ERAIKI DEZAGUN BAKEA ESZENATOKI DEMOKRATIKOAN
KONPONBIDE  haizea dabil Zertara dator agiri hau, nola kokatzen da agiri hau prozesu demokratikoaren baitan? Prozesu Demokratikoa martxan dago. Ezker Abertzalearen alde bakarreko pausoei esker, baina oraindik transito edo bide luzea dago: Gaur egungo ukazio eta indarkeria egoeratik bake eta demokrazia egoeraraino.
KONPONBIDE haizea dabil Bide horretan, deklarazio hau Ezker Abertzalearen aldebakarreko beste ekarpen sakon eta garrantzitsu bat da: Aieteko agiriak marraztutako bide orri orokorraren zehaztapena da, oraindik orain, bakea lortzeke dugun egoera delako Euskal Herrian.
KONPONBIDE haizea dabil Bakea eta demokrazia eraikitzeko bidean konponbiderako justizia behar dugu: Zer da justizia transizionala edo konponbiderako justizia?
KONPONBIDERAKO JUSTIZIA Prozesua garatzen lagunduko duten neurri politiko eta juridikoen multzoa. Zeri erantzun behar dio konponbiderako justizia horrek, nolakoa izan behar da? Gatazkaren ondorioei modu positiboan erantzuteko tresna. Egiturazko faktore injustizia eragileak ezabatzeko tresna.  Adiskidetzea sustatuko duen justizia izan behar du, elkarrekiko errespetutik abiatuta, egia bilatuko duena eta biktima guztien erreparazioa bilatuko duena. Eskubideen ukaziotik eta indarkeriatik eratorritako arazoak konpontzera bideratzen diren dinamika sozial eta politikoei lotua. Irabazle eta galtzaileak bilatuko ez dituen justizia, baizik eta herri osoa garaile izango den konponbidea erraztuko duena.
KONPONBIDERAKO JUSTIZIA Beraz, zertarako behar dugu konponbiderako justizia? 1.- Indarkeria oro amaitzeko. 2.- Gatazkaren ondorioei erantzuteko. 3.- Berradiskidetzea sustatzeko elkarrekiko aitortzatik abiatuta. 4.- Euskal Herriak egia osoa jakin dezan, gertatutakoaren gaineko egia guztien batura den egia. 5.-Elkarrizketa eta akordio demokratikoa, berriro ez errepikatzeko berme bezala.
AGIRIAREN BOST ARDATZAK 1.- Indarkeria ororen amaiera indarkeria ez da bukatu
1. ARDATZA Espetxe politika inhumanoaren amaiera:  preso gaixoak eta ¾ edo 2/3 beteta dutenak askatu.  Sakabanaketa bukatu, preso politikoak Euskal Herrira ekarriz... beraien etxeetara ekartzeko aintzinpauso modura.
1. ARDATZA Militante independentisten kontrako errepresioa, jazarpen poliziala, atxiloketak, torturak, epaiketak eta espetxeratzeak  amaitu Salbuespenezko politika guztiak bukatu behar dira, eta herritarren  eskubide zibil eta politiko guztiak bermatu ; tartean  Sortu ren legeztapena.
AGIRIAREN BOST ARDATZAK 2.- Gatazkaren ondorioei erantzuna ematea
2. ARDATZA Gatazkak ondorio oso mingarriak eragin ditu herritar askorengan:  bizia galdu dutenak  kalte fisiko eta psikikoak  desagertuak torturatuak mehatxatuak kartzelaratuak exiliatu eta deportatuak  Min horri irtenbidea eman behar zaio.
2. ARDATZA -Preso eta exiliatu guztien etxeratzea.  Ez dago mundu osoan amaitutakoan ehunka pertsona espetxean mantentzen dituen gatazkarik.  Gure herrian gauza bera egitea posible eta beharrezkoa da.
