabala izan zen absolutismoaren alde egin zuen buruzagi
garrantzitsuenetako bat. Ahaleginak egin zituen ”Artzaina” bere taldera bil zedin, baina
ez zuen lortu. Frantsesen aurka borrokatu zuten gehienak Konstituzioaren aurka
zeuden orain, baina batzuek, Minak edo Artzainak, argi eta garbi eta hasieratik agertu
ziren liberalismoaren alde. Talde armatu erregezaleak (mendi-mutilak) herrietan
sartzen ziren diru eta janari eske, liberalen jabetzak erasotzen zituzten, eta aurrez
aurre borrokatzen ziren Milizia Nazionaleko taldeen aurka.
Batasuna
Talde armatuak eta bere buruzagiak batu egin ziren Junta Superior de las Provincias
Unidas sortuz.
Kanpoko interbentzio militarra eta Hirurteko Liberalaren amaiera
Erregea
Erregea potentzia absolutistekin (Frantzia, Austria, Errusia, Prusia) harremanetan jarri
zen erregimen liberala hondoratutako zukeen interbentzio armatu bat lortzeko asmoz.
Armada
1822an Veronako Kongresuak espainiar erregimen liberala indarrez ezabatzeko
erabakia hartu zuen eta “San Luisen Ehun Mila Semeen” inbasioa planteatu zuen
7. horretarako.
Frantziar armada bat zen.
Austria, Prusia, Errusia eta Frantziako ordezkariak Veronan bildu
ondoren, Aliantza Santuaren izenean, armada hau Espainiara bidaltzea
erabaki zuten, erregimen konstituzionala indargabetu eta berriro ere
absolutismoa ezartzeko (Fernando VII.aren garaian).
Luis XVIII.ak Frantziako ordezkarien Ganberaren aurrean esan zuen
“ehun mila frantses zeudela San Luis Jaunaren izenean borroka
egiteko”. Hortik datorkio izena.
Konstituzioaren aldekoek aurre egin zioten frantsesei Cadizen, baina
azkenean amore eman behar izan zuten, setioa jasan ondoren. Berriro
ezarri zen absolutismoa (1823).
Liberalenganako errepresio gogorra agindu zuten eta hauetako asko
(Riego euren artean, exekutatuak izan ziren.
1823-33: Hamarkada Doilorra edo Gaitzesgarria
Epea
Gudaroste frantsesen inbasioak Fernando VII.ari subiranotasun osoa itzuli zion.
Liberalen aurkako izugarrizko errepresioa gauzatu zuten eta politikariek,
funtzionarioek, letragizonek, armadako ofizialek... milaka espainiarrek erbestera jo
zuten; lehendabizi Erresuma Batuan eta, 1830etik aurrera, Frantzian finkatu ziren
Hamarkada Doilorrak iraun zuen bitartean. Inkisizioa ez zen berriro ezarri, baina
Hirurteko Liberalak egindako ia guztia desegin zuten.
Fernando VII.a hil baino lehen zatiketa bat gertatu zen absolutisten aldean
Talde ultra erregezalea, apostolikoak . Fernando VII.aren gobernuari bigunegia
eta liberalekin eskuzabalegia zela leporatzen zioten. Bere beso armatua
boluntario erregezaleak ziren, batik bat nekazariez osatua. Mugimendu ultra
honek Karlos Mª Isidro bultzatu zuen erregegai gisa.
Talde antiliberala, baina estatu absolutistan erreformak bideratu nahi dituena.
Bestalde liberal erradikalak zeuden (Buruzagiak erbestean; barruan, isilpeko
elkarteetan ezkutaturik) altxamendu-saio batzuk egin zituzten, baina
gehienetan, herriaren babesik ez zutenez, porrot eginda gelditu ziren.
Lege Salikoa
Frantzian ikusiko dugu lehen aldiz lege hau.
Filipe V.ak sartu zuen Espainian, Habsburgotarren dinastia sar ez zedin.
Gizonezkoek soilik goberna zezaketen.
Fernando VII.ak kendu zuen Espainian eta Pragmática Sanción legeari eman
8. zion sarrera.
Pragmática Sanción edo Berrespen Pragmatikoa
Fernando VII.ak jarri zuen 1830ean Espainian, Lege Salikoa ezereztatuz. Oinordeko,
bere alaba Isabel izendatzen zuen horrela. Lege honek Karlos Mª Isidro baztertzen
zuen tronutik.
Erregegaiak Fernando hilko zenerako
1830ean ultrek Fernando VII.aren anaia Karlos bultzatu zuten erregegai gisa,
erregeak berak alaba Isabel nahi zuen bitartean. Karlos eta Isabelen arteko dinastia-
auzia bi proiektu eta bi estatu eredu ezkutatzen zituen aitzakia bihurtu zen. 1830 eta
1833 bitartean Maria Kristina (Fernandoren emaztea eta Isabelen ama) erreformista
eta liberalen ingurura joan zen biltzen bere alabaren ondorengotzarako eskubideak
babesteko.
Altxamenduak
1833an, Fernando hil zenean, Karlos eta bere alde zeuden ultrek altxamendu
armatuaren aukera egin zuten.
Azken urte hauetan, atzerrian erbesteratutako liberalek altxamendu saio batzuk
egin zituzten eta atxiloketa eta fusilamenduak (1831) eman zien amaiera
altxamendu liberal hauei.
Erreformismoa
Fernando hil bezain laster, goitik bultzaturiko erreformismoa nagusitu zen eta
Javier de Burgos izan zen honetan pertsonaia garrantzitsuenetako bat. Errege
Dekretu batek probintzien banaketa berri bat zehaztu zuen, estatuaren
administrazioaren antolakuntza berriari begira. Probintzien banaketa honek
bere horretan dirau, aldaketa handirik gabe, gaurko egunean ere.
Liberalak ondo estutuko zituen polizia talde bat egituratu zen.
Boluntario talde zibila ere antolatu zen, Aldarea eta Errege-aulkia babesteko.
Fase hau absolutisten eta liberalen arteko gerraren jarraipen gisa har daiteke,
baina estatua absolutisten menpe zegoen.
Trantsizioa
1832-1833. urteetan liberalismorako iragarpena edo trantsizioa ematen da Espainian.
Egia esan, estatu liberal baten ezarpena ez da iraultzaren ondorio izango, burgesiak
eta nobleziak egindako akordio baten emaitza baizik:
Espainiako burgesiak ez zuen indar nahikorik iraultza egiteko. Gainera
goi burgesiak beldur zien nekazariei.
