2. Blogger oinarrizkoa
2
Edukien aurkibidea
Edukien aurkibidea ...................................................................................................2
Sarrera.....................................................................................................................3
Zer da blog bat........................................................................................................3
Blog bat nola sortu.................................................................................................4
Edukiak lokalizatzea.............................................................................................11
Post batean iruzkinak idaztea .............................................................................17
Blog baten kontzeptu teknikoak .........................................................................26
Blogeko beste tresna batzuk...............................................................................27
3. Blogger oinarrizkoa
3
Sarrera
Gustatuko al litzaizuke zure iritziak zeure webgunean adieraztea? Ez da beharrezkoa
diseinatzen edo programatzen jakitea. Ez duzu ezer ordaindu beharrik ere. Blogger
tresnarekin, webgunean zure eremua egin dezakezu, eta zure ideiak gainerakoekin
partekatu.
Nola jakin gehien interesatzen zaizkizun gaiei buruz beste pertsona batzuek zer iritzi
duten? Blogetan gaikako bilaketak egin ditzakezu eta erraz bilatu ahal izango dituzu
webguneko azken ekarpenak.
Interesatuko al litzaizuke beste erabiltzaile batzuen blogetan iruzkinak idaztea?
Blogak eremu irekiak dira, eta haietan modu askean parte hartu ahal izango duzu.
Imajinatzen al duzu hori guztia egin ahal izatea? Orain eskura duzu.
Hori guztia egin dezakezu Blog-en bidez
Zer da blog bat
Bloga eguneroko pertsonala da. Hizlariaren tribuna. Lankidetzarako eremua. Oholtza
politikoa. Berri txundigarrien iturria. Esteken bilduma. Zure iritziak adierazteko
baliabidea. Mundu guztiarentzako komunikatuak.
Zure bloga zuk izatea nahi duzun bezalakoa izango da. Forma eta neurri
desberdineko milioika daude. Ez da eredurik jarraitu beharrik.
Bloga erraz defini daiteke erabiltzaileak aldizka edozein gairi buruz idazten duen
webgune gisa. Azken idatziak goiko aldean ageri dira, bertara sartutakoek
informaziorik berriena zein den jakin dezaten. Informazio hori irakurritakoan,
iruzkinak egin ditzakezu, harekin esteka sortu edo egileari mezua idatzi; hala ere,
ezer ez egitea ere erabaki dezakezu.
4. Blogger oinarrizkoa
4
Guneek hainbat ezaugarri eskaintzen dituzte, esaterako: helbideen liburuxka
automatikoki nola eguneratu, ikusgai dauden profilak... Blogger 1999an merkaturatu
zenetik, blogek webgunearen izaera aldatu dute, politikan eragina izan dute,
kazetaritzan iraultza eragin dute eta milioika laguni ahotsa eman eta besteekin
harremanetan jartzeko baliabidea eskaini diote.
Eta ia ziur gaude hau hasiera besterik ez dela.
Blog batek iritziak Interneten adierazteko aukera ematen dizu. Interesgarria iruditzen
zaizun guztia bildu eta partekatu ahal izango duzu: iritzi politikoak, eguneroko
pertsonala edo gogoratu nahi dituzun webguneetarako estekak.
Blogen fenomenoarekin, Internet eta komunikabideak jarduera parte-hartzaile
bihurtzen ari dira.
Askok bloga ideiak antolatzeko bakarrik erabiltzen dute, aldiz, beste batzuek mundu
guztiko milaka laguni beren iritziak helarazteko erabiltzen dute.
Kazetari profesionalek eta zaletuek blogak erabiltzen dituzte berri txundigarriak
argitaratzeko, eta batzuek pentsamendu barnekoenak adierazteko erabiltzen dute,
egunerokoa balitz bezala.
Blog bat nola sortu
Blogger blogak argitaratzeko Google-n doako tresna da, zure pentsamenduak
munduarekin erraz partekatzeko.
