SlideShare a Scribd company logo
1 of 6
Download to read offline
Hondakin kopuruak gora egin du azken urteetan, daukagun ekoizpen
eta kontsumo ereduaren ondorioz. Kontsumitzen dugunaren zati handi bat
erabilera batekoa da eta segituan zabor bihurtzen da. Gaur egun zaborrare-
kin dugun arazoa honen ondorioa da. Pertsona bakoitzeko sortzen den hon-
dakin kopurua izugarria da.
     Instituzioek ez dute ezer egiten ekoizpen eta kontsumo eredu honen
aurka. Zabor bilketaren inguruan planteatzen duten aukera bakarra erraus-
ketarena da. Horrela zaborra desagertzen dela esaten digute, gainera, ener-
gia ekoiztuz; baina zaborra ez da erraustegietan desagertzen, errauts toxiko
bilakatzen da. 400 milioi euro kostatuko den erraustegiaren benetako arra-
zoia negozio izugarria dela da.
     Hondakin hauek orain dela gutxi arte ez ziren birziklatzen. Zorionez
azken urteetan jendea kontzienteago da eta birziklatzen ikasi du. Baina ez
denek, oraindik badago birziklatzea aukeratu daitekeen zerbait dela uste
duen jenderik. Birziklatzea derrigorrezkoa da, erreketara produktu kimikoak
isurtzeko eskubiderik ez dugun bezala. Hau berandu baino lehen egin beha-
rrekoa da, ingurumena eta osasunagatik.


       1. Zabor bilketa eredu ezberdinak daude,
          baina denak ez dira eraginkorrak
     Zaborra biltzeko modu ezberdinak daude baina denek ez dute emaitza
eraginkorrik ematen. Gaur egun ia Gipuzkoa osoan zabalduta dagoen eredua
4 kontenedorekoa da (papera, beira, edukiontziak eta gainontzeko hondaki-
nak edo errefusa). Eredu honek hondakinen % 28 inguru birziklatzen du,
zabortegietara hondakin bolumen handiak igorriz, materia organikoa barne,
honek dakartzan arazoekin (usain txarrak, ur zikinak,…).
     Beste eredu bat 5. kontenedorea jartzea da. Edukiontzi berri honek mate-
ria organikoa soilik jasoko luke, organikoa eta errefusa bereiziz. Horrela, orga-
nikoa konpost bihurtzen da eta zabortegietara zabor "garbiagoa" eta bolu-
men txikiagoa eramango litzateke. Sistema honen arrakasta herritarren boron-
dateak baldintzatzen du, hondakinak 5 edukiontzi ezberdinetan banatu eta
birziklatzea aukerakoa baita. Sistema hau dagoen herrietan 4 edukiontzirekin
birziklatzen dena baino zertxobait gehiago birziklatzen da, %35 arte.
     Eta azkenik, atez ateko zabor bilketa dago. Sistema honek ere hondaki-
nak 5 zatitan banatzen ditu, baina kaleko kontenedoreetara atera beharrean,
etxe bakoitzeko zaborra indibidualki jasotzen da. 5 kontenedoreko sistemak
%35 birziklatzen badu, atez atekoak bikoitza baino gehiago birziklatzen du
(Usurbilen %82, EEBBko San Frantziskon %70).
2. Zertan datza atez ateko
    zabor bilketa sistemak?

      Atez ateko sistemaren helburu nagusia "zero waste" edo zero zabor da,
hau da, hondakinen %100 birziklatzea. Helburu honetara ahalik eta gehien
iristeko hondakinak 5 zatitan banatzen ditu eta etxe bakoitzeko zaborra indi-
bidualki jasotzen du, baina zaborraren bereizketa ez bada egoki egin ez da
biltzen. Horrela, herritarrari zaborra bereizteko obligazioa ezartzen zaio eta
emaitzak asko hobetzen dira. Asteko egun bakoitzean frakzio bat biltzen da.
Adibidez, Usurbilen materia organikoa hiru egunetan, edukiontziak bitan eta
papera, eta birziklatzen ez den zaborra bakoitza asteko egun batean; sistema
herri bakoitzeko beharretara egokitzen da. Hala ere, emergentzia gune bat
ezartzen da ohiko kontenedoreekin, ezarrita dauden egunetatik edo ordute-
giz kanpo hondakinak bertan utzi ahal izateko. Gehiago birziklatzea, "zero
waste" helburura iristea eta zabortegien beharrik ez izatea posible izango li-
tzateke sistema hobetu eta material mota gehiagoren birziklapenean inberti-
tuko balitz.