9. Nobleziak ere beldur zien nekazariei. Bere helburua jabetza bermatzea
zen.
Horrela gizarte feudaletik orden burges berrirako trantsizioa burgesia
eta nobleziaren artean hitzartua izango da.
Hamarkada Doilorra Euskal Herrian
Diputazioek sendotu egin zuten herrialde bakoitzeko organo politiko
exekutiboaren boterea.
Polizia arloko konpetentziak eskuratu zituzten.
Aduanak berriro barnealdera eraman zien.
Diputazioek ahaleginak egin zituzten Hazienda Zentralari egiten zioten
kontribuzioen borondatezko izaerari eusteko.
Gero eta gatazka gehiago daude diputazio eta ministerioen artean (diputazioek
bere ahalmenak babestu nahi dituzte).
Liberalek (edo liberaltzat hartutakoek) ezin dute Batzar Nagusietan parte hartu.
Diputazioek sustatu eta diruz lagundu zuten boluntario erregezaleen gorputz
zibil armatu batzuen antolakuntza. 10 urtetan zehar aurrekontuetako gastuen
parte garrantzitsuenetako bat armak erosteko eta liberalen aurkako gerra
prestatzeko bideratu zen.
Bukaera
Fernando VII.a hil zenean (1833), karlista eta isabelinoak edo kristinoak elkarren
aurka altxatuko dira, I. karlistada deritzon gerra zibilari hasiera emanez.
Emantzipazio amerikarra (XIX)
Amerikako gizartea
Espainiar kolonietako gizartea etnia eta talde ugariz osatutako mosaikoa zen
Penintsulan jaiotakoak zeuden piramide sozialen gailurrean
(“gachupin” Mexikon, “chapetón” Perun, “godo” Txilen... ematen
zitzaizkien mesprezuzko izenak ziren). Espainiar hauek kargu politikoen
monopolioa zuten.
Kreolak: Ameriketan jaiotako zuriak. Arbasoak espainiarrak edo
portugaldarrak ziren, baina hauek Ameriketan jaioak ziren
o Arlo ekonomikoa kontrolatzen zuten eta harreman onak izan
zituzten metropoliarekin: merkatariak, artisauak, lurjabeak...
o XVIII. mendeko espainiar monarkiaren politika erreformistak
gobernu kolonialaren gaineko kontrola handitzea eta gehiengo
zuria osatzen zuten kreolen aginpidea gutxitzea ekarri zuen.
10. Beraz, botere ekonomikoa izan arren, bigarren mailako karguak
betetzen zituzten Administrazioan eta Elizan. Lurralde
batzuetan, Rio de la Platan esaerako, populazioaren gehiengoa
ziren. Ipar Amerikako kolonia britainiarren independentziaren
ereduari jarraitzen hasi zitzaizkion.
o Beraiek izan ziren independentziaren aldeko prozesuko
protagonista nagusiak eta haien kontrolpean egin zen guztia.
Amerindiarrak: Amerikako jatorrizko biztanleak. Hauen kopurua asko
jaitsi zen (eragileak asko dira: konkistak eragindako sarraskiak,
inposatutako lan-sistemak, europarrek zabaldutako gaitz-izurri
ugariak...), baina lurralde batzuetan (Peru, Mexiko) nagusi ziren.
Bazterturik oso.
Beltzak: Nekazaritzan eta morrontza-lanetan jarduten zuten esklaboak;
lehen aipatu bezala, amerindiarren hondamen demografikoari aurre
egiteko Afrikatik bortxaz eramandakoak. Esklabo-trafikoa XVII/XVIII.
mendeetan negozio handienetarikoa dugu, zalantzarik gabe.
Ameriketako gizarteak barne-arazo larriak bizi zituen etnia-talde ugarien arteko
arazoak zirela-eta. Gizarte-molde hartan ere proiektu politiko desberdinak hasiko dira
azaltzen.
Emantzipazioaren zergatiak
Ekonomikoak: XIX. mende hasieran Espainia ez zen jadanik potentzia bat
nazioarteko testuinguruan. Ekonomia arloan, gainera, arazo estruktural larriak
zituen: industri iraultzatik kanpo, oso mugatua zen ere manufaktura-merkatua.
Metropolia eta Amerikako lurraldeen arteko harremanak kolonialak ziren
(Espainiak merkataritzaren monopolioa zuen eta kolonien garapen ekonomikoa
mugatzen zuen). Mugimendu emantzipatzaileak merkatu liberalen
errebindikazioa bere programaren ardatz bihurtu zuen.
Politikoak: Independentzia ekonomikoa lortzeko, kreolek kolonien gaineko
kontrol politikoa eskuratu zuten. Ez dugu ahaztu behar penintsularrek
(Espainian jaiotako funtzionarioak) administrazioko goi-karguen monopolioa
zutela.
Ideologikoak: Mendebaldeko historian, esan behar da, Ilustrazioaren
pentsamenduak, Ameriketako Estatu Batuen independentziak eta Frantziako
Iraultzak nahikoa berritu zituztela ordura arteko irizpideak eta jokabideak.
Kontraste handiko errealitate osatzen zuten arren, espainiar kolonietara ere
iritsi ziren joera eta eragin berritzaile horiek, eta burgesia kreolak bereganatu
zituen.
Hauekin guztiekin batera kontuan hartzeko faktoreak dira hurrengoak ere
o Ameriketako Estatu Batuen eta Britania Handiaren interes
ekonomikoak.
o Napoleonen inbasioak sortutako nahasmena.
11. o Espainiak XIX. mende hasieran zuen ahulezia politikoa eta militarra…
Independentzia
Gizarte kolonialetan konkistaren garaitik izan dira protesta mugimenduak. XVIII.
mendean gatazka asko piztu ziren populazio eta kultura indigenak errotuen zeuden
lurraldeetan, penintsularren eta kreolen nagusitasunari aurre egiten zietenak, hain
zuzen.
Horren aurka matxinatu zen Juan Santos: Atahualpa izena hartuta, Estatu
independentea eratu zuen Peru erdialdeko oihanean eta bera hil arte, 1756an, iraun
zuen.
Urte batzuk geroago, Tupac Amaru-k, errege inken ondorengoak, Andeetako goi-
lautaden eskualde zabala askatu zuen eta Estatu inkaiko berria eraikitzen ahalegindu
zen.