2. ARDATZA Euskal Herriaren desmilitarizazioa:  gerra eta errepresio estrategia bukatzerakoan, armak eta salbuespenezko legediak desagertu behar dira.  ETAk bere egitura militarrak desegin eta armak baliogabetu  Frantziar eta espainiar estatuek gatazkarako sortutako operatibo armatu eta errepresiboak kendu edo egokitu Gatazkaren baitan sortutako salbuespenezko legediak desagertu
2. ARDATZA Beraz, indarkeriazko gatazkari dagozkion tresna guztien desaktibazioa  Horretarako,  ETAk eta Frantziako zein Espainiako gobernuek elkarrizketa eta akordio prozesua ireki beharko dute .
AGIRIAREN BOST ARDATZAK 3.- Adiskidetzea sustatu, elkarrekiko aitortzatik abiatuta
3. ARDATZA Urteetako zauriak sendatzea eta adiskidetzea posible egingo duen bidea luzea izango da. Mendeetako gatazka ez da une batean desagertzen. Horretarako,  estatuek eta jendarte osoak : gatazka eragin duen arrazoiei erantzun behar indarkeria zuzenean jasan dutenen mina leuntzeko lanari ekin elkarbizitzarako akordioa eraiki
3. ARDATZA Oinarrizko ideiak adiskidetzeari buruz: Ikuspegi desberdinak daude gertatutakoaz. Gero ere hala izango da. Egia osoa bilatu behar dugu, jakinda egia desberdin horiek bilduko dituela egiaren osotasunak.  Norbere egia ez da egia osoa. Hitz egiteko beldurrik ez. Gertatutakoaz hitzegin behar da, eta gatazkaren zergatiez hitzegin behar da. Ezker Abertzaleak horretarako prestutasun osoa du Adiskidetzeak ez du ahaztura eragin behar Adiskidetzea ez da orain arte etsaitzat jo diren horiek laguntzat hartzea. Adiskidetzeak aldeen onarpena dakar : Eragindako mina onartzea eta min horrekiko errespetua.
3. ARDATZA Ezker Abertzalearen autokritika Ezker Abertzaleak gatazka luze hau pairatu duten pertsona guztienganako erabateko errespetua azaldu nahi du, zintzotasun osoz, minaren eta sufrimenduaren sailkapenik egin gabe, eta biktimen arteko alderatzerik egin gabe.  Biktimak alde guztietan izan direla gogoraraztea ez da propaganda, zerbait erreala eta agerikoa baizik.
3. ARDATZA Ezker Abertzaleak indarkeria adierazpen anitzek Euskal Herrian eragindako mina eta sufrimendua onartzen du, bai ETAren jarduera armatuak eragindakoa, bai estatu espainiar eta frantziarren errepresio politikak eta gerra zikinak eragindakoa ere. Bere adierazpen edo jarreren bitartez, zenbaitetan ETAren jarduerek eragindako minarekiko sentikortasunik eza irudika zezakeela onartzen du Ezker Abertzaleak. Hori dela eta, bere jarrera politikoarekin nahi gabe gehitu duen mina sentitzen du.  Eta onartzen dugu Ezker Abertzaleari alde bateko biktimekiko erakutsitako sentsibilizazio maila falta izan zaiola beste aldeko biktimekiko.
3. ARDATZA Herri osoa ere biktima da: Bere osotasunean biktima den Herria da gurea, bere historian zehar, termino politiko eta kolektiboetan, estatu espainiar eta frantziarren indarkeria sistematikoa pairatu duen biktima.  Euskal Herriari dagozkion eskubideen etengabeko ukazioa da injustizia, errepresio eta erresistentziazko ziklo luzeen arrazoia. Estatu espainiarrak eta frantziarrak onartu beharko dute Euskal Herriari eta herri honetan errepresio politika eta gerra zikina pairatu duten milaka gizon eta emakumeei eragindako mina.