     Bestalde, norberak sortutako hondakin organikoak norberak kudeatu
ahal izateko, autokonpostaje programa bat ezartzen da lur zati txikiena due-
nari ere eskaintzen zaiona (lorategia, baratzea, baserria). Horrela autokon-
postajea egiten dutenek, gainontzeko hondakinak soilik atera behar izaten
dituzte eta gainera kalitate handiko ongarri ekologikoa lortzen dute beraien
erabilerarako.
3. Atez atekoaren emaitzak
     Urtebete pasa da jada Usurbilen atez ateko zabor bilketa ezarri zenetik
eta datuak ikusgarriak dira. Herritarrek sortzen duten hondakinen %82 ingu-
ru birziklatzen dute eta zabortegira bidaltzen duten %18 zabor garbia da: ez
du materia organikorik beraz ez dago usainik, ur zikinik, …
    Sistema berri honen beste onuretako bat sortzen dituen lanpostuak dira.
Aurreikuspenen arabera, atez atekoa Gipuzkoa osora zabalduko balitz, gaur
egun lan honetan ari diren langileei beste 477 gehitu beharko lirateke.
     Materia organikoa bereiztuta jasotzeaz gain, lehendik ere bereizten
ziren gaien birziklatzeak gora egin du, ia kopurua bikoiztuz. Beste datu esan-
guratsu bat hondakin kopuruaren gutxitzea da, tona kopuruak behera egin
baitu. Jendeak hondakinak gutxitzeko egin duen ahalegina islatzen dute
datuek. Gipuzkoan 2009an jasotako zabor kopuruak %6 egin du behera eta
Bizkaian ere beherazko joera sumatzen da. Hala ere, nabarmenena, Usurbilen
atez ateko zabor bilketaren ondorioz eman den hondakin kopuruaren behe-
rakada da:

  ZABOR BILKETA                                                                UZTAILA   UZTAILA
                                                                                  2008      2009
 Organikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .             %0     %25,2

 Autokonpost . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .             %0,3      %8,4

 Beira . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .     %9,8     %14,7

 Papera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .        %9,6     %13,1

 Ontziak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .       %4,3        %7

 Besteak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .         %7     %12,1

 Errefusa* . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .          %69     %19,4

                                GUZTIRA 2008 (4 edukiontzirekin): 239.501 t.

            GUZTIRA 2009 (atez ateko zabor bilketarekin): 161.204 t.

 * Zabortegira doan kopurua.
4. Erraustegiaren arrazoiak
    ezkutatu nahian

     Atez atekoa zalantzan jartzen dutenek erraustegiaren beharra defen-
datzen dute. Nahitaezkoa omen da zabortegien arazoari aurre egiteko. Atez
ate sistemak duen zabortegi beharra erabiltzen dute argudio gisa. Atez ate-
koak zabortegiak behar ditu, baldin eta "zero waste" helburura iristen ez
bagara, baina beti ere beste sistemak baino gutxiago eta zabor garbiagoare-
kin. Material berrien birziklapenean gehiago inbertituko balitz, agian ez lira-
teke beharko.

     Atez ateko sistemaren kontra ari direnei ahaztu egiten zaie erraustegiek
atmosferara egiten dituzten igorpenak osasunerako eta ingurumenerako oso
kaltegarriak direla esatea. Erraustegiek zabortegia behar dutela ere ez dute
esaten. Erretzen den hondakinen bolumena gutxitu egiten da baina ez da des-
agertzen eta errauts horiek ere zabortegietara eramaten dira. Kasu honetan,
atez atekoan ez bezala, errauts horiek ez dira zabor garbia, elementu toxiko-
ak izaten baitituzte. Bosgarren kontenedoreak ere zabortegi gehiago behar
ditu, atez atekoak baino gutxiago birziklatzen duelako; sistema hau defen-
datzen dutenen artean erraustegiaren aldekoak asko daude.

     Baina argudio tamalgarriena erosotasuna aipatzen duena da. Birzikla-
tzea ez da erosoa baina obligazio bat da, beste gauza asko bezala. Autoan
segurtasun uhala jartzea edo abiadura mugak errespetatzea obligazioa den
bezala. Errekak kutsatzea agian erosoagoa da ondo zaintzea baino; erosota-
suna argudiatuko bagenu isurketa toxikoak egiteko, inork ez luke onartuko.
Sortzen dugun zaborra erantzukizunez kudeatu behar da, interes ekonomi-
koak eta erosotasuna alde batera utzita.

