ZABORTEGIAK Ane Aramendi
Egunero sortzen dugun hondakin kilotik 800 gramo zabortegira joaten dira. Gizakiak bizilekutik urrun metatu izan ditu antzinatik hondakinak, eta askok ez dakite zaborrontzian utzitako poltsarekin zer gertatzen den. Zabortegian pilatzen direla, bai, baina nola? Eta noiz arte?
Lehen edozein lekutan jartzen zituzten zabortegiak, bi aldiz pentsau gabe: herritik urrun zegoen edozein sakonune edo zulo batean… bere kasa desagertuko zirelakoan. Gaur egun, ordea,  ingurumenean izaten dituen eraginak aztertzen dira. Hondakinak etxetik urrun botatzeak gaixotasun  eta izurrite asko saihesten lagundu dio gizakiari. Europako hainbat herrialdetan kolera izurriteak izan dira hondakinek kutsatutako urarengatik.
Zabortegi kontrolatugabeek paisaia hondatzen dute. Hondakinak erretzen badira  gas kutsakorrak sor  ditzakete. Zabortegietan behera isuritzen den urak produktu disolbagarriak hartzen ditu eta inguruko errekak kutsa ditzake. Lixibiatuak deritze likido kutsagarri hauei.
Gure zaborra kontrolpeko zabortegietan piltatzen da, eta hauetan ere, lixibiatuak eta gasak izaten dira arazo nagusiak. Itxi ondoren 30 urtez kontrolopean eduki eta berdegune bihurtzen dituzte. Zaborra tratatzeko sistemarik sinpleena erabiltzen dute.
Dentsitate txikiko zabortegietan hondakinak 1,5-2,5 m-ko lodierako geruzatan uzten dira. Dentsitate handiko zabortegietan, berriz,  zaborra geruza estuetan zabaltzen da aireak ahalik eta azalera handiena uki dezan. Gasak bildu eta kontrolatzeko tximiniak ipintzen dira, eta hondoko lixibiatuak jasotzeko drainatze-sarea eraikitzen da. Lixibiatuak hiriko hondakin urekin batera tratatzen dira araztegietan. San Markos komunitatean hala egiten dute.
SAN MARKOS KOMUNITATEKO ZABORTEGIA
Gasak, berriz, bildu eta energia lortzeko edo erre egiten dira. Dentsitate ertain eta txikiko zabortegietan, gasa elektizitatea ekoizteko baliagarria da.
Euskal Herriak eta Europa osoak erronka handi bati aurre egin behar ziola erabaki zuten 2006. urtea baino lehen. Azken arteztarauaren arabera, birziklatu edo nolabait aprobetxatu daitezkeen hondakinak ezingo ziren zabortegietan utzi, eta materia organikoa ere tratatu egin beharko zen. Gainera, zabortegien hondoak plastikoz iragazgaiztu beharko ziren.
Europako artezaraua onartu baino lehen, ez zegoen zabortegiak arautzeko legerik  1961eko jarduera gogaikarri, kaltegarri, osasungaitz eta arriskutsuen erregelamendua zen erreferentzia ia bakarra.

ZABORTEGIAK

  • 1.
  • 2.
    Egunero sortzen dugunhondakin kilotik 800 gramo zabortegira joaten dira. Gizakiak bizilekutik urrun metatu izan ditu antzinatik hondakinak, eta askok ez dakite zaborrontzian utzitako poltsarekin zer gertatzen den. Zabortegian pilatzen direla, bai, baina nola? Eta noiz arte?
  • 3.
    Lehen edozein lekutanjartzen zituzten zabortegiak, bi aldiz pentsau gabe: herritik urrun zegoen edozein sakonune edo zulo batean… bere kasa desagertuko zirelakoan. Gaur egun, ordea, ingurumenean izaten dituen eraginak aztertzen dira. Hondakinak etxetik urrun botatzeak gaixotasun eta izurrite asko saihesten lagundu dio gizakiari. Europako hainbat herrialdetan kolera izurriteak izan dira hondakinek kutsatutako urarengatik.
  • 4.
    Zabortegi kontrolatugabeek paisaiahondatzen dute. Hondakinak erretzen badira gas kutsakorrak sor ditzakete. Zabortegietan behera isuritzen den urak produktu disolbagarriak hartzen ditu eta inguruko errekak kutsa ditzake. Lixibiatuak deritze likido kutsagarri hauei.
  • 5.
    Gure zaborra kontrolpekozabortegietan piltatzen da, eta hauetan ere, lixibiatuak eta gasak izaten dira arazo nagusiak. Itxi ondoren 30 urtez kontrolopean eduki eta berdegune bihurtzen dituzte. Zaborra tratatzeko sistemarik sinpleena erabiltzen dute.
  • 6.
    Dentsitate txikiko zabortegietanhondakinak 1,5-2,5 m-ko lodierako geruzatan uzten dira. Dentsitate handiko zabortegietan, berriz, zaborra geruza estuetan zabaltzen da aireak ahalik eta azalera handiena uki dezan. Gasak bildu eta kontrolatzeko tximiniak ipintzen dira, eta hondoko lixibiatuak jasotzeko drainatze-sarea eraikitzen da. Lixibiatuak hiriko hondakin urekin batera tratatzen dira araztegietan. San Markos komunitatean hala egiten dute.
  • 7.
  • 8.
    Gasak, berriz, bildueta energia lortzeko edo erre egiten dira. Dentsitate ertain eta txikiko zabortegietan, gasa elektizitatea ekoizteko baliagarria da.
  • 9.
    Euskal Herriak etaEuropa osoak erronka handi bati aurre egin behar ziola erabaki zuten 2006. urtea baino lehen. Azken arteztarauaren arabera, birziklatu edo nolabait aprobetxatu daitezkeen hondakinak ezingo ziren zabortegietan utzi, eta materia organikoa ere tratatu egin beharko zen. Gainera, zabortegien hondoak plastikoz iragazgaiztu beharko ziren.
  • 10.
    Europako artezaraua onartubaino lehen, ez zegoen zabortegiak arautzeko legerik 1961eko jarduera gogaikarri, kaltegarri, osasungaitz eta arriskutsuen erregelamendua zen erreferentzia ia bakarra.