SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
ELKARBIZITZEN JARDUNALDIAK 
Udazken honetan, urria eta azaroa bitartean, ELKARBIZITZEN JARDUNALDIAK burutuko dira 
Otxandion. 
ELKARBIZITZEN JARDUNALDIAK Andikonako Foroaren eta udaleko giza eskubideen 
batzordearen arteko elkarlanaren fruitua da. Ziklo honen helburua elkarbizitza eraikitzeko 
prozesuari gure ekarpena egitea da, sinetsita baikaude pausu txiki askoaren baturak eramango 
gaituela urte luzeetako ezinikusi eta gorrotoak gainditu eta bestelako etorkizun ezberdin bat 
posible egitera. Horrela Otxandiok bere ondar alea jarri nahi du Euskal Herrian elkarbizitza 
baketsu eta normalizatuaren bidean, mendirik handienak ere ondar ale askoren metaketaz 
sortzen direnaren ustetan. 
ANDIKONAKO FOROA 
Otxandion 2006 eta 2011 urteen bitartean frankismo garaiko memoria historikoa 
berreskuratzeko burututako lanean, Andikonako bonbardaketaren 75. urteurrena betetzen zen 
egunean hain zuzen, Otxandioko udalak Euskal Herriaren bakerako giza eskubidearen inguruko 
Andikonako adierazpena onartu zuen. Adierazpen instituzional hau memoria historikoaren 
berreskurapen prozesuan inflexio puntu bat izateko borondatearekin jaio zen, iraganari 
begiratzeari utzi eta bertatik jasotako irakaspenetatik abiatuta, Euskal Herriak bizi izan duen 
biolentzia eta sufrimendu aroa gainditu eta Otxandioren etorkizuna eraikitzeko oinarriak 
finkatzea helburu hartuta. 
Baina horretarako iraganaren ispilu diren jarrera eta ezinikusiak gainditu eta bestelako kultura 
politiko berri bat garatzea ezinbestekoa ikusten da. Ezberdin pentsatzen dutenen arteko 
elkarrizketa bultzatu eta, bestearen ikuspegia ulertzeko ahalegin zintzotik abiatuta, 
adostasunetara iristeko borondatea landuko duen kultura politiko berritu baten beharra 
aitortzen da. 
Hausnarketa honetatik dator Andikonako Foroa sortzeko bultzada. Horrela, Otxandioko Udalak 
proposatuta sortzen da Foro hau 2012. urtean. Hasiera batean 1978. urtetik aurrera herriko 
hautetsi izandakoak elkartzen dituen arren aurtengo udaberrian herritar orori zabaltzeko 
urratsa ematen da eta, aldi berean, bere oinarriak eta lan ildo nagusiak zehazten dira. 
Oinarriei dagokionez, azpimarratu behar da norbanakoez osatutako Foro bat dela, eta ez 
partidu politikoez osatutakoa. Bertan sentsibilitate politiko ezberdinetako pertsonak gaude, 
baina gure izen propioan jokatzen dugu. Pertsonak gara protagonista, ez alderdi politikoak.
Urte luzez elkarren aurka aritu diren sektore ezberdinen arteko berradiskidetzea beharrezkoa 
dela sinetsi eta bake justu eta iraunkor bat eraiki ahal izateko borondate zintzoak elkartzen 
gaitu. 
Foroak beretzat hartzen dituen lan ildoak berriz, Elkarbizitza, Erabakitzeko Eskubidea eta 
Herrigintza dira. 
Elkarbizitza 
Biolentziak ezaugarritutako urte luzetako gatazkak zauri nabariak utzi ditu euskal gizartean, eta 
baita gure herrian ere, Otxandion. Bizi dugun garaiak urte luzeetako min, ezinikusi eta 
gorrotoak pixkana-pixkana gainditzen joan eta giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako 
elkarbizitza baketsu bat eraikitzeko aukera zabaldu du. Herrietatik ere gure ekarpena egin 
diezaiokegu gatazkaren ondorioak gainditu eta elkarbizitza eraikitzeko prozesuari, urteetako 
zatiketa eta inkomunikazioa gaindituko duten ekimen ezberdinak bultzatuz. 