Bloggerren zure bloga sortzeko prozesua oso erraza da; http;//www.blogger.com
orrialdean sartu behar duzu eta SORTU BLOGA ORAIN botoia sakatu.:
5. Blogger oinarrizkoa
5
Blog bat sortzeko, adierazitako 3 pausoak bete behar dituzu
Lehen pausoarekin hasteko, “BLOGA SORTU ORAIN” botoian sakatu
Eskatutako datuak beteko ditugu
Bigarren pausora pasatuko gara “Jarraitu" botoian sakatuta
6. Blogger oinarrizkoa
6
Erabiltzaileak sartu ahal izateko, blogaren web helbidea eta izenburua jarriko ditugu
Hirugarren pausora pasatuko gara “Jarraitu” botoian sakatuta"
7. Blogger oinarrizkoa
7
Blogaren diseinua pertsonalizatzeko, aukeratu txantiloi bat
Aukeratu interesgarria iruditzen zaizun txantiloia
Aldez aurretik bistara sar gaitezke
8. Blogger oinarrizkoa
8
Zorionak! Badakizu nola sortu Blog bat
Orain zure posta elektronikoko helbidea aktibatu eta egiaztatuko duzu. Horretarako,
sartu hemen: www.kzgunea.net
Ezkerreko menutik, postara sartuko gara
10. Blogger oinarrizkoa
10
Kontua aktibatzeko eta posta elektronikoaren helbidea egiaztatzeko, esteketan
sakatu
Zorionak! Badakizu e-maila nola egiaztatu
Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barran dagoen “atera” botoian
11. Blogger oinarrizkoa
11
Edukiak lokalizatzea
Bloggerrekin blog bat nola sortu ikusi dugu. Beste aukera bat da aurretik sortuta
dauden eta gure intereseko edukiak dituzten blogetan parte hartzea. Egunez egun,
webgunean blog berri asko sortzen dira, eta bilatzaile espezializaturik gabe oso zaila
izango litzateke azken berriekin egunean egotea.
Blogen bilaketan espezializatutako Google tresna Google blogs da; eta horrekin,
interesgarri zaizkigun gaiekin lotutako blogetan aipatzen denaren inguruko bilaketa
eraginkorrak egin ditzakegu.
Blogen gaikako bilaketa egiteko, Googleren blog-bilatzailea erabil dezakegu
“Helbidea” testu-koadroan sakatuko dugu eta Googleko helbidea idatziko dugu
13. Blogger oinarrizkoa
13
“Blogak” aukeran klikatu
Googleko blogen bilaketa-orrialdea agertuko da
Testu-koadroan sakatu eta bilaketa-irizpidea idatziko dugu. Esate baterako,
“perretxikoak”
15. Blogger oinarrizkoa
15
Demagun perretxiko-tartaleten errezeta interesatzen zaigula
“Amaren errezetak PERRETXIKO TARTALETAK” izeneko hiperestekan sakatuko
dugu
Desplazamendu-barran hainbat aldiz klikatuko dugu, blogean nabigatzeko
“AMAREN ERREZETAK” orrialdea agertuko da
17. Blogger oinarrizkoa
17
Post batean iruzkinak idaztea
Blog batek hiru atal nagusi ditu: goiburua, edukiak eta alboko menua.
Goiburuak blogaren gaia edota egilea identifikatzen du; edukiak egileak
argitaratutako postak dira eta alboko menuak blogarekin lotutako beste informazio
mota bat biltzen du: beste blog batzuetarako estekak, webguneak, erreferentzia
bibliografikoak...
Postek esteka bat izan ohi dute, edozein erabiltzailek iruzkinak egin ahal izan ditzan.
Postek testua eta multimedia-elementuak izan ditzakete (irudiak, bideoak edo soinu-
fitxategiak). Horrela, blogak eremu irekiak dira eta parte-hartzerako irekita daude.
Blog bateko sarrera batean iruzkin bat argitaratzeko, lehenengo sarrera topatu behar
dugu (post bat, ingelesez)
Esate baterako, blogean “PERRETXIKO TARTALETAK” sarrera topatu dugu
Desplazamenduko barran sakatuko dugu, sarrera honetako iruzkinak bistaratu arte
18. Blogger oinarrizkoa
18
Sarreraren azpian, baldin badaude, sarrera horren iruzkinak agertuko dira
Desplazamenduko barran sakatuko dugu, sarrerako azken iruzkina ikusi arte
“Sarreran iruzkin bat argitaratu” hiperestekan sakatuko dugu
21. Blogger oinarrizkoa
21
Hitza egiaztatzea” testu-koadroan sakatuko dugu goiko irudiko testua sartzeko
Urrats honekin, iruzkina idatziko duena pertsona bat dela kontrolatuko da, eta ez
dela spama, segurtasunez.
