SlideShare a Scribd company logo
1 of 18
Download to read offline
Blogger aurreratua
BLOGGER AURRERATUA
Blogger aurreratua
2
Edukien aurkibidea
Edukien aurkibidea ...................................................................................................2
Sarrera.....................................................................................................................3
Zer da blog bat........................................................................................................3
Diseinua pertsonalizatzea......................................................................................4
Zure konfigurazioa sortzea....................................................................................9
Blogeko beste tresna batzuk...............................................................................18
Blogger aurreratua
3
Sarrera
Gustatuko al litzaizuke iritziak zure webgunean bertan argitaratzea? Ez da
beharrezkoa programatzen edota diseinatzen jakitea. Ez duzu ezer ordaindu beharrik
ere.
Interesatzen al zaizu beste erabiltzaile batzuen iruzkinak eskuratzea? Zure blogean
nork irakur eta idatz dezakeen erabaki dezakezu, eta gustatzen ez zaizuna ezabatu
ahal izango duzu.
Eta taldeko blog bat sortu ahal izango bazenu, hainbat lagunek eguneratzeko?
Horrela, zuen informazioa osatu egingo zenukete eta erregistratuta geratuko
litzateke.
Eta segundo gutxian irudi bat argitaratu ahal izango bazenu? Haren gainean beste
batzuek duten iritzia eskura zenezake...
Hori guztia edozein lekutatik egin ahal izatea irudikatzen duzu? Orain, mugigarritik
ere egunera dezakezu zure bloga.
Bloga da hori egiteko modua
Zer da blog bat
Bloga eguneroko pertsonala da. Hizlariaren tribuna. Lankidetzarako eremua. Oholtza
politikoa. Berri txundigarrien iturria. Esteken bilduma. Zure iritziak adierazteko
baliabidea. Mundu guztiarentzako komunikatuak.
Zure bloga zuk izatea nahi duzun bezalakoa izango da. Forma eta neurri
desberdineko milioika daude. Ez da eredurik jarraitu beharrik.
Bloga erraz defini daiteke erabiltzaileak aldizka edozein gairi buruz idazten duen
webgune gisa. Azken idatziak goiko aldean ageri dira, bertara sartutakoek
informaziorik berriena zein den jakin dezaten. Informazio hori irakurritakoan,
iruzkinak egin ditzakezu, harekin esteka sortu edo egileari mezua idatzi; hala ere,
ezer ez egitea ere erabaki dezakezu.
Guneek hainbat ezaugarri eskaintzen dituzte, esaterako: helbideen liburuxka
automatikoki nola eguneratu, ikusgai dauden profilak... Blogger 1999an merkaturatu
zenetik, blogek webgunearen izaera aldatu dute, politikan eragina izan dute,
kazetaritzan iraultza eragin dute eta milioika laguni ahotsa eman eta besteekin
harremanetan jartzeko baliabidea eskaini diote.
Eta ia ziur gaude hau hasiera besterik ez dela.
Blog batek iritziak Interneten adierazteko aukera ematen dizu. Interesgarria iruditzen
zaizun guztia bildu eta partekatu ahal izango duzu: iritzi politikoak, eguneroko
pertsonala edo gogoratu nahi dituzun webguneetarako estekak.
Blogen fenomenoarekin, Internet eta komunikabideak jarduera parte-hartzaile
bihurtzen ari dira.
Askok bloga ideiak antolatzeko bakarrik erabiltzen dute, aldiz, beste batzuek mundu
guztiko milaka laguni beren iritziak helarazteko erabiltzen dute.
Blogger aurreratua
4
Kazetari profesionalek eta zaletuek blogak erabiltzen dituzte berri txundigarriak
argitaratzeko, eta batzuek pentsamendu barnekoenak adierazteko erabiltzen dute,
egunerokoa balitz bezala.
Diseinua pertsonalizatzea
Txantiloien edizioko Bloggerren funtzioa erabiltzeko oso erraza da eta HTML edo
CSSren inguruko ezagutzarik izan beharrik gabe txantiloiak editatu eta pertsonalizatu
ahal izango dituzu.
Zure bloga egiteko txantiloi asko dituzu aukeran; aukeratu zure beharretara ondoen