    Atez ateko sistemaren aurkako kanpainan botere politiko, ekonomiko
eta mediatikoak ari dira. Erraustegia eraikitzea negozio handi bat da eta
honen aurrean osasuna eta ingurumena dira gure lehentasuna.
5. Usurbilgo Ituna
     Atez ateko zabor bilketak suposatzen duen aurrerakuntza ikusirik, eragi-
le sozial ezberdinek "Usurbilgo Ituna" sinatu dugu. Itun honekin, Zubietan
(Donostia) egin nahi den erraustegiaren eraikuntza 6 urtez atzeratzea eskatu
diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari.
     Errausketa planta hau ez da beharrezkoa, atez ateko bilketa sistema
Gipuzkoa osora zabalduko balitz, zaborra ez litzateke gaur egun zabortegie-
tara eramaten den kopuruaren %20ra iritsiko. Murrizketa honekin errauste-
giaren proiektua atzera bota beharko lukete, jada ez zelako negozio errenta-
garria izango.
     Eraiki nahi den erraustegian 400 milioi euro gastatu nahi dira. Diru hau
beste arlo askotan behar da, badira nahikoa gabezia: osasun publikoan,
garraio publikoan, hezkuntzan, berrikuntzan, ingurumenean, gizarte babe-
sean,…
     Gipuzkoarron bizi kalitatea modu esanguratsuan hobetu dezakegu zabo-
rra ateratzeko modua soilik aldatuz.
     Hau guztia kontuan izanda, ELAk atez atekoaren alde egin du, zabor bil-
keta eredurik eraginkorrena eta erraustegiaren alternatiba delako. Horre-
gatik, bilketa eredu hau Euskal Herri osora zabaltzea eta erraustegiaren
proiektua betiko bertan behera uztea exijitzen du ELAk.

More Related Content

Similar to Zabor bilketa-1

Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...mundu-mira-kooperatiba
 
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten duMundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten dumundu_mira
 
Ikastetxea Txindoki (Beasain)
Ikastetxea Txindoki (Beasain)Ikastetxea Txindoki (Beasain)
Ikastetxea Txindoki (Beasain)EcoEuskadi 2020
 
The story of stuff
The story of stuffThe story of stuff
The story of stuffAroalazkano
 
The story of stuff (aroa, josune)
The story of stuff (aroa, josune)The story of stuff (aroa, josune)
The story of stuff (aroa, josune)josuneaizpuru
 
BERRESKURAPENA BAIETZAREN TRUKE?
BERRESKURAPENA BAIETZAREN TRUKE?BERRESKURAPENA BAIETZAREN TRUKE?
BERRESKURAPENA BAIETZAREN TRUKE?Zestoako Harrobia
 
Zubietako erraustegia
Zubietako erraustegiaZubietako erraustegia
Zubietako erraustegiaTolest
 
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...Irekia - EJGV
 
Zeinek erre nahi_ditu_hondakinak
Zeinek erre nahi_ditu_hondakinakZeinek erre nahi_ditu_hondakinak
Zeinek erre nahi_ditu_hondakinakAndoni Tolosa
 
Ikastetxea: Arizmendi (Arrasate /Eskoriatza)
Ikastetxea: Arizmendi (Arrasate /Eskoriatza)Ikastetxea: Arizmendi (Arrasate /Eskoriatza)
Ikastetxea: Arizmendi (Arrasate /Eskoriatza)EcoEuskadi 2020
 
Ikastetxea J.M. Barandiaran - Leioa
Ikastetxea J.M. Barandiaran -  LeioaIkastetxea J.M. Barandiaran -  Leioa
Ikastetxea J.M. Barandiaran - LeioaEcoEuskadi 2020
 
Erosketa berdea eta elikadura jasangarria
Erosketa berdea eta elikadura jasangarriaErosketa berdea eta elikadura jasangarria
Erosketa berdea eta elikadura jasangarriajohanpep
 

Similar to Zabor bilketa-1 (20)

Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
 
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten duMundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
 
Ingurumen gehigarria
Ingurumen gehigarriaIngurumen gehigarria
Ingurumen gehigarria
 
Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria
Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoriaMartin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria
Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria
 
