SlideShare a Scribd company logo
1 of 62
Download to read offline
Twitter




TWITTER
Twitter


Edukien aurkibidea



Edukien aurkibidea ...................................................................................................2
   Sarrera ....................................................................................................................3
   Zer da Twitter? .......................................................................................................3
   Twitterren erregistratzea .......................................................................................4
   Konfigurazioa eta profila.....................................................................................13
   Twitterreko menua...............................................................................................25
   Jendea bilatzea ....................................................................................................40
   Zerrenda bat sortzea eta tweet bat bidaltzea.....................................................48
   Mezuak bidaltzeko beste plataforma batzuk .....................................................62




                                                               2
Twitter

Sarrera

Gustatuko al litzaizuke oraintxe bertan munduko edozein zatitan zer gertatzen ari
den jakitea?

Imajinatzen al duzu mezuak bidali ahal izatea eta zure iruzkinak beste batzuekin
partekatu ahal izatea?

Eta interesatzen zaizkizun pertsonekin harremanetan jarri ahal izango bazenu eta
haien ekarpenak jarraitu?

Zer irudituko litzaizuke jarraitzaile taldea izatea?

Imajina al dezakezu hori guztia etxetik egin ahal izatea?

Hori guztia egin dezakezu Twitter-en bidez

Zer da Twitter?

Twitter mikroblogging-eko doako zerbitzua da; erabiltzaileei mezu laburrak
argitaratzea eta bidaltzea ahalbidetzen die (140 karaktere ingurukoak). Mezu horiei
tweet deritze.
Normalean, pertsonek Twitterren unean bertan egiten ari direna argitaratzen dute.

Twitterrekin hauek egin ditzakezu:
•Beste pertsona batzuen inguruko berriak eskuratu eta partekatu.
•Zure ezagunak kontaktuen zerrenda batera gehitu (jarraipena egingo diezun
pertsonak). Twitterreko zure “Hasiera” orrian, zure kontaktuen mezuak azalduko dira.
•Beste batzuek haien kontaktuen zerrendara gehitu ahal izango zaituzte
(jarraitzaileak izango dituzu). Gehituko zaituzten pertsonak zure jarraitzaile bihurtuko
dira eta Twitterren argitaratutakoa ikusiko dute.




                                             3
Twitter


Twitterren erregistratzea

Twitter erabiltzen has zaitezke erregistratu beharrik izan gabe, baina kontua sortuz
gero, hauek egin ahal izango dituzu:

• Zure profila konfiguratu.
• Tweet-ak berehala argitaratu.
• Jarraitzaileak erraz eta berehala lortu.
• Eguneratutako informazioa unean bertan lortu.
• Gehien interesatzen zaizun jendea bilatu.
• Tweet-ak antolatu eta gustukoen moduan markatu.

Erregistratzeko, hemen sartu behar duzu: http://twitter.com eta “Orain erregistratu”
estekan sakatu.




Helbide honetatik sartuko gara Twitterren orrialdera: http://twitter.com

Twitter-en kontu bat sortzeko, “Erregistratu orain” estekan sakatuko dugu




                                           4
Twitter




Eskatutako eremuak beteko ditugu




Erabiltzaile-izena eskuragarri dagoen egiaztatzen ari da sistema

Kasu honetan, baliozkoa dela adierazi du




                                           5
Twitter




Aukeratutako pasahitzaren segurtasun maila adieraziko dizu Twitterrek

Idatzi kontua egiaztatu ahal izateko mezuak bidaliko zaizkizun posta elektronikoa




Posta elektronikoz Twitterren berriak jaso nahi badituzu, lauki hau aukeratuta utz
dezakezu

Egiaztatzeko hitza sartu
Eta “Nire kontua sortu” botoia sakatu behar da




                                          6
Twitter




Lehenespenez, Twitter ingelesez agertuko da. Hurrengo atalean, “Konfigurazioa eta
profila”, hizkuntza nola aldatu ikusiko dugu

Twitter erabiltzen hasi aurretik, zure kontaktuak bilatzeko eta kontua baduten
egiaztatzeko aukera ematen du, baina orain ez ditugu bilatuko




Hurrengo urratsera joateko, esteka hau aukeratuko dugu




                                        7
Twitter




Twitterrek hemen ageri diren kontaktuetako batzuk aukeratzeko eta haiei jarraipena
egiteko eta haien iruzkinak ikusteko aukera ematen du

Lehenespenez, guztiak aukeratuta agertuko dira. Oraingoz, ez dugu inor aukeratuko;
beraz, lauki honetan sakatuta, hautapena kenduko dugu




Amaitzeko, botoi honetan sakatuko dugu




                                         8
Twitter




Twitterrek mezua bidali dizu zure posta elektronikora eta kontua berresteko eskatu
dizu

Zure saioa ixteko, esteka honetan sar zaitezke




Twitterreko saioa ixtean, zure e-mailera bidalitako posta elektronikoaren helbidea
berresteko aukera izango duzu, alta prozesua amaitzeko. Horretarako, sartu hemen:
www.kzgunea.net




                                         9
Twitter




“Sartu” aukeratu




Helbide elektronikoan sartzeko aukera egokia sakatu




                                        10
Twitter




Erabiltzaile-izena eta gakoa bete

“Saioa hasi” botoia sakatu




Twitterreko mezua zabalduko dugu




                                    11
Twitter




Kontua aktibatzeko eta posta elektronikoko helbidea egiaztatzeko estekan klikatu




Zorionak! Orain badakizu nola erregistratu




                                         12
Twitter


Konfigurazioa eta profila

Twitterrekin orrialdeen estiloa eta itxura egokitu dezakezu. Atzealdeko irudia,
diseinuaren koloreak aldatzeko eta irudi bat atxikita zure itxura erakusteko aukera
ematen dizuten konfigurazio-aukerak daude.

Gainera, zure tweet-ak publikoak (erabiltzaile guztiak sar daitezke) edo pribatuak
(zuk erabakitakoek bakarrik ikus ditzakete) izan daitezen egin dezakezu.




Twitterren zure saioa hasteko “Hasi saioa” botoian sakatuko dugu




Erabiltzaile-izena edo posta elektronikoa eta pasahitza idatziko dugu
“Hasi saioa” botoia sakatu

                                         13
Twitter




Twitterreko “Hasiera” orrialdea agertuko da

Sortutako kontua konfiguratzeko, “Konfigurazioa” estekan sakatuko dugu




“Konfigurazioa” atalean menu bat agertuko da, eta hortik datuak aldatu eta osatu
ahal izango ditugu

Izena, erabiltzaile-izena eta posta elektronikoa ageri dira, horiek baitira erregistroan
emandako datuak
Erabiltzaile-izenarekin automatikoki URL bat sortuko da, eta bertara sar gaitezke
izaskunkzdemo-renTwitterrera zuzenean sartzeko

Zenbat eta datu gehiago sartu, orduan eta errazagoa izango da Twitterreko
erabiltzaileentzat zu topatzea



                                          14
Twitter




“Ordutegi-eremua” aukeratuko dugu




Testu-koadro honetan, izanez gero, webgune edo blog baten helbidea ere idatz
dezakegu

Gure profileko informazio gisa biografia laburra idatziko dugu

Jarraian, gure kokapena




                                          15
Twitter




Twitterrek “Geolokalizazioa aktibatu” aukera ematen du; horrekin, zure tweetak
kokapen zehatzarekin geolokaliza daitezke Kasu honetan ez dugu aktibatuko




Lehenespenez, Twitter ingelesez ageri ohi da lehen aldiz sartzean. Goitibeherako
menutik hizkuntza alda dezakezu

Hauek dira Twitter ikusteko aukeran dauden hizkuntza




                                       16
Twitter




Idazten dituzun tweet edo mezuak babesteko aukera ere baduzu. Horretarako, lauki
hau aukeratu beharko duzu, eta hori eginda, zurekin harremanetan jarri nahi duen
edozein erabiltzailek baimena eskatu beharko dizu zure mezuak jaso ahal izateko,
ezin izango baitira modu publikoan ikusi