egokitzen dena. Gainera, zure blogaren diseinua pertsonaliza dezakezu intuiziozko
interfazea erabiliz gero, elementuak arrastatu eta kokatu ahal izango baitituzu,
esaterako, zure blogaren goiburua eta alboko zutabea.
Gadgets erabilgarriak gehi ditzakezu, esaterako, aurkezpenak eta erabiltzaile-
inkestak. Gainera, oso modu errazean blogeko koloreak eta letra-tipoak alda
ditzakezu.
Eta azkenik, blogaren diseinuaren inguruko kontrol zehatzagoa nahi baldin baduzu,
HTML edizioaren funtzioa ere erabil dezakezu.
Blogger-en zure saioa hasteko, “Erabiltzaile-izena (e-maila)” eta “Pasahitza” idatzi
behar dituzu
"SARTU" botoian sakatu
Blogger aurreratua
5
Bloga pertsonalizatzeko, pauso hauek bete behar dira
"Orriko elementuak" atala ageri da zuzenean
Hemendik elementuak gehitu eta antolatu ahal izango ditugu
Blogger aurreratua
6
Blogaren zati diren elementuak editatzeko aukera ere badago
Horretarako, "Editatu" atala sakatu
Nahi dugun nabigazio-barraren konfigurazioa aukeratu eta "Gorde" atalean klik
egingo dugu
Blogger aurreratua
7
Gainera, blogean, orrialdeko elementuak nahi digun kokapenera eraman ditzakegu
Blogeko koloreak eta letra-tipoak konfiguratzeko "Letra-tipoak eta koloreak" aukeran
klik egingo dugu
Blogger aurreratua
8
Atal horretatik, blogean ikusiko ditugun koloreak aukeratuko ditugu
HTML kodera sartzeko, “HTML edizioa” atalean klik egingo dugu
Gainera, hemendik, txantiloia editatu edo segurtasun-kopia bat egin dezakegu
"Txantiloi berria hautatu” aukeran klik eginda, blogean txantiloi berria aukeratuko
dugu
Blogger aurreratua
9
Hasieran aukeratutakoa ez den beste txantiloi batekin ordezka dezakegu, baina
orrialdeko elementuak bakarrik gordeko dira, ez “Letra-tipoak eta koloreak” atalean
egindako aldaketak
Zorionak! Badakizu blog bat nola pertsonalizatzen den
Zure konfigurazioa sortzea
Aukera hau aukerazkoa da, bloga zure gustura pertsonalizatzeko aipamen batzuk
besterik ez dira.
Zure blogaren izenburua pertsonaliza dezakezu. Sartuko direnentzat blogaren
deskribapena jar dezakezu.
Egin ditzaketen iruzkinentzat aukerak alda ditzakezu. Gainera, iruzkina edonork
jartzeko moduan jar dezakezu, edo zure blogeko kideek bakarrik jartzeko moduan
edo Blogerren erregistratutako erabiltzaileak bakarrik jartzeko moduan.
Gainera, beste batzuei gonbidapena bidal diezaiekezu blogeko kide egin daitezen,
artikuluak argitara ditzaten, blogarekin lagun diezazuten eta abar.
Hori guztia eta askoz ere gauza gehiago egin ditzakezu konfigurazioko atalean.
Blogger aurreratua
10
Blogger-en zure saioa hasteko, “Erabiltzaile-izena (e-maila)” eta “Pasahitza” idatzi
behar dituzu
"SARTU" botoian sakatu
Bloga konfiguratzeko, “Konfigurazioa” atalera sartuko gara, esteka honen gainean
klik eginda
Blogger aurreratua
11
Blogaren konfiguraziorako aukerak ataletan banatuta daude. Sartzean, zuzenean
“Oinarrizkoa” atala ikusiko dugu
Hemendik, blogaren oinarrizko aukerak defini daitezke, esaterako, izenburua eta
deskribapena, bilatzaileen bidez eta Bloggerreko zerrenden bidez eskuragarri
egongo den edo ez, sarrerak elkartrukatzea eta beste blog batzuekin sarrerak eta
iruzkinak elkartrukatzea edota baita ezabatzea ere
Eta bakoitza aktibatu edo desaktibatu egin dezakegu goitibehera-menuko Bai edo Ez
aukeran klik eginda
Aukera bakoitzean, haren erabilgarritasunaren gaineko azalpena izango dugu
Blogger aurreratua
12
Nahi ditugun datuak betetakoan, "GORDE KONFIGURAZIOA” botoian klik egingo
dugu, egindako aldaketa guztiak biltzeko
Aukera horiek blog guztietako konfigurazio orokorrean aplikatuko dira. Sarrerak
errazago sortzeko eta haiek errazago itzultzeko tresnak gehitzeko balio dute
“Argitalpena” atalean, blogak izango duen helbidea definituko dugu, eta ostatu
hartuta dagoen zerbitzariaren araberakoa izango da