Erabakitzeko Eskubidea 
Erabakitze eskubidean dago Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren muina. Kontzeptu 
demokratikoa da, eta ez dago proiektu politiko konkretu bati lotua. Erabakitzeko eskubidea da 
proiektu politiko ezberdinak baldintza berdinetan konfrontatu eta modu libre, baketsu eta 
demokratikoan euskal gizarteak bere etorkizuna erabaki ahal izateko giltza eta, zentzu 
horretan, elkarbizitza normalizatu bat posible egiten duen printzipio demokratikoa da. 
Kontzeptu inklusiboa da, denoi dagokiguna, eta beraren gauzapena identitate gutxituen 
eskubideekiko errespetuz egin behar da. 
Herrigintza 
Azken esparru hau herrira mugatzen da, eta bere helburua Otxandion herrigintza filosofia 
berritu bat bultzatzea da. Udalaz eta gobernuan dagoen alderdi edo koalizioaz haratago, 
herritar guztiok parte garen herrigintza dinamika emankor bat delako herri bizi eta 
kohesionatu baterako gakoa. 
Horretarako, beharrezkoa da pentsaera desberdinetako herritarren arteko elkarlana 
bultzatzea. Herriaren etorkizuna zein oinarrirengan eraiki behar denari buruzko gure ideia eta 
asmoak era normalizatuan eztabaidatu eta adostasunetara iristeko saiakera zintzoa eginaz, 
gure herriaren garapena helburu izango duten ekimen eta proiektu ezberdinak garatzeko 
baldintzak sortuko dituen kultura politiko berritu bat herrian bultzatuz.
ELKARBIZITZEN JARDUNALDIAK 
Jardunaldi hauen bitartez, gaur egunean bizi dugu eszenatokira iristeko egindako ibilbidea 
aztertzeaz gain, ezberdin pentsatzen dugunon arteko elkarbizitza baketsu eta normalizatu bat 
eraikitzeko gakoak diren gai ezberdinen inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu, 
gaurkotasuna duten eztabaida eta gai ezberdinak Otxandioko herritarren artean zabalduz. 
URRIAK 17: 
PROIEKZIOA: 
”DE TXILLARRE A AIETE. UN LARGO CAMINO EN EL PROCESO DE PAZ” 
Dokumental honetan Arnaldo Otegi eta Jesus Egigurenek Txillarreko elkarrizketak 
abiatu zituztenetik Aietera iritsi arte gatazka politikoa gainditu eta bakea eraikitzeko 
egindako ibilbidea lantzen da, ikuspegi ezberdin eta anitzetatik kontatua. 
URRIAK 24 
PROIEKZIOA ETA MAHAI INGURUA: 
“HABLAN LOS OJOS” dokumentala 
Lokarrirekin elkarlanean gauzatutako ekitaldia. 
Bertan, “Hablan los Ojos” dokumentala ikusteaz gain Gorka Espiau, Rosa Rodero, eta 
Joxean Aguirrek osatutako mahai ingurua burutuko da, herriko moderatzaile baten 
gidaritzapean. Gorka Espiau filmaren zuzendaria da, Rosa Rodero ETAk eraildako 
Joseba Goikoetxea ertzainaren alarguna, eta Joxean Agirre preso ohia. 
AZAROAK 7 
PROIEKZIOA: 
“MARIPOSAS EN EL HIERRO” 
Dokumental honetan, mota ezberdinetako biolentzia jasan duten emakume 
ezberdinen testigantzetatik abiatuta, sufrimendua gainditu eta elkarbizitza baketsu bat 
eraikitzeko ekarpen ezberdinak entzuteko aukera izango da.
AZAROAK 14 
MAHAI INGURUA: 
“ERABAKITZEKO ESKUBIDEA. ELKARBIZITZA NORMALIZATUU BATERAKO PRINTZIPIO 
DEMOKRATIKOA” 
Gure Esku Dago ekimenarekin elkarlanean burututako ekitaldia. 
Parte hartzaileak: Iñaki Zarraoa, Gemma Zabaleta eta Ibon Arbulu. 
Erabakitzeko eskubidea elkarbizitza posible egiten duen printzipio demokratiko gisa 
ezaugarritu eta beraren gauzapenerako gakoen inguruan hausnartzea izango da 
saioaren helburua. 
ANDIKONAKO FOROA 
Otxandio, 2014ko urria.