“Gorde” botoia sakatu




Mezu honek adierazten du tweetak babestuta daudela




                                       17
Twitter




Orain, “Pasahitza" atala konfiguratuko dugu




Pasahitza aldatzeko, ikusten diren eremuak osatu eta “Aldatu” botoia sakatu besterik
ez dugu egin behar

“Mugikorra” atalera sartuko gara




                                         18
Twitter




Twitterren bidez, testu-mezuak bidal daitezke mugikorrarekin hemen adierazitako
herrialdeetatik

“Oharrak” atala aukeratuko dugu




Posta elektronikoz abisatzeko hiru aukera hauek ere aktiba daitezke

“Irudia” atalean sakatu




                                        19
Twitter




Twitterrek beste erabiltzaile batzuek identifika zaitzaten irudi bat gehitzeko aukera
ematen dizu

Horretarako, “Arakatu" botoia sakatu behar da




Ordenagailuan duzun argazkiren bat bilatu eta aukeratu

Eta “Ireki” botoia sakatuko dugu




                                         20
Twitter




Azkenik, “Gorde” aukeratuko dugu




Horrela agertuko da beste erabiltzaileek ikusiko duten irudia

“Diseinua” atalera sartuko gara




                                          21
Twitter




Orrialde honetan Twitter ikusiko dugun ingurunea pertsonaliza dezakegu

Adibidez, gai hau hautatuko dugu




Diseinu berria unean bertan ikus dezakegu




                                        22
Twitter




Eta emaitza gordeko dugu “aldaketak gorde” botoian sakatuta




Egindako aldaketak nola aplikatu diren ikusiko dugu

Orain, “Profila” atalera sartuko gara




                                        23
Twitter




Hemen, aurretik sartutako profileko datuak ikus daitezke

Giltzarrapoak adierazten du tweetak babestuta daudela

Zorionak! Orain badakizu konfigurazioa aldatzen eta profila bistaratzen




                                         24
Twitter


Twitterreko menua

Twitterreko menuak aukerak azkar ikustea ahalbidetuko dizu eta haietara modu
errazean sartu ahal izango zara.

Twitterrekin egin dezakezun guztia menuan dago, beraz, antolatzea oso erraza da.

Egiaztatu zenbat tweet idatzi dituzun, zenbat laguni egiten diozun jarraipena,
jarraitzaile asko dituzun...

Gainera, sartu modako gaietara eta jarri egunean. Hori guztia eta askoz ere gehiago
egin ahal izango duzu menutik, klik bakarrean.




Zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin Twitterren sartutakoan, “Hasiera”
orrialdera sartuko gara

Eskuineko menuak hainbat esteka ditu, eta haietatik Twitterrek eskainitako hainbat
aukeratara sar gaitezke

Menuaren goiko aldean aurretik igotako argazkia ikus daiteke, baita izena eta
idatzitako tweet kopurua ere (kasu honetan, bakarra)
Tweet bat argitaratutako mezua da

“1 tweet” esteka aukeratuko dugu




                                        25
Twitter




Argazkia eta profileko datuak dituen orrialde bat azalduko da

Giltzarrapo honek adierazten du tweetak babestuta daudela

Idatzitako azken tweeta ere ikus daiteke
Eta tweet kopurua

Botoi hau aukeratuko dugu




Izaskunkzdemo-k sortutako zerrenda agertuko dira, eta hemendik berri bat sortzeko
aukera ere ematen digu
Zure kontaktuak katalogatzeko eta ordenatzeko aukera ematen dizute zerrendek, eta
gainera, interesatzen zaizun informazioaren jarraipena egin eta sailkatu egin
dezakezu

“Jarraitutakoak” estekan sakatuko dugu

                                           26
Twitter




Jarraipena egindako erabiltzaileak agertuko dira; horien mezuak interesatzen
zaizkigu. Kasu honetan bi daude, Muy interesante aldizkaria eta Gasteizko trafikoa;
erabiltzaile horien jarraipena egiten ari gara

Jarraipena egindakoen zerrenda bistaratzeko bi modu daude, zabalduta edo normal
Hemen, zabaldutako zerrenda ageri da, argitaratutako azken tweetarekin

Ikuspegi normalera joateko, ikono honetan sakatuko dugu




Horrela jarraipena egindako kontaktuen izena bakarrik ageri da

Zabaldutako modura itzuliko gara




                                        27
Twitter




Jarraipena egindako kontaktu bakoitzarekin egin daitekeen ekintza ugari dago

Botoi honetan sakatu




Izaskunkzdemo-k sortutako zerrenda azalduko dira Kontaktu hau “Gasteizko trafikoa”
zerrendan sar dezakegu; horretarako, laukia aukeratu besterik ez dugu egin beharko,
baina kasu honetan ez dugu egingo

Orain, “VG_trafikoa” zerrendan sakatuko dugu




                                        28
Twitter




Kasu honetan, erabiltzaile hau “Gasteizko trafikoa” zerrendan sartuta dugu, beraz,
laukia aukeratuta dago

Ekintza gehiago ikusteko, botoi honetan sakatuko dugu




Goitibeherako menua ikusiko dugu
Lehen estekarekin, mezuaren gorputzean erabiltzaile honen izena izango duen
tweeta bidal dezakegu
Esteka hau aukeratuta, jarraipena egindako kontaktuetatik ezabatuko duzu eta haren
eguneratzeak jasotzeari utziko diozu
Erabiltzaile bat blokeatzean jarraipena egiteari utziko diozu eta ez diozu sarbiderik
emango zuri jarraipena egiteko edo zuri erantzuteko
Kontakturen batek bere kontutik eskatu gabeko publizitate-mezuak bidaltzen
badizkizu, esteka honen bidez Twitterri jakinaraz diezaiokezu

“Jarraitzaileak” estekan sakatuko dugu

                                         29
Twitter




Orrialde honetan, guri jarraipena egiten diguten erabiltzaileak daude, baina oraingoz
ez dago bat ere

Baten bat gure jarraipena egiten has dadin, tweetak pribatu gisa konfiguratu
ditugunez, erabiltzaileak eskaera bidali beharko digu eta gero guk onartu egin
beharko genuke

“Zerrendak” aukeratuko dugu




Erlaitz honetan jarraipena egiten dizuten zerrendak ageri dira, kasu honetan, 0

“Jarraipena egiten diezun zerrendak” erlaitzean sakatuko dugu




                                         30
Twitter




Hemen dago jarraipena egiten ari garenen zerrenda. Kasu honetan, “Gasteizko
trafikoa” ageri da, sortuta dugun zerrenda bakarra baita
Jarraipena egiten diegun eta gu jarraitzen gaituzten pertsonen kopurua ere
adierazten du; zerrenda honetan daude pertsona horiek

“Gogokoenak” aukeratuko dugu




Atal honetan, interesatzen zaizkigun eta gogokoenen artean sartu ditugun tweet
guztiak daude bilduta. Mezuaren eskuinean izar bat jarrita adierazten dira

“Hasiera” orrira itzuliko gara menuko beste atal batzuk ikusten jarraitzeko




                                          31
Twitter




Orain “@izaskunkzdemo”-ra sartuko gara




Atal honetan, @izaskunkzdemo-ren aipamena duten tweet guztiak ageri dira, baina
kasu honetan oraindik ez dago bat ere

“Zuzeneko mezuak” atalean sakatuko dugu




                                         32
Twitter




Zuzeneko mezua modu pribatuan bidaliko zaie gure jarraitzaileei. Horrela, gainerako
kontaktuek ez dute sarbiderik izango mezu horretara

Goitibeherako menua aukeratuko dugu




Goitibeherako menuan jarraipena egiten diguten kontaktuen zerrenda ageri da. Kasu
honetan bat ere ez dagoenez, hutsik dago. Jarraitzaileei mezu bat bidaltzeko,
nahikoa da kontaktua aukeratu, testua idatzi eta “bidali” botoia aukeratzea