Faseak
3 aldi
1810-1814: Lehen urratsak XVIII. mende bukaeran egin bazituen ere (merkatu
librearen errebindikazioa), ez zuen euren nahia gauzatu, harik eta Napoleonek
Espainia okupatu zuen arte. Napoleon Espainiaz jabetzean abagune egokia
izan zuten kolonien askatasunerako mugimenduek eta agintean geratu zen
hutsunea ikusita, Espainian gertatutako erreakzio bera izango dute kolonietan:
Gobernu Juntak eratzea. Herri Batzorde hauek (kabildo irekiak ) izan ziren
independentziaren ernamuinak. Metropolia (Espainia) okupatuta zegoenez
gero, koloniak krisialdi honetaz baliatu ziren independentziaren aldeko
aldarrikapenak egiteko (Rio de la Plata, Nueva Granada...). Mexikon
nekazariek bultzatu zituzten askapenerako lehenengo mugimenduak, Miguel
Hidalgo eta Jose Morelos apaizek gidatuta. Baina kasu honetan kreol
dirudunek eta espainiar armadak matxinada desegin eta buruak exekutatu
zituzten (mugimendu askatzaile honek kutsu sozial garbia baitzuen).
1814-1816: Fernando VII.a Espainiako tronora itzulirik eta Europa Aliantza
Santuak babesturik, amerikar iraultzak atzera egin zuen. Txile, Quito, Kolonbia,
Venezuela, Mexiko eta Peru espainiar tropen kontrolpean geratu ziren berriro.
Simon Bolivar-ek Haitin bilatu behar izan zuen aterpea.
1816-1824: “Askatzaileek” zuzendutako kanpaina militar handiak hasi ziren
(San Martin Rio de la Plata eta Txilen; Bolivar Venezuela, Ekuador eta
Kolonbian). 1824an Ayacuchon (Peru) espainiarren armada menperatzeak
ekarri zuen mendetasunaren amaiera eta Amerikako nazio berrien jaiotza.
Mexikok beste bide bat hartu zuen
12. Agustin Iturbidek inperio bihurtu zuen elizaren, armadaren eta kreol aberatsen
agintariak alde zituela.
Guatemalak, Nikaraguak, Costa Ricak... beren burua aske eta independente deklaratu
ondoren (Espainia zein Mexikoren agintetik) Ertamerikako Probintzia Batuak eratu
zituen, nahiz eta geroago banandu egin ziren.
Independentziaren ondokoa
Independentzia lortu zen, baina ez zen gizarte aldaketarik izan eta egonezin politikoa
izan zen errepublika berri haien ezaugarrietako bat XIX. mende osoan zehar.
Antilletako kolonien egoera oso bestelakoa zen. Kuban izugarri suspertu zen
azukrearen produkzioa, esklaboen eskulanaren bitartez. Espainiak, Erresuma
Batuarekin batera, esklabotza kentzeko konpromisoa hartu zuen 1817an, baina
esklabo beltzen merkatuan segitu zuten isilean. Lurjabeen eta aberatsen aldeko
neurriak aldarrikatu ziren eta XIX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera arte ez zen
esklaboen emantzipazio prozesua hasi.
Herri berriok nola zehaztu ez zegoen batere argi. Simon Bolivarrek Kolonbia Handia
zuen buruan, gaurko Kolonbia, Ekuador eta Venezuelak osatua eta, geroago,
Amerikako Estatu Hispanikoen Konfederazioa, Ameriketako Estatu Batuetan
mendebalderantz hedatuz eraikitzen ari zirenen antzekoa.
Bolivarren utopia horrek huts egin zuen, nazio berriek oso bide desberdinak hartu
baitzituzten. Gizarte libre eta sistema liberal aurreratuak eratzeko asmoa ere ustel
geratu zen. Kreolen eskuetara joan ziren botere ekonomikoa eta aginte politikoa;
indigenak lehen bezain bazterturik geratu ziren eta, kasu gehienetan behintzat,
esklabo beltzei ez zieten askapena eman. Era berean, gerrak eta ezegonkortasun
politikoak nagusitzean, Ameriketako Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren
neokolonialismoaren harrapakin errazak izango dira.
Boterearen oinarri berriak. Estatu liberala. Isabel II.aren garaia (1833-1868)
Isabel II.a (1830-1904)
Bizitza
Espainiako erregina izan zen (1833-1868). Fernando VII. eta Mª Kristina
Borboikoaren alaba.
13 urte zituelarik adin-nagusikoa kontsideratu zuten eta, gogoz kontra, bere
lehengusu Frantzisko Asiskoa, Cadizko dukearekin ezkondu beharra izan
zuen.
13. Eskandalu franko izan zen, faboritoenganako zaletasuna zela-eta.
Ez zen herriaren gustuko izan eta bi atentatu, behintzat, izan zituen.
Iraultza Loriotsuaren ondoren (1868) erbesteratu eta Parisen bizi izan zen,
bere seme Alfontso XII.arengan abdikatu zuelarik
Bere erreinaldiko bereizgarriak
Koroa
Botere handiak ditu, ministroak izendatzen ditu, Gorteak desegin ditzake…
Alderdi politikoak
Moderatuak: Goi burgesia, aristokrazia diruduna, sufragio zentsitarioaren
aldekoak, konfesionalak, zentralistak, protekzionistak…
Aurrerakoiak edo progresistak: Behe burgesia, intelektualak, sufragio
zabalagoa (oraindik unibertsala ez!), akonfesionalak, autonomiazaleak,
librekanbistak…
Ejertzitoa
Politika parte asko hartzen du: Narvaez, Espartero, O´Donnell…
Konstituzioa
Lau aldarrikatzen dituzten Isabelen garaian. Denetan sufragio murriztua mantentzen
da.
Bere erreinaldiko epeak
Mª Kristina Borboikoa erreginaordea (1833-1840)
1806an jaio zen eta 1878an hil. Francisco I.a, Dos Siciliasko erregearen alaba
eta Fernando VII.aren azken emaztea. Espainiako Erregina eta Erreginaordea
izan zen
o Senarra gaixo zegoenean: 1829-1833.
o Alaba Isabel adinez txikia zen bitartean: 1833-1840.
Liberalen alde egin zuen 1. karlistadan.
La Granjako sarjentuen altxamenduan 1812ko konstituzioa onartu beharra izan
zuen. Bere agintaldian liberal progresistak eta moderatuak txandaka gobernatu
zuten. Liberalen arteko zatiketa gero eta nabarmenagoa zen eta, baretzearren,
1837ko konstituzioa aldarrikatu zen.
Gobernuburu Mendizabal progresista zelarik, Desamortizazio Legea onartu
zen. I. Gerra karlista irabazteko fondoak lortu zituen horrela.