Blogspoteko helbide bat izatea izango da errazena. Blogspot Bloggerrek eskaintzen
duen doako ostatua emateko zerbitzua da
Baina beste zerbitzari batean gure espazioa baldin badugu, hemen defini dezakegu,
jarraibideak beteta
Blogger aurreratua
13
“Formatua” atalean, blogeko orrialde nagusiko sarrera kopurua definituko dugu, eta
besteak beste, data eta ordua konfiguratuko dugu
Nahi ditugun aukerak betetakoan, "GORDE KONFIGURAZIOA” sakatuko dugu
Blogger aurreratua
14
“Iruzkinak” atalak blogean sartuko direnen baimenak konfiguratzeko aukerak biltzen
ditu
Batez ere iruzkinak egiteko aukera izando duten ala ez definituko da, haiek
zuzenean argitaratuko diren edo aurretik berrikusiko egingo diren
Amaitzean, “GORDE KONFIGURAZIOA” aukeran sakatuko dugu
Blogger aurreratua
15
“Fitxategia” atalean, blogeko sarrerak zer maiztasunekin artxibatuko diren
konfiguratuko dugu. Esaterako, hilabeteko fitxategi batek hilabeteko sarrera guztiak
bilduko ditu, aldiz, asteko fitxategi batek astebeteko sarrerak bakarrik izango ditu
Gainera, blogeko sarrera bakoitzak bere web orrialdea izatea ala ez zehatz daiteke
“Guneko feed-a" atalean, Feed-en bidez blogerako harpidetza-aukerak mugatuko
ditugu. Baimenduz gero, irakurleek blogeko sarrera berriak jaso eta erabil ditzaten
erabiliko ditugu, esaterako, haien web orrialdean bertan ager daitezen
Blogger aurreratua
16
"Posta elektronikoa eta mugigarria" aukeran, kontaktuen helbideak idatz daitezke,
argitalpen bat dagoen bakoitzean eguneraketa irits dakien
Gainera, blogean sarrerak sortzeko beste modu batzuk zeahzten dira: telefono
mugigarriaren bidez edo helbide jakinera e-maila bidaliz
OpenID identifikazio digitaleko sistema bat da, eta horrekin, erabiltzailea URL baten
bidez web orri batean identifika daiteke. URLarekin, OpenID duten gune guztietara
sar daiteke.
Sistema horri buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen sakatuta
Blogger aurreratua
17
“Baimenak” ataletik, bloga konfigura dezakegu egileak gehitzeko edo nahi ditugun
irakurleei sarbidea baimentzeko.
Horrela, taldeko blog bat bihur daiteke, egilea erabiltzaile talde bat izanik, edo talde
jakin bati blogerako sarrera murritz diezaiokegu
Zorionak! Badakizu blog bat nola konfiguratzen den
Blogger aurreratua
18
Blogeko beste tresna batzuk
Tresna honi eman nahi dizkiogun erabilerak bezainbeste blog mota daude. Hau izan
daiteke blogen sailkapen bat, haien edukietako gaien arabera:
o Pertsonalak: eguneroko tradizional gisa har litzatekeena izango da.
Eguneroko esperientzien inguruan idazten duten pertsonak, kexak, poemak,
maniak, zaletasunak... Besteen esku-hartzeetara zabalik dagoen eguneroko
pribatua.
o Gogoetazkoak: egunerokotasunari aurre egiteko baino gehiago gure izatearen
inguruko arloren baten gaineko gogoeta egiteko erabiltzen direnak, ikuspegi
teknikoa baino filosofikoa izaten dute batez ere.
o Politikoak: gertaera politikoak lantzen dituzten gogoetazko blogak.
o Teknikoak: gai jakin bat bakarrik lantzen dutenak, esaterako, ordenagailuak,
literatura, diseinua, sukaldaritza... Irudika daitekeen edozein kategoria mota.
o Kazetaritzakoak: hainbat arlotako informaziori buruzko blogak, oro har,
egunkari fisiko bateko atalen antzekoak izan ohi dira.
o Kolaboraziozkoak: pertsona batek baino gehiagok idatzitakoak eta
mantendutakoak.
o Legezkoak: legearen arloko gaiak eztabaidatzeko erabiltzen direnak.
o Korporatiboak: enpresa asko, eta ez kazetaritzaren ingurukoak bakarrik, hasi
dira blog "erdiofizialak" eskaintzen (ez dira zuzenean ofizialak), eta modu
zuzenagoan langilearengana edota hornitzaileengana nahiz bezeroengana
iristea lortu nahi dute.
o Audioblogak: zehaztutako genero mota batzuei eskainitako blogak, oro har,
mp3 formatuan egon ohi diren soinu-adibideekin.