                                        33
Twitter




Bi erlaitz ere ageri dira: “Sarrerako ontzia" eta “Bidalitakoak”; horietan, jasotako eta
bidalitako mezuak gordetzen dira

“Retweetak” aukeratuko dugu




Retwitteatzea norbaiten tweeta edo argitalpena gure jarraitzaileekin partekatzea da
Retwitteatzean, jatorrizko tweeta eta egilea ageri dira

Hiru erlaitz ageri dira. Lehenengoan, beste batzuek argitaratutako retweetak ikus
daitezke, baina kasu honetan oraindik ez da bat ere ageri

Hurrengo erlaitzean sakatuko dugu




                                          34
Twitter




Hemen, bidali ditugun retweetak ageri dira, baina oraindik ez dago bat ere, ez
dugulako mezurik retwiteatu

Azken erlaitzera joango gara




Erlaitz honetan zure tweetak retwitteatu dituzten erabiltzaileak agertuko dira

Interesatzen zaigun gairen bat bilatzeko, “Bilatu” laukian sakatuko dugu




                                          35
Twitter




Esaterako, “bidaiak” idatziko dugu eta lupa aukeratuko dugu




“bidaiak” hitza duten tweet guztiak agertuko dira

Orain, “@izaskunkzdemo/gasteizko trafikoa” zerrendara sartuko gara




                                          36
Twitter




“VG_trafikoa” kontaktuak idatzi dituen tweet guztiak agertuko dira, zerrenda honetan
baitago




Twitterren “Modako gaiak” izeneko atal bat dago; gaurkotasuneko gaiak ageri dira

Estekan klik egite hutsarekin horietako edozeinetan sar zaitezke




                                         37
Twitter




Bilatzailean zuzenean izena eta gai horrekin lotutako tweet guztiak agertuko dira




“Jarraitutakoak” atalean, jarraipena egiten ari garen kontaktuen ikonoak agertuko dira

Horietakoren batean sakatuz gero, zuzenean Twitterrera sartuko gara




                                         38
Twitter




Hemendik, erabiltzaile horren tweetetarako sarbidea dugu, eta haren konfigurazioa
ikus dezakegu

Haren profileko datuak ere agertuko dira

Erabiltzaile horrek dituen “Jarraitzaileak”, “Jarraitutakoak” eta “Zerrendak” dira beste
datu interesagarri batzuk

Zorionak! Orain ezagutzen duzu Twitterreko menua




                                           39
Twitter


Jendea bilatzea

Twitter dibertigarriagoa da lagunekin. Topatu kontaktu berriak eta egin jarraipena
ezagutzen duzun jendeari, haien eguneratzeak jasotzeko.

Twitterreko bilaketa erabil dezakezu posta elektronikoz erabiltzaile bat gonbidatzeko,
zure e-maileko helbide-liburuxka inportatzeko edo orrialdearen bidez bilatzeko.

Twitterren erabiltzaileak diren pertsonen zerrenda izango da emaitza.




Behin Twitterren sartuta, kontaktuak oso erraz bila ditzakezu

Horretarako, “Jendea bilatu" esteka sakatuko dugu




                                         40
Twitter




Lau erlaitzek osatutako orrialdera sartuko gara

Lehengoak Twitterren kontua duten erabiltzaileak bilatzeko aukera ematen du
Horretarako, testu-koadroan erabiltzailearen izena idatziko dugu eta “bilatu” botoia
sakatuko dugu




Sistemak izen hori duen erabiltzaile bat topatu du

Jarraipena egiten hasteko, botoi honetan sakatu besterik ez dugu egin behar




                                          41
Twitter




Horrela, jarraitzaileak garela adierazten da, eta erabiltzaile honen tweetetara sar
gaitezke

Berriro hautatuko dugu “Jendea bilatu” esteka




“Beste sare batzuetan bilatu” aukeran klik eginda hurrengo erlaitzera joango gara




                                         42
Twitter




Hemendik, Gmail, Yahoo edo AOL posta elektronikoaren zerbitzuak erabiltzen baldin
badituzu, zure kontaktuek Twitterren kontua duten egiazta dezakezu

Orain, “Posta elektronikoz gonbidatu” erlaitzean sakatuko dugu




Hemendik, zure lagunak gonbida ditzakezu Twitterrekin bat egin dezaten

Twitterretik bidaliko zaien mezua ikusteko, esteka honetan sakatuko dugu




                                        43
Twitter




Mezuaren aurrebista duen leihoa agertuko da

Leihoa itxiko dugu




Testu-koadro honetan, kontaktuaren posta elektronikoko helbidea idatziko dugu




                                        44
Twitter




Amaitzeko, “Gonbidatu” botoia sakatu




“Gomendatutako erabiltzaileak” azken erlaitzera joango gara




                                        45
Twitter




Twitterrek jarraipena egin diezaiekegun erabiltzaileen zerrenda erakutsiko digu

Adibidez, kontaktu hau hautatuko dugu




Eta “Jarraitu” botoia sakatuko dugu




                                         46
Twitter




Jarraipena egiten diegun erabiltzaileen tweetak gure “Hasiera” orrialdean ikusiko dira

Jarraipena egiten diegun erabiltzaileen kopurua aldatu egin da

Zorionak! Orain badakizu jendea nola bilatu




                                          47
Twitter


Zerrenda bat sortzea eta tweet bat bidaltzea

Twitterrek zerrendak sortzeko aukera ematen dizu. Zure kontaktuak katalogatzeko
eta ordenatzeko aukera ematen dizute zerrendek, eta gainera, interesatzen zaizun
informazioaren jarraipena egin eta sailkatu egin dezakezu.

Zure tweetak oso erraz bidal ditzakezu, botoi bat sakatze hutsarekin.

Twitterrek ematen dizun beste aukera bat gehien gustatzen zaizkizun mezuak
gogokoenen artean markatzea da; horretarako, eguneratzeen gainean jarri eta
agertutako izar horian klik egin beharko duzu.




Behin Twitterrera sartuta, zerrenda bat sortu eta tweet bat oso erraz bidal dezakezu

Batzuetan, erabiltzaile ugariren jarraipena egingo dugu aldi berean, eta haien
tweetak batera iritsiko zaizkigu. Antolatzeko, Zerrendak erabiliko ditugu

Zerrenda bat sortzeko, “Zerrenda berria” esteka aukeratu behar da




                                         48
Twitter




Leiho berri bat aterako da eta eskatutako datuak beteko ditugu

Gaurkotasuneko tweetak bakarrik jasoko ditugun zerrenda sortuko denez, testu-
koadroan “berriak” idatziko dugu




Zerrendaren izena idatzitakoan, automatikoki “List link” sortuko da; hau da, sortutako
zerrendara zuzenean sartzeko esteka

Zerrendako edukia idatziko dugu




                                         49
Twitter




Erabiltzaileak sortu duzun zerrendara sar daitezkeen aukera dezakezu, edo arbidea
zuk bakarrik izatea

Kasu honetan, zuk bakarrik ikusiko duzu, beraz, “Pribatua” aukeratuko dugu




Amaitzeko, “Zerrenda sortu” botoia sakatuko dugu




                                        50
Twitter




Orain, “berriak” zerrendara jendea gehitu behar dugu

Jendea bila dezakegu Twitterren, testu-koadroan haien izena idatzita eta “bilatu”
sakatuta, edo bestela, jarraipena egiten ari garen erabiltzaileren bat ere aukera
dezakegu

Jarraipena egindako erabiltzaile bat hautatzeko, “Following” esteka sakatuko dugu




Une honetan jarraipena egiten ari garen erabiltzaile guztiak azaltzen dira

Zerrendan erabiltzaile hau gehitzeko, botoi honetan sakatuko dugu




                                          51
Twitter




Sortuta dauden bi zerrendak agertuko dira eta “el_pais” erabiltzailea gehitu nahi
dugun laukia aukeratuko dugu