14. Erregina hau Fernando Muñozekin ezkondu zen eta 7 seme-alaba izan zituen.
Ezkontza sekretuan mantendu zen, baina desprestigioa liberalen artean eta
karlisten irainak ekarri zizkion.
1840an Erregeordetza Esparteroren (lehen ministroa zen hau) eskuetan utzi
beharra izan zuen.
4.4.1.3.2. Espartero jeneralaren erregeordetza (1840-1843)
Testuingurua
1840an, karlistada bukatu zuela eta, ospe handia zuen jeneral honek. Programa
progresista bat jarri zuen martxan.
Balorazioa
Militar ona bazen ere, politiko bezala ez zuen arrakastarik izan.
Oposizio gogorra egin zioten
Moderatuak. Hauek egindako altxamendu batzuk aitzakiatzat hartu zituen
Nafarroako foruak ezabatzeko eta euskal probintzietakoak murrizteko.
Aurrerakoi ezkertiarrak: Esparteroren politika autoritario eta kontserbadorea
kritikatu zuten. Talde honetatik sortu zen alderdi demokrata.
Esparteroren gainbehera
Eragileetako bat Bartzelonak izandako altxamendua izan zen. Erantzuna hiria
setiatzea izan zen eta itsasotik bonbardatzea. Narvaez eta O´Donnell, jeneral
moderatuek, estatu kolpe bat eman zioten eta arrakasta izan zuten. Espartero Britainia
Handira erbesteratu zen.
4.4.1.3.3 Erreinaldi propioa (1843-1868)
13 urte zituen une hartan.
4.4.1.3.3.1. Hamarraldi moderatua (1843-1853)
Agintea
Narvaez ek aginte osoa kontrolatu zuen eta ia-ia diktadorea zen.
Legeria
1845eko konstituzio moderatua aldarrikatu zuten.
Elizarekin konkordatua sinatu zuten: Elizak desamortizazioak
errekonozitzen zituen eta, era berean, Estatuak kleroa ordainduko
15. zuen, gazteen hezkuntzaren arduradun Eliza izango zen eta liburuen
zentsura ere egingo zen.
Guardia Zibilaren sorrera (1845).
Udalen Legea (1845). Zentralismo zorrotza: udalak aginte zentralaren
menpe geratzen dira.
Vicalvarada eta Manzanaresko adierazpena
Moderatuen aurkako oposizioa hazten joan zen. Senatuak ere bere
kexak adierazi zizkion gobernuari eta honen erantzuna senadoreak
bere kargutik botatzen izan zen (Kontuan izan, senadore kargua
biziartekoa zela).
Hainbat militar moderatuk, O´Donnell tarteko, pronuntziamendu bat
egin zuten Vicalvaron.
Pronuntziamenduak arrakasta izateko aurrerakoien laguntza ere behar
zuten eta Canovas-ek Manzanaresko adierazpena egin zuen. Bertan
aurrerakoien errebindikazio batzuk ere jasotzen ziren: hauteskunde eta
inprimatzen legeak hobetu, zergak jaitsi, administrazioa deszentralizatu,
Gorteetarako deialdi berria egin eta Milizia Nazionala birsortu.
Azkenean, mugimendu honen hedapena zela-eta, Isabel II.ak boterea
aurrerakoiei eskaini zien eta Espartero izendatu zuen gobernuburu.
4.4.1.3.3.2. Biurteko Progresista (1854-1856)
Agintea
Konstituzio berri bat egiteko (1856koa) Gorteak konbokatu zituzten. Progresista eta
liberal-kontserbadoreen koalizioaren arteko enfrentamenduek gobernua ahuldu zuten
eta arazoak izan ziren Bartzelona, Valentzian eta Gaztelako kaleetan. Progresistak
botereaz jabetu ziren. Esparterok hartu zuen boterea eta moderatuak haserrarazi
zituen. Esparterok O´Donnellekin batera gobernatu zuen.
Legeria
Gobernu berria erregimen liberala sakontzen saiatu zen eta bi lege garrantzitsu
aldarrikatu zituen
Madozen Desamortizazio Zibilaren Legea (Erromarekin egoera zail
batean jarri zuen gobernua). Hemen lortutako dirua, industrietan eta
trenbidean inbertitzeko erabili zuten.
Burdinbideen Lege Nagusia.
Gainera
1856ko Konstituzioa, Non Nata. Hala ere, ez zen sekula aldarrikatu eta
16. 1845ekoa berrezarri zuten, gorteak eta miliziak disolbatuz.
Jesuitak bidali zituen eta prozesioak debekatu zituen.
Bankuen Legeak. Kapitala erakartzea behar-beharrezkoa zen.
Estatu-proiektu berri bat hasi zen zabaltzen
Iberiar Batasuna edo iberismoa, Portugalekin bat egiteko asmotan.
Oposizioa
Karlistak. Altxamenduak egin zituzten Nafarroan, euskal probintzietan
eta Katalunian.
Moderatuak.
Ezker erradikalak.
Gainbehera
Kalean segurtasun eza larria zen eta, O´Donnell-ek estatu kolpea eman zuen,
Espartero agintetik baztertuz. Biurtekoa hasi zen bezala amaitu zen, tiroka. 1856an
Serranok Gorte Konstituziogileak biolentziaz desegin zituen. Berehala, erreginak
gobernu krisi berria probokatu zuen, desamortizazio proiektua suspendituz eta, bere
urtemuga ospatzeko egin zen dantzaldian, O´Donnellen dimisioa eskatuz.
4.4.1.3.3.3. Moderatuak agintean
Agintea
Estatu kolpearen ondoren, boterea O´Donnell-ek eta bere Union Liberal alderdiak
eskuratu bazuen ere, berehala Narvaez (1857-1858) izan zen lehendakari berria eta
aurreko biurtekoan hartutako erabaki gehienak deuseztatu zituzten. 12 urtetan aritu
ziren O´Donnell eta Narvaez txandaka. Egonkortasuna eta garapen ekonomikoko
aldia. Garai honetan, hauteskunde-iruzurra zela eta, aurrerakoiak eta demokratak
sistematik at geratu ziren. Aurrerakoiak demokratengana hurbildu ziren eta
demokratak, aldiz, monarkia edo errepublika ezartzearen egokitasuna eztabaidatzen
hasi ziren.
Legeria
1845eko konstituzioa aldarrikatu zuten berriro eta Isabelen erreinaldi osoa iraun zuen.