More Related Content

Viewers also liked

Viewers also liked (17)

SP, Workforce Singapore and Agilent Technologies Lean Enterprise Development ...
SP, Workforce Singapore and Agilent Technologies Lean Enterprise Development ...SP, Workforce Singapore and Agilent Technologies Lean Enterprise Development ...
SP, Workforce Singapore and Agilent Technologies Lean Enterprise Development ...
 
Aquatic animals 1
Aquatic animals  1Aquatic animals  1
Aquatic animals 1
 
statistik
statistikstatistik
statistik
 
Pitching a business
Pitching a businessPitching a business
Pitching a business
 
Bab 1
Bab 1Bab 1
Bab 1
 
Inspiration Lab - Winner IFLA Biblibre 2016 marketing award
Inspiration Lab - Winner IFLA Biblibre 2016 marketing awardInspiration Lab - Winner IFLA Biblibre 2016 marketing award
Inspiration Lab - Winner IFLA Biblibre 2016 marketing award
 
Ecosistemas bio 4º
Ecosistemas bio 4ºEcosistemas bio 4º
Ecosistemas bio 4º
 
Lektion 4 opgave.key
Lektion 4 opgave.keyLektion 4 opgave.key
Lektion 4 opgave.key
 
New Industry Mentors Network MOU
New Industry Mentors Network MOUNew Industry Mentors Network MOU
New Industry Mentors Network MOU
 
Tema 11
Tema 11Tema 11
Tema 11
 
Social Media Marketing Solution for Dentists
Social Media Marketing Solution for DentistsSocial Media Marketing Solution for Dentists
Social Media Marketing Solution for Dentists
 
Kerajaan orang khmer
Kerajaan orang khmerKerajaan orang khmer
Kerajaan orang khmer
 
Step by stop
Step by stopStep by stop
Step by stop
 
Regular and irregular verbs
Regular and irregular verbsRegular and irregular verbs
Regular and irregular verbs
 
Verdad incomoda
Verdad incomoda Verdad incomoda
Verdad incomoda
 
mobile application in rubber cultivation
mobile application in rubber cultivationmobile application in rubber cultivation
mobile application in rubber cultivation
 
Osnovi na pravoto
Osnovi na pravotoOsnovi na pravoto
Osnovi na pravoto
 

Similar to Bloggeraurreratua eusk

Bloggeroinarrizkoa
BloggeroinarrizkoaBloggeroinarrizkoa
BloggeroinarrizkoaKatalogador
 
Blog bat sortu. Blogger Tutoriala
Blog bat sortu. Blogger TutorialaBlog bat sortu. Blogger Tutoriala
Blog bat sortu. Blogger TutorialaIrene Gonzalez
 
Blogetan harpidetza Egitea
Blogetan harpidetza EgiteaBlogetan harpidetza Egitea
Blogetan harpidetza EgiteaIrene Gonzalez
 
Harpidetza Blogeetan. Google Reader
Harpidetza Blogeetan. Google ReaderHarpidetza Blogeetan. Google Reader
Harpidetza Blogeetan. Google ReaderIrene Gonzalez
 
Blogger Tutoriala
Blogger TutorialaBlogger Tutoriala
Blogger Tutorialaguest75e6d1
 
Wordpress
WordpressWordpress
Wordpressander
 
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioa
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioaBlogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioa
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioaPilar Etxebarria
 
Blogak Itxaso Unai Iban
Blogak Itxaso Unai IbanBlogak Itxaso Unai Iban
Blogak Itxaso Unai Ibanios ewytre
 
Web 2 0 Eta Blogak (HIKHASI2006)
Web 2 0 Eta Blogak (HIKHASI2006)Web 2 0 Eta Blogak (HIKHASI2006)
Web 2 0 Eta Blogak (HIKHASI2006)Jokin Lacalle
 

Similar to Bloggeraurreratua eusk (15)

