SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
EITB-EHU Muktimedia Komunikazioa Unibertsitate Masterra 2010-2011

                                Estrategia Linguistikoak

          EUSKARAREN IKUSPEGI SOZIOLINGUISTIKOA: BALORAZIOA

                                Txomin Lasarte Azkarate


Etengabeko aldaketan bizi gara. Kulturak, gizarteak eta hizkuntzak aldatzen dira, gurea
bezalako herri txikiek indarrak batu behar dituzte aldaketaren korronteak ibaian behera
eraman ez ditzan. Unesco erakundeak, beste behin ere, euskara egoera larrian
dauden hizkuntzen zerrendan sartu berri du, eta egoera bereziki larria dela esan du
Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan. Beraz, zein estrategia garatu behar dugu
euskaldunok? Baina horren aurretik: zein estrategia garatu behar dugu “zer”
lortzeko? Hau da, zein da gure xedea? Euskarak bizirautea? Euskararen corpusa
handitzea? Euskara indartzea? Erabiltzaile euskaldunaren beharrak betetzea?
Dirudienez, azken aldian normalizazioa jotzen da lehen helburutzat, diglosia gainditu
eta euskal komunitatea indartuz euskal erabiltzaileari eskatzen dituen erramintak
erabiltzeko aukera ematea. Euskararen egoera soziolinguistikoa eta euskarak
hedabideetan dituen indarrak eta ahuleziak ulertzeko bi txosten hartu ditut oinarri
moduan: IV. Inkesta Soziolingustikoa (Eusko Jaurlaritza, 2006); Euskara Hedabideetan
(Eusko Jaurlaritza, 2008). Datu asko ematen dituzte biek. Jarraian, denetan deigarrienak
iruditu zaizkidanak aipatuko ditut:

       - Adineko jendearen eta etorkinen kopurua igotzen ari da Euskal Herrian.
       - 65 urtetik gorako biztanleria %50 igo da EAEn eta Nafarroan azken 16
       urtetan.
       - EAEn biztanleriaren %30.1 elebiduna da, %18.3 elebidun hartzailea eta
       %51.5 erdaldun elebakarra.
       - Elebidun multzorik handiena 35 urtetik beherakoak dira.
       -16-24 urte bitartekoen artean, gero eta gehiago dira lehen hizkuntza
       euskara dutenak.
       - Azken hogei urteetan 200.000 hiztun irabazi ditu euskarak.
       - Euskaraz kontsumitzen dutenen kopurua ez da kontsumitzaile
       potentzialen neurrian igo; alderantziz, kontsumitzaile potentzial eta
       egiazkoen arteko aldea gero eta handiagoa da.


Etorkinen garrantzia ukaezina da. Gazteak kolektibo gisa aparteko inportantzia duten
moduan. Gaurko eta biharko euskaldunak gazteak dira, eta kolektibo honek arreta
puntu berezia eskatzen du. Belaunaldi berriekin asmatu behar da euskarak biziraungo
badu. Elebidun multzorik handiena 35 urtez azpikoak dira, eta lehen hizkuntza euskara
dutenenen kopurua handitzen doa 16-24 urte bitartekoen artean.
Euskaldunen kopurua hazten ari da. 1991an baino 137.000 elebidun gehiago daude eta
azken hogei urteetan 200.000 hiztun irabazi ditu euskarak. EAEn, erdiek euskaraz ondo
ulertzen dute, eta hauetan gehienek ondo ulertzeaz gain, ondo hitzegiteko gai dira.

Aro digitalean gaudela esaten da. Interneten aroan, nabigatzen jakin ezean itotzeko
arriskua dagoen itsaso zabal horretan bueltaka. Baina itsaso zabal horretara igeri egitera
ateratzen ez denaren galera, alegia, interneteko plazara ateratzen ez denak zer galtzen
duen, ez dakigu oraindik. Ez da egin orainarte azterketarik esaten duenik zer galtzen den
hizkuntza gutxitu bat interneten eta sarean sartzen ez bada. Eta hori jakiteak badu bere
garrantzia. Euskara Hedabideetan (Eusko Jaurlaritza, 2008) txostena egin zuten
komunikazioko adituek ere ez zuten lortu adostasunik lehentasun estrategikoak
zehazteko orduan, internet aipatzen zen horien artean eta batzuk lehentasun bezala
ikusten zuten arren beste batzuk ez zuten iritzi bera.