“Berriak” aukeratuko dugu




Behin zerrendan sartuta, “Hasiera” menura itzuliko gara




                                         52
Twitter




Zerrenda berria aukeratuko dugu




Eta egiazta dezakegu zerrendaren barruan zerrendako parte diren erabiltzaileen
tweetak bakarrik erakutsiko direla. Kasu honetan, erabiltzaile bakar horrenak
agertuko dira

Berriz ere “Hasiera” menura itzuliko gara




                                            53
Twitter




Orain, testu-koadrotik tweet bat bidaliko dugu

Horretarako, “Zer gertatzen da?” atalean argitaratu nahi dugun mezua idatziko dugu




“Eguneratu” botoia sakatuko dugu




                                          54
Twitter




Hemen, zure “Hasiera” orrialdean, idatzitako tweeta ikus dezakegu




Erabiltzaile bati erantzuteko, tweet baten gainean jarriko dugu sagua




                                         55
Twitter




“Erantzun” aukera agertuko da eta hori aukeratuko dugu




Erantzuna erabiltzaile-izenarekin hasiko da

Koadroan testua idatziko dugu




                                         56
Twitter




Eta “erantzun” botoia sakatuko dugu




Erantzundako mezua zure “Hasiera” orrialdean agertuko da

Ezabatzeko, sagua idatzitako tweetaren gainetik arrastatuko dugu




                                        57
Twitter




“Ezabatu” sakatu




Ezabatzeaz ziur ote gauden galdetuko digun leihoa agertuko zaigu, eta “Onartu”
sakatuko dugu




                                      58
Twitter




Orain, mezua ez dago ikusgai

Interesatzen zaizun tweeten bat baldin badago retwitteatu egin dezakegu, edo
gogokoenen artean jaso

Retwitteatzea norbaiten tweeta edo argitarapena gure jarraitzaileekin partekatzea da.
Retwitteatzean, jatorrizko tweeta eta egilea ikus daitezke

Sagua tweet honen gainean jarriko dugu




Mezu bat retwitteatzeko ikono hau aukeratuko dugu




                                         59
Twitter




Mezu hau retwitteatzeko, “Bai” botoian sakatuko dugu. Ekintza honekin, tweet hau
gure jarraitzaileekin parteka dezakegu

Oraindik ez dugunez jarraitzailerik, leihoa itxiko dugu hemendik




Gogokoenen artean gehitzeko, izar hau aukeratu behar dugu




                                          60
Twitter




Azkenik, gogokoenen zerrenda ikusteko, esteka hau aukeratuko dugu




Lehenetsita ageri diren tweet guztiak egiazta ditzakegu

Zorionak! Orain badakizu zerrenda bat nola sortu eta tweet bat nola bidali




                                         61
Twitter


Mezuak bidaltzeko beste plataforma batzuk

Hauek dira mezuak bidaltzeko beste plataforma batzuk:




http://identi.ca/




http://www.jaiku.com/




https://www.yammer.com/




http://www.khaces.com/




http://www.xmensaje.com/




                                       62

More Related Content

Viewers also liked

Gala phénicia sponsorship 2012
Gala phénicia sponsorship 2012Gala phénicia sponsorship 2012
Gala phénicia sponsorship 2012Paul Charoy
 
Terzo sogno missionario
Terzo sogno missionarioTerzo sogno missionario
Terzo sogno missionarioMaike Loes
 
Survival Skills Screenplay
Survival Skills ScreenplaySurvival Skills Screenplay
Survival Skills Screenplaystoliros
 
Teaching Trailers Web Sample
Teaching Trailers Web SampleTeaching Trailers Web Sample
Teaching Trailers Web Samplestoliros
 
Triduo Sr Angela Vallese_3 giorno eng
Triduo Sr Angela Vallese_3 giorno engTriduo Sr Angela Vallese_3 giorno eng
Triduo Sr Angela Vallese_3 giorno engMaike Loes
 
Sr. maria troncatti
Sr. maria troncattiSr. maria troncatti
Sr. maria troncattiMaike Loes
 
A jensen-shannon
A    jensen-shannonA    jensen-shannon
A jensen-shannonUnirio
 
Oa 한글표준화
Oa 한글표준화Oa 한글표준화
Oa 한글표준화kimsoohyun
 
Triduo Sr. Angela Vallese_3 giorno ita
Triduo Sr. Angela Vallese_3 giorno itaTriduo Sr. Angela Vallese_3 giorno ita
Triduo Sr. Angela Vallese_3 giorno itaMaike Loes
 
Anexo3 cómics eu
Anexo3 cómics euAnexo3 cómics eu
Anexo3 cómics euKatalogador
 
LU SZF SP Jauno biedru seminārs 2010
LU SZF SP Jauno biedru seminārs  2010LU SZF SP Jauno biedru seminārs  2010
LU SZF SP Jauno biedru seminārs 2010Peteris Jurcenko
 
11° Domingo Ordinario, Ciclo C
11° Domingo Ordinario, Ciclo C11° Domingo Ordinario, Ciclo C
11° Domingo Ordinario, Ciclo CMaike Loes
 

Viewers also liked (17)

Gala phénicia sponsorship 2012
Gala phénicia sponsorship 2012Gala phénicia sponsorship 2012
Gala phénicia sponsorship 2012
 
CMS Joomla
CMS JoomlaCMS Joomla
CMS Joomla
 
Crofton house
Crofton houseCrofton house
Crofton house
 
Imagen1
Imagen1Imagen1
Imagen1
 
Terzo sogno missionario
Terzo sogno missionarioTerzo sogno missionario
Terzo sogno missionario
 
Samo poznanie 2012
Samo poznanie 2012Samo poznanie 2012
Samo poznanie 2012
 
Survival Skills Screenplay
Survival Skills ScreenplaySurvival Skills Screenplay
Survival Skills Screenplay
 
Teaching Trailers Web Sample
Teaching Trailers Web SampleTeaching Trailers Web Sample
Teaching Trailers Web Sample
 
Triduo Sr Angela Vallese_3 giorno eng
Triduo Sr Angela Vallese_3 giorno engTriduo Sr Angela Vallese_3 giorno eng
Triduo Sr Angela Vallese_3 giorno eng
 
Sr. maria troncatti
Sr. maria troncattiSr. maria troncatti
Sr. maria troncatti
 
A jensen-shannon
A    jensen-shannonA    jensen-shannon
A jensen-shannon
 
Oa 한글표준화
Oa 한글표준화Oa 한글표준화
Oa 한글표준화
 
Triduo Sr. Angela Vallese_3 giorno ita
Triduo Sr. Angela Vallese_3 giorno itaTriduo Sr. Angela Vallese_3 giorno ita
Triduo Sr. Angela Vallese_3 giorno ita
 
Anexo3 cómics eu
Anexo3 cómics euAnexo3 cómics eu
Anexo3 cómics eu
 
Gim peus
Gim peusGim peus
Gim peus
 
LU SZF SP Jauno biedru seminārs 2010
LU SZF SP Jauno biedru seminārs  2010LU SZF SP Jauno biedru seminārs  2010
LU SZF SP Jauno biedru seminārs 2010
 
11° Domingo Ordinario, Ciclo C
11° Domingo Ordinario, Ciclo C11° Domingo Ordinario, Ciclo C
11° Domingo Ordinario, Ciclo C
 

Similar to Twitter

Twitter: kontua sortu
Twitter:  kontua sortuTwitter:  kontua sortu
Twitter: kontua sortuSagra Crespo
 
Twitter Oinarrizko Gida Eusk
Twitter Oinarrizko Gida EuskTwitter Oinarrizko Gida Eusk
Twitter Oinarrizko Gida EuskIñaki Mundiñano
 
Bloggeroinarrizkoa
BloggeroinarrizkoaBloggeroinarrizkoa
BloggeroinarrizkoaKatalogador
 
Bloggeroinarrizkoa
BloggeroinarrizkoaBloggeroinarrizkoa
BloggeroinarrizkoaKatalogador
 