Bloggeroinarrizkoa
BloggeroinarrizkoaBloggeroinarrizkoa
Bloggeroinarrizkoa
 
Blog bat sortu. Blogger Tutoriala
Blog bat sortu. Blogger TutorialaBlog bat sortu. Blogger Tutoriala
Blog bat sortu. Blogger Tutoriala
 
Blogetan harpidetza Egitea
Blogetan harpidetza EgiteaBlogetan harpidetza Egitea
Blogetan harpidetza Egitea
 
Harpidetza Blogeetan. Google Reader
Harpidetza Blogeetan. Google ReaderHarpidetza Blogeetan. Google Reader
Harpidetza Blogeetan. Google Reader
 
Blogger Tutoriala
Blogger TutorialaBlogger Tutoriala
Blogger Tutoriala
 
Wordpress
WordpressWordpress
Wordpress
 
Blogger tutoriala 2012
Blogger tutoriala 2012Blogger tutoriala 2012
Blogger tutoriala 2012
 
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioa
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioaBlogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioa
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioa
 
Zer da bloga
Zer da blogaZer da bloga
Zer da bloga
 
Blogak Itxaso Unai Iban
Blogak Itxaso Unai IbanBlogak Itxaso Unai Iban
Blogak Itxaso Unai Iban
 
Web 2 0 Eta Blogak (HIKHASI2006)
Web 2 0 Eta Blogak (HIKHASI2006)Web 2 0 Eta Blogak (HIKHASI2006)
Web 2 0 Eta Blogak (HIKHASI2006)
 
IKT SAIOAK. BLOGAK
IKT SAIOAK. BLOGAKIKT SAIOAK. BLOGAK
IKT SAIOAK. BLOGAK
 
Word camp bilbao 2016
Word camp bilbao 2016Word camp bilbao 2016
Word camp bilbao 2016
 
Flickr
FlickrFlickr
Flickr
 
Twitter
TwitterTwitter
Twitter
 

More from Katalogador

Bibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio LoperenaBibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio LoperenaKatalogador
 
Bibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis paneroBibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis paneroKatalogador
 
Bibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinagaBibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinagaKatalogador
 
Bibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto BevilacquaBibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto BevilacquaKatalogador
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euKatalogador
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euKatalogador
 
Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011Katalogador
 
Protocolo Captura 2011 Eu
Protocolo  Captura 2011 EuProtocolo  Captura 2011 Eu
Protocolo Captura 2011 EuKatalogador
 
Protocolo Captura 2011
Protocolo  Captura 2011Protocolo  Captura 2011
Protocolo Captura 2011Katalogador
 
Alta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito LegalAlta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito LegalKatalogador
 
Protocolo ereaders
Protocolo ereadersProtocolo ereaders
Protocolo ereadersKatalogador
 
Materiales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectablesMateriales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectablesKatalogador
 

More from Katalogador (20)

Marc21
Marc21Marc21
Marc21
 
Bibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio LoperenaBibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio Loperena
 
Bibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis paneroBibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis panero
 
Bibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinagaBibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinaga
 
Bibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto BevilacquaBibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto Bevilacqua
 
Resumen 4.7
Resumen 4.7Resumen 4.7
Resumen 4.7
 
Resumen 4 1
Resumen 4 1Resumen 4 1
Resumen 4 1
 
Brecha digital
Brecha digitalBrecha digital
Brecha digital
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_eu
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_eu
 
Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011
 
Protocolo Captura 2011 Eu
Protocolo  Captura 2011 EuProtocolo  Captura 2011 Eu
Protocolo Captura 2011 Eu
 
Protocolo Captura 2011
Protocolo  Captura 2011Protocolo  Captura 2011
Protocolo Captura 2011
 
Alta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito LegalAlta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito Legal
 
E-readers
E-readersE-readers
E-readers
 
Protocolo ereaders
Protocolo ereadersProtocolo ereaders
Protocolo ereaders
 
Redes sociales
Redes socialesRedes sociales
Redes sociales
 
Materiales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectablesMateriales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectables
 
