SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Tipulak itzulipurdika
Autobusak bihurgunea hartu zuenean, poltsaren heldulekuari gain hartu eta zorura jauzi egin
zuen tipulak, biraka-biraka ezkerreko ertza jo arte. Kolpea jasota, erritmoa moteldu eta
erdigunerantz abiatu zen. Hurrengo bihurgunea heltzear zela konturatu zen Miren tipulak
poltsatik ihes egin ziola; besoa luzatu zuen baina iristen ez zenez, aulkitik altxa eta makurtu
egin behar izan zuen. Hatz mamiekin tipula heltzear zenean, pasiloan behera itzulipurdika ihes
egin zion, ordea. Bere atzetik abiatu zen Miren, autobusaren martxa dantzarian oreka
mantendu nahian. Begiradarekin jarraitu zion tipulari, eta esku-ahur beltzaranaren barruan
bilduta ikusi zuen. Begirada altxatu eta hegoamerikar neska gaztearen irribarrearekin egin zuen
topo, besoa luzatuta eta eskua zabalduta, ihes egindako tipula eskaintzen ziola.
Eserlekura itzuli zen Miren eta zoruan utzitako poltsan sartu zuen tipula. Poltsa ondo kokatzen
saiatu zen, barruko fruta eta barazkien pisua eserlekuaren kontra bermatuta. Erlojuari begiratu
eta arratsaldeko zortziak jotzear zeudela konturatu zen. Rosalinda, amari afaria ematekotan
egongo zen eta medikuak goizean errezetatutako pastilla hartzeaz gogoratuko ote ziren
pentsatu zuen. Sukaldeko mahaiaren gainean utzi zuen Mirenek,egunero hartzen zituen
botiken ondoan. Deitzea pentsatu zuen une batez baina Rosalindari ez zion grazia handiegirik
egingo, eztabaida izan zuten batean,berarengan konfiantzarik ez zuela leporatu baitzion.
Arrazoi zuen; atsegina eta alaia iruditu izan zitzaion beti baina baita gatzgabe samarra ere.
Etxekoak ere afari aurreko prestaketetan arituko ziren. Osteguna izaki, patata-tortilla zuten
afaltzeko eta aita-alabek patatak zurituta eta piper berdea zatituta izango zituzten harrezkero,
bera etxera iristeko zain. Poltsan zituen tipulak falta ziren gaueko otordua biribiltzeko.
Etxeko ate aurreko ‘ongi etorri’ alfonbra txikian utzi zuen poltsa, pisua arindu eta giltza
sarrailan sartzeko. Atea zabaldu orduko telebistaren soinua entzun zuen. ‘Gabon’ esan zuen
Mirenek baina inork ez zion diosalik egin. Sukaldera joan zen poltsako produktuak atera eta
afaria prestatzera. Senarra agertu zen orduantxe: “Berandu zatoz. Berehala etorriko zinela uste
genuen eta ez ditugu patatak uretan sartu. A zer nolako piura duten orain!”. Hasperen egin
zuen Mirenek eta alaba non zegoen galdetu zion. ‘Gelan egongo da’ erantzun zion senarrak eta
egongelara itzuli zen.
Tipulak poltsatik atera zituen eta berehala antzeman zuen zein zen autobusean bueltaka
ibilitakoa, azalaren zati bat galdua baitzeukan. Huraxe eskuartean hartu eta txikitu egin zuen,
patata-tortilla egiteko. Malkoek masailetik behera irrist egin zioten, eta tipula ebakitzeari utzi
zion une batez, zer eragindakoak ziren argi ez zeukan arren. Tipula zartaginean gorritzen utzi
eta alabaren gelara joan zen. Atea ireki orduko, besoarekin alde egiteko keinua egin zion
alabak, hizketan ari zela-eta.
Mahaiaren bueltan eseri eta hitzik egin gabe hasi ziren jaten. Alaba mugikorraren aurrean
irribarre txikiak eginez ari zen; ezkerreko eskuan zeukan sardexkaz patata-tortilla puska bat
ahoratzen zuen eta eskuineko hatzak, berriz, tximista bezain azkar mugitzen zituen
mugikorreko teklen gainean. Senarra sukaldeko paretan zintzilik zegoen egutegiari begira ari
zen, astebururako zenbat egun falta ziren zenbatzen. Bigarren pusketa ahoratu zuenean,
ordea,kopeta zimurtu eta marmarka hasi zen: “tipula gutxi dauka honek eta, gainera, erreta”.
Mireni amorrazioa eman zion eta halaxe erantzun zion: “zein dago erreta, tipula ala zu?”.
Senarra sukaldetik atera zen eta alabak ere alde egin zezakeen galdetu zion amari, etxerako
lanak egiteke zeuzkala eta. Mirenek etsipen aurpegia jarri eta gora eta behera mugitu zuen
burua.
Hurrengo ostegunean ere autobusean zihoan Miren, baina oraingoan tipulaz betetako poltsa
magalean zeraman eta heldulekuak eskuekin eutsita. Etxeko alfonbra gainean utzi zuen poltsa
eta sarraila zabaltzen hasi zenean, oinarekin poltsa kolpatu eta tipulak ihesean abiatu ziren,
bata bestearen atzetik itzulipurdika, eskailera-mailetan behera. Negar egiteko gogoa sortu
zitzaion Mireni baina barre algaraka hasi zen. Atea zabaldu eta senarra topatu zuen
bestaldean, harridura aurpegiarekin, baina ez zion ezer galdetu eta Mirenek ez zion ezer esan.
Patata-tortilla jateko eseri ziren ostegun hartan ere sukaldeko mahaiaren inguruan, eta senarra
egutegiari begira zegoen, ohi baino aldarte alaiagoz, oporretarako gero eta denbora gutxiago
falta zela ohartu baitzen. Alaba, berriz, kopetilun zegoen, mugikorra gelan uzteko agindu
ziolako Mirenek. Senarrak lehen mokadutxoa sartu zuen ahora eta berehala ilundu zitzaion
begitartea: “tortilla honek ez dauka tipularik!”. Mireni irribarrea marraztu zitzaion ezpainetan
eta, beste bien aurpegi izoztuak ikustean, barre algaraka hasi zen, geratu ezinda.