Pinterest tutoriala 2012-05
Pinterest tutoriala 2012-05Pinterest tutoriala 2012-05
Pinterest tutoriala 2012-05Azkue Fundazioa
 
Nola sortzen da twitter kontu bat
Nola sortzen da  twitter kontu batNola sortzen da  twitter kontu bat
Nola sortzen da twitter kontu batUdalsarea21
 
Twitter aplikazioa erabiltzen hasteko oinarriak
Twitter aplikazioa erabiltzen hasteko oinarriakTwitter aplikazioa erabiltzen hasteko oinarriak
Twitter aplikazioa erabiltzen hasteko oinarriakAmaia Ocerin Ladrero
 
Blogger Tutoriala
Blogger TutorialaBlogger Tutoriala
Blogger Tutorialaguest75e6d1
 
Twitter ikastaroa:oinarriak
Twitter ikastaroa:oinarriakTwitter ikastaroa:oinarriak
Twitter ikastaroa:oinarriakAzkue Fundazioa
 
Identi.ca
Identi.caIdenti.ca
Identi.caTxandru
 
Bloggeraurreratua eusk
Bloggeraurreratua euskBloggeraurreratua eusk
Bloggeraurreratua euskKatalogador
 
Nola sortu twitterrreko kontua
Nola sortu twitterrreko kontuaNola sortu twitterrreko kontua
Nola sortu twitterrreko kontuaGarazi Hernandez
 

Similar to Twitter (17)

Twitter: kontua sortu
Twitter:  kontua sortuTwitter:  kontua sortu
Twitter: kontua sortu
 
Twitter Oinarrizko Gida Eusk
Twitter Oinarrizko Gida EuskTwitter Oinarrizko Gida Eusk
Twitter Oinarrizko Gida Eusk
 
Sare sozialak
Sare sozialakSare sozialak
Sare sozialak
 
Bloggeroinarrizkoa
BloggeroinarrizkoaBloggeroinarrizkoa
Bloggeroinarrizkoa
 
Bloggeroinarrizkoa
BloggeroinarrizkoaBloggeroinarrizkoa
Bloggeroinarrizkoa
 
Pinterest tutoriala 2012-05
Pinterest tutoriala 2012-05Pinterest tutoriala 2012-05
Pinterest tutoriala 2012-05
 
Nola sortzen da twitter kontu bat
Nola sortzen da  twitter kontu batNola sortzen da  twitter kontu bat
Nola sortzen da twitter kontu bat
 
Twitter aplikazioa erabiltzen hasteko oinarriak
Twitter aplikazioa erabiltzen hasteko oinarriakTwitter aplikazioa erabiltzen hasteko oinarriak
Twitter aplikazioa erabiltzen hasteko oinarriak
 
Delicious eusk
Delicious euskDelicious eusk
Delicious eusk
 
Blogger Tutoriala
Blogger TutorialaBlogger Tutoriala
Blogger Tutoriala
 
Twitter ikastaroa:oinarriak
Twitter ikastaroa:oinarriakTwitter ikastaroa:oinarriak
Twitter ikastaroa:oinarriak
 
Identi.ca
Identi.caIdenti.ca
Identi.ca
 
Irati_delicious
Irati_deliciousIrati_delicious
Irati_delicious
 
Twitter
TwitterTwitter
Twitter
 
Bloggeraurreratua eusk
Bloggeraurreratua euskBloggeraurreratua eusk
Bloggeraurreratua eusk
 
Nola sortu twitterrreko kontua
Nola sortu twitterrreko kontuaNola sortu twitterrreko kontua
Nola sortu twitterrreko kontua
 
Profila editatu
Profila editatuProfila editatu
Profila editatu
 

More from Katalogador

Bibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio LoperenaBibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio LoperenaKatalogador
 
Bibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis paneroBibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis paneroKatalogador
 
Bibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinagaBibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinagaKatalogador
 
Bibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto BevilacquaBibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto BevilacquaKatalogador
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euKatalogador
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euKatalogador
 
Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011Katalogador
 
Protocolo Captura 2011 Eu
Protocolo  Captura 2011 EuProtocolo  Captura 2011 Eu
Protocolo Captura 2011 EuKatalogador
 
Protocolo Captura 2011
Protocolo  Captura 2011Protocolo  Captura 2011
Protocolo Captura 2011Katalogador
 
Alta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito LegalAlta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito LegalKatalogador
 
Protocolo ereaders
Protocolo ereadersProtocolo ereaders
Protocolo ereadersKatalogador
 
Materiales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectablesMateriales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectablesKatalogador
 

More from Katalogador (20)

Marc21
Marc21Marc21
Marc21
 
Bibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio LoperenaBibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio Loperena
 
Bibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis paneroBibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis panero
 
Bibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinagaBibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinaga
 
Bibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto BevilacquaBibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto Bevilacqua
 
Resumen 4.7
Resumen 4.7Resumen 4.7
Resumen 4.7
 
Resumen 4 1
Resumen 4 1Resumen 4 1
Resumen 4 1
 
Brecha digital
Brecha digitalBrecha digital
Brecha digital
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_eu
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_eu
 
Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011
 
Protocolo Captura 2011 Eu
Protocolo  Captura 2011 EuProtocolo  Captura 2011 Eu
Protocolo Captura 2011 Eu
 
Protocolo Captura 2011
Protocolo  Captura 2011Protocolo  Captura 2011
Protocolo Captura 2011
 
Alta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito LegalAlta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito Legal
 
E-readers
E-readersE-readers
E-readers
 
Protocolo ereaders
Protocolo ereadersProtocolo ereaders
Protocolo ereaders
 
Redes sociales
Redes socialesRedes sociales
Redes sociales
 
Materiales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectablesMateriales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectables
 