Mapak
MapakMapak
Mapak
 
Material mixto
Material mixtoMaterial mixto
Material mixto
 

Bloggeraurreratua eusk

  • 2. Blogger aurreratua 2 Edukien aurkibidea Edukien aurkibidea ...................................................................................................2 Sarrera.....................................................................................................................3 Zer da blog bat........................................................................................................3 Diseinua pertsonalizatzea......................................................................................4 Zure konfigurazioa sortzea....................................................................................9 Blogeko beste tresna batzuk...............................................................................18
  • 3. Blogger aurreratua 3 Sarrera Gustatuko al litzaizuke iritziak zure webgunean bertan argitaratzea? Ez da beharrezkoa programatzen edota diseinatzen jakitea. Ez duzu ezer ordaindu beharrik ere. Interesatzen al zaizu beste erabiltzaile batzuen iruzkinak eskuratzea? Zure blogean nork irakur eta idatz dezakeen erabaki dezakezu, eta gustatzen ez zaizuna ezabatu ahal izango duzu. Eta taldeko blog bat sortu ahal izango bazenu, hainbat lagunek eguneratzeko? Horrela, zuen informazioa osatu egingo zenukete eta erregistratuta geratuko litzateke. Eta segundo gutxian irudi bat argitaratu ahal izango bazenu? Haren gainean beste batzuek duten iritzia eskura zenezake... Hori guztia edozein lekutatik egin ahal izatea irudikatzen duzu? Orain, mugigarritik ere egunera dezakezu zure bloga. Bloga da hori egiteko modua Zer da blog bat Bloga eguneroko pertsonala da. Hizlariaren tribuna. Lankidetzarako eremua. Oholtza politikoa. Berri txundigarrien iturria. Esteken bilduma. Zure iritziak adierazteko baliabidea. Mundu guztiarentzako komunikatuak. Zure bloga zuk izatea nahi duzun bezalakoa izango da. Forma eta neurri desberdineko milioika daude. Ez da eredurik jarraitu beharrik. Bloga erraz defini daiteke erabiltzaileak aldizka edozein gairi buruz idazten duen webgune gisa. Azken idatziak goiko aldean ageri dira, bertara sartutakoek informaziorik berriena zein den jakin dezaten. Informazio hori irakurritakoan, iruzkinak egin ditzakezu, harekin esteka sortu edo egileari mezua idatzi; hala ere, ezer ez egitea ere erabaki dezakezu. Guneek hainbat ezaugarri eskaintzen dituzte, esaterako: helbideen liburuxka automatikoki nola eguneratu, ikusgai dauden profilak... Blogger 1999an merkaturatu zenetik, blogek webgunearen izaera aldatu dute, politikan eragina izan dute, kazetaritzan iraultza eragin dute eta milioika laguni ahotsa eman eta besteekin harremanetan jartzeko baliabidea eskaini diote. Eta ia ziur gaude hau hasiera besterik ez dela. Blog batek iritziak Interneten adierazteko aukera ematen dizu. Interesgarria iruditzen zaizun guztia bildu eta partekatu ahal izango duzu: iritzi politikoak, eguneroko pertsonala edo gogoratu nahi dituzun webguneetarako estekak. Blogen fenomenoarekin, Internet eta komunikabideak jarduera parte-hartzaile bihurtzen ari dira. Askok bloga ideiak antolatzeko bakarrik erabiltzen dute, aldiz, beste batzuek mundu guztiko milaka laguni beren iritziak helarazteko erabiltzen dute.