3. ARDATZA Historian zehar euskal gazte belaunaldi ugari ez da bere gogoz borrokatu. Estatuen errepresioak, bazterkeriak eta zapalkuntzak milaka eta milaka gazte borrokara bultzatu izan ditu, beraien kultura eta izaera ukatuta sentitu izanagatik. Gatazka luze honetan indar politikoak ezin direla euren ardura ekiditen : inork ez dezala bere burua ikusle edo neurtzaile soil modura aurkeztu. Eragile politiko guztiak izan dira eta dira gatazkaren parte.
AGIRIAREN BOST ARDATZAK 4.- Euskal Herriak egia jakin behar du: Egiaren Batzordea behar da Egia jakiteak erraztu egingo du indarkeria agertokitik agertoki demokratikora igarotzea, eta askeago egingo gaitu. Gainera, adiskidetze prozesuan lagunduko du.
4. ARDATZA Ezker Abertzaleak Egiaren Batzordea osatu beharko litzatekeela uste du: Independentea Nazioartekoa Gatazkaren arrazoiak eta ondorioak aztertuko lituzkeena  Politikoki inpartziala  Parte-hartze irekiarekin  Baztertzerik gabekoa
4. ARDATZA Helburua:  gertatutakoa onartzea eta, ikasbide historikotik ikasiz,  etorkizunean berriro gatazkarik ez errepikatzeko behar diren oinarriak finkatzea.  Batzordearen antolaketa, helburuak eta jarduerak partaide guztien artean zehaztu beharko lirateke.
4. ARDATZA Ezker Abertzalea Egiaren Batzordea eratzearen alde dago.  Zentzu horretan, gainontzeko indar politikoei eta frantziar nahiz espainiar Estatuei borondate bera adierazteko eskatzen diegu.
AGIRIAREN BOST ARDATZAK 5.- Elkarrizketa eta akordio demokratikoa, gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak
5. ARDATZA Ezinbestekoa da etorkizuneko bizikidetzaz hitz egitea. Bidezko eta benetako bake iraunkorra lortzeko, euskal eragileek akordioak egitea eta agertoki demokratiko bat eraikitzeari ekitea. Estatu espainiar eta frantziarrak errespetatuko duten agertoki demokratikoa, hain zuzen ere. Etorkizuneko marko juridiko bati buruzko elkarrizketa eta Akordioa atzeraezina da. Hori da berriro gertatutakoa ez errepikatzeko bermea.
5. ARDATZA Elkarrizketarako oinarriak: A) Mitchell Printzipioen edukiak onartzea B) Proiektu politikoak eta konponbide demokratikoak berezitu behar dira C) Bakea eraikitzeak Euskal Herriko aniztasuna onartzea eta errespetatzea dakar D) Bakea eraikitzeak eskubide guztiak onartzea eta errespetatzea dakar, Autodeterminazio Eskubidea barne.
5. ARDATZA MITCHELL PRINTZIPIOAK Euskal Herriko indar politiko guztiek Mitchell Printzipioekin bat egin beharko lukete,  Ezker Abertzaleak berak egiten duen bezala.  Gai politikoak konpontzeko baliabide demokratiko eta soilik baketsuen aldeko konpromisoa. Prozesu demokratikoan eta honen edozein mugarritan edo inflexio-puntutan, indarkeria erabiltzeari edo hau erabiltzeko mehatxua erabiltzeari uzteko konpromisoa, eta beste eragileek ere indarkeria erabiltzeari edo hau erabiltzeko mehatxu egiteari muzin egiteko konpromisoa. Alderdi guztien artean lortutako akordioan erabakitako neurriak onartzeko konpromisoa. Desadostasunik izango balitz, akordio honek emandako emaitzaren edozein alderdi aldatzeko, metodo demokratiko eta baketsuak erabiltzeko konpromisoa.
5. ARDATZA Proiektu politikoak eta konponbide demokratikoak berezitu behar dira Euskal Herrian proiektu politiko eta demokratiko oro zilegi da.  Gehiengo demokratikoak hala eskatzen badu, edozein proiektu defendatu eta egikaritu ahal izateko agertoki demokratikoa lortu behar da.