Beharrezkoa al da sarean presentzia bermatzea eta sarean euskal komunitatea ehuntzea?
Zein formula erabili behar du euskarak sarean? Zer nolako edukiak sortu behar ditu?
Zein motatako erabiltzaileak hurbildu behar ditu atari berrietara? Zer nolako atariak
sortu behar ditu? Euskararen erabilpen poliedrikoak, formaturik gabeko erabilera
anitzak, mugarik gabeko erabilera libreak, benetan hizkuntza gutxitu batek dituen
beharrak asetzen al ditu? Mila galdera eta erantzun zail mordoa. Eta erantzuna da zaila
gaur egungo gizarteak direlako ulergaitzak. Izan ere, mila aldiz gertatzen zaigu gizarte
honetan gauzen zergaitia ezin azaldu izana. Aurreko batean irratian entzuten nuen
gipuzkoako herri bateko polikiroldegi bateko monitore bat hizketan, eta zioen, duela
urte bi polikiroldegiko igerilekua beteta egoten zela, ez zekien zergatik, baina orain ez
dagoela kasik inor. Baina esperantza badutela berriro hori gerta dadin. Azken batean,
eta nire tesia da, gaur egun jendea modekin mugitzen dela. Denek egiten dutena egiten
dugu. Eta denek zerbait egiteko kopiaketa behar da. Lehen kopiaketa horrek bigarrena
ekartzen du, eta horrela ehuntzen da sarea eta sortzen moda. Moda, hala ere, ez dut uste
hizkuntzetan ematen denik, eta ematekotan ere ez zaio euskarari halakorik komeni.
Azken batean moda iragankorra da. Etorri bezala joaten da eta haizeak eramaten du. Ez
zarena irudikatzeko eta zinena ahazteko bide arina besterik ez da.

Dena den, badirudi euskal komunitatea sarean sortzeko eta komunitate horrek esparru
propio bat erabiltzeko ideia erakargarria eta positiboa dela euskararentzat.

Euskara Hedabideetan (Eusko Jaurlaritza, 2008) txostenean gauza batek atentzioa deitu
dit: adostasunik eza. Komunikazio arloko adituen adostasun eza bide estrategikoen
garapena zehazteko orduan. Adibidez, zein motatako hedabideak lehenetsi behar ziren
galdetu zitzaienean. Izan ere, zer norabide hartu behar den ez jakiteak, zer molde
komeni zaion euskara moduko hizkuntza txiki bati eta euskal komunitateari ez jakiteak,
teknologia berriekiko dagoen ignorantzia azalean uzten du. Alegia, ez dakigu zer egin
behar den gaur egun nahi dugun hori lortzeko, alegia euskal komunitate sendo bat
sortzeko, euskaraz komunikatzen dena linguistikoki normalizatua dagoen marko batean.
Euskara erdarazko hedabideetan txertatzearren administrazioak diru laguntzak eman
behar dituen ala ez erabakitzeko orduan ez dira dos jarri aipaturiko txostenean.
Bestalde, batzuk esaten zuten medio generalistak lehenetsi behar direla. Beste batzuk
tokian tokikoak. Beste batzuk internet eta irratia. Azken batzuk multiplataforma esaten
zaion horrek izan behar duela lehentasuna esaten zuten. Alegia, eduki bat sortu eta
plataforma desberdinetan publikatzea zela bidea. Desadostasuna erabatekoa da. Niri
iruditzen zait azken ideia hau egokia izan daitekela. Bidea edozein delarik ere,
plataformen arteko elkarreragin bat behar da, eta toki batean publikatzen denak
besterako balio behar du eta alderantziz. Elkarreragina behar da eta erabiltzailea gero
eta kapazago da hori egiteko, eta baita eduki sortzailea ere. Atarien arteko eta euskarrien
arteko elkarreragin hori bilatu behar da. Crossmedia kontzeptua, egun modan dagoen
hori.
Produktu arinagoak sortu behar direla eta orainarte landu ez diren arloak lantzea posible
dela aipatu da Euskara Hedabideetan (Eusko Jaurlaritza, 2008) txostenean. Kirola eta
prentsa arrosa adibidez. Hala ere, zalantzan jartzen da hartzailerik egongo ote den
sektore horietan.

Prentsa astuna serioa dela esaten da, eta arina ez dela serioa. Horrek horrela izan
beharrik ez du. Irakurterrazak eta serioak diren produktuak egin daitezke, eta baita
alderantziz ere.