Mapak
MapakMapak
Mapak
 
Material mixto
Material mixtoMaterial mixto
Material mixto
 

Twitter

  • 2. Twitter Edukien aurkibidea Edukien aurkibidea ...................................................................................................2 Sarrera ....................................................................................................................3 Zer da Twitter? .......................................................................................................3 Twitterren erregistratzea .......................................................................................4 Konfigurazioa eta profila.....................................................................................13 Twitterreko menua...............................................................................................25 Jendea bilatzea ....................................................................................................40 Zerrenda bat sortzea eta tweet bat bidaltzea.....................................................48 Mezuak bidaltzeko beste plataforma batzuk .....................................................62 2
  • 3. Twitter Sarrera Gustatuko al litzaizuke oraintxe bertan munduko edozein zatitan zer gertatzen ari den jakitea? Imajinatzen al duzu mezuak bidali ahal izatea eta zure iruzkinak beste batzuekin partekatu ahal izatea? Eta interesatzen zaizkizun pertsonekin harremanetan jarri ahal izango bazenu eta haien ekarpenak jarraitu? Zer irudituko litzaizuke jarraitzaile taldea izatea? Imajina al dezakezu hori guztia etxetik egin ahal izatea? Hori guztia egin dezakezu Twitter-en bidez Zer da Twitter? Twitter mikroblogging-eko doako zerbitzua da; erabiltzaileei mezu laburrak argitaratzea eta bidaltzea ahalbidetzen die (140 karaktere ingurukoak). Mezu horiei tweet deritze. Normalean, pertsonek Twitterren unean bertan egiten ari direna argitaratzen dute. Twitterrekin hauek egin ditzakezu: •Beste pertsona batzuen inguruko berriak eskuratu eta partekatu. •Zure ezagunak kontaktuen zerrenda batera gehitu (jarraipena egingo diezun pertsonak). Twitterreko zure “Hasiera” orrian, zure kontaktuen mezuak azalduko dira. •Beste batzuek haien kontaktuen zerrendara gehitu ahal izango zaituzte (jarraitzaileak izango dituzu). Gehituko zaituzten pertsonak zure jarraitzaile bihurtuko dira eta Twitterren argitaratutakoa ikusiko dute. 3
  • 4. Twitter Twitterren erregistratzea Twitter erabiltzen has zaitezke erregistratu beharrik izan gabe, baina kontua sortuz gero, hauek egin ahal izango dituzu: • Zure profila konfiguratu. • Tweet-ak berehala argitaratu. • Jarraitzaileak erraz eta berehala lortu. • Eguneratutako informazioa unean bertan lortu. • Gehien interesatzen zaizun jendea bilatu. • Tweet-ak antolatu eta gustukoen moduan markatu. Erregistratzeko, hemen sartu behar duzu: http://twitter.com eta “Orain erregistratu” estekan sakatu. Helbide honetatik sartuko gara Twitterren orrialdera: http://twitter.com Twitter-en kontu bat sortzeko, “Erregistratu orain” estekan sakatuko dugu 4
  • 5. Twitter Eskatutako eremuak beteko ditugu Erabiltzaile-izena eskuragarri dagoen egiaztatzen ari da sistema Kasu honetan, baliozkoa dela adierazi du 5
  • 6. Twitter Aukeratutako pasahitzaren segurtasun maila adieraziko dizu Twitterrek Idatzi kontua egiaztatu ahal izateko mezuak bidaliko zaizkizun posta elektronikoa Posta elektronikoz Twitterren berriak jaso nahi badituzu, lauki hau aukeratuta utz dezakezu Egiaztatzeko hitza sartu Eta “Nire kontua sortu” botoia sakatu behar da 6
  • 7. Twitter Lehenespenez, Twitter ingelesez agertuko da. Hurrengo atalean, “Konfigurazioa eta profila”, hizkuntza nola aldatu ikusiko dugu Twitter erabiltzen hasi aurretik, zure kontaktuak bilatzeko eta kontua baduten egiaztatzeko aukera ematen du, baina orain ez ditugu bilatuko Hurrengo urratsera joateko, esteka hau aukeratuko dugu 7
  • 8. Twitter Twitterrek hemen ageri diren kontaktuetako batzuk aukeratzeko eta haiei jarraipena egiteko eta haien iruzkinak ikusteko aukera ematen du Lehenespenez, guztiak aukeratuta agertuko dira. Oraingoz, ez dugu inor aukeratuko; beraz, lauki honetan sakatuta, hautapena kenduko dugu Amaitzeko, botoi honetan sakatuko dugu 8
  • 9. Twitter Twitterrek mezua bidali dizu zure posta elektronikora eta kontua berresteko eskatu dizu Zure saioa ixteko, esteka honetan sar zaitezke Twitterreko saioa ixtean, zure e-mailera bidalitako posta elektronikoaren helbidea berresteko aukera izango duzu, alta prozesua amaitzeko. Horretarako, sartu hemen: www.kzgunea.net 9
  • 10. Twitter “Sartu” aukeratu Helbide elektronikoan sartzeko aukera egokia sakatu 10
  • 11. Twitter Erabiltzaile-izena eta gakoa bete “Saioa hasi” botoia sakatu Twitterreko mezua zabalduko dugu 11
  • 12. Twitter Kontua aktibatzeko eta posta elektronikoko helbidea egiaztatzeko estekan klikatu Zorionak! Orain badakizu nola erregistratu 12
  • 13. Twitter Konfigurazioa eta profila Twitterrekin orrialdeen estiloa eta itxura egokitu dezakezu. Atzealdeko irudia, diseinuaren koloreak aldatzeko eta irudi bat atxikita zure itxura erakusteko aukera ematen dizuten konfigurazio-aukerak daude. Gainera, zure tweet-ak publikoak (erabiltzaile guztiak sar daitezke) edo pribatuak (zuk erabakitakoek bakarrik ikus ditzakete) izan daitezen egin dezakezu. Twitterren zure saioa hasteko “Hasi saioa” botoian sakatuko dugu Erabiltzaile-izena edo posta elektronikoa eta pasahitza idatziko dugu “Hasi saioa” botoia sakatu 13
  • 14. Twitter Twitterreko “Hasiera” orrialdea agertuko da Sortutako kontua konfiguratzeko, “Konfigurazioa” estekan sakatuko dugu “Konfigurazioa” atalean menu bat agertuko da, eta hortik datuak aldatu eta osatu ahal izango ditugu Izena, erabiltzaile-izena eta posta elektronikoa ageri dira, horiek baitira erregistroan emandako datuak Erabiltzaile-izenarekin automatikoki URL bat sortuko da, eta bertara sar gaitezke izaskunkzdemo-renTwitterrera zuzenean sartzeko Zenbat eta datu gehiago sartu, orduan eta errazagoa izango da Twitterreko erabiltzaileentzat zu topatzea 14
  • 15. Twitter “Ordutegi-eremua” aukeratuko dugu Testu-koadro honetan, izanez gero, webgune edo blog baten helbidea ere idatz dezakegu Gure profileko informazio gisa biografia laburra idatziko dugu Jarraian, gure kokapena 15
  • 16. Twitter Twitterrek “Geolokalizazioa aktibatu” aukera ematen du; horrekin, zure tweetak kokapen zehatzarekin geolokaliza daitezke Kasu honetan ez dugu aktibatuko Lehenespenez, Twitter ingelesez ageri ohi da lehen aldiz sartzean. Goitibeherako menutik hizkuntza alda dezakezu Hauek dira Twitter ikusteko aukeran dauden hizkuntza 16
  • 17. Twitter Idazten dituzun tweet edo mezuak babesteko aukera ere baduzu. Horretarako, lauki hau aukeratu beharko duzu, eta hori eginda, zurekin harremanetan jarri nahi duen edozein erabiltzailek baimena eskatu beharko dizu zure mezuak jaso ahal izateko, ezin izango baitira modu publikoan ikusi “Gorde” botoia sakatu Mezu honek adierazten du tweetak babestuta daudela 17
  • 18. Twitter Orain, “Pasahitza" atala konfiguratuko dugu Pasahitza aldatzeko, ikusten diren eremuak osatu eta “Aldatu” botoia sakatu besterik ez dugu egin behar “Mugikorra” atalera sartuko gara 18