Birziklapena
BirziklapenaBirziklapena
Birziklapena
 
Gipuzkoako errefusaren karakterizazioa altair 2012
Gipuzkoako errefusaren karakterizazioa altair 2012Gipuzkoako errefusaren karakterizazioa altair 2012
Gipuzkoako errefusaren karakterizazioa altair 2012
 
Ikastetxea Txindoki (Beasain)
Ikastetxea Txindoki (Beasain)Ikastetxea Txindoki (Beasain)
Ikastetxea Txindoki (Beasain)
 
Errausketarik ez!
Errausketarik ez!Errausketarik ez!
Errausketarik ez!
 
The story of stuff
The story of stuffThe story of stuff
The story of stuff
 
The story of stuff (aroa, josune)
The story of stuff (aroa, josune)The story of stuff (aroa, josune)
The story of stuff (aroa, josune)
 
BERRESKURAPENA BAIETZAREN TRUKE?
BERRESKURAPENA BAIETZAREN TRUKE?BERRESKURAPENA BAIETZAREN TRUKE?
BERRESKURAPENA BAIETZAREN TRUKE?
 
Eh bildu aretxabaleta Bilketa sistema hautatzeko galdeketa
Eh bildu aretxabaleta Bilketa sistema hautatzeko galdeketaEh bildu aretxabaleta Bilketa sistema hautatzeko galdeketa
Eh bildu aretxabaleta Bilketa sistema hautatzeko galdeketa
 
Zubietako erraustegia
Zubietako erraustegiaZubietako erraustegia
Zubietako erraustegia
 
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
 
Zeinek erre nahi_ditu_hondakinak
Zeinek erre nahi_ditu_hondakinakZeinek erre nahi_ditu_hondakinak
Zeinek erre nahi_ditu_hondakinak
 
Ikastetxea: Arizmendi (Arrasate /Eskoriatza)
Ikastetxea: Arizmendi (Arrasate /Eskoriatza)Ikastetxea: Arizmendi (Arrasate /Eskoriatza)
Ikastetxea: Arizmendi (Arrasate /Eskoriatza)
 
Merkeena
MerkeenaMerkeena
Merkeena
 
Ikastetxea J.M. Barandiaran - Leioa
Ikastetxea J.M. Barandiaran -  LeioaIkastetxea J.M. Barandiaran -  Leioa
Ikastetxea J.M. Barandiaran - Leioa
 
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012
 
Erosketa berdea eta elikadura jasangarria
Erosketa berdea eta elikadura jasangarriaErosketa berdea eta elikadura jasangarria
Erosketa berdea eta elikadura jasangarria
 

More from Andoni Tolosa

Egunsentiak alperrentzat (irudiak)
Egunsentiak alperrentzat (irudiak)Egunsentiak alperrentzat (irudiak)
Egunsentiak alperrentzat (irudiak)Andoni Tolosa
 
Gramatika -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
Gramatika  -gehigarriak_-_testu_antolatzaileakGramatika  -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
Gramatika -gehigarriak_-_testu_antolatzaileakAndoni Tolosa
 
Festa eguna da (hitzen bilakaera)
Festa eguna da (hitzen bilakaera)Festa eguna da (hitzen bilakaera)
Festa eguna da (hitzen bilakaera)Andoni Tolosa
 
Iva peko estilo liburua
Iva peko estilo liburuaIva peko estilo liburua
Iva peko estilo liburuaAndoni Tolosa
 
La sociedad del despilfarro
La sociedad del despilfarroLa sociedad del despilfarro
La sociedad del despilfarroAndoni Tolosa
 
La ciudad de la basura
La ciudad de la basuraLa ciudad de la basura
La ciudad de la basuraAndoni Tolosa
 
Gestion de residuos y sostenibilidad
Gestion de residuos y sostenibilidadGestion de residuos y sostenibilidad
Gestion de residuos y sostenibilidadAndoni Tolosa
 
2008 emaitzak urria
2008 emaitzak  urria 2008 emaitzak  urria
2008 emaitzak urria Andoni Tolosa
 
Tutoretza saioa prestatu
Tutoretza saioa prestatuTutoretza saioa prestatu
Tutoretza saioa prestatuAndoni Tolosa
 
Tabakoa ideien zerrenda
Tabakoa ideien zerrendaTabakoa ideien zerrenda
Tabakoa ideien zerrendaAndoni Tolosa
 