Doako prentsa salbuespena da euskal prentsan. Adibide bakarra totian tokiko prentsan
bilatzen dugu, beraz, salbuespenekoa da oso. Doan izateak euskararen imaginari kalte
egin diezaiokela aipatzen da.
Beraz, zer motatako edukiak landu behar dira? Eduki arinak, astunak, digeritzeko
errazak edo urdailean bueltaka ibiltzen diren horietarikoak? Zein estrategia garatu behar
dugu euskararen kontsumoa handitu eta corpusa sendotzeko?
Nik perspektiba generalista izan nahi nuke euskararen kontsumoaren galera
azpimarratzen den honetan. Izan ere, teknologia berriekin eta batez ere internetekin,
inork ez daki zein estrategia garatu. Dakiguna da, hizkuntza moduan ingelesak indar
itzela duela eta txinera ere asko indartu daiteketa hurrengo urteetan. Baina euskal
komunitatearen barruan dauden adituek duten noraeza erabat ulergarria da ze noraez
hori orokorra da. Ez da hemengoa soilik. Hori leku guztietan ari da gertatzen. Inork ez
daki zein bide jarraitu behar duen. Inork ez daki norantz jo behar duen panorama
soziokultural konplexu honetan, eta horretan sakondu behar dugu. Komeni dena eta ez
dena argitzeko lan horretan sakondu behar dugu, denon artean lan-ildo estrategikoak
zehazte aldera.

More Related Content

What's hot

Ekt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena loreaEkt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena lorea
ekthuhezi
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!
kipuli
 
Kataluniako kulturgintza oharrak1
Kataluniako kulturgintza oharrak1Kataluniako kulturgintza oharrak1
Kataluniako kulturgintza oharrak1
ekthuhezi
 
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakFederaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
ekthuhezi
 

What's hot (11)

Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
 
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
 
Ekt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena loreaEkt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena lorea
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!
 
Euskara eta IKTak
Euskara eta IKTakEuskara eta IKTak
Euskara eta IKTak
 
Kultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaKultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoa
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko egunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
 
Kataluniako kulturgintza oharrak1
Kataluniako kulturgintza oharrak1Kataluniako kulturgintza oharrak1
Kataluniako kulturgintza oharrak1
 
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakFederaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
 
Diakroniaren kokapena pizkundea
Diakroniaren kokapena pizkundeaDiakroniaren kokapena pizkundea
Diakroniaren kokapena pizkundea
 

Viewers also liked

Berria.inf oziberkazetaritza copia
Berria.inf oziberkazetaritza copiaBerria.inf oziberkazetaritza copia
Berria.inf oziberkazetaritza copia
toxua
 
Sexgatik
SexgatikSexgatik
Sexgatik
toxua
 
Zuzeu bukatua-mkm
Zuzeu bukatua-mkmZuzeu bukatua-mkm
Zuzeu bukatua-mkm
toxua
 
Crit Day Presentation (Truth Goggles)
Crit Day Presentation (Truth Goggles)Crit Day Presentation (Truth Goggles)
Crit Day Presentation (Truth Goggles)
Daniel Schultz
 
Www.informazaitez.info
Www.informazaitez.infoWww.informazaitez.info
Www.informazaitez.info
toxua
 

Viewers also liked (17)

Berria.inf oziberkazetaritza copia
Berria.inf oziberkazetaritza copiaBerria.inf oziberkazetaritza copia
Berria.inf oziberkazetaritza copia
 
Opened Captions
Opened CaptionsOpened Captions
Opened Captions
 
NewsJack (Civic 2012)
NewsJack (Civic 2012)NewsJack (Civic 2012)
NewsJack (Civic 2012)
 
Sexgatik
SexgatikSexgatik
Sexgatik
 
Photo engraving
Photo engravingPhoto engraving
Photo engraving
 
GFCC
GFCCGFCC
GFCC
 
Civic Innovation
Civic InnovationCivic Innovation
Civic Innovation
 
Team 3 Ppt Presentation[1]
Team 3 Ppt Presentation[1]Team 3 Ppt Presentation[1]
Team 3 Ppt Presentation[1]
 
Zuzeu bukatua-mkm
Zuzeu bukatua-mkmZuzeu bukatua-mkm
Zuzeu bukatua-mkm
 
2012 10-05 socketio
2012 10-05 socketio2012 10-05 socketio
2012 10-05 socketio
 
Semana1
Semana1Semana1
Semana1
 
Civic Ignite - 18x15
Civic Ignite - 18x15Civic Ignite - 18x15
Civic Ignite - 18x15
 
Hacking Journalism: Using the Internet to Save the World
Hacking Journalism: Using the Internet to Save the WorldHacking Journalism: Using the Internet to Save the World
Hacking Journalism: Using the Internet to Save the World
 
Crit Day Presentation (Truth Goggles)
Crit Day Presentation (Truth Goggles)Crit Day Presentation (Truth Goggles)
Crit Day Presentation (Truth Goggles)
 
Raange 3 most powerful things
Raange   3 most powerful thingsRaange   3 most powerful things
Raange 3 most powerful things
 
Prove It.
Prove It.Prove It.
Prove It.
 
