2. KOKAPENA
Urrunaga Arabako iparraldean dago, Legutio
udalerriaren barruan. Gasteiztik 13 kilometrora
dago. 529 metroko altueran gaude, Santa
Engrazia ibaiaren ezkerraldean, Urrunagako
edo Santa Engrazia urtegia esaten zaion
urtegiaren ertzean.
Urrunaga da herri-gune nagusia, baina
Nafarrate auzoa ere, 2 kilometrotara dagoena,
biltzen du gure herriak. 111 biztanle bizi dira.
3. KLIMA
Klima ozeanikoa dago gure herrian:
euri asko, tenperatura epelak,
neguak ez dirak oso hotzak, ez oso
beroak.
4. FESTAK
• Ekainaren 23 eta 24an San Juan Sua
eta San Juan eguna ospatzen dira.
• Abuztuaren 24an San Bartolomenen
omenezko jaiak ospatzen dira. 3-5
egun irauten dute.
• Halloween egunean herriko umeek
goxokiak jaso eta elkarrekin afari
merendola egiten dute.
5. NON JAN DEZAKEGU?
Bi jatetxe ezagun daude:
• Ipar Itxaso, Urrunagako
mariskeria.
• Urtegi-Alde erretegia.
6. MONUMENTUAK
• Donibane Eliza (San Juan) estilo gotikoko
eraikuntza da eta atea erromanikoa da.
• San Bartolome Eliza hilerriaren ondoan dago.
XVI. mendekoa da eta abuztuaren 24an
ospatzen da bertako jaia.
Bolatokia San Bartolome
7. URRUNAGAKO URTEGIA
1957an eraiki zen. Urrunagako urtegia, Santa
Engracia edo Legutiokoa ere deitzen zaio.
Urtegi honek gaur egun urez hornitzen ditu
Vitoria-Gasteizko eta Bilboko hiriguneak.
Gaur egun bainatzera, paseatzera… joaten da
jendea bertara.
8. HERRIKO PASADIZOAK
Azaroko bigarren asteburuan
umorearen asteburua ospatzen
da. Bertan umeentzako jolasak,
herri bazkaria, meza eta
umoristak egoten dira.
Asteburuaren helburua herrian
denok elkartu eta ondo pasatzen
da.