Dibortzioak duen eragina_seme-alabengan
Dibortzioak duen eragina_seme-alabenganDibortzioak duen eragina_seme-alabengan
Dibortzioak duen eragina_seme-alabenganAndoni Tolosa
 

More from Andoni Tolosa (20)

Egunsentiak alperrentzat (irudiak)
Egunsentiak alperrentzat (irudiak)Egunsentiak alperrentzat (irudiak)
Egunsentiak alperrentzat (irudiak)
 
Azken arrain-festa
Azken arrain-festaAzken arrain-festa
Azken arrain-festa
 
Gramatika -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
Gramatika  -gehigarriak_-_testu_antolatzaileakGramatika  -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
Gramatika -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
 
Festa eguna da (hitzen bilakaera)
Festa eguna da (hitzen bilakaera)Festa eguna da (hitzen bilakaera)
Festa eguna da (hitzen bilakaera)
 
Iva peko estilo liburua
Iva peko estilo liburuaIva peko estilo liburua
Iva peko estilo liburua
 
La sociedad del despilfarro
La sociedad del despilfarroLa sociedad del despilfarro
La sociedad del despilfarro
 
La ciudad de la basura
La ciudad de la basuraLa ciudad de la basura
La ciudad de la basura
 
3.maila online udan
3.maila online udan3.maila online udan
3.maila online udan
 
Hizkuntza zuzena
Hizkuntza zuzenaHizkuntza zuzena
Hizkuntza zuzena
 
Zalantza dantzan
Zalantza dantzanZalantza dantzan
Zalantza dantzan
 
Gestion de residuos y sostenibilidad
Gestion de residuos y sostenibilidadGestion de residuos y sostenibilidad
Gestion de residuos y sostenibilidad
 
2008 emaitzak urria
2008 emaitzak  urria 2008 emaitzak  urria
2008 emaitzak urria
 
Alergiak
AlergiakAlergiak
Alergiak
 
Tutoretza saioa prestatu
Tutoretza saioa prestatuTutoretza saioa prestatu
Tutoretza saioa prestatu
 
Irakurmena 09
Irakurmena 09Irakurmena 09
Irakurmena 09
 
Que es que
Que es queQue es que
Que es que
 
Zer da zer
Zer da zerZer da zer
Zer da zer
 
Tabakoa ideien zerrenda
Tabakoa ideien zerrendaTabakoa ideien zerrenda
Tabakoa ideien zerrenda
 
Dibortzioak duen eragina_seme-alabengan
Dibortzioak duen eragina_seme-alabenganDibortzioak duen eragina_seme-alabengan
Dibortzioak duen eragina_seme-alabengan
 