Oposizioa eta errepresioa
Karlistek ez dute etsitzen eta koroa errekuperatu nahi zuten.
Aurrerakoiek eta Demokratek erregimenaren aldaketa nahi zuten.
Unión Liberal alderdia guztiz desprestigiatuta zegoen eta progresistak
erradikalago agertzen ziren. Pronuntziamenduek ez zuten gobernua
17. aldatu nahi, monarkia isabelinoa baizik. Prim jeneralak 7
pronuntziamendu prestatu zituen eta, ondorioa izugarrizko errepresioa
izan zen: 68 fusilatu zituzten!
Andaluziako nekazariek lurrak nahi zituzten.
Ikasleen manifestazioak ere odolez erreprimitu zituzten. San Danielen
gaua da horren adibide.
1866. urtean Europan gertatu zen krisi ekonomiak (finantzetan, industrian,
trenbidean eta nekazaritzan eragin handia izan zuen) Espainiako ekonomia ere
astindu zuen
Hornidura-krisia eta, horren ondorioz, prezioen igoera, goseteak eta
gaixotasunak → Gatazka politikoa eta sozialaren areagotzea →
Gobernuaren erantzuna errepresioa eta politika autoritarioa izan zen.
Trenbideen krisia: Gastuak handiegiak ziren, akzioek porrot egin zuten
eta ondoren Burtsa erori zen. Trenbidearen eraikitzea geratu beharrean
izan ziren.
Kataluniako ehungintzaren krisia: AEBko Sezesio Gerra zela-eta, kotoia
faltatuko zaie. Produkzioa izugarri jaitsiko da.
Ondorioz burgesia finantzari eta industriala erregimenetik aldendu egingo da.
Ostendeko Ituna (1866) eta 1868ko Iraultza Loriatsua
Ostendeko Ituna
o Belgikan egin zen bilera hau, progresisten eta demokraten
artean.
o Helburua Narvaezen aurkako iraultza bat prestatzea zen.
o Erabakiak
Isabel II.aren agintea suntsitu eta asanblada
konstituziogile bat izendatzea, behin-behineko gobernu
baten pean.
Hauteskunde batzuk eratzea, monarkia edo errepublika
aukeratzeko.
Iraultza Loriatsua (La Gloriosa) aurrera eraman ahal
izateko fondoak lortzea.
Bruselan Prim jeneralak zuzenduko zuen ekintzen gune
koordinatzaile bat eratzea.
1868ko Iraultza Loriatsua
o Parte hartzaileak
Prim eta aurrerakoiak: monarkikoak dira, baina dinastia
aldaketa nahi dute.
Serrano eta Unionistak: monarkiko kontserbadoreak dira,
baina gorroto pertsonal ugari dituzte
Demokratak: Gehienak errepublikazaleak dira eta
18. aldaketa sakonak nahi dituzte.
o Ez zuten parte hartu
Moderatuak: Batzuk gobernuan daude eta besteak ez.
Hauek Isabelen semea den Alfontsoren alde egingo dute
berehala.
Karlistak: Batzuk Parlamentura joan nahi dute, baina
beste batzuk gerra piztu nahi dute berriro.
I. Internazionalean bildutako langileak: oraindik
anarkistak eta marxistak batera daude.
o Garaile izan ziren eta Isabelek alde egin zuen.
o Behin-behineko gobernua eratu zen.
4.4.1.4. Bereizgarri sozioekonomikoak
Demografia asko hazi zen.
Aristokrazia eta goi-burgesia ondo ulertzen dira, desamortizatuko lurrak
banatzeko orduan.
Industria Euskal Herrian eta Katalunian kontzentratzen ari da.
Garraioa irizpide politikoen arabera antolatzen ari dira eta ez industriaren
arabera; horregatik, lehenengo helburua erradioak eta zentroa batzea izango
da. Lehenengo burdinbideak hasi zituzten.
Telegrafoa, gasezko argia...
4.4.2. Estatu liberala: Ikuspegi orokorra
Cadizeko Gorteetatik abiatuz, eta XIX. mendean zehar, sistema ideologiko-politiko
berria eratu zen Espainian: Sistema liberala, Antzinako Erregimenaren amaiera
suposatuko zuena.
Liberalak Antzinako Erregimeneko absolutismoaren kontrakoak ziren erabat.
Ideologikoki gizabanakoaren defentsan oinarritzen ziren, printzipiotzat eta oinarrizko
euskarritzat askatasuna (adierazpen, kontzientzia, inprenta...-askatasuna),
berdintasuna (juridikoa, hau da, pertsona guztiak legearen aurrean berdinak izatea)
eta jabegoa (eragozpenik gabe) hartuz.
Liberalen ustez, zorionaren bilaketak zehazten du giza jokabidea; bilaketa hori
aberastasunarekin identifikatzen dute eta, beraz, gizabanakoaren jabego librearekin
eta, absolutismoan jabego feudala zen bitartean, liberalek lurra, lana, merkataritza eta
industria askeak behar zutela zioten.
Lana: zerbitzu feudalak ezereztu zituzten eta lan indarren kontratazio
librea bultzatu zuten.
Lurra: jabetza feudala jabetza kapitalista bihurtu zuten, lurraren eta
ondasunen binkulazioa (amortizazioa) ezabatuz.
Hierarkizazio soziala onartzen dute, baina, Antzinako Erregimenaren
19. estamentu-banaketari kontrajarriz; gizarte banaketarako irizpidetzat
bakoitzaren ahalmena eta lana hartzen dituzte, hauek baitira
jabegorako bidea.
Horregatik proposatzen dute euren sistema politikoa. Erregea edo dinastia ez dira
ezinbestekoak eta haien gainetik Nazioa kokatzen dute. Oinarri hauetatik abiatuz, uler
daiteke liberalentzat subiranotasuna komunitate osoan izatea eta subiranotasun
horren ordezkaritzat botere-banaketa eta konstituzio-sistema parlamentarioa
proposatu izana.
4.4.2.1. Moderatuak eta progresistak: Bien arteko ezberdintasunak
Urte hauetan ez dago erakunde, militantzia eta egitasmoak ondo definituta dituen
alderdi politikoz hitz egiterik. Halere, liberal moderatu eta aurrerakoien artean bereiztu
beharra dago eta joera biek 1865era arte iraungo zuen joko politikoa ekarri zuten.
Ez zegoen alde handirik moderatuen eta aurrerakoien artean eta Estatuari
egonkortasuna emateko, talde biek gutxieneko irizpide batzuk onartu zituzten
Funtsezko lege idatzia, Konstituzioa.