Desplazamenduko barran sakatuta, iruzkina nola sinatu ikus dezakegu
22. Blogger oinarrizkoa
22
Gero, Googleko kontuko datuak sartuko ditugu
“Googleko kontua” aukeran sakatuko dugu zure iruzkina Googleko kontu batekin
sinatu nahi baldin baduzu
Edo “OpenID” aukera sakatuko dugu, OpenID kontu batekin sinatu nahi baldin
badugu
OpenID estandar bat da; horren bidez, erabiltzaile bat webgune batean URL bidez
identifika daiteke
23. Blogger oinarrizkoa
23
Konbinatutako koadroan sakatuko dugu, baimendutako kontuetako bat aukeratzeko
Konbinatutako koadroa aukeratuko dugu, baimendutako lauetako bat. Kontu
horretako datuak sartuko ditugu gero
24. Blogger oinarrizkoa
24
Edo “Izena/URL” aukera sakatuko dugu, izen bat eta URL bat adierazteko
iruzkinaren egile gisa
Edo “Anonimoa” aukera sakatuko dugu, iruzkina modu anonimoan sinatzeko
Adibide moduan, azken aukera hori aukeratuko dugu
26. Blogger oinarrizkoa
26
Hau da sartutako iruzkina
Zorionak! Orain badakizu blog batean sarrera baten iruzkina nola sartu
Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
Blog baten kontzeptu teknikoak
RSS XMLn kodifikatutako web-iturrien formatuen familia bat da. Maiz eguneratzen
diren leku mota guztietarako espresuki garatuta dago, eta horren bidez, informazioa
parteka daiteke eta beste webgune edo programa batzuetan erabili. Horri web-
hedapena edo web-sindikazio deritzo.
Tags (etiketak) informazioaren ezaugarri edo propietate bat aipatzen duten termino
soilak dira, baina ez dute definitzen edo multzokatzen. Informazioari buruzko
informazioa da. Esate baterako, abesti bat hainbat modutan etiketa daiteke: abesten
duenaren arabera, generoaren arabera, abestiaren egilearen arabera eta abar.
Horrek informazioa bilatzea errazten du.
Tagen lainoak webgune batean erabilitako hitz gakoen edo etiketen adierazpen
bisuala da. Normalean, hitz-zerrenda hori alfabetikoki antolatzen da eta etiketa
erabilienak neurri handiagoko letra-tipo batez adierazten dira.
Folksonomía gauzak lankidetzan sailkatzeko edo katalogatzeko modua da, hau da,
sailkapen masiboa da, pertsona ugarik aldi berean sailkatzen dituzte gauzak.
Folksonomiak egiteko modu ohikoena eta arruntena tag edo etiketen bidez egitea da.
Blogroll blogeko esteken bilduma da, normalean webgunearen alboko menuan egon
ohi da.
27. Blogger oinarrizkoa
27
Trackback alderantzikatutako esteka da; post jakin batera zer estekak bideratzen
duten jakiteko aukera ematen du; horrela, beste weblog bati jakinarazten dio bere
postetako bat aipatzen ari direla.
Pingback metodo bat da; horren arabera, webgune baten egileek jakinarazpena
eskatzen dute norbaitek euren dokumenturen bat estekatzen duenean. Informazio
horren bidalketa eta harrera gardenak dira erabiltzailearekiko. Horrek ahalbidetzen
die egileei nork estekatu dituen kontrolatzea.
Permalink esteka iraunkorra da. Blogeko sarrera bakoitzari URL iraunkorra
esleitzeko erabiltzen da, gero erreferentziatu ahal izateko.
Blogeko beste tresna batzuk
Tresna honi eman nahi dizkiogun erabilerak bezainbeste blog mota daude. Hau izan
daiteke blogen sailkapen bat, haien edukietako gaien arabera:
• Pertsonalak: eguneroko tradizional gisa har litzatekeena izango da. Eguneroko
esperientzien inguruan idazten duten pertsonak, kexak, poemak, maniak,
zaletasunak... Besteen esku-hartzeetara zabalik dagoen eguneroko
pribatua.
• Gogoetazkoak: egunerokotasunari aurre egiteko baino gehiago gure izatearen
inguruko arloren baten gaineko gogoeta egiteko erabiltzen direnak, ikuspegi
teknikoa baino filosofikoa izaten dute batez ere.
• Politikoak: gertaera politikoak lantzen dituzten gogoetazko blogak.
• Teknikoak: gai jakin bat bakarrik lantzen dutenak, esaterako, ordenagailuak,
literatura, diseinua, sukaldaritza... Irudika daitekeen edozein kategoria mota.
• Kazetaritzakoak: hainbat arlotako informaziori buruzko blogak, oro har, egunkari
fisiko bateko atalen antzekoak izan ohi dira.
• Kolaboraziozkoak: pertsona batek baino gehiagok idatzitakoak eta
mantendutakoak.
• Legezkoak: legearen arloko gaiak eztabaidatzeko erabiltzen direnak.
• Korporatiboak: enpresa asko, eta ez kazetaritzaren ingurukoak bakarrik, hasi
dira blog "erdiofizialak" eskaintzen (ez dira zuzenean ofizialak), eta modu
zuzenagoan langilearengana edota hornitzaileengana nahiz bezeroengana
iristea lortu nahi dute.