Idazmena 09
Idazmena 09Idazmena 09
Idazmena 09
 

Zabor bilketa-1

  • 1.
  • 2. Hondakin kopuruak gora egin du azken urteetan, daukagun ekoizpen eta kontsumo ereduaren ondorioz. Kontsumitzen dugunaren zati handi bat erabilera batekoa da eta segituan zabor bihurtzen da. Gaur egun zaborrare- kin dugun arazoa honen ondorioa da. Pertsona bakoitzeko sortzen den hon- dakin kopurua izugarria da. Instituzioek ez dute ezer egiten ekoizpen eta kontsumo eredu honen aurka. Zabor bilketaren inguruan planteatzen duten aukera bakarra erraus- ketarena da. Horrela zaborra desagertzen dela esaten digute, gainera, ener- gia ekoiztuz; baina zaborra ez da erraustegietan desagertzen, errauts toxiko bilakatzen da. 400 milioi euro kostatuko den erraustegiaren benetako arra- zoia negozio izugarria dela da. Hondakin hauek orain dela gutxi arte ez ziren birziklatzen. Zorionez azken urteetan jendea kontzienteago da eta birziklatzen ikasi du. Baina ez denek, oraindik badago birziklatzea aukeratu daitekeen zerbait dela uste duen jenderik. Birziklatzea derrigorrezkoa da, erreketara produktu kimikoak isurtzeko eskubiderik ez dugun bezala. Hau berandu baino lehen egin beha- rrekoa da, ingurumena eta osasunagatik. 1. Zabor bilketa eredu ezberdinak daude, baina denak ez dira eraginkorrak Zaborra biltzeko modu ezberdinak daude baina denek ez dute emaitza eraginkorrik ematen. Gaur egun ia Gipuzkoa osoan zabalduta dagoen eredua 4 kontenedorekoa da (papera, beira, edukiontziak eta gainontzeko hondaki- nak edo errefusa). Eredu honek hondakinen % 28 inguru birziklatzen du, zabortegietara hondakin bolumen handiak igorriz, materia organikoa barne, honek dakartzan arazoekin (usain txarrak, ur zikinak,…). Beste eredu bat 5. kontenedorea jartzea da. Edukiontzi berri honek mate- ria organikoa soilik jasoko luke, organikoa eta errefusa bereiziz. Horrela, orga- nikoa konpost bihurtzen da eta zabortegietara zabor "garbiagoa" eta bolu- men txikiagoa eramango litzateke. Sistema honen arrakasta herritarren boron- dateak baldintzatzen du, hondakinak 5 edukiontzi ezberdinetan banatu eta birziklatzea aukerakoa baita. Sistema hau dagoen herrietan 4 edukiontzirekin birziklatzen dena baino zertxobait gehiago birziklatzen da, %35 arte. Eta azkenik, atez ateko zabor bilketa dago. Sistema honek ere hondaki- nak 5 zatitan banatzen ditu, baina kaleko kontenedoreetara atera beharrean, etxe bakoitzeko zaborra indibidualki jasotzen da. 5 kontenedoreko sistemak %35 birziklatzen badu, atez atekoak bikoitza baino gehiago birziklatzen du (Usurbilen %82, EEBBko San Frantziskon %70).
  • 3. 2. Zertan datza atez ateko zabor bilketa sistemak? Atez ateko sistemaren helburu nagusia "zero waste" edo zero zabor da, hau da, hondakinen %100 birziklatzea. Helburu honetara ahalik eta gehien iristeko hondakinak 5 zatitan banatzen ditu eta etxe bakoitzeko zaborra indi- bidualki jasotzen du, baina zaborraren bereizketa ez bada egoki egin ez da biltzen. Horrela, herritarrari zaborra bereizteko obligazioa ezartzen zaio eta emaitzak asko hobetzen dira. Asteko egun bakoitzean frakzio bat biltzen da. Adibidez, Usurbilen materia organikoa hiru egunetan, edukiontziak bitan eta papera, eta birziklatzen ez den zaborra bakoitza asteko egun batean; sistema herri bakoitzeko beharretara egokitzen da. Hala ere, emergentzia gune bat ezartzen da ohiko kontenedoreekin, ezarrita dauden egunetatik edo ordute- giz kanpo hondakinak bertan utzi ahal izateko. Gehiago birziklatzea, "zero waste" helburura iristea eta zabortegien beharrik ez izatea posible izango li- tzateke sistema hobetu eta material mota gehiagoren birziklapenean inberti- tuko balitz. Bestalde, norberak sortutako hondakin organikoak norberak kudeatu ahal izateko, autokonpostaje programa bat ezartzen da lur zati txikiena due- nari ere eskaintzen zaiona (lorategia, baratzea, baserria). Horrela autokon- postajea egiten dutenek, gainontzeko hondakinak soilik atera behar izaten dituzte eta gainera kalitate handiko ongarri ekologikoa lortzen dute beraien erabilerarako.