5. ARDATZA Bakea eraikitzeak Euskal Herriko aniztasuna onartzea eta errespetatzea dakar Euskal eragileok ikuspegi desberdinak ditugu, legitimoak oro. Baina honek ez du ukatzen Euskal Herria deritzon errealitate historiko, linguistiko, ekonomiko sozial eta kulturala dagoela onartzea.  Historian zehar gure herrian bizi eta lan egin duten gizon zein emakumeek eginiko ekarpen oso desberdinetatik edan duen jendarte plurala. Denok onartu eta errespetatu behar dugun pluraltasuna da hau.
5. ARDATZA Bakea eraikitzeak eskubide guztiak onartzea eta errespetatzea dakar, Autodeterminazio  Eskubidea barne. Herrien Autodeterminazio Eskubidea oinarrizko eskubidea da.  Izaera kolektiboa duen giza eskubidea Nazioarteko zuzenbidean jasoa  Oraintsu ere nazioarteko komunitateak onartuta eta demokratikoki egikaritua: Irlandan, Eskozian, Quebecen, Montenegron eta Hego Sudanen.  Autodeterminazio eskubidea: Euskal jendartea da bere etorkizunari buruz erabaki behar duena.
KONPONBIDE  haizea dabil Testu osoa jaisteko:   http://www.ezkerabertzalea.info/doku/Konponbidehaizea.pdf Bideoa ikusteko: http://www.youtube.com/watch?v=zx0MhJG8AkM   http://www.ezkerabertzalea.info/doku/Konponbidehaizea.pdf http://www.ezkerabertzalea.info/doku/Konponbidehaizea.pdf

Konponbide haizea dabil

  • 1.
    ERAIKI DEZAGUN BAKEAESZENATOKI DEMOKRATIKOAN
  • 2.
    KONPONBIDE haizeadabil Zertara dator agiri hau, nola kokatzen da agiri hau prozesu demokratikoaren baitan? Prozesu Demokratikoa martxan dago. Ezker Abertzalearen alde bakarreko pausoei esker, baina oraindik transito edo bide luzea dago: Gaur egungo ukazio eta indarkeria egoeratik bake eta demokrazia egoeraraino.
  • 3.
    KONPONBIDE haizea dabilBide horretan, deklarazio hau Ezker Abertzalearen aldebakarreko beste ekarpen sakon eta garrantzitsu bat da: Aieteko agiriak marraztutako bide orri orokorraren zehaztapena da, oraindik orain, bakea lortzeke dugun egoera delako Euskal Herrian.
  • 4.
    KONPONBIDE haizea dabilBakea eta demokrazia eraikitzeko bidean konponbiderako justizia behar dugu: Zer da justizia transizionala edo konponbiderako justizia?
  • 5.
    KONPONBIDERAKO JUSTIZIA Prozesuagaratzen lagunduko duten neurri politiko eta juridikoen multzoa. Zeri erantzun behar dio konponbiderako justizia horrek, nolakoa izan behar da? Gatazkaren ondorioei modu positiboan erantzuteko tresna. Egiturazko faktore injustizia eragileak ezabatzeko tresna. Adiskidetzea sustatuko duen justizia izan behar du, elkarrekiko errespetutik abiatuta, egia bilatuko duena eta biktima guztien erreparazioa bilatuko duena. Eskubideen ukaziotik eta indarkeriatik eratorritako arazoak konpontzera bideratzen diren dinamika sozial eta politikoei lotua. Irabazle eta galtzaileak bilatuko ez dituen justizia, baizik eta herri osoa garaile izango den konponbidea erraztuko duena.
  • 6.