More Related Content

Viewers also liked (18)

514 interneterako
514 interneterako514 interneterako
514 interneterako
 
Iurretako jaien gehigarria
Iurretako jaien gehigarriaIurretako jaien gehigarria
Iurretako jaien gehigarria
 
Anboto 493
Anboto 493Anboto 493
Anboto 493
 
Anboto 505
Anboto 505Anboto 505
Anboto 505
 
Anboto 492
Anboto 492Anboto 492
Anboto 492
 
511 anboto
511 anboto511 anboto
511 anboto
 
Anboto 510 internet
Anboto 510 internetAnboto 510 internet
Anboto 510 internet
 
Anboto 496
Anboto 496Anboto 496
Anboto 496
 
Anboto 508
Anboto 508Anboto 508
Anboto 508
 
Anboto 407
Anboto 407Anboto 407
Anboto 407
 
Anboto 409
Anboto 409Anboto 409
Anboto 409
 
Anboto 507
Anboto 507Anboto 507
Anboto 507
 
Anboto 410
Anboto 410Anboto 410
Anboto 410
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
516 interneterako
516 interneterako516 interneterako
516 interneterako
 
522 interneterako
522 interneterako522 interneterako
522 interneterako
 
Anboto 498
Anboto 498Anboto 498
Anboto 498
 
526 alea interneterako
526 alea interneterako526 alea interneterako
526 alea interneterako
 

Similar to Andikonako foroa

The Right to Decide, Driver of Power and Sovereignty book
The Right to Decide, Driver of Power and Sovereignty bookThe Right to Decide, Driver of Power and Sovereignty book
The Right to Decide, Driver of Power and Sovereignty bookDr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Irekia - EJGV
 
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduanEzkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduanARALAR Araba
 
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...Irekia - EJGV
 
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostenaEuskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostenaIrekia - EJGV
 
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdfInmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdfIrekia - EJGV
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Irekia - EJGV
 
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakEuskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakekthuhezi
 
Gernikako akordioa
Gernikako akordioaGernikako akordioa
Gernikako akordioalaieneblog
 
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)zabalikelkartea
 

Similar to Andikonako foroa (20)

The Right to Decide, Driver of Power and Sovereignty book
The Right to Decide, Driver of Power and Sovereignty bookThe Right to Decide, Driver of Power and Sovereignty book
The Right to Decide, Driver of Power and Sovereignty book
 
ETA adierazpena
ETA adierazpenaETA adierazpena
ETA adierazpena
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
 
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
 
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduanEzkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
 
Memoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarteMemoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarte
 
MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPI
MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPIMEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPI
MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPI
 
Memoria Partekatu Baterantz Andoain
Memoria Partekatu Baterantz AndoainMemoria Partekatu Baterantz Andoain
Memoria Partekatu Baterantz Andoain
 
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
 
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostenaEuskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
 
Konponbide haizea dabil
Konponbide haizea dabilKonponbide haizea dabil
Konponbide haizea dabil
 
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdfInmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
 
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakEuskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
 
Gernikako Akordioa
Gernikako AkordioaGernikako Akordioa
Gernikako Akordioa
 
Gernikako akordioa
Gernikako akordioaGernikako akordioa
Gernikako akordioa
 
Anboto 508
Anboto 508Anboto 508
Anboto 508
 
517 interneterako
517 interneterako517 interneterako
517 interneterako
 
Entzuixu!! 19.zkia. 2022ko azaroa.
Entzuixu!! 19.zkia. 2022ko azaroa. Entzuixu!! 19.zkia. 2022ko azaroa.
Entzuixu!! 19.zkia. 2022ko azaroa.
 