  • 19. Twitter Twitterren bidez, testu-mezuak bidal daitezke mugikorrarekin hemen adierazitako herrialdeetatik “Oharrak” atala aukeratuko dugu Posta elektronikoz abisatzeko hiru aukera hauek ere aktiba daitezke “Irudia” atalean sakatu 19
  • 20. Twitter Twitterrek beste erabiltzaile batzuek identifika zaitzaten irudi bat gehitzeko aukera ematen dizu Horretarako, “Arakatu" botoia sakatu behar da Ordenagailuan duzun argazkiren bat bilatu eta aukeratu Eta “Ireki” botoia sakatuko dugu 20
  • 21. Twitter Azkenik, “Gorde” aukeratuko dugu Horrela agertuko da beste erabiltzaileek ikusiko duten irudia “Diseinua” atalera sartuko gara 21
  • 22. Twitter Orrialde honetan Twitter ikusiko dugun ingurunea pertsonaliza dezakegu Adibidez, gai hau hautatuko dugu Diseinu berria unean bertan ikus dezakegu 22
  • 23. Twitter Eta emaitza gordeko dugu “aldaketak gorde” botoian sakatuta Egindako aldaketak nola aplikatu diren ikusiko dugu Orain, “Profila” atalera sartuko gara 23
  • 24. Twitter Hemen, aurretik sartutako profileko datuak ikus daitezke Giltzarrapoak adierazten du tweetak babestuta daudela Zorionak! Orain badakizu konfigurazioa aldatzen eta profila bistaratzen 24
  • 25. Twitter Twitterreko menua Twitterreko menuak aukerak azkar ikustea ahalbidetuko dizu eta haietara modu errazean sartu ahal izango zara. Twitterrekin egin dezakezun guztia menuan dago, beraz, antolatzea oso erraza da. Egiaztatu zenbat tweet idatzi dituzun, zenbat laguni egiten diozun jarraipena, jarraitzaile asko dituzun... Gainera, sartu modako gaietara eta jarri egunean. Hori guztia eta askoz ere gehiago egin ahal izango duzu menutik, klik bakarrean. Zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin Twitterren sartutakoan, “Hasiera” orrialdera sartuko gara Eskuineko menuak hainbat esteka ditu, eta haietatik Twitterrek eskainitako hainbat aukeratara sar gaitezke Menuaren goiko aldean aurretik igotako argazkia ikus daiteke, baita izena eta idatzitako tweet kopurua ere (kasu honetan, bakarra) Tweet bat argitaratutako mezua da “1 tweet” esteka aukeratuko dugu 25
  • 26. Twitter Argazkia eta profileko datuak dituen orrialde bat azalduko da Giltzarrapo honek adierazten du tweetak babestuta daudela Idatzitako azken tweeta ere ikus daiteke Eta tweet kopurua Botoi hau aukeratuko dugu Izaskunkzdemo-k sortutako zerrenda agertuko dira, eta hemendik berri bat sortzeko aukera ere ematen digu Zure kontaktuak katalogatzeko eta ordenatzeko aukera ematen dizute zerrendek, eta gainera, interesatzen zaizun informazioaren jarraipena egin eta sailkatu egin dezakezu “Jarraitutakoak” estekan sakatuko dugu 26
  • 27. Twitter Jarraipena egindako erabiltzaileak agertuko dira; horien mezuak interesatzen zaizkigu. Kasu honetan bi daude, Muy interesante aldizkaria eta Gasteizko trafikoa; erabiltzaile horien jarraipena egiten ari gara Jarraipena egindakoen zerrenda bistaratzeko bi modu daude, zabalduta edo normal Hemen, zabaldutako zerrenda ageri da, argitaratutako azken tweetarekin Ikuspegi normalera joateko, ikono honetan sakatuko dugu Horrela jarraipena egindako kontaktuen izena bakarrik ageri da Zabaldutako modura itzuliko gara 27
  • 28. Twitter Jarraipena egindako kontaktu bakoitzarekin egin daitekeen ekintza ugari dago Botoi honetan sakatu Izaskunkzdemo-k sortutako zerrenda azalduko dira Kontaktu hau “Gasteizko trafikoa” zerrendan sar dezakegu; horretarako, laukia aukeratu besterik ez dugu egin beharko, baina kasu honetan ez dugu egingo Orain, “VG_trafikoa” zerrendan sakatuko dugu 28
  • 29. Twitter Kasu honetan, erabiltzaile hau “Gasteizko trafikoa” zerrendan sartuta dugu, beraz, laukia aukeratuta dago Ekintza gehiago ikusteko, botoi honetan sakatuko dugu Goitibeherako menua ikusiko dugu Lehen estekarekin, mezuaren gorputzean erabiltzaile honen izena izango duen tweeta bidal dezakegu Esteka hau aukeratuta, jarraipena egindako kontaktuetatik ezabatuko duzu eta haren eguneratzeak jasotzeari utziko diozu Erabiltzaile bat blokeatzean jarraipena egiteari utziko diozu eta ez diozu sarbiderik emango zuri jarraipena egiteko edo zuri erantzuteko Kontakturen batek bere kontutik eskatu gabeko publizitate-mezuak bidaltzen badizkizu, esteka honen bidez Twitterri jakinaraz diezaiokezu “Jarraitzaileak” estekan sakatuko dugu 29
  • 30. Twitter Orrialde honetan, guri jarraipena egiten diguten erabiltzaileak daude, baina oraingoz ez dago bat ere Baten bat gure jarraipena egiten has dadin, tweetak pribatu gisa konfiguratu ditugunez, erabiltzaileak eskaera bidali beharko digu eta gero guk onartu egin beharko genuke “Zerrendak” aukeratuko dugu Erlaitz honetan jarraipena egiten dizuten zerrendak ageri dira, kasu honetan, 0 “Jarraipena egiten diezun zerrendak” erlaitzean sakatuko dugu 30
  • 31. Twitter Hemen dago jarraipena egiten ari garenen zerrenda. Kasu honetan, “Gasteizko trafikoa” ageri da, sortuta dugun zerrenda bakarra baita Jarraipena egiten diegun eta gu jarraitzen gaituzten pertsonen kopurua ere adierazten du; zerrenda honetan daude pertsona horiek “Gogokoenak” aukeratuko dugu Atal honetan, interesatzen zaizkigun eta gogokoenen artean sartu ditugun tweet guztiak daude bilduta. Mezuaren eskuinean izar bat jarrita adierazten dira “Hasiera” orrira itzuliko gara menuko beste atal batzuk ikusten jarraitzeko 31
  • 32. Twitter Orain “@izaskunkzdemo”-ra sartuko gara Atal honetan, @izaskunkzdemo-ren aipamena duten tweet guztiak ageri dira, baina kasu honetan oraindik ez dago bat ere “Zuzeneko mezuak” atalean sakatuko dugu 32
  • 33. Twitter Zuzeneko mezua modu pribatuan bidaliko zaie gure jarraitzaileei. Horrela, gainerako kontaktuek ez dute sarbiderik izango mezu horretara Goitibeherako menua aukeratuko dugu Goitibeherako menuan jarraipena egiten diguten kontaktuen zerrenda ageri da. Kasu honetan bat ere ez dagoenez, hutsik dago. Jarraitzaileei mezu bat bidaltzeko, nahikoa da kontaktua aukeratu, testua idatzi eta “bidali” botoia aukeratzea 33
  • 34. Twitter Bi erlaitz ere ageri dira: “Sarrerako ontzia" eta “Bidalitakoak”; horietan, jasotako eta bidalitako mezuak gordetzen dira “Retweetak” aukeratuko dugu Retwitteatzea norbaiten tweeta edo argitalpena gure jarraitzaileekin partekatzea da Retwitteatzean, jatorrizko tweeta eta egilea ageri dira Hiru erlaitz ageri dira. Lehenengoan, beste batzuek argitaratutako retweetak ikus daitezke, baina kasu honetan oraindik ez da bat ere ageri Hurrengo erlaitzean sakatuko dugu 34
  • 35. Twitter Hemen, bidali ditugun retweetak ageri dira, baina oraindik ez dago bat ere, ez dugulako mezurik retwiteatu Azken erlaitzera joango gara Erlaitz honetan zure tweetak retwitteatu dituzten erabiltzaileak agertuko dira Interesatzen zaigun gairen bat bilatzeko, “Bilatu” laukian sakatuko dugu 35
  • 36. Twitter Esaterako, “bidaiak” idatziko dugu eta lupa aukeratuko dugu “bidaiak” hitza duten tweet guztiak agertuko dira Orain, “@izaskunkzdemo/gasteizko trafikoa” zerrendara sartuko gara 36
  • 37. Twitter “VG_trafikoa” kontaktuak idatzi dituen tweet guztiak agertuko dira, zerrenda honetan baitago Twitterren “Modako gaiak” izeneko atal bat dago; gaurkotasuneko gaiak ageri dira Estekan klik egite hutsarekin horietako edozeinetan sar zaitezke 37