    KONPONBIDERAKO JUSTIZIA Beraz,zertarako behar dugu konponbiderako justizia? 1.- Indarkeria oro amaitzeko. 2.- Gatazkaren ondorioei erantzuteko. 3.- Berradiskidetzea sustatzeko elkarrekiko aitortzatik abiatuta. 4.- Euskal Herriak egia osoa jakin dezan, gertatutakoaren gaineko egia guztien batura den egia. 5.-Elkarrizketa eta akordio demokratikoa, berriro ez errepikatzeko berme bezala.
  • 7.
    AGIRIAREN BOST ARDATZAK1.- Indarkeria ororen amaiera indarkeria ez da bukatu
  • 8.
    1. ARDATZA Espetxepolitika inhumanoaren amaiera: preso gaixoak eta ¾ edo 2/3 beteta dutenak askatu. Sakabanaketa bukatu, preso politikoak Euskal Herrira ekarriz... beraien etxeetara ekartzeko aintzinpauso modura.
  • 9.
    1. ARDATZA Militanteindependentisten kontrako errepresioa, jazarpen poliziala, atxiloketak, torturak, epaiketak eta espetxeratzeak amaitu Salbuespenezko politika guztiak bukatu behar dira, eta herritarren eskubide zibil eta politiko guztiak bermatu ; tartean Sortu ren legeztapena.
  • 10.
    AGIRIAREN BOST ARDATZAK2.- Gatazkaren ondorioei erantzuna ematea
  • 11.
    2. ARDATZA Gatazkakondorio oso mingarriak eragin ditu herritar askorengan: bizia galdu dutenak kalte fisiko eta psikikoak desagertuak torturatuak mehatxatuak kartzelaratuak exiliatu eta deportatuak Min horri irtenbidea eman behar zaio.
  • 12.
    2. ARDATZA -Presoeta exiliatu guztien etxeratzea. Ez dago mundu osoan amaitutakoan ehunka pertsona espetxean mantentzen dituen gatazkarik. Gure herrian gauza bera egitea posible eta beharrezkoa da.
  • 13.
    2. ARDATZA EuskalHerriaren desmilitarizazioa: gerra eta errepresio estrategia bukatzerakoan, armak eta salbuespenezko legediak desagertu behar dira. ETAk bere egitura militarrak desegin eta armak baliogabetu Frantziar eta espainiar estatuek gatazkarako sortutako operatibo armatu eta errepresiboak kendu edo egokitu Gatazkaren baitan sortutako salbuespenezko legediak desagertu
  • 14.
    2. ARDATZA Beraz,indarkeriazko gatazkari dagozkion tresna guztien desaktibazioa Horretarako, ETAk eta Frantziako zein Espainiako gobernuek elkarrizketa eta akordio prozesua ireki beharko dute .
  • 15.
    AGIRIAREN BOST ARDATZAK3.- Adiskidetzea sustatu, elkarrekiko aitortzatik abiatuta
  • 16.
    3. ARDATZA Urteetakozauriak sendatzea eta adiskidetzea posible egingo duen bidea luzea izango da. Mendeetako gatazka ez da une batean desagertzen. Horretarako, estatuek eta jendarte osoak : gatazka eragin duen arrazoiei erantzun behar indarkeria zuzenean jasan dutenen mina leuntzeko lanari ekin elkarbizitzarako akordioa eraiki
  • 17.
    3. ARDATZA Oinarrizkoideiak adiskidetzeari buruz: Ikuspegi desberdinak daude gertatutakoaz. Gero ere hala izango da. Egia osoa bilatu behar dugu, jakinda egia desberdin horiek bilduko dituela egiaren osotasunak. Norbere egia ez da egia osoa. Hitz egiteko beldurrik ez. Gertatutakoaz hitzegin behar da, eta gatazkaren zergatiez hitzegin behar da. Ezker Abertzaleak horretarako prestutasun osoa du Adiskidetzeak ez du ahaztura eragin behar Adiskidetzea ez da orain arte etsaitzat jo diren horiek laguntzat hartzea. Adiskidetzeak aldeen onarpena dakar : Eragindako mina onartzea eta min horrekiko errespetua.