  • 4. 3. Atez atekoaren emaitzak Urtebete pasa da jada Usurbilen atez ateko zabor bilketa ezarri zenetik eta datuak ikusgarriak dira. Herritarrek sortzen duten hondakinen %82 ingu- ru birziklatzen dute eta zabortegira bidaltzen duten %18 zabor garbia da: ez du materia organikorik beraz ez dago usainik, ur zikinik, … Sistema berri honen beste onuretako bat sortzen dituen lanpostuak dira. Aurreikuspenen arabera, atez atekoa Gipuzkoa osora zabalduko balitz, gaur egun lan honetan ari diren langileei beste 477 gehitu beharko lirateke. Materia organikoa bereiztuta jasotzeaz gain, lehendik ere bereizten ziren gaien birziklatzeak gora egin du, ia kopurua bikoiztuz. Beste datu esan- guratsu bat hondakin kopuruaren gutxitzea da, tona kopuruak behera egin baitu. Jendeak hondakinak gutxitzeko egin duen ahalegina islatzen dute datuek. Gipuzkoan 2009an jasotako zabor kopuruak %6 egin du behera eta Bizkaian ere beherazko joera sumatzen da. Hala ere, nabarmenena, Usurbilen atez ateko zabor bilketaren ondorioz eman den hondakin kopuruaren behe- rakada da: ZABOR BILKETA UZTAILA UZTAILA 2008 2009 Organikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . %0 %25,2 Autokonpost . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . %0,3 %8,4 Beira . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . %9,8 %14,7 Papera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . %9,6 %13,1 Ontziak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . %4,3 %7 Besteak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . %7 %12,1 Errefusa* . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . %69 %19,4 GUZTIRA 2008 (4 edukiontzirekin): 239.501 t. GUZTIRA 2009 (atez ateko zabor bilketarekin): 161.204 t. * Zabortegira doan kopurua.
  • 5. 4. Erraustegiaren arrazoiak ezkutatu nahian Atez atekoa zalantzan jartzen dutenek erraustegiaren beharra defen- datzen dute. Nahitaezkoa omen da zabortegien arazoari aurre egiteko. Atez ate sistemak duen zabortegi beharra erabiltzen dute argudio gisa. Atez ate- koak zabortegiak behar ditu, baldin eta "zero waste" helburura iristen ez bagara, baina beti ere beste sistemak baino gutxiago eta zabor garbiagoare- kin. Material berrien birziklapenean gehiago inbertituko balitz, agian ez lira- teke beharko. Atez ateko sistemaren kontra ari direnei ahaztu egiten zaie erraustegiek atmosferara egiten dituzten igorpenak osasunerako eta ingurumenerako oso kaltegarriak direla esatea. Erraustegiek zabortegia behar dutela ere ez dute esaten. Erretzen den hondakinen bolumena gutxitu egiten da baina ez da des- agertzen eta errauts horiek ere zabortegietara eramaten dira. Kasu honetan, atez atekoan ez bezala, errauts horiek ez dira zabor garbia, elementu toxiko- ak izaten baitituzte. Bosgarren kontenedoreak ere zabortegi gehiago behar ditu, atez atekoak baino gutxiago birziklatzen duelako; sistema hau defen- datzen dutenen artean erraustegiaren aldekoak asko daude. Baina argudio tamalgarriena erosotasuna aipatzen duena da. Birzikla- tzea ez da erosoa baina obligazio bat da, beste gauza asko bezala. Autoan segurtasun uhala jartzea edo abiadura mugak errespetatzea obligazioa den bezala. Errekak kutsatzea agian erosoagoa da ondo zaintzea baino; erosota- suna argudiatuko bagenu isurketa toxikoak egiteko, inork ez luke onartuko. Sortzen dugun zaborra erantzukizunez kudeatu behar da, interes ekonomi- koak eta erosotasuna alde batera utzita. Atez ateko sistemaren aurkako kanpainan botere politiko, ekonomiko eta mediatikoak ari dira. Erraustegia eraikitzea negozio handi bat da eta honen aurrean osasuna eta ingurumena dira gure lehentasuna.
  • 6. 5. Usurbilgo Ituna Atez ateko zabor bilketak suposatzen duen aurrerakuntza ikusirik, eragi- le sozial ezberdinek "Usurbilgo Ituna" sinatu dugu. Itun honekin, Zubietan (Donostia) egin nahi den erraustegiaren eraikuntza 6 urtez atzeratzea eskatu diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari. Errausketa planta hau ez da beharrezkoa, atez ateko bilketa sistema Gipuzkoa osora zabalduko balitz, zaborra ez litzateke gaur egun zabortegie- tara eramaten den kopuruaren %20ra iritsiko. Murrizketa honekin errauste- giaren proiektua atzera bota beharko lukete, jada ez zelako negozio errenta- garria izango. Eraiki nahi den erraustegian 400 milioi euro gastatu nahi dira. Diru hau beste arlo askotan behar da, badira nahikoa gabezia: osasun publikoan, garraio publikoan, hezkuntzan, berrikuntzan, ingurumenean, gizarte babe- sean,… Gipuzkoarron bizi kalitatea modu esanguratsuan hobetu dezakegu zabo- rra ateratzeko modua soilik aldatuz. Hau guztia kontuan izanda, ELAk atez atekoaren alde egin du, zabor bil- keta eredurik eraginkorrena eta erraustegiaren alternatiba delako. Horre- gatik, bilketa eredu hau Euskal Herri osora zabaltzea eta erraustegiaren proiektua betiko bertan behera uztea exijitzen du ELAk.