More Related Content

Featured

PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024Neil Kimberley
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)contently
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024Albert Qian
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsKurio // The Social Media Age(ncy)
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Search Engine Journal
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summarySpeakerHub
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Tessa Mero
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentLily Ray
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best PracticesVit Horky
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementMindGenius
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...RachelPearson36
 
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...Applitools
 
12 Ways to Increase Your Influence at Work
12 Ways to Increase Your Influence at Work12 Ways to Increase Your Influence at Work
12 Ways to Increase Your Influence at WorkGetSmarter
 
Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...
Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...
Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...DevGAMM Conference
 

Featured (20)

Skeleton Culture Code
Skeleton Culture CodeSkeleton Culture Code
Skeleton Culture Code
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
 
How to have difficult conversations
How to have difficult conversations How to have difficult conversations
How to have difficult conversations
 
Introduction to Data Science
Introduction to Data ScienceIntroduction to Data Science
Introduction to Data Science
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best Practices
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project management
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
 
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
 
12 Ways to Increase Your Influence at Work
12 Ways to Increase Your Influence at Work12 Ways to Increase Your Influence at Work
12 Ways to Increase Your Influence at Work
 
ChatGPT webinar slides
ChatGPT webinar slidesChatGPT webinar slides
ChatGPT webinar slides
 
More than Just Lines on a Map: Best Practices for U.S Bike Routes
More than Just Lines on a Map: Best Practices for U.S Bike RoutesMore than Just Lines on a Map: Best Practices for U.S Bike Routes
More than Just Lines on a Map: Best Practices for U.S Bike Routes
 
Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...
Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...
Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...
 