  • 4. Blogger aurreratua 4 Kazetari profesionalek eta zaletuek blogak erabiltzen dituzte berri txundigarriak argitaratzeko, eta batzuek pentsamendu barnekoenak adierazteko erabiltzen dute, egunerokoa balitz bezala. Diseinua pertsonalizatzea Txantiloien edizioko Bloggerren funtzioa erabiltzeko oso erraza da eta HTML edo CSSren inguruko ezagutzarik izan beharrik gabe txantiloiak editatu eta pertsonalizatu ahal izango dituzu. Zure bloga egiteko txantiloi asko dituzu aukeran; aukeratu zure beharretara ondoen egokitzen dena. Gainera, zure blogaren diseinua pertsonaliza dezakezu intuiziozko interfazea erabiliz gero, elementuak arrastatu eta kokatu ahal izango baitituzu, esaterako, zure blogaren goiburua eta alboko zutabea. Gadgets erabilgarriak gehi ditzakezu, esaterako, aurkezpenak eta erabiltzaile- inkestak. Gainera, oso modu errazean blogeko koloreak eta letra-tipoak alda ditzakezu. Eta azkenik, blogaren diseinuaren inguruko kontrol zehatzagoa nahi baldin baduzu, HTML edizioaren funtzioa ere erabil dezakezu. Blogger-en zure saioa hasteko, “Erabiltzaile-izena (e-maila)” eta “Pasahitza” idatzi behar dituzu "SARTU" botoian sakatu
  • 5. Blogger aurreratua 5 Bloga pertsonalizatzeko, pauso hauek bete behar dira "Orriko elementuak" atala ageri da zuzenean Hemendik elementuak gehitu eta antolatu ahal izango ditugu
  • 6. Blogger aurreratua 6 Blogaren zati diren elementuak editatzeko aukera ere badago Horretarako, "Editatu" atala sakatu Nahi dugun nabigazio-barraren konfigurazioa aukeratu eta "Gorde" atalean klik egingo dugu
  • 7. Blogger aurreratua 7 Gainera, blogean, orrialdeko elementuak nahi digun kokapenera eraman ditzakegu Blogeko koloreak eta letra-tipoak konfiguratzeko "Letra-tipoak eta koloreak" aukeran klik egingo dugu
  • 8. Blogger aurreratua 8 Atal horretatik, blogean ikusiko ditugun koloreak aukeratuko ditugu HTML kodera sartzeko, “HTML edizioa” atalean klik egingo dugu Gainera, hemendik, txantiloia editatu edo segurtasun-kopia bat egin dezakegu "Txantiloi berria hautatu” aukeran klik eginda, blogean txantiloi berria aukeratuko dugu
  • 9. Blogger aurreratua 9 Hasieran aukeratutakoa ez den beste txantiloi batekin ordezka dezakegu, baina orrialdeko elementuak bakarrik gordeko dira, ez “Letra-tipoak eta koloreak” atalean egindako aldaketak Zorionak! Badakizu blog bat nola pertsonalizatzen den Zure konfigurazioa sortzea Aukera hau aukerazkoa da, bloga zure gustura pertsonalizatzeko aipamen batzuk besterik ez dira. Zure blogaren izenburua pertsonaliza dezakezu. Sartuko direnentzat blogaren deskribapena jar dezakezu. Egin ditzaketen iruzkinentzat aukerak alda ditzakezu. Gainera, iruzkina edonork jartzeko moduan jar dezakezu, edo zure blogeko kideek bakarrik jartzeko moduan edo Blogerren erregistratutako erabiltzaileak bakarrik jartzeko moduan. Gainera, beste batzuei gonbidapena bidal diezaiekezu blogeko kide egin daitezen, artikuluak argitara ditzaten, blogarekin lagun diezazuten eta abar. Hori guztia eta askoz ere gauza gehiago egin ditzakezu konfigurazioko atalean.
  • 10. Blogger aurreratua 10 Blogger-en zure saioa hasteko, “Erabiltzaile-izena (e-maila)” eta “Pasahitza” idatzi behar dituzu "SARTU" botoian sakatu Bloga konfiguratzeko, “Konfigurazioa” atalera sartuko gara, esteka honen gainean klik eginda
  • 11. Blogger aurreratua 11 Blogaren konfiguraziorako aukerak ataletan banatuta daude. Sartzean, zuzenean “Oinarrizkoa” atala ikusiko dugu Hemendik, blogaren oinarrizko aukerak defini daitezke, esaterako, izenburua eta deskribapena, bilatzaileen bidez eta Bloggerreko zerrenden bidez eskuragarri egongo den edo ez, sarrerak elkartrukatzea eta beste blog batzuekin sarrerak eta iruzkinak elkartrukatzea edota baita ezabatzea ere Eta bakoitza aktibatu edo desaktibatu egin dezakegu goitibehera-menuko Bai edo Ez aukeran klik eginda Aukera bakoitzean, haren erabilgarritasunaren gaineko azalpena izango dugu
  • 12. Blogger aurreratua 12 Nahi ditugun datuak betetakoan, "GORDE KONFIGURAZIOA” botoian klik egingo dugu, egindako aldaketa guztiak biltzeko Aukera horiek blog guztietako konfigurazio orokorrean aplikatuko dira. Sarrerak errazago sortzeko eta haiek errazago itzultzeko tresnak gehitzeko balio dute “Argitalpena” atalean, blogak izango duen helbidea definituko dugu, eta ostatu hartuta dagoen zerbitzariaren araberakoa izango da Blogspoteko helbide bat izatea izango da errazena. Blogspot Bloggerrek eskaintzen duen doako ostatua emateko zerbitzua da Baina beste zerbitzari batean gure espazioa baldin badugu, hemen defini dezakegu, jarraibideak beteta