Erroldaren araberako sufragioaren bidez aukeratutako erakundeak
(Nazioren ordezkari).
Iritzi publikoa eta gizabanakoaren askatasunak oinarri dituen
erregimena.
o Liberal moderatuak (Bravo Murillo, Narvaez jenerala...)
Goi-burgesia liberala eta antzinako aristokrazia
(liberalismora birmoldatua) ordezkatzen zuten.
Horregatik, arreta handiagoa ematen zieten babesle
zuten gizarte sektoreen interes ekonomikoei, printzipio
politikoei baino. Moderatuen ardura Estatu bateratu eta
segurua sortzea zen eta, Estatua zuzentzen,
administrazio zentralizatzailea jartzea.
Liberalismo doktrinarioaren alde zeudenez,
subiranotasun murriztua defendatu zuten (Koroa eta
Gorteen artean elkarbanatua).
Agintea, jabeek eta pertsona ikasiek kontrolatu behar
zuten. Herri xehea, berriz, bazterturik utzi behar zen.
Aukeraturiko prozedura erroldaren araberako sufragioa
izango da: Estatuari urtero, jabetzaren ordainketa gisa,
diru kopuru jakina ematen ziotenek edo lanbide jakina
zutenek soilik hautatu ahal zituzten diputatuak eta
senadoreak.
Ganbera biko sistema parlamentarioaren alde zeuden.
o Liberal progresistak (Mendizabal, Espartero jenerala...)
Erdiko gizarte sektoreen artean (merkatari, intelektual,
20. funtzionario, Armadaren zati bat...) zituen bere
jarraitzaileak. 1850eko erdialdera arte, artisau txikien eta
industri langileen laguntza izan zuten eta horrek halako
herri kutsua eman zion eredu aurrerakoiari. Hirietan
zuten indarra.
Subiranotasuna Nazioan zetzan eta Gorteak ziren horren
ordezkari bakarrak. Beraz, erakunde horrek zuen aginte
legegilea eta berak bakarrik zuen Konstituzioa
dekretatzeko eta berresteko ahalmena. Horrenbestez,
eta Erresuma Batuko ereduari jarraituz, erregeak
konstituzioa zin egin behar zuen, eta, denen zerbitzura
zegoen Estatuko funtzionarioa zen.
Euren programan berrikuntzen alde agertzen ziren, baina
ez iraultzaren alde eta, beraz, moderatuen moduan,
hauteskundeetan erroldaren araberako sufragioa
ezarriko dute (hori bai, herritarren parte-hartzea
handitzeko, urtero ordaindu beharreko kopurua murriztu
egin zuten).
Ekonomiari dagokionez, desamortizazioa,
librekanbismoa, lan publiko eta industriaren garapena
nahi dituzte.
Bi alderdi hauetan militarrek bete zuten papera espainiar
sistema liberalaren ordezkatze eskasaren ondorio da,
populazioaren gehiengoa parte-hartze politikotik
baztertua baitzegoen. Baldintza hauetan indar militarren
erabilpena, pronuntziamendu bidez, izango da alderdien
arteko gatazkak erabakiko dituena.
o Unión Liberal alderdia: O´Donnell, Canovas del Castillo
hasiera batean…
Alderdi moderatuaren baitan talde politiko ugari sortu ziren.
Horietako batek (puritanoak) progresisten eta moderatuen
arteko akordioa proposatzen zuen eta hartatik sortu zen Union
Liberal alderdia 1854ko urrian. Beste jeneral bat, O´Donnell
jenerala, izan zen alderdiko burua eta Canovas del Castillo
alderdi horretan hasi zen karrera politikoan.
o Partido Demócrata
1849an progresista erradikalenek sortu zuten. Guztientzako
boto eskubidea xedatzea eta askatasun publikoak zabaltzea
eskatzen zuen. Laster bilduko ziren alderdi hartara herri
xehearen eta langileria sortu berriaren aldarrikapenak.
21. 4.4.3. Isabelen garaiko legeria
4.4.3.1. 1834ko Errege Estatutua
Testuingurua
Erreginaordeari konstituzio bat egitea exijitu zioten eta honek Errege Estatutu hau
eman zuen. Ez zen benetako konstituzioa, baina absolutistak eta liberalak sisteman
uztartzea zuen helburu.
Ezaugarriak
Subiranotasuna erregearena da.
Ez dago aginte banaketarik. Itxuraz, botere legegilea Gorteen esku
zegoen, baina ez zen horrela eta erregeak mantentzen zuen.
Ez dira gizabanakoaren eskubideak aipatzen.
Balorazioa
Ez zuen helburua bete, ez baitzen inoren gustuko izan, ez absolutista eta ezta
liberalentzat ere. Liberalek La Granjako Sarjentuen Altxamendua egingo dute,
erreginaordea Errege Estatutua ezabatu eta 1812ko konstituzioa onartzera behartuz.
4.4.3.2. 1837ko konstituzioa
Noiz
Mª Kristinak aldarrikatu zuen 1837an, La Granjako Sarjentuen Altxamenduaren (1836)
ondoren. Hasieran 1812ko konstituzioa aldarrikatu zuten, baina ondoren konstituzio
berria egin beharra izan zuten: 1812koa eta Errege Estatutuaren erdibide bat izan zen.
Gerra Karlistaren garaipena erabaki gabe dago.
Nolakoa
Progresista. Cadizkoaren moldapen bat izan zen, progresista eta moderatuen
akordioa lortzearren.
Hauteskundeak
Erroldaren araberako sufragioz.
1812ko Konstituzioarekiko mantentzen dena
Subiranotasun nazionala.
Hiritarren eskubideak.
Botere banaketa ez da aipatzen, baina erregearen botereak oso zabalak izaten
22. jarraitzen du.
Erlijio katolikoa mantentzen da. Hala ere, besteak ez dira debekatzen.
1812ko Konstituzioarekiko desberdintasunak
Bi ganbera. Kongresua eta Senatua. Kongresuko kideak oso sufragio murritzez
aukeratuko dira (populazioaren %2.2).
Erregeak botere gehiago izango du. 1812koan erregeak legeak onartu eta
aldarrikatu baino ez zituen egiten eta legeak aldi batean indarrik gabe uzteko
erabakia har zezakeen; oraingoan erregeak erabateko betoa ezartzeko
ahalmena zuen.