Tipulak itzulipurdika

  • 1. Tipulak itzulipurdika Autobusak bihurgunea hartu zuenean, poltsaren heldulekuari gain hartu eta zorura jauzi egin zuen tipulak, biraka-biraka ezkerreko ertza jo arte. Kolpea jasota, erritmoa moteldu eta erdigunerantz abiatu zen. Hurrengo bihurgunea heltzear zela konturatu zen Miren tipulak poltsatik ihes egin ziola; besoa luzatu zuen baina iristen ez zenez, aulkitik altxa eta makurtu egin behar izan zuen. Hatz mamiekin tipula heltzear zenean, pasiloan behera itzulipurdika ihes egin zion, ordea. Bere atzetik abiatu zen Miren, autobusaren martxa dantzarian oreka mantendu nahian. Begiradarekin jarraitu zion tipulari, eta esku-ahur beltzaranaren barruan bilduta ikusi zuen. Begirada altxatu eta hegoamerikar neska gaztearen irribarrearekin egin zuen topo, besoa luzatuta eta eskua zabalduta, ihes egindako tipula eskaintzen ziola. Eserlekura itzuli zen Miren eta zoruan utzitako poltsan sartu zuen tipula. Poltsa ondo kokatzen saiatu zen, barruko fruta eta barazkien pisua eserlekuaren kontra bermatuta. Erlojuari begiratu eta arratsaldeko zortziak jotzear zeudela konturatu zen. Rosalinda, amari afaria ematekotan egongo zen eta medikuak goizean errezetatutako pastilla hartzeaz gogoratuko ote ziren pentsatu zuen. Sukaldeko mahaiaren gainean utzi zuen Mirenek,egunero hartzen zituen botiken ondoan. Deitzea pentsatu zuen une batez baina Rosalindari ez zion grazia handiegirik egingo, eztabaida izan zuten batean,berarengan konfiantzarik ez zuela leporatu baitzion. Arrazoi zuen; atsegina eta alaia iruditu izan zitzaion beti baina baita gatzgabe samarra ere. Etxekoak ere afari aurreko prestaketetan arituko ziren. Osteguna izaki, patata-tortilla zuten afaltzeko eta aita-alabek patatak zurituta eta piper berdea zatituta izango zituzten harrezkero, bera etxera iristeko zain. Poltsan zituen tipulak falta ziren gaueko otordua biribiltzeko. Etxeko ate aurreko ‘ongi etorri’ alfonbra txikian utzi zuen poltsa, pisua arindu eta giltza sarrailan sartzeko. Atea zabaldu orduko telebistaren soinua entzun zuen. ‘Gabon’ esan zuen Mirenek baina inork ez zion diosalik egin. Sukaldera joan zen poltsako produktuak atera eta afaria prestatzera. Senarra agertu zen orduantxe: “Berandu zatoz. Berehala etorriko zinela uste genuen eta ez ditugu patatak uretan sartu. A zer nolako piura duten orain!”. Hasperen egin zuen Mirenek eta alaba non zegoen galdetu zion. ‘Gelan egongo da’ erantzun zion senarrak eta egongelara itzuli zen. Tipulak poltsatik atera zituen eta berehala antzeman zuen zein zen autobusean bueltaka ibilitakoa, azalaren zati bat galdua baitzeukan. Huraxe eskuartean hartu eta txikitu egin zuen, patata-tortilla egiteko. Malkoek masailetik behera irrist egin zioten, eta tipula ebakitzeari utzi zion une batez, zer eragindakoak ziren argi ez zeukan arren. Tipula zartaginean gorritzen utzi eta alabaren gelara joan zen. Atea ireki orduko, besoarekin alde egiteko keinua egin zion alabak, hizketan ari zela-eta. Mahaiaren bueltan eseri eta hitzik egin gabe hasi ziren jaten. Alaba mugikorraren aurrean irribarre txikiak eginez ari zen; ezkerreko eskuan zeukan sardexkaz patata-tortilla puska bat ahoratzen zuen eta eskuineko hatzak, berriz, tximista bezain azkar mugitzen zituen mugikorreko teklen gainean. Senarra sukaldeko paretan zintzilik zegoen egutegiari begira ari zen, astebururako zenbat egun falta ziren zenbatzen. Bigarren pusketa ahoratu zuenean, ordea,kopeta zimurtu eta marmarka hasi zen: “tipula gutxi dauka honek eta, gainera, erreta”. Mireni amorrazioa eman zion eta halaxe erantzun zion: “zein dago erreta, tipula ala zu?”.
  • 2. Senarra sukaldetik atera zen eta alabak ere alde egin zezakeen galdetu zion amari, etxerako lanak egiteke zeuzkala eta. Mirenek etsipen aurpegia jarri eta gora eta behera mugitu zuen burua. Hurrengo ostegunean ere autobusean zihoan Miren, baina oraingoan tipulaz betetako poltsa magalean zeraman eta heldulekuak eskuekin eutsita. Etxeko alfonbra gainean utzi zuen poltsa eta sarraila zabaltzen hasi zenean, oinarekin poltsa kolpatu eta tipulak ihesean abiatu ziren, bata bestearen atzetik itzulipurdika, eskailera-mailetan behera. Negar egiteko gogoa sortu zitzaion Mireni baina barre algaraka hasi zen. Atea zabaldu eta senarra topatu zuen bestaldean, harridura aurpegiarekin, baina ez zion ezer galdetu eta Mirenek ez zion ezer esan. Patata-tortilla jateko eseri ziren ostegun hartan ere sukaldeko mahaiaren inguruan, eta senarra egutegiari begira zegoen, ohi baino aldarte alaiagoz, oporretarako gero eta denbora gutxiago falta zela ohartu baitzen. Alaba, berriz, kopetilun zegoen, mugikorra gelan uzteko agindu ziolako Mirenek. Senarrak lehen mokadutxoa sartu zuen ahora eta berehala ilundu zitzaion begitartea: “tortilla honek ez dauka tipularik!”. Mireni irribarrea marraztu zitzaion ezpainetan eta, beste bien aurpegi izoztuak ikustean, barre algaraka hasi zen, geratu ezinda.