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
 

More from Anboto Komunikabideak (20)

Zaldibar kronograma
Zaldibar kronogramaZaldibar kronograma
Zaldibar kronograma
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
Ingurumen gehigarria
Ingurumen gehigarriaIngurumen gehigarria
Ingurumen gehigarria
 
San Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarriaSan Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarria
 
Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18
 
Zornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarriaZornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarria
 
Otxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarriaOtxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarria
 
Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018
 
Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 
Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018 Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018
 
Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018
 
Traña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarriaTraña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarria
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018
 
Gabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarriaGabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarria
 
Zornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartelaZornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartela
 
Durangoko jaiak
Durangoko jaiakDurangoko jaiak
Durangoko jaiak
 
Iurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarriaIurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarria
 
Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017
 
Zornotzako jaiak
Zornotzako jaiakZornotzako jaiak
Zornotzako jaiak
 

Andikonako foroa

  • 1. ELKARBIZITZEN JARDUNALDIAK Udazken honetan, urria eta azaroa bitartean, ELKARBIZITZEN JARDUNALDIAK burutuko dira Otxandion. ELKARBIZITZEN JARDUNALDIAK Andikonako Foroaren eta udaleko giza eskubideen batzordearen arteko elkarlanaren fruitua da. Ziklo honen helburua elkarbizitza eraikitzeko prozesuari gure ekarpena egitea da, sinetsita baikaude pausu txiki askoaren baturak eramango gaituela urte luzeetako ezinikusi eta gorrotoak gainditu eta bestelako etorkizun ezberdin bat posible egitera. Horrela Otxandiok bere ondar alea jarri nahi du Euskal Herrian elkarbizitza baketsu eta normalizatuaren bidean, mendirik handienak ere ondar ale askoren metaketaz sortzen direnaren ustetan. ANDIKONAKO FOROA Otxandion 2006 eta 2011 urteen bitartean frankismo garaiko memoria historikoa berreskuratzeko burututako lanean, Andikonako bonbardaketaren 75. urteurrena betetzen zen egunean hain zuzen, Otxandioko udalak Euskal Herriaren bakerako giza eskubidearen inguruko Andikonako adierazpena onartu zuen. Adierazpen instituzional hau memoria historikoaren berreskurapen prozesuan inflexio puntu bat izateko borondatearekin jaio zen, iraganari begiratzeari utzi eta bertatik jasotako irakaspenetatik abiatuta, Euskal Herriak bizi izan duen biolentzia eta sufrimendu aroa gainditu eta Otxandioren etorkizuna eraikitzeko oinarriak finkatzea helburu hartuta. Baina horretarako iraganaren ispilu diren jarrera eta ezinikusiak gainditu eta bestelako kultura politiko berri bat garatzea ezinbestekoa ikusten da. Ezberdin pentsatzen dutenen arteko elkarrizketa bultzatu eta, bestearen ikuspegia ulertzeko ahalegin zintzotik abiatuta, adostasunetara iristeko borondatea landuko duen kultura politiko berritu baten beharra aitortzen da. Hausnarketa honetatik dator Andikonako Foroa sortzeko bultzada. Horrela, Otxandioko Udalak proposatuta sortzen da Foro hau 2012. urtean. Hasiera batean 1978. urtetik aurrera herriko hautetsi izandakoak elkartzen dituen arren aurtengo udaberrian herritar orori zabaltzeko urratsa ematen da eta, aldi berean, bere oinarriak eta lan ildo nagusiak zehazten dira. Oinarriei dagokionez, azpimarratu behar da norbanakoez osatutako Foro bat dela, eta ez partidu politikoez osatutakoa. Bertan sentsibilitate politiko ezberdinetako pertsonak gaude, baina gure izen propioan jokatzen dugu. Pertsonak gara protagonista, ez alderdi politikoak.