  • 13. Blogger aurreratua 13 “Formatua” atalean, blogeko orrialde nagusiko sarrera kopurua definituko dugu, eta besteak beste, data eta ordua konfiguratuko dugu Nahi ditugun aukerak betetakoan, "GORDE KONFIGURAZIOA” sakatuko dugu
  • 14. Blogger aurreratua 14 “Iruzkinak” atalak blogean sartuko direnen baimenak konfiguratzeko aukerak biltzen ditu Batez ere iruzkinak egiteko aukera izando duten ala ez definituko da, haiek zuzenean argitaratuko diren edo aurretik berrikusiko egingo diren Amaitzean, “GORDE KONFIGURAZIOA” aukeran sakatuko dugu
  • 15. Blogger aurreratua 15 “Fitxategia” atalean, blogeko sarrerak zer maiztasunekin artxibatuko diren konfiguratuko dugu. Esaterako, hilabeteko fitxategi batek hilabeteko sarrera guztiak bilduko ditu, aldiz, asteko fitxategi batek astebeteko sarrerak bakarrik izango ditu Gainera, blogeko sarrera bakoitzak bere web orrialdea izatea ala ez zehatz daiteke “Guneko feed-a" atalean, Feed-en bidez blogerako harpidetza-aukerak mugatuko ditugu. Baimenduz gero, irakurleek blogeko sarrera berriak jaso eta erabil ditzaten erabiliko ditugu, esaterako, haien web orrialdean bertan ager daitezen
  • 16. Blogger aurreratua 16 "Posta elektronikoa eta mugigarria" aukeran, kontaktuen helbideak idatz daitezke, argitalpen bat dagoen bakoitzean eguneraketa irits dakien Gainera, blogean sarrerak sortzeko beste modu batzuk zeahzten dira: telefono mugigarriaren bidez edo helbide jakinera e-maila bidaliz OpenID identifikazio digitaleko sistema bat da, eta horrekin, erabiltzailea URL baten bidez web orri batean identifika daiteke. URLarekin, OpenID duten gune guztietara sar daiteke. Sistema horri buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen sakatuta
  • 17. Blogger aurreratua 17 “Baimenak” ataletik, bloga konfigura dezakegu egileak gehitzeko edo nahi ditugun irakurleei sarbidea baimentzeko. Horrela, taldeko blog bat bihur daiteke, egilea erabiltzaile talde bat izanik, edo talde jakin bati blogerako sarrera murritz diezaiokegu Zorionak! Badakizu blog bat nola konfiguratzen den
  • 18. Blogger aurreratua 18 Blogeko beste tresna batzuk Tresna honi eman nahi dizkiogun erabilerak bezainbeste blog mota daude. Hau izan daiteke blogen sailkapen bat, haien edukietako gaien arabera: o Pertsonalak: eguneroko tradizional gisa har litzatekeena izango da. Eguneroko esperientzien inguruan idazten duten pertsonak, kexak, poemak, maniak, zaletasunak... Besteen esku-hartzeetara zabalik dagoen eguneroko pribatua. o Gogoetazkoak: egunerokotasunari aurre egiteko baino gehiago gure izatearen inguruko arloren baten gaineko gogoeta egiteko erabiltzen direnak, ikuspegi teknikoa baino filosofikoa izaten dute batez ere. o Politikoak: gertaera politikoak lantzen dituzten gogoetazko blogak. o Teknikoak: gai jakin bat bakarrik lantzen dutenak, esaterako, ordenagailuak, literatura, diseinua, sukaldaritza... Irudika daitekeen edozein kategoria mota. o Kazetaritzakoak: hainbat arlotako informaziori buruzko blogak, oro har, egunkari fisiko bateko atalen antzekoak izan ohi dira. o Kolaboraziozkoak: pertsona batek baino gehiagok idatzitakoak eta mantendutakoak. o Legezkoak: legearen arloko gaiak eztabaidatzeko erabiltzen direnak. o Korporatiboak: enpresa asko, eta ez kazetaritzaren ingurukoak bakarrik, hasi dira blog "erdiofizialak" eskaintzen (ez dira zuzenean ofizialak), eta modu zuzenagoan langilearengana edota hornitzaileengana nahiz bezeroengana iristea lortu nahi dute. o Audioblogak: zehaztutako genero mota batzuei eskainitako blogak, oro har, mp3 formatuan egon ohi diren soinu-adibideekin.