Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Nola sortu twitterrreko kontua
1. Twitterren kontu bat irekitzeko eman beharreko pausoak adieraziko ditugu:
Twitterren erregistratzeko lehenengo
gure datuak idatziko ditugu eskatzen digun
bezala:
-izena-abizenak.
-gure e-maila.
-sare sozialarentzako nahi dugun pasahitza.
“eman izena twiterren” botoian klik egin.
Hurrengo pausoan emandako datuak
egokiak dauden edo ez agertuko zaigu.
Hemen gure erabiltzaile-izena aukeratu ahal
izango dugu.
“nire kontua sortu” botoian klik egin.
Hurrengo gunea agertuko zaigu, bertan
“hurrengo” botoia sakatu.
2. Oraingo honetan ezaguna dugun
jendea jarraituko dugu, horretarako “bilatu”
jartzen duen bilatzailean gure lagunen izen
abizenak ipini eta bertan azalduko zaizkigu.
Adibidez: Maider Garcia.
Maider Garcia idatzi eta izen-abizen
berberak dituzten erregistratu guztiak
azalduko zaizkigu, gure laguna bilatu eta
“jarraitu” sakatu. Hainbat pertsona jarraitu
ondoren, “hurrengoa” sakatu.
Hurrengoa agertuko zaigu, beraz
hemen zure e-postan daukazun lagunen
artean twitter kontu bat dutenei jarraitu
nahi badiezu “bilatu kontaktuak2 botoian
sakatu eta bertan agertuko zaizkizu
twitterren erregistratuak dauden guztiak.
Pauso hau saltatu nahi baduzu,
beheko aldean ezkerrean “jauzi” sakatu.
Guk “jauzi” sakatu dugu.
Hurrengo pausoa, gure kontuaren
profila editatzea izango da. Bertan gure
profilaren irudia jarri dezakegu, baita gure
biografiaz zerbait idazteko aukera ere
daukagu. Hau izango da gure jarraitzaileek
gutaz izango duten informazioa.
3. Aurreko pausoa bukatu ondoren,
gure twitter kontuaren sarrerara eramango
gaitu, honaku hau dugu adibide bezala.
Bertan jarraitzen ditugun jendeen
agerpenak ikusi ahal izango ditugu.