  • 38. Twitter Bilatzailean zuzenean izena eta gai horrekin lotutako tweet guztiak agertuko dira “Jarraitutakoak” atalean, jarraipena egiten ari garen kontaktuen ikonoak agertuko dira Horietakoren batean sakatuz gero, zuzenean Twitterrera sartuko gara 38
  • 39. Twitter Hemendik, erabiltzaile horren tweetetarako sarbidea dugu, eta haren konfigurazioa ikus dezakegu Haren profileko datuak ere agertuko dira Erabiltzaile horrek dituen “Jarraitzaileak”, “Jarraitutakoak” eta “Zerrendak” dira beste datu interesagarri batzuk Zorionak! Orain ezagutzen duzu Twitterreko menua 39
  • 40. Twitter Jendea bilatzea Twitter dibertigarriagoa da lagunekin. Topatu kontaktu berriak eta egin jarraipena ezagutzen duzun jendeari, haien eguneratzeak jasotzeko. Twitterreko bilaketa erabil dezakezu posta elektronikoz erabiltzaile bat gonbidatzeko, zure e-maileko helbide-liburuxka inportatzeko edo orrialdearen bidez bilatzeko. Twitterren erabiltzaileak diren pertsonen zerrenda izango da emaitza. Behin Twitterren sartuta, kontaktuak oso erraz bila ditzakezu Horretarako, “Jendea bilatu" esteka sakatuko dugu 40
  • 41. Twitter Lau erlaitzek osatutako orrialdera sartuko gara Lehengoak Twitterren kontua duten erabiltzaileak bilatzeko aukera ematen du Horretarako, testu-koadroan erabiltzailearen izena idatziko dugu eta “bilatu” botoia sakatuko dugu Sistemak izen hori duen erabiltzaile bat topatu du Jarraipena egiten hasteko, botoi honetan sakatu besterik ez dugu egin behar 41
  • 42. Twitter Horrela, jarraitzaileak garela adierazten da, eta erabiltzaile honen tweetetara sar gaitezke Berriro hautatuko dugu “Jendea bilatu” esteka “Beste sare batzuetan bilatu” aukeran klik eginda hurrengo erlaitzera joango gara 42
  • 43. Twitter Hemendik, Gmail, Yahoo edo AOL posta elektronikoaren zerbitzuak erabiltzen baldin badituzu, zure kontaktuek Twitterren kontua duten egiazta dezakezu Orain, “Posta elektronikoz gonbidatu” erlaitzean sakatuko dugu Hemendik, zure lagunak gonbida ditzakezu Twitterrekin bat egin dezaten Twitterretik bidaliko zaien mezua ikusteko, esteka honetan sakatuko dugu 43
  • 44. Twitter Mezuaren aurrebista duen leihoa agertuko da Leihoa itxiko dugu Testu-koadro honetan, kontaktuaren posta elektronikoko helbidea idatziko dugu 44
  • 45. Twitter Amaitzeko, “Gonbidatu” botoia sakatu “Gomendatutako erabiltzaileak” azken erlaitzera joango gara 45
  • 46. Twitter Twitterrek jarraipena egin diezaiekegun erabiltzaileen zerrenda erakutsiko digu Adibidez, kontaktu hau hautatuko dugu Eta “Jarraitu” botoia sakatuko dugu 46
  • 47. Twitter Jarraipena egiten diegun erabiltzaileen tweetak gure “Hasiera” orrialdean ikusiko dira Jarraipena egiten diegun erabiltzaileen kopurua aldatu egin da Zorionak! Orain badakizu jendea nola bilatu 47
  • 48. Twitter Zerrenda bat sortzea eta tweet bat bidaltzea Twitterrek zerrendak sortzeko aukera ematen dizu. Zure kontaktuak katalogatzeko eta ordenatzeko aukera ematen dizute zerrendek, eta gainera, interesatzen zaizun informazioaren jarraipena egin eta sailkatu egin dezakezu. Zure tweetak oso erraz bidal ditzakezu, botoi bat sakatze hutsarekin. Twitterrek ematen dizun beste aukera bat gehien gustatzen zaizkizun mezuak gogokoenen artean markatzea da; horretarako, eguneratzeen gainean jarri eta agertutako izar horian klik egin beharko duzu. Behin Twitterrera sartuta, zerrenda bat sortu eta tweet bat oso erraz bidal dezakezu Batzuetan, erabiltzaile ugariren jarraipena egingo dugu aldi berean, eta haien tweetak batera iritsiko zaizkigu. Antolatzeko, Zerrendak erabiliko ditugu Zerrenda bat sortzeko, “Zerrenda berria” esteka aukeratu behar da 48
  • 49. Twitter Leiho berri bat aterako da eta eskatutako datuak beteko ditugu Gaurkotasuneko tweetak bakarrik jasoko ditugun zerrenda sortuko denez, testu- koadroan “berriak” idatziko dugu Zerrendaren izena idatzitakoan, automatikoki “List link” sortuko da; hau da, sortutako zerrendara zuzenean sartzeko esteka Zerrendako edukia idatziko dugu 49
  • 50. Twitter Erabiltzaileak sortu duzun zerrendara sar daitezkeen aukera dezakezu, edo arbidea zuk bakarrik izatea Kasu honetan, zuk bakarrik ikusiko duzu, beraz, “Pribatua” aukeratuko dugu Amaitzeko, “Zerrenda sortu” botoia sakatuko dugu 50
  • 51. Twitter Orain, “berriak” zerrendara jendea gehitu behar dugu Jendea bila dezakegu Twitterren, testu-koadroan haien izena idatzita eta “bilatu” sakatuta, edo bestela, jarraipena egiten ari garen erabiltzaileren bat ere aukera dezakegu Jarraipena egindako erabiltzaile bat hautatzeko, “Following” esteka sakatuko dugu Une honetan jarraipena egiten ari garen erabiltzaile guztiak azaltzen dira Zerrendan erabiltzaile hau gehitzeko, botoi honetan sakatuko dugu 51
  • 52. Twitter Sortuta dauden bi zerrendak agertuko dira eta “el_pais” erabiltzailea gehitu nahi dugun laukia aukeratuko dugu “Berriak” aukeratuko dugu Behin zerrendan sartuta, “Hasiera” menura itzuliko gara 52
  • 53. Twitter Zerrenda berria aukeratuko dugu Eta egiazta dezakegu zerrendaren barruan zerrendako parte diren erabiltzaileen tweetak bakarrik erakutsiko direla. Kasu honetan, erabiltzaile bakar horrenak agertuko dira Berriz ere “Hasiera” menura itzuliko gara 53
  • 54. Twitter Orain, testu-koadrotik tweet bat bidaliko dugu Horretarako, “Zer gertatzen da?” atalean argitaratu nahi dugun mezua idatziko dugu “Eguneratu” botoia sakatuko dugu 54
  • 55. Twitter Hemen, zure “Hasiera” orrialdean, idatzitako tweeta ikus dezakegu Erabiltzaile bati erantzuteko, tweet baten gainean jarriko dugu sagua 55
  • 56. Twitter “Erantzun” aukera agertuko da eta hori aukeratuko dugu Erantzuna erabiltzaile-izenarekin hasiko da Koadroan testua idatziko dugu 56
  • 57. Twitter Eta “erantzun” botoia sakatuko dugu Erantzundako mezua zure “Hasiera” orrialdean agertuko da Ezabatzeko, sagua idatzitako tweetaren gainetik arrastatuko dugu 57
  • 58. Twitter “Ezabatu” sakatu Ezabatzeaz ziur ote gauden galdetuko digun leihoa agertuko zaigu, eta “Onartu” sakatuko dugu 58
  • 59. Twitter Orain, mezua ez dago ikusgai Interesatzen zaizun tweeten bat baldin badago retwitteatu egin dezakegu, edo gogokoenen artean jaso Retwitteatzea norbaiten tweeta edo argitarapena gure jarraitzaileekin partekatzea da. Retwitteatzean, jatorrizko tweeta eta egilea ikus daitezke Sagua tweet honen gainean jarriko dugu Mezu bat retwitteatzeko ikono hau aukeratuko dugu 59
  • 60. Twitter Mezu hau retwitteatzeko, “Bai” botoian sakatuko dugu. Ekintza honekin, tweet hau gure jarraitzaileekin parteka dezakegu Oraindik ez dugunez jarraitzailerik, leihoa itxiko dugu hemendik Gogokoenen artean gehitzeko, izar hau aukeratu behar dugu 60
  • 61. Twitter Azkenik, gogokoenen zerrenda ikusteko, esteka hau aukeratuko dugu Lehenetsita ageri diren tweet guztiak egiazta ditzakegu Zorionak! Orain badakizu zerrenda bat nola sortu eta tweet bat nola bidali 61
  • 62. Twitter Mezuak bidaltzeko beste plataforma batzuk Hauek dira mezuak bidaltzeko beste plataforma batzuk: http://identi.ca/ http://www.jaiku.com/ https://www.yammer.com/ http://www.khaces.com/ http://www.xmensaje.com/ 62