3 lege berri
o Udala herritarrek aukeratuko dute.
o Milizia Nazionaleko taldeak sortuko dira berriro.
o Euskal lurraldeetan foru erakundeak deuseztatu eta erakunde
konstituzionalistak ezarri ziren. Hau, batez ere, Aldundiei dagokio,
udalen hautaketa (Donostiako kasuan izan ezik) foruen arabera jarraitu
baitzuten egiten.
Iraupena
o Konstituzio Progresista deritzo, baina 1837ko urriko hauteskundeetan
moderatuek irabazi zuten eta gehiengoa izan zuten Gorteetan eta
gobernuan 1840 arte. 1837ko Konstituzioak indarrean jarraitu zuen
arren, moderatuak lege erradikalenei mugak jartzen saiatu ziren, batez
ere prentsa askatasunari eta hautesleek hauteskundeetan parte
hartzeko eskubideari. 1840ko udalen legea oso zentralista izan zen,
alkate eta zinegotziak Barne Ministroak izendatzen baitzituen. Lege
honek eragingo du moderatuen erorketa eta erreginaordea beraren
gainbehera.
4.4.3.3. 1845eko konstituzioa
Noiz
Isabel II.ak aldarrikatu zuen, Espartero erori ondoren. Narvaez jeneralak zuen boterea
eta liberal moderatuen ideiak islatu ziren konstituzio honetan.
Iraupena
1869. arte egon zen indarrean.
Nolakoa
Moderatua. Hasieran 1837koaren erreforma izan zena, konstituzio berri bat izan zen.
23. Bereizgarriak
Subiranotasun nazionala.
Boterea erregearen eta Gorteen artean partekatua dago. Erregearen boterea
indartzen du, Gorteak konbokatu eta indargabetu zitzakeen eta ministroak
berak izendatzen zituen.
Bi ganbera
o Behe-Ganbera: Handiki gutxi batzuentzat egokitua, mugatu egin
baitzen partaidetza politikoa.
o Goi-Ganbera edo senatua: erregeak aukeratuko zituen senadoreak,
aristokraten artean beti ere, eta hil artekoak ziren kargu haiek.
Militarrek zuzeneko partaidetza zuten sisteman, eta aukera politiko
desberdinak bultzatu zituzten.
Mugatu egin ziren pertsona mailako askatasunak.
Sektore berrien garapena sustatuko zuen ekonomia berria (industria, bankuak,
burdinbideak...), nekazaritzan oinarritutako ekonomia gainditzeko.
Ordena publikoaren kontzeptuaren garapena: 1844an gorputz berri bat sortu
zen ordena publikoa zaintzeko: Guardia Zibila.
Estatu zentrala eta batua.
Funtsezko hiru lege
Hauteskunde legea: Erroldaren araberako sistema. Biztanleriaren %1era ere
ez zen iristen botoa eman zezaketenen kopurua. Gobernuak beti zituen
prozesua kontrolatu eta nahi zituen emaitzak lortzeko aukerak.
Udalen legea: Gobernuaren kontrol handiagoa ekarri zuen. Erregeak edo
herrialdeko agintaritza politikoak hautatzen zituen alkateak eta alkateordeak.
Inprentaren legea: Haren bidez, modu zorrotzagoan kontrolatu zituen
gobernuak argitalpen guztiak.
4.4.3.4. 1856ko konstituzioa
Izena eta noiz
“Non nata” deitu zioten, ez baitzen aldarrikatu. Isabelen erreinaldian eta aurrerakoiak
boterean zeudenean.
Nolakoa
1837koa luzatzen zen.
Bereizgarriak
Eskubide gehiago aldarrikatzen zuen.
Erregearen boterea mugatzen zuen.
24. Botere banaketa.
Gorteen demokratizazioa nahi zen eta Probintzietako gobernuak eta tokiko
gobernua hauteskunde bidez izendatzea, gizonezkoen sistema zentsitarioari
jarraituz, Gorteetan bezala
Milizia Nazionala indarrean jartzea.
Beste erlijio batzuk praktikatzeko askatasuna.
Erreforma legeak
o Desamortizazio legeak: Madoz
o Jaulkipen bankuak liberalizatzea, atzerriko kapitala erakarriz
o Burdinbidearen legeak
4.4.3.5. Zentralizazioa eta antolaketa admisnistratiboa: Probintzien mapa
Lurralde barruti berria herrialdea edo probintzia da. Estatu berriaren asmakizun
artifiziala da eta gaur egunera arte horrela iraun du. Probintzien mapa Javier de
Burgos, Sustapenerako ministroak, aurkeztu zuen (1833). Espainiako Estatua 49
probintziatan banatuta geratu zen, hau da, egun arte ia aldaketarik gabe heldu zaigun
bezala. Banaketa zibil honekin batera, esparru judizialak (Barrutiak eta Auzitegiak) eta
militarrak ere (Kapitaintza Jeneralak eta Itsas Departamentuak) zehaztu ziren.
Lurralde berrikuntza hau Isabelen garaian finkatuta eta bateratua gelditu zen,
probintzia antolaketa eta administrazio lokalak arautzen zituzten lege zehatzen bidez:
probintziako aginpidea gobernadore zibilen esku utzi zuten eta hauen menpe
herrietako alkatea.
Gobernuak, beraz, kontrolpean zuen administrazio osoa.
4.4.3.6. Administrazioaren erreforma: Kode Penala eta Kode Zibil baterako
proiektuak
Elite berriak, burgesiak, segurtasun juridikoa eta estatuak bermatutako legeak behar
zituen bere proiektuak aurrera ateratzeko. Cadizko Gortez gero saio batzuk egin ziren
kode zibila eta penala zehazteko, baina ustelak izan ziren horietako asko.
1848an aprobatu zen Kode Penala: delituak eta zegozkien zigorrak zehazten zituen.
Moderatuek zuten ikusmoldearen araberakoa zen: jabetza eta ordenaren bermatzaile
agertzen zen.
1851an Kode Zibil baterako proiektua aurkeztu zen. Onartua ez izan arren, 1889ko
Kodearen oinarrizko testua izango da.
4.4.3.7. Ordena publikoa
Moderatuentzat ordena publikoa garrantzi handiko gaia zen gizartea antolatzeko
orduan. Ordena publiko zorrotza ezartzeko asmoz, aurrerakoien indar armatua zen
25. Milizia Nazionala kendu eta 1844an gorputz berri bat, Guardia Zibila, sortu zuten.
Guardia zibila zentralizazio eta gobernu-kontrolerako tresna gisa antolatu zuten eta
Estatu osora hedatu nahi izan zuten hasieratik, baita euskal lurraldeetara ere, protesta
ugari izan arren.