Www.informazaitez.info
Www.informazaitez.infoWww.informazaitez.info
Www.informazaitez.info
 

Similar to Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa

Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakEuskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
ekthuhezi
 
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaEuskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
ekthuhezi
 
Euskararen erabilera
Euskararen erabileraEuskararen erabilera
Euskararen erabilera
zakur
 
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketakSorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Joxe
 
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzakHizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Irekia - EJGV
 
Sorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politikaSorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politika
ekthuhezi
 
Interervención de Josu Erkoreka- apertura jornadas IVAP 23-05-2013
 Interervención de Josu Erkoreka- apertura jornadas IVAP 23-05-2013 Interervención de Josu Erkoreka- apertura jornadas IVAP 23-05-2013
Interervención de Josu Erkoreka- apertura jornadas IVAP 23-05-2013
Irekia - EJGV
 
Euskal hedabideen ekosistema1
Euskal hedabideen ekosistema1Euskal hedabideen ekosistema1
Euskal hedabideen ekosistema1
ekthuhezi
 

Similar to Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa (20)

Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakEuskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
 
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaEuskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
 
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
 
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaEuskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
 
Euskararen erabilera
Euskararen erabileraEuskararen erabilera
Euskararen erabilera
 
Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia  EuskaltzaindianLehendakariaren hitzaldia  Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
 
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketakSorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
 
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzakHizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
 
Subordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra JulenSubordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra Julen
 
Sorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politikaSorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politika
 
Zu zeu
Zu zeuZu zeu
Zu zeu
 
Talking musika akta euskaraz
Talking musika akta euskarazTalking musika akta euskaraz
Talking musika akta euskaraz
 
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
 
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIMLehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
 
IñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De LunaIñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De Luna
 
Euskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
Euskaraldia Txostena. Emaitzen AzterketaEuskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
Euskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
 
Interervención de Josu Erkoreka- apertura jornadas IVAP 23-05-2013
 Interervención de Josu Erkoreka- apertura jornadas IVAP 23-05-2013 Interervención de Josu Erkoreka- apertura jornadas IVAP 23-05-2013
Interervención de Josu Erkoreka- apertura jornadas IVAP 23-05-2013
 
Euskal hedabideen ekosistema1
Euskal hedabideen ekosistema1Euskal hedabideen ekosistema1
Euskal hedabideen ekosistema1
 
Basque 2.0: Igor Calzada Erabilera Gune Berriak Sarean (Part II)
Basque 2.0: Igor Calzada Erabilera Gune Berriak Sarean (Part II)Basque 2.0: Igor Calzada Erabilera Gune Berriak Sarean (Part II)
Basque 2.0: Igor Calzada Erabilera Gune Berriak Sarean (Part II)
 
Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika SailaKultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
 

Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa

  • 1. EITB-EHU Muktimedia Komunikazioa Unibertsitate Masterra 2010-2011 Estrategia Linguistikoak EUSKARAREN IKUSPEGI SOZIOLINGUISTIKOA: BALORAZIOA Txomin Lasarte Azkarate Etengabeko aldaketan bizi gara. Kulturak, gizarteak eta hizkuntzak aldatzen dira, gurea bezalako herri txikiek indarrak batu behar dituzte aldaketaren korronteak ibaian behera eraman ez ditzan. Unesco erakundeak, beste behin ere, euskara egoera larrian dauden hizkuntzen zerrendan sartu berri du, eta egoera bereziki larria dela esan du Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan. Beraz, zein estrategia garatu behar dugu euskaldunok? Baina horren aurretik: zein estrategia garatu behar dugu “zer” lortzeko? Hau da, zein da gure xedea? Euskarak bizirautea? Euskararen corpusa handitzea? Euskara indartzea? Erabiltzaile euskaldunaren beharrak betetzea? Dirudienez, azken aldian normalizazioa jotzen da lehen helburutzat, diglosia gainditu eta euskal komunitatea indartuz euskal erabiltzaileari eskatzen dituen erramintak erabiltzeko aukera ematea. Euskararen egoera soziolinguistikoa eta euskarak hedabideetan dituen indarrak eta ahuleziak ulertzeko bi txosten hartu ditut oinarri moduan: IV. Inkesta Soziolingustikoa (Eusko Jaurlaritza, 2006); Euskara Hedabideetan (Eusko Jaurlaritza, 2008). Datu asko ematen dituzte biek. Jarraian, denetan deigarrienak iruditu zaizkidanak aipatuko ditut: - Adineko jendearen eta etorkinen kopurua igotzen ari da Euskal Herrian. - 65 urtetik gorako biztanleria %50 igo da EAEn eta Nafarroan azken 16 urtetan. - EAEn biztanleriaren %30.1 elebiduna da, %18.3 elebidun hartzailea eta %51.5 erdaldun elebakarra. - Elebidun multzorik handiena 35 urtetik beherakoak dira. -16-24 urte bitartekoen artean, gero eta gehiago dira lehen hizkuntza euskara dutenak. - Azken hogei urteetan 200.000 hiztun irabazi ditu euskarak. - Euskaraz kontsumitzen dutenen kopurua ez da kontsumitzaile potentzialen neurrian igo; alderantziz, kontsumitzaile potentzial eta egiazkoen arteko aldea gero eta handiagoa da. Etorkinen garrantzia ukaezina da. Gazteak kolektibo gisa aparteko inportantzia duten moduan. Gaurko eta biharko euskaldunak gazteak dira, eta kolektibo honek arreta puntu berezia eskatzen du. Belaunaldi berriekin asmatu behar da euskarak biziraungo badu. Elebidun multzorik handiena 35 urtez azpikoak dira, eta lehen hizkuntza euskara dutenenen kopurua handitzen doa 16-24 urte bitartekoen artean. Euskaldunen kopurua hazten ari da. 1991an baino 137.000 elebidun gehiago daude eta azken hogei urteetan 200.000 hiztun irabazi ditu euskarak. EAEn, erdiek euskaraz ondo ulertzen dute, eta hauetan gehienek ondo ulertzeaz gain, ondo hitzegiteko gai dira. Aro digitalean gaudela esaten da. Interneten aroan, nabigatzen jakin ezean itotzeko arriskua dagoen itsaso zabal horretan bueltaka. Baina itsaso zabal horretara igeri egitera
  • 2. ateratzen ez denaren galera, alegia, interneteko plazara ateratzen ez denak zer galtzen duen, ez dakigu oraindik. Ez da egin orainarte azterketarik esaten duenik zer galtzen den hizkuntza gutxitu bat interneten eta sarean sartzen ez bada. Eta hori jakiteak badu bere garrantzia. Euskara Hedabideetan (Eusko Jaurlaritza, 2008) txostena egin zuten komunikazioko adituek ere ez zuten lortu adostasunik lehentasun estrategikoak zehazteko orduan, internet aipatzen zen horien artean eta batzuk lehentasun bezala ikusten zuten arren beste batzuk ez zuten iritzi bera. Beharrezkoa al da sarean presentzia bermatzea eta sarean euskal komunitatea ehuntzea? Zein formula erabili behar du euskarak sarean? Zer nolako edukiak sortu behar ditu? Zein motatako erabiltzaileak hurbildu behar ditu atari berrietara? Zer nolako atariak sortu behar ditu? Euskararen erabilpen poliedrikoak, formaturik gabeko erabilera anitzak, mugarik gabeko erabilera libreak, benetan hizkuntza gutxitu batek dituen beharrak asetzen al ditu? Mila galdera eta erantzun zail mordoa. Eta erantzuna da zaila gaur egungo gizarteak direlako ulergaitzak. Izan ere, mila aldiz gertatzen zaigu gizarte honetan gauzen zergaitia ezin azaldu izana. Aurreko batean irratian entzuten nuen gipuzkoako herri bateko