  • 18.
    3. ARDATZA EzkerAbertzalearen autokritika Ezker Abertzaleak gatazka luze hau pairatu duten pertsona guztienganako erabateko errespetua azaldu nahi du, zintzotasun osoz, minaren eta sufrimenduaren sailkapenik egin gabe, eta biktimen arteko alderatzerik egin gabe. Biktimak alde guztietan izan direla gogoraraztea ez da propaganda, zerbait erreala eta agerikoa baizik.
  • 19.
    3. ARDATZA EzkerAbertzaleak indarkeria adierazpen anitzek Euskal Herrian eragindako mina eta sufrimendua onartzen du, bai ETAren jarduera armatuak eragindakoa, bai estatu espainiar eta frantziarren errepresio politikak eta gerra zikinak eragindakoa ere. Bere adierazpen edo jarreren bitartez, zenbaitetan ETAren jarduerek eragindako minarekiko sentikortasunik eza irudika zezakeela onartzen du Ezker Abertzaleak. Hori dela eta, bere jarrera politikoarekin nahi gabe gehitu duen mina sentitzen du. Eta onartzen dugu Ezker Abertzaleari alde bateko biktimekiko erakutsitako sentsibilizazio maila falta izan zaiola beste aldeko biktimekiko.
  • 20.
    3. ARDATZA Herriosoa ere biktima da: Bere osotasunean biktima den Herria da gurea, bere historian zehar, termino politiko eta kolektiboetan, estatu espainiar eta frantziarren indarkeria sistematikoa pairatu duen biktima. Euskal Herriari dagozkion eskubideen etengabeko ukazioa da injustizia, errepresio eta erresistentziazko ziklo luzeen arrazoia. Estatu espainiarrak eta frantziarrak onartu beharko dute Euskal Herriari eta herri honetan errepresio politika eta gerra zikina pairatu duten milaka gizon eta emakumeei eragindako mina.
  • 21.
    3. ARDATZA Historianzehar euskal gazte belaunaldi ugari ez da bere gogoz borrokatu. Estatuen errepresioak, bazterkeriak eta zapalkuntzak milaka eta milaka gazte borrokara bultzatu izan ditu, beraien kultura eta izaera ukatuta sentitu izanagatik. Gatazka luze honetan indar politikoak ezin direla euren ardura ekiditen : inork ez dezala bere burua ikusle edo neurtzaile soil modura aurkeztu. Eragile politiko guztiak izan dira eta dira gatazkaren parte.
  • 22.
    AGIRIAREN BOST ARDATZAK4.- Euskal Herriak egia jakin behar du: Egiaren Batzordea behar da Egia jakiteak erraztu egingo du indarkeria agertokitik agertoki demokratikora igarotzea, eta askeago egingo gaitu. Gainera, adiskidetze prozesuan lagunduko du.
  • 23.
    4. ARDATZA EzkerAbertzaleak Egiaren Batzordea osatu beharko litzatekeela uste du: Independentea Nazioartekoa Gatazkaren arrazoiak eta ondorioak aztertuko lituzkeena Politikoki inpartziala Parte-hartze irekiarekin Baztertzerik gabekoa
  • 24.
    4. ARDATZA Helburua: gertatutakoa onartzea eta, ikasbide historikotik ikasiz, etorkizunean berriro gatazkarik ez errepikatzeko behar diren oinarriak finkatzea. Batzordearen antolaketa, helburuak eta jarduerak partaide guztien artean zehaztu beharko lirateke.
  • 25.
    4. ARDATZA EzkerAbertzalea Egiaren Batzordea eratzearen alde dago. Zentzu horretan, gainontzeko indar politikoei eta frantziar nahiz espainiar Estatuei borondate bera adierazteko eskatzen diegu.
  • 26.
    AGIRIAREN BOST ARDATZAK5.- Elkarrizketa eta akordio demokratikoa, gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak
  • 27.