Guardia Zibila ez zen gorputz iraultzailea, aurreko Milizia zen bezala, baizik eta
iraultzaren zikloa amaitu ondoren ordena zaintzeaz arduratuko zen gorputza.
Gorputz militarra zen jatorriz eta militarren hierarkiaren araberako egitura hartu zuen,
nahiz eta agintari zibilaren esanetara zegoen, hau da gobernariaren esanetara.
4.4.3.8. Hezkuntza
Arduradunak
Hezkuntza estatu liberala sendotzeko tresna ezin hobea izango da. Ordura arte
Elizaren eta erakunde pribatu batzuen esku egona zen eta ordutik aurrera Estatuak
hartu zuen horren gaineko ardura.
Bi aspektu bereizten ziren
Instrukzioa, irakasgai jakin batzuen irakaskuntza.
Formazioa, hau da, ideologiaren eta etikaren irakaskuntza.
Berrantolaketa
1845.eko dekretu baten bidez heziketa publikoa zentralizatu eta irakaskuntza maila
guztiak antolatu zituzten, beste hainbatetan bezala, frantses ereduari jarraituz:
Lehen Hezkuntza (herrietan).
Institutuak (hiriburuetan).
Unibertsitateak.
Kontrola
Besteak beste, Hezkuntza-sistema kontrolatzeko tresnak hurrengoak ziren: ikuskariak,
programak, testu-liburuak onartzeko edo atzera botatzeko ahalmena…
Gune nagusia
Madril zen hezkuntza gune nagusia, hara bilduak baitziren ikasketa mota guztiak eta
han bakarrik baitzitekeen doktoretza maila lortu.
4.4.3.9. Erreformak nekazaritzan eta jabegoan: Desamortizazioak
26. Garai honetan Ekonomiaren gaian aztertuko dugu zabalago. Garrantzi handiko
aldaketa izan zen hau. Helburu desberdinak izan zituen: I. karlistada irabazteko
fondoak lortzea, Industrializazioa bizkortzeko dirua lortzea, Elizaren boterea
murriztea… Lortutako ondorioak ere oso desberdinak izan ziren.
4.4.3.10. Elizarekiko harremanak: Konkordatuak
Zer da?
Estatu batek eta Vatikanoak sinatzen duten hitzarmena da.
Harremanak
Garai hartan etenda zeuden, Eliza karlisten eta absolutismoaren aldekoa baitzen.
Gainera, desamortizazio prozesuak galera asko ekarri zion Elizari.
Estatuaren lorpenak
Isabelen legitimitatea onartzea. Vatikanoak Espainiako Erregina zela onartu
zuen.
Vatikanoak 1844. urte arte egindako desamortizazioak onartu zituen.
Gotzainen aukeraketa: Elizbarrutiren bat hutsik geratzen zenean, gobernuak 3
izen proposatzen zituen eta Erromak horietako bat aukeratzen zuen. Beraz,
gotzainak beti ziren gobernuaren aldeko.
Vatikanoaren lorpenak
Kleroaren ondasunen enkantea etengo zen eta ordura arte salgai jarritako
ondasunetatik ateratako irabaziak klero sekularra eta ordena erlijiosoak
mantentzeko erabiltzea.
Estatua konfesionala izango zen eta honek abantailak eman zizkion Elizari:
irakaskuntzaren kontrola, heresia zapaltzeko gobernuaren laguntza,
zentsuratzeko ahalmena…
4.4.3.11. Ogasunaren erreforma
Estatuko Ogasunaren betiko nahastea konpontzea zuen helburu.
1830
Sarrera eta gastuen arteko desoreka handia zegoen. Hori gainditzeko
desamortizazioa bideratu zen, baina gerraren kostu handiak galarazi egin zuen
aurrekontuen oreka, eta estatuaren zorra ezin gorago igo zen. Horrez gainera,
nazioarteko finantza erakundeak mesfidati agertzen ziren Espainiaren aurrean, eta
bankarrotaren ertzera eraman zuen egoera hark estatua.
27. 1845
Mon Santillan. Bere helburua finantzen arazoa bi fasetan konpontzea izan zen
Banco Español de San Fernando estatuaren banka bihurtu zuen.
Desamortizatutako ondasunen salmenta gelditu eta saldu ez ziren
ondasunak aurreko jabeei itzultzea onartu egin zen. Desamortizatutako
ondasunen truke, urtero diru sail bat emango zitzaion Elizari bere
jarduerari euts ziezaion.
Zerga sistema iraunkor bat sortzea proposatu zuen, estatuaren beharrei
aurre egingo zieten nahitaezko sarrerak ziurtatzeko. Beraz, bi zerga
mota sortu ziren: zuzenak eta zeharkakoak.
o Zuzenak: laborantza, ondasun higiezin eta abeltzaintza
gainekoak, industria eta merkataritzaren gainekoak eta
maiztertzaren gaineko zerga.
o Zeharkakoak: kontsumoaren gainekoak. Zergapeturik zegoen ia
produktu guztien kontsumoa (ogi, lekale eta barazkiena izan
ezik)
Balorazioa
Egindako aurreikuspenen arabera, lurralde zergek sarreren laurdena ekarri
behar zuten, baina Ogasunak administrazio oinarririk ez zuela eta, beraz,
boterean zeudenen onerako gertatu zen neurri hura.
Ez zuten zerga iruzurra eta zergen ihesa konpondu.
Zeharkako zergen sistemak gizarte talde txiroenak zergapetzen zituen bereziki.
Herri xehearen iritziz, herritarren kontsumoan zamatzen zituzten jabeek zergak
eta XIX. mendeko gatazka sozialen iturburu izango da.
Mon Santillanek ahaleginak egin zituen arren, diru-sarreren igoera ez zen
Estatuaren gastu gero eta handiagoei aurre egiteko nahikoa izan, Estatuak
beste zerbitzu berri batzuei ere egin behar baitzien aurre.
4.4.4. Isabelen garaiko liberalismoaren balorazioa
Espainiaren nazio eraikuntzaren prozesuan herritarrek oso neurri txikian hartu zuen
parte.
Estatu berrian elite politiko eta militar kontserbadorea nagusitu zen, eta jabetza
kapitalistaren, gizarte ordena burgesaren eta Elizarekiko harremanak berritzearen
aldeko politika bideratu zuen.
Hezkuntza ez zen behar bezala zaindu eta armada klasista ez zen nazio eraikuntza
prozesu hartarako tresna egokiena.
Administrazio liberala ez zen batere eraginkorra eta gobernuek beren helburu