  • 2. Urte luzez elkarren aurka aritu diren sektore ezberdinen arteko berradiskidetzea beharrezkoa dela sinetsi eta bake justu eta iraunkor bat eraiki ahal izateko borondate zintzoak elkartzen gaitu. Foroak beretzat hartzen dituen lan ildoak berriz, Elkarbizitza, Erabakitzeko Eskubidea eta Herrigintza dira. Elkarbizitza Biolentziak ezaugarritutako urte luzetako gatazkak zauri nabariak utzi ditu euskal gizartean, eta baita gure herrian ere, Otxandion. Bizi dugun garaiak urte luzeetako min, ezinikusi eta gorrotoak pixkana-pixkana gainditzen joan eta giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako elkarbizitza baketsu bat eraikitzeko aukera zabaldu du. Herrietatik ere gure ekarpena egin diezaiokegu gatazkaren ondorioak gainditu eta elkarbizitza eraikitzeko prozesuari, urteetako zatiketa eta inkomunikazioa gaindituko duten ekimen ezberdinak bultzatuz. Erabakitzeko Eskubidea Erabakitze eskubidean dago Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren muina. Kontzeptu demokratikoa da, eta ez dago proiektu politiko konkretu bati lotua. Erabakitzeko eskubidea da proiektu politiko ezberdinak baldintza berdinetan konfrontatu eta modu libre, baketsu eta demokratikoan euskal gizarteak bere etorkizuna erabaki ahal izateko giltza eta, zentzu horretan, elkarbizitza normalizatu bat posible egiten duen printzipio demokratikoa da. Kontzeptu inklusiboa da, denoi dagokiguna, eta beraren gauzapena identitate gutxituen eskubideekiko errespetuz egin behar da. Herrigintza Azken esparru hau herrira mugatzen da, eta bere helburua Otxandion herrigintza filosofia berritu bat bultzatzea da. Udalaz eta gobernuan dagoen alderdi edo koalizioaz haratago, herritar guztiok parte garen herrigintza dinamika emankor bat delako herri bizi eta kohesionatu baterako gakoa. Horretarako, beharrezkoa da pentsaera desberdinetako herritarren arteko elkarlana bultzatzea. Herriaren etorkizuna zein oinarrirengan eraiki behar denari buruzko gure ideia eta asmoak era normalizatuan eztabaidatu eta adostasunetara iristeko saiakera zintzoa eginaz, gure herriaren garapena helburu izango duten ekimen eta proiektu ezberdinak garatzeko baldintzak sortuko dituen kultura politiko berritu bat herrian bultzatuz.
  • 3. ELKARBIZITZEN JARDUNALDIAK Jardunaldi hauen bitartez, gaur egunean bizi dugu eszenatokira iristeko egindako ibilbidea aztertzeaz gain, ezberdin pentsatzen dugunon arteko elkarbizitza baketsu eta normalizatu bat eraikitzeko gakoak diren gai ezberdinen inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu, gaurkotasuna duten eztabaida eta gai ezberdinak Otxandioko herritarren artean zabalduz. URRIAK 17: PROIEKZIOA: ”DE TXILLARRE A AIETE. UN LARGO CAMINO EN EL PROCESO DE PAZ” Dokumental honetan Arnaldo Otegi eta Jesus Egigurenek Txillarreko elkarrizketak abiatu zituztenetik Aietera iritsi arte gatazka politikoa gainditu eta bakea eraikitzeko egindako ibilbidea lantzen da, ikuspegi ezberdin eta anitzetatik kontatua. URRIAK 24 PROIEKZIOA ETA MAHAI INGURUA: “HABLAN LOS OJOS” dokumentala Lokarrirekin elkarlanean gauzatutako ekitaldia. Bertan, “Hablan los Ojos” dokumentala ikusteaz gain Gorka Espiau, Rosa Rodero, eta Joxean Aguirrek osatutako mahai ingurua burutuko da, herriko moderatzaile baten gidaritzapean. Gorka Espiau filmaren zuzendaria da, Rosa Rodero ETAk eraildako Joseba Goikoetxea ertzainaren alarguna, eta Joxean Agirre preso ohia. AZAROAK 7 PROIEKZIOA: “MARIPOSAS EN EL HIERRO” Dokumental honetan, mota ezberdinetako biolentzia jasan duten emakume ezberdinen testigantzetatik abiatuta, sufrimendua gainditu eta elkarbizitza baketsu bat eraikitzeko ekarpen ezberdinak entzuteko aukera izango da.
  • 4. AZAROAK 14 MAHAI INGURUA: “ERABAKITZEKO ESKUBIDEA. ELKARBIZITZA NORMALIZATUU BATERAKO PRINTZIPIO DEMOKRATIKOA” Gure Esku Dago ekimenarekin elkarlanean burututako ekitaldia. Parte hartzaileak: Iñaki Zarraoa, Gemma Zabaleta eta Ibon Arbulu. Erabakitzeko eskubidea elkarbizitza posible egiten duen printzipio demokratiko gisa ezaugarritu eta beraren gauzapenerako gakoen inguruan hausnartzea izango da saioaren helburua. ANDIKONAKO FOROA Otxandio, 2014ko urria.