    5. ARDATZA Ezinbestekoada etorkizuneko bizikidetzaz hitz egitea. Bidezko eta benetako bake iraunkorra lortzeko, euskal eragileek akordioak egitea eta agertoki demokratiko bat eraikitzeari ekitea. Estatu espainiar eta frantziarrak errespetatuko duten agertoki demokratikoa, hain zuzen ere. Etorkizuneko marko juridiko bati buruzko elkarrizketa eta Akordioa atzeraezina da. Hori da berriro gertatutakoa ez errepikatzeko bermea.
  • 28.
    5. ARDATZA Elkarrizketarakooinarriak: A) Mitchell Printzipioen edukiak onartzea B) Proiektu politikoak eta konponbide demokratikoak berezitu behar dira C) Bakea eraikitzeak Euskal Herriko aniztasuna onartzea eta errespetatzea dakar D) Bakea eraikitzeak eskubide guztiak onartzea eta errespetatzea dakar, Autodeterminazio Eskubidea barne.
  • 29.
    5. ARDATZA MITCHELLPRINTZIPIOAK Euskal Herriko indar politiko guztiek Mitchell Printzipioekin bat egin beharko lukete, Ezker Abertzaleak berak egiten duen bezala. Gai politikoak konpontzeko baliabide demokratiko eta soilik baketsuen aldeko konpromisoa. Prozesu demokratikoan eta honen edozein mugarritan edo inflexio-puntutan, indarkeria erabiltzeari edo hau erabiltzeko mehatxua erabiltzeari uzteko konpromisoa, eta beste eragileek ere indarkeria erabiltzeari edo hau erabiltzeko mehatxu egiteari muzin egiteko konpromisoa. Alderdi guztien artean lortutako akordioan erabakitako neurriak onartzeko konpromisoa. Desadostasunik izango balitz, akordio honek emandako emaitzaren edozein alderdi aldatzeko, metodo demokratiko eta baketsuak erabiltzeko konpromisoa.
  • 30.
    5. ARDATZA Proiektupolitikoak eta konponbide demokratikoak berezitu behar dira Euskal Herrian proiektu politiko eta demokratiko oro zilegi da. Gehiengo demokratikoak hala eskatzen badu, edozein proiektu defendatu eta egikaritu ahal izateko agertoki demokratikoa lortu behar da.
  • 31.
    5. ARDATZA Bakeaeraikitzeak Euskal Herriko aniztasuna onartzea eta errespetatzea dakar Euskal eragileok ikuspegi desberdinak ditugu, legitimoak oro. Baina honek ez du ukatzen Euskal Herria deritzon errealitate historiko, linguistiko, ekonomiko sozial eta kulturala dagoela onartzea. Historian zehar gure herrian bizi eta lan egin duten gizon zein emakumeek eginiko ekarpen oso desberdinetatik edan duen jendarte plurala. Denok onartu eta errespetatu behar dugun pluraltasuna da hau.
  • 32.
    5. ARDATZA Bakeaeraikitzeak eskubide guztiak onartzea eta errespetatzea dakar, Autodeterminazio Eskubidea barne. Herrien Autodeterminazio Eskubidea oinarrizko eskubidea da. Izaera kolektiboa duen giza eskubidea Nazioarteko zuzenbidean jasoa Oraintsu ere nazioarteko komunitateak onartuta eta demokratikoki egikaritua: Irlandan, Eskozian, Quebecen, Montenegron eta Hego Sudanen. Autodeterminazio eskubidea: Euskal jendartea da bere etorkizunari buruz erabaki behar duena.
  • 33.
    KONPONBIDE haizeadabil Testu osoa jaisteko: http://www.ezkerabertzalea.info/doku/Konponbidehaizea.pdf Bideoa ikusteko: http://www.youtube.com/watch?v=zx0MhJG8AkM http://www.ezkerabertzalea.info/doku/Konponbidehaizea.pdf http://www.ezkerabertzalea.info/doku/Konponbidehaizea.pdf