polikiroldegi bateko monitore bat hizketan, eta zioen, duela urte bi polikiroldegiko igerilekua beteta egoten zela, ez zekien zergatik, baina orain ez dagoela kasik inor. Baina esperantza badutela berriro hori gerta dadin. Azken batean, eta nire tesia da, gaur egun jendea modekin mugitzen dela. Denek egiten dutena egiten dugu. Eta denek zerbait egiteko kopiaketa behar da. Lehen kopiaketa horrek bigarrena ekartzen du, eta horrela ehuntzen da sarea eta sortzen moda. Moda, hala ere, ez dut uste hizkuntzetan ematen denik, eta ematekotan ere ez zaio euskarari halakorik komeni. Azken batean moda iragankorra da. Etorri bezala joaten da eta haizeak eramaten du. Ez zarena irudikatzeko eta zinena ahazteko bide arina besterik ez da. Dena den, badirudi euskal komunitatea sarean sortzeko eta komunitate horrek esparru propio bat erabiltzeko ideia erakargarria eta positiboa dela euskararentzat. Euskara Hedabideetan (Eusko Jaurlaritza, 2008) txostenean gauza batek atentzioa deitu dit: adostasunik eza. Komunikazio arloko adituen adostasun eza bide estrategikoen garapena zehazteko orduan. Adibidez, zein motatako hedabideak lehenetsi behar ziren galdetu zitzaienean. Izan ere, zer norabide hartu behar den ez jakiteak, zer molde komeni zaion euskara moduko hizkuntza txiki bati eta euskal komunitateari ez jakiteak, teknologia berriekiko dagoen ignorantzia azalean uzten du. Alegia, ez dakigu zer egin behar den gaur egun nahi dugun hori lortzeko, alegia euskal komunitate sendo bat sortzeko, euskaraz komunikatzen dena linguistikoki normalizatua dagoen marko batean. Euskara erdarazko hedabideetan txertatzearren administrazioak diru laguntzak eman behar dituen ala ez erabakitzeko orduan ez dira dos jarri aipaturiko txostenean. Bestalde, batzuk esaten zuten medio generalistak lehenetsi behar direla. Beste batzuk tokian tokikoak. Beste batzuk internet eta irratia. Azken batzuk multiplataforma esaten zaion horrek izan behar duela lehentasuna esaten zuten. Alegia, eduki bat sortu eta plataforma desberdinetan publikatzea zela bidea. Desadostasuna erabatekoa da. Niri iruditzen zait azken ideia hau egokia izan daitekela. Bidea edozein delarik ere, plataformen arteko elkarreragin bat behar da, eta toki batean publikatzen denak besterako balio behar du eta alderantziz. Elkarreragina behar da eta erabiltzailea gero eta kapazago da hori egiteko, eta baita eduki sortzailea ere. Atarien arteko eta euskarrien arteko elkarreragin hori bilatu behar da. Crossmedia kontzeptua, egun modan dagoen hori.
  • 3. Produktu arinagoak sortu behar direla eta orainarte landu ez diren arloak lantzea posible dela aipatu da Euskara Hedabideetan (Eusko Jaurlaritza, 2008) txostenean. Kirola eta prentsa arrosa adibidez. Hala ere, zalantzan jartzen da hartzailerik egongo ote den sektore horietan. Prentsa astuna serioa dela esaten da, eta arina ez dela serioa. Horrek horrela izan beharrik ez du. Irakurterrazak eta serioak diren produktuak egin daitezke, eta baita alderantziz ere. Doako prentsa salbuespena da euskal prentsan. Adibide bakarra totian tokiko prentsan bilatzen dugu, beraz, salbuespenekoa da oso. Doan izateak euskararen imaginari kalte egin diezaiokela aipatzen da. Beraz, zer motatako edukiak landu behar dira? Eduki arinak, astunak, digeritzeko errazak edo urdailean bueltaka ibiltzen diren horietarikoak? Zein estrategia garatu behar dugu euskararen kontsumoa handitu eta corpusa sendotzeko? Nik perspektiba generalista izan nahi nuke euskararen kontsumoaren galera azpimarratzen den honetan. Izan ere, teknologia berriekin eta batez ere internetekin, inork ez daki zein estrategia garatu. Dakiguna da, hizkuntza moduan ingelesak indar itzela duela eta txinera ere asko indartu daiteketa hurrengo urteetan. Baina euskal komunitatearen barruan dauden adituek duten noraeza erabat ulergarria da ze noraez hori orokorra da. Ez da hemengoa soilik. Hori leku guztietan ari da gertatzen. Inork ez daki zein bide jarraitu behar duen. Inork ez daki norantz jo behar duen panorama soziokultural konplexu honetan, eta horretan sakondu behar dugu. Komeni dena eta ez dena argitzeko lan horretan sakondu behar dugu, denon artean lan-ildo estrategikoak zehazte aldera.